Your SlideShare is downloading. ×
Tartalo eskerronekoa   behe nafarroa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Saving this for later?

Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime - even offline.

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Tartalo eskerronekoa behe nafarroa

643
views

Published on

Published in: Education, Spiritual

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
643
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
9
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. TARTALO ESKERRONEKOA Berriro ere hemen dugu kopetan bgti bakarra duen erraldoia: Tartalo. Batzuentzat Tartalo Polifemoren lehengusua zen, edo, errazago esanda, Siziliako meatzarien lehengusua. Meatzariak eta beren linterna handiak, erromatarren garaietatik, Kantauriko mendien barruak arakatzen ibili izan dira. Herri gogoak Tartaloren irudia eman die antzinako gizakientzat hain ezezagun eta beldurgarriak ziren naturaren indarrei. Munduan beste asko bezala, Behe Nafarroan guraso batzuk bizi ziren beren hiru semeekin. Behin batean aita ehiza egitera irten zen eta kopetan begi bakarra zuen Tartalo erraldoiarekin topo egin zuen. Etxera eraman eta ukuiluan gorde zuen. Gero, senide eta lagunei deitu zien biharamunean bere etxera afaltzera joateko esanez, afalostean animalia arraro bat erakutsi behar ziela eta. Biharamunean, etxeko semeetarik bi pilotan jokatzen ari ziren eta, halako batean, pilota Tartalo zegoen lekura joan zitzaien. - Mesedez, emadazu pilota – eskatu zion mutiko batek Tartalori. - Emango dizut – erantzun zion – hemendik ateratzen banauzu… - Baina giltza ez daukat nik – erantzun zion mutikoak. - Giltzen iltzean izango dituzu seguru aski, joan eta bila itzazu! Mutikoa joan zen, giltzak aurkitu eta Tartalo askatu zuen. - Eskerrik asko! Hemendik aurrera zure zerbitzaria izango naiz! Nire beharrean aurkituko zarenean, deitu!
  • 2. Gaua etorri zenerako etxea apainduta zegoen gonbidatuei behar bezala harrera egiteko. Afalostean etxeko nagusiak senideak eta lagunak Tartalo ikustera eraman zituen, baina ukuilua hutsik zegoen. Sentitu zituen lotsa eta amorrua apartekoak izan ziren eta, bere onetik aterata, esan zuen: - Nire piztiari ihes egiten utzi dionaren bihotza jango nuke erdi gordinik eta gatzik gabe! Aitaren hitz gogor horiek entzundakoan, mutikoari beldurra sartu zitzaion eta etxetik alde egin zuen. Luzaroan oinez ibili zen eta laster gosea eta nekea jabetu zitzaizkion. Zer egin ez zekiela zegoen baina, bat-batean, erraldoiak esandakoa etorri zitzaion burura eta oihuka deitu zion: - Tartalo! Tartalo! Tartalo! Tartalo azaldu zitzaion eta Gorkak, izen hori baitzuen mutilak, gertatutakoaren berri eman zion. Tartalok zer egin behar zuen esan zion: - Aurrerago hiri bat dago eta han erregea bizi da. Haren zerbitzuan egingo duzu lan lorazain moduan. Lorategian aurkituko duzun guztia atera ezazu eta hurrengo egunean lehen baino ederrago haziko da dena. Hiru lore eder aterako dira, har itzazu eta eraman iezazkiezu erregearen hiru alabei, lorerik politena alaba gazteenarentzat utziz. Mutilak Tartaloren esana hark agindu bezala bete zuen. Gaztelura joan eta lorezain lana eskatu zuen. Han zeuden landare eta barazki guztiak hondotik atera zituen eta biharamunean sekula baino indartsuago eta ederrago hazi ziren. Hiru arrosa