SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Download to read offline
Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3
Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4
Helburu orokorrak eta zehatzak > 6
- Goiztiarrak programa > 7
- Haur hezkuntzarako proposamenak > 10
- Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13
Baliabideak > 16
Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 17
Ebaluazio eredua > 18
Aurrekontuak >19
ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA
Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko
jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi
nagusirengatik sortu zen:
- Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak
bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako.
- Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek,
esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren
balioak transmititu ahal izateko.
Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako
suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea
da.
Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean
izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere,
norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera
desberdinak eskainiz.
Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta
martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal
ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka
ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak,
eskolaz kanpoko jarduerak…
Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita
astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan
oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu
eraldatzailea dugu presente.
Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei
dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu
gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila,
kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak
aintzat hartzen direlarik.
Eragintza Kultur Erakundeak 2015-2016 ikasturterako
hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena
luzatzen du.
Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota
honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako
esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure
ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena
aurkezten dizuegu.
Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko
dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu:
kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna,
talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar.
Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere,
ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek,
errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen
bilakaera.
Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko
erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den
jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu:
• Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea.
• Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta
norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera
eskaintzen du
• Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea
da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan,
jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara;
bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du,
besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu,
bereganatu eta menderatzearren.
Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko
erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen
den jolasa librea izaten da.
Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso
egokia da zenbait helburu lantzeko:
• Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen
euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi
genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta
euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza
baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta
gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia
hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu.
• Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak
(bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde
batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza
transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu
helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak,
eta abar.
HELBURU OROKORRAK
 Euskara eta jolasa lotzea
 Lagunarteko hizkera indartzea.
 Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea.
 Garapen pertsonala, bultzatzea.
 Aisialdiaz gozatzea
 Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko
jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun
eta laguntasun baloreak landuz.
 Kultur aniztasuna balore gisa lantzea.
 Aukera berdintasuna sustatzea.
HELBURU ZEHATZAK
 Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea.
 Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza
barneratzea.
 Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.
 Partaideek irudimena eta sormena garatzea.
 Psikomotrizitatea garatzea.
 Partaideek gustuko jarduerak burutzea.
 Partaideek gauza berriak ikastea.
 Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea.
 Partaideek talde sentimendua izatea.
 Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea.
 Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea.
 Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak
eraikitzea.
 Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan
partaide guztiek parte hartzea.
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
ZERGAITIK GOIZTIARRAK?
Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat
eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat
beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako
goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak
asetzeko helburuarekin.
Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 08:00etatik
09.00etara eskainiko da edota arratsaldez 16:15etik
17:15era.
Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua
da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera
moldatu eta egokitu liteke.
GOIZTIARRAK: ZER DA?
Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa,
marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez
gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina,
bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara
egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu.
Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango
delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta,
beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko
genituzke baina, posible dugun guztietan, adin
desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak:
• Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea.
• Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea.
• Umeak euskara eta dibertimendua lotzea.
Jasotzaileekiko erlazionatuak:
• Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki
bultzatzea.
• Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea.
• Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko
baliabideak eskaini.
Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak:
• Neska-mutilen arteko harremanak genero
berdintasunean oinarrituak izatea.
• Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea.
• Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea.
• Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez
bultzatzea.
• Ohitura osasuntsuak barneratzea.
HELBURU OROKORRAK
• Parte hartzaileen
garapen integrala
sustatzea.
• Partaideen arteko
elkarlana eta harremanak
bultzatzea.
HELBURU ZEHATZAK
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
ABESTU ETA
JOLASTU EUSKARAZ
HAUR
HEZKUNTZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Mota desberdinetako jolasak burutuko
dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak,
jolas tradizionalak, dantzak eta
abestiak, munduko jolasak, hizkuntza
jolasak…
Euskararen erabilera sustatzea
Jolasetarako baliabideak eskaintzea
Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea
TXIKI·ERRITMO
(PSIKOMOTRIZITATEA)
HAUR
HEZKUNTZA
Musika, jolas eta ariketa desberdinen
bidez gorputzaren ezagupena,
mugimenduak eta erritmoa landuko
dituzte.
Jolasen bidez gozatzea, beste
haurrekin harreman orekatuak ezarriz,
diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak
eta sexistak baztertuz.
Gorputzaren mugimendua eta
erritmoa lantzea
Umeen harremanak bultzatzea
Bakoitzak bere gorputza ezagutzea
Gorputza sendotzea
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
KONTU KONTARI
HAUR
HEZKUNTZA
Ipuinek garrantzi handia dute haur eta
gaztetxoen hezkuntza prozesuetan.
“Kontu-kontari” ipuin tailerren bidez,
euskarazko ipuingintzaz modu
atseginean gozatzeaz gain, talde-
sorkuntza izango da helburu nagusia.
Metodologia sortzaile eta parte-
hartzailearen bidez, irudimena,
hizkuntza eta adierazpena aberasteko
baliabideak landuko dira.
 Haurren sormena sustatzea.
 Ipuin eta kontakizunez modu
ludikoan gozatzea.
 Ipuinekin lotutako sorkuntza
diziplina ezberdinak ezagutzea.
 Talde lana eta elkarlana
bultzatzea.
 Euskarazko komunikazio
gaitasuna hobetzea
EUSKAL DANTZAK
HAUR
HEZKUNTZA
ETA LEHEN
HEZKUNTZA
Mota desberdinetako euskal dantzak
ikasteko aukera izango dute.
 Euskal kultura ezagutzea eta
transmisioa bermatzea.
 Psikomotrizitatea eta gorputz
adierazpena lantzea.
DANTZA SALTSA
HAUR
HEZKUNTZA
ETA LEHEN
HEZKUNTZA
Saio hauen bitartez, modu dibertigarri
eta gozagarrian dantza ezberdinak eta
gorputz adierazpena landuko dute
txikienek.
• Haurren garapen psikomotorra eta
kognitiboa garatzea.
 Haurrak musika, dantza eta
gorputz adierazpenaren esparruan
murgiltzea
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
TXIKIROLARI
HAUR
HEZKUNTZA
Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera
fisikorako zaletasuna garatzea ohitura
osasuntsuak barneratzen hasteko.
Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun
eta trebezia garatzen dituzte:
psikomotrizitatea, harremanak,
komunikazioa...
• Haurren garapen psikomotorra eta
kognitiboa garatzea.
 Haurrek kirol mota desberdinak
ezagutzea .
 Kirolerako zaletasuna piztea .
 Bizitza osasuntsua sustatzea .
 Talde lana eta elkarlana
bultzatzea.
SUKALDARITZA
HAUR
HEZKUNTZA
Elikadura osasuntsuaren inguruan
sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta
gozagarria egitea da modurik
eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki
osasuntsurekin plater dibertigarriak
sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura
osasuntsuaz ohartarazteko jarduera
ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan
ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko
estrategiak eta jarrerak ere sustatuko
dira.
 Elikaduraren garrantziaz
sentsibilizatzea eta ohitura
osasuntsuak barneratzea.
 Sukaldaritzaren bidez, elkar-
erantzukizunaren inguruko ardura
banaketez ohartaraztea.
 Higienearekin lotutako ohiturak
barneratzea.
 Euskararekiko motibazioa eta
erabilera indartzea jarduera
atsegin eta gozagarrien bidez.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
MARRAZKETA
LEHEN
HEZKUNTZA
Material eta teknika desberdinak
erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez,
bakarka edo taldeka haien lanak sortuko
dituzte.
 Teknika eta material desberdinak
ezagutzea
 Irudimena eta sormena lantzea
IKAS LIBU
LEHEN
HEZKUNTZA
Etxeko lanak egiteko, edukietan
errefortzua jasotzeko, ikasteko
tekniketan trebatzeko edota irakur
zaletasuna bultzatzeko tartea izango da.
 Ikasteko teknikak eskuratzea
 Irakur zaletasuna sustatzea
 Ikasketetan dituzten zailtasunak
gainditzen laguntzea
INFORMATIKA
LEHEN
HEZKUNTZA
Programa desberdinak erabiltzen
ikasteko aukera izango dute eta blog bat
sortzen lagunduko diegu.
 Ezagupen berriak barneratzea eta
ikasitakoa praktikatzea
 Programa zehatzak erabiltzen
ikastea.
KIROL ANITZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Kirol desberdinak frogatzeko aukera
izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola,
boleibola, eskupilota, atletismoa,
badminton, hockey, aerobic, eta
bestelakoak… Ekintza hau edozein
adineko umeei zuzen daiteke baina oso
egokia da lehen hezkuntzako lehenengo
ziklokoentzat.
 Kirol eta jolas desberdinak
ezagutzea eta praktikatzea, kirola
bera, onuragarri eta dibertigarria
dela barneratuz lehiakortasunetik
eta norberekeriatik kanpo.
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
BIRZIKLAPEN
TAILERRA
LEHEN
HEZKUNTZA
Material desberdinak erabiliz eta batez
ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak,
jokoak, jolasak eta abar sortzea
interesgune batetik abituak.
 Teknika eta material desberdinak
ezagutzea
 Irudimena eta sormena lantzea
 Materialak berrerabiltzea
EUSKARA
