Your SlideShare is downloading. ×
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"

214

Published on

Konferentziaren amaierako dokumentua. Nahi dugun etorkizuna.

Konferentziaren amaierako dokumentua. Nahi dugun etorkizuna.

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
214
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Banak. mugatuaRio de Janeiro (Brasil)2012ko ekainaren 21etik 22ra10. gaiaKonferentziaren amaierako dokumentua Nahi dugun etorkizuna I. Gure ikuspegi komuna 1. Guk, estatuburu, gobernuburu eta goi-mailako ordezkariok, Rio de Janeiron (Brasil) 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean bilduta, gizarte zibilaren erabateko partaidetzarekin garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu, bai eta gure planetarentzat eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldientzat ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarria den etorkizuna sustatzearen aldekoa ere. 2. Txirotasuna errotik kentzea da munduak gaur egun duen arazorik handiena, eta garapen jasangarriaren ezinbesteko baldintza ere bai. Horri dagokionez, gizateria txirotasunetik eta gosetik urgentziaz liberatzeko erabaki irmoa dugu. 3. Horrenbestez, garapen jasangarria maila guztietan kontuan hartzea beharrezkoa dela aitortzen dugu, garapen horren alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak txertatuz, bai eta horien artean dauden loturak aitortuz ere; halaxe bakarrik lortuko dugu garapen jasangarria alderdi guztietan. 4. Txirotasuna errotik kentzea, jasangarriak ez diren modalitateak aldatzea eta ekoizpen- eta kontsumo-modalitate jasangarriak sustatzea garapen jasangarriaren helburu orokorrak eta ezinbesteko baldintzak direla aitortzen dugu, bai eta garapen ekonomiko eta sozialaren baliabide naturalen oinarria babestea eta antolatzea ere. Era berean, garapen jasangarria lortzea beharrezkoa dela berresten dugu, horretarako hazkunde iraunkorra, inklusiboa eta bidezkoa sustatuz, guztientzat aukera handiagoak sortuz, desberdintasunak murriztuz, oinarrizko bizitza-mailak hobetuz, bidezko garapen soziala eta inklusioa sustatuz, eta natur baliabideen eta ekosistemen antolaketa integratua eta jasangarria bultzatuz; besteak beste, garapen ekonomiko eta sozialerako zein giza garapenerako lagungarri izan dadin, eta, aldi berean, arazo berrien aurrean, ekosistemen kontserbazioa, birsorkuntza, berrezartzea eta erresilientzia errazteko. * 2012ko ekainaren 22an berriro argitaratuta arrazoi teknikoak direla kausa.5. Nazioartean hitzartutako garapen-helburuak ahalik eta bizkorren lortzeko ahal dugun guztia egitekokonpromisoa berresten dugu, baita 2015erako milurteko garapen-helburuak erdiesteko ere.6. Pertsonak garapen jasangarriaren erdigune direla aitortzen dugu, eta, horregatik, mundu zuzena,bidezkoa eta inklusiboa lortzeko ahalegina egiten dugu; halaber, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzendugu, hazkunde ekonomiko iraunkor eta inklusiboa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatzeko,guztiontzat izango baita onuragarri.7. Oraindik ere Nazio Batuen Gutunaren asmoei eta printzipioei jarraitzen ditugula berresten dugu,nazioarteko zuzenbidea eta bere printzipioak erabat errespetatuz.8. Halaber, askatasunaren, bakearen eta segurtasunaren garrantzia ere berresten dugu, baita giza eskubideguztien errespetua ere, horien artean: garapenerako eta bizi maila egokirako eskubidea, elikadurarakoa,zuzenbide-estaturakoa, generoen arteko berdintasunerakoa, emakumeen jabekuntzarakoa, eta garapenerakogizarte bidezkoak eta demokratikoak lortzeko konpromiso orokorra.9. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren garrantzia berresten dugu, baita giza eskubideei etanazioarteko zuzenbideari buruzko nazioarteko gainerako tresnena ere. Estatu guztiek, Nazio Batuen Gutunarenarabera, guztion giza eskubideak eta funtsezko askatasunak errespetatzeko, babesteko eta sustatzeko arduradutela nabarmentzen dugu, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzipolitikoagatik edota bestelako arrazoiengatik bereizketarik egin gabe, baita jatorri nazional edo sozialagatik,gaitasun ekonomikoagatik, jaiotzagatik, ezgaitasunengatik edota bestelako arrazoiren batengatik bereizketarik
  • 2. egin gabe ere.10. Demokrazia, gobernantza ona eta zuzenbide-estatua, maila nazionalean eta nazioartean, baita inguruneegoki bat ere, garapen jasangarriarentzat funtsezkoak direla aitortzen dugu, hazkunde ekonomiko iraunkor etainklusiboa, garapen soziala, ingurumenaren babesa eta txirotasuna zein gosea errotik kentzea barne hartuta.Garapen jasangarriarekin lotutako helburuak lortzeko, erakunde eraginkorrak, gardenak, arduratsuak etademokratikoak behar ditugula maila guztietan berresten dugu.11. Nazioarteko lankidetza sendotzeko gure konpromisoa berresten dugu guztiontzako garapenjasangarriarekin lotutako arazoei aurre egiteko, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Horridagokionez, egonkortasun ekonomikoa, hazkunde ekonomiko iraunkorra, ekitate sozialaren sustapena etaingurumenaren babesa lortzeko beharra berresten dugu, aldi berean generoen arteko berdintasuna, emakumeenjabekuntza eta guztientzako aukera-berdintasuna handituta, baita umeen babesa, biziraupena eta garapena ere,harik eta haien potentzial handiena lortu arte, horretarako hezkuntza ere baliatuta.12. Premiazko neurriak hartzea erabakitzen dugu garapen jasangarria lortzeko. Hortaz, garapenjasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu; horretarako, orain arte egindako aurrerapenak eta garapenjasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzak aplikatzeari dagokionez egiteko dagoena ebaluatuta etazailtasun berriei aurre eginda. Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren gaiei heltzekoerabaki irmoa adierazten dugu; hau da, ekonomia berdea garapen jasangarriarekin loturik eta txirotasunaerrotik kentzea, bai eta garapen jasangarrirako esparru instituzionala ere.13. Garapen jasangarria lortzeko, aitortzen dugu ezinbestekoa dela gizakiek beren bizitzetan etaetorkizunean eragitea, erabakiak hartzean parte hartzea eta kezkak adierazteko aukera izatea. Garapenjasangarriak neurri zehatzak eta premiazkoak eskatzen dituela nabarmentzen dugu. Horretarako, aukera bakarradago: pertsonen, gobernuen, gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren arteko aliantza handia eratzea.II. Konpromiso politikoa berritzea A. Rioko Printzipioak eta aurreko ekintza-planak berrestea 14. Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren Stockholmeko Adierazpena gogoratzen dugu, Stockholmen 1972ko ekainaren 16an onartua. 15. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpenaren printzipio guztiak berresten ditugu, baita erantzukizun komun baino berezituen printzipioa ere, Rioko Adierazpenaren 7. printzipioan ezarritako moduan. 16. Honako hauek osotasunez aplikatzeko konpromisoa berresten dugu: Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpena, Agenda 21, Agenda 21 geroago gauzatzeko plana, Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurraren Erabakiak Aplikatzeko Plana (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana) eta Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurraren Garapen Jasangarriari buruzko Johannesburgoko Adierazpena, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako Ekintza Programa (Barbadosko Ekintza Programa) eta Maurizioko Estrategia geroago garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako Ekintza Programa. Halaber, hauek osotasunez aplikatzeko konpromisoa ere berresten dugu: 2011-2020 aldirako gutxien aurreratuta dauden herrialdeen aldeko ekintza programa (Istanbulgo Ekintza Programa), Almatyko Ekintza Programa (garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeen behar berezien arreta, iraganbide- garraioaren arloko lankidetzarako munduko esparru berri baten barruan itsasbazterrik gabeko eta iraganbideko herrialdeentzat), Afrikako garapen-beharrei buruzko adierazpen politikoa, eta Afrika Garatzeko Aliantza Berria. Era berean, Nazio Batuen konferentzia eta gailur handi guztiek arlo ekonomikoan eta sozialean izandako emaitzei buruz ditugun konpromisoak gogoratzen ditugu, baita ingurumenaren alorrean izandakoak ere, hauek barne hartuta: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena, 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua, Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Monterreyko Adostasuna, Garapenerako finantzaketari buruzko Dohako Adierazpena, Milurteko Garapen Helburuei buruzko Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Goi Mailako Osoko Bilkuraren amaierako dokumentua, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Ekintza Programa, eta Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataforma. 17. Garapen jasangarria sustatzeko Rioko hiru Hitzarmenek garrantzi handia dutela aitortzen dugu,
  • 3. eta, horri dagokionez, alderdi guztiei honako hitzarmen hauen bidez hartutako konpromiso guztiak betetzeko eskatzen diegu: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena eta Lehorte Larriak edo Basamortutzeak Jotako Herrialdeetako (bereziki Afrikako) Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioa, dagozkien printzipioei eta xedapenei jarraiki. Halaber, alderdioi eskatzen zaie maila guztietan neurri eraginkorrak eta zehatzak har ditzatela eta nazioarteko lankidetza areagotu dezatela. 18. Garapen jasangarriaren agenda aurreratze aldera, erabaki irmoa dugu borondate politikoa indarberritzeko eta nazioarteko komunitatearen konpromiso maila handitzeko, horretarako nazioartean hitzartutako garapen-helburuak lortuta, milurteko garapen-helburuak barne. Era berean, 1992tik arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan nazioartean hitzartutako beste helburu garrantzitsu batzuekin ditugun konpromisoak ere berresten ditugu. Ondorioz, neurri zehatzak hartzea ebazten dugu, garapen jasangarriari buruzko konpromisoak azkarrago mamitu daitezen. B.Integrazioa, aplikazioa eta koherentzia sustatzea: orain arte lortutako aurrerapenen eta oraindik egin gabe dagoenaren ebaluazioa, garapen jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen aplikazioari dagokionez; zailtasun berrien eta agertuko direnen irtenbidea 19. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen 1992ko Konferentziatik igaro diren hogei urteotan, aitortzen dugu aurrerapenak ez direla maila berekoak izan, ezta garapen jasangarriari eta txirotasuna errotik kentzeari dagokienez ere. Aurreko konpromisoen aplikazioan aurrera egiteko beharra azpimarratzen dugu. Gainera, garatutako eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko aldeak ezabatzeko aurrerapenak bizkortu egin behar direla aitortzen dugu, eta aukerak sortu eta baliatu behar direla ere bai, horretarako garapen jasangarria lortzeko hazkunde ekonomikoa eta dibertsifikazioa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatuta. Helburu horretarako, nabarmentzen dugu beharrezkoa dela oraindik ere ingurune egoki bat plano nazionalean zein nazioartekoan; era berean, etenik gabeko nazioarteko lankidetza indartua ere beharrezkoa da, bereziki finantzen, zorraren, merkataritzaren eta teknologia-transferentziaren arloetan –elkarrekin hitzartutakoaren arabera–, baita berrikuntzan, enpresa-espirituan, gaitasun-sorreran, gardentasunean eta kontuak ematean ere. Garapen jasangarria bilatzen duten eragileak eta interesdunak askotarikoak direla aitortzen dugu. Egoera horretan, adierazten dugu oraindik ere beharrezkoa dela herrialde guztien partaidetza osoa eta eraginkorra mundu mailako erabakiak hartzeko orduan, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena.Aitortzen dugu 1992tik aurrerapenak ez direla nahikoa izan, eta eragozpenak egon direla garapenjasangarriaren hiru alderdiak integratzeko garaian; gainera, eragozpenok arriskuan jarri dute garapenjasangarria lortzeko herrialde guztien ahalmena –bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena– finantza-,ekonomia-, elikadura- eta energia-krisi ugariek larriagotuta. Horri dagokionez, funtsezkoa da Ingurumenari etaGarapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren emaitzekin dugun konpromisoan atzera ez egitea. Gainera,aitortzen dugu herrialde guztien egungo arazo nagusietako bat krisi ugariek gaur egun munduan duten eraginadela, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena.20. Biziki kezkagarri zaigu planeta honetan bost lagunetik bat –hau da, 1.000 milioi lagun baino gehiago–muturreko txirotasunean bizitzea oraindik, eta zazpitik bat –edo % 14– gaizki elikatuta egotea, osasunpublikoko arazo batzuk oraindik ere mehatxu diren aldetik: pandemiak eta izurriteak, adibidez. Egoerahorretan, giza segurtasunari buruz dauden eztabaidak gogoan hartzen ditugu Batzar Nagusian. 2050erako9.000 milioi lagunetik gora biztanle izango dira planetan, eta horietatik bi heren hirietan biziko dira.Aurreikuspen hori kontuan izanda, garapen jasangarria lortzeko ahaleginak areagotu behar ditugula aitortzendugu eta, bereziki, txirotasuna, gosea eta saihets daitezkeen eritasunak errotik kentzeko.21. Aitortzen dugu garapen jasangarriaren arloko aurrerapen-adibideak hainbat mailatan egin direla:eskualdeetan, estatuetan, azpinazioetan eta tokian-tokian. Ikusi dugu garapen jasangarria lortzera bideratutakoahaleginak eskualdeetako, estatuetako eta azpinazioetako plan eta politiketan jaso dituztela, eta, Agenda 21onartu zenetik, gobernuek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa handitu dutela legeen eta erakundeenbitartez zein nazioarteko, eskualdeko eta azpieskualdeko akordioak eta konpromisoak eginez eta aplikatuz.22. Garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntzea garrantzitsua dela berresten dugu, txirotasuna errotikkentzeko eta behartsuek eta egoera ahulean dauden pertsonek boterea har dezaten sustatzeko. Horretarako,
