SlideShare a Scribd company logo
1 of 31
Zein polita naizen! Kantari   goaz ! Goazen   jolastera ! Bazen   behin …
Kantari goaz! ,[object Object],Lehenengotxo   hori O,  bugi   bugi Mugitu   gorputza Pozik
Kantari goaz! Riki riki Xalala, xalala, Riki riki, riki riki Xalala, xalala, Riki ri, riki ri Dutxan dardaraka  Ur hotzarekin (bis) Hartu esponja Ta xaboitu, Burua busti, Igurtziz garbitu  Zilbor eta titi, Gira bira ipurdia Mugituz beti, Bi oinetan bukaera, Ez dago gaizki. Xalala, xalala…  Hartu esponja  Ta xaboitu… Xalala, xalala…
Kantari goaz! Pozik Bi begi eder ditut zuek ikusteko, Bihurri keinua egiteko, Ahoa sekretu handiak kontatzeko, Ja, je, ji barre egiteko, Eskuak zuei bostekoa emateko, Bi besoak besarkatzeko, Hankekin arin euripean korri egin, Putzuetan saltoka zuekin Poz-pozik, bizi bizi naiz Marisorgina polit-polita Patxoak jaso, muxutxuak eman Zoriontsuena munduan. Bi begi eder ditut zerua ikusteko, Hodeien formak asmatzeko, Ahoa txistuka aritzeko, Kukuari kuku egiteko, Eskuak elurrezko panpina egiteko, Bi besoak fandangorako, Hankekin jausi matxinsaltoarekin, Kanta dezagun elkarrekin Poz-pozik, bizi bizi naiz… (Bis)
Kantari goaz! Lehenengotxo hori Lehenengotxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean lodia da hori. (X2) Bigarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean bizkorra da hori. (X2) Hirugarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean luzea da hori. (X2) Laugarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean alferra da hori. (X2) Bostgarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean txikia da hori. (X2)
Kantari goaz! Mugitu gorputza Aspaldian astoratuta daukat Gorputz osoa, Egunsentitik iluntzerarteko Dardarizoa, Bihotza ari zait bom, bom, bom Etengabean bom, bom, Goitik behera eta behetik gora, Dantzatzeko gogoa!!! Hasi da burua, Sorbaldak, ukondoak, eskuak, Segidan gerria, Aurrera atzera ipurdia, Gero oinetara, Batetik bestera bai!!! Aspaldian astoratuta daukat… Hasi da burua…
Kantari goaz! O bugi, bugi O, bugi, bugi bugi, bai! (x3) Parapapapapa! Hau da nire behatza, hau da beste behatza, Hau da nire eskua, hau da beste eskua, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire begia, hau da beste begia, Hau da sudur punta, hau aho zuloa, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da belarri bat, eta hau da beste bat, Burua beheraka, burua goraka O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire ukondoa, hau beste ukondoa, Hau da nire sorbalda, hau beste sorbalda, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire hanka, hau da beste hanka, Hau da ipurdia, berriz ipurdia, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... (x2)
Bazen behin… ,[object Object],Ipuina   entzun   eta   irakurri . Ipuina   irakurri
Behin batean bazen Mari kanela deitzen zioten neska txiki bat. Aitonak jarri zion izen xelebre hori, eta zergatik?, bada, kanela-zotza izugarri gustatzen zitzaiolako Mari Kanelari. Mari Kanela oso neska bihurria zen eta ohitura itsusi bat zeukan: barra-barra esaten zuen gezurra. Gezurrak bata bestearen atzetik esanez ibiltzen zen beti. Behin, txokolate almendraduna hartu zuen sukaldeko armairutik eta barra osoa jan zuen berak bakarrik.
Ama txokolatea falta zela konturatu zenean, Mari Kanelari galdetu zion: -Aizu, Mari Kanela, txokolate almendraduna falta da armairutik. Zuk jan al duzu? -Nik ez, ama! –esan zuen Mari Kanelak.
Eta gezur hori esan orduko, sudura azenario handi bat adina hazi zitzaion. Izan ere, gezurra esaten zuen bakoitzean, gorputzeko atal bat hazten zitzaion Mari Kanelari. Horregatik, oso erraza zen jakitea noiz ari zen gezurretan. -Orain ere gezurra esan duzu, Mari Kanela –esan zion amak-. Begira nolako sudurra hazi zaizun. Azenario handi bat dirudi.
