Euskal AEko Ikuspegi Demografikoa. 2008
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Euskal AEko Ikuspegi Demografikoa. 2008

on

  • 873 views

Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), 80ko hamarkadatik ari da burutzen zenbait estatistika-eragiketa ...

Euskal Estatistika Erakundea (Eustat), 80ko hamarkadatik ari da burutzen zenbait estatistika-eragiketa
non lortzen baita informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria taxutzen duten gertakari
demografikoen eta adin eta sexu egituren gainean: Jaiotzen Estatistika, Heriotzen Estatistika eta
Migrazio-mugimenduen Estatistika.

Statistics

Views

Total Views
873
Views on SlideShare
873
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
11
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

CC Attribution License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Euskal AEko Ikuspegi Demografikoa. 2008 Document Transcript

  • 1. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDAINSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA IKUSPEGI DEMOGRAFIKOA 2008 Txostena 1
  • 2. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAAURKEZPENAEuskal Estatistika Erakundea (Eustat), 80ko hamarkadatik ari da burutzen zenbait estatistika-eragiketanon lortzen baita informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria taxutzen duten gertakaridemografikoen eta adin eta sexu egituren gainean: Jaiotzen Estatistika, Heriotzen Estatistika etaMigrazio-mugimenduen Estatistika. Bestalde, data jakin batean biztanleriaren egitura kontabilizatzeneta deskribatzen duten eragiketak daude: 1981, 1991 eta 2001eko Biztanleria eta Etxebizitzazentsuak; 1986ko Udal erroldaren berrikuntza; 1996 eta 2006ko Biztanleria eta Etxebizitza estatistikak;2007 eta 2008ko Udal biztanleriaren eguneratzeak. Ezkontzen estatistikak diharduen fenomenodemografikoak ez du eragin zuzenik biztanle-kopuruetan, baina azalpenak dakartza ugalkortasunarenbilakaeraz.Panoramika demografikoaren helburua Euskal AEko biztanleria egituraren bilakaeraren eta eragindioten fenomeno demografikoen osoko ikuspegia ematea da, eragiketa bakoitzaz lortutakoinformazioaz; eragiketek metodologia espezifikoa dute, zeina zehazten baita beren proiektuteknikoetan.80ko hamarkadatik Euskal AEko biztanleriak izan ditu bilakaera nabarmentzekoak hilkortasunean,jaiotza-tasan eta migrazio-mugimenduetan; hauek denek eragin diete bai biztanle-kopuruari, bai adineta sexu araberako banaketari. Nabarmentzekoak dira 90eko hamarkadako erdialdera artekougalkortasunaren jaitsiera ikusgarria eta 2000. urtetik aurrerako etorkin etorrera jendetsua.Ikerketaren ataletan bilakaera hori deskribatu eta azaltzeko saioa dago, ikuspuntu demografikotik,baina ez da agortzen lan honetan fenomeno demografikoen analisia. Ugalkortasun, hilkortasun,migrazio eta ezkontza-tasaren gaineko informazio sakonagoa nahi duenak hortxe du Eustaten weba,eta datu zehatzagoak eskatzeko aukera. Javier Forcada Sainz Zuzendari nagusia 2
  • 3. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA IKUSPEGI DEMOGRAFIKOA1. BIZTANLERIA .............................................................................................................................................. 4 1.1. EREMU GEOGRAFIKOEN ARABERAKO BILAKAERA ....................................................................... 4 1.1.1. LURRALDEAREN ARABERA ..................................................................................................... 4 1.1.2. ESKUALDEAREN ETA UDALERRIAREN ARABERA............................................................. 5 1.2. EGITURAREN BILAKAERA ADINEN ARABERA ................................................................................. 92. JAIOTZAK ................................................................................................................................................... 12 2.1. JAIOTZEN BILAKAERA ......................................................................................................................... 12 2.2. AMEN EZAUGARRIAK........................................................................................................................... 143. HERIOTZAK................................................................................................................................................ 17 3.1. HERIOTZEN BILAKAERA...................................................................................................................... 17 3.2. HERIOTZAKO ZERGATIEN BILAKAERA............................................................................................ 194. EZKONTZAK .................................................................................................................................................. 21 4.1. EZKONTZEN BILAKAERA..................................................................................................................... 21 4.2. EZKONTZEN EZAUGARRIAK............................................................................................................... 225. MIGRAZIOAK ................................................................................................................................................. 27 5.1. MIGRAZIO MUGIMENDUAK ETA SALDOAK .................................................................................... 27 5.2. KANPOKO MIGRAZIOAK ...................................................................................................................... 30 5.3. BARNE MIGRAZIOAK ............................................................................................................................ 336. ONDORIOAK............................................................................................................................................... 35 3
  • 4. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAEremu geografiko zehatz bateko biztanleriaren eboluzioa biztanleriaren sarrerek eta irteerek zehaztendute. Sarreretan jaiotzak eta immigrazioak ditugu eta irteeretan heriotzak eta emigrazioak. Osagai edofenomeno demografiko hauek guztiek modu desberdinean erasaten dute denboran zehar eta lurraldeeremu txikiagoetan; ondorioz, aldeak egoten dira bai denboran bai espazioan.Argitalpen honen xedea da Euskal AEn 2008ra arte egondako denborazko eta espaziozko eboluzioadeskribatzea. 1. BIZTANLERIAZentsuek eta, 1996. urtera arte, errolda-berritzeek emandako biztanleria zifrak urtero zehazten jarraidaitezke Udal Biztanleriaren Eguneratzearekin. Gainera, fenomeno demografikoek –naturalek etamigraziokoek- Euskal AEko biztanleriaren aldaketetan espazio-eremu batzuetan izandako intentsitateaalderatu daiteke: lurralde historikoetan, eskualdeetan eta udalerrietan.Beraz, Euskal AEko udalerrietako zuzenbidezko biztanleriari buruzko eguneratutako datuak eman nahiizaten dira urtero errolda arteko aldietan, urte bakoitzeko abenduaren 31 erreferentzia hartuta.Azterketa honen irakurketa argiagoa izateko, esan beharra dago bertako eskemak espazioandefinitutako biztanleria aldaketak handitik txikira hartzen dituela: Euskal AE, lurralde historikoak,eskualdeak eta udalerriak, neurriaren arabera taldekatuta.1.1. EREMU GEOGRAFIKOEN ARABERAKO BILAKAERA1.1.1. LURRALDEAREN ARABERA2008ko abenduaren 31n Euskal AEn bizi ziren 2.162.944 biztanleak honela banatuta zeuden: % 14,5Araban, % 53,2 Bizkaian eta % 32,3 Gipuzkoan. 