Moodle Talde Maialen Sagarna
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Moodle Talde Maialen Sagarna

on

  • 1,152 views

MoodleMoot Euskadi 2009 - http://mooteuskadi09.deusto.es/

MoodleMoot Euskadi 2009 - http://mooteuskadi09.deusto.es/

Statistics

Views

Total Views
1,152
Views on SlideShare
1,152
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Moodle Talde Maialen Sagarna Moodle Talde Maialen Sagarna Document Transcript

  • Moodle eta talde handiak. Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia. Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea e-posta: maialen.sagarna@ehu.es Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria. e-posta: juanpedro.otaduy@ehu.es Laburpena Nahikoa zaila da 100 ikasledun ikasgai bat kudeatzea. Moodle plataforma ezagutu genuenean ikusi genuen kudeaketa hau errazteko tresna ezin hobea. Buruari hainbat buelta eman ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar zuela pentsatu nahi genuen eta honi errentagarritasuna ateratzeko moodle-en ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Helburu nagusia autoebaluaziorako tresnak sortzea izan da. Horretarako honako tresna hauek erabili dira: glosategia + gurutzegrama alde batetik eta galdetegia bestetik. (Hot Potatoes-en oinarrituta biak) Lehenengo tresna-multzoa, ikasgaiko terminologia zehatza lantzeko erabili da. Ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, eta beraz terminologia zehatza ikasten dugu ikaslearen azalpenetako terminologia aberasteko. Gero irakasleak gurutzegramak antolatzen ditu, gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzioarako tresna osatuz. Galdetegi egiturako autoebaluazio tresna sortzeko ikasle bakoitzak test moduko 2 galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Galderak prestatzeko ikasleak gaitegia errepasatu behar du. Gero galdera hauek gelan aurkezten ditu eta denon artean eztabaidatu ondoren galderak zuzentzen ditugu. Beraz zuzenketa ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu ikasleak autoebaluazioa egiteko. Bai ikasleek eta bai irakasleak egindako esfortzu txikiarekin, guztientzako autoebaluazioarako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Testuingurua Nik irakasten dudan jakintzagaian Arkitektura Teknikoko 3. mailako ikasle guztiak talde bakar batean daude elkartuta, oraindik ez baitago euskara-gaztelania
  • banaketarik. Jakintzagaiak oinarri teorikoa izateaz gain, ordu praktikoak ere baditu. Ikasleak lortu behar dituen gaitasunak ondokoak dira: 1.-Jada eraikita dauden eraikinetan sor daitezkeen lesioak topatzea eta identifikatzea, diagnostikoa egiteko. 2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion soluzioa eskaintzea, lesioa konpontzeko eta hura berriz agertzea saihesteko. 3.-Eraikuntza-arloko terminologia erabiltzea, proposatzen dugun esku-hartzea txosten batean azaltzeko. Hau horrela izanik, ulertuko duzue gure ardura zein den, alegia, nahikoa zaila dela 100 ikasleko talde hau kudeatzea. Baina Moodle plataforma ezagutu genuenean, ikusi genuen hura tresna ezin hobea dela arazo hori konpontzeko. Irtenbidea: ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak sortzea Azterketa baten ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar zuela pentsatu nahi genuen, eta honi errentagarritasuna ateratzeko, Moodle-n ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Hau lortzeko ikusi dugun era bakarra ikaslearen parte hartzea “saritzea” izan da. Baina, lehenbizi, sariaz hitz egin baino lehen, tresna hauek zein diren azaltzea beharrezkoa da. Oraingoz autoebaluaziorako bi tresna sortu ditugu: glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta eta erantzun anitzeko galdetegia. Glosategian oinarritutako gurutzegramak Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu, ikasgaiaren gaitasunetako bat baita terminologia zehatza erabiltzea. Glosategia zeregin gisa: Glosategia osatzeko ondoko metodoa erabiltzen dugu: ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Ezinbestekoa da termino bakoitzak bere hitz gakoak izatea.
  •   Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz, ikasleak terminologia zehatza ikasten du. Gurutzegrama, autoebaluaziorako azken tresna: Glosategi honetan oinarrituta, irakasleak Hot Potatoes softwareaz gurutzegramak antolatzen ditu eta gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzio-tresna
  • osatzen du. Hona hemen hitz-gakoen garrantzia, terminoak gaika sailkatzen laguntzen baitu. Ikasleak zuzenki hartu du parte tresnaren sorreran eta praktika-orduetan landuko dituen proiektuen jendaurreko azalpenetan erabili beharko duen terminologiaren kalitatea landu du.                
  • Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da. Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako zaigu. Terminoa ezagutzen badugu, zuzenean sartu eta “Enter” sakatuko dugu. Aldiz, hitza ez badakigu, “Hint” botoiak pistak emango dizkigu.         Gurutzegrama amaitzean “Check” botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala ez jakiteko.        Erantzun anitzeko galdetegia Estrategia bera erabili da tresna hau sortzeko. Galdetegi-egiturako autoebaluazio-tresna sortzeko, ikasle bakoitzak test moduko 2 galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Test erako ia 400 galderako sorta osatzen da ikastaro bakoitzeko. Erantzun anitzeko galderak izaten dira. Jarraitzen den metodoa ondokoa da: ikasleak galdera pare bat prestatu behar du. Horretarako, ikasleak gaitegia errepasatu behar du, beraz, jardunbide honek autoebaluaziorako tresna izateaz gain, sortzeko prozesuan ikaslea gaiak errepasatzera behartzen du. Galderen proposamena zeregin moduan antolatzen da. Galderak fitxategi bakar batean igotzen ditu ikasle bakoitzak plataformara.
  • Ondoren bakoitzak bere galderak gelan aurkezten ditu eta, denon artean eztabaidatu ondoren, galderak zuzentzen ditugu. Beraz, zuzenketa ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu, ikasleak autoebaluazioa egiteko. Kasu honetan ere Hot Potatoes softwarean oinarrituz (JQuiz ariketa mota).
  • Ikasleak erantzun bat sakatzen duen une berean daki ongi ala gaizki erantzun duen. Parte-hartzea saritzeko proposamena Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek bakarrik jasotzen dute “saria”. Nola? Azterketako galderaren bat beraiek proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da edo, gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz, beste gurutzegrama bat antolatzen da, azterketako ariketa gisa. Beraz, saria ez da zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo gurutzegrama nahasia ongi egiten badute, nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota igoko. Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak proposatutako beste galdera teoriko zein praktiko bati erantzun beharko diote. Ondorioak Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da, beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu dugu. Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu dugu parte-hartze handia izatea azken bi ikasturte hauetan. Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama gehiago dago gai bakoitza errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea bihurtuz.