Lan Harremanak Gradua

855 views
836 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
855
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
5
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Lan Harremanak Gradua

  1. 1. Lan-Harremanetan eta Giza Baliabideetan Gradua (2009ko Maiatzaren 28ko EHUko Gobernu Kontseiluko saioan onartutako proposamena)
  2. 2. •Interes zientifiko, profesional eta akademikoa •Titulazioaren helburuak eta lortu beharreko gaitasunak •Irakaskuntzaren planifikazioa Irakaskuntzaren antolakuntza orokorra Ikasketa planaren kurrikulum egitura Gradu Amaierako Lana Borondatez egiteko praktikak Berezitasunak Hizkuntzak Ikasgaiak eta kredituak ikasturteka •Metodologia eta Ebaluaketa Aurkibidea •Sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta informazio bideak •Gradua ezartzea eta Gradura egokitzea 2
  3. 3. Interes zientifikoa, Interes zientifikoa profesionala eta akademikoa Interes profesionala Interes akademikoa 3
  4. 4. Interes zientifiko, Interes zientifikoa profesional eta akademikoa Lan Harremanetan eta Giza baliabideetan Graduak orain arteko Lan harremanen diplomatura eta Lan Zientzien Lizentziatura Gaurkotu eta Europar sistemara moldatzen ditu. Beraz, lanaren inguruko unibertsitate mailako ikasketen tradizioari loturik dago. Lana: - Fenomeno konplexua da bere zenbait ikuspuntu hartzen baditugu kontuan (enplegua, norbere identitatea eratzea, hiritar izatera heltzea,…). Hori dela eta, lanak sortzen dituen harreman konplexuak ezin ditu diziplina bakar batek aztertu. - Gizakion lanaren kudeaketa eta harremanek Gizarte erakundeen etengabeko esku-hartzea ere bultzatzen du. Lan-harremanetan eta Giza baliabideetan Gradua: - Lanari eta errealitate horrekin lotuta dauden harreman konplexuei (Gizarte Segurantzaren babesa, etab.) disziplina-anitzetatik egiten den orotariko hurbilketa da. Aztertzen den objektua bat izanik, lana, gizarte-zientziak, eta zientzia ekonomiko eta juridikoen ikusmolde ezberdinak integratzen ditu. - Lana eta bere inguruan egiten den esku-hartze profesionala aztertzeko heziketa disziplina-anitza behar da, baina orokortasuna kontuan hartzen duena. 4
  5. 5. Interes zientifiko, Interes profesionala profesional eta akademikoa Lanbide aukeren artean, hiru dira gune adierazgarrienak. Bakoitzean garrantzitsuen diren ikasgaien arteko desberdintasunaz gain, lan jarduera burutzeko erreferentzia nagusia den erakunde motagatik ere desberdintzen dira (jarduera librea, enpresak edo erakunde publikoak) ­ Gizarte Graduatua: Lan Harremanen eremuan aholkularitzari eta epaitegietan ordezkapena egiteari lotua. ­ Giza Baliabideen Kudeaketa: Enpresa eremuan langileen antolaketa eta kudeaketari lotua. ­ Lan merkatuan eskuhartzea: Enplegurako eta lan-merkaturako politiken diseinu, aplikazio eta ebaluaketari lotua Tituluak Gizarte Graduatuaren lanbide arauturako (titulatua eta kolegiatua) ahalmendu behar du. 5
  6. 6. Interes zientifiko, Interes akademikoa profesional eta akademikoa Graduaren zenbait lanbideren profilak Eskolan bertan eskaintzen diren Graduondoko Master Ofizialen bidez lantzen dira: – Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Master ofiziala. - Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza enpresan. - Enplegu erakunde publiko eta pribatuen kudeaketa eta zuzendaritza. – Lan Segurtasuna eta Osasuna Master ofiziala: arriskuen prebentzioari loturik dauden lanbideak. Gainera, beste unibertsitate batzuekin batera ikerketa master bat antolatzea aurreikusi da. Master honen helburua, lan harremanen eta giza baliabideen arloko doktoreak heztea izango da. 6