INDARTZEKO SAIOAK
LEHEN
HEZKUNTZA
Euskararekin zailtasunak dituztenentzat
edota gure herrira heldu berriak
direnentzat modu ludikoan lantzeko
saioak izango dira.
 Euskararen ezagutza eta erabilera
lantzea.
 Euskararekiko motibazioa
areagotzea.
 Euskara landuz gozatzea.
IKUS ENTZUNEZKO
TAILERRA
LEHEN
HEZKUNTZA
Teknologia berrien bidez sormena
landuko dugu, antzerkiak, blogak,
laburmetraiak eta abar sortuz.
 Irudimena eta sormena lantzea
 Teknologia berriak ezagutzea
INGELESA
LEHEN
HEZKUNTZA
Ingelesa modu ludikoan ikastea eta
indartzea, jolasen, abestien, antzerkien
eta ipuinen bitartez.
 Ingelesa modu gozagarrian
ikastea eta indartzea.
ANTZERKIGINTZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Antzerki munduan murgilduko dira
hainbat teknika ikasiz eta gorputz
adierazpena landuz.
 Antzerki mundura hurbiltzea eta
mundu hau ezagutzea.
 Gorputz adierazpena eta
ahozkotasuna garatzea.
JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK
SUKALDARITZA
LEHEN
HEZKUNTZA
Elikadura osasuntsuaren inguruan
sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta
gozagarria egitea da modurik eraginkorrena.
Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin
plater dibertigarriak sortuko dira irudimena
erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko
jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan
ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko
estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.
 Elikaduraren garrantziaz
sentsibilizatzea eta ohitura
osasuntsuak barneratzea.
 Sukaldaritzaren bidez, elkar-
erantzukizunaren inguruko ardura
banaketez ohartaraztea.
 Higienearekin lotutako ohiturak
barneratzea.
 Euskararekiko motibazioa eta
erabilera indartzea jarduera atsegin
eta gozagarrien bidez.
KONTU KONTARI
LEHEN
HEZKUNTZA
Ipuinek garrantzi handia dute haur eta
gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu-
kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko
ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz
gain, talde-sorkuntza izango da helburu
nagusia. Metodologia sortzaile eta parte-
hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta
adierazpena aberasteko baliabideak landuko
dira.
 Haurren sormena sustatzea.
 Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan
gozatzea.
 Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina
ezberdinak ezagutzea.
 Talde lana eta elkarlana bultzatzea.
 Euskarazko komunikazio gaitasuna
hobetzea.
!! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
 Jasotzaileak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak.
 JOLASAREN GARRANTZIA EUSKARAREN EREMUAN ETA BALIOETAN HEZTEKO PATIOAN
 Jolasek ezinbesteko garrantzia daukate hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren
hiru ardatz nagusiak betetzen dituztelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik, transmisioa ahalbidetzen dutelako.
Horrez gain, haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzea dakar jolasteak eta abesteak, eta hizkuntza honek
gozatzeko ere balio duela erakusten da. Hizkuntzaren erabilera ludikoa egiten da jolasen bidez, eta hau, motibazioa areagotzeko eta
euskara oharkabean barneratzeko eta erabiltzeko modu bat .
 Jarduerak: Jolas tradizionalak, jolas kooperatiboak, talde jolasak, jolas erraldoiak, Kantu jolasak , Munduko jolasak, Bizkidetzarako
jolasak, Hizkuntza eta komunikazio jolasak, Kirol originalak, eta askoz gehiago …
ZURE PROPOSAMENA ESKATU !!
!! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
Azpiegitura
Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua
izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti
bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko
jolasgune gisa har dezaten.
Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa
litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri
izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako.
Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun
materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da.
Materiala
Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta
materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da.
Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar
dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak
erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen
elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak,
sokak, goma, kanikak, iturriak, etab…
Giza baliabideak
Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta
horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte:
• Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean
trebatuak.
• Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren
eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
KOORDINAZIOA
Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena
egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da
beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko.
Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko
da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko.
EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA
Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko
ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu:
Giza baliabideei dagokionez
Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera.
Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera.
Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea.
Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako
kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa,
BAO 10/13)
Ekintzaren jarraipenari dagokionez
Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da.
Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da
plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen
arazo edo gabeziei aurre egiteko.
Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria
txostena aurkeztuko da.
Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko
du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu:
 Ikastetxea.
 Eguna.
 Begiraleen izenak.
 Burututako ekintzak.
 Partaide kopurua.
 Eguneko oharrak eta balorazioa.
Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da
*Gizarte esku-hartzerako hitzarmen kolektiboa, BAO 13//10
Eskolaz kanpoko ekintzen prezioa orduko
> 30,00 €
Goiztiarrak programaren prezioa orduko
> 21,51 €
Harremanetarako:
eragintza@eragintza.eus
www.eragintza.eus
Tel. 94 432 0445

