• Save
Jokabidearen oinarri biologikoak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Jokabidearen oinarri biologikoak

on

  • 1,497 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,497
Views on SlideShare
740
Embed Views
757

Actions

Likes
0
Downloads
9
Comments
0

13 Embeds 757

http://aixerrotapsiko.blogspot.com.es 373
http://psikoaixe1acd.blogspot.com 134
http://psikoaixe1acd.blogspot.com.es 89
http://aixepsiko.blogspot.com.es 52
http://aixerrotapsiko.blogspot.com 36
http://www.aixerrotapsiko.blogspot.com.es 35
http://www.psikoaixe1acd.blogspot.com 15
http://www.psikoaixe1acd.blogspot.com.es 13
http://psikogetxo.blogspot.com.es 4
http://aixerrotapsiko.blogspot.mx 3
http://aixerrotapsiko.blogspot.com.ar 1
http://www.aixerrotapsiko.blogspot.com 1
http://aixepsiko.blogspot.com 1
More...

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

CC Attribution License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Jokabidearen oinarri biologikoak Jokabidearen oinarri biologikoak Presentation Transcript

  • JOKABIDEAREN OINARRI BIOLOGIKOAKPsikologia 1.ACD AIXERROTA BHI
  • HERENTZIA GENETIKOA ETA JOKABIDEA Informazio genetikoa gorputzeko zelula bakoitzean dago. Nukleo horietan 23 bikotetan banatutako 46 kromosoma daude. Obuluak eta espermak kromosoma pare bakoitzetik dagokien erdia hartzen dute. Horregatik, batzerakoan, obulu ernalduak 23 kromosoma pare ditu; pare bakoitzean, kromosoma bat aitarena da eta bestea amarena. Kromosoma bakoitza ADN (azido desoxirribonukleikoa) molekulez osatuta dago. ADN molekulen zatiak geneak dira, herentziaren oinarrizko unitateak hain zuzen ere.
  • HERENTZIA GENETIKOA Trisomia 21 –Down sindromea
  • Bost alor edo aztergai nagusi ditu, gaur egun, genetikak:• Genetika zitologikoa, herentziazko ezaugarriak belaunaldiz belaunaldi nola igarotzen diren aztertzen duena (mikrosomen eta geneen egitura, mutazioak, etab.).• Genetika fisiologikoa, geneak herentziazko ezaugarriak nola dituen aztertu eta inguruneak haietan zer nolako eragina duen aztertzen duena.• Eboluzioaren genetika, izaki bizien mutazioak eta inguruneak, aldi geologikoetan zehar, zer hautespen-mota egin dituen aztertzen duena.• Genetika aplikatua, ezaguera teorikoak erabiltzen dituena landare- eta animalia-arrazak hobetzeko.• Giza genetika, gizonaren herentzia aztergai duena.
  • Herentzia ala ingurunea? Esan genezake herentziak aurrez prestatzen eta baldintzatzen gaituela jokabide batzuetarako, baina giroak jokabide horiek moldatu egiten ditu hoberako zein txarrerako. “Entre lobos”
  • Nola funtzionatzen du garunak?• Orain bide luzea egin beharra dago garunak nola funtzionatzen duen ulertzeko… baina gaur egun daukagun berari buruzko ezagutza (bere egitura, funtziak, e.a) inoiz baino handiagoa da
  • Nerbio-sistema• Nerbio-sistemaren betebeharra funtsezkoa da bizitzeko, izaki bizidunari ezaugarriak ematen dizkion funtzio guztiak bertan bultzatzen eta koordinatzen baitira:• Bi betebehar: 1. Gorputzaren erabateko funtzionamenduaz jabetzea. 2. Inguruarekin harremanetan jartzea.• Zelulaz osatuta dago: 1. Neuronak 2. Zelula glialak
  • NERBIO SISTEMA Nerbio sistema Periferikoa ZentralaSomatikoa Autonomoa Sinpatikoa Parasinpatikoa
