SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
LIBURU 
eta DISKO 
ESKAINTZA 
2014ko negua
HELDUEN LITERATURA 
MAMUAK 
Ana Urkiza Ibaibarriaga 
Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio 
zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren 
gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, 
gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra 
narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko 
gaietako batzuk. 
Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, 
edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren 
itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… 
Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu 
beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben 
imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan. 
Maila: C1 Prezioa: 14,50 11,60 € Orr: 132 
PIZTIAREN BEGIAK 
Alberto Ladron Arana 
Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen 
gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta 
bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta 
bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, 
nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar 
batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. 
Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri 
bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta 
bereganatzeko. 
Maila: C1 Prezioa: 21,55 18,30 € Orr: 318 
HELDUEN LITERATURA 
ODOL MAMITUAK 
Alaine Agirre Garmendia 
Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean 
dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko 
batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina 
gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. 
Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo 
eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera 
eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean 
zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; 
dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz 
eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 
100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa. 
Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50 € Orr: 196 
HARRIAN MEZUA 
Alberto Ladron Arana 
Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz 
loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri 
baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste 
zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea 
arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero 
eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, 
ETAren kontrako borroka zikina… Alberto Ladron Aranak thriller berri 
bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta 
irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz. 
Maila: B2.2 Prezioa: 22,30 17,85 € Orr: 324
HELDUEN LITERATURA 
ARANTZAK BARRURANTZ 
Xabier Mendiguren Elizegi 
Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko 
du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu 
gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; 
besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri 
beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa 
hartan gertatua… Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, 
nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, 
arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak 
nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal 
Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala 
sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak. 
Maila: B2.2 Prezioa: 16,25 13,00 € Orr: 172 
GERRA TXIKIA 
Lander Garro 
Gerra txikia, Lander Garro: Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru 
seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, 
muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz 
besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik 
ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan 
daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, 
atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari 
begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan 
ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, 
hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen 
musua. 
Maila: C1 Prezioa: 20,00 16,00 € Orr: 300 
HELDUEN LITERATURA 
HILEN LOGIKA EZKUTUA 
Jabier Muguruza 
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard 
Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. 
Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz 
arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste 
behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: 
Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, 
harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, 
barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, 
zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko 
bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder 
honetan. 
Maila: B2.1 Prezioa: 14,00 12,00 € Orr: 104 
ENDA LUR 
Toti Martinez de Lezea 
ENDA LUR iraganera egindako bidaia da, gizon-emakumeek erraldoietan 
eta dragoietan sinesten zuten garai ilun batera; garai gogorra eta 
erreala zen, eta garai hartako leinuek, gainera, beste lurretatik iritsitako 
inbaditzaileei aurre egin behar izan zieten. Endara neska gaztea 
gailentzen da eleberri honetako pertsonaien artean. Bide luzea egin 
beharko du ibar galdu batetik Mendi Sakraturaino, han bizi baita Amari 
Ama Lurra. Bitartean, Ihabar eginahalean saiatzen da borrokalari handitzat 
onar dezaten, Garr eszeptikoak ahaztu egin nahi du nola erraustu dituzten 
bere hiria eta bertako biztanleak, Ozen jentila zain dago noiz helduko bere 
gurasoez mendekatzeko unea, eta Enda Lurrez jabetzeko planak ari da 
Baladaste duxa egiten. Horiek eta beste askok pertsonaia sorta harrigarria 
osatzen dute. Atzo bezala, gaur ere sinesgarriak gertatzen dira guztiz, 
borroka bizian leialtasunaren eta traizioaren, askatasunaren, justiziaren 
eta morrontzaren artean. Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuaren eskutik 
emana dago Enda, eta, berriz ere, bere irakarleak harrituta utziko ditu, 
erregistro desberdin, berrizale, eta dudarik gabe, erakargarri batekin. 
Maila: C1 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: X
HELDUEN LITERATURA 
HUTSAREN ITZALAK 
Jon Arretxe 
Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren 
deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi 
dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea 
bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. 
Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat 
estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten 
du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera 
barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea 
eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, 
mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute 
protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia 
da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren 
kontrako borrokara behartzen duen historia. 
Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten 
diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko. 
Maila: B1.2 Prezioa: 18,00 15,30 € Orr: 240 
SU ZELAIAK 
Mikel Perurena Ansa 
Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. 
Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6,000 lagun 
hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian kondenatu: itsu, maingu, 
herren, zoro. Belaunaldei oso bat sakrifikatu zen. 
Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 240 
HELDUEN LITERATURA 
NEVADAKO EGUNAK 
Bernardo Atxaga 
Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza 
guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. 
Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain 
trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren 
atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza esperientzia 
baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, 
zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako 
denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, 
hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute 
garrantzia, batez ere, desertuak. 
Maila: C1 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464 
APIRILA 
Iñigo Aranbarri 
Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta 
dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, 
kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio 
betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzin: 
Azkoitiasn ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren 
prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean. 
Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 216
HELDUEN LITERATURA 
ORPOZ ORPO 
Ernesto Prat Urzainki 
Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea 
nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari. 
Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia 
Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio. 
Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite 
eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante 
den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza 
emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan 
bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, 
heriotza eta erlojua. 
Maila: C1 Prezioa: 17,00 13,60 € Orr: 198 
HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA 
Markel Ormazabal 
Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez 
zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz 
hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea. 
Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio 
herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du 
hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, 
galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu 
nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez 
du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko 
diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia 
pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko. 
Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi 
ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez 
ere, topos krudel eta ikaragarria. 
Maila: C1 Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 168 
GAZTE LITERATURA 
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN 
Ander Izagirre 
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan 
eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, 
soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. 
Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi 
du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen 
kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten 
oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan 
lagun bat izateko. 
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80 
ARGIXORGIN 
Estibaliz Vivanco Ramirez / Joseba Larretxe BErazadi “JOSEVISKY” (IL) 
Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende 
aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, 
alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute 
gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio 
parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen 
saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko 
guztiak mehatxatzen dituen arriskuari. 
Maila: B2.2 Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92
GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA 
DUMITRU 
Koldo Izagirre 
Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, 
errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. 
Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona 
Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira 
urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite 
dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko 
dute… 
Maila: B2.2 Prezioa: 9,50 8,00 € Orr: 76 
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA 
Fernando Morillo 
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. 
Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera 
bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, 
mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta 
bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, 
bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. 
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80 
KARLISTEN ALTXORRA 
Gaizka Arostegi Castrillo / Julen Ribas Sasiain (IL) 
Alex eta Irati dira abenturazko eleberri honetako bi protagonista 
gaztetxoak. Alex udako oporraldian Baztango familia batengana bidaltzea 
erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du. Bere jarrera zuzentzeko 
ohiko girotik kanpo egun batzuk ematea ongi etorriko zaiola uste du, 
hau da, Irati eta bere amaren etxean. Hasiera batean, Alexek erabat 
zapuztuta onartuko du egoera berria, lehenbailehen handik joatea baino 
ez du buruan izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri 
batean murgilduta ikusiko du. Berrehun urte lehenago galdutako altxor 
baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor 
baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna. 
Maila: A2 (10-12 urte) Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 140 
IPURTARGIEN HERRIAN 
Ramon Olasagasti Aiestaran / Mikel Valverde Tejedor (IL) 
Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas 
dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu, 
orain desagertu egiten delako. 
Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen 
ari direla, Lurren etxera hurbilduko dira, kontu pixka batekin bada ere. 
Amonak, ordea, adiskidetsu hartuko ditu eta bidaia zoragarri bat egitera 
gonbidatuko ditu etxe gurpildunean. Txango berezi horietan, Lurren seme-alabak 
ere ezagutuko dituzte: Eguzki, Ur eta Haizea. 
Eta haien eskutik deskubrituko dituzte neska-mutilek Euskal Herriko paraje 
eta txoko zoragarriak, eta gainera, haiek maitatzen eta zaintzen ikasiko 
dute. 
Maila: B1.2 Prezioa: 10,70 8,60 € Orr: 64
GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA 
ZORTZI IPUIN GOTIKO 
Jon Eugi Aierdi 
Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson 
edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak 
izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira 
egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe 
bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta 
estilo aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale 
guztien gozamenerako. 
Maila: B2 Prezioa: 11,00 9,35 € Orr: 113 
MORADERO 
Gus Jimenez Vaquero / Nuria Fortuny Herrero (IL) 
Moraderotik iritsi den gutun batek hankaz gora jarriko du June eta Nelise 
ama-alaben bizitza: Saal da, Neliseren aita. Neskatoak ez du ordura arte 
aitaren berri izan, aita zuenik ere ez zekien. Izan ere, Saal Moraderora 
iritsi eta handik gutxira galdu zuen Junek haren arrastoa. Alabaina, gutun 
honek argituko dio gertatutako guztia: Moraderoko biztanleek, beren 
erloju bereziei esker, denbora galdu beharrean, irabazi egiten dute. Eta 
horregatik, Juneri Saalengandik urruti igarotako denbora oso luze egin 
bazaio ere, berez, Moraderon ez da horrenbeste denbora igaro. Demeter 
du izena erloju zoragarri hauen egileak. 
Maila: B1.1 (10-12 urte) Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92 
ORKESTRA LURTARRA 
Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (IL) 
Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila 
abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta 
jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera 
igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan 
azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean 
pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… 
Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, 
baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak. 
Maila: B2.2 (10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100 
PRINTZESA GUZTIEK DUTE BERE IPUINA 
Antxiñe Mendizabal Aranburu / Maite Gurrutxaga (IL) 
Printzesa guztiek dute bere ipuina, eta ipuin honetakoak Raisa du izena. 
Jakina da printzesa guztien eginkizun ia bakarra itxarotea dela, baina 
Raisaren jakin-mina handia da, eta bere ametsaren bila abiatu nahi du 
lehenbailehen. Basamortuarekin egin izan du beti amets. Abentura eta 
historia uztartzen ditu Raisa printzesa eta haren alaba, Aiora, protagonista 
dituen ipuin honek. Alhambra, Baztan eta Tutera izango dira beren 
bizitzako agertoki nagusiak. Eta, basamortuko gizon-emakumeek hiru 
basokada te hartuz bizitzaren aldiak ospatzen dituzten eran, dastatuko 
dituzte biek ere bizitzaren mingostasuna, maitasunaren gozoa eta 
heriotzaren leuntasuna. 
Maila: B2.2 (12-16 urte) Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 80
ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) 
ARIAN A1.1 
IKASLEAREN LIBURUA 
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) 
Prezioa: 22 17,6 € 
ARIAN A1.1 
LAN-KOADERNOA 
(+ERANTZUNAK) 
Prezioa: 11,50 9,20 € 
ARIAN B1.1 
IKASLEAREN LIBURUA 
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK 
+ ENTZUNGAIEKIN) 
Prezioa: 22 17,6 € 
ARIAN B1.1 
LAN-KOADERNOA 
(+ERANTZUNAK) 
Prezioa: 15,50 12,40 € 
ARIAN A1.2 
IKASLEAREN LIBURUA 
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) 
Prezioa: 22 17,6 € 
ARIAN A1.2 
LAN-KOADERNOA 
(+ERANTZUNAK) 
Prezioa: 11,50 9,20 € 
ARIAN A2.1 
IKASLEAREN LIBURUA 
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) 
Prezioa: 24 19,20 € 
ARIAN A2.1 
LAN-KOADERNOA 
(+ ERANTZUNAK) 
Prezioa: 15,50 12,40 € 
ARIAN A2.2 
IKASLEAREN LIBURUA 
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) 
Prezioa: 24 19,20 € 
ARIAN A2.2 
LAN-KOADERNOA 
(ERANTZUNAK) 
Prezioa: 15,50 12,40 € 
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) 
Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) 
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia 
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. 
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak 
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi 
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. 
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72 
OTSOA (+CD) 
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea) 
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia 
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai 
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa 
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? 
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 62 
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) 
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) 
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko 
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. 
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu 
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: 
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. 