More Related Content

Viewers also liked

Piero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's LandsPiero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's Landssoulplace
 
Presentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentoPresentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentosoulplace
 
A to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingA to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingObility
 
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroakeragintza
 
Enfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reaEnfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reacacune
 
σχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςσχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςfrofro
 
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Tania Pramesti
 
Chemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumChemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumAnkit Agarwal
 

Viewers also liked (11)

Piero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's LandsPiero della Francesca's Lands
Piero della Francesca's Lands
 
Presentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimentoPresentazione alghe movimento
Presentazione alghe movimento
 
A to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web MarketingA to Z of B2B Web Marketing
A to Z of B2B Web Marketing
 
Film making
Film makingFilm making
Film making
 
The Kiva Zip Journey
The Kiva Zip JourneyThe Kiva Zip Journey
The Kiva Zip Journey
 
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
2015 - 2016 ikasturteko ikastaroak
 
Enfoque curricular del rea
Enfoque curricular del reaEnfoque curricular del rea
Enfoque curricular del rea
 
Thorax
ThoraxThorax
Thorax
 
σχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσηςσχέσεις βυζαντίου δύσης
σχέσεις βυζαντίου δύσης
 
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
Penjelasan Tentang Bab Cahaya SMP kelas 8
 
Chemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibriumChemistryppt chemical equilibrium
Chemistryppt chemical equilibrium
 

Similar to Eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak

Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaGanuzasil
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakAlaira Maps
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu-Zumarraga Ikastola
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuagazgarane
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)iralekontsultazerbitzua
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiIrene Gonzalez
 

Similar to Eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak (20)

Hezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektuaHezkuntza proiektua
Hezkuntza proiektua
 
Eskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia GanuzaEskuhartzea Silvia Ganuza
Eskuhartzea Silvia Ganuza
 
Irrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak KlubaIrrien Lagunak Kluba
Irrien Lagunak Kluba
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
PrintzipioakbalioaketaezaugarriakPrintzipioakbalioaketaezaugarriak
Printzipioakbalioaketaezaugarriak
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
AURKEZPENA
AURKEZPENAAURKEZPENA
AURKEZPENA
 
Aurkezpena
AurkezpenaAurkezpena
Aurkezpena
 
Blogerako
BlogerakoBlogerako
Blogerako
 
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokiaUrretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
Urretxu zumarraga ikastola elkarbizitza behatokia
 
Curriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretuaCurriculumaren dekretua
Curriculumaren dekretua
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (zuzenketa)
 
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasiLemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
Lemoiz Portfolioren erabilera HHn. Ikasten ikasi
 

