Sorguneak kultur politika

  • 73 views
Uploaded on

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
73
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
2
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA SORguneak ikertegia Euskal kultura garatzeko politikak Irizpideak definitzeko proposamena eta arlokako ekarpenak aztertzeko oinarriak (Lehen hurbilpena) SORguneak ikertegia Eskoriatzan, 2008ko azaroaren 7an Eskoriatzan, 2011ko uztailaren 7an
  • 2. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA “Kulturgintzak proiektu kultural batean elkartuko gaitu. Euskal Herria ez du egiten bere administrazioak edo bere proiektu ekonomikoak. Hori guztia beharko du, baina non elkartuko garen, hori proiektu kultural batean izan beharko du nahitaez.” Joxe Azurmendi
  • 3. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Sarrera Sorguneak ikertegiak euskara eta euskal kultura ikerketa eremu dituen HUHEZI, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikerketa taldea da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailaren eskariz 'Euskal kulturgintzaren estrategia bideratzeko oinarriak' (473/2008 Foru Agindua) eta 'Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboa Gipuzkoan' (474/2008 Foru Agindua) ikerketak burutu ditu 2008-2010 epean. Lehen bi ikerketen egitekoa euskal kultura parametro bizigarriagoetara ekartzeko beharrezko diren premisa etiko, sozial eta politikoak zeintzuk diren argitzea izan da. Premisa horiek oinarritzat hartu eta hiru eremu landu dira: euskararen eta euskal kulturaren azken 40 urteetako historiari begirada kritikoa egin zaio, batetik. Gaur egun, euskal kulturak bizi dituen indargune eta ahulguneak identifikatu eta errealismoz jabetzeko saiakera egin da, bestetik. Eta, azkenik, XXI. mende hasera honetako gizarte aldaketek eta teknologia berrien eraginek euskal kulturari ireki dizkioten desafioen berri jaso da. Begirada diakronikoaren eta eragileen arteko harremanak, euskal dimentsioaren tratamenduarekin eta kulturgintzako fase estrategikoen dinamikarekin gurutzatuta, desafioak identifikatu eta izendatzeko saiakera egin da, eta azkenik, desafio horiei egoki erantzungo dieten estrategiak marraztu eta begitandu dira. Begitandu den hori, orain, parametro erabilgarriagoetara ekartzeko saiakeraren lehen urratsa da honako txosten hau. Hain zuzen, administrazio publikoen kultur politikak nondik norakoak izan beharko luketen marrazteko irizpide eta oinarriak definitzea. Kultur politiken garatze eredu baten proposamenari helduko dio, beraz, ikerketa lan honek. Hain justu, aurreko bi ikerketak zutabe eta orube dituela, bi helburu bete nahi ditu: bata, kultur politika baterako oinarri eta irizpideak markatzea; eta bestea, nazioartean, hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruko politika eredugarriak zeintzuk diren identifikatzea. Biak ere osagarriak, bata praktikari begiragokoa, eta bestea, beste esperientzia batzuekin alderatzetik praktika horri berme teoriko eta propositiboa emateari zuzendua. Aurreko bi ikerketak bezala, honako honetan ere, euskara erdigunean jarri da, eta hizkuntza eta kultura biziberritzeko neurri soziolinguistikoak oinarrian, eta, orobat,
  • 4. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA gizarte zibilaren eragiletza goi mailan, eta horren argitan egin da ikerketa. Prisma nagusia euskara da eta euskararen galbahetik iragazita aztertu ditugu kultur politikak eta diseinatu ditugu proposamenak. Lehen atalean, 'Kultura, hizkuntzaren argitan: gramatika bat' izenekoan, euskal kulturaren inguruko diskurtso bat ehundu dugu hainbat adituren pentsamendua lagun hartuta. Bigarren atalean, 'Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken azterketa bat' kultur politiken analisi zehatzagoa egin da, eta sustapen modu eta ebaluazio parametro multzo bat diseinatu da.
  • 5. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Ikerketa-txosten honek honako atal hauek landuko ditu, hurrenez hurren: Kultura, hizkuntzaren argitan: oinarrizko gramatika bat  Euskal kulturgintzaren lezioak  Hizkuntza eta kultura: elkar elikatuz  Euskara eta kultura: euskal kultura  Euskal kultur politikak: zergatik, zertarako  Euskal dimentsioa kultur politiketan  Kulturaren errelebantzia politikaren eremu orokorrean  Administrazio publiko eta gizarte zibila: bisioa eta topaguneak  Komunikabide sistema propioa Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken analisi bat  Euskal kulturgintzaren oinarriak  Euskal kulturgintzaren estrategiak  Euskal kulturgintzaren irakasbideak  Aldundiko kultur politiken irakurketa bat  Sortu, elikatu, iritsi, trinkotu  Hitzarmenen berrirakurketa bat Ohar metodologikoak eta bibliografia
  • 6. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Kultura, hizkuntzaren argitan: oinarrizko gramatika bat Joxe Azurmendi pentsalariaren hitz argigarriekin abiatzen dugun hirugarren txosten honek elkartuko gaituen proiektu kultural horren egikaritzeari hurbilpen bat egitea du helburu. Kulturgintza eta Euskal Herriko herritarrak bilduko gaituen proiektu kultural horren izatea ez da berria, ez eta egiteke dagoen zerbait ere, ez bere osotasunean behintzat. Euskal kulturaren historia modernoak, 60ko hamarkadatik gaur egunera luzatzen denak, egin duen bidearen emaitza dugu gaur esku artean. Hobetu beharreko eremuak badira, baina ondo landutakoak ere bai. Zuzendu beharreko politika eta diskurtsoak ere, baina baita pentsamendu eta praktika baliagarri ugari ere. Begirada diakroniko garbi eta kritiko batek egin dena asko izan dela adierazten digu, baina baita zer egitekoa badagoela oraindik ere. Hala ere, bereziki erakusten diguna zera da: gaur egungo gizarteak bere baitara ekarri dituen aldaketa guztiek diskurtso berriak behar dituela, eta desafioak inoiz aurretik ezagutu gabeak izanda, aurrera urratsa emateko eta praktika kultural eta linguistiko ausartak abiatzeko unean gaudela. Azken berrogeita hamar urtean egindako lanari ikasbide probetxugarririk atera diezaiokegu, eta horiek izan beharko dute praktika eta diskurtso kultural berrien oinarri. Gramatika berri edo berritu bat osatzen hasteko unea da. Ondoren, oinarrizko letra batzuk. Euskal kulturgintzaren lezioak Bat: Euskara eta kultura elkar lotuta, eta biak elkar elikatuz, bersotu, biziberritu eta modernizatu izan direla, bereziki, erkidego autonomikoen garaiaren aurretik. Bi: Euskara eta kulturaren biziberritzea herri ekimen hutsa izan dela lehen aro horretan, eta gizarte zibilak orduan markatutako marra gorriak direla (euskarazko, eta ez elebitako, gune hegemonikoak eraikitzea) ondoren erakunde publikoen ekimenen minimoaren neurria eman dutenak, bereziki hizkuntzari eta hezkuntzari dagokienean.
  • 7. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Hiru: Euskara, besteak beste, eta konparazio handitan sartu gabe ere, kulturan egon dela eta dagoela osasuntsuen, hizkuntzaren eta kultur sormenaren beraren kualitatibotasunari begira. Besterik da euskarazko kulturak hedatzeko, ezagutzera emateko eta arnas hartzeko ze arazo dituen oraindik ere, eta hori da ziurrenik esku-hartze handiena eska lezakeen eremua, aurrerago ikusiko dugun legez. Lau: Euskarak eta euskal kulturak kantitatea izan du jomugan bereziki azken hamarkadetan, nahiz eta kalitatea ere ez duen inondik inora arrotz izan. Euskaldun gehiago eta euskal produktu kultural gehiago izan da xedea. Euskararen erabilera eta euskal kulturaren kontsumoa, ordea, ez dira proportzio berean hazi. Kalitatean indarrak jartzeko garaia iritsi da, eta baita merkaturatzean eta kontsumo ohituren esparruan eragitekoa ere. Bost: Erakundetzearekin batera, euskara eta kultura sail banatan zedarritu ziren, eta horrela izan da eta da gaur egun arte, salbuespenak salbuespen. Baina, gaztelera nagusi duen kultura Kultura sailek bultzatu duten heinean, euskara nagusi duen kultura Euskararen Normalkuntzarako sailetatik lagundu da erakunde askotan. Horrek emaitza onak eman ditu ugaritasunean eta kalitatean, baina estigmatizazioak ere erantsi dizkio euskaraz egiten den kulturari, k larriko kulturara iristen ez dela eta kultura subentzionatua dela pentsa araztea, esate batera. Sei: 80ko hamarkadan, kultura eta euskararen garapena erakunde publikoen esku delegatu zelako, herri ekimenaren apaltze bat eman bazen ere, neurri handi batean herri ekimena da kultura sortu eta sostengatzen duena. Hala ere, esan behar da, herri ekimenaren erakunde eta ekimenak atomizazio maila handia dutela, elkarren arteko egituraketa lanak kostata egiten direla eta horrek zaildu egiten duela, batetik administrazio publikoekiko harremana, eta, bestetik, elkarren arteko lankidetza eta sinergien aprobetxamendua. Zazpi: XXI. mende hasiera honetan, eta gizarte aldaketa eta testuinguru globalizatuak gora behera, euskararen, kulturaren eta herrigintzaren historiaren bilakaera propioa kontutan izanda, gizarte zibila eta erakunde publikoak elkar hartuta lan egiteko unean daude. Unean, eta beharrean.