  7. 7. Tituluaren helburuak Tituluaren eta lortu beharreko helburuak konpetentziak Konpetentzia akademikoak Konpetentzia profesionalak Konpetentzia sozialak 7
  8. 8. Tituluaren helburuak eta lortu Tituluaren helburuak beharreko konpetentziak Tituluaren helburu orokorrak: 1) Lanaren eremuaren izaera dinamiko eta konplexua ulertzeko ezagutzak lortu, ikuspegi juridiko, ekonomiko, psikologiko, soziologiko eta historikoak bateratuz. 2) Ezagutza teoriko eta praktikoak aplikatzeko gai izatea lanbide eremu ezberdinetan. 3) Graduondo eta ikasketa espezializatuetan jarraitzeko gai izatea. Ikasleak lortu beharreko gaitasunak hiru ataletan bana daitezke: • Konpetentzia akademikoak • Konpetentzia profesionalak • Konpetentzia sozialak 8
  9. 9. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia beharreko konpetentziak akademikoak 1 Egun erabilgarri dauden IKTak abileziaz aplikatu eta erabili, titulazioaren edukiekin erlazionaturiko informazioa lortu eta tratatzeko. 2 Informazioa modu egoki batetan lortu eta hautatu, aproposak diren iturrietara joz. 3 Arazoak modu eraginkorrean konpondu, aukera posibleak identifikatu eta baloratzeko eskuratutako gaitasun eta abileziak erabiliz. 4 Lan munduko informazio esanguratsua eta dokumentuak aztertu, hizkuntza ofizialetan eskuratutako hizkuntza teknikoa erabiliz. 5 Lan munduaren errealitate sozial, juridiko eta ekonomikoa modu kritikoan interpretatu, dauden datuak eta graduan zehar eskuratutako ezagutzaren arabera. 6 Titulazioak berezkoa duen hizkuntza teknikoan, ahoz zein idatziz, modu egokian komunikatu, adierazi eta harremanak izan. 7 Lan Harremanak osatzen duen diziplina multzoa modu elkarlotuan maneiatu. 9
  10. 10. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia beharreko konpetentziak profesionalak A GIZARTE GRADUATUA EDO LAN AHOLKULARITZA: 8 Gizarte eta lan gaietan enpresa, sindikatu, instituzio eta gainerako gizarte erakundeak modu egokian kudeatu, aholkatu eta ebaluatu. 9 Bezeroei harrera egin, hauei aholkuak eman eta ordezkatu, indibidualki zein kolektiboki, Lan Harremanen eremu ezberdinetan modu egokian negoziatuz. 10 Zuzenbidean oinarrituz, titulazioko arlo ezberdinei dagozkien informe, kontratu, eskaera eta helegiteak idatzi. 11 Enpresa eta bestelako erakundeen fiskalitate eta kontabilitatearen inguruko gaiak modu eraginkorrean kudeatu, aholkatu eta beharrezkoa denean talde laguntza eman. B GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA ETA KUDEAKETA: 12 Enpresa eta erakundeen jarrera-hartze estrategikoaren araberako lan ildoak eta politikak zehaztu Lan Harremanen eremuan. 13 Enpresa edo Erakundearen Lan Harreman estrategiak modu egokian garatu, kontrolatu eta ebaluatu. 14 Garapen pertsonal eta profesionalerako lagungarriak diren enpresa mailako hezkuntza iraunkorrerako planak kudeatu. C ESKUHARTZEA LAN MERKATUAN: 15 Sustapen sozioekonomiko eta lan merkaturatzeen tokiko estrategiak modu eraginkorrean garatu, gauzatu eta ebaluatu. 16 Lan merkatuko datu eta adierazle sozioekonomikoak azaldu, lan merkatuan dauden ikerketa proiektuak garatzeko teknika egokiak aplikatzearekin batera. 17 Enplegua eta Laneko Arriskuekin lotutako plan eta estrategiak modu egokian diseinatu, garatu, kontrolatu eta ebaluatu. 10