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) 
SIBERIAKO LOREA (+CD) 
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) 
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak 
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo 
lasaitasuna infernu bihurtu da. 
Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du 
telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko 
bizitza hori gotik behera aldatu da. 
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 64 
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) 
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) 
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. 
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien 
Larryk. 
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik 
zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak 
zituen, gorrigorriak. 
—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek. 
Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 74 
KATU BELTZA (+CD) 
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea) 
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin 
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen 
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu 
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten 
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten 
arrastoaren atzetik. 
Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72 
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) 
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) 
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en 
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko 
museoaren ondoan ibiltzen da egunero. 
Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura 
anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin 
behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren 
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. 
Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. 
Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 76
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) 
NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) 
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) 
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da 
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta 
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe 
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri 
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. 
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72 
GEMINIKO NEBULOSA (+CD) 
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) 
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko 
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis 
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio 
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza 
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. 
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68 
IZU-ISTORIOAK (+CD) 
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) 
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: 
- Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera 
Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen 
duten horietakoak. 
Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64 
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) 
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (ilustratzailea) 
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki 
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu 
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. 
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia 
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak 
ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… 
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) 
ENIGMAK (+CD) 
Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (IL) 
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune 
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua 
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. 
Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72 
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) 
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (IL) 
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. 
—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik 
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, 
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso 
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: 
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria 
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte 
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek 
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. 
Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 88 
BESTELAKOAK 
ARGIAREN 2015eko EGUTEGIA 
Etxe, eskola eta elkarteetako hormak edukiz jazteko egutegia. Aurrealdeko 
orrialdean ohiko elementuak aurki daitezke: eguna, santuak, Seaskako 
izendegia, eguzkia, hilabete osoko egutegiaren erreferentzia eta ilargiaren 
gorabeherak. Atzealdea osatzeko gai anitzeko edukiak jorratzen dira orriotan 
eta tartean kolaboratzaile famatuen sinadurak aurki daitezke: Historia gaiak, 
txisteak, hitzokeiak, bertsoak, etxerako gomendioak, zientzia etab. 
Prezioa: 9,00 7,50 € 
EUROPAKO HERRIEN MAPA 
Europa erakusten digutena baino askoz ere anitzagoa eta ederragoa delako, 
eskuratu herrien mapa. Kontinentea ulertzeko beste begirada bat. Etxe, eskola 
eta elkarteetarako opari aproposa. 
Neurria: 81,10cm x 59,40cm Prezioa: 15,00 12,75 € 
AZKEN TXORAKIKERIAK (2014) 
Txiste liburua. 400 orrialde ingurukoa. 
Prezioa: 12,00 10,00 € 
EZ DA HAIN FAZILA 
Denbora pasa bilduma berezia. 
Prezioa: 5 4 € 
DENBORA-PASA 
BILDUMA 
BEREZIA 
ez d a hain fazila 
5 euro
DISKOAK 
ESKEAN KRISTÖ 
“Azote Kaldüz!” 
Prezioa: 13,50 11,00€ 
ELHUYAR 
HIZTEGIA 
Prezioa: 48,00 38,40€ 
KUPELA 
Eutsi goiari 
Prezioa: 13,50 11,00€ 
ELHUYAR 
HIZTEGI TXIKIA 
Prezioa: 25,00 15,00€ 
HESIAN 
Hegalak astinduz 
Prezioa: 13,50 11,00€ 
SINONIMOEN 
KUTXA 
Prezioa: 20,00 16,00€ 
GONTZAL 
MENDIBIL 
Nire bihotzak zure 
begiak ditu 
Prezioa: 13,50 11,00€ 
EUSKAL 
GRAMATIKA 
OSOA 
Prezioa: 64,48 54,80€ 
DIDAKTIKA
Azaroaren 28an amaituko da. 
www.aek.eus 
946 464 000

