Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen

Loading...

Flash Player 9 (or above) is needed to view presentations.
We have detected that you do not have it on your computer. To install it, go here.

0 comments

Post a comment

    Post a comment
    Embed Video
    Edit your comment Cancel

    Favorites, Groups & Events

    Gerraosteko euskal literatura:ilunpeetatik sortzen - Presentation Transcript

    1. EUSKAL LITERATURA XX. MENDEAN GERRAOSTEA: ILUNPEETATIK SORTZEN
    2. GERRAOSTEA: ILUNPEETATIK SORTZEN Testuinguru sozio-kulturala Erbestea Euskal narratiba: J. Etxaide E. Erkiaga Lirika: T. Monzon S. Mitxelena N. Etxaniz “ Iratzeder” Gerraurrekoak Argitalpenak: EKIN (argitaletxea) EUZKO-GOGOA (aldizkaria) Dramatika: Labaien Larzabal Agirre Zubikarai
    3. Testuinguru sozio-kulturala
      • Gerraosteko urte latzak (1945-1957)
        • Gerra Zibila (1936-1939)
          • Franco jenerala, eskuindarren laguntzaz, errepublikaren aurka altxatu
          • Izugarrizko kolpe latza gizarte eta kulturarentzat (miseria, atzerapauso handia eta diktadura)
        • Gerraosteko diktadura (1940-1975)
          • Etsipena, erbestea, debekua…euskal kultura, ohiturak eta hizkuntzan.
        • Bigarren Mundu-Gerra (1939-1945)
          • Potentzia totalitarioen (Alemania, Italia, Japonia…) eta aliatuen (Ingalaterra, Frantzia, AEB) arteko gerra.
          • Hegoaldeko euskaldunek urrutitik (Francoren diktadurapean)
          • Iparraldera erbesteratu zirenak, beste gerra bat jasan
    4. ERBESTEA
      • Biziberritzen hasitako euskal kulturaren etena
      • Erbestea gertaerarik aipagarriena (Bizk. eta Gip. “probintzia traidore” izendatuak)
      • Kartzela eta heriotza saihesteko kulturgile askok atzerrira ihes egin behar
      Argentina Irazusta Iparraldea Barandiaran Labaien Barriola Ekuador S. Mitxelena Mexiko Monzon Kuba Eizagirre Venezuela Ibiñagabeitia Guatemala Orixe Zaitegi
    5. ERBESTEA
      • Gerraurreko idazle eta pentsalari garrantzitsuenak hilik (Lizardi, Aitzol, Lauaxeta): pizkundearen etena
      • Proiektu bateratuak argitaratzeko zailtasuna (baliabide eskasak eta sakabanaketa)
      • Euskal kultura desagertzeko zorian egonik, idazleen helburua : hizkuntza bera gorde eta indartzea
      • Euskal kultura biziberritzeko lehen pausoak atzerrian
    6. ARGITALPENAK
      • Gerraostean ere eragin handia.
      • Lehen pausoak erbestean:
        • EKIN argitaletxea (Buenos Aires, 1942)
          • Euskal literatura garatzeko esparru bakanetarikoa
          • Sortzaileak: Andres Mª Irujo eta Ixaka Mendizabal
        • Euzko-Gogoa aldizkaria (Guatemala, 1950)
          • Sortzailea: Jokin Zaitegi (1906-1979)
          • Kanpoan eta EHn esperantzarik gabe zeudenen arteko zubia
          • Belaunaldi eta pentsaera desberdinetako idazleak bildu
          • Idazle gehienentzako erreferentzia (Orixe, Aresti, Mirande, Krutwig)
    7. ARGITALPENAK
      • Erbestean hasitako ekimenak EH bertan jarraitu:
        • Apurka-apurka argitalpen batzuk agertu
        • Gerraurrekoak berrargitaratzen hasi: Karmel, Zeruko Argia, Euskera, Gure Herria, Gernika…
        • 50eko hamarkadaren amaieran idazle gazteagoen eskutik sortu: Egan (Donostia, 1948) eta Jakin (Arantzazu, 1956)
    8. NARRATIBA
      • Bitartekorik gabe eta errepresio-giroan, literatur jarduera gerraostean berandu hasi baina kopuru polita argitaratu
      • Orokorrean gerraurreko tradizioari eutsi (ohitura-nobela)
    9. NARRATIBA
      • Jon Etxaide (1920-1998)
        • Genero guztiak: eleberriak, ipuinak, itzulpenak, antzerkiak, garaiko aldizkari askotan kolaboratzaile…
        • Eleberri historiko rako joera:
          • Dokumentazio zehatza (errealismoa)
          • Hizkuntzarekiko ardura: estiloaren perfekzioa eta adierazpenaren garbitasuna (argitaratu ondoren ere zuzenketak eta moldaketak)
          • Alos-Torrea (1950), Joanak joan (1955), Gorrotoa lege (1964)
    10. NARRATIBA
      • Eusebio Erkiaga (1912-1993)
        • Genero guztiak landu
        • Hizkuntzarekiko kezka (garaiko ezaugarria)
        • Euskara batua heltzear, euskalki ezberdinetan idatzi
        • Garai honetan hiru eleberri:
          • Arranegi (1958)
          • Araibar zalduna (1962)
          • Batetik bestera (1962)
    11. LIRIKA: Lizardi eta Lauaxeta galduta, hasitako berrikuntza-bidearen etena
      • Telesforo Monzon (1904-1981)
        • Bergararra jaiotzaz, gerraostean Mexikora ihes egin zuen
        • Lizardiren lanaren miresle:
          • Poesia sintetiko eta iradokitzailea
          • Naturako irudi sinbolikoetan gorderik aberriaren aldeko apologia