  • 4. besteak beste, aukeren aurreko oztopoak ezabatu behar dira, ekoizteko ahalmena handitu, nekazaritzajasangarria garatu, eta enplegu oso eta emankorra zein guztiontzako lan duina sustatu, baita politika sozialeraginkorrak ere. Era berean, babes sozialeko maila minimoak ere ezarri behar dira, betiere nazioarteanhitzartutako garapen-helburuak lortzea xede hartuta, horien artean, milurteko garapen-helburuak.23. Biziki kezkaturik gaude langabezia eta azpienplegu maila handiek jarraitzen dutelako, bereziki gazteenartean, eta, gazteen enpleguaren arazoari modu proaktiboz heltzeko, maila guztietan garapen jasangarrikoestrategiak aplikatu behar direla adierazten dugu. Horri dagokionez, gazteei eta enpleguari buruzko mundu-estrategia bat eratzeko beharra aitortzen dugu, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) eginkizuneanoinarriturik.24. Klima-aldaketa sektoreen arteko krisialdi iraunkorra dela aitortzen dugu, eta kezka agertzen dugu klima-aldaketaren aurkako eraginen neurriak eta larritasunak herrialde guztietan eragiten baitute eta garapenjasangarria eta milurteko garapen-helburuak lortzeko guzti-guztien ahalmena ahultzen baitute, berezikigaratzeko bidean dauden herrialdeena; orobat, nazioen bideragarritasuna eta biziraupena ere jartzen dituztearriskuan. Horrenbestez, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko premiazko neurri anbiziotsuak behar direlanabarmentzen dugu, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren printzipioekin etaxedapenekin bat etorriz.25. Estatuei hertsiki eskatzen diegu ez hartzeko eta aplikatzeko nazioarteko zuzenbidearekin edo NazioBatuen Gutunarekin bat ez datozen aldebakarreko neurri ekonomikoak, finantzarioak edo komertzialak, baldineta erabateko garapen ekonomikoa eta soziala eragozten badute, bereziki garatzeko bidean daudenherrialdeetan.26. Okupazio kolonial edo atzerritarraren pean bizi diren herrien determinazio askerako eskubidea erabatgauzatzeko oztopoak kentze aldera, neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzeko konpromisoa berrestendugu, nazioarteko zuzenbidearekin bat (konpromiso hori Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean,2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentuan eta Milurteko Garapen Helburuei buruzko BatzarNagusiaren Goi Mailako Osoko Bileraren Amaierako Dokumentuan adierazita dago); izan ere, oztopo horiekgarapen ekonomiko eta sozialean eragin negatiboa dute, baita ingurumenean ere, eta bateraezinak diragizakiaren duintasunarekin eta balioarekin; ondorioz, borrokatu eta ezabatu beharrekoak dira.27. Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz, berresten dugu arestian aipatutakoa ez dela ulertuko estatuenlurraldetasunari edo independentzia politikoari kalte egiten dion edozer ekintza hartzea baimentzeko edobultzatzeko moduan.28. Neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzea erabakitzen dugu, nazioarteko zuzenbidearekin batetorriz, larrialdi humanitario konplexuko egoerak eragindako eremuetan eta terrorismoak eragindakoeremuetan bizi diren pertsonen oztopoak eta eragozpenak deuseztatzeko, behar bereziei erantzuteko eta babesasendotzeko.29. Aitortzen dugu pertsona askok –behartsuek bereziki– ekosistemekiko mendetasun zuzena daukatela,biziraupenari, ongizate ekonomiko, sozial eta fisikoari, eta beren kultur ondareari dagokienez. Horregatik,funtsezkoa da enplegu eta diru-sarrera duinak sortzea bizi mailen arteko aldeak murrizteko, biztanleen beharreihobeto erantzuteko, bizirik irauteko bitarteko eta praktika jasangarriak sustatzeko, eta natur baliabideak etaekosistemak modu jasangarrian erabiltzeko.30. Garapen jasangarriak prozesu inklusiboa izan behar duela azpimarratzen dugu, pertsonenganzentratutako prozesua, guztien onura eta parte-hartzea ahalbidetzen duena, gazteena eta umeena barne.Aitortzen dugu garrantzitsua dela generoen arteko berdintasuna eta emakumeek boterea hartzea, bai garapenjasangarrirako, bai gure etorkizun komunerako. Emakumeari ekonomian, gizartean eta erabaki politikoakhartzeko orduan parte hartzeko eta lidergoko eskubide-, sarbide- eta aukera-berdintasuna bermatzekokonpromisoak berresten ditugu.31. Garapen jasangarria lortzeko herrialde bakoitzak bere zailtasunak dituela aitortzen dugu, eta egoerarikahulenean dauden herrialdeek topatzen dituzten zailtasun bereziak azpimarratzen ditugu, bereziki Afrikakoherrialdeek, gutxien aurreratuta dauden herrialdeek, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeeketa garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiek topatzen dituztenak, baita diru-sarrera ertainak dituztenherrialdeen zailtasun espezifikoak ere. Gatazka-egoeran dauden herrialdeek ere arreta berezia behar dute.Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien egoera ahulari aurre egiteko neurri zehatzak eta premiazkoakhartzeko konpromisoa berresten dugu, besteak beste Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategiaetengabe aplikatuz; halaber, Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategia aplikatuz lortutako
  • 5. bultzadari eusten eta garapen jasangarria lortzen laguntzeko, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiekdituzten zailtasun larriei irtenbide berriak elkarrekin aurkitzeko urgentzia dagoela nabarmentzen dugu.32. Istanbulgo Ekintza Programak garapen jasangarriaren arloan gutxien aurreratuta dauden herrialdeenlehentasunak nabarmentzen dituela berresten dugu, eta horiek gauzatzeko munduko aliantza berritu eta sendotubatentzako esparrua definitzen dela ere bai. Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei laguntza ematekokonpromisoa hartzen dugu Istanbulgo Ekintza Programa aplikatzeko, baita garapen jasangarria lortzekojardueretarako ere.33. Afrikari zein bere garapen-beharrei dagokienez, Nazio Batuen gailur eta konferentzia nagusietan aldezaurretik hitzartutako konpromisoen aplikazioari arreta handiagoa jarri behar zaiola aitortzen dugu. Ikustendugu Afrikara bideratutako laguntza handitu egin dela azkeneko urteotan. Nolanahi ere, oraindik urrutigelditzen da aurretik hartutako konpromisoetatik. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela nazioartekokomunitateak laguntza ematea Afrikak garapen jasangarria lortzeko egindako ahaleginei. Horri dagokionez,beste behin ere, garapenaren arloan Afrikaren beharrei buruz nazioartean hartutako konpromisoak erabatbetetzeko konpromisoa hartzen dugu, bereziki hauetan ageri direnak: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena,Afrika Garatzeko Aliantza Berriari buruzko Nazio Batuen Adierazpena, Monterreyko Adostasuna,Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua,baita garapenaren arloan Afrikak dituen beharrei buruzko 2008ko adierazpen politikoa ere.34. Aitortzen dugu garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeek garapen jasangarria lortzekomuga larriak dituztela hiru alderdietan. Horri dagokionez, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabekoherrialdeen behar bereziez eta herrialde horien zailtasunez arduratzeko konpromisoa berresten dugu, hartarakoAlmatyko Ekintza Programaren aldiaren erdialdeko azterketari buruzko adierazpenean ageri den AlmatykoEkintza Programa aplikatuta, osorik, egoki eta eraginkortasunez.35. Diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeek herritarren ongizatea hobetzeko egindako aurrerapenakaitortzen ditugu, baita txirotasuna errotik kentzeko, desberdintasunak murrizteko eta garapen-helburuak –milurteko garapen-helburuak barne– lortzeko lanean egindakoak ere; era berean, aitortzen ditugu alderdiekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak barne hartzen dituen garapen jasangarria modu zabalean lortzekoegindako lanak ere. Nazioarteko erkidegoak lan hori hainbat modutara lagundu beharko lukeela berrestendugu, herrialde horien beharrak eta barneko baliabideak erabiltzeko gaitasuna kontuan harturik.36. Barne-produktu gordina osatzen duten aurrerapenak neurtzeko modu askotarikoagoak ezartzeko beharraaitortzen dugu, politikako erabakiak hobeto informatzeko. Horrekin loturik, Nazio Batuen EstatistikaBatzordeari eskatzen diogu arlo horretan lan-programa abiarazteko, lehendik dauden ekimenetan oinarrituriketa Nazio Batuen sistemaren erakunde egokiei eta beste erakunde eskudun batzuei kontsulta egin ostean. 37. Lur planeta eta bertako ekosistemak geure etxea direla aitortzen dugu, baita «Ama Lurra» adierazpen komuna dela ere herrialde eta eskualde askotan; halaber, ohartzen gara herrialde batzuek garapen jasangarria sustatzeko testuinguruan naturaren eskubideak aitortzen dituztela. Erabat konbentziturik gaude erabat beharrezkoa dela naturarekin harmoniatsu izatea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien behar ekonomikoen eta ingurumenekoen arteko bidezko oreka lortuko bada. 38. Garapen jasangarriaren ikuspegi globalak eta integratuak hartzeko eskatzen dugu, gizateria naturarekin harmonian biziaraziko dutenak eta lurreko ekosistemaren egoera eta osotasuna berrezartzeko neurriak harraraziko dituztenak. 39. Munduaren aniztasun naturala eta kulturala aitortzen dugu, baita kultura eta zibilizazio guztiek garapen jasangarria lagun dezaketela ere.C. Talde nagusien eta beste interesdun batzuen parte-hartzea 40. Gobernu- eta legegintza-organoek garapen jasangarria sustatzeko lanean duten funtsezko eginkizuna berresten dugu, maila guztietan. Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta komunitate horien funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei parte hartzeko aukera ematen diete eta garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko beharrezko informazioa ematen diete, besteak beste. Horretaz gain, aitortzen dugu garrantzitsua dela erabakiak hartzeko ardura duten instantzia guztiek garapen jasangarriko politiken plangintzan eta aplikazioan parte hartzea. 41. Garapen jasangarria sustatzeko, azpimarratzen dugu beharrezkoa dela herritarrek parte hartzea eta
  • 6. informazioa eta prozedura judizial zein administratiboak eskura edukitzea. Garapen jasangarriak eskualdeko, nazioko eta azpinazioko agintari legegileen eta judizialen inplikazio produktiboa eta parte- hartze aktiboa behar ditu, bai eta talde nagusi guztienak ere: emakumeak, umeak eta gazteak, herri indigenak, gobernuz kanpoko erakundeak, tokiko agintariak, langileak eta sindikatuak, enpresak eta industria, zientzia- eta teknologia-komunitatea eta nekazariak, baita beste interesdun batzuk ere (hala nola tokiko erkidegoak, boluntarioen taldeak eta fundazioak, migratzaileak, familiak, adineko pertsonak eta ezinduak). Hori horrela izanik, erabakiak hartzen, planifikatzen eta garapen jasangarria maila guztietan sustatzen duten politikak eta programak aplikatzen laguntzen duten prozesuetan talde nagusiekin eta beste interesdun batzuekin elkarlan estuagoan aritzea erabakitzen dugu, egokia zer den aztertuta.Gizarte zibilaren eginkizuna aitortzen dugu, eta berresten dugu garrantzitsua dela gizarte zibileko kide guztiekgarapen jasangarrian aktiboki parte hartzea sustatzea. Halaber, gizarte zibilaren partaidetza hobetzeainformaziorako sarbidea zabaltzearen, gizarte zibilaren gaitasuna indartzearen eta ingurune egokia sortzearenmende dagoela aitortzen dugu, besteak beste. Gainera, informazioaren eta komunikazioen teknologiakgobernuen eta herritarren arteko informazio-jarioa errazten duela ere aitortzen dugu. Hori horrela izanik,ezinbestekoa da informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea hobetzeko lan egitea, berezikibanda zabaleko sareetara eta zerbitzuetara sartzeko; orobat, arrail digitala desagerrarazi behar da, nazioartekolankidetzak arlo horretan egindako ekarpena aitortuta.42. Emakumeek garapen jasangarria lortzeko ekarpen handia egin dezaketela nabarmentzen dugu.Emakumeen lidergo-funtzioa aitortzen dugu, eta generoen arteko berdintasuna eta emakumearen jabekuntzasustatzea erabakitzen dugu, baita garapen jasangarriaren arloko politiketan, programetan eta erabakiakhartzeko prozesuetan, maila guztietan, beren parte hartze osoa eta eraginkorra bermatzea ere.43. Garapen jasangarria gauzatzeko sektore publiko eta pribatuaren parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izangodela aitortzen dugu. Halaber, sektore pribatuaren parte-hartze aktiboak garapen jasangarria lortzen lagundezakeela ere aitortzen dugu, baita sektore publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzak eginez ere. Enpreseieta industriari garapen jasangarriko ekimenak sustatzea ahalbidetzen dieten politika- eta araudi-esparrunazionalak babesten ditugu, enpresen erantzukizun sozialaren garrantzia kontuan hartuta. Sektore pribatuarimerkataritza-praktika arduratsuak hartzeko aholkatzen diogu, Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaksustatutakoen antzekoak.44. Enpresen jasangarritasunari buruzko txostenak aurkeztearen garrantzia aitortzen dugu, eta enpresak –bereziki burtsan kotizatzen duten sozietateak eta enpresa handiak– txostenak aurkezteko zikloan egokia deneanjasangarritasunari buruzko informazioa jasotzera ere animatzen ditugu. Industria, gobernu interesdunak etaalderdi interesdun egokiak, Nazio Batuen sistemaren laguntzaz eta egokia denaren arabera, jardunbide egokienereduak prestatzera animatzen ditugu, baita jasangarritasunari buruzko txostenak eranstearen aldeko neurriakhartzera ere, betiere lehendik dauden esparruen esperientziak kontuan hartuta eta garatzeko bidean daudenherrialdeen beharrei arreta berezia jarrita, baita gaitasuna sortzeko arloan ere.45. Zientzia- eta teknologia-komunitateek garapen jasangarriari egindako ekarpen handia aitortzen dugu.Komunitate akademikoarekin, zientifikoarekin eta teknologikoarekin lan egiteko erabaki irmoa dugu, etahorien arteko elkarlana sustatzekoa ere bai, garatzeko bidean dauden herrialdeetan bereziki; izan ere, halaxedesagerraraziko da garatzeko bidean dauden herrialdeen eta garatutakoen arteko arrail teknologikoa, halaxesendotuko da zientziaren eta politiken arteko lotura, eta halaxe sustatuko da nazioarteko lankidetza garapenjasangarriaren alorreko ikerketan.46. Garapen jasangarria lortzeko herri indigenen partaidetza garrantzitsua dela nabarmentzen dugu. Eraberean, aitortzen dugu garrantzitsua dela herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena,munduan, eskualdean, nazioan eta azpinazioan garapen jasangarriko estrategiak aplikatzeko testuinguruan.47. Erabakiak hartzeko prozesuetan gazteen parte-hartze aktiboa garrantzitsua dela nabarmentzen dugu,aztertzen ditugun gaiek oraingo eta etorkizuneko belaunaldietan eragin sakona baitute; halaber, umeen etagazteen ekarpena ezinbestekoa da garapen jasangarria lortzeko. Belaunaldien artean elkarrizketa etaelkartasuna sustatzeko beharra ere aitortzen dugu, haien iritziak aitortuz. 48. Langileen eta sindikatuen parte-hartzea garrantzitsua dela ere nabarmentzen dugu garapen jasangarria sustatzeko. Langileen ordezkari gisa, sindikatuak oso garrantzitsuak dira garapen jasangarria lortzea errazteko, bereziki beren alderdi sozialari dagokionez. Jasangarritasunaren arloko informazioa, hezkuntza eta gaikuntza funtsezkoak dira maila guztietan, baita lantokian ere, langileek eta sindikatuek garapen jasangarria are gehiago lagun dezaten.