usaintsu ere atera ziren eta Gorkak hiru printzesei eraman zizkien, politena gazteenari emanez. Behin batean printzesa gazte hark zera esan zion, triste-triste jarrita, hurrengo egunean sugetzar baten janaria izan behar zuela. Gorkak lasai egoteko esan zion, ez zitzaiola ezer gertatuko eta. Mutila goiz jaiki zen eta Tartalori deitu ondoren, dena kontatu zion. Tartalok, zaldia, armadura eder bat eta ezpata eman zizkion esanez: - Joan zaitez basora, han zalgurdi bat aurkituko duzu, printzesa barruan dela, zabaldu atea ezpataz eta akaba ezazu sugea. Joan zen bada Gorka basora eta, bai, hantxe zegoen printzesaren zalgurdia. Atea ezpataz bota eta suge beldurgarri hura hil zuen. Gero ihes egin zuen handik. Neskak ez zuen bere salbatzailea ezagutu eta han inor ez zegoela ikusirik, bere gaztelura itzuli zen. Aitak pozak zoratzen hartu zuen eta jakinarazi zuen piztiaren hiltzailearekin ezkonduko zuela alaba, baina ez zen inor azaldu. Orduan, erregeak, kanpai batetik burdin uztaia zintzilikatzeko agindu zuen eta hura ezpataz zeharkatzen zuenari alabaren eskua emango ziola esan zuen.
  • 3. Gorkak Tartalori deitu zion eta honek zaldi berria eman zion, aurrekoa baino askoz azkarrago eta dotoreagoa, eta baita parekorik ez zuten arropa eta ezpata ere. Lehiaketaren unea iritsi zenean asko zeuden frogari ekiteko prest, baina ez zuen inork lortu; azkenean, Gorkaren txanda iritsi zen eta honek garbi-garbi zeharkatu zuen burdin uztaiaren hutsartea. Baina han geratu ordez, zaldia arrapaladan jarri eta alde egin zuen handik. - Aita! – oihukatu zuen printzesak – badoa berriro ere! Erregeak bere gezia jaurtiki eta hanka batean jo zuen gaztea, baina honek bere bidaiari eutsi zion, hala ere. Printzesa lorezainarengana joan zen gertatutakoaren berri ematera baina hau oheratuta zegoen eta zer gertatzen zitzaion galdetu zionean, arantza bat sartu zitzaiola erantzun zion. Printzesak mutilak zerbait gordetzen zuelako susmoa hartu zuen; horrela, bada, aitarengana joan eta mutilaren gaixotasuna ikertzeko eskatu zion. Erregea joan zitzaion eta zauria erakusteko agindu zion. Harrituta, berak jaurtitako gezia zeramala ikusi zuen. Ezkontzarako prestakuntzak egin zituzten. Mutilak bere aita gonbidatzeko agindu zuen eta bazkarian, arkume bihotz erdi gordina eta gatzik gabe emateko esan zien zerbitzariei. Berari horrelako janaria ematen ziotela ikusi zuenean, aitak gaizki hartu zuen. Orduan semeak esan zion: - A! Aita! Ez al zenuen bada esan Tartalori ihes egiten lagundu zionaren bihotza erdi gordina eta gatzik gabe jan nahi zenuela? Nik egin nuen, bada, eta jakin ezazu Tartalok geroztik asko lagundu didala. Biek elkar besarkatu zuten eta ezkonberriak erabat zoriontsu izan ziren. Bizi izan zirren bitartea, Tartalo izan zuten zaindari.
  • 4. Erantzun: 1. Nor zen Tartalo? 2. Zer egin nahi zuen aitak Tartalorekin? 3. Nola lortu zuen Tartalok askatasuna? 4. Zer gertatu zen afalostean gonbidatuek Tartalo ikusi nahi izan zutenean? 5. Zer aholkatu zion Tartalok Gorkari honek laguntza eskatu zionean? 6. Zer kontatu zion printzesak Gorkari? 7. Zer egin zuen Gorkak neskari laguntza emateko? 8. Zer gertatu zitzaion Gorkari lehiaketan? 9. Nola jakin izan zuen printzesak Gorka izan zela lehiaketa irabazi zuena? 10. Zer eskatu zion Gorkak erregeari bere ezkontza egunerako? 11. Nola bukatzen da legenda? ←