          • Abesteko idatzi zituen bertsoak oso ezagunak: Itziarren semea, Lepoan hartu, Euskarari bai…
    12. LIRIKA
      • Salbatore Mitxelena (1919-1965)
        • Frantziskotarrak atzerrian burutu zuen lan gehiena (Bolibia, Ekuador, Panama, Costa Rica, Cuba…)
        • Zalantza existentziala, ezkortasuna, frustrazioa…
        • Arantzazu: euskal-sinesmenaren poema (1949) gerraostean liburu moduan kaleratu zen lehena Euskal Herrian
        • Poemak eragin handia Arantzazu inguruan sortzen ari zen giroan (euskal literatura bultzatu zuten idazle asko hemendik)
      Bere poemak irakurri eta entzuteko
    13. LIRIKA
      • Beste poeta batzuk:
        • Nemesio Etxaniz (1899-1982)
          • Lizardiren jarraitzaile sutsua, honen eragin handia
          • Lur berri bila (1967)
        • Jean Marie Diharce “ Iratzeder ” (1920)
    14. DRAMATIKA
      • Labaien :
        • Gerraurre eta gerraostean euskal teatroaren bultzatzaile nagusienetakoa
        • Teatro modernoaren izen handiko idazleen lanak itzuli zituen (Castelao, Bertol Brecht…)
      • Pierre Larzabal
        • Lan komikoak eta kritika politiko zein sozialak
      • Maria Dolores Agirre
        • Toribio Alzaga hil zenean, bera arduratu zen Euskal Iztundeaz
        • Aurreko idazle zahar (Soroa, Alzaga, Barriola…) eta berri en (Larzabal, Monzon…) lanak eszenaratu ziren Euskal Iztundearen bidez. Euskararako bihurtutako lanak ere bai (Molliere, Lorca, Buero Vallejo…)
      • GALDERAK
    15. Hona naturako elementuen bidez errealitatea azaltzen duen T. Monzonen olerkia. Zein da olerkiaren gaia? Zeren ordez agertzen dira hemen txoria eta belatza?
      • Nornairi diru pixka bat kentze,
      • ludian lapurketa izena du.
      • Erriai azkatasun ostutze,
      • izen gogorragoa bear du...!
      • Zugaitzetatik zugaitzetara,
      • basoan azke zebil txoria.
      • Belatzak eldu, egak atera
      • ta utzi zun, ager odol gorria.
      • "
      • «Biotza —zion— nai dizut ausi.
      • Debeka dizut abestea!
      • Nai ba'dezu nik abesten utzi,
      • zuk artu bear abots nerea!
      • Ta nere izkuntzaz oyu egizu:
      • Gora belatza nere ama...!»
      • Antziñatik ala dabilkigu
      • gure Euskalerria'kin, España...
      •  
    16. ERANTZUNAK
      • Zein da olerkiaren gaia? Alegoria honek euskal nortasunaren ukapena du gaitzat.
      • Zeren ordez agertzen dira hemen txoria eta belatza?
      • Txoria: EUSKAL HERRIA
      • Belatza: ESPAINIA
      Lirikara itzuli
    17. SALBATORE MITXELENA
      • Arretaz irakurri S. Mitxelenaren bertsook:
      • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik sortu dela poema?
      • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du azpimarragarri?
      PAKEA Kristau-animak gora du lege; Errekatxoak gainbera… Euskaldun prankok igo behar du Galtzara ontan aurrera, Birjiña Amari eskerrak eman Ta berriak eskatzera! Santatria-aitza, Artia-gaña, Urrexola, Katabera: Lau aldetatik lau probintziak Datoz, bidazti, onera, Jentil-aroko gandu artetik Arantzazu-gallurrera, Mundu-aurrean Iñigo’rekin Euskal-Garaia irixtera!
    18. ERANTZUNAK
      • Non ikus daiteke kristau pentsaeraren ikuspegitik sortu dela poema?
        • Kristauen aipamena,
        • Birjina amari eskerrak ematea (artzain euskaldun bati azaltzen zaio),
        • Arantzazu saindutegia azaltzea (euskaldunon biltoki bihurtuz)
      • Abertzaletasun- kutsuaz gain zer ezaugarri du azpimarragarri?
        • Herrikoitasuna bai doinuz, bai teknikaz (bertsolaritza eta erromantze zaharren moldetan eratutako poema da).
      Lirikara itzuli
      • Egilea: Maite Goñi Eizmendi
      • Euskaljakintza
      • Jakintza Ikastola (Ordizia)
      • Euskara, DBHO 2

    + euskaljakintzaeuskaljakintza, 9 months ago

    custom

    583 views, 0 favs, 1 embeds more stats

    Gerraosteko euskal literatura: testuinguru sozio-ku more

    More info about this document

    © All Rights Reserved

    Go to text version

    • Total Views 583
      • 578 on SlideShare
      • 5 from embeds
    • Comments 0
    • Favorites 0
    • Downloads 5
    Most viewed embeds
    • 5 views on http://www.euskaljakintza.com

    more

    All embeds
    • 5 views on http://www.euskaljakintza.com

    less

    Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
    Flag as inappropriate

    Select your reason for flagging this presentation as inappropriate. If needed, use the feedback form to let us know more details.

    Cancel
    File a copyright complaint
    Having problems? Go to our helpdesk?

    Categories