More Related Content

What's hot

Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1xabieransola
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranEibarko Liburutegia
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribemarikorta
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkinaEibarko Liburutegia
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturaklucilalarraga
 
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaEuskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaMarta Larrea
 
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Sagarra19
 

What's hot (13)

Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018Irakurle uda 2018
Irakurle uda 2018
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía BaskaranGorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
Gorputz madarikatuak - Lucía Baskaran
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturakKlasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
Klasean lantzeko testuak aktualitatea eta edukien loturak
 
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertutaEuskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
Euskal literatura genero ikuspegitik ikertuta
 
Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2Gabriel Aresti 2
Gabriel Aresti 2
 

Similar to 2014 irakurle kanpaina negua

Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfOarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaOarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfOarsoaldekoAEK
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakorkatz
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 
Arotzaren Eskuak
Arotzaren EskuakArotzaren Eskuak
Arotzaren Eskuakmikelsp
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaamaiaalbizuri
 

Similar to 2014 irakurle kanpaina negua (20)

Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
Lh4 c01
Lh4 c01Lh4 c01
Lh4 c01
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Xabier Lete
Xabier LeteXabier Lete
Xabier Lete
 
Kamishibai ikastaroa NUPen
Kamishibai ikastaroa NUPenKamishibai ikastaroa NUPen
Kamishibai ikastaroa NUPen
 
Arotzaren Eskuak
Arotzaren EskuakArotzaren Eskuak
Arotzaren Eskuak
 
Begirada Berriak
Begirada BerriakBegirada Berriak
Begirada Berriak
 
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioaKandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