  • 8. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Eta bukatzeko, zortzi: Testuingurua berria da gaurkoa, orain berrogeita hamar urte euskal kultur pizkunde berri bat sortu zenetik, eta baita 80ko hamarkadan erakunde publikoak lanean hasi zirenetik oso desberdina. Kontestu berria dugu inguruan –nola bizikeran, identitate atxikimendu anitzen sorreran, hizkuntzen aukera ustez libre eta indibidualean, taldetasunaren apaltzean eta indibidualismoaren indartzean, kontsumo eta giza harreman moduetan, erreferentzia eremuaren zabaltasunean eta ingurune ekologiko eta ekonomikoen makalaldian– eta testuinguru berriak erantzun diskurtsibo eta praktiko berriak eskatzen ditu. Mundu berri batean gaude, baina arazoa betikoa dugu: zergatik eta nola jarraitu euskaldun izaten eta euskal kultura biziberritzen. Alegia, nola eraiki euskaldunok bilduko gaituen proiektu kultural hori. Jon Sarasua irakasleak arazoa existentzialtzat jotzen du: “Ia milaka urte iraun duen hizkuntz komunitate honek, gaur egun, XXI. mendean, globalizazioaren garaian, nola egin dezakeen aurrera. Hori da azkenean gure arazo existentziala”. Testuinguru berria aurrekoak baino konplexuagoa izan daiteke, aldaketak bortitzak izan direlako, baina aldi berean abagune on izan liteke oraingoa euskara eta euskal kulturarentzat, berez duten txikitasuna indargune bihurtzeko. Izan ere aipatu ditugun aldaketa bortitz horiek guztiek kontrako erantzun baten gosea ere ekarri dute: identitate jakin bati atxikitzeko beharra, hizkuntza berezko bati eusteko gogoa, kolektibo zentzu emaile baten kide izateko nahia eta eremu hurbileko erreferentziak berreskuratzeko joera. Azken hauetan euskarak eta euskal kulturak badu zer eskaini. Hizkuntza eta kultura: elkar elikatzen Arazo zaharra, erantzun berriak, beraz. Zehaztu dezagun arazoa, berriro ere, Joxe Azurmendiren laguntzarekin. “Gaurko errealitatea hauxe da: zaila dela euskaldun izatea. Euskaldun izan nahi izatea. Eta ez gutxi garelako, laguntasun gutxi dugulako, eta abar, bakarrik. Euskaldun izaten enpeinatzeko motibaziorik finkatzea da zailena. Euskaldun izateak merezi duela, erakutsi egin behar da Euskal Herrian. Ia beste inon egin beharrik ez dagoena. Inork ez digu eragozpenik jarriko, espainol gisa edo frantses gisa existitzeko. Baina beren etxeari Espainia eta Frantzia izenak eman dizkieten horiei
  • 9. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA euskaldun izaten ezer ez izatea iruditzen zaie nonbait. Eta, azkenean, pentsamolde hori geure buruotan ere sartzea iritsi dute”. Oso argi zedarritzen du galderaren muina: euskaldun izateko motibazioen beharra. Eta baita, kezka nagusiaren nolakotasuna ere: euskaldun izatea zer den euskaldunontzat geuretzat ere. Sorguneak ikertegitik galderari erantzun bat gutxienik proposatzen da: euskaldun izateko motibazioa euskal kulturak elika dezake, eta, berriz, euskara aitzinarazteko tresna kultura izan daiteke. Sorguneak ikertegiaren lehen oinarriak horrelaxe jasotzen du hitzez hitz: euskal kulturgintza da euskarari darion kulturgintza, eta euskal hizkuntz komunitatea sinbolikoki elikatzen duen sorkuntza. Eta honek berebiziko egitekoa du gure herrigintzan: funtsezkoa da euskara bezalako hizkuntza minorizatu batean bizitzeko bizinahia birsortzeko, hizkuntza komunitatearen iruditeria eta ametsa elikatzeko. Txanponaren bi aldeak dira euskara eta kultura. Kultura gozatzetik euskalduntzera edo euskara erabiltzera urratsa eman dutenak asko dira, eta alderantziz ere bai, hizkuntza ikasi eta kultur unibertso oso bateko kide izateko gogoa piztea askori gertatu zaie. Bi norabidetako prozesu hau eman dadin hizkuntza eta kultura lotuta egon behar dute hala beharrez: kontsumitzen den kulturak euskarazkoa izan beharko du hizkuntza adierazpide duen neurrian, eta hizkuntzaren ikasketak edo berreskurapenak euskal kultura eman beharko du eduki moduan. Alegia, kultura, kultur sorkuntza bada eragile garrantzitsu bat euskaldun izan nahi izateko, euskaldun izatea praktikara eramateko, euskalduna komunitate baten baitan txertatu nahi izateko eta mundu sinboliko konpartitua bere egiteko. Izan ere, hizkuntza bat elkar ulertzeko kode bat baino askoz gehiago da. Ez dira hitzak soilik partekatzen, mundu oso bat partekatzen da, mundu autonomo eta beregain oso bat, unibertso kultural bat. Hizkuntza ez baita kulturatik kanpo dagoen komunikaziorako tresna huts eta soila. Euskaraz jardute hutsa euskal kultura da, munduarekin ditugun harremanen zentzua hizkuntza horretan sozializatuz eraikitzen dugulako. Anjel Lertxundi idazlearen hitzek hala berresten digute: “Hizkuntza batek
  • 10. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA kohesio halako bat ekartzen du hizkuntza horretako hiztunen artean, eta kohesio hori kulturala da batez ere”. Lertxundik batez ere eremu kulturala azpimarratzen du politikoaren gainetik, hizkuntzari iraunarazi nahi historiko horren azalpen modura: “Paradoxikoa badirudi ere, arrazoi kulturalek hobeto eta zehatzago esplikatzen dute gurea bezalako hizkuntza bati eutsi nahi tematia arrazoi politikoek baino. Hizkuntza gure historia da, gure memoria da, gure izaerari buruzko dokumenturik bikainena da. Hizkuntza, definizioz, eraikuntza sozial eta anitza da, kolore desberdinetako jendeak mendeetan osatutako egitate kultural eta komunikatzailea; hizkuntza da gu esplikatzen gaituena eta mundua ikusteko gure modua gehien zehazten duen ekintza kulturala”. Josu Amezaga soziologoak, berriz, naziogintzan txertatzen du kulturaren garrantzia. “Aspaldidanik nazio-proiektu aurrerakoi baten inguruan gabiltzalarik, kulturak duen balioa ezkerreko beste indar askok baino hurbilago ikusi izan dugu Euskal Herrian”. Alegia, Azurmendik aipatu kezka, zer uste dugun dela euskaldun izatea, argi erantzuten dute bai Lertxundik eta bai Amezagak: euskaldun izatea gu izatea da, 'gugintza' bat da, Azurmendiren proiektu kultura horren berregintza, zentzurik kultural eta politiko zabalenean. Gugintza hori, gainera, denik eta proiekturik inklusiboena da, gu horretako kide izateko bidea hizkuntzaren baino ez delako, ez dago beste eskakizunik. Euskara eta kultura: euskal kultura Kultura zentzurik eta zabalenean, hau da antropologikoenean, den guztia dela esan daiteke. Kulturaren barnean adierazpide modu anitz daude, azpisistema asko. Horietako bat hizkuntza da eta bera da garrantzi handien duen azpisistema, kulturaren beraren eraikuntzan eta transmisioan duen egitekoagatik. Hizkuntza pentsamendurako tresna funtsezkoa izateaz gain, gizarteko praktika askoren euskarria da, gure bizitzaren arlo gehienetara zabaltzen baita.
