Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana

on

  • 355 views

Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik. ...

Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik.

Ezinbesteko tresna da kudeaketa, antolakuntza, unibertsitate eta prestakuntza zentroen arloan jarduten dutenentzat, eta azken finean, pertsonen garapenean lan egiten dutenentzat.

Statistics

Views

Total Views
355
Views on SlideShare
355
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak Detektatzeko Azterlana Document Transcript

  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik AURKEZPENA Prestakuntza ez da ezagutza transmititzea soilik, ezagutza praktikan aplikatu ahal izateko trebetasunak lortzen laguntzea ere bada. Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Guneak (EEES) ildo horretatik bideratzen du bere ahalegina, eta pertsonen lanbidea garatzeko ardura daukagunok lankidetzan jardun beharra dugu, norabidea egokia izan dadin. Ekonomisten Euskal Elkargoa EAEko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateetan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ekonomian lizentziatu edo graduatu direnen lanbidea garatzeko arduradun nagusia da; horregatik, azterketa bat egiten hasi gara ekonomistek izan behar dituzten gaitasunak zeintzuk diren jakiteko. Lan hori hainbat ikuspegitatik egin zitekeen; guk, ordea, tituludun berriak enplegatuko dituztenen ikuspegia aukeratu dugu, talde horrek baitauka gure lanbide-jardueraren errealitatea zertan den zehazteko ikuspunturik onena. Proiektu honen sorreran aurreko lan bat dago, hots, enplegu arloan adituak diren gure ekonomisten sareak egindako lana; ahalegin hori oraintxe burutu da, aurkezten dizuegun azterlan honekin, hain zuzen. Azterlan horretan, ekonomisten lanbidea osatzen duten hainbat profil eta jarduera profesional jaso nahi izan dira. Nahi genuen helburua lortu dugulakoan gaude, eta espero dugu etorkizuneko ekonomistentzat euren lana modu eraginkorragoan egiteko lagungarri izatea. Hau guzti hau enpresa-erakundeentzat, Administrazioarentzat, eta beraz, gure Gizartearentzat ere onuragarria izango delakoan gaude. Iñigo Ocariz Gaubeca. Ekonomisten Euskal Elkargoko Lehendakaria Espainiako Ekonomista Elkargoen Kontseilu Nagusiaren 2. Lehendakariordea. -5-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik HITZAURREA Lisboako estrategia hartu ondoren, hezkuntza eta prestakuntza arloko politikek aparteko bultzada jaso dute, argi gelditu baita funtsezkoak direla ekonomiaren eta ezagutzaren gizartearen garapenean. Ikaskuntza konbentzionala ez da nahikoa, herritarren eskumenak etengabe eguneratu behar dira; horrela, teknologiaren eboluzioak, haziz doan internazionalizazioak eta aldaketa demografikoak planteatzen dituen desafioei aurre egin ahal izango zaie. Enplegua lortzea eta gizartearen bizitzan parte hartzeko aukera gero eta lotuago daude jasotako prestakuntzarekin. Hala ere, bide luzea dago oraindik egiteko, hezkuntza sistemek asko hobetu beharra baitaukate. Zentzu horretan, Ekonomisten Euskal Elkargoak hasitako ekimena oso positiboa da. Erakunde hauek oso maite duten tradizio batean oinarrituz (prestakuntzari lehentasuna ematea), azterketa hau burutu dute; eta garrantzia handia eman zaie enplegua ematen duten pertsonei. Eta horrela, EEEan enpleguaren arloan adituak diren ekonomisten laguntzarekin, oso ondorio erabilgarriak atera dira. Gainera, enplegatzailearen eta akademiaren ikuspuntuak aurrez aurre jartzeko aukera izan dugu. Enplegagarritasuna kosta ahala kosta lortu nahi izateak ekonomistarengandik espero dugun prestakuntza murriztu dezake. Baina ez dugu ahaztu behar prestakuntzak, unibertsitatetik, ikasketen edukia arrazoitu eta eguneratzeko moduak ezarri behar dituela. Uste dut OEE elkartearen izenean Iñaki Periáñez, Proiektuko zuzendaria, eta bere lantalde osoa zoriondu behar dugula. Ziur gaude antzeko ekimenetarako adibide ezinhobea izango dela. Luis Caramés Viéitez HEEko Lehendakaria Hezkuntzako Ekonomisten Erakundea -7-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA Ekonomisten Euskal Elkargoa Enplegu Komunitatea-ekonomista 2.0 EGILEA Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad de País Vasco PROIEKTUAREN ZUZENDARIA Iñaki Periañez LAGUNTZAILEAK Pedro Manuel Gómez Maria Jesús Luengo Julian Pando Joseba Iñaki de la Peña Franciasco Javier Villalba ENPLEGU KOMUNITATEKO-EKONOMISTA 2.0 KIDEAK Gerardo Arregi EHU-UPV Ion Aspiazu Iberdrola Alberto Baños. Human Marta Carazo Eroski Javier Ramos Lanbide Iluminada Aparicio Ekonomisten Euskal Elkargoa -9-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik AURKIBIDEA 1. Sarrera .............................................................................................. 13 2. Azterketaren xedea ........................................................................ 14 3. Ikasketa-faseak................................................................................ 16 4. Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika ...................... 17 5. Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena (3 World Kafe, 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban) .............. 20 5.1. World Kafe informazioa biltzeko teknika bezala .................. 20 5.2. World Kafe hauen ondorio orokorrak. Proposatuko inkesta ................................................................ 32 6. Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta elkargokide diren ekonomilariei.......................................................................... 36 6.1. Metodologia ............................................................................ 38 6.2. Lagina ........................................................................................ 38 6.3. Landa-lana................................................................................ 39 7. Fase Kuantitatiboa. Datuen azterketa ........................................ 40 7.1. Aldagai bakarreko analisia .................................................... 40 7.2. Aldagaien arteko erlazioa ...................................................... 47 8. Enplegatzailearen ikuspuntua vs. Ikuspuntu akademikoa ........ 52 9. Azterketaren ondorioak.................................................................. 54 Bibliografia .................................................................................................. 57 ERANSKINAK................................................................................................ 59 -11-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterketa, enplegatzailearen ikuspuntutik 1. Sarrera Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren xede garrantzitsuenetako bat da paradigma metodologikoaren aldaketa bat bilatzea, irakaskuntzan zentratutako heziketa, ikaskuntzan zentratutako heziketa baten bidez, aldatzen saiatuz. Azken honetan, ikasleak parte-hartze aktiboago bat edukiko beharko luke. Egungo gizarteak, ezagutza-gizartea den aldetik, etengabeko prestakuntza eskatzen du eta autoikaskuntzarako gaitasun handiagoa ere bai, hau da, ikasten ikasi behar da. Ikaskuntza-prozesua, funtsean, ikasketaren eta ikaslearen lan autonomoaren bidez burutu behar da. Planteamendu berri honek ikasleek jaso beharreko konpetentziak eta ikaskuntzaren emaitzak definitzea eskatzen du, lan-munduan txertatzen errazteko. Konpetentzia diogunean, ezagutza, trebetasun (intelektuala, eskuzkoak, sozialak, etab.), jarrera eta baloreen konbinazio batez ari gara, “tituludunei arazoak konpontzeko edo inguru akademiko, profesional edo sozial zehatz batean sor daitekeen egiteko batean esku hartzeko tresnak ematen dizkiena” (graduondo eta masterreko titulazio unibertsitarioak elaboratzeari buruz Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak kaleratutako arautze- proposamena, 2006ko abenduan). Bi konpetentzia mota desberdin ditzakegu: - Konpetentzia espezifikoak: ezagutza edo profesioaren arlo bakoitzari dagozkion trebetasun eta ezagutzak - Konpetentzia