  11. 11. Tituluaren helburuak eta lortu Konpetentzia beharreko konpetentziak sozialak 18 Lan munduko interes kontrajarrietatik eratorritako gatazkak identifikatu, bereganatu, bideratu eta konpondu, pertsonen arteko eta laneko erlazioetan etika sustatuz. 19 Pertsona eta zenbait giza kolektiboek bizi duten zapalkuntza, bazterketa sozial, laboral eta kulturala zein genero bazterketaren inguruan informatutako sentsibilitatea ulertu eta adieraztea ahalbidetuko duen jarrera soziala garatu, errealitate hau hobetzeko benetako konpromisoa bultzatzeko balioko duena. 20 Gizartearen aldaketa tekniko, sozial, laboral eta kulturalei aurre egitea ahalbidetuko duen heziketa humanista eta profesionala txertatu, bizitzan zehar garatu beharreko heziketa jarraituaren bidez. 11
  12. 12. Ikasketen egitura orokorra Irakaskuntza planaren egitura Gradu amaierako lana Ikasketen plangintza Hautazko praktikak Espezialitateak Hizkuntzak Ikasgaiak eta kredituak 12
  13. 13. Ikasketen plangintza Ikasketen egitura orokorra I Ikasketen egitura orokorra: Oinarrizko Prestakuntza: 60 kreditu (1. mailan): Nahitaezkoak: 126 kreditu • 60 kreditu, 2. mailan • 60 kreditu, 3. mailan • 6 kreditu, 4. mailan Hautazkoak: 48 kreditu (guztiak 4. mailan) (Enpresa eta erakundeetan egindako praktikak = 12 kreditu, barne) Gradu Amaierako Lana: 6 kreditu 13
  14. 14. Ikasketen plangintza Ikasketen egitura orokorra II Kredituak: tituluak 240 kreditu ditu lau urteetan banatuta eta ikasleek urtean 60 kreditu egin behar dituzte. Ikasgaiak: oinarrizko heziketa (60 kreditu) lehenengo ikasturtean ematen da. 2. eta 3. ikasturteetako gaiak derrigorrezkoak dira eta hautazko gaiak laugarren ikasturtean eskaintzen dira. Ikasleei 30 kredituko bi espezialitate eskaintzen zaizkie. Espezialitate ibilbide hauek ez dira itxiak baizik eta ikasle bakoitzak, bere interesen arabera, aukeratu ahal izango ditu ikasgai guztietatik gehien interesatzen zaizkionak. 14
  15. 15. Ikasketen plangintza Irakaskuntza planaren egitura Graduko irakasgaiak lau ikasgai taldetan antolatu dira: – Adarreko Oinarrizko irakasgaiak: Titulazioa txertatzen den adar juridiko-ekonomikoko oinarrizko prestakuntzari dagozkie, 1393/2007 ED- ko irizpideak aplikatuz. Lehenengo ikasturtean ematen dira. – Adarreko Irakasgai instrumentalak: zenbait eginkizun profesionaletan (ez lanari bakarrik dagozkionak) erabilgarriak diren baliabide, teknika eta interbentzio prozedurak errazten dituztenak dira. Bigarren ikasturtean ikasten dira eta, era espezializatuagoan, laugarren mailan. – Titulazioko irakasgai komunak: Titulazioko zenbait eremu profesionalen elementu komunen formazioa eskaintzen dute. – Titulazioaren Irakasgai Espezifikoak: titulazioaren zutabe nagusiak diren 3 eremu profesionalak dira hauen edukia: Gizarte Graduatua (Aholkularitza Juridiko Laborala), Giza Baliabideak eta Lan Merkatuan Eskuhartzea. 15
  16. 16. Ikasketen plangintza Gradu Amaierako Lana Gradu amaierako lana egin ahal izateko ezin dira 1., 2. eta 3. mailetako nahitaezko 12 kreditu baino gehiago gainditu gabe eduki. Edukia Lanaren ikuspegi historiko-soziala, ekonomikoa edo juridikoa edo lan harremanen eremuko ikerketa akademiko-profesional bat izango da. Irakasle Tutoreak zuzenduta egongo da eta Ebaluaketa Batzordeak kalifikatuko du. Ebaluaketan lanaren garapena, emaitzaren kalitatea eta egindako lanaren defentsa kontuan hartuko dira. Gaia ikasleak berak aukera dezake edo Zentroak aurkeztutako gaien artetik aukera dezake. Ikasleak berak aukeratzen badu, tutorea eta bere Sailaren oniritzia beharko du. Zentroak aurkeztutako gaietako bat bada, ezin izango du ikasturte horretan beste ikasle batek aukeratutako gaia izan. Tutorea lanaren prozesuaren ebaluaketaren arduraduna izango da. Ebaluaketa batzordea izango da, tutoreak eta zentruko beste bi irakasleek osatua, lanaren defentsa publikoa ebaluatuko duena. Horretarako prestatutako dokumentuaren kalitatea eta defentsa saioan emandako azalpenak hartuko ditu kontuan. 16