Mari Kanela beldurtu egin zen bere azenario-sudur itsusi hura ikusi zuenean, eta, estu eta larri, egia esan zion amari. -Neu izan naiz, ama, neu izan naiz… Neuk jan dut txokolatea. Egia esan zuenean, lehen bezalaxe jarri zitzaion sudurra berriz ere.
Hurrengo egunean, ikastolara zihoala, txori batzuk ikusi zituen zuhaitz baten adarretan txorrotxioka kantari, eta haiekin jolasean hasi zen Mari Kanela. Txoriak harrapatu nahian salto eta brinkoka hasi zen, eta putzu-zulo batzuetan sartu zen konturatu gabe. -Mekatxis! Zapatak zikindu zaizkit! –esan zuen. Egun hartan berandu iritsi zen ikastolara Mari Kanela, eta zapatak lokatzez zikin-zikinak zituela gainera.
Ikastolan zain zeukan andereño Mari Petral. Haserre zegoen beste askotan bezala. Horrexegatik deitzen zioten Mari Petral andereñoari, beti haserre eta petral zegoelako. -Zergatik etorri zara hain berandu? –galdetu zion kopeta ilunez andereñoak Mari Kanelari. -Ba, ba… amatxorekin sendagilearengana joan naizelako –esan zion Mari Kanelak.
Eta gezur hori esatearekin batera, burua kalabaza bat adina hazi zitzaion. Orain kalabaza-burua zuen Mari Kanelak. Andereño Mari Petralek errieta egin zion Mari Kanelari: -Aizu, niri ez esan gezurrik gero! -Nik ez dizut gezurrik esan, andereño –erantzun zion Mari Kanelak.
Eta gezur hori esan zuenean, eskuak ikaragarri hazi zitzaizkion. Orain atzapar bihurtuak zituen eskuak Mari Kanelak, eta nolako atzaparrak gainera! -Aizu, eta nolatan zatoz hain oinetako zikinekin? –galdetu zion gero eta petralago andereño Mari Petralek. -Ba, ba… gaur goizean amak ez dizkit oinetakoak garbitu eta… -erantzun zion Mari Kanelak urduri.
Eta gezur hura esan ahala, gorputz osoa hazi zitzaion. Neska erraldoi-jigante bihurtu zen Mari Kanela.  Andereñoa beldurtu egin zen Mari Kanela hainbeste hazi zela ikusi zuenean. Bera baino handiagoa zen! -Baina, baina, zer gertatzen zaizu, Mari Kanela? –esan zuen andereñoak. -Ba, ba, zuri beldur handia dizudala, beti errietaka eta petralduta egoten zarelako, eta gezurrak esan dizkizut. Horregatik hazi zait burua kalabaza bat adina eta horregatik hazi zaizkit eskuak eta gorputz osoa.
Eta Mari kanelak egia esan zuen, eta egiak bere ezpainetatik atera zirenean, txikitu egin zitzaizkion eskuak, eta burua, eta gorputz osoa ere bai. Lehen bezalaxe geratu zen, txikia eta polita. Handik aurrera Mari Kanelak ez zuen gezurrik esan. Eta andereñoak ere ez zion gehiago inori arrazoirik gabe errietarik egin, ez Mari Kanelari ez beste inori.
Hori hala bazan, ez bazan, Sar dadila kalabazan, Baina zuk badaezpada gezurrik ez esan.
MARI KANELAK TXOKOLATE BARRA BAT HARTU ZUEN ARMAIRUTIK ETA OSO-OSORIK JAN ZUEN.
-ZUK HARTU AL DUZU TXOKOLATE ARMAIRUTIK? –GALDETU ZION AMAK. -NIK, EZ –ERANTZUN ZUEN MARI KANELAK.
ETA GEZURRA ESAN ZUELAKO, SUDURRA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.
BAINA GERO EGIA ESAN ZION MARI KANELAK AMARI, ETA SUDURRA LEHEN BEZALAXE JARRI ZITZAION.
HURRENGO EGUNEAN TXORIEKIN JOLASEAN IBILI ZEN MARI KANELA ETA BERANDU HELDU ZEN IKASTOLARA.
MARI KANELA, ZERGATIK ETORRI ZARA HAIN BERANDU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK. ETA MARI KANELAK GEZURRA ESAN ZION.
GEZURRA ESAN ZUELAKO, BURUA KALABAZA BAT BEZALA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.
ANDEREÑOARI HURRENGO GEZURRA ESAN ZIONEAN, ESKUAK HAZI ZITZAIZKION MARI KANELARI.
BESTE GEZUR BAT ESAN ETA ERRALDOIA BEZALA HAZI ZEN MARI KANELA. -ZER GERTATZEN ZAIZU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK.
MARI KANELAK EGIA ESAN ZION ANDEREÑOARI, ETA LEHEN BEZALAXE GERATU ZEN, TXIKIA ETA POLITA.
MARI KANELA, MARI KANELA IPUIN HAU BUKATU DELA!
Goazen jolastera! ,[object Object],Irudiak eta hitzak

