• Save
Zerebroa (psiko) ixone
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Zerebroa (psiko) ixone

on

  • 948 views

 

Statistics

Views

Total Views
948
Views on SlideShare
812
Embed Views
136

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

2 Embeds 136

http://psikogetxo.blogspot.com.es 132
http://www.psikogetxo.blogspot.com.es 4

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

CC Attribution License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Zerebroa (psiko) ixone Presentation Transcript

  • 1. AURKIBIDEA• Definizioa• Sarrera• Egiturak eta funtzioak  Sistema linbikoa  kortexa (lobulo frontala, lobulo tenporala eta lobulo okzipitala)• Zentzumen eremua eta zentzumenen funtzioak• Mugimendu eremua eta funtzio motorrak• Elkartze eremuak eta funtzio psikikoak• Zerebroa aztertzeko metodoak  azterketa kimikoak  zerebroaren manipulazioa  zerebroaren jarduera elektrikoaren manipulazioa (OTA, ATT, EMN)• Patologiak  autismoa  epilepsia  alzheimerra  parkinson  aplopejia eta iktusa  meningitis-a  esklerosi anizkoitza• Zerebroaren funtzionamendua• Bideoak• Webgrafia
  • 2. DEFINIZIOANerbio-sIstemaren organorik handiena eta garrantzitsuena da eta bizkarrezurraren gainealdean dago. Tolestura handi baten bidez, ia neurri berdina duten bi hemisferioetan banatzen du: ezkerreko hemisferioa eta eskuineko hemisferioa.
  • 3. SARRERAZerebroa gertaera psikologiko guztien oinarriaeta gorputzeko organorik garrantzitsuenada, horregatik oso inportantea da hori sakonaztertzea eta bere funtzionamendua ondoulertzea.
  • 4. Egiturak eta Funtzioak Sistema Linbikoa:Guruin endokrinoen jarioa kontrolatuz, emozioetaneta motibazioetan eragiten du.Hurrengo marrazkian azaltzen da, alde batetik,sistema linbikoaren atalik nagusiena: hipotalamoa.Honen eginkizun garrantzitsuena gorputzarenmantenimendua da, eragina baitu gosean, egarrian,tenperaturan eta sexu-jokabidean. Gorputzarenbarne-orekaren ardura nagusia dagokio.
  • 5. http://www.youtube.com/watch?v=p1ddk0dXF6c
  • 6. Kortexa: Kortexa zerebroaren azalera osoan zehar zabaltzen da. Zerebroak dauzkan neuronen hiru laurdenak kortexean daude. Psikikoak diren jarduera kontzienteak kortexean gertatzen dira. Hona heltzen dira nerbio-sistemaren beste atal guztien estimuluak eta hemendik abiatzen dira gorputz osoan zehar bidalitako ordenak. Hala, kortex motorreko eremuek kontrolatzen dituzte gorputzeko zatiak. Kortexaren beste funtzio bat, hartzailea da, sentsazioei dagokiona. Gorputz osoan banatutako errezeptoreen bidez, estimuluak jasotzen dituzte. Lau hemisferiotan banatzen da: lobulu frontala, lobulu parietala, lobulu tenporala eta lobulu okzipitala.
  • 7. Lobulu frontala• Garun-kortexaren aurrealdeko zatian dago.• Handik kontrolatzen dira eta oroimena, arrazonamendua, planak, diskurtsoare n zatiak, mugimendua, baita emozioak, arazoen aurreko irtenbideen planteamendua eta harreman sozialak ere.• Garunaren zati horretan dago kortex motorra, gorputzeko muskuluak kontrolatzen dituena. Horrez gainera, lobulu horretan dago hizkuntzaz arduratzen den gunea.• Lobulu frontalean integratuta, mugimenduak erregulatzen dira.• Lobulu frontalean integratzen da garuneko beste zatietatik datorren informazioa.
  • 8. LOBULU PARIETALA• Hezur parietalean dago (albo batean), eta zentzumen- estimuluak jasotzeaz arduratzen da (ukimena, tenperatura, presioa, mina, etab.), baita hizketaren ulermenaz eta adierazpenaz ere.