  • 11. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Hizkuntza ezein kulturetan azpisistema garrantzizkoenetako bat baldin bada, gurean zer esanik ez. Euskaldunok geure burua definitzeko erabili izan dugun eta erabiltzen dugun moldea ez dago pentsamendu bati lotua, edo geografia zehatz bai, edo praktika erritual batzuei, edo etnizidade zeinu batzuei, hizkuntzari lotua dago: euskaldunok euskara dugunok gara. Eta horrela izatea aldi berean da partikularra baina baita integratzailea, babes-emalea eta irekia. Eta partikular eta ireki delako da unibertsal. “Hizkuntza hedakorra da: geografia osora ez ezik, norbanakoaren zein gizarteko bizitzaren arlo gehienetara heda daiteke”, dio Amezagak. Eta, horrenbestez, bestelako ezberdintasunen gainetik, euskarak herrikide egiten ditu hiztun guztiak, euskal herri osorako kultur espazio propioa eraikitzea ahalbidetuz. Hizkuntza bizitzaren arlo gehienetan agertzen den adierazpena izateak, bestalde, beste kultura batzuetatik datozen kultur osagaiak geureganatzea ahalbidetzen digu. Horregatik, euskal kultura nagusiki euskarazko kultura da, bereziki hizkuntza adierazpide duten kultur diziplinei dagokionean. Euskal kultura, bereziki, euskararen inguruan antolatzen den kultura da. Besterik da “euskal” adierari eman ohi zaizkion esanahia desberdin eta nahasiak. Pentsamendu eta praktika guzti hau ez da berria, baina elebitasunaren aldeko diskurtso eta praktika administratiboek askotan bazterrean utzi dute. Nolabait identitateen arteko konflikto bat dago barrenean, sarritan ezkutatu egin dena, bake eta integrazio sozialaren izenean eta elebitasunaren aldeko diskurtso akritiko eta sarritan ez-erreal bat dela medio. Baina konfliktoa azalaraztea beharrezko da, integrazio soziala benetakoa izango bada eta hizkuntzaren eta kulturaren normalizazioaren bidean urrats errealak eta eraginkorrak emango badira. Kultur politikak: zergatik, zertarako Kulturak gizataldeen izanerako eta birsorkuntzarako duen garrantziagatik, gizarteko botere orok menperatu nahi izan duten eremua da. Hala ere, kultura bai gizarte zibilean, bai politikaren eremuan eta baita administrazio publikoetan sarritan ez da kontuan hartzen. Baina kulturaren eremuan asko jokatzen du herri batek, Mario Fernandez kultur politiketako adituaren definizioak oso garbi uzten duenez: “Kultura berezko
  • 12. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA espazio politikoa da, bertan ematen diren tentsio eta konfliktoak politikoak baitira, eta tentsio horien oinarrian interes ekonomikoak daude, bai eta botere intelektualaren kontrolari dagokionak ere. Alegia, jokoan dagoena zera da: gizartean eragiteko gaitasuna kultur produktuen zilegitasuna dela medio”. Definizio honek azaltzen digu aurreko atalean aipatu dugun identitate kulturalen arteko konfliktoaren izatea. Hemen eta mundua. Esan dezagun, euskaldun hiztun komunitateak bere kultur espazio propioa eraikitzeko ahalmena izan dezan bermatu behar dela, kultur espazio propioa izateko eskubidea ez ezik, premia ere badaukalako. Eta, espazio hori, ezbairik gabe, euskal kultura izango da. Euskal kulturgintzak duen bizi indarrak ez dio bakarrik euskarazko kulturari mesede egiten, gurean erderetan sortzen den kulturari ere onuragarri zaio euskal kulturgintza zibil indartsu bat izatea. Hain zuzen, euskal kulturaren modernizazioaren itzalean hazi da euskalerritarrek gazteleraz egindako kultura, eta ez alderantziz. Euskarazko kulturarik eta herri ekimenik gabe hainbesteko kultur produkziorik eta kontsumorik egongo ote zen Euskal Herrian, edo inguruko Espainiako probintzien antzekoa izango litzateke? Galdera gehiago ere egin daitezke: Euskara desagertuko balitz kultur mundutik gaztelerazko kulturak ze osasun izango luke gurean? Bestela esanda, erdarazko euskal kultura existituko al litzateke euskarazkorik ez balego? Edo kultura espainiarra izango litzateke, besterik gabe? Egin al liteke euskal kultura erdaratik? Edota erdaratik erdal kultura egiten da? Bere kulturaren jabe izan eta bere espazio kultural propioaren beharra badu euskal kulturak, baliabideak jarri beharko zaizkio gara dadin. Eta horrek kultur politikaren beharra eskatzen du: administrazioaren esku-hartzearen beharra hain zuzen. Ideia hau ezein kulturari aplikatu ahal diezaiokegu. Herritar guztiek kulturara irismena izan dezaten du oinarri nagusi kultur politikaren defentsak. Kulturaren demokratizazioa, hain zuzen. Baina demokratizazio hori bi norabideetan egin behar dela ikusten da gutxienez: kulturaren kontsumoa herritarren eskura jarriz, eta herritarrek kultura sortzeko aukerak zabalduz. Ideia honek indarra galduko zuela pentsatu izan da globalizazio garaian, dena denen eskura egitea
  • 13. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA ahalbidetu dutelako teknologia berriek eta baita sormen bide merke eta orokorrak ekarri ere. Baina, paradoxikoki, globalizazioak ugaritasuna bai baino uniformizaziotik gehiago ekarri du, eta sortzaile asko eta kultura eta hizkuntza asko globalizazioaren ubide nagusian sartzerik ez dutenak, eta beraz irismenik gabe geratzen direnak. Merkatu globalak markatzen baitu, inoiz baino gehiago, ze kultur produktu kontsumitu behar den. Beraz, merkatuaren gehiegikeriak eta desorekak berdintzeko ezinbesteko da administrazio publikoen esku-hartzea. Kultur ekintzetara eta sormenera irismen askea bermatu behar dute kultur politikek, eta bereziki merkatu globalizatu eta uniformatzaile horretara sarbiderik ez dutenak. Europan indarrean dagoen teoria eta praktika hori gure diskurtsora ekartzea egoki izan daiteke. Herritarra kulturaren sortzaile eta jasotzaile izatearen ideia hiztun komunitate minorizatura ekar daiteke, eta beraz esan dezakegu hizkuntza jakin horretan sortzen den kulturaren irismena zabaldu behar dela, lehenik eta behin komunitatera bertara gutxienik. Komunitate horrek kultura sor dezan eta hizkuntza biziberritu dezan bermeak jartzea erabat jarrera demokratikoa da, beraz. Hizkuntzen arteko berdinetik berdinerako harremanak indarrean jartzea baino ez da, herritarren artekoa bezalaxe, alegia aukera berdintasunaren maxima bermatzea herritarrei eta hiztun komunitateei. Izan ere munduko hizkuntza handi hegemoniko baten eta hizkuntza minorizatu baten errealitateak antipodetan daude. Horrelaxe, gaztelerazko kultura eta euskarazko kulturaren desberdintasunen amildegia. Lertxundik argi du: “Esparru urriko hizkuntzek eta kulturak, ordea, hil ala bizikoa dute, aurrera egingo badute, administrazioaren eta administratuen arteko hurbiltasuna, kolaborazioa eta baita konplizitatea ere: bakoitzak bere nortasunari uko egin gabe, elkarren arteko mugak ondo markatuta, batak bestearen plaza konkistatzeko asmorik gabe eta bi-biek garbi ikusita laissez faire ereduak merkatu itsuaren atzaparretan uzten gaituela, administrazioaren babes gehiegiak administrazioaren kultur irizpideen gidaritza duela nolabaiteko ondorio. Nolanahi ere den, auzia garrantzitsua da: esparru urriko hizkuntzek eta kulturek beti beharko dute, bertako administrazioek zuzen diseinatutako politikaz gainera, administratuen boluntarismoa”.
  • 14. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Gurean gainera arrazoi gehiago daude euskal kulturaren gaineko politika publikoak indartu eta merezi duten garrantzia emateko. Bereziki hemen, ikerketa hauek egokitzen diren eremu geografikoan: Gipuzkoan. Herrialde euskaldunena da Gipuzkoa, dudarik gabe. Eusko Jaurlaritzaren azken mapa soziolinguistikoaren arabera, Gipuzkoan biztanleen %53’3 elebiduna da, % 15’8 elebidun hartzailea, eta %30’9 elebidun elebakarra. Azken hamar urteotan 40.000 euskaldun gehiago lortu dira Gipuzkoan. Hori geografikoki, baina adin multzoei begiratuz gero, Gipuzkoan hogei urtetik beherako gazteen %75a elebiduna da. Datu hauek argi erakusten dute gizarte oso baten ahalegina euskarari arnas ematen. Gipuzkoan, euskara aldi berean minorizazio egoeran baina baita esparru batzuetan hegemonian dago, eta bi egoerak batera emateak euskararen eta euskal kulturaren aldeko politika indartzaile eta beregainak praktikara eramateko diskurtsoa indartu baino ez du egiten. Minorizazio egoerak politika indartzaileak eskatzen baditu, berdin eskatzen ditu hegemonia erakusten duten errealitateak. Zera adierazten duelako: indartzen, irabazten doan hizkuntza dela, alegia, gipuzkoarrek euskararen aldeko apustua egin dutela. Hori da egin behar den irakurketa, ze aipatu datuak, gazteenak, euskararen egoera hegemoniko adierazten badu ere, kontuz, gaztelerarena ere adierazten baitu, ehuneko ehunean gainera. Beraz euskararen hegemonia izango da baldin eta egoki kudeatzen asmatzen bada. Eta egoki kudeatze horren zati bat kulturari aitortuko diogun mailatik eta emango diogun betetzekotik pasatzen da, kultur politiketatik eta baita gizartearen inplikaziotik. Sakonean bietan, egoera minorizatuan eta egoera hegemoniko partikular horietan, zera dago: euskararekiko eta euskal kulturarekiko gizarteak erakutsi duen oniritzi garbia, behin eta berriro, hamarkadak joan eta hamarkadak etorri egiaztatzen dena. Markel Olano diputatu ohiak gizartearen irakurketa beretsua egiten du esaten duenean gizarteak argi eta garbi esaten duela euskara barneratu nahi duela bere bizitzan, eta etorkizuneko apustu sendoa egiten duela euskararen alde. Areago une erabakigarrian gaudela iritzi dio: “Gure hizkuntzaren etorkizuna bermatu dezakeen urrats historikoa emateko aukera daukagu. Izan ere, nire irudiko, une erabakigarrian gaude euskarari dagokionez.