  • 7. 49. Nekazariek, nekazari txikiek eta artisau-arrantzaleek, artzainek eta basoginek garapen jasangarrian nabarmen lagun dezakete ingurumen aldetik arrazionalak diren, elikagaien segurtasuna eta behartsuen bizi-baldintzak hobetzen dituzten, eta ekoizpen eta hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzen duten ekoizpen-jardueren bitartez. 50. Gobernuz kanpoko erakundeek, beren esperientzia askotariko eta errotuari zein gaitasun tekniko eta ahalmenari esker, garapen jasangarria sustatzeko egin ditzaketen eta egiten dituzten ekarpen baliotsuez ohartzen gara, bereziki informazioa eta ezagutzak trukatzeko, aztertzeko, elkarrizketa sustatzeko eta garapen jasangarria gauzatzeko arloetan. 51. Nazio Batuek garapen jasangarriaren agenda sustatzen funtsezko eginkizuna dutela aitortzen dugu. Alde horretatik, nazioarteko beste erakunde egoki batzuen ekarpenak ere aitortzen ditugu (nazioarteko finantza-erakundeak eta alde askotako garapeneko bankuak), eta horien arteko eta Nazio Batuekiko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen dugu, dagozkien agintaldien esparruan, garapen jasangarrirako baliabideak lortzeko egindako lana aitortuta. 52. Rio de Janeiron 1992an garapen jasangarriaren alde abiarazitako munduko aliantza biziberritzeko konpromisoa hartzen dugu. Garapen jasangarria bilatzeko gure elkarlanari bultzada berritua emateko beharra aitortzen dugu, eta talde nagusiekin eta beste interesdun batzuekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu aplikazioaren desfaseak ezabatzeko. III. Ekonomia berdea garapen jasangarriaren eta pobrezia errotik kentzearen testuinguruan 53. Herrialde bakoitzak, gorabehera eta lehentasun nazionalen arabera, garapen jasangarria hiru alderdietan lortzeko ikuspegi, eredu eta tresna ezberdinak dituela adierazten dugu; garapen jasangarria da, finean, gure helburu nagusia. Hori horrela izanik, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko, ekonomia berdea eskuragarri ditugun tresna garrantzitsuenetako bat dela deritzogu, eta alternatibak eskain ditzakeela politikak formulatzeko orduan; halere, ez litzake arau zurrun multzo bat izan beharko. Ekonomia berdeak txirotasuna errotik kentzen eta hazkunde ekonomiko jasangarria lortzen lagundu beharko luke, gizarteratzea handituz, giza ongizatea hobetuz, eta guztiontzako enplegu eta lan duinerako aukerak sortuz, guztia ere lurreko ekosistemen funtzionamendu osasungarriari eutsita.54. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdearen politikek RiokoPrintzipio guztiak, Agenda 21 eta Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana jarraitu behar dituztelaadierazten dugu; horietara egokitu behar dira, eta nazioartean egoki hitzartutako garapen-helburuak lortzenlagundu behar dute, baita milurteko garapen-helburuak erdiesten ere.55. Ekonomia berdearen politikek garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko hauxe eginbeharko dutela adierazten dugu: a) Nazioarteko zuzenbidearekin bateragarri izan.Herrialde bakoitzaren natur baliabideen gaineko subiranotasun nazionala errespetatu, egoera, helburuak,erantzukizunak, lehentasunak eta jarduteko marjina kontuan hartuta, garapen jasangarriaren hiru alderdieidagokienez.Ingurune egoki baten eta maila guztietan egoki funtzionatzen duten erakundeen babesa eduki,gobernuei lidergo-eginkizuna emanda eta interesdun egoki guztiek parte hartuta, baita gizarte zibilak ere. b) Hazkunde ekonomiko eutsia eta inklusiboa sustatu, berrikuntza bultzatu, guztientzako aukerak,onurak eta jabekuntza eskaini, eta giza eskubideak errespetatu. c) Garatzeko bidean dauden herrialdeen beharrak kontuan hartu, bereziki egoera berezietan daudenherrialdeenak. d) Nazioarteko lankidetza sendotu; horren barruan sartzen da finantza-baliabideak hornitzea etateknologia transferitzea garatzeko bidean dauden herrialdeei, baita horien gaitasuna sendotzea ere. e) Garapen eta finantzaketarako laguntza ofizialari justifikatu gabeko baldintzak ez ezartzea lortu. f) Bereizkeriarako medio arbitrario edo ezin justifikatuzkoa ez izan, ezta nazioarteko merkataritzarenmurrizketa ezkutua ere; herrialde inportatzailearen jurisdikzio-esparrutik kanpoko ingurumen-erronkei aurreegiteko alde bakarreko neurriak hartzea saihestu, eta nazioz haraindiko edo munduko ingurumen-arazoakkonpontzera zuzendutako ingurumen-neurriak, ahal den neurrian, nazioarteko adostasunean oinarritu daitezen
  • 8. bermatu. g) Garatutako herrialdeen eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko arrail teknologikoadesagerrarazten lagundu, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen mendetasun teknologikoa murriztu, neurriegoki guztiak hartuta. j) Herri indigenen eta haien komunitateen, tokiko beste komunitate tradizional batzuen eta gutxiengoetnikoen ongizatea hobetu, haien nortasuna, kultura eta interesak aitortuta eta lagunduta; haien kultur ondarea,praktikak eta ezagutza tradizionalak arriskuan jartzea saihestu, txirotasuna errotik kentzen laguntzen dutenmerkatura bideratu gabeko ikuspegiak zainduta eta errespetatuta. k) Emakumeen, umeen, gazteen, ezinduen, nekazari txikien, iraupeneko nekazarien, arrantzaleen etaenpresa txiki eta ertainetan lan egiten dutenen ongizatea hobetu, eta behartsuen eta talde ahulen bizi-baldintzaketa jabekuntza hobetu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. l) Emakumeen eta gizonen potentziala ahalik eta gehien baliatu, eta ekarpena berdintasunekobaldintzetan egitea bermatu. m) Garatzeko bidean dauden herrialdeetan txirotasuna errotik kentzen laguntzen duten ekoizpen-jarduerak sustatu. n) Desberdintasunak eragiten dituzten kezkei kasu egin, eta gizarteratzea sustatu, babes sozialeko mailaminimoak barne. o) Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak sustatu.p) Txirotasuna eta desberdintasuna gainditzeko ahaleginean ez etsi, garapenaren ikuspegi inklusiboak etabidezkoak hartuz.56. Garapen jasangarriranzko bidean ekonomia berdearen politikak aplikatu nahi dituzten herrialdeen lanaeginkizun komuna dela uste dugu, eta herrialde bakoitzari ikuspegi egokia hautatzeko aukera aitortzen diogu,betiere garapen jasangarriaren arloko plan, estrategia eta lehentasun nazionalei jarraiki.57. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean ekonomia berdeak natur baliabideakmodu jasangarri batez kudeatzeko gaitasuna hobetuko duela uste dugu; era horretan, ingurumenaren aurkakoondorioak gutxiago izango dira, baliabideen aprobetxamendua hobea izango da, eta hondakinak murriztukodira.58. Ekoizpen eta kontsumoko ezin eutsizko modalitateekin lotuta, aitortzen dugu oraindik ere funtsezkoadela premiazko neurriak hartzea horrelakoak gertatzen direnean, guztia ere ingurumenaren jasangarritasunazarduratzeko, aniztasun biologikoa eta ekosistemak kontserbatzea eta modu jasangarrian erabiltzea sustatzeko,natur baliabideak birsortzeko, eta mundu-hazkunde inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko.59. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko, ekonomia berdearen politikak ezartzekohausnartzera animatzen ditugu herrialde guztiak; era horretan, hazkunde ekonomiko eta enplegu-sorreraetengabeak, inklusiboak eta bidezkoak bultzatzen saiatzeko, bereziki emakume, gazte eta behartsuentzat. Horridagokionez, ohartzen gara garrantzitsua dela langileek beharrezko ezagutza teknikoak eskura ditzatenbermatzea, baita hezkuntzaren bidez eta gaitasuna sortuz ere; orobat, garrantzitsua da beharrezko gizarte- etaosasun-babesa jasotzea ere. Horri dagokionez, interesdun guztiak animatzen ditugu egokia den bezalalaguntzera, enpresak eta industria barne. Gobernuak, enplegu arloko joerei, bilakaerari eta murrizketeidagokienez, ezagutza eta gaitasun estatistikoa hobetzera animatzen ditugu, bai eta estatistika nazionaletanbeharrezko datuak eranstera ere, Nazio Batuen eskudun erakundeen laguntzaz eta beren aginduei jarraiki.60. Gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-faktore guztiak ebaluatzea garrantzitsua dela aitortzen dugu, etaerabakiak hartzeko prozesuan txertatzera animatzen dugu, betiere egoera eta baldintza nazionalek ahalbidetzenbadute. Aitortzen dugu garrantzitsua izango dela aukerak eta erronkak kontuan hartzea, baita garapenjasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politikek dituzten kostuak eta onurakaintzat hartzea ere; hartarako, ahalik eta datu eta analisi zientifiko onenak erabiliko dira. Aitortzen duguestatuetan hartutako neurriek (neurri arautzaileak, borondatezkoak eta bestelakoak barne), nazioartekohitzarmenen barruan hartutako betebeharrekin batera, garapen jasangarria sustatu ahal dezaketela, bai etatxirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdea sustatu ere. Gizarte-politikak garapen jasangarriasustatzeko funtsezkoak direla berresten dugu.61. Aitortzen dugu interesdun guztien parte-hartzea eta aliantzak, harreman-sareak eta horien artekoesperientzia-trukeak lagungarri izan daitezkeela maila guztietan, herrialdeentzat garapen jasangarriko politikaegokiak eratzen elkarrengandik ikasteko, ekonomia berdeko politikak barne. Herrialde batzuek, baita garatzeko
  • 9. bidean dauden herrialdeek ere, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdekopolitikak ikuspegi inklusiboz hartzen izandako esperientzia positiboez ohartzen gara, eta onespen handizhartzen ditugu garapen jasangarriaren esparruetako esperientzien borondatezko trukea zein gaitasun-sorrera.62. Komunikazioaren teknologiek, konexioko teknologiek eta aplikazio berritzaileek barne, garapenjasangarriaren alde ezagutzen trukea, elkarlan teknikoa eta gaitasuna sortzea sustatzeko zer-nolako gaitasunaduten aitortzen dugu. Teknologia eta aplikazio horiek gaitasuna sor dezakete, eta garapen jasangarriarenesparruetan esperientzien eta ezagutzen trukea erraz dezakete modu ireki eta gardenean.63. Finantzaketa, teknologia, gaitasun-sorrera eta garapen jasangarriko politiken arloko behar nazionalak(garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruko ekonomia berdea barne) lotzearengarrantzia aitortuta, Nazio Batuen sistemari ondoko hauei dagokienez koordinazio eta informaziokoeginkizunak gauzatzeko eskatzen diogu, betiere emaileekin eta nazioarteko erakunde egokiekin elkarlanean etainteresdunek eskatuta: a) Interesa duten herrialdeei eskatutako laguntza ondoen eman diezaioketen kideak esleitzea. b) Garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikakmaila guztietan aplikatzeko tresnak edo jardunbide egokiak. c) Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politiken ereduedo adibide onak. d) Garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdeari buruzkopolitikak ebaluatzeko metodologiak. e) Horretan laguntzen duten plataformak, berriak edo lehendik daudenak.64. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela gobernuek lidergoa izatea politikak eta estrategiak formulatzekogaraian, prozesu inklusibo eta gardenen bidez. Halaber, ohartzen gara hainbat herrialdek zer-nolako ahaleginaegin duten garapen jasangarriaren alde ekonomia berdeko estrategiak eta politika nazionalak prestatzekoprozesuak dagoeneko abiarazita dauzkaten aldetik, horien artean garatzeko bidean dauden herrialdeak ere bai.65. Garatzeko bidean dauden herrialdeak, eta, bereziki gutxien aurreratuta daudenak, lagun ditzatelaeskatzen diegu dagokien kideei; hau da, Nazio Batuen eskualde-batzordeei, Nazio Batuen erakunde etaorganoei, gobernuen arteko eta eskualdeetako beste erakunde eskudun batzuei, nazioarteko finantza-erakundeeieta garapen jasangarriarekin inplikatutako talde nagusiei, guztia ere sinatutako aginduekin bat etorririk,garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea erdiesteko ekonomia berdearen politiken bitartez, besteakbeste.66. Enpresei eta industriari eskatzen diegu, besteak beste, garapen jasangarria laguntzeko eta ekonomiaberdeko politikak barne hartzen dituzten jasangarritasuneko estrategiak formulatzeko, egokia denaren araberaeta legedi nazionalari jarraiki.67. Kooperatibek eta mikroenpresek gizarteratzen eta txirotasuna murrizten laguntzeko duten eginkizunaaitortzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan.68. Lehendik dauden aliantzak eta berriak, baita sektore publiko eta pribatuaren arteko aliantzak ere, egokiadenean fondo publikoak mobilizatzera animatzen ditugu, sektore pribatuak osatuta, tokiko komunitateen etaindigenen interesak kontuan harturik. Alde horretatik, gobernuek garapen jasangarriko ekimenak lagundubeharko lituzkete, baita sektore pribatuaren ekarpena sustatuz ere, garapen jasangarriaren eta txirotasunaerrotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikak babestearren.69. Teknologiaren eginkizun berezia eta berrikuntza sustatzearen garrantzia aitortzen ditugu, berezikigaratzeko bidean dauden herrialdeetan. Gobernuei, egokia denaren arabera, ingurumenaren aldetik arrazoizkoaden teknologia, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko esparru egokiak sortzeko eskatzen diegu, guztiaere ekonomia berdea babesteko ere garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan.70. Garatzeko bidean dauden herrialdeei teknologia transferitzearen garrantzia azpimarratzen dugu, etateknologia-transferentziaren, finantzaketaren, informaziorako sarbidearen eta jabetza intelektualeko eskubideenarloko xedapenak gogoratzen ditugu (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean hitzartuta). Hori guztiabereziki ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren teknologietarako eta dagozkien ezagutzaespezializatuetarako sarbidea sustatzeko, errazteko eta finantzatzeko, dagokion moduaren arabera; baitateknologia horiek garatzea, transferitzea eta hedaraztea ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeei etatrantsizioko ekonomiak dituzten herrialdeei, betiere aldeko baldintzetan edota mesedeko etalehentasunezkoetan, elkarrekin hitzartutakoaren arabera. Halaber, ohartzen gara Johannesburgoko Erabakien