generikoak: ezagutza eta profesioaren arlo gehienek konpartitzen dituzten trebetasun eta ezagutzak. Zenbait konpetentzia generikok eskatzen dute informazioa ulertzea, ikertzea, erlazionatzea eta adieraztea; planifikatzea, erabakiak hartzea eta arazoak ebaztea; trebetasunak erabiltzea, teknologia berriak; autonomoki -13-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik ikastea eta ikertzea; iniziatibaz eta kreatibitatez pentsatzea; komunikatzea, harreman asertiboak garatzea eta elkarlanean aritzea; edo konpetentzia pertsonal, sozial eta emozionalak bereganatzea. Arlo profesional gehienetan badago tituludunak lan-munduan txertatzeari buruzko azterketarik. Azterketa hauek beharrezkoak dira ikasleei, unibertsitateei, enplegatzaileei eta gizarteari orokorrean, tituludunek dituzten lan-ezaugarriak jakinarazteko. Nagusiki, tituludun (enplegatu edo enplegu gabe) hauen iritziaren bidez enfokatzen dira eta tituludunaren profil teorikoa eta unibertsitateak arlo zehatz batean ematen duen titulaziorako behar den profil erreala alderatzen ahalbidetzen dute. Titulazio hauek orain dela zenbait urte diseinatu ziren, inguru sozioekonomiko eta laboralaren beharrizan berrien aurrean adaptazio- aukera gutxi eskaintzen zituen legedi baten babesean. Gaur egun, OCDE bideragarritasun-azterketa bat egiten ari da PISA txostena zabaltzeko. Une honetan hamabost urteko gazteetan zentratuta dago eta unibertsitate-ingurura zabaldu nahi da, graduatuak izango direnen ezagutza eta trebetasunak ebaluatzeko asmoz. Aipatutako azterketa burutzen bada, lau urteren buruan, mundu mailako herrialde garrantzitsuenek duten unibertsitate-sistemaren ebaluazio bat edukiko genuke. Arrazoi hauek guztiek behartu gaituzte ekonomistaren1 profesioan zentratutako azterketa hau burutzera. 2. Azterketaren xedea ANECAk Ekonomia eta Enpresaren titulazioari buruz kaleratutako liburu zuria izan da, agian, unibertsitateetako ikasketa plan berrien diseinuan laguntzeko egin den lehenengo lan garrantzitsua. Tresna erabilgarria da baina nahikoa orokorra eta ikuspuntu akademiko nabarmena dauka, erabilitako laginen konposaketak erakusten duen bezala. Ekonomiako Lizentziaturaren kasuan, 208 pertsonak erantzun zioten inkestari. Hauetatik %61 irakasleak ziren, %17 graduatuak, %14 profesionalak eta %7 enpresariak. Enpresa-zientzietako Lizentziaturaren kasuan, portzentaia antzekoa izan zen, %55,6 irakasleak, eta gainontzekoak (%16, %17,6 eta %10,5) graduatuak, arloko profesionalak eta enplegatzaileak ziren, hurrenez hurren. 1 Ekonomistaren izena erabiltzen dugunean, etorkizunean tituludun/graduatu izango direnak bertan sartzen ditugu, bai Ekonomia eta Enpresa Fakultateetakoak bai Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskolakoak ere. -14-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Honela, Marín, Antón eta Palaciosek 2007an burututako azterketa Espainiako Ekonomialarien Elkargoetako Gobernu Batzordetako kideei eta CGCEEko Organo espezializatuei posta elektronikoz egindako inkesta batean oinarritzen zen funtsean. Honekin lortu nahi zituzten helburuak ondoko hauek ziren: - Unibertsitatean jasotako prestakuntzarekin ekonomistak zeukan satisfazio-maila ikertzea - Jasotako prestakuntza egun egiten ari diren lanerako egokia den ala ez ezagutzea. - Unibertsitate-Enpresa arteko harremanak ikertzea eta satisfazio-maila - Tituludunek (Ekonomialariek) unibertsitateko ikasketetan lortutako konpetentzia eta trebetasunak erakustea, eta lortu beharko dituztenak ere bai - Tituludunek euren profesioa garatzeko gradu-tituluetan oinarrizko eta ezinbestekotzat jotzen dituzten gaiak ikertzea - Prestakuntza-beharrak ezagutzea. Prestakuntza osagarria, unibertsitate- ikasketak burutu bitartean, eta jarraitua, bukatu ondoren. Hala ere, azterketa honetan, saiatu gara tituludunen enplegatzaileek behar dituzten konpetentziak identifikatzen, hauek Ekonomia titulazio berrietan lortu beharko lirateke. Zehazki, enplegatzaileek esan behar digute zer behar duten tituludun batengandik ekonomistaren profesioa eraginkortasunez betetzeko. Beste lanetan edo ikerketetan, enplegatzailearen eta tituludunaren satisfazioa jaso da, izan ere lan-munduan txertatzeko txosten desberdinetan oinarritzen baitira. Bestaldetik, enplegatzaileek kontratatzen dituzten tituludunengan ikusten dituzten prestakuntza-gabeziak Goi Hezkuntzarako Europar Eremuaren (EEES) testuinguruan ikertuko dira. Azterketa honen xedea da gure profesioan eta gure ezagutza-arloan dagoen hutsune hori betetzea, horretarako Unibertsitate-Enpresa lankidetzarako hitzarmena sinatu da Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del Pais Vasco (EHU/UPV) eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren (CVE) artean. Hitzarmen honetan, kolaboratzaile gisa, aritu da Emilio Soldevilla Enpresaren Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioa (FESIDE). Hitzarmen honen helburua da enplegatzaileengana jotzea hauek esan dezaten zein ezagutza, trebetasun, jarrera eta balore diren beharrezkoak tituludun batengan, zeina, besteak beste, ondoko hauetan aditua izango baita: finantza, kontabilitatea, enpresa-zuzendaritza, merkatu-azterketa, negozioen gestioa, kanpo- merkataritza, eta abar, tituludun hori kontratatzeko. Kontuan hartu behar da unibertsitate-titulazio berriek izango duten arau- esparruak aukera emango diela euren ikasketa-planetan aldaketa txikiak egiten joateko, honela ingurunean agertzen diren beharretara egokitzeko -15-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik aukera izango dute. Horregatik, garatu dugun azterketa aldiro berrikusi beharko da, edo gutxienez, EEESera egokitutako ekonomia eta enpresa-gradu berriak egiaztatu behar diren epea bukatu baino lehen (sei urte). Lan honek identifikatu nahi ditu, erakundeen ikuspuntutik, zein konpetentzia behar diren tituludunen lanpostuetan. Gizarteak egiatan eskatzen duen tituludunaren profila zehazten du, egun hautematen denaren aldean, eta hori proposatu beharko litzateke unibertsitateek garatuko dituzten prestakuntza -programetan. Beraz, azterketa honen helburuak ondoko hauek dira: Helburu orokorra: - Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzea, enplegatzaile baten eskutik Bigarren mailako helburuak: - Gure tituludunen lanpostuetan behar diren konpetentziak/trebetasunak garatzea, enpresaren ikuspuntutik - Ekonomista baten prestakuntzan, kontuan hartu beharreko konpetentziei buruz dagoen ikuspuntu akademikoa eta enplegatzaileenaren arteko konbergentzia ikertzea. 3. Ikasketa-faseak Ikasketa talde-dinamika batekin hasten da. Honek aukera ematen digu hurrengo faserako behar ditugun funtsezko gida-elementuak zehazteko. Hurrengo fasean, World kafe teknika aplikatzen da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) erakunde nagusietako kideekin. Hemendik lehenengo ondorioak jasotzen ditugu, eta fase kuantitatiborako galdetegia osatzen duten itemen aukeraketa egiten dugu. Datu-bilketako fase hau telefono bidezko inkesta bat da, EAEko 3.311 ekonomista kolegiatuetatik 500ek erantzun diotena, eta hemendik atera dira lehenengo ondorioak. Laburbilduz, ondoko fase hauek burutu dira: I. FASEA: Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika hurrengo faserako behar diren funtsezko gida-elementuak zehazteko. II. FASEA: Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena (3 World Kafe: 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban). III. FASEA: Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta eta bertatik jasotako datuen analisia. IV. FASEA: Azken txostena, azterketaren ondorioekin. -16-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 4. Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika Lanaren parametroak finkatzeko lehenengo pausoa da, hauen gainean azterketaren prozesu kuantitatiboa garatzen da. Ekonomisten Euskal Elkargoko Enplegu-Komunitatearekin talde-dinamika bat burutzeko eskatu genuen. Honen xedea konpetentziei buruzko oinarrizko gaiak zehaztea zen, geroago World kafe saioetan planteatuko dira eta azterketa kuantitatiborako jarraibideak emango dizkigute. Bilera 2008ko irailaren 29an egin zen Bilboko CVEren egoitzan, azterketaren azalpen labur bat egin ostean, ekonomistei euren erakundeek eskatzen dizkieten funtsezko konpetentziei buruz eztabaidatzeko eskatu zitzaien partaideei. Konpetentziak lau motatan banandu ziren: ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta baloreak. Banan-banan landu ziren oinarrizko galdetegia aberaste aldera, eta aipatutako dinamikan azaldu ziren alderdiak ondoko hauek izan ziren: A. Ezagutza edo konpetentzia espezifikoak: Jasotzen den prestakuntza generikoa nahikoa da, ez da gabeziarik detektatzen titulazioaren ezagutza espezifikoetan. Gutxitan eskatzen dute norbait espezialitate zehatz batekin, ekonomistak eskatzen dituzte beste ezeri erreferentziarik egin gabe, agian egon badaudela ez dakitelako. Gehienetan, CVE berak, erakundeak bete nahi duen lanpostuaren ezaugarriak ezagutu ondoren, aholkatzen die zein ekonomia-aditu izan daitekeen egokiena lanpostua betetzeko. Prestakuntza generikoari nahikoa irizten badiote ere, euren titulazioaren materia osagarrietan prestakuntza handiago baten falta sumatzen dute, zehazki informatika eta hizkuntza gaietan. Horrela, nabarmentzen dute ekonomistentzako pakete espezializatuen ezagutza falta (TIC), excel aurreratua, kontabilitate-programak; laburbilduz, ikasitakoa praktikara eramateko aukera ematen dituzten trebetasunak. Hauek unibertsitatean bertan jaso daitezkeela uste dute; halaber, ikasleek enpresetan egiten dituzten praktika-aldiak oso motzak direla uste dute. B. Trebetasunak: - Ikaskuntza-gaitasuna (test psikoteknikoak...) pertsonaren kostu oportunitatea ikertzeko, junior eta senior artean desberdinduz - Harremanetan sartzeko giza trebetasuna, lan-taldeetan aritzeko gaitasuna indartzen duena - Ahozko eta idatzizko jariotasuna - Iniziatiba (berrikuntza – sorkuntza - proaktibitatea), curriculumaren bidez - Denboraren gestioa - Ikuspegi globala -17-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik - Pertsonak lideratzeko gaitasuna - Pertsonak garatzeko gaitasuna - Informazioa bilatzea eta ikertzea - Pentsamendu analitikoa, kritika konstruktiborako gaitasuna indartzen duena. - Pentsamendu kontzeptuala - Aldaketarako adaptazioa - Iniziatiba vs. autonomia - Sormena - Proiektuen gestioa - Informazioaren gestioa - Ekonomia-arloa ulertzea - Erakundearen Harreman-kapitala sustatzea - Erabakiak hartzeko gaitasuna - Negozio-sena, ardura soziala eta korporatiboa - Ekimen-gaitasuna erakundearen barruan. C. Jarrerak: - Baikortasuna, hau da, jarrera positibo bat edukitzea - Malgutasuna - Frustazioarekiko tolerantzia; okertzeari edo onartzeari beldurrik ez izatea - eta okerretatik ikasteko gai izatea - Tolerantzia, lankidearekiko errespetua - Izaera ekintzailea - Iraunkortasuna - Jarrera pragmatikoa - Autoerantzukizuna - Jarrera proaktiboa eta enprendizajea, berritasuna ekar dezakeena, hau konkretatzen da lanpostuan kaizen aplikatuz. - Oreka soziala lortzeko gaitasuna. - Epe ertain zein luzeko emaitzetara zuzentzea - Enpresarekiko konpromisoa - Jarraitutasuna, irmotasuna, nekaezintasuna - Sentsibilitatea ingurugiroari lotutako gaiekin. D. Baloreak: - Zintzotasuna - Saiatua - Eskuzabaltasuna - Kolektiboa hobestea indibiduoaren ordez; interes komuna interes indibidualaren gainean - Partaidetza, lankidetzan aritzea ahalbidetzen duena - Erakundearen partaide izatearen sentimendua, hau da, erakun- dearekiko konpromisoa, proiektu partekatu baten parte sentitzea -18-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik - Tolerantzia - Errespetua - Ekitatea - Ingurugiroarekiko konpromisoa - Sentsibilitatea ingurugiroari lotutako gaiekin - Lehiakortasuna emaitzetara zuzenduta. Gehien baloratzen diren konpetentziak trebetasun eta jarrerekin lotutakoak direla sumatzen da, garrantzi gutxiagorekin agertzen dira baloreak eta, azken lekuan, ezagutza dago, izan ere, gradu zehatz bat ikasten badute beharrezko ezagutzak lortu dituztela suposatzen baita. Geroago oinarrizko galdetegi bat eman zitzaien (ikusi 1 eranskina) eta bertako gaien garrantzia puntuatzeko eskatu zitzaien. Honen emaitza ondoko taulan erakusten da (1 lehentasunezkoa, 2 lehentasun ertainekoa, 3 lehentasunik ez) 1 Taula. Inkestaren oinarrizko gaien lehentasunak -19-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jasotako emaitzetatik, bai ekonomista batengandik espero dituzten konpetentzien ataletik, bai dinamika honetarako prestatu den galdetegiko itemen lehentasunaren ataletik, proiektuaren hurrengo fase kualitatiboan (Worl kafe) planteatu beharreko galderak atera ditugu. Saioan planteatu diren galderak ondoko hauek izan dira: • Zer trebetasun izan behar dituzte tituludunek? • Zer jarrera espero dugu haiengandik? 5. Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena (3 World Kafe, 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban) Talde-dinamikatik oinarriak finkatzeko balio digun informazioa jaso dugu, baina ez inkesta jasoko duten pertsona askotarikoen espektatiba islatuko duen segurtasuna emango digun galdetegia erredaktatzeko. Datu esanguratsuak lortzeko, talde-dinamika asko egin beharko lirateke, eta hau konplikatuegia da. Horregatik, World Kafe teknika erabiltzea xedatu dugu, askozaz interaktiboagoa da eta hiru saiotan eman diezaguke nahikoa informazioa azterketaren fase kuantitatiboko galdetegia garatzeko. 5.1. World Kafe informazioa biltzeko teknika bezala World Kafearen filosofia eta metodologiaren jatorria giza komunitateek komunikatzeko antzinako forma elkarrizketa zelako ustean oinarritzen da [Koury D’Arceel, 2006], elkarrizketa komuneko esanahiak aurkitzeko, baloreak eraikitzeko eta desiratutako etorkizunak irudikatzeko; sorkuntza kolektiboaren kontzeptuan oinarritzen da [Peter Senge, 2006]. World Kafe kafetegietako elkarrizketa sozialean oinarritutako elkartruke- sistema da. Honen bitartez, pertsona-talde batek aukeratutako gai bat ikertzen du [OIT, 2006]. Online esperientziak dauden arren [Pereda, 2007], normalean modu presentzialean egin izan dira. Bere helburua da gure ikaskuntzaren parte handi bat karakterizatzen duen izaera soziala azpimarratzea. World Kafearen saioak partaide kopuru desberdina izan dezake, 10etik milaraino. Hauek eztabaida-talde txikitan banatzen dira, posible bada kafetegien moduko mahaietan. Partaideei adore ematen zaie entzun eta hitz egiteko, euren pentsamendua editatu gabe eta “zuzena” esaten ari ote diren kezkatu gabe. Partaideak mahaiaz aldatzen dira, eta ideiak eramaten dituzte talde berrira. Bien bitartean, anfitrioi iraunkor bat gelditzen da mahai bakoitzean. Ideiak gelatik mugitzen direnez, ezusteko emaitzak lortzen dira, eta sareak sortu edo indartzen dira eta ezagutzak partekatzen dira. World Kafe elkarrizketa batean kolaborazioa bilatzen da, ezagutza partekatzeko eta taldeen ekimenerako aukerak sortzeko. Beraz, prozesu -20-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik sortzailea da ondoko ekintzak burutzeko aukera ematen duena [Peter Senge,2006]: - Taldearen inteligentzia kolektiboa atxikitzea - Konbergentzia-puntuak aurkitzea - Desiratutako etorkizunak sortzea eta aukera eta erronka estrategikoak aurkitzea - Pertsona-talde batek partekatutako jabetza duten proiektuak sortzea - Lotura-sareak sortzea - Partaidetza sortzea, ezagutza partekatzea eta pentsamendu berritzailea sustatzea - Bizitza errealeko gaien inguruko ekintza aukerak aztertzea World Kafe batean garatzen den agenda ondoko printzipio hauetan oinarritzen da [Brown, 2006]: - Testuingurua ezartzea: zergatik egiten dugu world kafe hau? - Espazio erosoa sortzea - Galdera esanguratsuak aztertzea - Galderak aukeratu eta erraz ulertzeko moduan egitea - Gako galderak - Guztion kontribuzioa sustatzea - Errespetua - Ateratzen diren ikuspuntu guztien lotura sustatzea - Inteligentzia sortzen da sistemak bere buruarekin konektatzen duenean modu anitz eta sortzaileetan - Elkarrekin entzutea jarraibideak, hausnarketa