1981eko martxoaren 1ean 2.141.809 biztanle zitueneta lurraldekako proportzioak desberdinak ziren. Araban biztanleriaren % 12 baino ez zegoen, Bizkaian% 55,5 eta Gipuzkoan % 32,4. 28 urte hauetan biztanleria osoaren eta lurraldekakoaren bolumenaaldatu egin da eta bi aldi bereizten dira: 1981etik 2001erakoa eta 2001etik 2008rakoa.Biztanleriaren zifra handien eboluzioak erakusten duenez, 80ko hamarkada hasieratik 2001era gureErkidegoan beherakada jarraitua egon den arren, aldi horren amaieran beherakada hori txikitu egin da.Baina Euskal AEko errolda arteko hazkunde tasa –Erroldaren azken Berrikuntzatik biztanleriarenurteko batez besteko ehuneko aldaketa adierazten duena- aldatu egin da azken aldian. Aztertutakoerrolda arteko lehenengo lau aldietan (1981-1986, 1986-1991, 1991-1996 eta 1996-2001) tasak -% 0,1eta -% 0,3 artekoak ziren. 2001-2005 aldian tasa horrek zifra positiboak izan zituen eta % 0,4kohazkundetik % 0,7kora igaro 2006tik 2008ra. 4
  • 5. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA1981 eta 2001 amaiera bitartean Euskal AEn 59.222 pertsona gutxiago izan zen, hau da, biztanleria% 2,8 gutxitu zen. Baina 2001-2008 aldian 80.537 lagun irabazi zituen, % 3,86, eta azken 8 urteetanaurreko 20 urteetan galdutakoa erraz irabazi du. 1.1. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasaren eboluzioa lurralde historikoaren arabera (%) 1,4 1,2 1,0 0,8 0,6 0,4 0,2 0,0 -0,2 -0,4 -0,6 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa 1/3/81 – 1/4/86 1/4/86 – 1/3/91 1/3/91 – 1/5/96 1/5/96 – 1/11/01 1/11/01 – 1/11/06 1/11/06 – 31/12/08Gainerako lurralde historikoetan ez bezala, Araban etengabe hazi da biztanleria, aztertutako erroldaarteko aldi guztietan biztanle kopuruak gora egin baitu; hain zuzen, 1981etik 2001eko azarora artean28.537 pertsona gehiago izan zituen, % 11ko gehikuntza. Aldi berean Bizkaiak eta Gipuzkoakbiztanleria galdu zuten; galerarik nabarmenena Bizkaikoa izan zen, 66.641 pertsona gutxiago(biztanleria guztiaren % 5,6) izan baitzuen. Gipuzkoak aldi horretan 21.118 biztanle gutxiago izan zuen,hots, biztanleria osoaren % 3 baino gehiago.2001az geroztik Bizkaiak eta Gipuzkoak biztanleria irabazi egin dute, baina azkeneko honek baino ezditu konpentsatu aurreko 20 urteetako galerak 24.708 lagunekin. Bizkaiak 28.476 lagun irabazi ditu,baina aurreko bi hamarkadetan galdutakoaren erdia baino gutxiago da hori. Arabak 8 urte hauetanaurreko 20 urteetan adina irabazi du ia (27.173 lagun).1.1.2. ESKUALDEAREN ETA UDALERRIAREN ARABERAEskualde mailan, 2008an hiriburuak dauden hiru eskualdeetan zegoen Erkidegoko biztanleria osoarenhirutik bi; Arabako Lautadan Euskal AEko biztanleriaren % 12, Donostian % 15 eta Bilbo Handian 5
  • 6. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA% 40. Baina 1981ean lehenengoan % 9 baino ez zen bizi eta Bilbo Handian, aldiz, Euskal AEkobiztanleria osoaren % 44 zegoen. Donostiako eskualdeak egungo ehuneko bera zuen.1981etik 2001era ikusitako errolda arteko hazkunde tasek erakusten dutenez, gure erkidegoko hogeieskualdeetatik zortzitan baino ez zegoen tasa positiborik. Portaera positiboa izan zutenen arteannabarmentzekoak dira Arabako Lautada, Gorbeia Inguruak eta Plentzia-Mungia % 0,5etik gorakotasekin; kontrako aldean, ordea, Deba Behereko eskualdea dago errolda arteko -% 1eko hazkundetasarekin.Baina 2001-2008 aldian Deba Garaia zen biztanleriak behera egin zuen eskualde bakarra. ArabakoIbarrek, Gorbeia Inguruak eta Plentzia-Mungiak % 2 baino handiagoko errolda arteko hazkunde tasakzituzten eta Deba Behereak, Bilbo Handiak eta Markina-Ondarroak ez zuten % 0,3 gainditzen. 1.2. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasak eskualdearen arabera. 1981-III-1 -- 2008-XII-31 6
  • 7. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA2008ko abenduaren 31n Euskal AEn zeuden 251 udalerriek (2006 aurretik 250 ziren) jokaeradesberdina izan dute kontuan hartutako aldietan. 1981eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuareneta 2001ekoaren artean, 105 udalerrik zituzten errolda arteko hazkunde tasa positiboak; aldiz, 2001eta 2008 artean 207 udalerritan hazi da biztanleria.Tasa horien beherakaden edo hazkundearen intentsitatea ere desberdina da bi aldietan. 1986tik2001era gehien hazi zen udalerria, Burgu, % 3,6 hazi zen eta biztanleria gehien galdu zuenak,Olaberriak, -% 2,2 galdu zuen. 2001etik 2008ra Erriberabeitiako biztanleria % 8,8 hazi da eta Olaberriaizan da, berriro ere, tasa negatibo handieneko udalerria, nahiz eta orain -% 1,4 izan.2008ko abenduaren 31ko biztanleriaren arabera, udalerriak bost multzo hauetan taldekatu ditugu:1. Udalerri handiak: 100.000 biztanletik gorakoak2. Udalerri ertainak: 40.001-100.000 biztanle3. Bitarteko udalerriak: 20.001-40.000 biztanle4. Bitarteko udalerriak: 10.001-20.000 biztanle5. Udalerri txikiak: 10.001 biztanletik beherakoakUdalerri multzo guztietan errolda arteko hazkunde tasak negatiboak izan ziren 1981etik 2001era artekoerroldetan, baina positiboak 2001etik 2008ra. Bigarren taldekoak salbuespena dira, ia ez baitutemugimendurik izan, beraz, 1981etik biztanleriak behera egin du. Gauza bera gertatzen da hurrengotaldean ere, 2001-2008 arteko hazkundeak ez baitu konpentsatu aurreko aldian egondakobeherakada. 1.3. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasa (EHT) udalerriaren neurriaren arabera (%). 1,4 1,2 1 0,8 0,6 0,4 0,2 0 -0,2 -0,4 > 100.000 40.001-100.000 20.001-40.000 10.001-20.000 <10.001 TCI 1981-2001 TCI 2001-2008 7
  • 8. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAUdalerri batzuk taldez aldatu dira, biztanleria galdu edo irabazi dutelako. Nabarmenena Barakaldo da,2001eko Erroldan 100.000 biztanle baino gutxiago baitzuen. Errenteria eta Sestao bigarren taldetikhirugarrenera igaro dira eta Laudio eta Pasaia hirugarrenetik laugarrenera. Beste batzuk igo egin dira,Zarautz adibidez, laugarrenetik hirugarrenera igo da. Amurrio, Arrigorriaga eta Sopela bosgarrenetiklaugarrenera igaro dira.Aldakuntza erlatiboari dagokionez, hamar mila biztanle baino gehiagoko udalerrietan % 1etik gorakourteko hazkundea egon da 1981-2008 artean: Sopelan (% 2,4), Zarautzen (% 1,4), Hondarribia etaMungian (% 1,3), Arrigorriagan eta Durangon (% 1,1); aitzitik, -% 0,6tik gorako urteko beherakadarikhandiena ondoko udalerrietan gertatu da: Sestaon (-% 1,2), Eibarren (-% 1,1), Pasaian (-% 0,9),Arrasate/Mondragonen, Portugaleten, Errenterian eta Basaurin (-% 0,7 bakoitzean).1.4. grafikoa. Errolda arteko hazkunde tasak udalerriaren arabera. 1981-III-1 -- 2008-XII-31Hiru lurralde historikoetako hiriburuek 100.000 biztanle baino gehiago dituzte eta Erkidegokobiztanleria osoaren % 36a horietan biltzen da. Errolda arteko hazkunde tasa positiboa izan daGasteizen eta Donostian kontuan hartutako bi aldietan, aldiz, Bilbon 2001-2008 aldiko tasa positiboakez du konpentsatzen aurreko aldiko tasa negatiboa. 8