More Related Content

Similar to Zein Polita Naizen Aurkezpena

Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakabestipolitak
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillanaidoialariz
 
Mari kanela
Mari kanelaMari kanela
Mari kanelasarace
 
Mari kanela
Mari kanelaMari kanela
Mari kanelasarace
 
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao  eta Miren Agur MeabeLeire Bilbao  eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabexabieransola
 

Similar to Zein Polita Naizen Aurkezpena (10)

Marierrauzkin
MarierrauzkinMarierrauzkin
Marierrauzkin
 
Nire nebatxoa
Nire nebatxoaNire nebatxoa
Nire nebatxoa
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuakSentitzeko ipuinak euskaratuak
Sentitzeko ipuinak euskaratuak
 
Olerki Guztiak
Olerki GuztiakOlerki Guztiak
Olerki Guztiak
 
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana12 gaia  txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
12 gaia txanogorritxo eta otsoa euskara 4 santillana
 
Mari kanela
Mari kanelaMari kanela
Mari kanela
 
Mari kanela
Mari kanelaMari kanela
Mari kanela
 
Bartzelonako abentura
Bartzelonako abenturaBartzelonako abentura
Bartzelonako abentura
 
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao  eta Miren Agur MeabeLeire Bilbao  eta Miren Agur Meabe
Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe
 

