Garabide Aurkezpena

Loading...

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

0 comments

Post a comment

    Post a comment
    Embed Video
    Edit your comment Cancel

    Favorites, Groups & Events

    Garabide Aurkezpena - Presentation Transcript

    1. garapenerako euskal lankidetzan kooperazio ildo bat [email_address] Kontaktua: gara bide bide gara
    2. “ Urrundik ikusten da Euskal Herriak esperientzia propio eta sakon batzuk dituela. Nolatan ez zarete hortik abiatzen zuen garapenerako lankidetza pentsatzeko eta egiteko orduan?”   Unescoko Gazteria arduraduna   . Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin, herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena.   . Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan.   . Euskal kooperazioa, zentzu honetan ia ez da izan euskal kooperazioa . Oro har, ohiko kooperazioa egin du, ez da ohartu daukan altxorraz, eta ez ditu bere indarrak jarri konpartitzeko zeuzkan esperientzietan. Euskal kooperazioaren hutsune garrantzitsua da.   . Ireki gabe dago oraindik herri honen lankidetzarako kooperazio ildoei buruzko gogoeta. Gogoeta eta eztabaida hori zabaltzean, nortasunaren garabide-esperientziak munduko herri indigenekin konpartitzeak bere tokia har dezake. Herri honen kooperazio ahalegina bideratzeko ildo nagusietako bat izateko bokazioa du, horretara deitua dago.   Hutsune bat Hutsune bat Hutsune bat Behar bat Aukera bat Garabide gara bide bide gara
    3.   . Diskurtso mailan hau onartua badago ere, gehienetan oraindik kooperazioa ez da praktikan horretaz jabetu. Kooperazioaren zatirik handienak (bai gure herritik egiten denak ere) gai sozioekonomikoetan jartzen du ahalegin guztia, eta askotan asimilazio prozesuen parte da kooperazioa bera.   . Gaur egun, munduko komunitate eta herri askotan nortasun galeraren une erabakiorrean daude. Herri horiek jokatzen ari direna ez da kooperatiba bat gehiago edo gutxiago, eskola bat gehiago edo gutxiago, proiektu bat gehiago edo gutxiago. Bitartean, milaka urtean mantendu duten hizkuntzaren transmisioa galtzen ari dira juxtu belaunaldi honetan. “Garapenaren” ulermen sakonetik, galera horrek izugarrizko eragina izango du herri horien etorkizunean.   . Gaur munduan fondo asko bideratzen dira herri indigenetara, baina gehienetan emaitza ez da egokia, izan ere garapen horren “ know-how”aren edo nortasun-garabiderako esperientziaren transmisioa eta trukea gutxik egin dezakete. Gai horietan kooperatzeko gaitasuna oso txikia da. Eta indigenak asko jokatzen ari dira horretan: izan edo ez izan, nortasunean garatu edo ez garatu. Euskal Herriak zeregin ederra izan dezake horretan. Behar bat Behar bat Behar bat . Globalizazio neoliberalarekin munduak daraman bidean, hiru prozesu daude elkarri loturik: sozioekonomikoa, kulturala eta ekologikoa. Ez dezakegu ulertu prozesu bat beste biekin lotu gabe: gizakiaren degradazio sozioekonomikoa, herri indigenen edo herrien nortasunaren degradazioa eta naturaren degradazioa harremanetan daude. Eta hiru horien aldeko lana ere lotuta dago garabide egokiagoen aldeko ahaleginean. Aukera bat Garabide gara bide bide gara
    4. Eskaria hazkorra da azken urteotan. Euskal Herria erreferentzia bila bisitatzen duten gidari indigenak, unibertsitate indigena proiektuak, herri hauetako eskola elebidun sareak, mota guztietako erakunde indigenak… gero eta gehiago dira. Ez dago ordea garapenerako lankidetza ildo hau garatzeko ohiturarik eta honen garrantziaren kontzientziarik. Aukera bat Aukera bat Une honetan desagertzearen eta garatzearen arteko amildegian dauden herri indigenentzat, ekarpen handiko ispilua da euskararena. Bereziki azken berrogei urtetako garapenean, esperientzia baliotsua dario euskararen komunitateari. Aukera bat Garabide Euskalgintza deitu izan den euskararen mugimendu modernoak era guztietako