eta galdera sakonak aurkitzeko - Aurkikuntza kolektiboak partekatzea. Normalean World Kafe batean arreta ematen duena da lehenengo aldiz parte hartzen duten pertsonen isiltasuna. Nabarmena da mahaietako partaideek euren lankideei entzuteko jartzen duten interesa, zerbait gehiago ikasteko nahian, inteligentzia kolektibotik aterako den zerbait. Jasotzen den onurarik behinena da, epe motz batean, partaideen iradokizun eta ondorio esanguratsu ugari beregana daitezkeela planteatutako gai eta galderen inguruan. Aurretiazko talde-dinamikan agertutako ezagutza, trebetasun, jarrera eta baloreen hautapena oinarri hartuta, ikasketaren bigarren fase honetan hiru World Kafe presentzial egin ditugu. Saioetan elkarrizketa motz eta lasaiak egin ziren, kafe baten inguruan, hizketa kolaboratzailea lortzeko, taldearen inteligentzia atxiki eta lizentziatu berri den ekonomista kontratatzeko orduan enplegatzaileek gehien baloratzen dituzte konpetentzien konbergentzia- puntuak ezagutzeko asmoz. -21-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik World Kafe bakoitzean garatutako agenda ondoko hau izan zen: - Lanaren helburuak azaltzea - World Kafe teknikaren azalpena - Trebetasunari zegokion galdera planteatzea - Jarrerei zegokien galdera planteatzea - Mahaiko emaitzak beste mahaikoekin partekatzeko denbora (bi bira) - Mahai bakoitzak ateratako ondorioak, bozeramaileek adierazita - Mahai bakoitzaren ekarpenetatik ateratako azken ondorioak. 5.1.1. Bizkaiko World Kafea 2008ko urriaren 28an, Bilboko Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan World Kafe bat egin genuen. Bertan, Bizkaiko enpresa eta erakunde garrantzitsuenetako 44 enplegatzailek hartu zuten parte. Saioaren helburua ekonomia tituludun bat behar duten enplegatzaileek gehien baloratzen dituzten trebetasun eta jarrerak zein diren argitzea izan zen. Hauek kontuan edukiko dira azterketa kuantitatibo zabalago batean. Saioa 4 pertsonako 11 lan-taldetan antolatu genuen, bi orduko iraupenarekin eta denboraldien kontrol zorrotza ezarriz. Nabarmendu behar da parte hartzea oso aktiboa eta dinamikoa izan zela eta partaideek esku hartzeko gogoa argi erakutsi zutela, Goi Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako titulazio berrien diseinua hobetzen laguntzeko. Gure helburua trebetasun eta jarrerak detektatzea bazen ere, azterketa honetarako interesgarriak ziren zenbait balore eta ezagutzari zegozkion zenbait alderdi ere detektatu ziren. Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako trebetasunak: Jarrerei dagokienez, World Kafearen bigarren galdera, maiztasunaren arabera ordenatutako erantzunak ondoko grafikoan adierazten dira: Planteatutako galderak trebetasunen eta jarreren konpetentziei zegozkien arren, baloreei buruzko erantzunak ere jaso genituen, ondoko grafikoan erakusten direnak maiztasunaren arabera ordenatuta: Eta ezagutzei dagokienez, ondoren agertzen ditugu maiztasunaren arabera ordenatutako proposamenak modu grafikoan: Bukatzeko, enplegatzaileek titulatu berri batengan hobesten dituzten gaitasunak ondokoak izango lirateke Bizkaiko World Kafean: -22-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -23-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Trebetasunei dagokienez: ahozko eta idatzizko komunikazioa, lankidetza, arazoak konpontzea/erabakiak hartzea, analisi, sintesia eta aurkezpen ulergarria eta ikaskuntzarako gaitasuna. Grafikoki: Jarrerei dagokienez: iniziatiba, erabakitzeko gaitasuna eta ikaskuntza. Grafikoki: Honetaz gainera, ondoko baloreak ere nabarmendu ziren: printzipio etikoak eta zuzentasuna eta erantzukizuna. Grafikoki: Halaber, ondoko ezagutzak ere azpimarratu ziren: hizkuntzak, teknologia berriak, ezagutzaren gestioa eta gestiorako tresnak ISO, EFQM. Grafikoki: -24-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -25-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 5.1.2. Gipuzkoako World Kafea World Kafea Donostiako Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan egin zen, 2009ko azaroaren 6an. Bertan, erakunde eta enpresa desberdinetako 11 profesionalek hartu zuten parte. Saioa hiru taldetan edo mahaitan antolatu zen, bi orduko iraupenarekin eta denboraldien kontrol zorrotza ezarriz. Bilbon egindako World Kafean gertatu zen bezala, parte hartzea oso aktiboa eta dinamikoa izan zen eta partaideek esku hartzeko gogoa argi erakutsi zuten, Goi Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako titulazio berrien diseinua hobetzen laguntzeko. Gure helburua trebetasun eta jarrerak detektatzea bazen ere, azterketa honetarako interesgarriak ziren zenbait balore eta ezagutzari zegozkion zenbait alderdi ere detektatu ziren. Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako trebetasunen zerrenda ondoko hau izan zen: Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta baloreak honela gelditu ziren: -26-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Eta ezagutzei dagokienez: -27-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta baloreak honela gelditu ziren: Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta baloreak honela gelditu ziren: Honetaz gainera, ondoko ezagutzak ere nabarmendu ziren: hizkuntzak, teknologia berriak, diziplinaren ezagutza eta gestiorako tresnak -28-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 5.1.3. Arabako World Kafea 2008ko azaroaren 10ean, Gasteizko Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan World kafe bat egin genuen. Bertan, Arabako enpresa eta erakunde garrantzitsuenetako 12 enplegatzailek hartu zuten parte. Saioaren helburua enplegatzaileek ekonomia-tituludun batengan gehien baloratzen dituzten trebetasun eta jarrerak detektatzea izan zen, hauek kontuan hartuko dira azterketa kuantitatibo zabalago batean. Saioa 3 pertsonako 4 lan-taldetan antolatu zen, bi ordu eta erdiko iraupenarekin, denboraldien kontrol zorrotza ezarriz. Nabarmendu behar da parte hartzea oso aktiboa eta dinamikoa izan zela eta partaideek esku hartzeko gogoa argi erakutsi zutela, Goi Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako titulazio berrien diseinua hobetzen laguntzeko. Guztion artean ondoko trebetasun eta jarreren zerrenda burutu zen, jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatuta. Saioan agertutako trebetasunak ondoko orrialdearen ilustrazioan agertzen dira. -29-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jarrerei dagozkien erantzunak ondoko grafikoan agertzen dira, behar bezala ordenatuta: Laburbilduz, enplegatzaileek tituludun berri batengan gehien baloratzen dituzten ezaugarriak ondoko hauek direla esan dezakegu: Trebetasunei dagokienez, ondokoak nabarmentzen dira: egokitzeko gaitasuna, lankidetza, egoten jakitea eta motibazioa. Grafikoki: -30-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jarrerei dagokienez, Lurralde Historiko honetako emaitzak ondoko hauek dira: etengabe hobetzearen aldekoa, fideltasuna eta konpromisoa, malgutasuna-aldaketarako adaptazioa, hobetzeko grina ikasteko gogoa, ardurak bere gain hartzea eta iniziatiba. Trebetasun eta jarreren zerrenda osatu ondoren, eztabaida motz baina interesgarri bat sortu zen unibertsitateko irakaskuntza eta inguruneko errealitatera duen adaptazio-mailari buruzkoa, saiora hurbildu ziren enplegatzaile-taldeko zenbait pertsonarengan gai honek pizten duen interesa nabarmen agertu zelarik. -31-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 5.2. World Kafe hauen ondorio orokorrak. Proposatuko inkesta Hiru World kafe hauetan erakunde desberdinetako 67 profesionalek (enplegatzailek) hartu zuten parte orotara. Eratutako mahaien antolamendua eta kopurua ondoko hau izan zen: Helburua trebetasunak eta jarrerak detektatzea bazen ere, enplegatzaileek titulatu berri bat kontratatzeko orduan kontuan hartzen dituzten zenbait balore eta ezagutza ere identifikatu ziren. Lau alderdi hauen emaitzak (18 mahaietan), maiztasunaren araberakoak, ondoko hauek dira: Planteatu zen lehenengo galderaren erantzunak (zein trebetasun eduki behar