  • Nerbio-sistema zentralaBuruko eta bizkarrezurreko organoekosatzen dute. Gorputzaren zentroerregulatzaile gisa aritzen da etafuntziointegratzailea du.Organismotik kanpo zein barneangeratzen diren aldaketak jasotzenditu eta erantzuna sortarazten du Nerbio-sistema zentrala Nerbio-sistema periferikoa
  • NERBIO-SISTEMA PERIFERIKOA : gorputz osoan zehar dauden gongoilek eta nerbioek osatzen dute. Gongoilen eta nerbioen betebehar nagusia kanpoaldearekin harremanetan izatea da. : Erraien jarduera erregulatzen duena da. Nerbio-sistema oinarrizko hiru funtzioz baliatzen da gorputzaren jarduerak kontrolatzeko, hots: gorputzeko muskuluen uzkurdura/erlaxazioa, barne-organoen estimulazioa/inhibizioa, eta sistema endokrinoaren hormona-jarioaren kontrola.Gongoil= ganglio; errai= víscera
  • NEURONA• Neurona nerbio-sistemaren oinarrizko unitate funtzionala da.• Neuronen funtzioa nerbio-bulkadak garraiatzea da.• * Neurona sentsorialak (aferenteak)• * Neurona eragileak (eferenteak) nukleoa Gorputz zelularra dendritak axoia Nerbio adarrak
  • SinapsiaNeurona biren arteko pitzaduramikroskopikoa da.Sinapsia gainditzeko, mekanismo berezibatez baliatzen da nerbio-bulkada. Bulkadaaxoiaren bukaerara iristen denean,neurotransmisoreak askatzen dira eta,horrela, sinapsi-kopnexioak lortzen dira.Bi neurotransmisore mota daude:kitzikatzaileak eta inhibitzaileak.
  • Nerbio-sistema zentrala • Nerbio-sistema zentrala nerbio funtzio guztiak koordinatzen dituen nerbio-sistemarenvzatia da. Anatomikoki, bi zatitan bnatzen da: entzefaloa eta bizkarrezur-muina Zerebroa Dientzefaloa Garun-enborra ZerebeloaBizkarrezur-muina
  • Garun hemisferioak: Eskuina vs ezkerra
  • Nerbio sistema periferikoa • Nerbio-sistema periferikoa nerbio-sistema zentralaren eta gorputzeko organo eta egituren artean kokatzen da. • Gorputz osoan zehar banatzen diren zuntzez eta kordoiz dago osatuta. • Nerbio-sistema periferikoak nerbio- sistema zentrala zentzumen errezeptoreekin, muskuluekin eta guruinekin lotzen du. • Bi azpi-sistema: somatikoa eta autonomoa
  • Sistema somatikoa• Sistema somatikoaren lana estimuluen mezuak igortzea da, bai kanpotik nerbio-sistema zentralera doazenak, bai nerbio- sistema zentraletik muskuluetara doazenak.• Borondatezko eginkizunak eta mugimendua sistema somatikoari dagozkio.
  • Sistema autonomoa edo begetatiboaErraietako funtzioakkontrolatzen dituen nerbio-sistemaren azpiatala da.Bihotzaren, digestio-aparatuaren eta giltzurrunenenmugimendua etafuntzionamendua kontrolatzenditu.Autonomoa deitzen zaiofenomenook inkontzientekigertatzen direlako nahiz etaborondatez kontrolatzekoaukera izan.
  • Sistema sinpatikoa• Anatomikoki, bizkarrezurraren bi aldeetan zehar doazen bi nerbio kateek osatzen dute. Sinpatikoaren ibilbidean lodiuneak agertzen dira, gongoil sinpatikoak alegia. Gongoil horietatik ateratzen dira erraietara doazen nerbio adarrak.
  • Sistema parasinpatikoa • Entzefaloaren azpitik ateratzen diren nerbio-adarrek osatzen dute. • Bi sistemok, sinpatikoak eta parasinpatikoak, zenbait organo erregulatzen dituzte. Sinpatikoak organoak kitzikatzen ditu eta parasinpatikoak lasaitu.