  • 9. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA1986az geroztik hiru hiriburuek 19.780 lagun gehiago dituzte, baina Gasteiz (45.204 lagun gehiago) etaDonostia (13.346 lagun gehiago) hazi direlako da, Bilbok 38.773 lagun gutxiago baititu.Euskal AEn sei udalerri daude 40.001 eta 100.000 biztanle artean dituztenak eta 1986an Erkidegokobiztanleriaren % 18,7 edukitzetik 2008an % 17,4 edukitzera igaro dira, hau da, 24.047 lagun galdudituzte. Beraz, 28 urte hauetako errolda arteko hazkunde tasa negatiboa da (-% 0,22). Portugaletek,Santurtzik eta Basaurik biztanleria galdu dute 1986 eta 2008 artean, 27.000 lagun gutxiago, gutxigorabehera. Getxok 1986-2001 artean urteko % 0,9ko hazkundea zuen, baina 2001-2008 aldian tasanegatiboa du (-% 0,3) nahiz eta osoko saldoa positiboa izan. Barakaldori aurkakoa gertatu zaio,lehenengo hogei urtean tasa negatiboa izan zuen (-% 0,9) eta azkeneko zortzi urtean positiboa(% 0,6), baina aldi horretako osoko saldoa negatiboa da (-% 0,6). Irun da 1981-2008 aldian biztanleriahazi zaion udalerri bakarra, batez ere mende honetako urteetan, % 0,9.Bederatzi udalerri dira 20.001 eta 40.000 biztanle artean dituztenak eta Erkidegoko biztanleriaren ia% 12 da, hala ere, 1986tik 2001era 10.114 lagun gutxiago dituzte. Aldi honetan errolda artekohazkunde tasa positiboak izan dituzte: Zarautz (% 1,4), Durango (% 1,1), Leioa (% 1,0) eta Galdakao(% 1,5). Aldiz, Sestaok, Eibarrek, Arrasatek, Errenteriak eta, hein txikiagoan, Erandiok, 34.356 biztanlegaldu dituzte guztira. Horietatik 11.125 Sestaori dagozkio.Euskal AEko biztanleriaren % 15 bizi da 10.001 eta 20.000 biztanle arteko 22 udalerrietan. Pasaianabarmendu behar da, udalerri honek errolda arteko hazkunde tasa negatiboa -% 0,9tik beherakoaduelako. Aitzitik, % 1etik gorako tasa positiboak dituzte Sopelak (% 2,4), Hondarribiak eta Mungiak(% 1,3) eta Arrigorriagak (% 1,1). Udalerrien kategoria honetan guztira 5.216 biztanle gehiago egon da1986-2008 tartean, eta ondorioz urteko baterako aldaketa % 0,06koa izan da. Kategoria honetakohamar udalerritan biztanleri hazi egin da, 25.183 biztanle gehiago dituzte; hau da, bertakobiztanleriaren % 7,7. Biztanleak galdu dituzten hamabi udalerriek, ordea, 19.967 biztanle galdu dituzte,hau da, biztanleria osoaren % 6,1.Azkenik, gelditzen diren 10.000 biztanle baino gutxiagoko 210 udalerriek Erkidegoko biztanleriaosoaren % 20,2 dute 2008an, aldiz, 28 urte lehenago % 19 zuten. Horietako 127k errolda artekohazkunde tasa positiboak dituzte eta 84k zeinu negatiboa. 1.000 biztanle baino gehiagoko udalerrieidagokienez, % 3 baino gehiagoko tasa positiboekin nabarmentzen dira Erriberabeitia (% 4,0), Dulantzi(% 3,5) eta Zigoitia (% 3,2), guztiak Araban. % 2aren gainetik bakarra dago Gipuzkoan, Irura (% 2,8);Bakio (% 2,4), Barrika (% 2,2) eta Gorliz (% 2,1) Bizkaian eta Zuia (% 2,2) Araban. 10.000 biztanlebaino gutxiagoko udalerriek 30.300 lagun irabazi dituzte 1986-2008 aldian. Udalerri talde honetanbiztanleria hazi zaienek 50.227 biztanleko hazkundea izan dute, hau da, biztanleriaren % 11,5, aldiz,galdu dutenek 19.927 galdu dituzte, hasierako biztanleriaren % 4,6.1.2. EGITURAREN BILAKAERA ADINEN ARABERAEuskal AEko biztanleriaren egiturari dagokionez, adin talde handien araberako eboluzioak adingazteenen etengabeko beherakada nabarmena ageri du eta adinik handiagokoenen hazkundea. 1981-2008 artean 65 urte eta gehiagokoak bikoiztu egin dira, % 9 izatetik % 19 izatera igaro dira. Erritmoberean ari da gazteen estratua espazioa galtzen: 1981ean hirutik batek 20 urte baino gutxiago zituen; 9
  • 10. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA2008ko abenduaren 31n % 17 baino ez ziren, hau da, 65 urte eta gehiagokoak baino bi puntugutxiago. Baina askoz nabarmenagoa da adinik handienekoen hazkundea, 85 urte eta gehiagokoena;azken 28 urtean 3,7 aldiz biderkatu dira eta osoaren % 2,4 dira. 1.5. grafikoa. Euskal AEko biztanleriaren piramidea 1981 eta 20082008ko proportzio hauek ez dira gertatzen europar herrialdetan, bereziki adinik gazteenetan, hori baitatalderik txikiena gure kasuan. EB-27ko herrialdeetan % 21,7 dira talde honetakoak, ehuneko bostpuntu gehiago. Era berean, 65 urte eta gehiagokoak Italian eta Alemanian gehiago dira, beste inon ez;bi herrialde horietan % 20 baino zerbait gehiago dira.Adinekoen hazkunde hau ez da berdin gertatu Euskal AEko eskualde guztietan. Bi muturretan daudeArabako Mendialdea eta Plentzia-Mungia: Lehenengoan 65 urte baino gehiagokoak dira biztanleriaren% 27, adin horretako bigarren gehien duen eskualdean baino ia ehuneko sei puntu gehiago; aldiz,Plentzia-Mungiako adin horretako populazioa ez da osoaren % 14ra iristen. 10
  • 11. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOASalbuespen batzuetan izan ezik, Erkidegoko batez bestekoa baino adinekoen ehuneko handiagoaduten eskualdeak azken 28 urtean biztanleria galdu dutenak edo oso gutxi hazi zaienak izan dira.Arabako Mendialdeaz gain, talde honetan daude, Deba Garaia eta Beherea, Markina-Ondarroa, BilboHandia eta Gernika-Bermeo. Bestalde, Erkidegoko batez bestekoa baino ehuneko txikiagoa duteneskualdeetan aldi horretan biztanleria hazi egin da. Nabarmenena Plentzia-Mungia da, lehen esanbezala, baina Gorbeia Ingurua, Arabako Lautada, Urola Kosta, Durangaldea eta Bidasoa Beherea ereaipatu behar dira. 1.6. grafikoa. 65 urte eta gehiagoko biztanleriaren hazkundea eskualdearen arabera. 1981-III-1 -- 2008-XII-31Arabako Ibarren kasua oso esanguratsua da, izan ere, 1981etik 2008ra biztanlerian hazkunderikhandiena izandako bigarren eskualdea izan arren, 65 urte eta gehiagoko biztanle gehien duenbigarrena da. Antzekoa gertatzen da, nahiz eta hein txikiagoan, Arabako Errioxan. Bietan Erkidegoanbaino adinekoen proportzio handiagoak egon izan dira beti aldi honetan, biztanleriak gora egin arren,adinen araberako egitura berdoitzea ez baita bermatzen. 11
  • 12. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 2. JAIOTZAKJaiotzen estatistika da, Heriotzen eta Ezkontzenekin batera Biztanleriaren Berezko Mugimenduaosatzen duena. Estatistika hau antzinakoa da, 1861az geroztik dago honi buruzko informazioa, eta aldihonetan egondako aldaketa demografikoak eta eboluzioa jakin dezakegu. Biztanleriaren BerezkoMugimenduak osatzen ditu, migrazio mugimenduekin batera, biztanleriaren gorabeherak.2.1. JAIOTZEN BILAKAERA1978an hasi zen Euskal AEn jaiotzen beherakada eta 1994ra arte mantendu zen, urte horretan izanzen zifrarik baxuena, 15.248 jaiotzarekin. Ordutik hona, 1995ean hazkunde txiki baina jarraitua hasizen eta 2008an 21.215 jaiotza egon ziren, aurreko urtean baino % 3,4 gehiago. 2.1. grafikoa. Jaiotzen tasa gordinen eboluzioa. (‰) 19 17 15 13 11 9 7 5 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006(a) 2007(a) 2008(a) Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa (a) Behin-behineko datuakEuskal AEn jaiotzen tasa gordina 9,9 zen 2008an. 60ko hamarkada zifra hau milako 20 bainohandiagoa zen eta Espainiakoaren gainetik zegoen; ordutik beherakada etengabea izan da 1995eraarte, handiagoa 70eko bigarren erdian eta 80ko lehenengoan. 1995ean 7,3ra iritsi zen. 1996an igotzenhasi zen eta horrela iritsi da 2008ko egoerara, nahiz eta Espainiako batezbestekoak baino tasatxikiagoak mantendu (mila biztanleko 11,4) edo Europako beste herrialde batzuetakoak baino txikiagoaere izan; Frantzian 12,9‰ da eta Irlandan 17 jaiotza egoten dira 1.000 biztanleko. 12
