Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da, pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatutakoa.
Mende haren amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko.
Jokoaren helburua : Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz.
Jokoaren modalitateak : Partida banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen dira.
Zelaiko zorua : ezberdina izan daiteke lehiaketa batetik bestera. Gehien erabiltzen direnak lur trinkoz, belarrez eta material sintetikoz eginak dira.
Partidaren iraupena : Ez da denboraz neurtzen, jokalariek lortu behar duten set kopuru jakin batez baizik. Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek, berriz, hiru. Partida, jokalarietako batek hiru (gizonezkoek) edo bi (emakumeek) set irabaztean bukatzen da.
Puntuazioa : Set bakoitza hainbat jokoetan banatzen da. Set bat irabazteko, jokalariak sei joko lortu behar ditu, aurkariaren gain gutxienez bi jokotako aldea izanik. Jokoak zazpi puntu ditu, lau puntu lortzen dituen lehenak eskuratuko du jokoa. Hiru puntura berdintzen badute “deuce” da eta bi puntu segidan lortzen dituenak eskuratzen du jokoa.
Zelai aldaketa : Partidan, jokalariek zelaia trukatu egiten dute aldika. Aldaketa hori, set batean egindako jokoen kopurua bakoitia den bakoitzean egiten da. Set berria hastean, bukatutako jokoen kopurua bikoitia baldin bada, lehen “game”a jokatu eta zelai aldaketa egiten da.
KOLPEAK
Dejada : Normalean erraketaren atzeko aldeaz ematen den kolpea da, indar gutxirekin jotzen saio pilotari saretik hurbil eta bote txikiaz eror dadin.
Errestoa : Sakeari erantzuteko ematen den kolpea .
Globoa : Kolpe honekin pilota altu bidaltzen da, aurkariaren gainetik iragan eta honen zelaiaren hondoko marratik hurbil bote egin dezan.
Errebesa :Kolperik zailenetakoa da, erraketa bi eskuekin hartu behar da eta gorputza sarearekiko albozka egon behar du.
Gizonezkoen klasifikazioa
1. Roger Federer Suitza 6630 punturekin.
2. Rafael Nadal Espaina 5980 punturekin.
3. Novak Djokovic Serbia 5165 punturekin.
Emakumezkoen klasifikazioa
1. Justine Henin Bélgica 6680 puntos2.
Ana Ivanovic Serbia 3827 puntos3.
Svetlana Kuznetsova Rusia 3760 puntos
Hau da Roger Federer, gizonezkoen klasifikazioan lehenengo postuan doana.
Hau da Justine Henin, emakumezkoen sailkapenean lelen doana.
0 comments
Post a comment