Eskolaz kanpokoak eta goiztiarrak

  • 1.
  • 2. Eragintza Kultur Erakundearen aurkezpena > 3 Eskolaz kanpokoen garrantzia > 4 Helburu orokorrak eta zehatzak > 6 - Goiztiarrak programa > 7 - Haur hezkuntzarako proposamenak > 10 - Lehen hezkuntzarako proposamenak > 13 Baliabideak > 16 Koordinazioa eta kudeaketa eredua > 17 Ebaluazio eredua > 18 Aurrekontuak >19
  • 3. ERAGINTZA Kultur Erakundea 1998. urtean URTXINTXA Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen: - Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako. - Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko. Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da. Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz. Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak, eskolaz kanpoko jarduerak… Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu eraldatzailea dugu presente. Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila, kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak aintzat hartzen direlarik.
  • 4. Eragintza Kultur Erakundeak 2015-2016 ikasturterako hurrengo eskolaz kanpoko ekintzen proposamena luzatzen du. Gure elkarteak, urteak daramatza zenbait ikastetxetan mota honetako egitasmoak aurrera eramaten, eta urteetako esperientziatik eta eskarmentutik abiatuta, zure ikastetxeko behar eta nahiei egokitutako proposamena aurkezten dizuegu. Egitasmo honen bidez, euskararen erabilera sustatuko dugu, baina bestelako helburu batzuk ere landuko ditugu: kooperazioa, kultura aniztasuna, aukera berdintasuna, talde izaera, errespetua, parte hartze aktiboa, eta abar. Espazioak garrantzia handia du jolasaren garapenean, izan ere, ondo eta kontzienteki egituratutako espazio-denbora batek, errazago bultzatuko du hainbat trebezia eta ahalmenen bilakaera. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da; honek funtzio desberdinak ditu: • Funtzio ludikoa: jostagarria da, ondo pasatzeko unea. • Funtzio soziala: kideen arteko elkarrekintza gertatzen da eta norbanakoa taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen du • Funtzio hezitzailea: gorputza eta adimena entrenatzeko unea da eta bertan hainbat abilezia eta trebetasun garatu daitezke.
  • 5. Jolasa funtsezko jarduera da pertsonaren bizitzan, jolasaren bidez ikasten baitugu eta jendarteratzen baikara; bereziki haurrak bere burua antzemateko jolasten du, besteek aintzat har dezaten, inguruko mundua aztertu, bereganatu eta menderatzearren. Ikastetxeetan, jolastokia da gehienbat umeek jolasteko erabiltzen duten espazioa, eta normalean bertan burutzen den jolasa librea izaten da. Beraz, ikastetxeko jolastokiak dituen ezaugarriengatik oso egokia da zenbait helburu lantzeko: • Alde batetik, euskararen erabilera sustatzen da; partaideen euskararenganako ikuskeran eta motibazioan eragin nahi genuke, hizkuntza-ikasketak dikotomia kolokan jarriz eta euskara bizitzaren arlo ez-formaletarako ere hizkuntza baliagarria dela erakutsiz. Beraz, euskaraz ere jolastu eta gozatu daitekeela transmititu nahi genieke, hau da, aisialdia hizkuntzarekin lotu eta aldi berean erregistro berezi hau landu. • Bestetik, gaur egun hain indartsuak diren jolas motak (bakarkakoak eta teknologia berrietan oinarritutakoak) alde batera utzita balore positiboak eta elkar ekintza transmititzen dituzten bestelako jolasak sustatzea dugu helburu: talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, eta abar.
  • 6. HELBURU OROKORRAK  Euskara eta jolasa lotzea  Lagunarteko hizkera indartzea.  Euskara, harreman hizkuntza bezala sustatzea.  Garapen pertsonala, bultzatzea.  Aisialdiaz gozatzea  Isolamendua dakarten jolasen aurrean (PSP...) betiko jolas kooperatiboak berpiztu eta sustatzea, elkartasun eta laguntasun baloreak landuz.  Kultur aniztasuna balore gisa lantzea.  Aukera berdintasuna sustatzea. HELBURU ZEHATZAK  Partaideak aisialdian euskaraz mintzatzea.  Aisialdirako zein jolaserako erabilgarria den hizkuntza barneratzea.  Partaideek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea.  Partaideek irudimena eta sormena garatzea.  Psikomotrizitatea garatzea.  Partaideek gustuko jarduerak burutzea.  Partaideek gauza berriak ikastea.  Elkarrizketan oinarritutako harremanak izatea.  Partaideek talde sentimendua izatea.  Partaideek beste kultura batzuk ezagutzea.  Kultur aniztasuna aberastasun iturri gisa ikustea.  Partaideek genero berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzea.  Estereotipo eta eredu zehatzetatik kanpo, ekintza guztietan partaide guztiek parte hartzea.