  • 13. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAMila biztanleko zifrarik altuena Gipuzkoan dago (10,38), ondoren Araba dago (10,23) eta gero Bizkaia(9,44). Azkeneko hau Euskal AEkoaren azpitik dago, 9,9 baita.Jaiotza kopuru osoaren hazkundeari dagokionez, Araban 2008an izan zen aurreko urtearekikohazkunderik handiena (% 5,7) jarraian Bizkaia % 4,1eko hazkundearekin eta Gipuzkoa azkena% 1,3koarekin. Hiru kasuetan 80ko hamarkadaren erdi aldetik lortu ez ziren jaiotza kopuruak lortu dira. 2.1. taula. Bizirik jaiotakoak eta jaiotza tasa gordinak lurraldearen arabera (‰). Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa Jaioak Tasa Jaioak Tasa Jaioak Tasa Jaioak Tasa 1978 35.657 16,8 4.560 18,4 19.987 17,0 11.110 16,1 1979 31.835 15,0 4.163 16,5 18.356 15,5 9.316 13,5 1980 28.812 13,5 3.917 15,3 16.569 13,9 8.326 12,0 1981 27.255 12,7 3.710 14,3 15.419 13,0 8.126 11,7 1982 25.670 12,0 3.436 13,2 14.142 11,9 8.092 11,6 1983 23.920 11,1 3.374 12,8 13.092 11,0 7.454 10,7 1984 22.411 10,4 3.108 11,7 12.426 10,5 6.877 9,9 1985 20.970 9,8 3.008 11,2 11.582 9,8 6.380 9,2 1986 20.094 9,4 2.693 10,0 10.981 9,3 6.420 9,3 1987 18.593 8,7 2.572 9,5 10.148 8,6 5.873 8,5 1988 18.021 8,5 2.577 9,5 9.724 8,3 5.720 8,4 1989 17.024 8,0 2.389 8,8 9.024 7,7 5.611 8,2 1990 16.361 7,8 2.290 8,4 8.724 7,5 5.347 7,9 1991 16.228 7,7 2.276 8,3 8.557 7,4 5.395 8,0 1992 16.250 7,7 2.221 8,0 8.587 7,5 5.442 8,0 1993 15.801 7,5 2.239 8,1 8.203 7,1 5.359 7,9 1994 15.248 7,3 2.024 7,2 7.991 7,0 5.269 7,8 1995 15.322 7,3 2.082 7,4 7.879 6,9 5.361 7,9 1996 15.987 7,6 2.249 8,0 8.148 7,2 5.590 8,3 1997 16.325 7,8 2.226 7,9 8.333 7,4 5.766 8,6 1998 16.113 7,7 2.249 7,9 8.216 7,3 5.648 8,4 1999 16.787 8,1 2.321 8,2 8.599 7,6 5.867 8,7 2000 17.316 8,3 2.487 8,8 8.818 7,9 6.011 8,9 2001 17.647 8,5 2.436 8,5 9.040 8,1 6.171 9,2 2002 18.133 8,7 2.491 8,6 9.372 8,4 6.270 9,3 2003 19.267 9,2 2.694 9,2 9.806 8,8 6.767 9,9 2004 19.594 9,3 2.809 9,5 9.996 8,9 6.789 9,9 2005 19.715 9,3 2.792 9,3 10.122 9,0 6.801 9,9 2006(a) 20.043 9,4 2.918 9,6 10.087 8,9 7.038 10,2 2007(a) 20.596 9,6 3.027 9,8 10.416 9,1 7.153 10,4 2008(a) 21.315 9,9 3.209 10,2 10.861 9,4 7.245 10,4 Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika. 13
  • 14. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 2.2. AMEN EZAUGARRIAKAzken urteetan jaiotzek behera egin izanaren faktoreetako bat ama izateko adina atzeratu izana da.Amen adinari begiratuz gero, aurreko hamarkadetakoekin aldeak ditu. 2008an gehienak 30-34 urteartekoak baziren, 90eko hasierara arte 25-29koak ziren nagusi eta 80an gazteagoak, 20-24koak.2008. urtean haurren bat izan zuten % 76,5ek 30 urte edo gehiago zituen. Talderik handiena 30-34urte artekoa da, jaiotza guztien % 42,9rekin. Bestalde, 2007arekin alderatuz gero hazi egin da 35 urtebaino gehiagoko amen kopurua (% 33,6) eta 25-29 urte artekoak baino askoz gehiago dira, hauek% 16,6 baitira. Amen batez besteko adina 32,4 urte izan zen, aurreko urtekoaren antzeko zifra etainguruko herrialdeetakoa baino handiagoa: Frantzia (29,9 urte), Portugal (29,6 urte) edo Alemania (30urte). 2.2. grafikoa. Jaiotzen eboluzioa amaren adinaren arabera. (%) 50% 40% 30% 20% 10% 0% 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 ≤19 20-24 25-29 30-34 ≥35Hamarkada honetan pisua galdu dute 25-34 urte arteko amek eta 25-29 artekoa da gehien galduduena (ehuneko 5,5 puntu). Aldiz, 24 urtez azpikoak eta 35 edo gehiagokoak hazi egin dira. 2007 eta2008an 25 urtez azpiko amek gora egin zuten apur bat, gazte etorkinek ugalkortasun altuagoadutelako.Ezkontzaz kanpoko jaiotzen proportzioak gorakada handia izan du azken urteetan eta joera horrekinjarraitzen du. Epe luzeagoa erreferentzia hartuz gero, Euskal AEn ezkondu gabeko gurasoen seme-alabak % 1,5 ziren 1975ean, % 7,7 1990ean, 2000. urtean % 15,2ra iritsi zen eta 2008an jaiotzaguztien % 30,4 ziren. 14
  • 15. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 2.3. grafikoa. Ezkontzaz kanpoko jaiotzen eboluzioa. (%) 32 28 24 20 16 12 8 4 0 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 20082008an ezkondutako gurasoak zituztenen artean % 3,1 ezkondu eta urtebete baino lehen jaio zen;baina gehienak ezkondu eta 1-4 urte artean jaio ziren, jaiotza guztien % 40,1 izan ziren. 2.4. grafikoa. Ezkontza barruko jaiotzen banaketa (%) iraupenaren arabera. 2008 7,5 17,21 9,2 3,1 10,9 13,8 12,0 14,1 12,2 0 1 2 3 4 5 6 7 >=8 15
  • 16. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAJaiotzen ordena kontuan hartuz gero, hau da, emakume baten seme-alaba guztietatik jaio denazenbatgarrena den kontuan hartuz gero, 2008an jaiotako % 92,3 lehenengoa edo bigarrena ziren;hirugarrenak eta gehiagokoak % 7,7 izan ziren. Banaketa hau aurreko urtekoaren antzekoa da,lehenengoak % 57,5 izan baitziren eta bigarrenak % 35,2. 2.5. grafikoa. Jaiotzen eboluzioa amaren herritartasunaren arabera. 25.000 . 20.000 15.000 10.000 5.000 0 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Espainiarra AtzerritarraEuskal AEn 2008an egondako jaiotza guztien % 14 ama atzerritarren seme-alabak izan ziren. Arabanjaiotako guztien % 20 izan ziren, Bizkaian % 14 eta Gipuzkoan % 12. 16
  • 17. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 3. HERIOTZAKHeriotzen estatistikak erakusten duenez, Euskal AEn heriotza kopurua eta heriotza tasa (milabiztanleko heriotzak) hazten ari dira, baina euskal biztanleria batez beste zahartzen ari da. Hau da, 65urte eta gehiagoko jende gehiago dago, aurreko aldietan jende gutxiago hiltzen delako eta, ondorioz,gaur egun, adin nagusietan heriotza gehiago dago, gero eta jende gehiago iristen baita urte askoizatera.3.1. HERIOTZEN BILAKAERAErkidegoan heriotza kopurua % 36 hazi da 1978tik 2008ra eta heriotza tasa ere antzera hazi da. Bainalurraldeen arabera, oso egoera desberdinak dira Arabakoa eta Gipuzkoakoa. Araban hazi da gehienheriotza kopurua (% 49,3), baina tasak % 18,5 baino ez dira hazi. Gipuzkoan, aldiz, heriotzak % 42,7hazi dira eta tasak % 40,6. Hau da, 1978az geroztik Arabako biztanleria izan da aldi honetan gehienhazi diena, horregatik egon da heriotzetan horrelako hazkundea, eta, hein batean gaztetu egin da;beraz, hiru lurraldeetako heriotza tasa baxuena du. 3.1. grafikoa: Heriotza tasak (1000 biztanleko) 10 9 8 7 6 5 2006(a) 2007(a) 2008(a) 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa (a) Datos provisionales 17