  17. 17. Ikasketen plangintza Hautazko praktikak Erakunde publiko nahiz pribatuetan egiten diren kanpo praktiken helburua, ikaslea lan merkatuan sartzea erraztea da, enpresek eskatzen duten gaitasun praktikoetaz gain lan esperientzia lortzeko bidea emanez. Honek lortutako konpetzentziak sendotzen laguntzen die. Gaur egun, Lan Harremanen diplomaturan egiten diren praktikek ISO 9001 ziurtagiria dute (2008an eta 2009an berriz ere lortutakoa). Graduko praktiketako 12 kredituak: – 3. zein 4. mailan egin ahal izango dira eta – 4. mailako hautazkoen baliokide izango dira. 17
  18. 18. Ikasketen plangintza Espezialitateak 1. Espezialitatea: Enpresari aplikaturiko kudeaketa (30 kreditu) Lanbide hauei loturik dago: – Enpresen Giza baliabideen teknikari eta zuzendariak. Giza baliabideen diseinu eta kudeaketa politiken erantzule zuzenak – Aholkularitza juridiko- laboralari zein lanaren eta ekoizpenaren antolaketa aholkularitzari edo interes kolektiboen ordezkaritzari loturik dauden lanbide liberalak – Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzeko ahalmena duten profesionalak bai aholkularitza eremuan zein enpresa barruan – Auditore eta Aholkulari soziolaboralak 2. Espezialitatea: Lanaren zientziak eta enplegu kudeaketa (30 kreditu) Lanbide hauei loturik dago: – Erakunde publikoen Lan politiken eremuan (tokiko, autonomi erkidego edo Estatuko administrazioan) adituak, gizarte eta lanerako politika erantzule gisa – Berregituraketa produktiboetan, merkatu aldaketetan eta Europako bateratze prozesuetan adituak Irakaskuntza (ertain zein goi mailakoa) eta ikerketa eremuak espezialitate biei loturik daude. 18
  19. 19. Irakaskuntzen plangintza Hizkuntzak Euskara eta Gaztelera: – Euskara Planari loturik dauden irakasgaiak soilik euskaraz ikasiko dira. – Oinarrizko irakasgai guztiak, nahitaezko guztiak eta I. espezialitatearen (Enpresari aplikaturiko kudeaketa) hautazko irakasgai guztiak gazteleraz nahiz euskaraz eskainiko dira. – II. espezialitatean, Lanaren zientziak eta enplegu kudeaketa, irakasgaiak gazteleraz baino ez dira eskainiko. Euskaraz eskaini ahal izatea eskari nahiko izateari eta baliabide nahiko izateari loturik egongo da. Ingelesa: • Ingelesa, ikasgaietan sakontzeko bibliografian zein borondatez egin daitezkeen zenbait eginkizunetan erabiliko da. • Bereziki, Gradu Amaierako Lanaren 100 hitz baino gehiagoko laburpen bat egingo da ingelesez. 19
  20. 20. Ikasketa plangintza Ikasgaiak eta kredituak 20
  21. 21. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak: 1. maila Kreditu OINARRIZKOA OINARRIZKOA kopurua ADARRA Osag. 1. MAILA: 60 36 24 Oinarrizko Ikasgaiak: 36 Ekonomia Politikoa 6 Zuzenbide Zibila 6 Elkarteen Zuzenbidea 6 Lanaren Soziologia 6 Administrazio Zuzenbidea 6 Konstituzio Zuzenbidea 6 Oinarrizko prestakuntza osatzen dituzten Ikasgai komunak: 24 Lanaren Psikologia 6 Gizarte eta Lan Harremanen Historia 9 Lan Zuzenbidea 9 21
  22. 22. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak: 2. maila Nahitaezko Kredituak 2. MAILA Ikasgai instrumentalak: 30 Gizarte Ikerkuntzako Teknika Kuantitatiboak 6 Gizarte Ikerkuntzako Teknika Kualitatiboak 6 Kontabilitatea: Sarrera 6 Finantza Kontabilitatea 6 Ekonomia eta Zerga Sistema 6 Ikasgai komunak: 15 Enpresa Kudeaketa I: Enpresaren ekonomia 6 Zuzenbide Sindikala 9 Ikasgai Espezifikoak: 15 Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea I 6 Langileriaren Zuzendaritza eta Kudeaketa 9 22