Zein Polita Naizen Aurkezpena

  • 1. Zein polita naizen! Kantari goaz ! Goazen jolastera ! Bazen behin …
  • 2.
  • 3. Kantari goaz! Riki riki Xalala, xalala, Riki riki, riki riki Xalala, xalala, Riki ri, riki ri Dutxan dardaraka Ur hotzarekin (bis) Hartu esponja Ta xaboitu, Burua busti, Igurtziz garbitu Zilbor eta titi, Gira bira ipurdia Mugituz beti, Bi oinetan bukaera, Ez dago gaizki. Xalala, xalala… Hartu esponja Ta xaboitu… Xalala, xalala…
  • 4. Kantari goaz! Pozik Bi begi eder ditut zuek ikusteko, Bihurri keinua egiteko, Ahoa sekretu handiak kontatzeko, Ja, je, ji barre egiteko, Eskuak zuei bostekoa emateko, Bi besoak besarkatzeko, Hankekin arin euripean korri egin, Putzuetan saltoka zuekin Poz-pozik, bizi bizi naiz Marisorgina polit-polita Patxoak jaso, muxutxuak eman Zoriontsuena munduan. Bi begi eder ditut zerua ikusteko, Hodeien formak asmatzeko, Ahoa txistuka aritzeko, Kukuari kuku egiteko, Eskuak elurrezko panpina egiteko, Bi besoak fandangorako, Hankekin jausi matxinsaltoarekin, Kanta dezagun elkarrekin Poz-pozik, bizi bizi naiz… (Bis)
  • 5. Kantari goaz! Lehenengotxo hori Lehenengotxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean lodia da hori. (X2) Bigarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean bizkorra da hori. (X2) Hirugarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean luzea da hori. (X2) Laugarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean alferra da hori. (X2) Bostgarrentxo hori, punta behatz hori, Beste guztien artean txikia da hori. (X2)
  • 6. Kantari goaz! Mugitu gorputza Aspaldian astoratuta daukat Gorputz osoa, Egunsentitik iluntzerarteko Dardarizoa, Bihotza ari zait bom, bom, bom Etengabean bom, bom, Goitik behera eta behetik gora, Dantzatzeko gogoa!!! Hasi da burua, Sorbaldak, ukondoak, eskuak, Segidan gerria, Aurrera atzera ipurdia, Gero oinetara, Batetik bestera bai!!! Aspaldian astoratuta daukat… Hasi da burua…
  • 7. Kantari goaz! O bugi, bugi O, bugi, bugi bugi, bai! (x3) Parapapapapa! Hau da nire behatza, hau da beste behatza, Hau da nire eskua, hau da beste eskua, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire begia, hau da beste begia, Hau da sudur punta, hau aho zuloa, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da belarri bat, eta hau da beste bat, Burua beheraka, burua goraka O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire ukondoa, hau beste ukondoa, Hau da nire sorbalda, hau beste sorbalda, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... Hau da nire hanka, hau da beste hanka, Hau da ipurdia, berriz ipurdia, O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi, bai! Parapapapapa! O, bugi, bugi, bugi, bai!... (x2)
  • 8.
  • 9. Behin batean bazen Mari kanela deitzen zioten neska txiki bat. Aitonak jarri zion izen xelebre hori, eta zergatik?, bada, kanela-zotza izugarri gustatzen zitzaiolako Mari Kanelari. Mari Kanela oso neska bihurria zen eta ohitura itsusi bat zeukan: barra-barra esaten zuen gezurra. Gezurrak bata bestearen atzetik esanez ibiltzen zen beti. Behin, txokolate almendraduna hartu zuen sukaldeko armairutik eta barra osoa jan zuen berak bakarrik.
  • 10. Ama txokolatea falta zela konturatu zenean, Mari Kanelari galdetu zion: -Aizu, Mari Kanela, txokolate almendraduna falta da armairutik. Zuk jan al duzu? -Nik ez, ama! –esan zuen Mari Kanelak.
  • 11. Eta gezur hori esan orduko, sudura azenario handi bat adina hazi zitzaion. Izan ere, gezurra esaten zuen bakoitzean, gorputzeko atal bat hazten zitzaion Mari Kanelari. Horregatik, oso erraza zen jakitea noiz ari zen gezurretan. -Orain ere gezurra esan duzu, Mari Kanela –esan zion amak-. Begira nolako sudurra hazi zaizun. Azenario handi bat dirudi.