  • 18. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAEuropan egoera apur bat desberdina da, heriotzak tasek apur bat behera egin dute, edo mantenduegin dira. Egungo Europar Batasuna hartuz gero, 1978an ‰ 10,5eko tasa zuen eta 30 urte geroago‰ 9,7ra baino ez da jaitsi. Baina Europar herrialdeak bi taldetan jar daitezke, heriotza tasareneboluzioaren arabera. Lehenengoan, eta hor legoke Euskal AE, Mediterraneoko herrialdeak etaEkialdekoak daude, eta horietan heriotza tasak gora egin du. Bigarren taldean Europa erdi etaiparraldeko herrialdeak daude eta horietan 1978tik 2008ra tasek apur bat behera egin dute edomantendu egin dira. Baina Europan 65 urte eta gehiagokoak gero eta gehiago direnez, heriotza tasahauek hazi egingo dira etorkizunean herrialde guztietan.Egoera demografiko honetan heriotza tasak hazteak adineko gehiago dagoela esan nahi badu,hiltzean izaten den batez besteko adinak biztanleria zaharragoa dela adierazten du. Euskal AEn1978tik 2008ra ia 13 urte igo da, eta aldi honen amaieran 77,4 urtean zegoen. Sexuaren arabera,antzeko hazkundea izan da bietan, 12,4 gizonezkoetan eta 12,9 emakumeetan, baina abiapuntua ezzen berdina, izan ere, 1978an gizonak 61,4 urterekin hiltzen ziren batez beste eta emakumeak68,5ekin. Hiltzerakoan egoten zen batez besteko adinaren alde hau haziz joan zen eta 1992an 10urteko aldea zegoen. Urte horretatik aurrera aldea murrizten hasi zen eta 2008an 7,6 urteko aldeazegoen. Litekeena da hurrengo urteetan aldea txikitzea, emakumeen artean heriotzen zergatik batzukzenbat hazi diren ikusita. 3.2. grafikoa: Hiltzerakoan izaten den batez besteko adina sexuaren arabera eta urteen aldeaBatez besteko Guztiraadina84 10,581 10,078 9,575 9,072 8,569 8,066 7,563 7,060 6,5 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Guztira Gizonezkoak Emakumezkoak Diferentzia 18
  • 19. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA3.2. HERIOTZAKO ZERGATIEN BILAKAERAOsasunaren Mundu Erakundeko Gaixotasunen eta Osasunarekin Lotutako Arazoen NazioartekoSailkapen Estatistikoaren arabera (10. berrikuspena), 2008. urtean heriotzen % 29,9 (5.811 lagun)tumoreengatik izan zen eta jarraian zirkulazio-sistemagatik hildakoak zeuden, % 29,3 (5.692 lagun).Tarte handiagoarekin, arnas gaixotasunen eta digestio gaixotasunen ondorioz hildakoak zeuden: % 10(1.941) eta % 5,4 (979), hurrenez hurren. Kanpoko eragileen ondorioz 711 pertsona hil ziren.3.3 grafikoan ikusten denez, heriotzen zergatien proportzioak aldatu egin dira azken 18 urtean, batezere, tumoreetan eta zirkulazio-sistemako gaixotasunetan. 1990ean azkeneko hauek ziren heriotzaguztien ia % 36 eta tumoreak % 27aren erantzuleak ziren. Azken 18 urte hauetan bi talde hauek izanduten eboluzioa dela eta, 2008an biek antzeko eragina dute, % 30 ingurukoa. Kanpoko eragileaktxikitu egin dira aldi honetan, 1990ean % 6 ziren eta 2008an % 3,7. Arnas gaixotasunak eta digestiogaixotasunak ia ez dira aldatu, heriotzen % 15 eragiten baitute. Baina gainerakoak hazi egin dira,1990ean % 15,9 izatetik 2008an % 22,1 izatera igaro baitira. 3.3. grafikoa: Heriotzak zergatien arabera. % 40% 35% 30% 25% 20% 15% 10% 05% 0% 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Tumoreak Zirkulazio sistema Arnas sistema Txegoste sistema Kanpo-kausak GainerakoakGainerako zergatien taldean hainbat gaixotasun daude, besteak beste, buru nahasmenduak eta nerbiosistemako gaixotasunak, eta horiek dira, hain zuzen ere, 1990az geroztik gehien hazi direnak. Urtehorretan 704 lagun hil ziren horiengatik, baina 2008an 1.982 izan ziren. Endekapenezko gaixotasunenzergatietan kasurik esanguratsuena Alzheimerraren hazkundea izan da, 1999tik bikoiztu egin da (urtehorretan hasi zen gaixotasun hori erregistratzen); 1999an 304 izan baziren, 2008an 599 lagun izanziren.Heriotzen banaketa aldatu egiten da sexuaren arabera; 2008an gizonetan tumoreak gehiago izan zirenzirkulazio sistemako gaixotasunak baino (heriotzen % 37,6 eta 25,9 hurrenez hurren), aldiz, 19
  • 20. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAemakumeetan gaixotasun kardiobaskularrak nagusi izan ziren (% 33) eta bigarren tokian gainerakozergatiak zeuden (% 27,7).1990ean egoera apur bat desberdina zen, izan ere, gizonetan tumoreek eta zirkulazio sistemakogaixotasunek eragin berdina zuten (% 30), baina gaur egun tumoreek garrantzi handiagoa dute etabesteak gutxitu edo mantendu egin dira, gainerako zergatien taldea izan ezik, hein batean.Azkeneko hauek hazi dira gehien emakumeen artean, buruko eta nerbio sistemako gaixotasunenondorioz, 2008an gainerako zergatien taldeko % 29 izatetik % 48,6 izatera igaro baitira. Gainera,zergati hauek feminizatu egin direla dirudi, izan ere buruko nahasmenduek eta Alzheimerrakeragindako heriotza gehienak emakumeenak izan ziren; 2008an emakumeen heriotzen % 67 eta % 70izan ziren, hurrenez hurren. 3.4. grafikoa: Heriotzak generoaren eta heriotzako zergatiaren arabera 4.000 3.500 3.000 2.500 2.000 1.500 1.000 500 0 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Gizonezkoen tumoreak Gizonezkoen zirkulazio sistema Gizonezkoen kanpo-kausak Gizonezkoen gainerakoak Emakumezkoen tumoreak Emakumezkoen zirkulazioa sistema Emakumezkoen Kanpo-kausak Emakumezkoen gainerakoakKanpoko zergatien taldean trafiko-istripuen eboluzioa nabarmentzen da; 1991ean 381 heriotza izatetik2008an 115 izatera igaro dira. Ondorioz, bere buruaz beste egitea da 2006az geroztik heriotza gehieneragiten duen kanpoko zergatia, eta azken urtean egon da alderik handiena, trafiko istripuetan baino56 lagun gehiago hil baitira beren buruaz beste eginda. Bi zergatik hauek eragin berezia dutegizonengan: 1990-2008 artean 4.914 hil ziren trafiko istripuetan eta ia % 75 gizonak ziren; eta aldiberean 3.074 lagunek egin zuten beren buruaz beste eta ia % 73 gizonak ziren. 20
  • 21. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 4. EZKONTZAKOrain arte seme-alabak ezkondu ondoren izan dira, beraz, ezkontza kopuruak eta ezkontzeko adinakzehaztu du emakume belaunaldien ugalkortasuna; izan ere, gutxiago ezkonduz gero edo adinnagusiagoan ezkonduz gero, metodo antisorgailu eraginkorrik ez zegoenez, jaiotza gutxiago egotenziren. Baina jaiotzen atalean ikusi denez, gero eta zerikusi gutxiago dute ezkontzek eta jaiotzek; etaezkonduta egoteak ez du esan nahi seme-alabak ekarriko direnik. Hala ere, Euskal AEn jaiotzen biheren ezkondutako bikoteenak izaten dira, beraz, ezkontzak aztertzea garrantzitsua da jaiotzak etademografia aztertzeko. 4.1. EZKONTZEN BILAKAERA2008. urtean, Euskal AEn sexu desberdinekoen arteko 9.100 ezkontza izan ziren, 1978az geroztikbigarren kopururik baxuena da eta 2007. urtean baino 4 ezkontza gutxiago egon zen. Euskal AEkoezkontza tasa, mila biztanleko 4,2 ezkontzarekin, Europako baxuenetakoa da eta soilik Frantzia, Italiaeta Portugalekoak baino handiagoa.1978az geroztik behera egin dute ezkontza kopuruak eta ezkontzen tasa gordinak, bainabeherakadarik handiena 1978-1985 artean gertatu zen, % 37,5 ezkontza gutxiago egon ziren eta tasak% 38 jaitsi ziren. 1985etik 2008ra egondako beherakoa ez da handia (% 3,6), are gehiago, urtehauetako batzuetan 1985eko zifrak gainditu dira. 4.1. grafikoa. Ezkontzen tasa gordinak (1000 biztanleko) 9,0 8,0 7,0 6,0 5,0 4,0 3,0 2006 (a) 2007 (a) 2008 (a) 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa (a) Datos provisionales 21