  • 15. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Ezagupenean jauzi ikaragarria egin dugun bezalaxe, erabileran ere jauzi handia egin dugu, baina hala ere, erabileran ez dugu ezagupenean adina aurreratu. Euskara egokitu egin behar da gaur egungo gizarteak eskatzen dizkion funtzio guztietara, eta horretarako lan sistematikoa: tradizioa landu, ikerketa bultzatu eta eragile desberdinak talde lanean ipini”. Helduen euskalduntzeak, hezkuntzaren euskalduntzeak, lan munduaren euskalduntzeak, hamarkadetan egindako lan guzti horrek eskatzen du kulturan indarrak jartzea, hizkuntzaren jabetza hori ez dadin instrumentaltasun huts bilaka, ze hala balitz ez luke zentzurik izango euskaraz jarduteak, ze baita Gipuzkoan ere, euskaraz praktikotasunez bizitzea oso gutxitan lortzen den zerbait delako. Euskal kulturak euskaldun izateko eremu praktiko bat eskaintzeaz gainera, hizkuntzaren eta kulturaren bitartez mundu sinboliko oso bat eta taldetasuna ere eskaintzen ditu, gozagarritasunetik gainera, plazer hutsetik eta aberastasun intelektualetik. Honenbestez, esan dezakegu, euskara gizarte kohesiorako hizkuntza badela. Hizkuntza eta kultura integraziorako tresna bilakatu behar ditugu, eta horretarako diskurtso egokiak eta praktika zuzenak begitandu behar dira. Gipuzkoak indargune eta aukera handiak ditu euskal kulturaren eremuan aitzindari jokatzeko. Berez, dagoeneko, hala da: bertan direlako euskarazko produkzio gunerik indartsuenak, sortzaile kopururik handiena eta kontsumitzailerik gehienak, zifra absolutuetan. Ingurumaria honek guztiak garamatza pentsatzera euskal kulturaren aldeko politika aktiboa eta berezkoa, nonbait izatekotan, Gipuzkoan bertan jarri behar dela abian. Aurrera egitekotan euskal kulturak, Gipuzkoako administrazio publikoari eta gizarte zibil auto-eratuari dagokigu, lehenengo eta behin, euskarazko kultur politika bat adostu, diseinatu, abian jarri eta, helburuak lortu ahala, bidea erakusten joatea euskararen gainerako lurraldeetan ari diren eragileei eta administrazioei. Amezagak ere aspalditik ikusi du argi salto kualitatibo bat egiteko beharra: “Euskal kulturak eta euskarak duten potentzialtasuna landu eta sendotu beharra dago. Egungo Euskal Herriko herri kulturgintzari begiratzen badiogu, euskararen inguruko herrimugimendua bizienetakoa dela ageri zaigu. Duen balio historiko, sinboliko eta
  • 16. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA pragmatikoa dela medio, euskara kulturgintzaren ardatz garrantzitsuenetako bat da gaur egun euskal herrian. Eta are handiagoa izan liteke horrenbeste muga jarriko ez balitzaizkio”. Euskararen eta euskal kulturaren aurrerabidea miragarria izan da eta da, baina hala ere ez doaz haren pareko hainbat eremu garrantzitsu. Esate batera, berari dagokion eta darion jakintzaren artikulazioa. Aitortu beharra dago maila akademikoan apenas egin dela lanik, eta egin direnak solte eta atomizatuak izan direla. Ez da orain artean, eta ziurrenik Sorguneak ikertegia da lehen saioa horretan, ekimen serio eta antolaturik izan euskal kulturaren ikasketari akademian ere beharrezko duen tonua eta sakontasuna eskaintzeko. Euskal dimentsioa kultur politiketan Euskara, orain arteko diskurtsoari jarraiki, beraz ez da adjektibo bat, ez da kulturaren baitako sektore bat edo azpimultzo bat. Alegia, euskarazko kultura ez dela kulturaren barneko lerro bat. Ez luke izan behar, hori argi ikusten da euskal kulturgintzatik. Besteak beste gaztelera ez delako adjektibo bat, gaztelerazko kultura ez delako azpimultzo bat kulturaren baitan. Ez da hala ere hau arrazoi nagusia. Euskal eta Kultura sailak elkarrekin egon, Euskara saila Kulturatik aparte egon, edo Euskara saila zeharlerro gisa hartu eztabaida liteke, baina arazoaren muina ez da hainbeste organigramaren diseinua (horrek ere asko adieraz dezake oinarrian euskal kulturarekiko duen kontsiderazioaz, eta baita lortzen diren emaitzen arrazoietaz ere), ez bada euskal kulturaren beraren kontzepzioa. Kasu guztietan jokatu daiteke ondo, beti ere euskarazko kultura kultura dela sinesten bada, hau da autonomoa eta beregaina dela, eta horrenbestez, inplizituki edo esplizituko, politika propioak behar dituela argi badago. Horretaz gainera, organigrama bat edo bestea izan, arduradunaren botere politiko gaitasuna erreala izatea ezinbesteko da. Esan dugu kultur politikak beharrezko dira bereziki merkatuaren eta errealitate soziolinguistikoaren desorekak orekatzeko. Baina kontua ez da ehuneko
  • 17. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA proportzionaletara iristea hizkuntza batean eta bestean, edo portzentaien arabera politikak egitea, ezta gutxiago ere. Euskal kulturaren lekua ez da ehunekoetara makurtu behar, euskarak eta euskal kulturak berezkoak ditu herri honek, eta beraien hedapena ahalik eta handiena izan dadin jomugan izan behar dugu, eta baita hizkuntza eta kultura komuna izan daitezen ere, guztionak alegia, eta baita erabileran nagusi ere. Baina, genion moduan, euskal kultura osotasun bat da, unibertso oso bat. Koldo Izagirrek argi formulatzen du aferaren garrantzia, eta nabarmentzen du orain arteko kultur politika gehienetan euskal kultura sektore gisa hartua izan dela, lagundu eta bultzatu behar dena, baina gazteleraren meneko beti. Eta borondatea ona izanda ere, emaitzak bestelakoak dira: “Txosten hartan [Kulturaren Euskal Planaz ari da], beste gauza interesgarri askoren artean, euskara, eta oro har euskal kultura, sektore bezala hartzen zen, ez kultura autonomo bezala, ez unibertso moduan. Euskaltasunaren giharrean ukitzen gaitu uste murritz horrek. Badago horren atzean akats metodologiko larririk, eremu bateko euskaldunoi dagozkigun datuak eremu horretako populazio osora estrapolatzen baitira: euskaldunok gutxiengotuak gara, alegia, euskaldunok ez gara geurez, baizik berez, beste multzo batekoak”. Eta zera gehitzen du: “Minoria bezala, euskaldunek badute zer aportatu. Euskarak kordokan paratzen du demokrata, demokrazia praktikatzera behartzen duelako. Ekologiak gaur hartu duen garrantzia ez da hondamendiek sortutako kontzientziari esker, ekologistek era independentean politikoki egin borrokari baino. Hizkuntzek ere behar dute ekologia bat. Hortxe txertatzen dut nik gure hizkuntza, gero eta beharrezkoagoa den mundu justu eta igualitario baten aldeko ahaleginean». Azken finean, honako hau da barneratu eta era berean zabaldu behar den ideia: euskara kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna egokia dela. Gurea dela, eta gure izate horretan euskaldun izan nahi duen orok ateak zabalik dituela. Kultura irekia, zabala, europarra eta unibertsala, aspaldian hainbestetan entzun ditugun adjektiboak dira, eta sarritan ulertzera ematen da adjektibo horiek euskal kulturak ezin iritsiko ezaugarriak dituela. Kontrakoa da. Unibertsalen gara euskal kultura geurez egiten
  • 18. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA dugunean. Gure ustean, ideia honen argitan ulertu behar da kultur politiken oinarrizko premisa, gaur eta hemen. Kulturaren pisua politikaren eremu orokorrean Esan dugu, administrazio publikoaren organigramaren baitan, euskararen normalkuntza, kultura eta euskal kultura nola txertatu eta kontzebitzen diren ez da hainbeste leku kontua, pentsamendu kontua baino. Baina, hori esanda, kulturak berak eta euskarak berak ere, administrazioen organigrama orokorrean duten lekua, duten aurrekontua eta duten aginte maila ezin dira aipatu gabe utzi. Gurean, kulturak beti pisu oso justua izan du. Diskurtsoan gehiago aipatu da praktikan erabili baino. Jakintzaren eta kulturaren gizartea aipatu aipatzen dira, baina horrek ez du islarik gero politiketan. Honaino kulturaz ari garela, hizkuntzarik aipatu gabe. Hizkuntza erdigunean jarrita, kulturarekiko agertu dugun ikuspuntu kritikoa nola ez zabaldu politika orokorretara. Erran nahi baita, euskaraz egindako euskal kulturgintza bada, erdaraz egindako erdal kulturgintza izango da. Hori horrela, gogoetarako edo kontzientziatzeko galdera batzuk: nola neurtu zenbat euskalgintza eta zenbat erdalgintza egiten den, demagun, ekonomia, ongizate, azpiegitura, nekazaritza, fiskalitate eta beste eremuetatik? Zer hizkuntza elikatzen, indartzen eta normalizatzen da? Zenbateraino da erdara nagusi eta euskara itzulpen-hizkuntza eta azpi-multzo? Zertarako euskararen normalkuntzarako sailak, gainontzekoek erdararen normalkuntza praktikatzen badute? Administrazio publikoa eta gizarte zibila: bisio eta topaguneak Kultur politiken izaera demokratikoaz hitz egin dugunean, gutxienez kulturara irismena eta sortzaile izateko eskubidea aitortu dizkiogu herritarrari, eta baita hiztun komunitate batek sortzen duen kulturari, euskal kulturari hain zuzen. Baina kulturaren demokratizazioren ideia honek ere badu beste elementu bat ikaragarri garrantzitsua: parte-hartzea.