  23. 23. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak: 3. maila 3. MAILA Nahitaezko kredituak Ikasgai komunak: 24 Lan eta Gizarte Politikak 6 Praktika Integratuak I 6 Lanaren Ekonomia 6 Negoziazio Teknikak 6 Ikasgai Espezifikoak: 36 Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea II 6 Lan – Zuzenbide Prozesala 6 Lan Harremanen Teoria eta Egitura 6 Osasun Laborala eta Prebentzioa 12 Enpresa Kudeaketa I: Lanaren antolaketa eta metodoak 6 23
  24. 24. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak: 4. maila Nahitaezko kredituak Hauen artean 4. MAILA 60 12 48 aukeratu I ibilbidea: Enpresari aplikaturiko kudeaketa 30 II ibilbidea: Lanaren zientziak eta enpleguaren kudeaketa 30 Nahitaezko Ikasgaia: Lan eta Gizarte Auditoria 6 GRADU BUKAERAKO LANA 6 Zenbait jarduerengatik amortizatutako 6 kreditu (EHU arautegiaren arabera) 6 Euskararen Plan gidariari lotuak: Euskararen Arauak 6 Euskararen erabilera enpresa eta ekonomian 6 Hautazko PRAKTIKAK 12 24
  25. 25. Ikasketen plangintza Ikasgaiak eta kredituak: 4. maila Hautazko 4. Mailako Minorrak edo Espezialitateen ibilbidea Kredituak I. Ibilbidea edo “Minor”a: Enpresara aplikatutako kudeaketa 30 Soldaten Kudeaketa 6 Finantza egoeren analisia 6 Enpresaren zerga araubidea 6 Enpresen Kudeaketa III: Zuzendaritza estrategikoa 6 Praktika Integratuak II 6 II. Ibilbidea edo “Minor”a: Lanaren Zientziak eta enpleguaren kudeaketa 30 Globalizazioa eta lan merkatua 4,5 Berdintasun planak eta negoziazio kolektiboa 6 Lan arriskuen prebentzioa lanaren antolaketan 6 Enpleguaren politika aktiboak 4,5 Funtzio Publikoa 4,5 Sindikalgintzaren egungo erronkak 4,5 25
  26. 26. Metodologia eta Metodologia ebaluaketa Ebaluaketa sistema Koordinazio tresnak 26
  27. 27. Ikasketen plangintza Metodologia Aurkezpen Magistral partehartzailearen bidez, irakasgai bakoitzaren gaien eduki teorikoa aurkeztuko da. Praktiketan teoria aplikatuko da problema eta kasuak ebatziz. Teoria eta praktikan oinarrituz, irakasleek lan pertsonalak proposatuko dizkiete ikasleei. Jarduera hauek alde batetik ikasketak sendotzen dituzte eta bestetik, taldean lan egiteko gaitasuna lantzen dute. Honetaz gain, ikasleek, euren kabuz, lan pertsonal eta autonomoa garatu beharko dute aipatutako jardueren edukia bereganatu eta ikasiz aurreikusitako konpetentziak lortzeko. 27
  28. 28. Ikasketen plangintza Ebaluaketa sistema Kalifikazioa EHUko araudiaren arabera egingo da: - Ikasgai bereko talde guztietan prestakuntza-jarduera berdintsuak egingo dira. - Irakaskuntza jarduera eta ebaluaketaren antolaketa berrikusi eta aldatu ahal izango da tituluaren arduradunaren eta lotura duen saileko zuzendariaren oniritziarekin, dauden beharra eta baliabide pertsonal eta materialen arabera. Ikasleen ebaluaketan, ikasleak aurreikusitako konpetentziak lortu dituela agertu beharko du eta horretarako, lan praktikoen aurkezpenak, problema edo kasuen ebazpenak edota azterketak egingo dira. 28
  29. 29. Ikasketen plangintza Koordinazio tresnak Irakaskuntzaren koordinazio tresnak hauek dira: • Irakasgaiaren Irakasle taldea. Irakasgai bereko irakasleek osatzen duten taldea da eta Irakasgaiaren arduradunak bateratuko dituen konpetentzia, Ikasgai eta ebaluaketa irizpideak aplikatuko ditu. • Kurtsoko irakasle taldea. Maila bereko Irakasgaien arduradunek osatzen dute. Ikaslearen lana ikasturtean zehar banatzeko Ikasgaien planifikazioa berrikusiko du eta ikasketa mailari dagozkien konpetentzien lorpena berrikusiko du. • Titulazioaren irakasle taldea. Maila bakoitzeko arduradunek eta Gradu Amaierako Lanen tutoreen koordinatzaileak osatzen dute. Titulazioaren konpetentziak lortzeaz arduratuko da. 29