  • 10. Aplikazio Plana onartu zenetik kontu horien gainean izandako eztabaiden eta akordioen ondorengo bilakaerazere.71. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko helburuarekin ekonomia berdearen politikakhartzeko prest dauden garabideko herrialdeen ahaleginak lagundu beharrekoak direla aitortzen dugu; hainzuzen, laguntza teknikoa eta teknologikoa eman behar zaie.IV. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala 72. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak sendotzeaGarapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala sendotzearen garrantzia azpimarratzen dugu, oraingo eta etorkizuneko erronkei modu koherente eta eraginkorrean erantzuteko eta garapen jasangarriaren agenda gauzatzean agertzen diren hutsuneak murrizteko. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionalak garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratu beharko lituzke, bai eta neurrien aplikazioa hobetu ere; besteak beste, koherentzia sendotuz, jarduerak koordinatuz, ahaleginak bikoiztea saihestuz eta garapen jasangarria lortzean egindako aurrerapenak aztertuz. Halaber, esparru horrek inklusiboa, gardena eta eraginkorra izan beharko lukeela berresten dugu, eta irtenbide komunak aurkitu beharko lituzkeela garapen jasangarriarekin lotutako munduko arazoentzat. 73. Garapen jasangarria sustatzeko, aitortzen dugu funtsezkoa dela tokiko, azpinazioko, nazioko, eskualdeko eta munduko gobernantza eraginkorra izatea eta guztion iritziak eta interesak ordezkatzea. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala sendotzeak eta eraberritzeak ez luke xede izan beharko, garapen jasangarria lortzeko bide baizik. Aitortzen dugu nazioarteko esparru instituzional hobe eta eraginkorrago batek Rioko Printzipioekin bateragarri izan beharko lukeela; halaber, Agenda 21, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta garapen jasangarrirako esparru instituzionalaren gaineko helburuak izan beharko lituzke oinarri; Nazio Batuen konferentzietan eta gailurretan hartutako konpromisoak betetzen lagundu beharko luke ekonomiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin lotutako alderdietan, baita haiekin lotutako gainerako esferetan ere, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen lehentasun nazionalak hartu beharko lituzke kontuan, bai eta garatzeko estrategiak eta lehentasunak ere. Horrenbestez, garapen jasangarrirako esparru instituzionala indartzea erabaki dugu. Hauexek izango dira, besteak beste, egitekoak: a) Garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzea sustatuko du. b) Emaitzak lortzera orientaturiko ikuspegian oinarrituko da, sektoreen arteko beharrezko kontu guztiak aintzat hartuta, garapen jasangarria garatzen laguntzeko xedez. c) Funtsezko kontuen eta arazoen arteko loturen garrantzia nabarmenduko du, bai eta beharrezko maila guztietan ikuspegi sistematiko batez aurre egiteko beharra ere. d) Koherentzia hobetu, zatiketa eta bikoizketa murriztu eta, eraginkortasuna, efikazia eta gardentasuna handituko ditu; aldi berean, koordinazioa eta lankidetza ere sendotuko ditu. e) Herrialde guztiek erabakiak hartzeko prozesuetan partaidetza osoa eta eraginkorra izatea sustatuko du. f) Goi-mailako agintari politikoak erakarri, arau-orientabideak eman, eta neurri zehatzak identifikatuko ditu garapen jasangarriaren planen aplikazioa sustatzeko, bereziki irakaspen eta esperientzien borondatezko trukearen bidez. g) Zientziaren eta politiken arteko lotura sustatuko du ebaluazio zientifiko inklusiboen bidez (gardenak eta probetan oinarrituak), eta garapen jasangarriaren hiru alderdiekin lotutako esferetan datu fidagarriak eta egokiak eskura jarriko ditu, dauden mekanismoak erabilita, hala dagokionean; horri dagokionez, herrialde guztiek garapen jasangarrirako nazioarteko prozesuetan parte hartzea indartuko du, baita gaitasuna sustatzeko jardueretan ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeen alde, batez ere ikuskatzeko eta ebaluatzeko jarduerak bere kabuz egin ahal izan ditzaten. h) Gizarte zibilak eta beste interesdun egoki batzuek gaiaren inguruko nazioarteko foro egokietan eraginkortasunez parte hartzea areagotuko du eta, horri dagokionez, garapen jasangarriko planen aplikazioan gardentasuna eta herritarren zein elkarteen partaidetza zabala sustatuko ditu. i) Garapen jasangarriaren arloan hartutako konpromiso guztiak –exekuzio-bideekin lotutakoak barne– betetzearekin lotutako aurrerapenen azterketa eta ebaluazioa sustatuko ditu.
  • 11. A. Garapen jasangarrirako gobernu arteko mekanismoak indartzea 74. Aitortzen dugu biziki garrantzitsua dela alde askotako sistema eraginkor, inklusibo, garden, eraberritu eta indartu bat edukitzea, garapen jasangarria oztopatzen duten munduko premiazko arazoei hobeto heltzeko; guztia ere Nazio Batuen unibertsaltasuna eta funtsezko eginkizuna aitortuta, eta Nazio Batuen sistemaren efikazia eta eraginkortasuna sustatzeko eta indartzeko gure konpromisoa berretsita. 75. Nazio Batuen erakunde guztietan koherentzia eta koordinazioa indartzeko beharra azpimarratzen dugu, baita estatu kideei kontuak behar bezala ematekoa ere, esate baterako: txostenen aurkezpenaren koherentzia handituta eta Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioan aurrera egiteko ezarritako erakundeen arteko estrategien eta mekanismoen esparruan hasitako lankidetza- ahalegina areagotuta, eta erakundeen, fondoen eta programen artean informazioa trukatuz, baita nazioarteko finantza-erakundeekin eta egoki diren gainerako erakundeekin ere (Munduko Merkataritza Erakundea – MME), betiere dagozkien aginduak kontuan hartuta. 76. Garapen jasangarrirako esparru instituzionala hobetzeko eta haren eraginkortasuna handitzeko beharra azpimarratzen dugu; halaber, esparrua beharrezko eginkizun espezifikoen eta dagozkion aginduen arabera zuzendu beharko litzateke, oraingo sistemaren akatsak konpontzen saiatuta, egokiak diren ondorio guztiak kontuan hartuta, sinergiak eta koherentzia sustatuta, bikoizketa saihesten saiatuta eta Nazio Batuen sisteman beharrezko ez diren gainjartzeak ezabatzen ahaleginduta, baita administrazio- kargak murriztuta eta dauden mekanismoak baliatuta ere. Batzar Nagusia 77. Batzar Nagusiak nazioarteko komunitatearentzat mundu mailako interesa duten gaien gainean dituen eginkizuna eta agintea berresten ditugu.78. Halaber, Batzar Nagusiak duen funtsezko eginkizuna ere berresten dugu, eztabaidatzeko, politikakhartzeko eta ordezkatzeko Nazio Batuen organo nagusia den aldetik. Hori horrela izanik, batzarrari garapenjasangarria integratzen jarraitzeko eskatzen diogu, Nazio Batuen jardueren esparru orokorraren funtsezkoelementu gisa; era berean, eskatzen diogu programak egitean garapen jasangarriaren gaia egoki lantzeko, baitaaldian-aldian goi-mailako elkarrizketak antolatuta ere.Ekonomia eta Gizarte Kontseilua79. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua garapen ekonomiko eta sozialari buruzko politikak aztertzeko, politikeiburuz hitz egiteko eta gomendioak egiteko organo nagusia dela berresten dugu, baita milurteko garapen-helburuak jarraitzekoa ere; halaber, Nazio Batuen sistemaren jarduerak koordinatzeko eta kontseiluaren organosubsidiarioak –bereziki batzorde organikoak– ikuskatzeko funtsezko mekanismoa ere bada, bai eta Agenda21en gauzapena sustatzekoa ere sistemaren koherentzia eta koordinazioa indartuz. Kontseiluak funts, programaeta organismo espezializatuen koordinazio orokorrean betetzen duen eginkizun garrantzitsua ere berrestendugu; izan ere, horien arteko koherentzia bermatzen du, eta aginduen zein jardueren bikoizketa saihesten.80. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeko konpromisoa hartzen dugu, gutunak ematen duenaginduaren esparruan; izan ere, huraxe da Nazio Batuen konferentzian eta gailur handietan ekonomiarekin,gizartearekin, ingurumenarekin eta tankerako auziekin lotutako alorretan hartutako erabakien jarraipenintegratu eta koordinatua egiteaz arduratzen den organo nagusia. Halaber, aitortzen dugu garapenjasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzen lagun dezakeela. Interes biziarekin itxaroten duguEkonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeari buruzko Batzar Nagusiaren 61/16 Ebazpenaren aplikazioarenazterketa.Goi-mailako foro politikoa81. Goi-mailako foro politiko unibertsala eta gobernuen artekoa ezartzea erabaki dugu; GarapenJasangarriari buruzko Batzordearen partaidetza inklusiboaren indarguneak, esperientziak, baliabideak etamodalitateak baliatu behar ditu. Ondoren, garai bateko batzordearen tokia hartuko du. Goi-mailako foropolitikoak garapen jasangarrirako planen aplikazioa zainduko du; halaber, egituren, organoen eta erakundeenarteko zereginen gainjartzea modu eraginkorrean saihestu beharko luke kostuen arabera.82. Goi-mailako foroaren egiteko posibleak: a) Garapen jasangarrirako lidergo politikoa, orientazioa eta gomendioak eskaintzea. b) Garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioa hobetzea, modu globalean eta sektore-artekoan
  • 12. maila guztietan. c) Plataforma dinamikoa eskaintzea aldizkako elkarrizketa baterako eta garapen jasangarria sustatzenduten programak ebaluatzeko eta egiteko. d) Agenda espezifikoa, dinamikoa eta ekintzara bideratua edukitzea, garapen jasangarriarekinlotutako arazo berriak behar bezala kontuan hartzen dituena. e) Agenda 21ean, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean, Barbadoseko Ekintza Programaneta Maurizioko Estrategian adierazitako garapen jasangarriko konpromisoak jarraitzea eta aztertzea, baitakonferentzia honetako erabakiak ere. Halaber, egoki denean, Nazio Batuen beste gailur eta konferentziabatzuetakoen segimendua eta azterketa ere egingo da, baita Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei buruzkoNazio Batuen Laugarren Konferentzian hartutakoena ere (erabakiak aplikatzeko dagozkien bitartekoena barne). f) Sistema osoan Nazio Batuen erakundeen, funtsen eta programen goi-mailako partaidetzabultzatzea, eta, hala dagokionean, finantzako eta merkataritzako alde anitzeko beste erakunde batzuk etahitzarmenak direla-eta sortutako organoak parte hartzera gonbidatzea, betiere dagozkien aginduen esparruaneta Nazio Batuen arauei eta xedapenei jarraiki. g) Garapen jasangarrirako politiken eta programen lankidetza eta koordinazioa hobetzea NazioBatuen sisteman. h) Gardentasuna eta burutzapena sustatzea, talde nagusien eta nazioartean egoki diren beste taldeinteresdun batzuen kontsulta-funtzioa eta partaidetza are gehiago hobetuta, guztia ere horien ezagutzaespezializatuak hobeto erabiltzeko, eta, aldi berean, deliberazioen gobernuen arteko izaerari eutsita. i) Garapen jasangarrirako neurriak aplikatzearekin lotutako jardunbide hobeen eta esperientzientrukea sustatzea eta, borondatez, esperientzien trukea erraztea, arrakastak, erronkak eta hartutako esperientziabarne hartuta. j) Garapen jasangarrirako politiken koherentzia eta koordinazioa sustatzea sistema osoan. k) Zientziaren eta politiken arteko lotura indartzea, dokumentazioa aztertuta; sakabanatuta daudeninformazioa eta ebaluazioak bilduta, mundu mailako garapen jasangarriari buruzko txosten batean adibidez, etadauden ebaluazioetatik abiatuta. l) Erabakiak hartzeko prozesua hobetzea maila guztietako probetan oinarrituta, eta garatzeko bideandauden herrialdeetan datuak biltzeko eta aztertzeko gaitasuna sustatzeko egiten ari diren ahalegina indartzenlaguntzea.83. Batzar Nagusian negoziatzeko prozesu irekia, gardena eta inklusiboa abiaraztea erabakitzen dugu, goi-mailako foroaren egitura zehazteko eta haren antolaketa erabakitzeko helburuz, batzarraren 68. bilkura-aldiarenhasieran goi-mailako lehenengo foroa deitu ahal izateko. Halaber, garapen jasangarriaren aldeko belaunaldienarteko elkartasuna sustatzeko beharraz ohartzen gara, etorkizuneko belaunaldien beharrak kontuan hartuta, etaidazkari nagusiari gaiari buruzko txosten bat ere eskatuta.B. Ingurumen-zutabea garapen jasangarriaren testuinguruan 84. Garapen jasangarrirako esparru instituzionalean nazioarteko ingurumeneko gobernantza indartzeko beharra berresten dugu, garapen jasangarriaren ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak modu orekatuan integratzeko eta Nazio Batuen sistema koordinatzeko. 85. Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) eginkizuna indartzeko konpromisoa hartzen dugu, munduko ingurumen arloko aginpide nagusia den aldetik; izan ere, ingurumenaren aldeko munduko jarduerak finkatzen ditu, Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren ingurumen-alderdiak modu koherente batez aplikatzea sustatzen du, eta mundu mailan ingurumenaren defendatzaile baimendu gisa jarduten du. NBIP ezarri zuen 1972ko abenduaren 15eko 2997 (XXVII) Ebazpena berresten dugu, baita haren agintea indartzen duten beste ebazpen batzuk ere; gauza bera NBIPren eginkizunari eta aginteari buruzko Nairobiko Adierazpenarekin (1997) eta Malmöko Ministerio Adierazpenarekin (2000) ere. Horri dagokionez, Batzar Nagusiari 67. bilkura-aldian NBIP indartzen eta modu honetan goratzen duen ebazpena onartzeko eskatzen diogu: a) NBIPren Administrazio Kontseiluaren osaera unibertsala ezarrita, baita kudeaketa eta estatu kideei erantzuteko eta kontuak emateko gaitasuna indartzeko beste neurri batzuk hartuta ere.