  • 19. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Euskal kulturaren historia ezin da ulertu gizarte zibilaren zentraltasuna onartu gabe. Eta berriro Amezagaren hitzak ekarriko ditugu: “Euskal gizarteak (euskaldunak zein erdaldunak) euskararekiko duen atxikimendua; euskararen berreskurapenaren aldeko mugimenduak jendea mobilizatzeko duen ahalmena; mugimendu honek hamarkada luzetan zehar metatutako esperientziak eta gauzatzeak; proposamenak egiteko duen gaitasuna. Hauek guztiak oso kontutan hartzeko faktoreak ditugu euskarak aipatu dugun bezalako eremu batean izan dezakeen presentzia aurreikusteko. Azken funtsean, euskara eta euskal kultura bera, orain artean, beste ezeren gainetik herri-kultura izan baitira, hots, gehienbat klase menperatuen kultura. Biharko gizarteari begira, beraz, hortxe ikusi behar dugu bere potentzialtasuna: herri-kultura hedakor eta sendoa izaki, gaineratiko herri-kulturen erreferentzia eta bateratzaile gisa izan lezakeen ahalmenean hain zuzen”. Txostenaren hasieran egin dugun hurbilpenean aipatzen genuenez, gizarte zibil autoeratuaren garrantzia berebizikoa da. Baina, administrazio publikoarekin elkar lanean jardutea ezinbesteko da. Nora iritsi nahi den, zein den jomuga, gutxien gutxieneko bisio batean adostu beharra dago, eta horretarako ezinbesteko da topaguneak zabaltzea. Horretarako lan taldeak, eztabaida guneak, batzorde konpartituak edo dena delako formulak asmatu eta egokitu beharko dira, izan euskalgintza osoarekin edota euskalgintzaren sektore desberdinekin. Topaguneetan hainbat eragileren harilkatze lana egin beharko da lidergo eraldatzailearen eskutik. Hori ere, baina, ez da nahikoa izango. Badago hemen behin eta berriro aipatu behar den beste kontu bat: euskara eta euskal kulturaren aldeko jarrera agertu eta lidergotza praktikatu behar dute agintari politikoek zintzoki, konbentzimenduz, modu ezakonplexatuan eta eraginkortasuna bilatuz. Sinesmenez eta zintzotasunez jokatu behar dute euskaren eta euskal kulturaren praktikaren erreferentzia publiko izan daitezen. Portaeretara eraman behar dira euskararen eta euskal kulturaren aldeko adierazpenak, lidergo politikora. Ez esan, izan baizik. Koherentzia, ardura eta praktika behar beharrezko dira. Sinistu egin behar dute. Esan gabe doa, jarrera bera behar dela eduki publiko ez den lan guztietan, barne lanetan, lan prozesuetan, euskara hizkuntza erabilia izatera iristeko, eremuz eremuz, eta euskal kultura herri honen garapenerako funtsezko osagarria dela sinetsi eta praktikatzeko. Esan gabe doa, baita ere, beste hainbeste egin
  • 20. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA beharko luketela kultur, kirol, zientzia, ekonomia, unibertsitate eta beste eremuetako pertsonaia publikoek ere. Horretarako politikariek lidergotza eraldatzailea praktikatu behar dute, eurek hasi eta eredu izanez, joera zabaldu dadin. Komunikabide sistema propioa: kultur politiken zutabe Kultura publikoa aipatu dugula, esan beharra dago kultura guztiek beren hedabide sistema propioa behar dutela izan. Gauza jakina da publiko egiten ez den kultura ez dela kultura. Beti behar duela sozializatua izan kultura izango bada. Horregatik kultur politika guztiek dute ardatz nagusietako bat komunikabideen alorra, hain zuzen informazioa eta komunikazioa oinarrizko eta funtsezko osagai dira edozein gizarte antolakuntza edo egitura sortzeko. Tradizionalki, kultur politikek hiru hanka izan dituzte: arteak (sorkuntza), ondarea (historikoa) eta komunikabideak. Kultura eta komunikazioa, eta eremu publikoa beti egon dira halabeharrez lotuta. Jakin badakigu ez dagoela sozialki existituko den kulturarik ez badu zabalkunde sistemarik, alegia ez bazaio gizarte talde bati helarazten,talde hau txikia izanda ere. Identitate kultural indartsu eta dinamikoa lortzea ezinbesteko du edozein gizartek edo komunitatek, bai kanpora begira eta bai barnera begira ere, komunitate egituratua eta sustraitua izango bada. Zer esan hizkuntza minorizatuko komunitate eta kultura bat bada. Bernat López komunikazioan adituak argi adierazten du: “Ahultasun instituzionala (estaturik eza), lurralde zatiketa eta bere buruaren definizio identitarioa argi ez duen edo modu gatazkatsuan bizi duen komunitate baten kasuan luxu bat litzateke komunikabideen politika bat ez izatea, suizidio bat ez esate arren. Identitate kultural horren egikaritzan hizkuntz politika eta kultura politika oinarri-oinarrizkoak dira, baina komunikazio eta komunikabideen politika jakin baten markoan gauzatu behar dira. Pentsamendua sortzeko eta munduaren aurrean gure burua irudikatzeko hitzaren indarra eta eragina giltzarri dira”. Gizarteari zerbitzu bat eskaintzen diote euskarazko hedabideek, eta euskal kulturaren eta euskal munduaren erresonantzia kutxa izan eta hiztun komunitatearen irudi auto-
  • 21. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA erreferentziala eraikitzeko behar-beharrekoak dira. Horregatik, euskal kulturgintzaren hedapen edo erresonantzia-kutxa antolatzea ezinbesteko da. Euskarazko hedabide nagusiek eta herri-eskualde mailakoek joka dezaketen funtzioa aztertu beharra dago euskal sorkuntzaren erresonantzia hobetu eta ziurtatzeko. Baina ez bakarrik euskarazkoak, baita erderetakoak ere.
  • 22. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Kultura, hizkuntzaren argitan: kultur politiken azterketa bat Euskal kulturgintzaren oinarriak Euskal kulturaren eta kultur politiken gaineko analisi bat egiteko, lehenik eta behin euskal kulturaren definizio bat egin beharra dago. Dagoeneko, hainbestetan aipatu dugu euskal kultura euskarazko kultura dela, eta baita definizio horrek barreneko arrazoiak ere azaldu ditugu. Kultur politiken azterketa zuzenago bat egiteko eta kultur politikak egoki eta modu eraginkorrean aplikatu ahal izateko, definizio hori, hain zuzen ikerketa objektu nagusia dena, gehiago zehaztu behar da. Eta beraz, esango dugu berbazko euskarazko sorkuntzak nagusiki eta ez-berbazko sorkuntzako elementu batzuk osatzen dutela euskal hizkuntz komunitatearen elikagai funtzioa betetzen duen kulturgintza nuklearra, euskal komunitatea erreferentzia eta helburu nagusi duen kulturgintza. Euskal kulturgintza hau oso elementu sentsiblea da, garrantzi handikoa hizkuntzaren geroarentzat, eta ezaugarri bereziak ditu: dimentsio askotan ahula, kontsumitzeko masa kritiko txikia duena, sorkuntzarako pizgarri bereziak dituena, gauza batzuetan nerbio kultural propioa duena edo ‘genio’ kultural propioa duena, merkatu-baldintzamendu eta gizarte-eragin ezohikoak dituena. Euskarazko berbazko kultura, erdarazko berbazko kultura eta ez-berbazko kulturaren arteko bereizketa egitea beharrezko da. Ez da euskarazko berbazko eta ez-berbazko diziplinen arteko banaketa bat sortu nahi, zein den euskaldunago eta zein ez erabakitzeko. Jakina da banaketa horiek lausoak ere badirela, baina ikerketa serio batek eta kultur politiken diseinu eta aplikazio arduratsu batek analisirako unitate egokienak zehaztea ezinbestekoa da, benetan uler ahal izan dezagun zer den garrantzitsua euskarazko kulturaren biziberritzean. Alegia, ikerketen eta politiken planoan ari gara, ez sormenaren plano sozialean. Horregatik diogu lurralde berean ematen diren kultura eremu eta indar desberdinak modu berezituan aztertu eta tratatu behar direla. Hizkuntza komunitate minorizatu batean funtsezko papera betetzen duen sorkuntza batek eta munduko hizkuntza handienetako batean egiten den produkzio batek ez dute ia zerikusirik, ez duten merkatu-potentzialean, ez betetzen duten funtzioaren muinean, ez
  • 23. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA behar duten edo ez duten politika publikoan. Zentzu horretan oinarrizko bereizketa bat egin behar da hiru kategoria nagusiren artean: berbazko euskarazko sorkuntza, berbazko erdal sorkuntza eta ez-berbazko sorkuntza. Hiru kategoria hauetako bakoitzak tratamendu berezitua behar du estrategia sozialen eta politika publikoen aldetik. Ikerketak eta kultur politika eraginkorrek bere eskakizunak ditu, eta beste bat hurrengo hau dugu: jakintza soziolinguistikoaren ezagutza eta aplikazioa ezinbesteko dela. Hizkuntz komunitateen dinamikak ulertzen dituen jakintza soziolinguistikoan baizik ez daiteke zentzuz eta arrakastaz pentsatu euskal kulturgintza biziberritzea. Eta horrek eskatzen du kategoriak, kontzeptuak eta sailkapenak hizkuntza biziberritzeko jakintza sakon batetik eta hizkuntzen ekologiaren paradigmatik pentsatzea. Hizkuntza eta kultura minorizatua izateak, beste faktore batzuen indartzea ere eskatzen du, nolabait soziologia propio batetik begiratzea. Euskal izaeraren etorkizuna (hizkuntza nahiz kulturgintza) neurri handi batean gertuko gizarte-ehunean jokatzen da. Eta gertuko gizarte-ehun horrek duen potentziala, biziberritzea eta osasuna determinatzailea izango da euskal kulturgintzarentzat. Ez da ingelesaren edo gazteleraren kasu bera. Gizarte mediatizatu, paralizatu edo anomia maila handiko batean hizkuntza handi horiek biziko dira, are gehiago, beren hegemonia ziurtatua dute. Euskararen zoria, aldiz, gertuko igurtziari eta ehunari lotuta dago neurri batean. Zentzu horretan, potentzial berezia du euskal kulturgintzarentzat herria kultura kontsumitzaile versus herria kultura sortzaile binomioak. Herria sortzaile batzuek eta kultur industria batzuek ekoizten duten ekoizpenaren kontsumitzaile moduan ulertuta soilik, euskararen kultura kolapsora doa. Hori ere beharrezkoa da, baina horrekin batera, herriaren sorkuntza da gurea bezalako kulturen potentziala. Kulturgintzaren ehun herritarra, antzerki taldeena, musika eskolena, bertso eskolena, ikastetxeetako ekimenena, abesbatzena, dantza taldeena sustatzea, elkarrekin konektatzea. Eta, batez ere, aipatutako potentzial herritar askotariko hori jaiaren espazio sinbolikoaren potentzialarekin lotzea. Kulturgintzaren espazio hori aktibatzea funtsezko bidea da euskal kulturgintzaren gerorako. Modu berean, kultur sorkuntza maila askotan sortzen da, auzo edo herri mailako sorkuntza kolektiboetatik hasi eta sofistikazio maila handiko sortzaile
