1. XABIER AMURIZARI EGINDAKO ELKARRIZKETA.
ARGIA.- ZER SENTITZEN DUZU HAU PASATA ?
XABIER AMURIZA.- Orain lasaitasun handia eta poza, eta bizitzan nik hau
nozbait etorri behar zuela banekien, eta ez diat ezango ez irabaztea nahiago nuenik,
baina oso pozik nau eta irabazleari eta bigarrenari zorionik handienak, eta ez duk
konpromisoz eta benetan zorionak ematen hari nauk irabazleari.
A.-SAIO BITARTEAN MOMENTU LARRIENA?
X.A.- Gaur goizean bakarkako saioa uste diat, gauza horrela gertatzen dituk, neure
espezialitatea zela uzte zuten horretan, horretan pixka bat flojo ibili naiz, baina esan
nahi diat hemen jendea jo egiten duela, eta gero ardura pixka bat, errespontsabilitate
pixka bat ere bai. Horrek behar bada eragin pixka bat egingo zidan baina.
A.- ZER IZAN DUK HIRETZAT INPORTANTEAGOA EZENARIOKOA
ALA AURREKO JENDEA ?
X.A.- Batera, bertsolaritza kantatu eta entzun izaten duk, ez, poz handia
jendeartean ziren gazteengatik. Bueno hemen mugimendu izugarria zegok eta ni
horrek luzeran gehiago pozten nau, gaur txapela jantzi banu orain ez nagoen baino
zoriontzuago egongo nintzen, baina sakonean hori nahiko poz txikia duk beste honen
konparazioan. Nik bertsotan poza ematen didala esaten dudanean ez dut txantzetan
esaten.
A.- GIPUTZEK BERRIZ IRABASTERA BUELTATU DITUK.
X.A.- Bai, bai, eta zorionak gainera.
A.- BAZEN HOR ALDEZLEEN ALDETIKETA GIRO PIXKA BATEZ...
X.A.- Nik hori ez dakit, ni aparte ibili nauk giro horretatik, ez dakit ze giro egon
den, baina normala duk Gipuzkoa eta Azpeitia inguruan aldezleak izatea, nire alde
ere izango ziren batzu, ez zegok buellta eman beharik.