  • 13. b) NBIPri baliabide finantzario seguruak, egonkorrak eta nahikoak emanez, baita baliabide finantzario gehiago (Nazio Batuen aurrekontu arruntaren kontura) eta agintea bete ahal izateko borondatezko ekarpenak ere. c) NBIPren eragina eta gaitasuna handituz, Nazio Batuen sisteman bere koordinazio-agindua bete ahal izateko; hartarako, Nazio batuen koordinazio-organo nagusietan parte hartzea indartuko da, eta baliabideak emango zaizkio Nazio Batuen sistemak ingurumenarekin lotutako estrategiak eratzeko egindako ahalegina zuzen dezan. d) Zientziaren eta politiken arteko lotura sendoa sustatuz, horretarako indarreko nazioarteko tresnak, ebaluazioak, informazio-taldeak eta -sareak erabilita; baita Munduko Ingurumenaren Aurreikuspenak txostenak ere, informazioa eta ebaluazioak biltzeko eta, hala, erabakiak hartzen laguntzeko ezarritako prozesuetako bat diren aldetik. e) Frogetan oinarrituriko ingurumenari buruzko informazioa zabalduz eta partekatuz, eta herritarrak kontzientziatuz ingurumeneko funtsezko gaiei zein gai berriei buruz. f) Herrialdeen gaitasuna sustatuz, eta teknologiarako sarbidea lagunduz eta erraztuz. g) Nairobiko egoitzaren eginkizunak mailaka sendotuz eta eskualdeko presentzia indartuz, hala eskatzen duten herrialdeei ingurumen-politika nazionalak aplikatzen laguntzeko, betiere Nazio Batuen sistemako beste erakunde eskumendun batzuekin elkarlan estuan. h) Egokiak diren interesdun guztien partaidetza aktiboa bermatuz, horretarako jardunbide egokiak eta alde anitzeko beharrezko erakundeen ereduak erabilita, eta gardentasuna zein sozietate zibilaren partaidetza eraginkorra sustatzeko mekanismo berriak aztertuta. 86. Aitortzen dugu ingurumenari buruzko alde anitzeko erabakiek garapen jasangarriari ekarpen handia egin diotela. Produktu kimikoei eta hondakinei buruzko hiru hitzarmenen arteko sinergiak hobetzeko hasitako lana aitortzen dugu (Nazioartean mugaz gaindiko mugimenduak kontrolatzeari eta hondakin arriskutsuak ezabatzeari buruzko Basileako hitzarmena, Nazioarteko merkataritzan balia daitezkeen plagizidei eta produktu kimiko arriskutsuei buruzko Rotterdamango hitzarmena, eta kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko Stockholmeko hitzarmena). Ingurumenari buruzko alde anitzeko akordioetako alderdiei eskatzen diegu gai horiekin eta beste batzuekin lotutako beste neurri batzuk hartzeko, hala dagokionean, maila guztietan politiken koherentzia sustatzeko, eraginkortasuna hobetzeko, beharrezko ez diren gainjartzeak eta bikoizketak murrizteko eta akordioen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzeko (bereziki Rioko hitzarmenaren eta bi konbentzioen artekoa), baita Nazio Batuek lekuan bertan duten sistemarekin ere. 87. Lurraren ingurune aldakorra eta gizakien ongizatean dituen ondorioak aldian behin aztertzen jarraitzeko beharra nabarmentzen dugu; horri dagokionez, Munduko Ingurumenaren Aurreikuspenak txostenen prozesuaren moduko ekimenak atsegin handiz hartzen ditugu. Horien helburua ingurumenaren gaineko informazioa eta ebaluazioak biltzea da, bai eta nazioko zein eskualdeko gaitasuna sustatzea ere erabaki informatuak hartzen laguntzeko.C. Nazioarteko finantza-erakundeak eta Nazio Batuen eragiketa- jarduketak 88. Aitortzen dugu garapen jasangarria Nazio Batuen sistemaren programen, funtsen eta erakunde espezializatuen jardueretan behar bezala txertatu beharko litzatekeela, baita egoki diren beste erakunde batzuenetan ere (hala nola, nazioarteko finantza-erakundeak eta Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, bakoitza bere aginduen arabera). Horri dagokionez, aginduetan, programetan, estrategietan eta erabakiak hartzeko prozesuetan garapen jasangarria eranstea sustatzen jarraitzeko eskatzen diegu, herrialde guztiei, bereziki garatzeko bidean daudenei, garapen jasangarria lortzeko ahaleginean laguntzearren. 89. Garatzeko bidean dauden herrialdeek erabakiak hartzeko eta arauak ezartzeko nazioarteko prozesuetan duten partaidetza handitzearen eta indartzearen garrantzia berresten dugu eta, horri dagokionez, Breton Woodseko erakundeen gobernantza-egiturak, kuotak eta bozkatzeko eskubideak eraberritzearekin lotuta hartutako erabaki berrien eta garrantzitsuen berri ere jasotzen dugu; erabakiok oraingo errealitatea hobeto islatzen dute, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen eragina eta partaidetza areagotzen dituzte. Horretaz gain, erakunde horien gobernantza-egiturak eraberritzeko garrantzia
  • 14. berresten dugu, eraginkorragoak, sinesgarriagoak eta legitimoagoak izan daitezen eta ekintzen berri hobeto eman dezaten. 90. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak Nazio Batuen sisteman gehiago eransteko eskatzen dugu, eta idazkari nagusiari eskatzen diogu arlo horretan egindako aurrerapenen berri emateko Batzar Nagusiari, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bitartez. Halaber, Nazio Batuen Idazkaritzaren egitura nagusietan politiken koordinazioa indartzeko garrantzia ere aitortzen eta aitortzeko eskatzen dugu, sistema osoan garapen jasangarria laguntzeko jardueren koherentzia bermatzearren, aldi berean estatu kideei kontu ematen zaiela bermaturik. 91. Nazio Batuen sistemaren funtsen, programen eta erakunde espezializatuen organo zuzentzaileei eskatzen diegu neurri egokiak azter ditzatela, gizartearekin, ekonomiarekin eta ingurumenarekin lotutako alderdiak Nazio Batuen sistemaren eragiketa-jardueretan txerta ditzaten. Halaber, nazioartean hitzartutako garapen-helburuak lortzeko, milurteko garapen-helburuak barne, garapenerako Nazio Batuen sistemarako finantza-ekarpenak handitzea funtsezkoa dela ere nabarmentzen dugu, eta, horri dagokionez, aitortzen dugu elkar indartzen duten loturak daudela garapenerako Nazio Batuen sistemaren eraginkortasuna, efikazia eta koherentzia handitzearen, garatzeko bidean dauden herrialdeei txirotasuna errotik kentzeko emandako laguntzaren emaitza zehatzak lortzearen eta hazkunde ekonomiko eutsia eta garapen jasangarria lortzearen artean. 92. Nazio Batuen sistemak garapenaren alde tokian-tokian antolatutako eragiketa-jarduerak indartzeko beharra nabarmentzen dugu; jarduerok bat datoz garatzeko bidean dauden herrialdeen garapen jasangarriaren lehentasun nazionalekin. Arlo horretan, nabarmentzen dugu Batzar Nagusiaren ebazpen egokietan ezarritako Nazio Batuen eragiketa-jardueren funtsezko printzipioek eta ezaugarriek garapenerako tokian tokiko laguntza-jarduerei buruzko kontu guztientzako esparru orokorra osatzen dutela. Nazio Batuen sistemaren koordinazioa indartzeko garrantzia aitortzen dugu, eta «Ekintzan elkartuta» ekimenaren ebaluazio independentearen emaitzak jasotzea espero dugu. 93. Nazio Batuen sistemari zerbitzuak eta eragiketak hobeto kudeatzeko eskatzen diogu, horretarako garapen jasangarriaren praktikak kontuan hartuz, abiarazitako jarduerak baliatuz, eta eraginkortasuna kostuen arabera sustatuz, lege-esparruei jarraiki, bereziki finantza-araudia eta finantza-araudi zehatza, eta aldi berean estatu kideei kontuak emateko beharra beteta.D. Eskualdeak, nazioak, azpinazioak eta tokian tokiko mailak 94. Aitortzen dugu eskualdeek garrantzia daukatela garapen jasangarria lortzeko bidean, eta adierazten dugu eskualdeko esparruak osagarri eta lagungarri izan daitezkeela garapen jasangarriko politikak nazioetako neurri zehatz bihur daitezen. 95. Eskualdeko, nazioko, azpinazioko eta tokiko agintariei, dagokienaren arabera, garapen jasangarriko estrategiak egiteko eskatzen diegu; era berean, maila guztietan garapen jasangarriko jarduerak eta erabaki-hartzea orientatzeko tresna nagusi gisa erabiltzeko ere eskatzen diegu. Horri dagokionez, gizartearekin, ekonomiarekin zein ingurumenarekin lotutako informazioa eta datuak bateratzeak zer-nolako garrantzia duen ere aitortzen dugu, baita erabakiak hartzeko prozesuetan neurrien aplikazioa eraginkortasunez aztertzeak eta ebaluatzeak ere. 96. Hala dagokionean, informaziorako sarbidea, herritarrek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea eta ingurumen-gaietan justiziarako sarbidea sustatzeko neurriak eskualdean, nazioan, azpinazioan eta tokian-tokian hartzera animatzen dugu. 97. Eskualdeko eta azpieskualdeko erakundeek –Nazio Batuen eskualdeko batzordeek eta azpieskualdeko bulegoek barne– garapen jasangarriaren alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa beren eskualdeetan modu orekatuan integratzea sustatzen nabarmen lagun dezaketela azpimarratzen dugu. Erakunde horiei garapen jasangarriko planak abiarazteko eta aplikatzeko laguntza emateko beharra nabarmentzen dugu, bereziki Nazio Batuen sistemaren bitartez; era berean, garapeneko politikei, planei eta programei koherentzia instituzionala eta harmonizazioa ematea ere garrantzitsua da. Horri dagokionez, garapen jasangarriari lehentasuna emateko eskatzen diegu erakunde horiei; adibidez, gaitasuna sustatuta, eskualdeko akordio eta itunak modu eraginkorrago batez eginda eta aplikatuta, hala badagokio, eta informazioa, jardunbide hobeak eta hartutako irakaspenak elkarri trukatuta. Garapen jasangarriaren aldeko eskualdeko eta eskualdeen arteko ekimenei ere oniritzia ematen diegu. Gainera, garapen jasangarria sustatzeko, munduko, eskualdeko, azpieskualdeko eta nazioko prozesuak
  • 15. eraginkortasunez lotzeko beharra ere aitortzen dugu. Nazio Batuen eskualdeko batzordeen eta azpieskualdeko bulegoen gaitasuna indartzeko gonbita egiten dugu, estatu kideei garapen jasangarrirako neurriak aplikatzen lagundu ahal izateko. 98. Nazioetan, azpinazioetan eta tokian-tokian, dagokionaren arabera, erabakiak modu koherente eta integratuago batez planifikatzeko eta hartzeko beharra nabarmentzen dugu; horregatik, herrialdeei eskatzen diegu garapen jasangarria sustatzen duten nazioko, azpinazioko eta tokiko erakundeak edo interesdun anitzeko organo eta prozesu egokiak komeni denean sendotzeko, bereziki garapen jasangarrirako kontuak koordinatzen eta garapen jasangarriaren hiru alderdiak integratzea errazten dutenak. 99. Garapen jasangarrirako eskualdeko eta eskualde arteko ekimenak txalotzen ditugu: Zubi Berdea Elkarteen Programa, kide guztien borondatezko partaidetzara zabaldua, esate baterako. 100. Garapen jasangarriarekin epe luzeko konpromiso politikoa bermatzeko beharra azpimarratzen dugu, egoera eta lehentasun nazionalak kontuan harturik; horregatik, herrialde guztiak garapen jasangarria lortzeko beharrezko neurriak hartzera animatzen ditugu.V. Ekiteko eta jarraipenerako esparruaA. Arlo tematikoak eta sektore arteko kontuakKonferentziaren helburua betetzeko (hots, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso politikoa berritzea),ekonomia berdearen gaiei heltzeko (garapen jasangarriarekin eta txirotasuna errotik kentzearekin loturik), etazein garapen jasangarrirako esparru instituzionala lortzeko, honako konpromiso hauek hartzen ditugu: garapenjasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen aplikazioan oraindik dauden hutsuneak betetzen saiatzea, arazoberriei zein sortzen direnei aurre egitea, eta, ekintzarako esparru honetan ondoren adierazitako neurriak hartuz,aukera berriak baliatzea, egokia denaren arabera horiek aplikatzeko bitartekoak emanda. Helburuak, xedeaketa adierazleak aurrerapenak neurtzeko eta bizkortzeko baliagarriak direla aitortzen dugu, baita genero-ikuspegiko adierazleak ere, hala dagokionean. Gainera, aurrerago adierazitako neurrien aplikazioa bultzadaitekeela ere ohartzen gara, baldin eta informazioa, ezagutzak eta esperientzia borondatez trukatzen badira.Txirotasuna errotik kentzea101. Milurteko garapen-helburuak lortzeko aurreikusitako eperako (2015) hiru urte geratzen diren honetan,eskualde batzuetan txirotasuna murrizteari dagokionez aurrerapenak egin badira ere, aurrerapen horiek ezdirela uniformeak izan aitortzen dugu, bai eta zenbait herrialdetan pobrezian bizi direnen kopurua oraindikhanditzen ari dela ere; halaber, emakumeak eta umeak dira batez ere gehien eragindako taldeak, berezikigutxien aurreratutako herrialdeetan eta, zehazki, Afrikan.102. Garatzeko bidean dauden herrialdeen hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo eta bidezkoa txirotasuna etagosea errotik kentzeko eta milurteko garapen-helburuak lortzeko ezinbesteko baldintza dela aitortzen dugu.Horrekin loturik, garatzeko bidean dauden herrialdeen ekimen nazionalak haien garapen-aukerak handitzenlaguntzen duen ingurunean oinarritu beharko liratekeela nabarmentzen dugu. Garapenerako Nazio Batuenagendan txirotasuna errotik kentzeari erabateko lehentasuna eman behar zaiola ere nabarmentzen dugu,hartarako txirotasunaren kausa sakonei eta erronkei aurre eginda, maila guztietan estrategia integratuak,koordinatuak eta koherenteak erabilita.103. Gizarte-zerbitzuetarako sarbide unibertsala sustatzeak garapenaren arloan lortutako onurak sendotzen etaberri batzuk lortzen nabarmen lagun dezakeela aitortzen dugu. Txirotasuna errotik kentzeko eta milurtekogarapen-helburuak lortzen laguntzeko, funtsezkoa da desberdintasunak eta gizarte-bazterkeria borrokatzen etamurrizten dituzten gizarte-babeseko sistemak edukitzea. Horri dagokionez, biziki bultzatzen dituguguztiontzako gizarte-babesa hobetzera bideratutako ekimenak.Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa, eta nekazaritza jasangarria104. Pertsona orok elikagai osasungarriak, nahikoak eta nutritiboak edukitzeko eskubideari buruzkokonpromisoak berresten ditugu, elikadura egokirako eskubidearekin eta pertsona orok gose ez izateko dutenoinarrizko eskubidearekin bat etorriz. Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa munduko erronka larri bihurtudirela aitortzen dugu eta, horri dagokionez, elikagaien segurtasuna eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldiekelikagai nahikoak, osasungarriak eta nutritiboak eskuratzeko aukera handitzeko konpromisoa ere berresten