  • 7.
  • 8. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. ZERGAITIK GOIZTIARRAK? Sarritan gurasoen eta seme-alaben ordutegiak ez doaz bat eta ondorioz eskola hasi arte haurrak uzteko leku bat beharrezkoa da. Programa honen bidez ikastetxeetako goizeko ordutegia luzatu nahi da familiek dituzten beharrak asetzeko helburuarekin. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizeko 08:00etatik 09.00etara eskainiko da edota arratsaldez 16:15etik 17:15era. Hala ere, aurkezten dugun proposamena irekia eta malgua da beraz, aurrerago sortzen diren beharren arabera moldatu eta egokitu liteke. GOIZTIARRAK: ZER DA? Ekintza anitzeko gunea proposatzen dugu: irakurketa, marrazketa, ipuin kontularitza, jolas txikiak, etab… berez gurasoek haurrak uzteko espazio baten beharra dute baina, bide batez, espazio hori, parte hartzaileen beharretara egokitutako gune hezitzailea bilakatuko dugu. Jasotzaileei dagokionez, talde heterogeneoa izango delakoan gaude, ezaugarri desberdineko haurrek osotuta, beraz, hasiera baten, ekintzak txokotan planteatuko genituzke baina, posible dugun guztietan, adin desberdinetako umeen arteko harremanak sustatuko ditugu.
  • 9. Euskararen erabilerarekiko erlazionatuak: • Euskararen erabilera jolaskideen artean sustatzea. • Euskaraz jolasteko baliabideak luzatzea. • Umeak euskara eta dibertimendua lotzea. Jasotzaileekiko erlazionatuak: • Parte hartzaileen irudimena eta sormena aktiboki bultzatzea. • Umeei aisialdirako aukera egokiak eskaintzea. • Familiei lan eta eskola ordutegiak uztartzeko baliabideak eskaini. Baloreen hezkuntzarekin erlazionatuak: • Neska-mutilen arteko harremanak genero berdintasunean oinarrituak izatea. • Umeen arteko elkarrenganako errespetua indartzea. • Hizkuntza medio, kultur artekotasunaren alde egitea. • Ingurumenaren zainketa ekintza konkretuen bitartez bultzatzea. • Ohitura osasuntsuak barneratzea. HELBURU OROKORRAK • Parte hartzaileen garapen integrala sustatzea. • Partaideen arteko elkarlana eta harremanak bultzatzea. HELBURU ZEHATZAK
  • 10.
  • 11. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako jolasak burutuko dira; talde jolasak, jolas kooperatiboak, jolas tradizionalak, dantzak eta abestiak, munduko jolasak, hizkuntza jolasak… Euskararen erabilera sustatzea Jolasetarako baliabideak eskaintzea Euskara ikasiz eta erabiliz gozatzea TXIKI·ERRITMO (PSIKOMOTRIZITATEA) HAUR HEZKUNTZA Musika, jolas eta ariketa desberdinen bidez gorputzaren ezagupena, mugimenduak eta erritmoa landuko dituzte. Jolasen bidez gozatzea, beste haurrekin harreman orekatuak ezarriz, diskriminazioak eta jarrera oldarkorrak eta sexistak baztertuz. Gorputzaren mugimendua eta erritmoa lantzea Umeen harremanak bultzatzea Bakoitzak bere gorputza ezagutzea Gorputza sendotzea !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  • 12. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK KONTU KONTARI HAUR HEZKUNTZA Ipuinek garrantzi handia dute haur eta gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu-kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz gain, talde- sorkuntza izango da helburu nagusia. Metodologia sortzaile eta parte- hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta adierazpena aberasteko baliabideak landuko dira.  Haurren sormena sustatzea.  Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan gozatzea.  Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina ezberdinak ezagutzea.  Talde lana eta elkarlana bultzatzea.  Euskarazko komunikazio gaitasuna hobetzea EUSKAL DANTZAK HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Mota desberdinetako euskal dantzak ikasteko aukera izango dute.  Euskal kultura ezagutzea eta transmisioa bermatzea.  Psikomotrizitatea eta gorputz adierazpena lantzea. DANTZA SALTSA HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA Saio hauen bitartez, modu dibertigarri eta gozagarrian dantza ezberdinak eta gorputz adierazpena landuko dute txikienek. • Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.  Haurrak musika, dantza eta gorputz adierazpenaren esparruan murgiltzea !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