ditu ekonomista berri batek?), maiztasunaren arabera, ondoko hauek dira: -32-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Ondoren, bigarren galderari (zein jarrera eduki behar ditu ekonomista berri batek?) emandako erantzunak aurkeztuko ditugu, maiztasunaren arabera: Galdera hauei erantzuteaz gainera, Balore eta Ezagutzei buruzko gaiak ere agertu ziren. Konpetentzia hauei dagozkien eskakizunak ondoren zerrendatzen dira. Baloreei dagokienez ondoko hauek: -33-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Bestaldetik, ezagutzaren arloan gehien eskatzen dira ondoko hauek: -34-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jasotako emaitzei begira, World kafeetan parte hartu zutenek gehien baloratzen dituzten trebetasun, jarrera, balore eta ezagutzak ondoko hauek dira: Trebetasunei dagokienez, ondokoak nabarmentzen dira: lankidetza; ahozko eta idatzizko komunikazioa; arazoak ebaztea; analisia, sintesirako gaitasuna, aurkezpena; ikasteko gaitasuna; planifikazioa, integrazioa; negoziatzeko gaitasuna eta antolamendu-maila. Grafikoki: Jarrerei dagokienez, ondoko hauek nabarmentzen dira: iniziatiba, ebazteko gaitasuna, ikaskuntza, hobekuntza jarraitua, fideltasuna eta baikortasuna/positibismoa. Grafikoki: -35-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Partaideek hobesten dituzten baloreak ondoko hauek dira: printzipio etikoak eta zuzentasuna, erantzunkizuna, konpromisoa eta konstantzia. Grafikoki: Bukatzeko, eskatzen diren ezagutzak: hizkuntzak, teknologia berria eta gestiorako tresnak Ikus daiteke nola konpetentzia gehienak eta, gehien bat, maiztasun altuena daukaten trebetasunak, erakundearen barne aldeari eta kanpo aldeari dagozkie, hau da, bezeroekin, hornitzaileekin eta kanpoko gainontzeko agenteekin dituen harremanei. Zalantzarik gabe, lankidetzan aritzen dakien pertsona bat, zuzen komunikatzen dena, iniziatiba eta printzipio etikoak dauzkana askoz errazago integratuko da talde mistoetan (hornitzaile-erakunde-bezeroa), izan ere, harreman hauek elkarrenganako konfiantzan oinarritzen baitira eta aipatutako konpetentziek harreman hori errazten dute. 3 World kafeen emaitzekin galdetegi bat prestatu da ondoko faserako. Honek esperientzia hauetatik sortu diren ezagutza, trebetasun, jarrera eta baloreen konpetentzia esanguratsuenak bildu ditu. 6. Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta elkargokide diren ekonomilariei Hiru Lurralde Historikoetan antolatutako World kafeetako partaideen ekarpenak aztertu ondoren, galdetegi bat burutu da. Hau elkargokide diren ekonomista kopuru esanguratsu bati egin zaio. Honela, ekonomia- tituludunaren ezaugarri behinenak zein diren eta bakoitzak duen garrantzi maila ezagutzeko aukera izan dugu. -36-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Inkesta telefonoz egin zen 2009ko martxoan eta ondoren erakusten den galdetegia erabili zen. -37-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 6.1. Metodologia Azterketa burutzeko erabili den lan-metodoa EEEn inskribatutako pertsonei zuzendutako inkesta telefonikoan oinarritu da, Elkargoak berak emandako zerrenda baten bidez. Aipatutako zerrendak elkargokideen 3.311 izen ematen zituen, eta hauek hartu dira abiapuntutzat azterketarako. Behin betiko galdetegia diseinatu eta aurre test bat egin ondoren, landa lanari ekin zaio. 6.2. Lagina Aztergai den populazioaren lagin esanguratsu bat burutu da, 500 inkesta baliagarri, zeinetan 3.311 elkargokideren kopururako eta baldintzen %95,45eko konfiantza-mailarako, P=Q=%50, %4,12ko errakuntza marjina eman duen, orotara. Lehenengo segmentazio-maila erresidentzia lurraldearen araberakoa izan da, proportziozko esleipen-sistema baten bidez. -38-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Lurralde bakoitzaren barruan, bigarren sekuentzia batean, lagina adinaren arabera estratifikatu da, lau kohorteen arabera. 6.2.1. Lagin mota Telefono bidezko zundaketa, galdetegi estrukturatu batekin, izenen zerrenda baten gaineko ausazko laginketa baten bidez burutua. Lagin- unitatea hautatzeko adin eta lurraldearen araberako kuotak ezarri dira. 6.3. Landa-lana Landa-lana telefono bidezko inkesta baten bidez burutu da, 2009ko martxoan. Landa-lana baino lehen, aurre test bat egin zaie 25 pertsonari, galdetegian eta azterketa-protokoloan egon zitezkeen hutsune, gabezi eta zailtasunak detektatzeko asmoz. Aurre test honen emaitza ondoko hau izan zen: - Harrera, behin telefonoa hartuta, ona da; zailtasunik handiena da telefono finkoaren bidez pertsonak topatzea, izan ere hau etxekoa izaten da eta han ia inoiz ez ditugu topatzen - Inkestari dagokiola, hasteko harrera ona izan du, agian jardunen eta langile-kopuruen galderekin hastean, errezeloren bat erakutsi dute, datu horiek Ekonomisten Euskal Elkargoak badituela kontsideratzen zutelako - Lizentziatuek duten maila baloratu behar izan dutenean, zenbaitek ez du jakin nola dauden prestatuta eta zurian utzi dute - Inkestaren bataz besteko iraupena 10-12 minutukoa izan da - Hasteko ez da egon ulertzen ez diren itemik - Aurre testetan egindako lagina ondoko aldagaien arabera segmentatu da: Jaiotze-data eta bizilekua. -39-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 7. Fase Kuantitatiboa. Datuen azterketa 7.1. Aldagai bakarreko analisia 7.1.1. Laginaren deskripzioa Lehenengo atal honetan, azterketarako erabili dugun laginaren ezaugarria deskribatuko ditugu laburki. Hau bat dator Ekonomisten Euskal Elkargoko kideen profil orokorrarekin. %43,85ek zerbitzu profesionaletan jarduten du, %31,8k beste zerbitzu motatan, %15 industria-sektorean aritzen da eta %9,4 merkataritzan. -40-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Erakundeetan duten ardura mailari dagokiola, %43,6 zuzendaritza- taldekoak dira, %27,5 erdi mailako arduradunak, %16,9 autonomoak eta %12 enplegatuak. Inkestatuen %88k ardura-postuetan egoteak, zeinetan, besteak beste, hautapen-prozesuez eta langileen kontratazioaz arduratzen baitira, inkestaren fidagarritasun-maila bermatzen du. -41-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Jarraian, ondoko taulan ikus daiteke inkestatuek zein jardunetarako kontratatzen duten ekonomista bat (jardueraren araberako banakapen- taulak kontsulta daitezke1 eranskinean): Inkestatuen %71,1 gizonezkoak ziren eta %28,9 emakumezkoak. -42-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Lurraldeka, elkargokide gehienak Bizkaikoak dira, %57,8, %28,3 Gipuzkoakoak dira eta %9,8 Arabakoak. Gainontzekoak, mugakide diren beste probintzietakoak dira eta Madrilekoak. 7.1.2. Aldagaien analisi sinplea Ondoren, planteatutako galderei inkestatuek emandako balorazioen alderdi deskriptibo garrantzitsuenak aztertuko ditugu. 1. eranskineko taulan ekonomistak behar duenari buruz inkestatuek emandako bataz besteko puntuazioa adierazten da, ikertutako konpetentzia mota bakoitzeko bataz bestekoa barne. Ikus daitekeenez, gehien baloratu diren konpetentziak orokorrean, “Baloreei” dagozkie, gero “Trebetasunak” eta “Jarrerak”, eta azkenik, balorazio txikiago batekin, “Ezagutzak”. -43-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik “Ezagutzak” atalean, diziplina anitzeko ikuspegia nabarmentzen da eta lanpostuari dagozkion ezagutzen beharra ere bai. “Trebetasunak” atalean lankidetza, ikasteko gaitasuna eta denboraren gestioa nabarmentzen dira. “Jarrerak” atalean, zuzentasuna/fideltasuna eta proaktibitatea nabarmentzen dira. Azkenik, “Baloreak” atalean konpromisoa/heldutasuna, etika eta zuzentasuna nabarmentzen dira. Eta formula horretan: EB = Ezagutzak behar ditu TB = Trebetasunak behar ditu JB = Jarrerak behar ditu BB = Baloreak behar ditu -44-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Aurreko taulan, konpetentziak euren bataz besteko balioaren arabera ordenatu ditugu. Ikus daitekeenez, garrantzitsuenak konpromisoa, etika, lankidetza eta fideltasuna dira. Ezagutza teknikoenak azken lekuetan agertzen dira, hala nola prozesuen gestioa, ezagutzaren gestioa edo hizkuntzak. Tituludunen maila