  • 16. dugu, 2009an elikagaien segurtasun jasangarrirako onartutako Erromako bost Printzipioekin bat etorriz,bereziki bi urtetik beherako umeen alde, eta elikagaien segurtasuneko eta nutrizioko estrategia nazionalak,eskualdekoak eta mundukoak erabiliz, dagokionaren arabera.105. Munduko behartsu asko landa-eremuetan bizi direla aitortzen dugu; era berean, aitortzen dugu landakokomunitateek funtsezko eginkizuna dutela herrialde askoren garapen ekonomikoan. Nekazaritzaren eta landa-garapenaren sektoreak biziberritzeko beharra nabarmentzen dugu, bereziki garatzeko bidean daudenherrialdeetan; guztia ere ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izan daitezen.Aitortzen dugu garrantzitsua dela landako komunitateen beharrak hobeto artatzeko beharrezko neurriakhartzea. Neurri horietako bat erraztasunak ematea da, nekazaritzako ekoizleek, bereziki nekazari txikiek,emakume nekazariek, indigenek eta egoera ahulean dauden pertsonek honako hauek eskura eduki ditzaten:kredituak eta finantzako beste zerbitzu batzuk, merkatuak, lurra edukitzeko erregimen seguruak, osasunarenarreta, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, trebakuntza, ezagutza eta teknologia egokiak eta merkeak (berezikiureztatze eraginkorra ezartzeko, hondakin-ur tratatua berrerabiltzeko, eta ura bildu eta biltegiratzeko). Landa-eremuetako emakumeek boterea hartzea biziki garrantzitsua dela berresten dugu, nekazaritzako eta landakogarapena eta elikagaien segurtasuna eta nutrizioa hobetzeko funtsezko eragile gisa. Nekazaritzako jarduketatradizional jasangarrien garrantzia ere aitortzen dugu (adibidez, haziak hornitzeko sistema tradizionalak), batezere herri indigena eta tokiko komunitate askorentzat.106. Nekazaritzako baldintza eta sistema ugariak ikusita, erabaki dugu nekazaritzako ekoizpen jasangarria etaproduktibitatea mundu mailan handitzea, zehazki merkaturatzeko sistemen eta merkatuen funtzionamenduahobetuz eta nazioarteko lankidetza indartuz, batez ere garatzeko bidean dauden herrialdeen alde. Horretarako,nekazaritza jasangarrian, lurren antolaketan eta landa-garapenean inbertsio publiko eta pribatua handituko da.Hauek dira inbertsioa eta laguntza-zerbitzuak behar dituzten arlo nagusiak: nekazaritzako jarduketajasangarriak; landako azpiegitura, biltegiratzeko ahalmena eta lotutako teknologiak; nekazaritzako teknologiajasangarrien arloko ikerketa eta garapeneko jarduerak; nekazaritzako kooperatiba eta balio-kate indartsuaksustatzea; eta hiriko eta landako guneen arteko loturak sendotzea. Horretaz gain, aitortzen dugu beharrezkoadela uztaren osteko galerak nabarmen murriztea, baita elikagaiak hornitzeko kate osoko bestelako galerak etaelikagaiak alferrik galtzea ere.107. Nekazaritza jasangarriago bat (lur landuak, abereak, basogintza, arrantza eta akuikultura barne hartuta)sustatzeko, handitzeko eta laguntzeko beharra berresten dugu; guztia ere elikagaien segurtasuna hobetzeko,gosea errotik kentzeko eta ekonomikoki bideragarriagoa izateko eta, aldi berean, lurrak, ura, baliabide genetikobegetal eta animaliak, dibertsitate biologikoa eta ekosistemak atxikitzeko, bai eta klima-aldaketaren eta naturhondamendien aurreko erresilientzia handitzeko ere. Era berean, aitortzen dugu prozesu ekologiko naturaleieutsi beharra dagoela, elikagaiak ekoizteko sistemen oinarri baitira.108. Abereen ekoizpen-sistemak hobetzea beharrezkoa dela nabarmentzen dugu. Horretarako, hainbaterreminta susta litezke: politika, lege eta araudi nazionalekin bat datozen larre hobetuak ureztatzeko etaantolatzeko planak; baliabide hidrikoen antolaketa jasangarriko sistema hobetuak, eta, animalien gaixotasunakdesagerrarazteko eta horien hedapenari aurrea hartzeko neurriak, nekazarien (artzainak barne) bizi-baliabideeneta abereen osasunaren arteko lotura estua aitortuta.109. Itsas ekosistema osasungarriek eta arrantza eta akuikultura jasangarriek elikagaien segurtasunean etanutrizioan funtsezko eginkizuna dutela ere nabarmentzen dugu, bai eta milioika lagunentzako bizibideensorreran ere.110. Nekazaritzako ikerketa, hedatzeko zerbitzuak, trebakuntza eta hezkuntza hobetzeko neurriak hartzeaerabakitzen dugu, nekazaritzako produktibitatea eta nekazaritzaren jasangarritasuna handitzeko jakintzaren etajardunbide egokien borondatezko trukearen bidez. Orobat, informaziorako eta ezagutza tekniko eta praktikoespezializaturako sarbidea hobetzea ere erabakitzen dugu, informazio eta komunikazioaren teknologia berrienbidez, gainera; izan ere, teknologia horiek aukeran hainbat metodo eskaintzen diete nekazariei, arrantzaleei etabasoginei, nekazaritzako ekoizpen jasangarria lor dezaten. Garapenerako nekazaritzako ikerketaren arloannazioarteko lankidetza indartzeko eskatzen dugu.111. Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen lan garrantzitsua eta izaera inklusiboa berrestenditugu, zehazki herrialdeek elikagaien ekoizpen jasangarriari eta elikagaien segurtasunari buruz egiten dituztenebaluazioak errazteko eginkizuna; halaber, herrialdeak animatzen ditugu elikagaien segurtasun nazionalarentestuinguruan lurra edukitzearen, arrantzaren eta basoen gobernantza arduratsuari buruz Munduko ElikagaienSegurtasunerako Batzordeak adierazitako borondatezko arauak aplikatzeko aukera behar bezala aztertzera.Kontuan hartzen ditugu Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen esparruan izaten ari diren
  • 17. nekazaritzako inbertsio arduratsuaren gaineko eztabaidak, baita nekazaritzako ikerketa arduratsurakoprintzipioak ere.112. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasunaren funtsezko kausei heltzeko beharra nabarmentzendugu maila guztietan, baita nekazaritzako oinarrizko produktuen prezioen igoerak eta gehiegizkoezegonkortasunak ekarritako arriskuak kudeatzekoa ere; berdin munduan elikagaien segurtasunari etanutrizioari zein nekazari txikiei eta hiriguneetako behartsuei ekarritako ondorioei dagokienez ere.113. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasuna indarrik gabe uzten saiatzeko informazio gardena etabeharrezkoa une egokian edukitzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, eta horri dagokionez, Elikadura etaNekazaritzarako Nazio batuen Erakundean (FAO) egoitza duen Nekazaritzako Merkatuei buruzko InformazioSistema gogoan hartzen dugu; hala, nazioarteko erakundeei, sektore pribatuko erakundeei eta parte hartzenduten gobernuei eskatzen diegu elikagaien merkatuei buruzko kalitateko informazio-produktuen jendaurrekohedapen egokia bermatzeko.114. Alde anitzeko merkataritza-sistema unibertsal, arauetan oinarritu, ireki, ez-diskriminatzaile eta bidezkobatek garatzeko bidean dauden herrialdeen nekazaritza eta landako garapena sustatuko duela berresten dugu,munduko elikagaien segurtasunari ere lagunduko dion aldetik. Nekazariek (bereziki nekazari txikiek,emakume nekazariak barne) erkidegoko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetan parte hartzeasustatzeko nazioko, eskualdeko eta nazioarteko estrategiak hartzeko eskatzen dugu.Ura eta saneamendua115. Ura garapen jasangarriaren oinarrizko elementu dela aitortzen dugu, munduko oinarrizko hainbaterronkarekin estu lotuta baitago. Horrenbestez, garapen jasangarrian baliabide hidrikoak integratzeagarrantzitsua dela berresten dugu, eta garapen jasangarriaren hiru alderdietan urak eta saneamenduak garrantzierabakigarria dutela nabarmentzen.116. Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean eta Milurteko Adierazpenean hartutako konpromisoakberresten ditugu; alegia, 2015erako edateko urik eta oinarrizko saneamendurik eskura ez duten pertsonenehunekoa erdira murriztea, eta baliabide hidrikoen kudeaketa integratua eta aprobetxamendua eraginkorralortzeko planak egitea, baliabide horien erabilera jasangarria bermatuta. Edateko ura eta saneamendukooinarrizko zerbitzuak pixkanaka guztiontzat eskuragarri jartzeko konpromisoa hartzen dugu, beharrezkoa baitatxirotasuna errotik kentzeko eta emakumearen jabekuntza lortzeko, baita gizakien osasuna babesteko eta, haladagokien maila guztietan, baliabide hidrikoen antolaketa integratuaren aplikazioa nabarmen hobetzeko ere.Horri dagokionez, ahalegin horiek laguntzeko konpromisoa berresten dugu, bereziki garatzeko bidean daudenherrialdeen alde; hartarako, iturri guztien baliabideak mobilizatuz, gaitasuna sustatuz eta teknologiatransferituz.117. Edateko ur eta saneamendurako giza eskubideari buruzko konpromisoak berresten ditugu;konpromisook pixkanaka gauzatu behar dira gure herritarren onerako, betiere subiranotasun nazionala erabaterrespetatuta. Halaber, «Ura, bizi-iturri» ekintzarako Nazioarteko Hamarkadarekin (2005-2015) ere gurekonpromisoa nabarmentzen dugu.118. Ekosistemek uraren kantitateari eta kalitateari eusteko funtsezko eginkizuna dutela aitortzen dugu, eta,herrialde bakoitzeko muga nazionalen barruan, ekosistema horiek babesteko eta modu jasangarrian antolatzekoabiatutako ekimenak babesten ditugu.119. Uholdeei, lehorteei eta ur-eskasiari aurre egiteko neurriak hartzeko beharra azpimarratzen dugu, urarenhorniduraren eta eskariaren arteko oreka mantentzen saiatuta; horren barruan, hala dagokionean, baliabidehidriko ez konbentzionalak ere sartzen dira. Horretaz gain, ura hornitzeko eta saneamenduko zerbitzuentzatfinantza-baliabideak eta azpiegitura-inbertsioak ere mobilizatu behar dira, betiere lehentasun nazionaleijarraiki.120. Uren kutsadura nabarmen murrizteko eta ur-kalitatea handitzeko neurriak hartu behar direlanabarmentzen dugu; era berean, hondakin-uren tratamendua eta baliabide hidrikoen aprobetxamendueraginkorra ere nabarmen hobetu behar dira, eta ur-galerak murriztu ere bai. Helburu horiek lortzekonazioarteko laguntza eta lankidetza beharrezkoak direla nabarmentzen dugu.Energia121. Garapen-prozesuan energiak funtsezko eginkizuna duela aitortzen dugu; izan ere, zerbitzu energetikomoderno eta jasangarrietarako sarbideak txirotasuna errotik kentzen laguntzen du, bizitzak salbatzen ditu,osasuna hobetzen du, eta oinarrizko giza beharrei erantzuten laguntzen du. Zerbitzu horiek gizarteratzeko eta