2014 irakurle kanpaina negua

  • 1. LIBURU eta DISKO ESKAINTZA 2014ko negua
  • 2. HELDUEN LITERATURA MAMUAK Ana Urkiza Ibaibarriaga Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan. Maila: C1 Prezioa: 14,50 11,60 € Orr: 132 PIZTIAREN BEGIAK Alberto Ladron Arana Kartzelan urteak pasatu eta gero, iraganeko zorrak garbitu nahi dituen gizasemea, batetik; negozio ilunak tarteko postutik baztertu zuten eta bere bizkarra zaindu behar polizia, bestetik. Ehiztari-sena dute biek, eta bata bestea harrapatu nahian dihardute, eginahal guztian. Erdian, berriz, nora ezean dabilen koitadu bat, duela urte batzuk bere familia ezbehar batean galdu zuena, eta orain familia berri bat osatu nahi lukeena. Alberto Ladron Aranak ohiturik gauzkan maisutasunez josi ditu eleberri bizi-bizi honen hariak, misterioa eta suspensea erabiliz irakurlearen arreta bereganatzeko. Maila: C1 Prezioa: 21,55 18,30 € Orr: 318 HELDUEN LITERATURA ODOL MAMITUAK Alaine Agirre Garmendia Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa. Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50 € Orr: 196 HARRIAN MEZUA Alberto Ladron Arana Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikina… Alberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz. Maila: B2.2 Prezioa: 22,30 17,85 € Orr: 324
  • 3. HELDUEN LITERATURA ARANTZAK BARRURANTZ Xabier Mendiguren Elizegi Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua… Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak. Maila: B2.2 Prezioa: 16,25 13,00 € Orr: 172 GERRA TXIKIA Lander Garro Gerra txikia, Lander Garro: Errefuxiatua da Xabi Ugarteren aita. Hiru seme-alabak trenean sartu ditu amak 1983ko urriko goiz batean eta, muga igaroz, aitarengana joan dira Hendaiara, zalantzez beteta, ohiz besteko lekuan bizi beharko dutelako aurrerantzean, baina oraindik ohartu gabe gerra giroa datorrela etxeraino. GAL garaia da, zelatan daude mertzenarioak, eta laster gertatuko dira atentatuak, hilketak, atxiloketak, deportazioak... Haur izatearen xalotasunak, ordea, munduari begiratzeko aldarte berezia ematen dio Xabi txikiari, eta une zailenetan ere beti saiatzen da atsegin edo probetxuren bat topatzen: lagun berriak, hondartzako egunak, etxera datozen iheslariak, Tour-eko karrera, lehen musua. Maila: C1 Prezioa: 20,00 16,00 € Orr: 300 HELDUEN LITERATURA HILEN LOGIKA EZKUTUA Jabier Muguruza Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan. Maila: B2.1 Prezioa: 14,00 12,00 € Orr: 104 ENDA LUR Toti Martinez de Lezea ENDA LUR iraganera egindako bidaia da, gizon-emakumeek erraldoietan eta dragoietan sinesten zuten garai ilun batera; garai gogorra eta erreala zen, eta garai hartako leinuek, gainera, beste lurretatik iritsitako inbaditzaileei aurre egin behar izan zieten. Endara neska gaztea gailentzen da eleberri honetako pertsonaien artean. Bide luzea egin beharko du ibar galdu batetik Mendi Sakraturaino, han bizi baita Amari Ama Lurra. Bitartean, Ihabar eginahalean saiatzen da borrokalari handitzat onar dezaten, Garr eszeptikoak ahaztu egin nahi du nola erraustu dituzten bere hiria eta bertako biztanleak, Ozen jentila zain dago noiz helduko bere gurasoez mendekatzeko unea, eta Enda Lurrez jabetzeko planak ari da Baladaste duxa egiten. Horiek eta beste askok pertsonaia sorta harrigarria osatzen dute. Atzo bezala, gaur ere sinesgarriak gertatzen dira guztiz, borroka bizian leialtasunaren eta traizioaren, askatasunaren, justiziaren eta morrontzaren artean. Toti Martinez de Lezea idazle ospetsuaren eskutik emana dago Enda, eta, berriz ere, bere irakarleak harrituta utziko ditu, erregistro desberdin, berrizale, eta dudarik gabe, erakargarri batekin. Maila: C1 Prezioa: 22,00 18,70 € Orr: X
  • 4. HELDUEN LITERATURA HUTSAREN ITZALAK Jon Arretxe Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen. Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia. Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko. Maila: B1.2 Prezioa: 18,00 15,30 € Orr: 240 SU ZELAIAK Mikel Perurena Ansa Frantziako Armadak 1914ko udan gerrara deitu zituen euskal gazteak ere. Lehen Mundu Gerrako bataila eta triskantzetan Euskal Herriko 6,000 lagun hil ziren, eta beste milaka batzuk era lazgarrian kondenatu: itsu, maingu, herren, zoro. Belaunaldei oso bat sakrifikatu zen. Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 240 HELDUEN LITERATURA NEVADAKO EGUNAK Bernardo Atxaga Nevadako egunak kronika da hasieran; nobela, bukaeran. Liburuko pieza guztiak dira bereziak, baina motiboak eta pertsonaiak, beti berberak. Obabakoak bezain aldakorra da, eta Soinujolearen semea bezain trinkoa. Ez dago orrialde berdinik, ezta orrialde solterik ere. Liburuaren atmosfera nagusia biografiarena da, pieza guztiek giza esperientzia baitute abiapuntu. Egileak bere berri ematen du haietan, zer bizi izan zuen, zer pentsatu eta imajinatu zuen Estatu Batuetako Nevadan pasatutako denboran; baina beste pertsonaia batzuk ere hartzen ditu aintzat, hurbilekoak eta arrotzak, lehengoak eta oraingoak. Lekuek ere badute garrantzia, batez ere, desertuak. Maila: C1 Prezioa: 23,00 19,55 € Orr: 464 APIRILA Iñigo Aranbarri Esteban Alberdik lana galdu du, aldentzen ari zaio familia, eta durduzatuta dabil. Baina oraindik gehiago okertuko da bere egoera. Gau batean, kankarrean kolpe handia hartuta aurkitu dute kale bazterrean. Eldarnio betean, denboraren putzuan barneratu da, bi mende eta erdiko jauzin: Azkoitiasn ikusten du bere burua 1766ko apirilean, gariaren eta artoaren prezioa garestitu dutenean eta herritarrak matxinatu egin direnean. Maila: C1 Prezioa: 18,50 14,80 € Orr: 216