puntuatzeko orduan, orokorrean, badirudi puntuazioa txikiagoa dela beharretan baino. Kasu honetan, nahiz eta puntuazioak zertxobait hurbilago dauden, puntuazio handiena “Jarrerak” atalerako da, gero “Baloreak”, “Trebetasunak” eta “Ezagutzak” (emaitzen taula 1. eranskinean). Ondoren, item desberdinek jasotako puntuazioak adierazten dituzten grafikoak egin ditugu, bai “Behar ditu” galderak bai “Dauzka” galderak, halako moduz non erantzunen arteko desberdintasunak ikus baitaitezke. “Ezagutzak” ataleko konpetentziei dagokienez ondoko grafikoan ikus daitekeen bezala, desberdintasun esanguratsuenak diziplina anitzeko ikuspegian eta lanpostuaren ezagutzan ematen dira. Aspektu hauek oso garrantzitsua dira enplegatzaileentzat baina badirudi prestakuntza -gabezia bat dagoela hor. “Trebetasunak” ataleko konpetentziei dagokienez, ondoko grafikoan ikus daiteke item bakoitzak jasotako puntuazioa. Desberdintasun nabarmenena arrisku egoeran erabakitzeko gaitasunean eta funtsezko faktoreen analisi eta sintesiaren gaitasunean, bi konpetentzia hauek ez dira oso garrantzitsuak inkestatuentzat. -45-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik “Jarrera” atalean zentratzen bagara eta ondoren datorren grafikoan ikus dezakegun bezala, desberdintasun handienak autokritika erreflexiboan eta proaktibitatean ematen dira. Enplegatzaileen aburuz, ”Jarrerak” atalean, autokritika erreflexiboa garrantzi txikiena duen konpetentzia den arren, proaktibitateak bigarren lekua hartzen du “Beharrei” dagokienez, horrela atzeman da zuzendu beharreko oker bat. -46-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Ondoren zehazten den grafikoaren errebisioa “Baloreak” atalari dagokio. Bertako desberdintasun esanguratsuenak konpromisoa/heldutasuna konpetentzian ematen dira eta garrantzi txikiagoarekin etika/zuzentasuna konpetentzietan. Badirudi, alderdi hauek, enplegatzaileentzat “Beharrak” atalean garrantzitsuenak izanda, ez direla behar bezala lantzen prestakuntzan. Azkenik, ondoko orrian, “Behar ditu” eta “Dauzka”ren arteko dibergentzia handiena agertzen duten konpetentzien grafikoa agertzen da, osotasunaren ikuspegia eduki ahal izateko eta EEES-ra (Espacio Europeo de Educación Superior) egokitutako titulazio berrietan lan egitean kontuan hartu behar diren konpetentzien arteko lehentasunak ezarri ahal izateko. Hobetu beharreko konpetentzia garrantzitsuenen artean honako hauek nabarmentzen dira, ordena honetan: diziplina anitzeko ikuspegia, lanpostuaren ezagutza, arrisku egoeratan erabakitzeko gaitasuna, funtsezko faktoreen analisi-sintesia, konpromisoa eta heldutasuna, denboraren planifikazio eta gestioa eta negoziatzeko gaitasuna. Hobekuntzarako lehentasun txikiagoa dutenen artean hizkuntzen ezagutza, enpatia eta gizartekoitasuna, umiltasuna eta ezagutzaren gestioa agertzen dira. 7.2. Aldagaien arteko erlazioa Atal honetan, inkestatuen talde desberdinen arteko erantzunetan desberdintasunik dauden ikusten saiatu gara, sektore mota, sailkatzeko -47-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik erabili diren ardura-maila, adina, sexu edo lurralde historiko bezalako aldagaiak kontuan hartuta. A. Inkestatuaren jardun-sektorea eta ardura maila aldagaiak kontuan hartuta. Arestian baloratutako aspektuen eta bi aldagai hauen arteko desberdintasunik ote dauden ikertu dugu. Azterketak baztertzen du aspektu hauek eragina izan dutenik iritzia emateko orduan, 1. eranskineko tauletan ikus daitekeen bezala. B. Genero aldagaiarekin egindako kontrastea. Atal honetan, inkestatuaren generoaren eta emandako iritziaren arteko lotura ote dagoen aztertu dugu. Aldagai guztiak aztertu ondoren, desberdintasun esanguratsuak ematen dituen aldagai bat topatu dugu, %99eko konfiantza-mailarekin. -48-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Aldagai honek ekonomista on batek “denboraldiak planifikatu eta ondo gestionatzeko” beharrari egiten dio erreferentzia. Taulan ikusten dugun bezala, emakumeek emandako puntuazioa handiagoa da gizonek emandakoa baino, hau da, haientzat elementu garrantzitsuagoa da ekonomista baten lanean. C. Lurralde historikoen arabera detektatutako dibergentziak (taulak eranskinetan) Bataz besteko baloreetan desberdintasunik ote dagoen ikertu da, bataz besteko aldagai guzti horientzat desberdintasun esanguratsuak lortu direlarik. Orokorrean, Arabako inkestatuek emandako puntuazioak handiagoak dira Gipuzkoakoek eta areago Bizkaikoek emandakoak baino, baina hau “behar ditu” eta “dauzka” bataz besteko aldagaiengatik gertatzen da. Hori dela eta, analisi berbera burutu dugu haien arteko desberdintasun-aldagaientzat. Taulek erakusten digute desberdintasunak esanguratsuak direla, gehien bat “Ezagutzak” atalari dagozkion aldagaietan. Bertan, aldagai guztiek agertzen dituzte desberdintasun esanguratsuak. Kasu hauetan, desberdintasuna, hau da, konpetentzia hauek hobetzeko beharra, -49-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik hobetsiagoa da Arabako inkestatuen aldetik, gero Bizkaikoen aldetik eta gutxiago Gipuzkoakoen aldetik. Honek adieraz diezaguke Arabako kontratatzailea zorrotzagoa dela ezagutza arloan Bizkaikoa baino, zeinaren zorroztasuna erdi mailakoa den edo Gipuzkoakoa, zeinaren zorroztasun- maila baxuagoa den Halaber, beste aldagai batzuetan ere desberdintasun esanguratsuak topatu dira, guztiak aipagarriak, bai barne esparruan bai erakundeak ingurunearekin duen harremanean (bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak, etab.). Zehazki, “negoziaziorako gaitasuna”, “arrisku eta ziurgabetasun egoeretan erabakitzeko gaitasuna” “presioa gestionatzea” eta “denboraldiak ondo planifikatu eta gestionatzea” aldagaien hobekuntza gehien hobesten dituztenak bizkaitarrak dira, arabar eta gipuzkoarren aurretik. Azkenik, “enpatiko eta gizartekoi azaltzea” aldagaia, bezeroari eta gainontzeko kanpoko agenteei zuzendutako konpetentzia hobetu beharra gehien baloratzen dutenak arabarrak dira, bizkaitar eta gipuzkoarren aurretik. D. Desberdintasunak “kontratatuak bete beharreko lanpostua” aldagaian (taulak eranskinetan) Zuzendaritza eta Gerentziarako kontratatzen duten inkestatuen iritziak ez dira oso desberdinak gainontzekoenekin alderatuta. Auditoriarako kontratatzen duten inkestatuen iritziak ere ez dira oso desberdinak gainontzekoenekin alderatuta, gauza bera gertatzen da Giza Baliabideetarako kontratatzen dutenekin. Hala ere, Finantza eta Aseguruetarako kontratatzen duten inkestatuen iritziak desberdinak dira “Ezagutzak dauzka” eta “Baloreak dauzka” bataz besteko aldagaietan, besteenarekin alderatuz gero baxuagoa delarik. Antzeko zerbait gertatzen da Irakaskuntza eta Prestakuntza rako, Kontabilitaterako eta Fiskalitaterako kontratatzen duten inkestatuekin. Kasu hauetan, “Ezagutzak dauzka” bataz besteko aldagaian desberdintasunak ikusten dira, gainontzekoen puntuazioa baino baxuagoa izanda. Komertzialerako kontratatzen dutenen kasuan, “Badauzka” bataz besteko aldagai guztietan sumatzen dira desberdintasunak. Kasu honetan, aurrekoek ez bezala, inkestatuek gainontzekoek baino puntuazio altuagoak ematen dituzte aldagai guztietan. Ondoren, modu grafikoan erakusten dira “Badauzka” konpetentzietan dauden dibergentziak, bai zein lanposturako kontratatzen den aspektuan bai “Ezagutzak badauzka”, “Jarrerak badauzka” eta “Baloreak badauzka” -50-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik aldagaien bataz besteko balioan. Dibergentziarik handienak nabarmen agertzen dira “Ezagutzak badauzka” eta “Baloreak badauzka” aldagaietan, lanpostuaren arabera. -51-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Ikus daitekeenez, “Ezagutzak” arloan ikusten dira dibergentziarik handienak bataz bestekoarekin alderatuta, zein lanposturako kontratatzen den kontuan hartuta. Fiskalitatea, Kontabilitatea eta Irakaskuntza eta Prestakuntza lan-espezialitateek maila handiagoa eskatzen dute eta, beraz, bataz bestekoak baino puntuazioa txikiagoa ematen diote “Ezagutzak badauzka” atalari, kontrako muturrean Komertziala lan-espezialitatea aurkitzen da. 8. Enplegatzailearen ikuspuntua vs. Ikuspuntu akademikoa Bigarren mailako helburua, ekonomista baten prestakuntzan, kontuan hartu beharreko konpetentziei buruz dauden ikuspuntu akademikoa eta enplegatzaileenaren arteko konbergentzia ikertzea izan da. Horretarako azterketa honetako emaitzak Kalitatearen Ebaluaziorako eta Egiaztapenerako Nazioko Agentziaren (ANECA) Ekonomia eta Enpresako gradu tituluaren Liburu Zurian argitaratutako ikerketekin alderatu ditugu. Analisi honetako emaitzak aipatu baino lehen, zenbait ohar eman behar ditugu: 1. ANECAren azterketan parte hartu zuten unibertsitateko irakasle- kolektiboan lortu zituzten balorazio orokorrak, guztizko orokorrak, hartu dira kontuan. Aipatutako azterketan, inkestatuek konpetentzien garrantzia baloratzen zuten profil profesional desberdinetan (bederatzi Ekonomian eta lau Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan). Eskala 1etik 4ra aldatzen zen, 1 mailarik ez, 2 maila gutxi, 3 maila nahikoa eta 4 maila altua zirelarik, kontuan hartutako konpetentzia bakoitzarentzat. 