  • 13. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK TXIKIROLARI HAUR HEZKUNTZA Oso garrantzitsua da txikitatik jarduera fisikorako zaletasuna garatzea ohitura osasuntsuak barneratzen hasteko. Kirolaren bidez haurrek hainbat gaitasun eta trebezia garatzen dituzte: psikomotrizitatea, harremanak, komunikazioa... • Haurren garapen psikomotorra eta kognitiboa garatzea.  Haurrek kirol mota desberdinak ezagutzea .  Kirolerako zaletasuna piztea .  Bizitza osasuntsua sustatzea .  Talde lana eta elkarlana bultzatzea. SUKALDARITZA HAUR HEZKUNTZA Elikadura osasuntsuaren inguruan sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta gozagarria egitea da modurik eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin plater dibertigarriak sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.  Elikaduraren garrantziaz sentsibilizatzea eta ohitura osasuntsuak barneratzea.  Sukaldaritzaren bidez, elkar- erantzukizunaren inguruko ardura banaketez ohartaraztea.  Higienearekin lotutako ohiturak barneratzea.  Euskararekiko motibazioa eta erabilera indartzea jarduera atsegin eta gozagarrien bidez.
  • 14.
  • 15. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK MARRAZKETA LEHEN HEZKUNTZA Material eta teknika desberdinak erabiltzen ikasiko dute eta horien bidez, bakarka edo taldeka haien lanak sortuko dituzte.  Teknika eta material desberdinak ezagutzea  Irudimena eta sormena lantzea IKAS LIBU LEHEN HEZKUNTZA Etxeko lanak egiteko, edukietan errefortzua jasotzeko, ikasteko tekniketan trebatzeko edota irakur zaletasuna bultzatzeko tartea izango da.  Ikasteko teknikak eskuratzea  Irakur zaletasuna sustatzea  Ikasketetan dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea INFORMATIKA LEHEN HEZKUNTZA Programa desberdinak erabiltzen ikasteko aukera izango dute eta blog bat sortzen lagunduko diegu.  Ezagupen berriak barneratzea eta ikasitakoa praktikatzea  Programa zehatzak erabiltzen ikastea. KIROL ANITZA LEHEN HEZKUNTZA Kirol desberdinak frogatzeko aukera izango dute: saskibaloia, tenisa, futbola, boleibola, eskupilota, atletismoa, badminton, hockey, aerobic, eta bestelakoak… Ekintza hau edozein adineko umeei zuzen daiteke baina oso egokia da lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoentzat.  Kirol eta jolas desberdinak ezagutzea eta praktikatzea, kirola bera, onuragarri eta dibertigarria dela barneratuz lehiakortasunetik eta norberekeriatik kanpo. !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.
  • 16. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Material desberdinak erabiliz eta batez ere berrerabiliz, objektuak, ipuinak, jokoak, jolasak eta abar sortzea interesgune batetik abituak.  Teknika eta material desberdinak ezagutzea  Irudimena eta sormena lantzea  Materialak berrerabiltzea EUSKARA INDARTZEKO SAIOAK LEHEN HEZKUNTZA Euskararekin zailtasunak dituztenentzat edota gure herrira heldu berriak direnentzat modu ludikoan lantzeko saioak izango dira.  Euskararen ezagutza eta erabilera lantzea.  Euskararekiko motibazioa areagotzea.  Euskara landuz gozatzea. IKUS ENTZUNEZKO TAILERRA LEHEN HEZKUNTZA Teknologia berrien bidez sormena landuko dugu, antzerkiak, blogak, laburmetraiak eta abar sortuz.  Irudimena eta sormena lantzea  Teknologia berriak ezagutzea INGELESA LEHEN HEZKUNTZA Ingelesa modu ludikoan ikastea eta indartzea, jolasen, abestien, antzerkien eta ipuinen bitartez.  Ingelesa modu gozagarrian ikastea eta indartzea. ANTZERKIGINTZA LEHEN HEZKUNTZA Antzerki munduan murgilduko dira hainbat teknika ikasiz eta gorputz adierazpena landuz.  Antzerki mundura hurbiltzea eta mundu hau ezagutzea.  Gorputz adierazpena eta ahozkotasuna garatzea.
  • 17. JARDUERA ADINA AZALPENA HELBURUAK SUKALDARITZA LEHEN HEZKUNTZA Elikadura osasuntsuaren inguruan sentsibilizatzeko jarduera ludiko eta gozagarria egitea da modurik eraginkorrena. Horretarako, hainbat jaki osasuntsurekin plater dibertigarriak sortuko dira irudimena erabiliz. Elikadura osasuntsuaz ohartarazteko jarduera ludikoak egiteaz gain, tailer hauetan ardura eta elkar-erantzukizuna lantzeko estrategiak eta jarrerak ere sustatuko dira.  Elikaduraren garrantziaz sentsibilizatzea eta ohitura osasuntsuak barneratzea.  Sukaldaritzaren bidez, elkar- erantzukizunaren inguruko ardura banaketez ohartaraztea.  Higienearekin lotutako ohiturak barneratzea.  Euskararekiko motibazioa eta erabilera indartzea jarduera atsegin eta gozagarrien bidez. KONTU KONTARI LEHEN HEZKUNTZA Ipuinek garrantzi handia dute haur eta gaztetxoen hezkuntza prozesuetan. “Kontu- kontari” ipuin tailerren bidez, euskarazko ipuingintzaz modu atseginean gozatzeaz gain, talde-sorkuntza izango da helburu nagusia. Metodologia sortzaile eta parte- hartzailearen bidez, irudimena, hizkuntza eta adierazpena aberasteko baliabideak landuko dira.  Haurren sormena sustatzea.  Ipuin eta kontakizunez modu ludikoan gozatzea.  Ipuinekin lotutako sorkuntza diziplina ezberdinak ezagutzea.  Talde lana eta elkarlana bultzatzea.  Euskarazko komunikazio gaitasuna hobetzea.