  • 5. HELDUEN LITERATURA ORPOZ ORPO Ernesto Prat Urzainki Sasian zegoela ekin zion idazleak klandestinitatea, sexua eta umorea nahasten dituen kontakizun pito hau idazteari. Liburu honetako protagonistak, Karlosek, ihesari ekin behar dio Guardia Zibilak herrian egindako atxiloketa batzuk medio. Nafarroan hasi eta Euskal Herritik oso urrun amaituko den alde-egite eroan, aberriaren edo sozialismoaren militante baino sexuaren militante den Karlosek inguruan dauzkan guztiak dantzan jarriko ditu: laguntza emango dioten kideak, poliziak, Erakundea... Hala, bada, estutzen doan bidean, iheslariak orpoz orpo izango ditu txakurrak, atxiloketa, espetxea, heriotza eta erlojua. Maila: C1 Prezioa: 17,00 13,60 € Orr: 198 HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA Markel Ormazabal Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea. Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko. Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria. Maila: C1 Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 168 GAZTE LITERATURA TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN Ander Izagirre Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80 ARGIXORGIN Estibaliz Vivanco Ramirez / Joseba Larretxe BErazadi “JOSEVISKY” (IL) Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari. Maila: B2.2 Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92
  • 6. GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA DUMITRU Koldo Izagirre Dumitru errumaniarra da izenez eta jatorriz. Bere kalterako, noski, errumaniarra izatea eta lapurra izatea bat egiten dituen gizarte honetan. Haatik, semearentzat inguru hobeago bat nahi zuelako ekarri zuen hona Cosmin Petrescu soinujoleak, Danubio bazterreko sorterria utzita. Badira urte batzuk Dumitru euskalduna dela hitzez eta bizitzez. Lagunek maite dute, Olatzek bereziki. Eta une batez, denak direla Dumitru erabakiko dute… Maila: B2.2 Prezioa: 9,50 8,00 € Orr: 76 SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA Fernando Morillo Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz. Maila: B1 Prezioa: 11,80 10,00 € Orr: 80 KARLISTEN ALTXORRA Gaizka Arostegi Castrillo / Julen Ribas Sasiain (IL) Alex eta Irati dira abenturazko eleberri honetako bi protagonista gaztetxoak. Alex udako oporraldian Baztango familia batengana bidaltzea erabaki du aitak; ikasturte osoa alperrik galdu du. Bere jarrera zuzentzeko ohiko girotik kanpo egun batzuk ematea ongi etorriko zaiola uste du, hau da, Irati eta bere amaren etxean. Hasiera batean, Alexek erabat zapuztuta onartuko du egoera berria, lehenbailehen handik joatea baino ez du buruan izango. Ustekabean, baina, bere burua abentura kitzikagarri batean murgilduta ikusiko du. Berrehun urte lehenago galdutako altxor baten bila jartzea tokatuko zaie bi lagunei, eta bide batez beste altxor baliotsuago bat aurkituko dute: maitasuna. Maila: A2 (10-12 urte) Prezioa: 16,50 13,20 € Orr: 140 IPURTARGIEN HERRIAN Ramon Olasagasti Aiestaran / Mikel Valverde Tejedor (IL) Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu, orain desagertu egiten delako. Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen ari direla, Lurren etxera hurbilduko dira, kontu pixka batekin bada ere. Amonak, ordea, adiskidetsu hartuko ditu eta bidaia zoragarri bat egitera gonbidatuko ditu etxe gurpildunean. Txango berezi horietan, Lurren seme-alabak ere ezagutuko dituzte: Eguzki, Ur eta Haizea. Eta haien eskutik deskubrituko dituzte neska-mutilek Euskal Herriko paraje eta txoko zoragarriak, eta gainera, haiek maitatzen eta zaintzen ikasiko dute. Maila: B1.2 Prezioa: 10,70 8,60 € Orr: 64