  • 24. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA profesionaletaraino. Sorkuntzaren mailakatze eta barreiatze hori da, hain zuzen, euskal komunitatearena bezalako hizkuntza txikien indargunea eta legamia. Gizarte-ekimenetik sortutako erakunde eta eragileek badute zeregina euskal kulturgintzaren esparru soziala trinkotzen eta estrategia bizigarriak abiarazten, bistan da. Baina, bestetik, Euskal Herriko erakunde publikoek aukera dute euskal kulturgintza biziberritzeko estrategiak martxan jartzeko. Hori, beste alor askotan gertatzen den moduan, gizarte antolatuaren eragileekin adostuta eta landuta egin dezakete ondoen. Arlo honetan ere, beste gehienetan moduan, gizarte antolatuko indarrekin batera bultzatutako politika publikoa behar dugu. Euskal kulturgintzaren estrategiak Oinarri nagusiak, ez guztiak, ikusi ondoren, oinarri horien aplikaziorako estrategia multzo bat zehaztea beharrezko da. Euskal kulturgintzako eragile sozialak eta gizarteerakundeak artikulatzeko pausoak ematea da lehena. Artikulazio hau bi mailatan gauzatu beharrekoa da. Batetik, euskal kulturgintzaren esparru bakoitzaren barruan, eta, bestetik, esparru desberdinen arteko eremu orokorrean. Eta era berean, tokian tokiko gizarte-eragileak eta tokian tokiko eragile publikoen indarrak norabide honetan jarriz, herri eta auzoetako kulturgile kolektibo eta sortzaileen konexioa sustatu beharko litzateke. Artikulazio hori esparru edo adierazpide bakoitzak beren eremu barnean ere egitea kontuan hartzeko modukoa da. Artikulazio hori ekosistema moduan lantzea litzateke egokiena. Hau da biziberritzea bilatzeko, elementu nagusien plangintza bat egitea eraginkorra da: transmisioa, sustapena eta jakintza. Horiek ardatz hartuta, artikulazio modu egokienak asmatu beharko dira diziplina bakoitzaren ezaugarriak, indarguneak eta ahuldadeak kontuan izanda. Belaunaldien arteko transmisioa estrategikoa da. Horrek, batetik, sortzaileak birsortzeko sortzaile-transmisioa bilatu beharko du; bestetik partehartzaile transmisioa bilatu, bereziki parte-hartzean oinarritutako adierazpideen kasuan, eta hirugarrenik zaletasun-
  • 25. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA transmisioa bilatuz. Honetarako esparru bakoitzak bere bideak izan ditzake, formazio ez-arautuaren forma desberdinen bidez, formazio arautuak antolatuz, daudenak baliatuz edo beste motatako transmisio bideak jorratuz. Hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioa txertatzea ere ezinbesteko da sortzaile, zaletu eta kontsumitzaileak sortzeko, eta unibertso sinboliko konpartitua osatu eta eratuz joateko. Euskal kulturgintzari buruzko jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea ere eginbeharrekoa da. Euskal kulturgintzari buruzko dokumentazioa, ikerketa, gogoeta, bilketa eta formazioa eskaintzen duten guneak sustatu sortu eta beren arteko elkarlan espazioa eratu behar dira. Belaunaldi berriei bezala, une honetako eragile politiko, kultur teknikari, dinamizatzaile, irakasle eta abarrei begira ere euskal kulturgintzaren jakintza irits arazi behar zaie. Kultur balio katean, merkatuan du euskal kulturgintzak eremurik eta zailena. Eta neurri batean biziberrituko bada eraginkorrena. Kultur industriak sortutako merkaturako produktuak bistaratzen, zabaltzen eta merkaturatzen jarri behar dira indarrak. Eta horrenbestez, kanpo-hedapena kuantitatibo eta kualitatiboa landu beharko da, berariazko programekin eta laguntzekin. Euskaldunei lehenik, baina baita euskal lurraldeko erdal komunitateei ere, hau da, biztanle gehienei. Eta horrekin batera, mundu mailako presentzia guneak lantzen hasi behar dira, direnetara bertaratuz eta helduz, baina baita ere euskal kulturgintzari dimentsio unibertsala aitortuz. Horretarako euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea, prestigio handiko proiektu kulturalarkitektoniko batean egitasmo gauzagarria da. Agertoki unibertsal diziplinarteko batek katalizatzaile papera joka dezake sortzaileentzat, hartzaileentzat, proiektu batzuetarako harreman-gune moduan, auto-irudiaren aldetik, euskal komunitatearen bisibilitatearen aldetik eta nazioarteko proiekzio moduan. Une honetan euskal kulturgintzak behar dituen hainbat katalizazio bideratzeko formula egokia izan liteke.
  • 26. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Euskal kulturgintzaren ikasbideak Hizkuntzaren argitara egindako azterketetatik, ikasbideak alde desberdinetatik etorri zaizkigu, dela komunikabideen eremutik, dela hezkuntzaren esparrutik, dela kulturaren garapen ereduetatik. Guztietan ondorio nagusia bera da: hizkuntza hegemonian hartzeak edo ez hartzeak bermatzen du hizkuntzaren eta hizkuntza horretan egiten den ezin jardunen arrakasta edo porrota. Beste modu batera esanda, elebitasuna benetako baldintza soziolinguistiko diglosikoak kontutan izan gabe aplikatzeak euskararen galera dakar eta horrekin euskaraz garatu behar zen eremuaren desagertzea ere bai. Hegemonian jokatzen da euskal kulturaren elikatze, irismen eta biziberritze gaitasuna, alegia, euskararentzat berariaz espazio propioak eta osotuak eskainiz. Euskaraz hegemoniatik jardutea ez da aukera linguistiko hutsa. hizkuntzaren aukeraketa kontzienteak hainbat ondorio dakar berarekin. Alegia, ez da berdin gaztelerazko antzerkiarentzako politika bat diseinatzea edo euskarazkoarentzat. Egoera, premiak, baliabideak, baldintzak eta ezaugarriak desberdinak izateaz gainera, hizkuntza espantsiboak hizkuntza minorizatua jan egiten duelako, eta, horrenbestez, kultura handiak txikia. Kultur ereduaz haratago, hizkuntzak markatzen du diferentzia: nola egiten dugun horrek, nolakoak garen esaten baitu. Hau da ondo ulertu beharreko tesia: euskara kontzienteki erdigunean jartzeak beste modu bateko eredu eta kultur politikagintza eskatzen edo ekartzen du halabeharrez:  Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa kontutan izatea dakar.  Euskararen egoera ez normalizatuak profesional zein zaletuak biltzeko ezinbesteko beharra du aurrera egingo badu, eta hortik behetik gorako ereduen egokitasuna (zaletuak elikatu behar dira sortzaileak izango badira).  Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok transmisio bideak antolatzea ezinbestekoa du, transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen baita.
  • 27. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak merkaturatze eta hedatze sistema propioa landu beharra du.  Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak administrazioarekin elkarlana ezinbesteko du.  Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplina euskararen eta euskal kulturaren eragile eta sustatzaile izan behar du, eta horrela izanik kultura biziberritzeko gune estrategiko bihurtu daiteke. Aldundiko kultur politiken irakurketa bat Foru Aldundiaren azken lau urtetako aurrekontuak aztertu ditugu beti ere hizkuntzaren ardatza neurgailu gisa hartuta. Euskararen betaurrekoak jarrita, kulturako politika horiek ze pentsamendu duten oinarri, zer den lortu nahi dutena, eta zer den lortzen denaren argazki bat egiten saiatu gara. Lehenik eta behin, Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako diru-laguntzen definizioari begiratu diogu. Diru-laguntzen atalera aurkezten diren egitasmo eta programak baloratzeko honela banatzen ditu puntuak: 25 puntu arte finantza errekurtsoei, 20 puntu arte erakundearen ezaugarriei, 25 puntu arte egitasmo edo programari, 10 puntu arte kalitateari, 10 puntu arte berariaz emakumeak kulturan sartzeko edo aurkezten den erakundeko zuzendaritzan egotegatik, eta 10 puntu arte “euskararen erabilera aurkeztutako programa edo jardueretan”. Gutxienez 60 puntu behar dira diruz-lagundua izateko. Ikusten denez, euskararen eskakizunak ez du baldintzatzen ez bermatzen inolaz ere euskarazko egitasmo edo programa subentzionatuak izan izango direnik. Areago, dirulaguntza eskatzen duenak ez du 10 puntugatik euskarazko produktu bat aurkeztuko, ez bada benetan euskaraz egin nahi duelako. Asko jota, gazteleraz egingo du eta euskarazko bertsio bat aurkeztuko hamar puntu horiek aseguratzeko. Emakumeen gaia tratatu dezaketen bezala beste hainbeste puntu lortzeko. Baina ez dira denak emakumeen gaiaren ingurukoak izango, ez eta euskaraz ere. Bai ordea, gehienak emakumearen gaitik apartekoak, eta baita euskaratik kanpokoak, gazteleraz alegia.