erakundeak sortu ditu, herri eta eskualde zein nazio mailakoak, enpresa, elkarte edo sareak, hezkuntzatik hasi eta kulturaren garapeneko alor txikienetaraino. Prozesu horietako bakoitzean, erakunde gehienetan, esperientzia oso baliagarriak ditugu bildurik, horien protagonista izandakoak bizirik daude eta garapen bidean dauden herri indigenentzat balio handiko transmisio gaitasuna dago gorderik. Aukera eskueran dago. Mundu zabalean herri indigena asko dago garabide bila. Euskal Herrian eragile asko dago esperientziaduna. Zubia kudeatzen hastea falta da. gara bide bide gara
      • Garapenerako euskal lankidetzaren ardatz potentzialetako bat izanik, orain arte mamitu ez den kooperazio ildo bati oinarria eskaintzea da Garabideren egitekoa. Helburu hauek formulatzen ditugu:
        • Garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratzea, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta
        • Norabide horretan, munduko Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea. Lankidetza proiektu hauek hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren garapen-alor desberdinetan gauzatuko dira, hezkuntzaren alorrean indar berezia jarriz.
        • Euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuekiko lankidetzarako beren esperientzia eskain dezaten sustatzea, horretarako markoa eta bideak eskainiz.
      Garabide Garabide Garabide Helburuak gara bide bide gara
      • Hegoaldeko hizkuntza komunitate gutxituekiko eragileekin lankidetza proiektuak hitzartu eta aurrera eramatea da Garbideren lana, proiektuak gure nortasunaren garapen-esperientziaren trukean oinarriturik. Horretarako maila desberdinetako proiektuak ditugu aukera moduan, Hegoaldeko eragileen behar eta eskariei erantzunez:
          • 1. Formazio eta kapazitazio proiektuak
          • 2. Esperientzien truke-programak
          • 3. Aholkularitza proiektuak
          • 4. Tutorizazio proiektuak
      Garabide Garabide Garabide Lan ildoak gara bide bide gara
    5. Hegoaldeko eragileak: erakunde indigenak Hegoaldeko herri indigenetako eragileak dira gure proiektuetako lankideak. Beren nortasuna garatzeko proiektu zehatzetan dabiltzan eragile kolektiboekin egiten dugu lan: herri indigenetako hezkuntza erakundeak, gizarte eta kultur erakundeak, erakunde publikoak eta indigenen erakunde politiko propioak. Lankidetza mota honetan eskaintzeko daukaguna kontinente desberdinetako herri indigenentzat dago zabalik. Hala ere, hasierako fasean Ameriketako herri indigenetara bideratuko da lan gehiena hainbat arrazoirengatik: gaztelera konpartitzeak ematen dituen abantailak, lotura historikoak eta, batez ere, Euskal Herrira lankidetza mota honetarako eskari zehatzak bertako erakundeetatik etorri izana. Garabide Garabide Garabide Norekin egiten dugu lan? gara bide bide gara
      • Euskal Herria: euskararen garabideetako eragileak
      • Lan ildoen atalean aipatu ditugun proiektuak aurrera eramateko (formazio proiektuak, truke–programak, tutorizazioak eta aholkularitza proiektuak) Garabideren lana euskalgintzaren esperientzia modu eraginkor batean Hegoaldeko eragileen eskura jartzea da. Horretarako, batetik, euskararen garabideen esperientzia sistematizatzen diardu Garabide-k, formaziorako, trukerako eta aholkularitzarako material propioa ekoiztuz. Horrekin batera, gure lanaren beste besoa da euskalgintzako protagonistak lankidetza-sarean sartzea. Funtsezko gakoa da, kasu bakoitzean, Hegoaldeko proiektuari dagokion sektore edo arlo zehatzeko euskal eragilerik egokienen lankidetza lortzea.
      • Hezkuntza sareak, korpusa garatzeko erakundeak, estrategia mailako eragileak, hedabideak, kulturgintzako erakundeak, euskal unibertsitate esperientziak… eta abar luze bat dira honetarako lankide, hau da, euskararen garapena mamitzen duen erakunde, enpresa eta elkarte sarea.