  • 18. generoen arteko berdintasunerako funtsezkoak direla nabarmentzen dugu, eta energia ekoizpenerako funtsezkoinputa ere badela. Gaur egun horrelakorik ez duten mundu osoko 1.400 milioi lagunek zerbitzu horietarakosarbidea izan dezaten, laguntza emateko konpromisoa hartzen dugu. Zerbitzu horiek eskuratzea garapenjasangarria lortzeko ezinbestekoa dela aitortzen dugu.122. Guztiontzako zerbitzu energetiko moderno eta jasangarrietarako sarbidearen arazoa konpontzen saiatubehar dela errepikatzen dugu, bereziki eskuragarri daudenean ere ordaindu ezin ditzaketen behartsuentzat.Egoera hori hobetzeko neurri berriak hartu behar direla ere errepikatzen dugu, baita behar besteko finantza-baliabideak bideratuz ere, garatzeko bidean dauden herrialdeetan era horretako zerbitzuak eskaini ahal izateko;guztia ere neurri horiek fidagarriak, arrazoizko kostukoak, ekonomikoki eta sozialki bideragarriak, etaingurumenaren aldetik onargarriak izan daitezen.123. Herrialde bakoitzaren garapen-helburuetan eta egoeretan oinarrituriko nazioko eta azpinazioko politikaketa estrategiak aplikatzeko gure laguntza berresten dugu, garapen-beharrei erantzuteko eredu energetiko egokiaerabilita, baita energia-iturri berriztagarriak eta isurpen txikiko beste teknologia batzuk gehiago baliatuta,energia eraginkortasun handiagoz erabilita, energia-teknologia aurreratuak gehiago erabilita, baita erregaifosilak baliatzeko hain kutsagarriak ez diren teknologiak ere. Halaber, baliabide energetiko tradizionalak modujasangarrian erabilita ere bai. Guztiontzat energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak ekimen nazionalen etaazpinazionalen bidez sustatzeko konpromisoa hartzen dugu; esate baterako, elektrifikaziokoak eta elikagaiakegosteko eta berokuntzarako irtenbide jasangarriak hedatzeko ekimenak, baita jardunbide egokienakpartekatzeko eta politikak hartzeko elkarlana sustatuz ere, dagokionaren arabera. Gobernuei eskatzen diegusektore publikoak eta pribatuak beharrezko eta egoki diren teknologia ez hain kutsagarritan inbertitzeaerrazteko inguruneak sor ditzala.124. Aitortzen dugu oso garrantzitsua dela eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia berriztagarrienproportzioa handitzea eta hain kutsagarriak ez diren teknologiak erabiltzea, energia-errendimendu handikoak,garapen jasangarria lortzeko, baita klima-aldaketari aurre egiteko ere. Hiri-plangintzan, eraikin-eraikuntzan etagarraioan, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean, eta produktuen diseinuan eraginkortasun energetikorakoneurriak hartzeko beharra ere aitortzen dugu. Gainera, eraginkortasun energetiko eta eredu energetikoadibertsifikatzeko pizgarriak sustatzea garrantzitsua dela ere aitortzen dugu, bai eta dagozkien atzeragarriakkentzea ere; hartarako, herrialde guztietan, garatzeko bidean daudenetan barne, ikerketa eta garapenerakojarduerak sustatu behar dira.125. Guztiontzako Energia Jasangarriari buruzko idazkari nagusiaren ekimena abiarazi dela ohartzen gara;berau, energiarako sarbidean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarrituta dago.Guztiok lan egiteko prest gaude guztiontzako energia jasangarria errealitate bihur dadin; halaxe lagundukodugu txirotasuna errotik kentzen eta garapen jasangarrirantz eta munduaren oparotasunerantz aurrera egiten.Aitortzen dugu garrantzi handia dutela herrialdeek energiarekin lotutako kontu zabalago batzuez egiten aridiren jarduerek, bai eta lehentasunezko arreta jasotzen dutela ere, betiere herrialde bakoitzeko arazoekin,gaitasunekin eta egoerekin bat etorriz, beren eredu energetikoa barne.Turismo jasangarria126. Ondo pentsatutako eta ondo kudeatutako turismoak garapen jasangarriaren hiru alderdiei ekarpen handiaegin diezaiekeela nabarmentzen dugu; izan ere, beste sektore batzuekin lotura estuak ditu, eta enplegu duinaeta aukera komertzialak sor ditzake. Turismo jasangarriko jarduerak babesteko beharra aitortzen dugu; halaber,horiei loturiko gaitasuna sortzea ere beharrezkoa da, ingurumen-kontzientzia sortu, ingurumena kontserbatueta babestu, basoko fauna eta flora, dibertsitate biologikoa, ekosistemak eta kultur aniztasuna errespetatu, etatokiko komunitateen ongizatea handitu eta bizi-baldintzak hobetu ahal izateko, tokiko ekonomiak eta gizaingurunea eta naturala osorik lagunduta. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan arlo horretan turismojasangarriko eta gaitasuna sortzeko jarduerei laguntza gehiago emateko eskatzen dugu, garapen jasangarrialortzen laguntzeko.127. Turismo jasangarrian inbertsioak sustatzea bultzatzen dugu, baita ekoturismoa eta kultur turismoa ere;horren barruan enpresa txikiak eta ertainak sortzea zein finantza-baliabideak eskura ditzaten erraztea sardaitezke, esate baterako, potentzial ekoturistiko handiko inguruneetako komunitate behartsu, indigena etatokikoentzako mikrokredituen ekimenen bidez. Horri dagokionez, turismo jasangarria sustatzeko etalaguntzeko, beharrezkoa denean, arau eta araudi egokiak ezartzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu,betiere lehentasun eta lege nazionalekin bat etorrita.
  • 19. Garraio jasangarria128. Garraioa eta mugikortasuna garapen jasangarrirako funtsezkoak direla ohartzen gara. Garraiojasangarriak hazkunde ekonomikoa areagotu eta sarbidea hobetu dezake. Garraio jasangarriaren bidezekonomiaren integrazio hobea lortzen da eta, horretaz gain, ingurumena ere errespetatzen da. Pertsonen etasalgaien zirkulazio eraginkorraren garrantzia aitortzen dugu; horrekin batera, ingurumen aldetik arrazionalak,seguruak eta neurrikoak diren garraio-sistema eskura edukitzea ere garrantzitsua da; izan ere, hirien ekitatesoziala, osasuna eta erresilientzia, hirigune eta landaguneen arteko loturak eta landaguneetako produktibitateahobetzeko bideak dira. Horri dagokionez, kontuan hartzen dugu bide-segurtasuna garapen jasangarria lortzekogure ahaleginen zati dela.129. Garraio-sistema jasangarrien garapena babesten dugu, horien artean ikuspegi energetikotik eraginkorrakdiren garraio multimodaleko sistemak, bereziki garraio-sistema publikoak, erregaiak eta ibilgailu ez-kutsagarriak, baita hobetutako garraio-sistemak ere landaguneetan. Nazioko, eskualdeko eta tokiko planoetangarraio-zerbitzu eta -sistemetarako politikak formulatzeko ikuspegi integratua sustatu behar dela aitortzendugu, garapen jasangarria bultzatzeko helburuarekin. Halaber, aitortzen dugu itsasbazterrik gabeko etairaganbideko herrialdeen garapen-behar bereziak ere kontuan hartu behar direla, iraganbideko garraio-sistemajasangarriak ezartzeko orduan. Arlo horretan, garatzeko bidean dauden herrialdeei nazioarteko laguntzaemateko beharra dagoela aitortzen dugu.Hiri eta giza kokagune jasangarriak130. Ondo planeatu eta garatutako hiriek (kudeaketaren eta plangintzaren ikuspegi integratuak aplikatuta erebai) ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren gizarteak susta ditzaketelaaitortzen dugu. Horri dagokionez, hiri-garapenaren eta giza kokaguneen ikuspegi holistikoa aplikatzekobeharra dagoela aitortzen dugu, etxebizitza eta azpiegitura eskuragarriak aurreikusten dituena eta bazter-auzoak hobetzea eta hiria berritzea lehenesten dituena. Txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan, gizakokaguneen kalitatea hobetzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, baita hiriguneetako zeinlandaguneetako biztanleen bizi- eta lan-baldintzei dagokienez ere, pertsona guztiek oinarrizko zerbitzuak etaetxebizitza eskura izan ditzaten, bai eta joan-etorriak egiteko aukera ere. Dagokionaren arabera, gizakokaguneen natur eta kultur ondarea zaintzeko, barruti historikoak biziberritzeko eta hirietako erdiguneakzaharberritzeko beharra ere aitortzen dugu.131. Hiri eta hiri-kokagune jasangarriak planifikatzeko eta eraikitzeko ikuspegi integratua sustatzekokonpromisoa hartzen dugu; hartarako, tokiko agintariak babestuz, herritarrak kontzientziatuz eta hiriguneetakobiztanleek, behartsuek barne, erabakiak hartzeko prozesuetan duten parte-hartzea handituz. Garapenjasangarriko politikak sustatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, besteak beste honakoak lortzeko: gizarte- etaetxebizitza-zerbitzu inklusiboak eskaintzea; guztiontzako bizi-baldintza seguru eta osasungarriak, berezikiume, gazte, emakume, zahar eta ezinduentzat; garraio eta energia eskuragarri eta jasangarriak; hirigune berdeeta seguruak sustatzea, babestea eta berrezartzea; edateko ura eta saneamendua; airearen kalitate ona; enpleguduinak sortzea, eta hiri-plangintza eta bazter-auzoak hobetzea. Hondakinen kudeaketa jasangarria ere babestendugu, hartarako murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea aplikatuz. Hiri-plangintzan hondamendi-arriskuenmurrizketa, erresilientzia eta klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kontuan hartzea garrantzitsua delaazpimarratzen dugu. Garapen arloan hiriek landa-eskualdeekin oreka lortzeko egindako ahaleginak aitortzenditugu.Datozen hamarkadetan aurreikusitako hiriko biztanleen hazkundeari eraginkortasunez erantzuteko, osogarrantzitsua da plangintza-politika eta hiri-diseinu jasangarriak aplikatzen dituzten eskualde metropolitarren,hirien eta herrien kopurua handitzea. Ohartzen garenez, hiri-plangintzaren prozesua jasangarria izan dadin,aberasgarria da interesdun askok parte hartzea eta sexuaren arabera banatutako informazioa eta datuakerabiltzea (bereziki joera demografikoei, diru-sarreren banaketari eta bat-bateko kokaguneei buruz). Hirijasangarrien ikuspegia eratzean, udal-gobernuek eginkizun garrantzitsua dutela aitortzen dugu, hiriakplanifikatzeko prozesuaren hasieratik hiri eta auzorik zaharrenak biziberritzera arte; prozesu horretan,eraikinen administrazioan eraginkortasun energetikoko programak abiaraz ditzakete, eta tokiko baldintzeiegokitutako garraio-sistema jasangarriak garatu ere bai.Gainera, aitortzen dugu garrantzitsua dela plangintzak lurzoruaren erabilera mistoarekin aplikatzea, baitamugikortasuna garraiobide ez-motordunekin bultzatzea ere; horren barruan oinezko eta txirrindularientzakoazpiegituren sustapena sartzen da.Garapen jasangarria sustatzeko orduan, hirien eta erkidegoen arteko elkartzeek eginkizun garrantzitsua dutela
  • 20. aitortzen dugu. Horri dagokionez, Nazio Batuen Habitat Programa era koordinatuan gauzatzeko eta hiri-garapen jasangarria lortzeko helburu nagusiarekin, lankidetzako mekanismoak edo plataformak, elkartzekoakordioak eta dauden beste aplikazio-tresna batzuk indartu behar direla nabarmentzen dugu, Nazio Batueneskudun erakunde guztiek aktiboki parte hartuta. Gainera, Nazio Batuen Habitat eta Giza KokaguneetarakoFundazioari behar besteko finantza-ekarpenak oraindik ere egin behar zaizkiola aitortzen dugu, mundu osoanHabitat Programa modu egoki, eraginkor eta zehatzean aplikatzea bermatzearren.Osasuna eta populazioa132. Osasuna garapen jasangarriaren hiru alderdien aurretiko baldintza, emaitza eta adierazlea dela aitortzendugu. Jakin badakigu garapen jasangarriaren helburuak lortzeko gaixotasun ahulgarri kutsakorren eta ez-kutsakorren prebalentzia handirik ezin dela egon, biztanleak egoera fisiko, mental eta sozialeko egoera lordezaten. Behartsu eta zaurgarrientzat zein biztanle guztientzat osasunaren determinatzaile sozial etaanbientalen gaineko neurriak garrantzitsuak dira gizarte inklusiboak, bidezkoak eta ekonomikoki produktiboakzein osasuntsuak sortzeko. Guztiok osasun fisiko eta mentalaren ahalik eta mailarik handiena gozatzekoeskubidea erabat lortzeko eskatzen dugu.133. Osasuna, gizarte-kohesioa eta giza eta ekonomia-garapen jasangarriak sustatzeko, osasun-estalduraunibertsalaren garrantzia ere aitortzen dugu. Bidezko estaldura unibertsala emateko, osasun-sistemaksendotzeko konpromisoa hartzen dugu. Egokiak diren eragile guztiek parte hartzeko eskatzen dugu, sektoreanitzeko ekintza abiarazteko munduko biztanleen osasun-beharrei urgentziaz erantzutearren.134. GIBa eta hiesa, malaria, tuberkulosia, gripea, poliomielitisa eta beste gaixotasun kutsakor batzuk,oraindik ere, kezka-iturri dira mundu osoan; horregatik, GIBari dagokionez, prebentzio, tratamendu, arreta etalaguntzarako sarbide unibertsala lortzeko ahaleginak areagotzeko eta GIBa amarengandik haurretaratransmisioa desagerrarazteko konpromisoa hartzen dugu, baita malaria, tuberkulosi eta jaramonik egiten ezzaien gaixotasun tropikalen aurkako borroka berritzekoa eta sendotzekoa ere.135. XXI. mendean mundu osoan gaixotasun ez-kutsakorrek dakartzaten zama eta mehatxua garapenjasangarrirako oztopo nagusietako bat direla aitortzen dugu. Osasun-sistemak sendotzeko konpromisoa hartzendugu, bidezko estaldura unibertsala eskaintzeko, eta gaixotasun ez-kutsakorrekin lotutako prebentzio,tratamendu, zaintza eta laguntzerako sarbide eskuragarria sustatzeko, bereziki minbiziari, gaixotasunkardiobaskularrei, arnas gaixotasun kronikoei eta diabeteari dagokienez. Gaixotasun ez-kutsakorrakprebenitzeko eta kontrolatzeko sektore anitzeko politika nazionalak ezartzeko edo indartzeko konpromisoa erehartzen dugu. Atmosfera eta uraren kutsadura eta gai kimikoek eragindakoa murrizteak, besteak beste,osasunean eragin positiboak dituela aitortzen dugu.136. Honako hauen xedapenak osoki aplikatzeko eskubidea berresten dugu: merkataritzarekin lotutakojabetza intelektualaren eskubideen alderdiei buruzko akordioa (TRIPSei buruzko akordioa); TRIPSei buruzkoakordioari eta osasun publikoari buruzko Dohako adierazpena; MMAren Batzorde Nagusiaren erabakia,2003ko abuztuaren 30ekoa, TRIPSei buruzko akordioari eta osasun publikoari buruzko Dohakoadierazpenaren 6. lerrokada aplikatzeari buruzkoa; eta, onarpen ofizialerako prozedurak amaitutakoan,akordioaren 31. artikuluaren zuzenketa. Horiek guztiek malgutasuna ematen dute osasun publikoa babestekoeta, bereziki, botikak guztiontzat eskuragarri izatea sustatzeko, eta garatzeko bidean dauden herrialdeak arlohorretan laguntza eskaintzera bultzatzen dituzte.137. Osasun-sistemak sendotzeko laguntza eta elkarlan handiagoa eskatzen dugu maila nazionalean etanazioartekoan, osasuna gehiago finantzatuz (osasun-langileen kontratazioa, garapena, trebakuntza etaatxikipena; botika, txerto eta osasun-teknologien banaketa eta sarbide hobeak; aseguru eskuragarriak,eraginkorrak eta kalitatezkoak, eta osasunaren azpiegitura hobea). Osasunerako Mundu Erakundearen lidergo-eginkizuna babesten dugu, nazioarteko osasun-gaietako agintari zuzentzaile eta koordinatzaile gisa.138. Nazio-, landa- eta hiri-garapenerako gure estrategietan eta politiketan joerak eta proiekziodemografikoak sistematikoki kontuan hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Etorkizunera orientaturikoplangintzaren bidez, aukerak baliatzeaz gain, aldaketa demografikoarekin lotutako erronkei aurre egindiezaiekegu, migrazioari adibidez.139. Beijingeko Ekintza Plataforma, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko KonferentziarenEkintza Programa, eta haren azterketa-konferentzien garapena eta emaitzak guztiz eta eraginkortasunezaplikatzeko eskatzen dugu, bai eta sexu- eta ugalketa-osasunari eta testuinguru horretan giza eskubide guztiaksustatzeari eta babesteari buruzko konpromisoak ere. Ugalketa-osasunari (familia-plangintza eta sexu-osasunabarne) sarbide unibertsala emateko beharra nabarmentzen dugu, baita ugalketa-osasuna estrategia eta programa