  • 22. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA1978az geroztik hiru lurraldeetan antzeko joera izan du ezkontzen eboluzioak, baina intentsitateandaude aldeak; Arabak zituen ezkontzen tasa gordin handienak, baina aldiaren amaieran baxuenakditu, 30 urte hauetan % 53 gutxitu dira. Gipuzkoan, aldiz, lehenengo 10 urteetan tasarik baxuenakzeuden, baina 2001az geroztik altuenak daude eta beherakada % 31koa baino ez da izan.4.2. EZKONTZEN EZAUGARRIAKEuskal AEn bizi eta 2008an sexu desberdinekoen artean egondako 9.710 ezkontzetatik 9.100 EuskalAEn geratzen ziren bizitzen; 1.237 Araban, 4.777 Bizkaian eta 3.086 Gipuzkoan; 610, aldiz, EuskalAEtik kanpo jartzen dira. Ezkontzeko tokiari dagokionez, 8.870 Erkidegoko udalerrietan ezkondu zireneta 840 kanpoan.Ezkondu zirenen jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen % 77,7 Erkidegoko udalerri berekobizilagunen artean izan ziren. Horietatik bikoteen % 49 elkarrekin bizi zen ezkondu aurretik eta eraikinberean bizi ziren % 4 gehitu behar zaizkie horiei. Zifra hauek aldatu egin dira azken 10 urteetan, izanere, 1998an ezkondu aurretik helbide bera zutenak % 25,5 ziren. Gainera, 2008an bikoteen % 20udalerri berean bizi ziren, nahiz eta eraikin desberdinean, eta % 6,7 elkarren ondoko udalerrietan. 4.2. grafikoa. Ezkontideen egoitzaren gertutasunaren araberako ezkontzak. 2008 (%) 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0 Araba Bizkaia Gipuzkoa Udalerri bera Udalerri mugakideak Udalerri ez mugakideak2007az geroztik, erritu zibileko ezkontzak erritu erlijiosoetakoak baino gehiago dira. 2008an 5.328ezkontza zibil izan ziren eta erlijiosoak 4.382, horietatik 16 ez ziren katolikoak izan. Azken urteetanezkontza zibil gero eta gehiago izan da: 1990. urteko % 23,3tik 2008ko % 54,9ra igaro da.Lurraldez lurralde, ezkontza zibilen ehunekorik handiena Gipuzkoan izan zen (% 57,1), gero Bizkaian(% 54,8) eta azkenik Araban (% 54,1). 22
  • 23. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 4.3. grafikoa. Ezkontza zibilen eboluzioa. (%) 60 55 50 45 40 35 30 25 20 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Araba Bizkaia GipuzkoaEzkontzeko garaiari dagokionez, urtaroek zeresan handia dute: Lau ezkontzatatik ia hiru maiatzetikurrira izaten dira eta jendeak nahien dituen hilabeteak ekaina (1.351), iraila (1.346) eta uztaila (1.333)dira. Udako hilabeteetan abuztuan beherakada nabarmena egoten da ezkontza kopuruan, bainaErkidegotik kanpoko ezkontzetan hilabete hori da gogokoena. 4.4. grafikoa. Ezkontzen hileko mugimenduak, 2008. Oinarria 100 = batezbestekoa. 250 200 150 100 50 0 Urt / Ene Ots / Feb Mar / Mar Apr / Abr Mai / May Eka / Jun Uzt / Jul Abu / Ago Ira / Sep Urr / Oct Aza / Nov Abe / Dic Araba Bizkaia Gipuzkoa Euskal AEtik kanpo 23
  • 24. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAHileko ezkontza zibilen proportzioak, ezkontza kopuruaren aurkako joera du: zenbat eta ezkontzagutxiago, orduan eta ezkontza zibil gehiago. Hala gertatzen da, batez ere, abenduan, urtarrilean etaotsailean. Abuztua berezia da, ezkontzek behera egiten duten arren, ezkontza erlijiosoen ehunekoaltuena bertan izaten baita. 4.5. grafikoa. Ezkontzak hilabeteko, ospatzeko moduaren arabera, 2008 (%) 100% 80% 60% 40% 20% 0% Urt Ots Mar Apr Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Erlijiosoak ZibilakEzkontza kopuruak behera egiteaz gain, euskal biztanleriak ezkontzerakoan duen jokaerarenezaugarririk garrantzitsuena ezkontideen adin handia da eta oraindik ere jaiotzen bi heren ezkontzenbarruan izaten direnez, ez da harritzekoa lehenengo seme-alaba izatean amaren adina gero etahandiagoa izatea. 1986az geroztik, senargaien adina 5,8 urte hazi da eta emaztegaiena 6,4 urte.2008an ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 33,2 urte zen, etaemakumezkoena, berriz, 31,3. Adin hauek Europar Batasunekoek baino bi urte zaharragoak dira,gizonezkoak 31 urterekin eta emakumeak 28,7rekin ezkondu baitziren. 24
  • 25. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 4.6. grafikoa. Lehenengo ezkontzako batez besteko adina 34 33 32 31 30 29 28 27 26 25 24 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2006 2008 Senarrak EmazteakAdin taldeei dagokienez, gizonen kasuan 30-34 urtekoak 25-29koak baino gehiago dira, nahiz eta1997ra arte azken talde honetakoak izan nagusi. Gehitzen jarraitzen du 35 urtez gorako ezkontideenproportzioak eta txikitzen 25 urtez azpikoenak. 4.7. grafikoa. Ezkontzak senar-emaztegaien adinaren arabera, 2008 (%) 50% 40% 30% 20% 10% 0% Senarrak Emazteak ≤24 25-29 30-34 35-39 ≥40 25
  • 26. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOAEmakumeen kasuan, 30-34 urteko taldea pixkanaka gehitzen doa eta 25-29 urtekoa gutxitzen. Halaere, hamarkada horretan 25-29 urteko taldea da nagusi oraindik baina 1995. urtetik aurrera pixkanakagutxitzen joan da. Gizonen kasuan bezala, hazi egin da 35 urtez gorako emaztegaien kopurua eta iadesagertu 20 urtez azpikoak.Ezkondu aurreko egoera zibila aintzat hartuta, ezkontzen % 86,3 ezkongabeen artekoak izan dira.Emakume ezkongabeen (% 91,5) eta gizonen (% 91,2) ehunekoa antzekoa izan da. Alarguneidagokienez, ezkontide guztien % 1era ere ez dira iritsi. Berriro ezkontzen diren gizon alargunenkopurua emakume alargunen bikoitza da, nahiz eta zifrak oso txikiak izan. Dibortziatutako ezkontideak% 8 izan ziren, gutxi gorabehera, nahiz eta 1990az geroztik gora egin kopuruak. Berriro ezkontzendiren dibortziatutako gizonen % 41,6 eta emakumeen % 39, dibortzio-epaia lortu eta bi urte bainolehen ezkondu ziren 2008an.Ezkondu ostean Euskal AEtik kanpora bizitzera joan ziren 610 bikoteen bizilekuak hauexek izan ziren:Kantabria eta Madril, Gaztela eta Leon eta Nafarroa. Hiru lurraldeetan izandako ezkontzetan aldeakdaude bizileku horiei dagokienez: Arabako bikoteak batez ere Errioxara eta Gaztela eta Leonera joanziren; Bizkaikoak Kantabriara eta Madrilera, eta Gipuzkoakoak lehenbizi atzerriko herrialdeetara etagero Nafarroara. 4.8. grafikoa. Ezkontza homosexualak, ezkontideen sexuaren arabera. 110 100 90 80 70 60 50 40 30 20 10 0 2005 (*) 2006 2007 2008 (*) 2005eko uztailaren 1etik Gizonezkoak Emakumezkoak2005eko uztailean legeztatu ziren ezkontza homosexualak, beraz, urte horretan mota horretako 74ezkontza besterik ez ziren izan eta gizonezkoen artekoak izan ziren nagusi (% 75,7). 2006an sexuberekoen arteko 169 ezkontza egon ziren, baina gizonen arteko proportzioak behera egin zuen(% 59,2). 2007an izandako 101 ezkontza homosexualetatik % 55,4 gizonen artekoak izan ziren eta2008an egondako 119 ezkontzetatik erdiak ere bai (% 52,1). 26