  • 28. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Horixe da arte eszenikoen alorrean sarritan gertatzen dena. Beraz, zergatik da gaztelera araua, aipatu gabeko hizkuntza izanda ere, eta euskara sektore? Euskara puntuatuz, ulertzen da, esan gabe badoa ere, gaztelerazko egitasmo eta programak izango direla gehienak, hizkuntzaren bat izango dutelako. Hemen ikusten da hizkuntzarik aipatu gabe, hizkuntzarik gabeko kultura berez gaztelerazkoa izateko aukerak askoz handiagoak direla, euskaraz izatekoak baino. Hizkuntza modu honetan balioztatuta benetan lortzen al da euskarazko produktu gehiago izan daitezen, gehiago sor dadin euskaraz? Edota ez du eraginik eta sortzaile eta eragileen esku geratzen da hizkuntza aukera, eta baita administrazioko teknikarien euskal kulturarekiko sentsibilitatearen esku euskarazkoak aukeratzea? Aipatu behar da Foru Aldundia euskalduntzeko programaren baitako araudiaren 8. artikuluak zera dioela: “Hizkuntza ofizialen erabilera kontuan izango da, diruz lagundutako jardueretan hizkuntzaren erabilera garrantzizkoa edo esanguratsua denean”. “Foru Aldundiaren diru laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek, pertsonek nahiz entitateek diruz lagundutako jardunaren agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute”. Lehen atalean gaztelera eta euskara maila berean jartzen dira, bakoitzaren ezaugarri, indar sozial eta erabilera erabat desberdina denean, eta bigarren aipamenak agerpen publikoetan euskaraz ere egin dadin bermatzen duela. Horraino. Foru Aldundiko Kultura sailak, hitzarmen, diru-laguntza eta inbertsio erreal moduan banatzen dituen diruak hizkuntzaren galbahetik igarotzen baditugu argazkia argigarria da. Oinarrietan, aipatu ditugun kultur analisirako eta baita kultur politiketarako aplikagarri diren 'euskarazko berbazko kultura', 'ez-berbazko kultura' eta 'erdarazko berbazko kultura' kategoriek irudi hau ematen dute. 'Euskara nagusi duen kultura' eta 'Gaztelera nagusi duen kultura' kategoria laxoagoak erabili ditugu, zail delako hizkuntza hutsera makurtzea, kultur politiken beraien ezaugarri propioengatik, ez baita beti asmatzen ahal zein hizkuntzatako jarduerak diren zehatz-mehatz.
  • 29. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Hiru zirkuluko egitura errepikatu egiten da urtetik urtera, gutxi asko, eta honako grafiko honekin irudikatu daiteke*: Euskara nagusi duen kultura Gaztelera nagusi duen kultura Ez-berbazko kultura Ondorio nabarmenenak honako hauek dira:  Zirkuluen arteko desoreka nabaria da, bereziki ondarea eta gainontzeko kultur esparruen artekoa, hizkuntza bat izan edo bestea. Gutxienez zirkuluen arteko oreka bilatzea ezinbesteko da, eta egokiago berariazko politika egitea euskarazko kulturari dagokionean, alegia euskarazko berbazko kultura eta ezberbazko kulturaren adierazpide batzuei dagokienean. Izan propio sortutako azpisail batekin, izan Kultura sustatu eta hedatzeko atalean euskara hizkuntza nagusi izanda.  Laguntzak 'euskara nagusi duen kultura', 'gaztelera nagusi duen kultura' eta 'ezberbazko kultura' kategorietatik iragazten baditugu, argi ikusten da zatirik handiena 'ez-berbazko kulturak' jasotzen duela, beste bien bikoitza, gutxienik.
  • 30. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Eta kategoria horren barruan bereziki eraikin erlijiosoen zaharberritzera bideratzen da diru gehien. Hain zuzen eliza da diru partida handiena bereganatzen duena. Ia erdi gutxiago jasotzen du 'gaztelera nagusi duen kulturak' eta beste hainbeste 'euskara nagusi duen kulturak'.  Ondarearen zama handia ikertzeko modukoa da, ondarea Aldundiaren eskuduntza nagusi bat dela jakinda ere. Ondarearen definizioa, ondare higigarri eta higiezinetan oinarritzen da batez ere, hau da, eraikuntza eta artxibategi historikoetan, eta museogintzan. Ondarearen definizio berriagoak, dinamikoagoak eta demokratikoagoak ere badira dagoeneko. Hemen definizio bat: Ondare kolektiboa berreskuratu eta gorde behar da, baina hori ez da nahikoa: bizi dugun garaia kontuan izanda eta komunitatea parte hartzaile zuzen dela, ondarea birkontzeptualizatu egin behar da, etorkizunera begira jarri ahal izateko. Hau garrantzitsu da kohesio soziala indartzeko funtsezkoa delako ondarea, gure identitatea osatzen duelako, izan garen horrekin lotzen gaituelako, baina bagaren eta izan nahi dugun horrekin ere lotu behar gaitu, bestela hildako ondarea da, eta areago herritarrei itxia eta zerbitzu publikorik ematen ez duena. Horregatik ondarean berreskuratze hori zabaldu egin behar da: ondare kolektibo berria sortu eta aktibatu egin behar da, bai ondare higiezina, bai ondare higigarria, bai ondare ez-materiala (festak, tradizioak, bizimoduak, lan moduak...). Baina ezin dira museo izan, zentzu pasiboenean, erabilera berriak eman behar zaizkie, ateak ireki arazi eta herritarren eskura utzi modu batez edo bestez. Guzti horrek identitate kolektiboa sortzen du, eta baita aberastasun publikoa ere.  Gaztelera nagusi duen kulturak egitasmo handiak eta bakanak ditu. Eta horrela dirutza handiagoa egokitzen zaio egitasmo bakoitzari. Horrek erakunde eta proiektu sendo eta arnas luzeagokoa izatea ahalbide dezake. Urterik urte errepikatzen dira alor honetan Zinemaldia, Uned unibertsitatea eta EHUko udako ikastaroak, esate batera. Hirurak erakunde indartsuak.
  • 31. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Euskarazko kulturaren egitasmo ugari eta ertain-txiki neurrikoak dira gehienak. Euskarazko kulturari ematen zaion dirua erakunde, talde eta egitasmo askoren artean banatzen da. Alegia, atomizatu egiten da diru-laguntza, eta horrek ez du egitasmo handirik ez erakundetze sendorik ekarriko.  Gaztelerazko kultura Kulturatik (Sustapen eta Hedapen zuzendaritzatik) laguntzen da erabat. Benetako kultura sailetik, alegia.  Euskarazko kultura, berriz, bereziki Euskararen Normalkuntzatik (eta Gipuzkoa 2.0 azpisailetik azken urtetan) laguntzen da, eta ez Kulturatik, hau da Kulturaren Sustapena eta Hedapena azpisailetik. Kultura baino euskara laguntzen duen sail berezi eta 'positiboki diskriminatzaile' batetik baizik. Euskara delako laguntzen da, ez kultura delako, eta horrek euskarazkoa benetako kultura ote den zalantzak sor ditzake.  Kulturaren adiera arruntena hartuz gero, diziplinakakoa alegia (antzerkia, literatura, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, artea, dantza, musika), multzo horri ematen zaion laguntza hizkuntza izendatu gabe egiten da. Alegia, gaztelerazko eta euskarazko lanak eta proiektuak laguntzen dira, baina ez berariaz euskarazkoak, eta horietan azken hamarkadetako ikasbidea izan dugu hizkuntzarik gabe edota bi hizkuntzetara berdin aplikatu izan diren kulturpolitiketan zein bestelako kultur egitasmoetan euskara irten dela galtzaile gazteleraren mesedetan. Beraz, hizkuntzarik gabe, nolabait 'berbazko euskarazko kultura' eta 'gaztelerazko berbazko kultura' atalen tartean geratzen diren laguntzak de facto 'gaztelerazko berbazko kultura' izateko arrisku handia dute.  Begi bistako gertatzen da 'euskarazko berbazko kultura' eta 'gaztelerazko berbazko kultura' atalen arteko desberdintasun bat: gaztelerazko (edo hizkuntza gabeko) kulturan kulturaren diziplina guztiak sartzen dira, eta berdin kulturaren balio-katearen kate begi guztiak. 'Euskarazko berbazko kultura' atalean kulturaren diziplinak nahas-mahas ageri dira, eta baita kultura zentzu zehatzean ez diren beste hainbat eremu ere, dela lan mundua, dela aisia, dela kirola etabar.
  • 32. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Euskarazko kultura euskaraz izategatik laguntzen da, eta ez kultura izateagatik. Erdarazko kultura, aldiz, kultura izateagatik eta ez erdaraz izategatik. Horrek ere erakusten du euskarazko kultura normal ezin izana.  Kulturaren sustapen eta hedapen azpisailaren laguntzen araua hizkuntz gabea izatea da, alegia gaztelera dela arau, eta euskara sektore. Sortu, elikatu, iritsi, trinkotu Kultur politiken ereduak asko dira, berezko ezaugarri baitu unean uneko erabaki politiko kulturalera edo pentsamendu kulturalera makurtzeko adinako malgutasuna izatea. Alegia, ezein moduz, egituraz eta neurriz diseinatu daitekeela kultur politika bat. Horregatik behar dira argi izan, lehen lehenik, lortu nahi diren emaitzak edo lagundu nahi diren bideak edota indartu nahi diren eremuak. Eta horiek bideratzeko beharrezko diren sail, egitura, lege, deialdi eta laguntzak diseinatu beharko da. Horregatik diogu beste modu bateko kultur politikak begitandu eta egin ere egin daitezkeela, eta ziurrenik egin behar direla. Beraz, lehenik eta behin zer egin nahi den aztertu beharko da eta horregatik zera diogu: kultur politika batek oinarrian duen galdera da nor elikatzen duen. Eta nor hori kulturaren ekosistema osoan eta kulturaren balio-katean non kokatzen den eta zer eskaintzen duen. Gurean kulturaren ekosistema hori euskarazko kultura da, ez dago esan beharrik. Eremu horretan, nor bere sektorean, eta balio katearen bere lekuan, zer eskaintzen duen ikusi behar da. Gutxi-asko irizpide hauek izan beharko dira kontuan:  Ze hizkuntza elikatzen duen.  Nor elikatzen den: ze motako egitasmo, talde edo erakundea den.  Elikatzen duen hori non dagoen kulturaren ekosisteman, erdigunean edo periferian.  Elikatzen duen horrek balio katearen ze katebegi indartzen duen.