2. Konparatutako laginen tamaina ez da berdina, Ekonomiaren azterketaren kasuan inkestatutako irakasle kopurua 127 izan zen eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren kasuan 164. Inkesta -52-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik hauek erabilitako laginen %61 eta %55,6 izan ziren hurrenez hurren, eta gainontzekoa graduatu, profesional eta enplegatzaileek burutu zuten. 3. Kasu bietan Likert eskala erabili bada ere, ANECAren azterketan erantzuteko lau aukera erabili ziren eta honetan bost erabili dira. Ikasketa biren emaitzak homogeneizatu eta konparatu ahal izateko balorazioak 1etik 10era bitarteko eskala batera aldatu dira. 4. Analisi honetan erabilitako itemak bat datoz edukierari dagokiola, nahiz eta baieztapen berberarekin planteatu ez, ondoko taulan erakusten dira euren balorazioekin batera. Emaitzen taularen analisiak egoera desberdinak eskaintzen dizkigu: • Enplegatzaileen ustez, lizentziatu berriaren konpetentziarik garrantzitsuena “printzipio etiko eta zuzentasuna” da, gero “lankidetzan aritzeko gaitasuna”, “modu autonomoan ikasteko gaitasuna” eta “diziplina anitzeko ikuspegia” • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza titulazioko irakasleen ustez (ADE) konpetentziarik garrantzitsuena “ezagutzak praktikara eramateko gaitasuna” da, eta gero “ konpromiso etikoa lanean”, “analisi eta sintesirako gaitasuna” eta “erabakiak hartzeko gaitasuna” -53-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik • Ekonomia titulazioko irakasleen ustez konpetentziarik garrantzitsuena “konpromiso etikoa lanean” da, eta gero “ezagutzak praktikara eramateko gaitasuna”, “egoera berrietara egokitzeko gaitasuna” eta “ lankidetzan aritzeko gaitasuna”. Emaitzei begiratuta, esan dezakegu hiru kolektiboak bat datozela ekonomiako tituludun batek behar duen lehenengo konpetentzian: “printzipio etikoak eta zuzentasuna”. Hala ere, konpetentzien lehentasunean dibergentziak aurkitzen ditugu, hala nola “ezagutzak praktikara eramateko gaitasuna” atalean, mundu akademikorako lehentasunezkoa dena baina enplegatzaileentzat bigarren mailakoa oso; “lankidetzan aritzeko gaitasuna” lehentasunezkoa enplegatzaileentzat eta mundu akademikoarentzat erdi mailako lehentasuna duena; “modu autonomoan ikasteko gaitasuna” lehentasunezkoa enplegatzailearentzat eta oso bigarren mailakoa mundu akademikoarentzat; eta “diziplina anitzeko ikuspegia” enplegatzaileentzat lehentasunezkoa eta bigarren mailakoa mundu akademikoarentzat. Hala ere, eta kontuan hartuta analisiaren mugak, esan dezakegu irakasleen iritzia eta enplegatzaileena ez direla nabarmen desberdinak ekonomista batek izan behar dituen konpetentziak zehazteko orduan, bai, ordea, hauen lehentasunetan. 9. Azterketaren ondorioak Azterketa honi hasiera eman zion talde-dinamikatik ondoko ondorioak atera daitezke: - Tituludunek jasotzen duten prestakuntza generikoa nahikoa dela uste badute ere, euren ekonomia ikasketetan osagarri edo lagungarri izan daitezkeen materia instrumentaletako prestakuntza espezifikoaren falta aurkitzen dute. Aipatutako materiak, ondoko hauek dira funtsean: ekonomistentzat espezializatutako pakete informatikoak, Excel aurreratua menperatzea, SPSS, SAP eta atzerriko hizkuntzetan ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, gehien bat ingelesez. - Tituludunaren espezializazioak ez du garrantzi handirik ekonomista bat eskatzeko orduan kontratatzen duen erakundean hartuko duela uste baitute. - Lehentasunezko konpetentziak honakoak dira: • Erabateko lehentasuna: ahoz eta idatziz jariakortasunez komunikatzea, ikasteko gaitasuna, proaktibitatea, analisi eta sintesirako gaitasuna, lankidetza eta ardura bere gain hartzeko gaitasuna. • Erdi mailako lehentasuna: diziplina anitzeko ikuspegia, ahoz eta idatziz jariakortasunez komunikatzea atzerriko hizkuntzetan, -54-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik sormena, TICak erabiltzea, denboraren planifikazio eta gestioa, presiopean lan egiteko gaitasuna. Emaitza hauetan oinarrituta, World Kafeak garatu genituen. Bertan Trebetasun eta Jarrerei lotutako galdera planteatu ziren, talde-dinamikan lehentasunezko konpetentziak izan baitziren. Egindako 3 World kafeen (lurralde historiko bakoitzean bat) ondorioak ondoko hauek dira: - Trebetasun eta Jarreretan eskatutako konpetentziez gainera, Ezagutza eta Baloreetan ere agertzen dira beste batzuk. - Enplegatzaileen iritziz, lizentziatu berri den ekonomista batengan hobeto kontsideratuta dauden ezaugarriak honako hauek dira: • Baloreak: printzipio etikoak eta zuzentasuna, erantzukizuna, konpromisoa eta konstantzia. • Trebetasunak: egokitzeko gaitasuna, lankidetza, egoten jakitea eta motibazioa. • Jarrerak: hobekuntza jarraituaren aldekoa, fideltasuna eta konpromisoa, malgutasuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, hobetzeko grina, ikasteko gogoa, ardurak bereganatzea eta iniziatiba. • Ezagutzak: beste hizkuntzak, TICak ezagutu eta erabiltzea, ISO eta EFQM bezalako gestio-tresnak. Emaitza hauek eman digute oinarria behin betiko galdetegia egiteko. Hau elkargokide diren ekonomisten talde esanguratsuari aurkeztu zitzaion. Fase kuantitatibo honetako ondorio esanguratsuenak hauek dira: - Orokorrean, gehien baloratu diren konpetentziak “Baloreei” dagozkie, gero “Trebetasunak” eta “Jarrerak”, eta azkenik, balorazio txikiago batekin, “Ezagutzak”. - Enplegatzaileen iritziz, lizentziatu berri den ekonomista batengan hobeto kontsideratuta dauden ezaugarriak honako hauek dira: • Baloreak: konpromisoa/heldutasuna eta etika eta zuzentasuna. • Trebetasunak: lankidetza, ikasteko gaitasuna eta denboraren gestioa • Jarrerak: zuzentasuna/fideltasuna eta proaktibitatea. • Ezagutzak: lanpostua ezagutzea, diziplina anitzeko ikuspegia, eta behar gutxiago aspektu zehatzagoetan, hala nola ezagutzaren gestioa edo prozesuen gestioa - Emakumeek gizonek baino gehiago baloratzen dute denborak ondo planifikatu eta gestionatzea. - Lurralde historikoen arabera ematen diren desberdintasun nagusienak “Ezagutza” arloan ematen dira. Honela, Arabako enplegatzaileak zorrotzagoak dira ezagutzetan, Bizkaiko eskakizuna txikiagoa da eta Gipuzkoakoa are txikiagoa. -55-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik - Kontabilitate eta Fiskalitaterako kontratatzen duten elkargokideek, orokorrean, ekonomistek “Ezagutza” gutxiago dituztela uste dute. Finantza eta Aseguruetarako kontratatzen dutenak, orokorrean, ekonomistek “Ezagutza” eta “Balore” gutxiago dituztela uste dute, inkestatutako gainontzeko enplegatzaileekin alderatuta. - Ikertutako ezaugarri guztien artean, ondokoa da ekonomista batentzat garrantzitsuena: konpromisoa, etika, lankidetza eta fideltasuna. Azken postuetan daude ezagutza teknikoagoak, hala nola prozesuen gestioa, ezagutzaren gestioa eta hizkuntzak. - Beharraren eta agertutako mailaren arteko desberdintasuna kontuan hartuta, ondoko hauek