  • 27. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 5. MIGRAZIOAKMigrazio-mugimenduen gaineko Estatistikari esker, Euskal AEn izaten diren ohiko bizileku aldaketeiburuzko informazioa izaten dugu urtero. Eustatek urtero egiten du estatistika hori 1988az geroztik etahorri esker, gure Erkidegoko migrazio fenomenoaren azkenaldiko eboluzioaren azterketa egin daiteke.5.1. MIGRAZIO MUGIMENDUAK ETA SALDOAK2008an Euskal AEn ohiko bizilekuetan 194.066 aldaketa egon ziren: – Hauetatik 88.311 udalerri berean egindako aldaketak izan ziren. – Erkidego barneko mugikortasunak, hau da, Euskal AEko udalerri desberdinak jatorri eta helmuga dituenak, 44.176 mugimendu izan zituen. – Erkidegoaz harantzagoko 39.190 mugimendu erregistratu ziren, hau da, Erkidegotik kanpo dute jatorria eta Euskal AEra etorri dira. – Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.289 emigrazio gertatu ziren. Jatorria gure autonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak izan ziren. Horietako 3.400 emigrazioren helmuga atzerria izan zen, gainera.EAEko biztanleen % 9ak bizileku aldaketaren bat egin zuen 2008. urtean. Mugimendu horren % 66Euskal AE barruan eman zen, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporako mugimendua egon zen.Osoko migrazio saldoak gure Erkidegoan egondako aldaketengatiko sarreren eta irteeren arteko aldeaadierazten du.1988tik 2000ra migrazio saldoa negatiboa izan zen. 1988 eta 1991 bitartean % 75 murriztu zen,immigrazioek goraka egin zutelako eta emigrazioek pixkanaka behera. Baina beherakada haumantsotu egin zen hurrengo urteetan eta 2000. urtean Euskal AEko zeinua aldatu egin zen.2000. urteaz gero migrazio saldo positiboak izan ziren, batez ere immigrazio gehiago izan zelako.1988az geroztik immigrazio kopurua ia 5 aldiz handiagoa izan da; emigrazioek, bestalde, % 19 egindute gora epe horretan. Gaur egun atzerritar kopuru handia dago, baina gerta daiteke horien kopuruagutxiegi zenbatetsi izana eta itzuli direnak edo bigarrenez emigratu dutenak zenbatu ez izana.Bada, Euskal AEk migrazio saldo positiboa duen ondoz ondoko bederatzigarren urtea da 2008a.Zehatz esateko, joan ziren baino 16.801 lagun gehiago etorri ziren; baina zifra hau 2007koa baino % 5txikiagoa da. Lurraldeei dagokienez, Bizkaiak 8.792 lagun gehiago ditu, migrazio-saldorik altuena duzifra absolutuetan eta 2007arekiko % 3 murriztu da. Gipuzkoak 3.655 lagun gehiago ditu eta beresaldoa % 13 txikitu du aurreko urtearekiko. Azkenik, Arabak 4.354 pertsona gehiago izan ditu; % 1gutxiago. 27
  • 28. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 5.1. grafikoa. Euskal AEko migrazio saldoaren bilakaera. 20.000 15.000 10.000 5.000 0 -5.000 -10.000 -15.000 1988 1990 1992 1994 1996 1998 2000 2002 2004 2006 2008Hiru hiriburuek aldi berean izan duten jokaera aztertuz gero, 1997ra arte bakoitzaren migraziosaldoaren jokaeraren arabera bereizten ziren; Gasteizek eta Donostiak eboluzio positiboa zuten etaBilbok dinamika negatiboa izan zuen 1999ra arte. Mende berriaren hasieran hiru hiriburuetan migraziosaldo positiboak zeuden baina 2001az geroztik Donostia biztanleria galtzen hasi zen migrazioagatik,2005ean saldo positiboa izan zuen, baina 2006an eta 2007an berriro ere negatiboa izan zuen. 2008ansaldo positiboa izan zuen, baina soilik 48 lagunena. 28
  • 29. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 5.2. grafikoa. Hiru hiriburuen migrazio saldoaren eboluzioa. 4.000 3.000 2.000 1.000 0 -1.000 -2.000 -3.000 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Bilbo Vitoria-Gasteiz Donostia-San SebastiánMigrazio tasa garbiak, hau da, immigrazio tasaren eta emigrazio tasaren arteko aldeak –urtebeterakokalkulatuta urte horretako batez besteko biztanleriaren gainean-, gure Erkidegoan ikur aldaketa izanzuen laurogeiko hamarkadaren hasieran. Etorkinak hartzen zituen erkidegoa izatetik emigratzen zutenbiztanleak edukitzera igaro zen; ondorioz, migrazio-tasa garbia nabarmen jaitsi zen 2000. urtera arte,urte honetan ikurra positiboa izan baitzen berriz. 5.3. grafikoa. Migrazio tasa garbia, lurraldearen arabera, (‰) 15 10 5 0 -5 -10 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa 29
  • 30. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOATasa honi esker, azterketako espazio-unitate desberdinei buruzko datuak konparatu daitezke,biztanleriaren neurria dena delakoa izanda ere. Zentzu honetan eta lurralde arloko konparazioaeginda, Araba da aldeko migrazio balantzea etengabe mantendu duena, migrazio-tasa gordinikhandiena ere berak du, Erkidegokoaren batez bestekoa baino askoz handiagoa. Bizkaiak gora eginezjarraitzen du eta, Gipuzkoak ikur positiboa mantentzen duen arren, gorabehera gehiago du bere tasan.Euskal AEko migrazio tasa garbia ‰ 7,8koa izan zen 2008. urtean, hots, autonomia-erkidego guztienbatezbestekoa baino bi puntu txikiagoa, baina Europakoa baino ia bost puntu handiagoa. Tasa horrenazpitik zeuden Galizia eta Extremadura (azken hau ‰ 3,2ko tasarekin).Tasarik altueneko autonomia-erkidegoak Balear Uharteak, Aragoi eta Kanariar Uharteak dira, ‰ 13baino gehiagorekin.5.2. KANPOKO MIGRAZIOAK2008an 61.579 ohiko egoitza aldaketa egon ziren Euskal AEko udalerrien eta Estatuko gainerakoErkidegoen eta atzerriaren artean.Kanporako mugikortasun geografikoak Euskal AEko mila biztanletatik 28,7rengan izan zuen eragina2008an. Erasandako biztanleria desberdina da lurralde historiko bakoitzean, Arabak kanporakomugikortasun txikiena izan arren, biztanlerian eraginik handiena izandako lurralde da (‰ 36,5), jarraianBizkaia dago (‰ 28,7) eta Gipuzkoan biztanleriaren ‰ 25,1ek egin du Erkidegotik kanpokomigrazioren bat. Erkidegotik kanpoko mugikortasuna nahiko txikia da beste autonomia-erkidegoekinalderatuz gero, haietan mila biztanleko 44 mugitzen baitira batez beste. 30
  • 31. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA5.4. grafikoa. Migrazioak motaren eta jatorriko edo helmugako autonomia-erkidegoaren arabera 2008Andaluzia-Extremadura Kantabria Gaztela-LeonKatalunia- Valentziko Erk. Galizia Madril Nafarroa Errioxa Beste A.E. Atzerria 0 2000 4000 6000 8000 10000 12000 14000 16000 18000 20000 Emigrazioak InmigrazioakBeste erkidegoetatik edo atzerritik etorri eta Euskal AEn ezarri zirenak 39.190 izan ziren 2008an. 2000.urteaz geroztik lehenengoz egin du behera Euskal AEra atzerritik datozen etorkinen bolumenak,2007an baino % 8 gutxiago. Zehatz esateko, gure erkidegoko sarrera guztietatik 26.515 atzerrikoetorkinak izan ziren, sarrera guztien % 68. 9.283 kasutan, etorkin horiek Estatuko beste autonomia-erkidegoetakoak ziren.Andaluzia, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Murtzia, Kanariak, Gaztela-Mantxa eta Aragoi izan zirenEuskal AEri biztanle gehien eman zioten autonomia-erkidegoak, Euskal AEk ematen dienarekinalderatuta betiere.2008an kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 22.389 emigrazio gertatu ziren. Jatorria gureautonomia-erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak izanziren. Horietako 3.400 emigrazioren helmuga atzerria izan zen, gainera. Euskal AEko biztanleekautonomia-erkidego hauetara emigratu zuten eta ondoko hurrenkerarekin: Kantabria, Gaztela etaLeon, Madril, Nafarroa, Katalunia eta Andaluzia. Sei autonomia-erkidego horiek Euskal AEtik joandakobiztanleen % 66 hartu zuten. Euskal AEren eta beste autonomia-erkidegoen artean izan zirenmugimenduei dagokienez, 2008. urtean 1.898 pertsonako saldo positiboa izan zen. 31