  • 9. LOBULU TEMPORALA• Garun-kortexaren bi alboetan dago (belarrien gainean, lokien atzean), eta soinu-estimuluak hautematen ditu.• Entzumenen informazioa prozesatzen du, orekari eta epe luzeko oroimenari laguntzen dio, eta emozioak eta motibazioak erregulatzen ditu, interakzio sozialez batera.• Halaber, zeregin garrantzitsua du zeregin bisualetan (adibidez, aurpegiak ezagutzen).
  • 10. LOBULU OKZIPITALA• Obulu okzipitalaren bidez, ikusmenaren hainbat alderdi kontrolatzen dira (ikusmen- eta espazio- prozesamendua, mugimendua, kolorea, etab.).• Garunaren atzealdean kokatuta dago, eta irudia prozesatu, interpretatu eta sortzen du, erretinak nerbio optikoaren bidez bidalitako bulkada elektrikoen bidez.• Ikusmenaren oinarria izateaz gainera, zeregin garrantzitsua du pentsamendu eta emozioetan eta soinuen hautematean.
  • 11. Zentzumen-eremua eta zentzumenen funtzioak• Eremu sentsitiboa Rolandoren arteka inguratzen duen tolesdura luze batean zehar doa.• Eremu horien zabalera, bat dator gorputz atal horrek duen garrantzi funtzionalarekin.
  • 12. Mugimendu-eremua eta funtzio motorrak• Mugimenduaren eremua aurreko eremuaren alboan dago.• Bertan proiektatzen dira funtzio motorrei dagozkien gorputz-atalak.• Proportzioa zentzumen eremuaren antzekoa da, gainera, honekin batera, kortexaren laurden bat bakarrik betetzen dute.
  • 13. Elkartze eremuak eta funtzio psikikoak Kortexan soberan dagoen beste hiru laurdena, elkartze- neuronei dagokio.• Funtziorik garrantzitsuena betetzen du: komunikazioa. Hitz egin, planifikatu, idatzi, gogoratu, baloratu...• Lobulu frontalean gertaturiko edozein kalte, pertsonaren nortasuna alda dezakete. Besteak beste, gure portaera zuzentzen du, egoerak ebaluatuz eta ekintza zehatz bihurtuko diren erabakiak hartuz.• Hala, garunaren zati horretan kalteak izanez gero, arazo handiak sortzen dira gaitasun sozialetan; izan ere, asko aldatzen da portaera, eta kalte hori izan dutenak inhibituagoak edo guztiz deshinibituak bihurtzen dira.
  • 14. ZEREBROA AZTERTZEKO METODOAKAzterketa klinikoak:• Zerebroa aztertzeko metodorik zaharrena zaurien eta gaixoen ondorioak aztertzea izan da. Horrela, azterketa klinikoei esker, zerebroaren alde batean jasandako zauriak gorputzaren beste aldeko arazoak eragiten zituela jakin ahal izan dugu.
  • 15. Zerebroaren manipulazioa:• Saguen zerebroaren parte bat zaurituz gero, gosea gutxitu egiten zaiela jakitera iritsi dira.• Era berean, zerebroaren zatiak elektrizitatearen bidez estimula daitezke. Hipotalamoari eraginda, orgasmoaren antzeko plazera sentiarazi daiteke.• Elementu kimikoren bat organismoan txertatuta, eskaner bidez ikus daiteke bere eragina.
  • 16. Zerebroaren jarduera elektrikoaren erregristoa:• Elektroentzefalografia. Elektroenzefalograma zelulen potentzial elektrikoa paperean idatzita osatzen den uhinen marrazkia da.• Kirurgiarik gabeko metodo honetan, entzefalo azalean erregularki gertatzen diren uhinak neurtuz, burmuinaren aktibitatea aztertzen da.• Metodo hau oso eraginkorra da epilepsia, zerebroko tumoreak eta beste antzeko gaixotasun neurologiko batzuk diagnostikatzeko.
  • 17. OTA• Ordenagailu bidezko Tomografia Axiala edo eskanerra.• Zerebroaren argazki sorta bat da eta argazki horietan zerebroan egon daitezkeen zauriak argi eta garbi azaltzen dira. OTAren bidez egindako miaketei esker, zerebroaren anatomiaren irudi oso argiak lor daitezke.
  • 18. ATT• Positroi bidezko Tomografia Transaxiala.• Zerebroaren eremuen jarduera azaltzen du, eremu bakoitzak erregai kimikoa edo glukosa nola erretzen duen erakutsiz.