izango lirateke hobetu beharreko atalak: diziplina anitzeko ikuspegia, lanpostua ezagutzea, arrisku egoeretan erabakitzeko gaitasuna, konpromisoa eta heldutasuna, arazo baten funtsezko faktoreak analizatzeko gaitasuna eta denboraren gestioa. Ondoko koadroan enplegatzaileentzat garrantzitsuenak diren konpetentzien laburpen bat emango dugu, ezagutza, trebetasun, jarrera eta baloreen arabera sailkatuta. Ikus daitekeenez konpetentzia hauek guztiek zerikusi handia daukate erakundeen Harreman-Kapitalarekin, hau da, harremanen bidez balore eta lehiakortasuna sortzearekin, asebetetzeko, kolaboratzeko, kooperatzeko eta erakundeak, modu zuzenean edo zeharkakoan, ezagutzen dituen bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak eta kanpoko gainontzeko agenteak integratzeko. -56-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik Gure helburu nagusia bete ondoren, mundu akademikoarentzat garrantzitsuenak diren konpetentziak kontrastatu ditugu, enpresa- munduarekin alderatuta. Honen emaitzak jarraibideak emango dizkio mundu akademikoari ekonomia eta enpresa gradu berrietan, erakundeen iritziz, hobetu beharreko atalei buruz. Egindako analisiak ondoko ondorioak eman ditu: - Ikertutako konpetentzia guztiak garrantzitsuak edo oso garrantzitsua dira bi kolektiboentzat. - Guztien artean, “etika eta zuzentasuna” edo “konpromiso etikoa lanean” konpetentziak ia balorazio berbera lortzen du. - Hala ere, badira lau konpetentzia zeinetan enplegatzaileak zorrotzago agertu diren tituludunek behar duten mailari dagokionean. Zehazki ondoko hauek dira: • Modu autonomoan ikasteko gaitasuna • Taldean lan egiteko gaitasuna. • Egoera eta ingurune berrietara egokitzeko gaitasuna. • Arazoak tratatu eta konpontzeko diziplina anitzeko ikuspegia erakustea. Egindako analisietan lortutako emaitzak kontuan hartuta, zeinetan parte hartu baitute enplegatzaileek eta mundu akademikoak, esan genezake gizarteak eskatzen duen Ekonomista honelakoa dela: Pertsona zuzena eta balore etikoak dituena, konpromisoak hartzeko, integratzeko eta fideltasuna mantentzeko gauza dena; lankidetzan aritzeko eta denbora planifikatu eta gestionatzeko gai dena; diziplina anitzeko ikuspegia eta autoikaskuntzarako gaitasuna duena. Sei urtean behin gure tituluak egiaztatzeko GHEEk eskaintzen digun aukerak aldiro eguneratzea dakar, honetarako beharrezkoak izango dira ikasketa hau berraztertzetik eta eguneratzetik erator daitezkeen ekarpenak, izan ere oso informazio baliotsua ematen baitigu ikasketa planak Gizarteak uneoro planteatzen dituen beharretara egokitzeko. Bibliografia AMAT, O.: Aprender a enseñar: una visión práctica de la formación de formadores, Gestión 2000, 2002 ANDREOLA, T: Dinámica de grupo, Sal Terrae, 2001 ANECA: Libro blanco: Título de Grado en Economía y Empresa. Madrid, 2005 BALLENATO, G: Trabajo en equipo: dinámica y participación en grupos, Pirámide, 2005 -57-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik BROWN, J.: World Café: el nuevo paradigma de comunicación organizacional y social. Grupo Editorial Patria. México, 2006 COLEGIO DE ECONOMISTAS DE CATALUÑA: Aproximación a las competencias genéricas de los economistas (Borrador junio 2008). 2008 BILBOKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA-UPV/EHU: El perfil de egreso en la Escuela Universitaria de Empresariales de Bilbao, Febrero, 2008 BILBOKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA-UPV/EHU: El perfil de egreso en la Escuela Universitaria de Empresariales de Bilbao desde la perspectiva de los contratadores, Mayo, 2008 KOURY D’ARCEEL, MARÍA CRISTINA: “WORLD CAFÉ: Una experiencia de Aprendizaje”. Revista Gatza. Noviembre, 2006 LUQUE, T: Técnicas de Análisis de datos en investigación de mercados. Pirámide, Madrid, 2000 MARÍN HERNÁNDEZ, SALVADOR: Los economistas ante el Espacio Europeo de Educación Superior. Análisis desde la experiencia y determinación de las necesidades futuras. Consejo General de Colegios de Economistas de España. Madrid, 2008 MARÍN, S., ANTÓN, M. Y PALACIOS, M.: “El Espacio Europeo de Educación Superior: estudio empírico sobre los nuevos títulos de grado y la profesión de economista”. Revista Española de Financiación y Contabilidad Vol. XXXVII, nº 139 - julio-septiembre, 2008, pp. 541 – 587 HEZKUNTZA ETA ZIENTZIA MINISTERIOA: Propuesta de directrices para la elaboración de títulos universitarios y de master, Documento de Trabajo, Diciembre, 2006 OCDE (Ekonomia lankidetza eta garapenerako erakundea): Programa Internacional de Evaluación de Alumnos: Informe PISA 2006, Diciembre, 2007 OIT (NAZIOARTEKO LAN-BULEGOA): I went to a knowledge sharing workshop and all I got was this guidebook. Ginebra, 2006 PEREDA HERRERO, VISITACIÓN: “Descripción y valoración de una experiencia de aprendizaje cooperativo, en el ámbito de la formación continua universitaria: world café on line para mujeres directivas y predirectivas”. En VII Jornada sobre Aprendizaje Cooperativo, JAC0720 de julio 2007. Palacio de Congresos Conde Ansúrez. Valladolid. PÉREZ LÓPEZ, C.: Métodos estadísticos avanzados con SPSS, Thomson, Madrid, 2005 SENGE, PETER M.: The Fifth Discipline: The Art and Practice of the Learning Organization, 2nd edition, Currency, 2006 TRESPALACIOS, J.A.; VÁZQUEZ, R.; y BELLO, L.: “Investigación de Mercados. Métodos de recogida y análisis de la información para la toma de decisiones en marketing”, Thomson, Madrid, 2005 -58-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik ERANSKINAK2 2 Koadroetan digitorik gabe agertzen diren datuak, falta den digitoa zero da -59-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 1. Talde-dinamiketarako gida-galdetegia -60-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -61-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 2. Zein jardunetarako kontratatzen dute ekonomista bat inkestatuek?: -62-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -63-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -64-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 3. “Behar ditu” galderen balorazioa Eta formula horretan: EB = Ezagutzak behar ditu TB = Trebetasunak behar ditu JB = Jarrerak behar ditu BB = Baloreak behar ditu -65-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 4. “Dauzka” galderen balorazioa Eta formula horretan: ED = Ezagutzak dauzka TD = Trebetasunak dauzka JD = Jarrerak dauzka BD = Baloreak dauzka -66-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 5.“Behar ditu” eta “Dauzka” balioen arteko desberdintasunak -67-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 6. Lurraldeen arteko kontrastea -68-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -69-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -70-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -71-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -72-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -73-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik 7. Zein lanposturako kontratatzen duten aldagaiarekin kontrastea -74-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -75-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -76-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -77-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -78-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -79-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -80-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -81-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -82-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -83-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -84-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -85-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -86-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -87-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -88-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -89-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -90-
  • Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik -91-