  30. 30. Sarrera ahalbidetzen Sartzeko tituluak duten tituluak eta eta profila informazio sistemak Matrikulatu aurreko informazio sistema 30
  31. 31. Sarrera ahalbidetzen Sartzeko tituluak duten tituluak eta profila Curriculum-ibilbide hauetatik datozen pertsonak sartu ahal izango dira: COU, REM edo LOGSE, edozein aukeretatik; FP II: Administrazioa eta merkataritza; Osasuna eta Gizartearentzako zerbitzuak; GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK: Sistema informatikoen administrazioa; Administrazioa eta finantzak; Jarduera fisiko eta kirol animazioa; Nazioarteko merkataritza; Aplikazio informatikoen garapena; Merkataritza kudeaketa eta marketinga; Garraioaren kudeaketa; Idazkaritza; Konsumitzailearentzako zerbitzuak.. Sartzeko profila: • Unibertsitatean sartzeko gutxieneko diren betebeharretaz gain ez da besterik eskatzen. Horrela izanik, sartzeko profila, Unibertsitate-ikasketeekiko jarrera eta bokazioak zehazten dute eta baita ere gertaera sozial, ekonomiko, kultural eta politikoekiko interes eta sentsibilitateak. 31
  32. 32. Sarrera ahalbidetzen Matrikulatu aurreko duten tituluak informazio sistema Sartzeko prozedura publikoa da eta araututa dago. EHU Ikasleentzako argibide zerbitzuak (IAZ) zenbait jarduera eskaintzen ditu EHUn ikasketak aukeratzen laguntzeko eta sartzeko egon daitezkeen zalantzak argitzeko. Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak aktiboki parte hartzen du IAZek koordinatutako jarduera guztietan, eta bereziki, Batxilergoko ikasleentzako jarduera praktikoak egiten ditu. − Ikasturte akademikoaren hasieran Harrera Jardunaldiak egiten ditu Zentruko zerbitzuen berri emateko; ikasleen kezkak jasotzen dira; ikasketen egitura, edukia, metologia eta ebaluaketari buruzko informazio praktikoa ematen da; eta irakaskuntzan laguntzeko plataforma birtualei buruzko lehen irakaskuntzan egiten dira. − Ikasturteko lehenengo asteetan Orientazio Jardunaldi bereziak egiten dira zenbait baliabide ezagutarazteko, hala nola: liburuteegiko zerbitzuak; informatika zerbitzuak edo osagarrizko ikastaroen eskaintza. Honetaz gain, EHUk badu pertsona ezinduentzako laguntza eta aholku zerbitzua ere. 32
  33. 33. Gradua ezartzea Gradua ezartzea eta Lan Harremanen Graduari egokitzea Diplomaturako ikasleen egokitzea Lan Harremanetan diplomatuen egokitzea 33
  34. 34. Gradua ezartzea eta Gradua ezartzea Gradura egokitzea Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan Gradua bi fasetan ezarriko da: . – 1. eta 2. mailak, 2010-2011 ikasturtean – 3. eta 4. mailak, 1011-2012 ikasturtean 2008-2009 2009-2010 2010-2011 2011-2012 2012-13 2013-14 2014-15 Graduko 4. m. Graduko 4. m. Graduko 4. m. Graduko 4. m. Graduko 3. m. Graduko 3. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 2. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Graduko 1. m. Lan Lan Lan Lan Lan Harremanen Lan Harremanen Lan Harremanen Harremanen Harremanen Harremanen Harremanen Dipl. 3. mailako Dipl. 3. mailako Dipl. 3. m. Dipl. 3. mailako Dipl. 3. mailako Dipl. 3. m. Dipl. 3. m. azterketak azterketak azterketak azterketak Lan Lan Lan Lan Harremanen Lan Harremanen Harremanen Harremanen Harremanen Dipl. 2. mailako --- --- Dipl. 2. m. Dipl. 2. mailako Dipl. 2. mailako Dipl. 2. m. azterketak azterketak azterketak Lan Lan Lan Lan Harremanen Harremanen Harremanen Harremanen --- --- --- Dipl. 1. m. Dipl. 1. mailako Dipl. 1. mailako Dipl. 1. m. azterketak azterketak 34