  • 19. EMN• Erresonantzia Magnetiko Nuklearra.• Metodo honetan, irratifrekuntziez eta eremu magnetikoez aztertzen da zerebroa. EMN-aren bidez, zerebroaren ehun mota ororen argazkiak lortzen dira, ehun horien barne egiturak aztertzeko moduan. Batez ere, garun enborreko tumoreak, zerebroko zauri txikiak eta bizkarrezur muineko anomaliak diagnostikatzeko erabili ohi da
  • 20. PATOLOGIAK• Zerebroaren funtzionamenduak okerren bat izan dezake, hain zuzen, nerbio-sisteman, bai haurdunaldian dagoen momenturen batean, bai bizitzan garatuz joan ahala. Patologiak gertatzen dira kasu hauetan, eta zerebroaren neuronen ingurukoak izan ohi dira.
  • 21. Autismoa• Bereizgarriak Garapen komunikatibo eta sozial anormala• Desinteresa kanpoko munduaz• Errealitatearekin harremanak haustea• Gizonek gehiago erakusten dute emakumeek baino.• Jatorria ez dago garbi, baina bada huts genetiko bat fenomeno patologiko honetan.
  • 22. Epilepsia• J. Huglings neurologoak deskribatu zuen 1870ean, neuronen aktibitate anormal eta bat-bateko bat azpimarratuz.• Garunaren aktibitate elektrikoaren alterazio larria da (atakeak) eta herentziaz etor daiteke.
  • 23. Alzheimerra• 1907an aurkitu zuen A. Alzheimer neurologo alemaniarrak.• Memoria galtze progresiboa dago eta dementzia larri batera eramaten du, pentsatu, hitz egin edo bizitzako oinarrizko ahalmenak galaraziz.
  • 24. Parkinson gaixotasuna• Sintomak – Dardarak atseden egoeran – Zurruntasun muskularra – Nahitako mugimenduaren gutxipena – Aurpegi espresio eza
  • 25. Aplopejia eta iktusa• Istripu zerebrobaskularra edo iktusa bururako odolaren garraioaren asalduraren ondorioz gertatzen da eta oinarria iskemia (tronboa) edo odoljarioa izan daitezke.• Heriotza tasa handiak eragiten ditu.• Eragile nagusiak: tabakoa, diabetea, hipertentsioa, hiperkoleste rola…• Sintomak: arazoak mugimenduan, afasia (hitz egiteko arazoak)…
  • 26. Meningitis-a• Meningeen (Garuna eta bizkarrezur-muina estaltzen duten mintzak) inflamazioa da, gehienetan infekzio baten ondorioz sortua
  • 27. Esklerosi anizkoitza• Nerbio sistemaren gaixotasuna da, une honetan sendabiderik gabekoa.• Neuronek mielina (kanpo geruza) galtzen dute.• Maiz mugikortasuna erabat galtzen da.• Mendebaldean, paralisien errudun nagusia da eta, epilepsiaren ondoren, gazteen artean gehien ematen den gaixotasun neurologikoa. 1.000 pertsonatik bat jotzen du, emakumeak gehiago. 20 eta 40 urte artean agertu ohi da.
  • 28. Zerebroaren funtzionamendua• Ikuskizun itzela iragartzen ari garela dirudi eta neurri handi batean, horrela da. Askori zientzi fikzioa iruditu arren, zerebroaren funtzionamendua da ondoko argazkietan ikus daitekeena.• Ikuskizun itzela iragartzen ari garela dirudi eta neurri handi batean, horrela da. Askori zientzi fikzioa iruditu arren, zerebroaren funtzionamendua da ondoko argazkietan ikus daitekeena.
  • 29. Bideo interesgarriak• http://www.rtve.es/alacarta/videos/television /informe-semanal-cerebros- rotos/916421/?utm_term=Ciencia+y+Tecnolo g%C3%ADa&utm_content=Ciencia&utm_sour ce=• http://www.rtve.es/television/20111116/form ula-del-cerebro/475820.shtml• http://www.youtube.com/watch?v=Qa3sai2A dqI (gaixotasunak)
  • 30. Webgrafia• http://assaikastola.wikispaces.com/3.Zerebroa ren+eragina+ezagutzan+eta+jokabidean• http://www.slideshare.net/gaguirrez/jokabide en-oinarri-biologikoak#btnNext• http://koroie.wordpress.com/psikologia-eta- soziologia1/2-gaia/