  • Sistema endokrinoa• Nerbio-sistema ez da bakarrik aritzen jokabideak zuzentzerakoan. Bai NS zentralak eta bai NS periferikoak sistema endokrinoarekin batera lan egiten dute. Sistema endokrinoa hormonak deritzen sustantzia batzuk jariatzen dituen guruin-multzoa da.
  • SISTEMA LINBIKOA• Sistema linbikoa osatzen duten egiturek zerikusi handia dute motibazioarekin, emozioekin eta oroimenarekin. Sistema linbikoak, guruin endokrinoen hormona jarioa kontrolatuz, emozioetan eta motibazioetan eragina du.
  • KORTEXA ETA INFORMAZIOAREN PROZESAKETA• Kortexa zerebroaren azalera osoan zehar zabaltzen da. Zerebroak duzkan neuronen hiru laurdenak kortexean daude.• Itxura aldetik, kortexa zimurrez eta tolesturaz beteta dago.• Kortexa, tolesdura handi baten bidez, ia neurri berdina duten bi hemisferiotan banatzen da.• Hemisferio bakoitza lau zatitan Garun lobuluak: Urdina: Lobulu frontala banatzen da. Berdea: Lobulu tenporala Arrosa: Lobulu okzipitala Horia: Lobulu parietala
  • Garun lobuluak• Garun kortexeko zatiak dira, garuna bere funtzioaren arabera azpibanatzen dutenak. Jarraian garuneko lobulurik garrantzitsuenak aipatzen dira:Lobulu frontala, Lobulu parietala,Lobulu tenporala etaLobulu okzipitala.
  • LOBULU FRONTALA• Lobulu frontala: aurrealdeko zatian dago, Rolandoren artekaren aurrean. Honek mugitzeko ahalmena ematen du (kortex motorea), arrazoitzekoa eta arazoen konponketarena, baita lengoaiaren zati bat eta emozioak ere. Rolandoren arteka
  • LOBULU OKZIPITALA• Lobulu okzipitalak gizakiaren pertzepzioaren sistema bisualaren gunea dira. Ez dira bereziki Kalteberak, garunaren atzealdeko zatian duten kokapenagatik, garuneko edozein trauma esanguratsuk sistema bisual-pertzeptiboan aldaketa arinak eragin ditzakeen arren, ikusmen eremuaren akats eta eskotomak eragiten dituena. Kalte batek lobulu okzipitalaren albo batean izen bereko ikusmen galera eragin dezake, hain zuzen ere bi begien barnean eremu bera moztuta. Lobulu okzipitaleko gaitzek aluzinazioak eta irudikeria bisualak eragin ditzakete.
  • LOBULU PARIETALA• Lobulu parietala: Rolandoren artekaren atzetik eta Silvioren artekaren aurretik dago; atzetik irudizko kanpoko arteka elkarzutarekin muga egiten du. Kanpoko pertzepzio sentsorialez arduratzen da (eskuak, oinak, etab...): sentsibilitatea, ukimena, pertzepzioa, presioa,tenperatura eta mina. Silvioren arteka
  • LOBULU TENPORALA• Lobulu tenporala: garunaren zati bat da. Lobulu okzipitalaren aurrean dago, Silvioren artekaren atzealdean eta behealdean. Paper garrantzitsu bat du ekintza bisual konplexuetan, aurpegiak ezagutzea adibidez. Entzumena, oreka eta koordinaketaz arduratzen da. Garuneko "usaimenaren gune primarioa" da. Entzumenetik datorren informazioa jaso eta prozesatu ere egiten du, eta oreka mantentzen laguntzen du eta antsietatea, plazerra eta haserrea bezalako emozio eta motibazioak erregulatzen ditu
  • Zentzumen-eremua eta zentzumenen funtzioak• Eremu sentsitiboa Rolando-ren arteka inguratzen duen tolesdura luze baten zehar doa.• Eremu horien zabalera, proportzioan, ez dator bat dagokion gorputz atalaren neurriarekin, gorputz atal horrek duen garrantzi funtzionalarekin baizik.
  • Penfield-en homunkulua