  • 12. Mari Kanela beldurtu egin zen bere azenario-sudur itsusi hura ikusi zuenean, eta, estu eta larri, egia esan zion amari. -Neu izan naiz, ama, neu izan naiz… Neuk jan dut txokolatea. Egia esan zuenean, lehen bezalaxe jarri zitzaion sudurra berriz ere.
  • 13. Hurrengo egunean, ikastolara zihoala, txori batzuk ikusi zituen zuhaitz baten adarretan txorrotxioka kantari, eta haiekin jolasean hasi zen Mari Kanela. Txoriak harrapatu nahian salto eta brinkoka hasi zen, eta putzu-zulo batzuetan sartu zen konturatu gabe. -Mekatxis! Zapatak zikindu zaizkit! –esan zuen. Egun hartan berandu iritsi zen ikastolara Mari Kanela, eta zapatak lokatzez zikin-zikinak zituela gainera.
  • 14. Ikastolan zain zeukan andereño Mari Petral. Haserre zegoen beste askotan bezala. Horrexegatik deitzen zioten Mari Petral andereñoari, beti haserre eta petral zegoelako. -Zergatik etorri zara hain berandu? –galdetu zion kopeta ilunez andereñoak Mari Kanelari. -Ba, ba… amatxorekin sendagilearengana joan naizelako –esan zion Mari Kanelak.
  • 15. Eta gezur hori esatearekin batera, burua kalabaza bat adina hazi zitzaion. Orain kalabaza-burua zuen Mari Kanelak. Andereño Mari Petralek errieta egin zion Mari Kanelari: -Aizu, niri ez esan gezurrik gero! -Nik ez dizut gezurrik esan, andereño –erantzun zion Mari Kanelak.
  • 16. Eta gezur hori esan zuenean, eskuak ikaragarri hazi zitzaizkion. Orain atzapar bihurtuak zituen eskuak Mari Kanelak, eta nolako atzaparrak gainera! -Aizu, eta nolatan zatoz hain oinetako zikinekin? –galdetu zion gero eta petralago andereño Mari Petralek. -Ba, ba… gaur goizean amak ez dizkit oinetakoak garbitu eta… -erantzun zion Mari Kanelak urduri.
  • 17. Eta gezur hura esan ahala, gorputz osoa hazi zitzaion. Neska erraldoi-jigante bihurtu zen Mari Kanela. Andereñoa beldurtu egin zen Mari Kanela hainbeste hazi zela ikusi zuenean. Bera baino handiagoa zen! -Baina, baina, zer gertatzen zaizu, Mari Kanela? –esan zuen andereñoak. -Ba, ba, zuri beldur handia dizudala, beti errietaka eta petralduta egoten zarelako, eta gezurrak esan dizkizut. Horregatik hazi zait burua kalabaza bat adina eta horregatik hazi zaizkit eskuak eta gorputz osoa.
  • 18. Eta Mari kanelak egia esan zuen, eta egiak bere ezpainetatik atera zirenean, txikitu egin zitzaizkion eskuak, eta burua, eta gorputz osoa ere bai. Lehen bezalaxe geratu zen, txikia eta polita. Handik aurrera Mari Kanelak ez zuen gezurrik esan. Eta andereñoak ere ez zion gehiago inori arrazoirik gabe errietarik egin, ez Mari Kanelari ez beste inori.
  • 19. Hori hala bazan, ez bazan, Sar dadila kalabazan, Baina zuk badaezpada gezurrik ez esan.
  • 20. MARI KANELAK TXOKOLATE BARRA BAT HARTU ZUEN ARMAIRUTIK ETA OSO-OSORIK JAN ZUEN.
  • 21. -ZUK HARTU AL DUZU TXOKOLATE ARMAIRUTIK? –GALDETU ZION AMAK. -NIK, EZ –ERANTZUN ZUEN MARI KANELAK.
  • 22. ETA GEZURRA ESAN ZUELAKO, SUDURRA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.
  • 23. BAINA GERO EGIA ESAN ZION MARI KANELAK AMARI, ETA SUDURRA LEHEN BEZALAXE JARRI ZITZAION.
  • 24. HURRENGO EGUNEAN TXORIEKIN JOLASEAN IBILI ZEN MARI KANELA ETA BERANDU HELDU ZEN IKASTOLARA.
  • 25. MARI KANELA, ZERGATIK ETORRI ZARA HAIN BERANDU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK. ETA MARI KANELAK GEZURRA ESAN ZION.
  • 26. GEZURRA ESAN ZUELAKO, BURUA KALABAZA BAT BEZALA HAZI ZITZAION MARI KANELARI.
  • 27. ANDEREÑOARI HURRENGO GEZURRA ESAN ZIONEAN, ESKUAK HAZI ZITZAIZKION MARI KANELARI.
  • 28. BESTE GEZUR BAT ESAN ETA ERRALDOIA BEZALA HAZI ZEN MARI KANELA. -ZER GERTATZEN ZAIZU? –GALDETU ZION ANDEREÑOAK.
  • 29. MARI KANELAK EGIA ESAN ZION ANDEREÑOARI, ETA LEHEN BEZALAXE GERATU ZEN, TXIKIA ETA POLITA.
  • 30. MARI KANELA, MARI KANELA IPUIN HAU BUKATU DELA!
  • 31.