  • 33. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA  Elikatzen duen horrek ze erakundetze maila bilatzen duen. Egitasmo horrek zenbateko eraikuntza dakarkion kulturgintzari eta zehazkiago gizarte ehunari, erakundetzeari, sektorearen artikulazioari, taldeak saretzeari, ekosistema osatzeari.  Elikatzen duen horrek sektore barnean eta kulturaren eremuan lankidetzarik lantzen duen.  Elikatzen duen horren produktua kultur produktu bat den, alegia, egin dezakeen ekarriagatik bere baloi handiena kulturala den eta merkatuan jokatzeko biderik ez duen, edo merkaturatzeko kultur produktu bat den.  Elikatzen duen horrek kalitatearekin eta gardentasunarekin ze konpromiso duen.  Elikatzen den horrek bokazio publikorik bat ote duen.  Elikatzen den horrek noraino iristeko gogoa duen, zein zaletu eta kontsumitzaileraino. Gertuko komunitatera, edo urrutirago. Erresonantzia kutxa erabiltzen duen eta nola.eta nola planifikatu den irismenaren bide hori. Jatorria erdigunean izateak balio handiagoa du gero eta kanporagoko zirkuluetan izatea baino. Euskal kulturgintzaren bihotzetik sortzen delako ekimena, eta kulturgintza bera bi moduz elikatzen duelako: egitasmo edo produktu jakin batekin, eta aldi berean kulturgintzako eragilea beraren irudia eta lana elikatzen delako, eta baita kulturgintzako ehuna ere. Modu berean, eraikitzea, erakundetzea, eraginkorrago izango da erdigunean gertatzen bada, hor jokatzen delako euskal kulturgintzaren biziberritzea. Modu berean, irismena barrutik kanpora egiten bada hobe, gero eta urrutirago iristea hobe izanik ere, lehen zirkuluak primatu behar direlako. Hain zuzen lehen zirkuluak elikatzea da euskarazko kulturaren zeregin nagusia, eta horiek elikatu, trinkotu, eraiki ahala, iritsi ahal izango da gero eta urrutirago. Parametro hauek egitasmoak aurrez baloratzeko baina baita ondoren ebaluatzeko ere balio dezakete. Eta horrekin sustapen bideak markatu ahal izango dira. Balio katean
  • 34. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA dauden tapoiak identifikatzea ere beharrezko da, eta horretan merkaturatzea da arazo gehien dituen kate-begia une honetan. Hitzarmenen berrirakurketa bat Hitzarmena duten erakundeei zer eskatu ahal zaien argitzea ere funtsezkoa da. Aurreko ataletan esandako guztiak, irizpideen aplikazioa ezinbesteko da, zehazki zer ekarpen egiten duten ikusteko eta nola hobetu daitekeen erabaki eta hobetze horretan laguntzaile izateko. Baina, oroz gain, ideia orokor batek izan behar du gidalerro: Aldundiak bere buruari eskatzen dioena eskatu behar dio hitzarmen bitartez edo inbertsio errealez edo diru-laguntzen bitartez laguntzen dituen erakunde, talde, fundazioa, sortzaile eta gizarte eragileei. Ez gehiago ez gutxiago.  Hizkuntzari dagokiona: Publikotasunean euskara lehentasunez erabil dezatela, hitzez eta idatziz. Zuzendaritza elebiduna izan dadila eta bereziki eleduna elebidun izan dadila. Erakundearen lan eta harreman hizkuntza euskara izan dadin plangintzak martxan jar ditzatela.  Ekosistemari dagokiona: Kultur diziplinaren ahalik eta alor gehienetara iristen saia dadila: hedabideetara, gazteen transmisiora, eragiletza sozialera, jakintza metatzera... Sektore bereko beste erakundeekin elkarlana bultzatzea helburu izan dezala. Eremu geografikoa kontutan izatea, herri, eskualde, herrialde eskaletan. Kulturaren ekosisteman kokatzea bere egitekoa.  Edukiari dagokiona: Kasuan kasu, hizkuntza eta kultura minorizatuekiko sentsibilitatea ere praktikatzea. Jarduera horrek erantzun diezaiola gure kultur politikaren ardatz nagusiari, hizkuntzaren berreskurapenari.  Kultur demokraziari dagokiona: Kalitatearekiko konpromisoa ezinbesteko da, hau euskarazko produktu eta egitasmo txar edo kalitate gutxiko bat kaleratzen edo martxan jartzen den bakoitzean, kalte larria egiten zaio euskal kulturari. Kalitatearen parametroak zehaztu egin beharko dira eta horretarako jarrera auto-
  • 35. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA zentratuak izan beharko du giltza. Informazioarekiko eta gardentasunarekiko konpromisoa. Hedapenarekiko konpromisoa. Lagundu den produktu edo egitasmo hori hedatuko dela ziurtatu beharko da.
  • 36. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Ohar metodologikoak * Kultur aurrekontuen analisi eredua, 2008 urtekoari aplikatua. Euskarazko berbazko kultura: Gipuzkoa 2.0 (1.576.800) Euskararen normalkuntzatik zehazki kulturara doana (2.313.446) Aldizkariei enpresa pribatu (439.445), ikus-entzunezko proiektuei (300.000), UZEI, Ikastolen Elkarteari bertsolaritza irakasteko, irabaz asmorik gabeko aldizkariei (332.175), Euskal Idazleen Elkartea, Galtzagorri (120.000), Topagunea, Mintzola (525.000), tokiko telebistak (260.000) Udalbide (465.100) Guztira: 4.355.346 Gaztelera nagusi duen berbazko kultura: Zinemaldia (982.000), UNED (540.750), EHU udako unibertsitatea (127.000), EHU Baroja katedra (200.000), Liburutegi katalogazioa (300.000). Guztira: 2.149.750 Tartean: Eusko Ikaskuntza (133.525), Kursaala (415.145), Ikasketa bekak (210.000), Sorkuntza bekak (54.000), Liburutegi fondo erosketa (460.000), Eszena ikuskizunen ekoizpen eta merkaturatzea, Kultur ekintzak unibertsitatean, Kultur elkarteei programaziorako (198.405), KM Liburutegia (756.630). * Tabakalera (700.000) Plan estrategikotik. Guztira: 1.471.075 + Tabalakera 700.000: 2.171.075 Gaztelerazko berbazko kultura + tartekoa: 4.320.825 Ez-berbazko kultura: Ondare historiko artistikoa (5.036.582), Agiritegi eta artxiboak (1.731.471), Arteleku (784.000), Musika hamabostaldia (525.000), KM erakusketa gunea (230.300), , Dantzaz elkartea (120.000). * Balentziaga museoa (1.000.000) Plan Estrategikotik. Guztira: 7.320.423 + Balentziaga 1.000.000: 8.320.423 Ikusten denez, 'gaztelerazko berbazko kultura' atalari 'tarteko' atala ere gehitu diogu, aurreko lerroetan azaldu dugun arrazoiagatik. Modu berean, 'berbazko euskarazko kultura' atalean sartu dugu Gipuzkoa 2.0 ekimenaren laguntzen atal osoa, jakinda diru guztiak ez direla kulturarako diru gisa hartu ahal, eta beste hainbeste gertatzen da Udalbide erakundeak jasotzen duenarekin, Udalbideren ekimen guztiak ez direlako kulturazkoak zentzurik arruntenean, ez eta berariaz euskarazkoak ere. Horregatik ez da erraza zehatz-mehatz argitzea zer doan euskarazko kulturara zuzenean eta zer ez. Hala izanik ere, hurbilpen hau egokia dela uste dugu, eta hizkuntzaren ikuspuntutik diruak nola banatzen diren ikusten benetan laguntzen duela.
  • 37. SORguneak ikertegia HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA Bibliografia Amezaga, Josu: 'Kulturaz eta kultur politikaz', 1998. Jakin-73 Amezaga, Josu: 'Herri kultura: euskal kultura eta kultura popularrak', doktore tesia, 1994. UEU Azurmendi, Joxe: 'Euskaldunak eta Espainolak', 1992. Elkar Fernandez, Mario: 'Las politicas culturales', 1991 Izagirre, Koldo: 'Masustak, madariak eta New York', 2004, Jakin 14 Izagirre, Koldo: 'Autopsiarako frogak. Artseniko aztarnak gure hizkuntzan', 2011, Susa Lertxundi, Anjel: 'Eremu libreak, eremu konpartituak', 2005, Jakin 16 Lopez, Bernat: 'Lenguas minorizadas y medios de comunicación', 2006 Olano, Markel: 'Euskararik gabe ez dago Euskal Herririk', 2009, Tolosan, hitzaldia Sarasua, Jon: 'Kulturaren zurrunbiloan', 2004, hitzaldia