  35. 35. Gradua ezartzea eta Lan Harremanen Gradura egokitzea diplomaturako ikasleak egokitzea . 1. kasua: 2008-09 ikasturtean 1. maila ikasten duten ikasleek diplomaturako 2. eta 3. mailak egiten jarraituko dute, baina Graduko 4. mailan sartu ahal izango dira 2011-12an Gradu titulu berria lortzeko. 2. kasua: 2008-09 ikasturtean diplomaturako 2. maila egiten duten ikasleek, diplomaturako 3. ikasturtea egingo dute, eta urtebete itxaron beharko dute (2011-12 arte) Gradu Titulua lortu ahal izateko. Ikasle hauek guztiek, eta baita aurreko promozioetakoek ere, aukera dute: – Lan Segurtasun eta Osasuna Master ofiziala ikasteko (1 ikasturte) – Giza Baliabideen eta Enpleguaren Kudeaketa Master ofiziala ikasteko (1 ikasturte eta erdi) Eta 1011-2012 ikasturteko bigarren lauhilabetean egin ditzakete baita: • “Lan eta gizarte aufitoria” ikasgaia, • Gradu Amaierako Lana, • Eta Gradua osatzeko beharrezkoak diren hautazko kredituak. 35
  36. 36. Gradua ezartzea eta Diplomaturako ikasleak graduari egokitzea Graduari egokitzea I . 3. kasua: 2009-10 edo aurreko ikasturteetan, Lan Harremanen Diplomaturako 1. maila bukatu duten ikasleek, Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan Graduko 2. mailara egokitu ahal izango dira 2010-11 ikasturtean 60 kreditu egiten badituzte, kontuan hartuta: − Diplomaturako 1. mailako “Empresa ekonomia” ikasgaia “Enpresen kudeaketa I” gaiarekin (graduko 2. mailan) baloizkotzen dela. − Graduaren 1. mailako “Lanaren Psikologia” ikasi beharko duela, ez badu Diplomaturako 2. mailako “Lanaren Psikologia” ikasgaia gainditu. 36
  37. 37. Gradua ezartzea eta Lan harremanetako graduari egokitzea diplomatuen egokitzea . 4. kasua: Lan harremanetako diplomatuak 2011-12 ikasturtean sartu ahal izango dira Gradu berrian baldintza hauekin: (4.1) Ikasketekin lotutako jarduera profesionala urtebete baino epe laburragoa izan bada, Graduaren 4. mailako 33 kreditu egin beharko dituzte gutxienez. Horrela, nahitaez egin beharko dituzte: • Lan eta gizarte auditoria ikasgaia (6 Kreditu). • Gradu amaierako lana (6 kreditu) • Gainontzeko 21 kredituak diplomaturan ikasi ez dituzten hautazko beste gaiekin lortuko dira. 37
  38. 38. Gradua ezartzea eta Lan harremanetako graduari egokitzea diplomatuen graduari egokitzea II . (4.2) Diplomatuek ikasketekin lotutako gutxienez urtebeteko lana frogatzen dutenean (*), 12 kreditu gutxiago egingo dituzte. Beraz, hau izango da egin beharrekoa: – ”Lan eta gizarte auditoria” ikasgaia, – Gradu Amaierako Lana – Graduan eskaintzen diren hautazko gaietatik 9 kreditu, diplomaturan dagoeneko ikasi ez dituenak. (4.3) Gizarte Graduatuen Elkargoan 10 urtez aktiboki kolegiatuta edo Graduarekin lotuta dauden zereginak betetzen aritu direnak(*) 27 kreditu gutxiago egin beharko dituzte, eta beraz, Gradu amaierako lana baino ez dute egingo. Lan hau ezin izango da bere lan jarduera soilean oinarritu. (*) Hau Antolakuntza Akademiko Batzordeak baloratuko du. 38
  39. 39. Kontaktua Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako idazkaritza Tel.: 946013101 - 946013102 E-mail: lsznego@lg.ehu.es | Web-site: www.ehu.es OHARRA: Aurkezpen honetako edukia informazio helburuekin prestatu da baina ez da loteslea, eta hortaz, ez du ematen erreklamazioak egiteko eskubidea. Informazio eguneratua lortzeko jo ezazu kontaktuko bulegora.

×