  • 32. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 5.5. grafikoa. Euskal AEko migrazio saldoa, jatorriaren eta helmugaren arabera. 25.000 20.000 15.000 10.000 5.000 0 -5.000 -10.000 -15.000 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Guztira Espainiako besteak Atzerria1988tik 2008ra Euskal AEz kanpoko migrazio saldoak desberdin aritu dira, aztertzen den eremugeografikoaren arabera. Atzerriko saldoak positiboak izan dira beti, baina 1997ra arte oso baxuak izanziren, gehienez 2.000 lagun etortzen baitziren. Urte honetatik aurrera, eta batez ere 2000. urtetikaurrera, saldo horiek erabateko gorakada izan zuten eta 2007an jo zuten goia ia 20.000 lagunekin.Hurrengo urtean 5.000 gutxiago izan ziren. Eboluzio honen ondorioz, 2000. urtean izan zen erabatekomigrazio saldoa positiboa. Espainiako gainerakoekiko saldoak, ordea, beti negatiboak izan dira.1988an izan zen saldo negatiborik handiena, ia 11.000 lagunekin eta gainerako urteetan, 4.000 laguninguruan egonkortu zen saldo hori. Eustatek estatistika hau egiten duenetik 2008an lehenengo aldizgertatu zen beste autonomia-erkidego batzuetatik Euskal AEra immigrazio gehiago egotea alderantzizbaino eta atzerritarrengatik gertatu zen hori.Euskal AEn mugimendu gehien (bai kanpora eta bai barrura) egondako hiru eskualdeak, lurraldebakoitzeko hiriburuak daudenak izan ziren, jakina. Arabako Lautadak, Donostiak eta Bilbo Handiakimmigrazio guztien % 68 eta emigrazioen % 69 kontzentratu zuten.Migrazio-mota bakoitzak eskualde bakoitzeko biztanleriarengan izan zuen eragina aztertuz gero ikusdaitekeen moduan, kanpoko lurraldeei dagokienez, Arabako Errioxan eta Arabako Ibarretan izan zenimmigrazio eta emigrazio gehien haien biztanleria kontuan hartuta; -% 4 eta % 3,9 hurrenez hurren,immigrazioen kasuan eta % 2,6 eta % 4,1 emigrazioen kasuan. Bertako biztanleriarekiko % 7 bainogehiagoko sarrerak izan dituzte Ekorak (% 10), Zanbranak (% 7) eta Lantaronek (% 8,3); hiruudalerriak Burgos eta Errioxaren mugan daude. Aldiz, bertako biztanleriarekiko irteera gehien bestehauek izan zuten: Ekorak (% 5,5), Oionek (% 5,2) eta Lapuebla de Labarcak eta Bastidak (% 4,8),denak Arabako Errioxakoak. 32
  • 33. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA5.3. BARNE MIGRAZIOAKTalde honetan sartzen dira Euskal AEko udalerri batetik bestera egiten diren migrazioak edo udalerriberaren barruan egiten direnak.Gure erkidegoan eskualdeen artean 2008an egondako barne-migrazioei dagokienez, mugimendugehien izan duten eskualdeak lurralde bakoitzeko hiriburua dagoenak izan dira, jakina. ArabakoLautada, Bilbo Handia eta Donostia izan dira barne migrazioen % 62ren helmuga eta % 63ren jatorria.Gainera, hiru euskal hiriburuek sortzen dute 4 barne migrazioetatik 1 eta bostetik 1 jasotzen dute.2000. urtean moteldu egin zen Euskal AEn 1992az geroztik udal mugarte berean etxez aldatzekozegoen joera, hazkundea ia etengabea izan zen arren urte horretara arte; hala ere, 2001ean berrirohazi zen. 2006an Bizkaian eta Gipuzkoan hirukoiztu egin ziren udal mugarteko migrazioak 1988arekinalderatuz gero, nahiz eta 2006tik aurrera bi lurraldeetan udalerri barneko migrazio kopuruak beheraegin eta Arabak goraka jarraitu. 5.6. grafikoa. Udalerri barneko migrazioen eboluzioa (1988=100)350300250200150100 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Euskal AE Araba Bizkaia Gipuzkoa 33
  • 34. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA2008an 88.311 egoitza-aldaketa egon dira udal mugarteen barruan, hau da, udalerri berean aldatu dira egoitzaz, eta horietatik ia erdiak (% 48,3) hiribururen batean gertatu dira.Hiriburuetako udalerri barneko migrazio bolumenek alde handiak izan zituzten horien lurraldeeidagokienez; esaterako, Donostiak Gipuzkoako egoitza-aldaketen % 34,7 izan zituen eta Bilbok, berriz,Bizkaikoen % 41,8. Aldiz, Gasteizek Araban izandako udalerri barneko migrazioen % 85,4 izan zituen.Adinari dagokionez, euskal hiriburuetan egoitza aldatu zuen talde nagusiena 20-34 urte artekoa izanzen, Donostiako % 37tik Gasteizko % 43ra arte. Bigarren talde nagusiena 35-49 urtekoa izan zen, osoantzeko ehunekoekin gainera hiru hiriburuetan (% 26). 34
  • 35. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 6. ONDORIOAKAipatu diren fenomeno demografiko horiek zehazten dute gizarte jakin bateko biztanleriaren neurriaeta osaera. Neurriari dagokionez, Euskal AEk 1981n zuen biztanleria eta 2008koa alderatuz gero,termino absolutuetan 21.000 lagun gehiago dituela ikus dezakegu. Baina aldi honetako hazkundea ezda lineala izan, 2000. urtera arte behera egin zuen eta ordutik hona hazkunde nabarmena izan du.Jokaera honen zergatiak saldo begetatiboen jokaerak izan dira, hau da, jaiotzen eta heriotzen artekoaldeak, eta migrazio saldoak ere hartu behar dira kontuan, hau da, immigrazioen eta emigrazioenarteko aldeak. 1988an egin zuen Eustatek migrazioen lehenengo estatistika eta lehenengo bi urteetan,1988an eta 1989an, saldo begetatibo positiboak izan arren, migrazio saldoen tasak negatiboak ziren,oso altuak gainera, eta urte horietako osoko biztanleriak behera egiten zuen. 1990etik 1999raatzerakada demografikoa egon zen: Bi saldoak negatiboak ziren eta are negatiboagoa izan zen 1994-1995 artean. 2000, 2001 eta 2002 urteetan saldo begetatiboak negatiboa izaten jarraitu zuen arren,migrazio saldoa positiboa izan zen eta horrek biztanleria hazi zuen. 2003az geroztik saldo begetatiboaere positiboa izan da, baina migrazio saldoaren tasek osa maila altuak izan dituzte, eta handiena2007an izan zuten. 6.1. grafikoa. Euskal AEko saldo begetatiboa eta migrazio saldoa (1.000 biztanleko).10 8 6 4 2 0-2-4-6 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Saldo begetatiboa Migrazio saldoaBaina lurraldearen arabera saldoek izandako eboluzioa desberdina izan da eta Araba nabarmentzenda, aztertutako aldi osoan bi saldoak positiboak izan baititu. Gainera, saldoen eragin handiagoa du,beraz, biztanleriaren hazkundea etengabea izan da eta azken urteetan areagotu egin da. 35
  • 36. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 6.2. grafikoa. Arabako saldo begetatiboa eta migrazio saldoa (1.000 biztanleko). 18 16 14 12 10 8 6 4 2 0 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Saldo begetatiboa Migrazio saldoaBizkaiaren neurria dela eta, Erkidegoaren osoko jokaera baldintzatzen du hein batean, baina badituberezitasunak; hau da, 2008ra arte ez zuen saldo begetatibo positiborik izan eta ez zen horrelakorikgertatzen 1990az geroztik. 36
  • 37. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 6.3. grafikoa. Bizkaiko saldo begetatiboa eta migrazio saldoa (1.000 biztanleko).86420-2-4-6 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Saldo begetatiboa Migrazio saldoaGipuzkoak, berriz, saldo negatiboetatik positiboetarako eboluzioa izan du, baina migrazio saldonegatiboek hiru lurraldeetako indarrik handiena hemen izan dute eta positiboek txikiena ere bai. Beraz,Gipuzkoak ez du berreskuratu 20 urte lehenago zuen biztanleria. 37
  • 38. EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDA INSTITUTO VASCO DE ESTADÍSTICA Txostena PANORAMIKA DEMOGRAFIKOA 6.4. grafikoa. Gipuzkoako saldo begetatiboa eta migrazio saldoa (1.000 biztanleko). 8 6 4 2 0 -2 -4 -6 -8-10 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Saldo begetatiboa Migrazio saldoa 38