  • 18.
  • 19. !! Partaideen proposamenak ere, oso kontuan izango ditugu programazioa zehazterako orduan, batez ere bigarren hiruhilabetekotik aurrera.  Jasotzaileak: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak.  JOLASAREN GARRANTZIA EUSKARAREN EREMUAN ETA BALIOETAN HEZTEKO PATIOAN  Jolasek ezinbesteko garrantzia daukate hizkuntzaren normalizazioan. Alde batetik hizkuntza baten ezagutza prozesuetan ematen diren hiru ardatz nagusiak betetzen dituztelako: motibazioa, ezagutza eta erabilera, eta beste alde batetik, transmisioa ahalbidetzen dutelako. Horrez gain, haurrak euren artean edo beste edozeinekin euskaraz erlazionatzea dakar jolasteak eta abesteak, eta hizkuntza honek gozatzeko ere balio duela erakusten da. Hizkuntzaren erabilera ludikoa egiten da jolasen bidez, eta hau, motibazioa areagotzeko eta euskara oharkabean barneratzeko eta erabiltzeko modu bat .  Jarduerak: Jolas tradizionalak, jolas kooperatiboak, talde jolasak, jolas erraldoiak, Kantu jolasak , Munduko jolasak, Bizkidetzarako jolasak, Hizkuntza eta komunikazio jolasak, Kirol originalak, eta askoz gehiago … ZURE PROPOSAMENA ESKATU !! !! Azaldutako ekintzak behar eta nahien arabera molda daitezke eta behin taldea osatuta, programazio zehatz bat diseinatuko da.
  • 20. Azpiegitura Eskolako azpiegitura erabiliko dugu eta garrantzitsua izango litzateke eremu jakin bat mugatzea jarduerak beti bertan burutzeko eta parte-hartzaileek erreferentziazko jolasgune gisa har dezaten. Bestalde, kanpoko jarduerei dagokionez, ezinbestekoa litzateke aterpe, pilotaleku edo gimnasioa eskuragarri izatea eguraldi txarra edo euria den egunetarako. Azkenik, ekintza desberdinak burutzeko erabiliko dugun materiala gordetzeko leku bat ere beharrezkoa izango da. Materiala Ikastetxeko baliabideak eta materialak erabiliko dira eta materiala erosi behar izatekotan, aparte kobratuko da. Burutuko ditugun ekintzak eta jolasak material gutxi behar dutenetarikoak izango dira, erraz topa daitezkeen baliabideak erabiliko ditugu eta ahal den heinean, norberak sor ditzakeen elementuez baliatuko gara: zapiak, pilotak, baloiak, klarionak, sokak, goma, kanikak, iturriak, etab… Giza baliabideak Hezitzaile guztiak aisialdiko begirale tituludunak izango dira eta horrez gain, hurrengo ezaugarriak izango dituzte: • Euskaldunak eta euskararen erabileraren sustapenean trebatuak. • Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan trebatuak. Generoaren eta kultuartekotasunaren alorrean trebatuak.
  • 21. KOORDINAZIOA Eragintza Kultur Erakundeko koordinatzaileak ekintzen jarraipena egingo du eta programaren arduradunarekin lotuko da beharrezkoak diren gai guztiak lotzeko. Beste alde batetik, ikastetxearen arduradunekin ere koordinatuko da, azpiegiturak ezagutzeko eta bestelako oharren berri izateko. EKINTZEN KUDEAKETARAKO EREDUA Eragintza Kultur Erakundeak eskaintzen duen eskolaz kanpoko ekintzen kudeaketak hurrengo ezaugarriak ditu: Giza baliabideei dagokionez Ikastetxeak berak duen lan poltsarekin lan egiteko aukera. Gure lan poltsako hezitzaileekin lan egiteko aukera. Hezitzaileak ingurune hurbilekoak izatea. Hezitzaileek gizarte esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako kontratua izango dute. (Interbentzio soziala hitzarmen kolektiboa, BAO 10/13) Ekintzaren jarraipenari dagokionez Ikasturte hasieran ekintzaren plangintza egingo da. Hiru-hilabeteka jarduera bakoitzaren ebaluazioa egingo da plangintzaren garapena zein izan den ezagutzeko eta suerta daitezkeen arazo edo gabeziei aurre egiteko. Ikasturte amaieran jardueren ebaluazioa jasotzen duen memoria txostena aurkeztuko da.
  • 22. Eskola bakoitzean hezitzaileak fitxa labur bat bete beharko du. Fitxa horrek honako datu hauek izango ditu:  Ikastetxea.  Eguna.  Begiraleen izenak.  Burututako ekintzak.  Partaide kopurua.  Eguneko oharrak eta balorazioa. Fitxa hori, hiruhilabeteko ebaluazioa egiteko erabiliko da
  • 23. *Gizarte esku-hartzerako hitzarmen kolektiboa, BAO 13//10 Eskolaz kanpoko ekintzen prezioa orduko > 30,00 € Goiztiarrak programaren prezioa orduko > 21,51 €