      Garabide Garabide Garabide Norekin egiten dugu lan? gara bide bide gara
    6. Programa honetarako sortutako beken bidez Hegoaldeko hizkuntza komunitate indigenetako kideak gurean izango ditugu, Garabidek antolatutako formazio plan bat jarraitu eta Euskalgintza bertatik bertara ezagutuz. Beka hauek jasotzeko hautagaiak beraien hizkuntza komunitatean klabeak diren pertsonak izango dira: komunitateko liderrak, erakunde eta komunitate indigenetako ordezkariak, hezkuntza arduradunak,… Garabide Garabide Garabide Herri eta Hizkuntzen arteko Truke Programa Herri eta Hikzuntzen arteko Truke Programa Zertan datza? Truke Programa honek lankidetzan oinarrituriko hartu-emanak bultzatzen ditu, bereziak diren eredu gizakoiagoetara bideratuko gaituzten elkar-trukaketetan ikasiz eta irakatsiz. Hegoaldeko herri indigenek beraien hizkuntza eta identitatearekiko dituzten bizipenak eta esperientzia eta gurean daukaguna trukatu nahi ditugu, elkarren aberasgarri. Elkarlan eredu hau bultzatzeko inork badauka arrazoi eta aukerarik gu gara. Zer eskainia daukagulako. Ikasteko beharra daukagulako. Zertarako? gara bide bide gara
    7. 1. Euskalgintzaren esperientzia zuzenean gurera etorriko diren bekadunei transmititzea. 2. Soziolinguistika, hizkuntza ekologia, prozesu identitario, hezkuntza eredu eta hizkuntza normalizazioari buruzko formazioa ematea bekadunei. 3. Euskalgintzako eragileei hegoaldeko ekarpen eta hizkuntza errealitateak ezagutaraztea, bertako protagonisten bidez. 4. Bisitarien interes eta arduraren arabera, hasiera eman, euskalgintzako eragileekin lankidetzazko harremanei. Garabide Garabide Garabide Herri eta Hikzuntzen arteko Truke Programa Helburuak gara bide bide gara
    8. Garabide Garabide Garabide
      • Garabide Elkartearen eskutik gai bakoitzeko adituek emango dituzten formazio saioak
      • Euskalgintzaren errealitatearen eta antolaketaren ezagutza jaso, bisita, elkarrizketa eta materialen azterketaren bitartez, zortzi alorretan banatuta: irakaskuntza, komunikabideak, administrazio publikoa, lan mundua, herri mugimendu nazionalak, herri mugimendu lokalak, kultur ekoizpena eta corpusa.
      Lehenengo helburu biak lortzeko antolatutako aktibitateak Herri eta Hikzuntzen arteko Truke Programa Helburuekiko garatuko diren aktibitateak:
      • Gonbidatutako partehartzaileek MU-ko ikasleei hitzaldi edo mintegiak eskaintzea gaiarekin lotura duten ikasgaien barruan
      • Euskalgintzako eragileei eta herritarrei orokorrean partehartzaileek eskainitako hitzaldiak.
      • Euskalgintzako hedabideetan eta inguruko komunikabideetan elkarrizketak.
      Hirugarren helburuarekin lotura duten aktibitateak
      • Garabide Elkartearekin bilerak mantentzea.
      • Proiektu posibleak sortu daitezkeen euskalgintzako eragileekin harremanak sortu eta etorkizunerako truke bideak topatu.
      Laugarren helburuarekin lotura duten aktibitateak gara bide bide gara
    9. garapenerako euskal lankidetzan kooperazio ildo bat garapenerako euskal lankidetzan kooperazio ildo bat [email_address] Kontaktua: ara gara bide bide gara

    + garabidegarabide, 3 years ago

    custom

    204 views, 0 favs, 1 embeds more stats

    More info about this document

    © All Rights Reserved

    Go to text version

    • Total Views 204
      • 195 on SlideShare
      • 9 from embeds
    • Comments 0
    • Favorites 0
    • Downloads 2
    Most viewed embeds
    • 9 views on http://www.blogak.com

    more

    All embeds
    • 9 views on http://www.blogak.com

    less

    Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
    Flag as inappropriate

    Select your reason for flagging this presentation as inappropriate. If needed, use the feedback form to let us know more details.

    Cancel
    File a copyright complaint
    Having problems? Go to our helpdesk?

    Categories