  • 7. GAZTE LITERATURA GAZTE LITERATURA ZORTZI IPUIN GOTIKO Jon Eugi Aierdi Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizkoak eta madarikazioak, ehorztetxe bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak… Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako terrorezko kontakizunak, oro har literaturazale guztien gozamenerako. Maila: B2 Prezioa: 11,00 9,35 € Orr: 113 MORADERO Gus Jimenez Vaquero / Nuria Fortuny Herrero (IL) Moraderotik iritsi den gutun batek hankaz gora jarriko du June eta Nelise ama-alaben bizitza: Saal da, Neliseren aita. Neskatoak ez du ordura arte aitaren berri izan, aita zuenik ere ez zekien. Izan ere, Saal Moraderora iritsi eta handik gutxira galdu zuen Junek haren arrastoa. Alabaina, gutun honek argituko dio gertatutako guztia: Moraderoko biztanleek, beren erloju bereziei esker, denbora galdu beharrean, irabazi egiten dute. Eta horregatik, Juneri Saalengandik urruti igarotako denbora oso luze egin bazaio ere, berez, Moraderon ez da horrenbeste denbora igaro. Demeter du izena erloju zoragarri hauen egileak. Maila: B1.1 (10-12 urte) Prezioa: 12,50 10,00 € Orr: 92 ORKESTRA LURTARRA Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (IL) Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak. Maila: B2.2 (10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100 PRINTZESA GUZTIEK DUTE BERE IPUINA Antxiñe Mendizabal Aranburu / Maite Gurrutxaga (IL) Printzesa guztiek dute bere ipuina, eta ipuin honetakoak Raisa du izena. Jakina da printzesa guztien eginkizun ia bakarra itxarotea dela, baina Raisaren jakin-mina handia da, eta bere ametsaren bila abiatu nahi du lehenbailehen. Basamortuarekin egin izan du beti amets. Abentura eta historia uztartzen ditu Raisa printzesa eta haren alaba, Aiora, protagonista dituen ipuin honek. Alhambra, Baztan eta Tutera izango dira beren bizitzako agertoki nagusiak. Eta, basamortuko gizon-emakumeek hiru basokada te hartuz bizitzaren aldiak ospatzen dituzten eran, dastatuko dituzte biek ere bizitzaren mingostasuna, maitasunaren gozoa eta heriotzaren leuntasuna. Maila: B2.2 (12-16 urte) Prezioa: 12,00 9,60 € Orr: 80
  • 8. ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK + ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 22 17,6 € ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 € TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72 OTSOA (+CD) Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 62 BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72
  • 9. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 64 ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. —Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek. Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 74 KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Maila: A2 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 72 NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Maila: A1 Prezioa: 12 9,6 € Orr: 76
  • 10. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere. Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72 GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 68 IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) “Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak. Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64 ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (ilustratzailea) Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero… Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 64
  • 11. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (IL) Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua. Maila: B1 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 72 ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (IL) Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. —Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio. Maila: A2 Prezioa: 12,15 9,70 € Orr: 88 BESTELAKOAK ARGIAREN 2015eko EGUTEGIA Etxe, eskola eta elkarteetako hormak edukiz jazteko egutegia. Aurrealdeko orrialdean ohiko elementuak aurki daitezke: eguna, santuak, Seaskako izendegia, eguzkia, hilabete osoko egutegiaren erreferentzia eta ilargiaren gorabeherak. Atzealdea osatzeko gai anitzeko edukiak jorratzen dira orriotan eta tartean kolaboratzaile famatuen sinadurak aurki daitezke: Historia gaiak, txisteak, hitzokeiak, bertsoak, etxerako gomendioak, zientzia etab. Prezioa: 9,00 7,50 € EUROPAKO HERRIEN MAPA Europa erakusten digutena baino askoz ere anitzagoa eta ederragoa delako, eskuratu herrien mapa. Kontinentea ulertzeko beste begirada bat. Etxe, eskola eta elkarteetarako opari aproposa. Neurria: 81,10cm x 59,40cm Prezioa: 15,00 12,75 € AZKEN TXORAKIKERIAK (2014) Txiste liburua. 400 orrialde ingurukoa. Prezioa: 12,00 10,00 € EZ DA HAIN FAZILA Denbora pasa bilduma berezia. Prezioa: 5 4 € DENBORA-PASA BILDUMA BEREZIA ez d a hain fazila 5 euro
  • 12. DISKOAK ESKEAN KRISTÖ “Azote Kaldüz!” Prezioa: 13,50 11,00€ ELHUYAR HIZTEGIA Prezioa: 48,00 38,40€ KUPELA Eutsi goiari Prezioa: 13,50 11,00€ ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA Prezioa: 25,00 15,00€ HESIAN Hegalak astinduz Prezioa: 13,50 11,00€ SINONIMOEN KUTXA Prezioa: 20,00 16,00€ GONTZAL MENDIBIL Nire bihotzak zure begiak ditu Prezioa: 13,50 11,00€ EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80€ DIDAKTIKA
  • 13. Azaroaren 28an amaituko da. www.aek.eus 946 464 000