  • 21. nazionaletan txertatzeko beharra ere.140. Amen eta haurren heriotza-tasa murrizteko konpromisoa hartzen dugu, bai eta emakumeen, gazteen etaumeen osasuna hobetzekoa ere. Generoen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, baitaemakumeek, gizonek eta gazteek beren sexualtasunari buruzko gaien gaineko kontrola edukitzekoa ere, sexu-eta ugalketa-osasunerako sarbidea barne; era berean, gai horiei buruz askatasunez erabakitzeko konpromisoaere berresten dugu, hertsatzeri, bereizkeriarik eta indarkeriarik nozitu gabe. Gogotik egingo dugu lanbermatzeko osasun-sistemek emakumearen sexu- eta ugalketa-osasuna artatzeko beharrezko osasun-zerbitzuaketa informazioa ematen dituztela, bereziki familia-plangintzaren metodo moderno seguru, eraginkor,eskuragarri eta onargarrietarako sarbide unibertsala lortzeko, funtsezkoa baita emakumearen osasunerako etageneroen arteko berdintasuna sustatzeko.Erabateko enplegu produktiboa, guztientzako lan duina eta gizarte-babesasustatzea141. Txirotasuna errotik kentzea, erabateko enplegu produktiboa eta guztiontzako lan duina, integrazioa etagizarte-babesa elkarrekin lotuta daudela aitortzen dugu, eta elkar sendotzen dutela; horregatik, maila guztietansustatzeko ingurune egokiak sortu behar dira.142. Lan-merkatuaren baldintzek eta lan-aukera duinen urritasunak (bereziki emakume eta gizon gazteentzat)kezkatu egiten gaituzte. Gobernu guztiei eskatzen diegu gazteen enpleguaren munduko erronkari heltzeko,mundu zabaleko gazteei lan duin eta produktiboa lortzeko aukera eskaintzen dieten estrategiak eta politikakeginez eta aplikatuz; izan ere, lanpostu duinak sortu beharko dira hurrengo hamarkadetan garapen jasangarriaeta inklusiboa bermatzeko eta txirotasuna murrizteko.143. Azpiegitura sozial eta ekonomiko solidoak eta eraginkorrak zein ekoizpen-gaitasunak garatuz etainbertituz enplegua sortzearen garrantzia aitortzen dugu, garapen jasangarria eta hazkunde ekonomiko eutsia,inklusiboa eta bidezkoa lortzeko. Herrialdeei garapen jasangarrirako azpiegituretako inbertsioa indartzekoeskatzen diegu, eta erabaki dugu Nazio Batuen funtsei, programei eta erakundeei laguntza ematea, garatzekobidean dauden herrialdeek horren gaineko neurriak sustatzen eta laguntzeko, bereziki gutxien aurreratutakoherrialdeek.144. Etorkizunera orientaturiko politika makroekonomikoak hartuz enplegua sortzearen garrantzia aitortzendugu. Politika horiek garapen jasangarria sustatu behar dute; halaber, hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo etabidezkora eraman, enplegu produktiboaren aukerak handitu, eta, nekazaritzako eta industriako garapenabultzatu behar dute.145. Guztientzako enplegu- eta sarrera-aukerak handitzeko beharra nabarmentzen dugu, berezikiemakumeentzat eta txirotasunean bizi diren gizonentzat. Horri dagokionez, landagune eta hiriguneetakobehartsuei enplegu-aukera berriak emateko ahalegin nazionalak babesten ditugu (enpresa txikiak eta ertainakbabestuz, besteak beste).146. Langileek honako hauetarako sarbidea eduki beharko luketela aitortzen dugu: hezkuntza, gaitasunak,osasun-arretak, gizarte-segurantza, laneko oinarrizko eskubideak, babes sozialak eta juridikoak –lanekosegurtasuna eta osasuna barne–, eta lan duinerako aukerak. Gobernuek, sindikatuek, langileek etaenplegatzaileek eginkizun handia dute guztiontzako lan duina sustatzeko orduan, eta guztiek lagundu beharkoliekete gazteei beharrezko gaitasunak eta enplegu-aukerak eskuratzen, baita sektore berrietan eta garatzen aridirenetan ere. Emakumeek eta gizonek aukera berak eduki beharko lituzkete lan-gaitasunak eskuratzeko etalan-babesak edukitzeko. Trantsizio zuzenaren garrantzia aitortzen dugu, langileei lan-merkatuaren baldintzaaldagarriei egokitzen laguntzeko programak barne hartzen dituena.147. Halaber, gehienbat emakumeek egindako ordaindu gabeko lan egituratu gabeak giza ongizatea etagarapen jasangarria nabarmen laguntzen dituela ere aitortzen dugu. Horri dagokionez, lan-baldintza seguruaketa duinak lortzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, bai eta gizarte-babeserako eta hezkuntzarakosarbidea lortzeko ere.148. Aitortzen dugu guztiontzako lan-aukera duinak eta enplegua sor daitezkeela; besteak beste, berrikuntzazientifikoetan eta teknologikoetan sektore publiko eta pribatuaren inbertsioen bitartez, natur baliabideak etaekosistemak lehengoratzeko, biziberritzeko eta zaintzeko herri-lanetan, eta zerbitzu sozial eta komunitarioetaninbertituta. Natur baliabideak eta ekosistemak leheneratzen eta kudeatzen behartsuentzako enplegua sortzekogobernu-ekimenek adoretu egiten gaituzte, eta sektore pribatua bultzatzen dugu guztiontzako lan duina lortzeneta emakume zein gizonentzako (bereziki gazteentzat) enplegua sortzen laguntzera, enpresa txiki eta
  • 22. ertainarekin eta kooperatibekin elkartuz, besteak beste. Horrenbestez, aitortzen dugu garrantzitsuak direlaguztiontzako lan duinari eta enplegu-sorrerari buruzko informazio- eta ezagutza-trukea sustatzeko neurriak, lanekologikoei eta haiekin loturiko ezagutzei buruzko ekimenak barne, bai eta politika nazional ekonomiko etaenplegukoetan egokiak diren datuak integratzea errazteko neurriena ere.149. Langabezia eta azpienplegu kopuru handia konpontzeko erari buruzko esperientziak eta jardunbideegokiak trukatzeko gonbita egiten dugu, bereziki gazteen artekoa.150. Gizartearen kide guztiei gizarte-babesa emateko beharra nabarmentzen dugu, baita hazkundea,erresilientzia, justizia soziala eta kohesioa sustatzekoa ere, ekonomia ofizialean enplegaturik ez daudenak erebarne hartuta. Horri dagokionez, ekimen nazionalak eta lokalak abiarazteko gonbita egiten dugu, herritarguztiei gutxieneko gizarte-babesa eskaintzera bideratuta. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak kontuanhartzen dituzten babes sozialeko programetarako jardunbide onenei buruzko munduko elkarrizketaren aldegaude, eta, arlo horretan, gogoan hartzen dugu LANEk babes sozialeko pisu nazionalei buruzko 202.gomendioa.151. Migratzaile guztien giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak eraginkortasunez sustatzeko etababesteko eskatzen diegu estatuei, horien migrazio-estatusa edozer dela ere, eta bereziki emakumeei eta umeeidagokienez. Halaber, nazioarteko migrazioaz arduratzeko ere eskatzen diegu nazioarteko, eskualdeko edo aldebiko lankidetzaren eta elkarrizketaren bidez edota ikuspegi integrala eta orekatua emanez; guztia eremigratzaileen giza eskubideak sustatzeko eta babesteko jatorrizko, iraganbidezko eta xedeko herrialdeekdituzten eginkizunak eta erantzukizunak aitortuta, eta haien zaurgarritasuna areagotu dezaketen ikuspegiaksaihestuta.Ozeanoak eta itsasoak152. Ozeanoek, itsasoek eta kostaldeko guneek lurreko ekosistemaren osagai integratu eta funtsezkoa osatzendutela aitortzen dugu, eta hari eusteko ezinbesteko direla; era berean, Itsasoaren Zuzenbideari buruzko NazioBatuen Konbentzioan islatutako nazioarteko zuzenbideak ozeanoak eta beren baliabideak kontserbatzeko etamodu jasangarrian erabiltzeko esparru juridikoa eskaintzen du. Garapen jasangarrirako ozeanoak eta itsasoakzein haien baliabideak kontserbatzearen eta modu jasangarrian erabiltzearen garrantzia nabarmentzen dugu,bereziki honako hauei egindako ekarpenaren bidez: txirotasuna errotik kentzea, garapen ekonomiko eutsia,elikagaien segurtasuna, bizibide jasangarriak eta lan duina sortzea eta, aldi berean, bioaniztasunaren eta itsasinguruaren babesa eta klima-aldaketaren ondorioei aurre egiteko neurriak. Ondorioz, ozeanoen eta itsasekosistemen osasuna, produktibitatea eta erresilientzia babesteko eta lehengoratzeko konpromisoa hartzendugu, baita oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat kontserbatzea eta modu jasangarrian erabiltzeasustatzekoa ere; era berean, itsas inguruan ondorioak dituzten jardueren kudeaketan ekosistemaren etazuhurtziaren aldeko ikuspegia aplikatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, betiere nazioarteko zuzenbidearijarraiki eta garapen jasangarriaren hiru alderdiak lortzeko helburuz.153. Garapen jasangarriak aurrera egiteko Itsasoaren Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioagarrantzitsua dela aitortzen dugu, baita horrekin estatuek ia unibertsalki bat egin dutela ere; arlo horretan,eskatzen diegu alderdi guztiei aplika ditzatela erabat konbentzioari jarraiki dituzten betebehar guztiak.154. Ozeanoen, itsasoen eta haien baliabideen kontserbazioari eta erabilera jasangarriari onura atera ahalizateko, aitortzen dugu garrantzitsua dela garatzeko bidean dauden herrialdeen gaitasuna handitzea; horridagokionez, Itsasoaren Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren xedapenak eta garapenjasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzak aplikatzeko zein teknologia transferitzeko itsas zientzia-ikerketetan elkarlanean aritzeko beharra azpimarratzen dugu; horretarako, baina, itsas teknologiarentransferentziari buruzko Gobernu arteko Ozeanografia Batzordearen irizpideak eta arauak hartu behar dirakontuan.155. Txostenak aurkezteko eta mundu mailan itsas inguruaren egoera ebaluatzeko prozesu arrunta babestendugu, Batzar Nagusiaren esparruan ezarritakoa, baita alderdi sozioekonomikoak ere. Hala, indar handizitxaroten ditugu 2014rako mundu mailako itsas inguruaren egoeraren lehen ebaluazio integratua bukatzea etabatzarraren ondorengo azterketa. Estatuek ebaluazioaren ondorioak maila egokietan azter ditzaten bultzatzendugu.156. Aitortzen dugu garrantzitsua dela itsasoko biodibertsitatea kontserbatzea eta modu jasangarrianerabiltzea, jurisdikzio nazionaleko eremuetatik kanpo. Osaera irekiko lantalde berezi ofizioso batek batzarnagusiaren esparruan egiten duen lanaz ohartzen gara; lantalde hori jurisdikzio nazionaleko eremuetatik kanpoitsas biodibertsitatearen kontserbazioari eta erabilera jasangarriari buruzko kontuak aztertzeaz arduratzen da.
  • 23. Lantalde bereziaren lanean oinarriturik eta Batzar Nagusiaren 69. batzarraldia amaitu aurretik, jurisdikzionazionaletik kanpoko eremuetan itsas biodibertsitatea kontserbatzeari eta haren erabilera jasangarriariurgentziaz heltzeko konpromisoa hartzen dugu, bereziki Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio BatuenKonbentzioaren esparruan nazioarteko tresna bat garatzeko erabakia hartzekoa.157. Kezkaz ohartzen gara itsas kutsadurak eta itsas detrituek ozeanoen eta itsasoen biodibertsitatearenosasunean eragin negatiboa dutela (bereziki plastikoak, kutsatzaile organiko iraunkorrak, metal astunak etakonposatu nitrogenatuak, itsas zein lurreko hainbat iturritatik etorriak, horien artean ontzi-enpresetatik etajariatzeetatik). Itsas ekosistemetan kutsadura horren eragina eta ondorioak murrizteko neurriak hartzekokonpromisoa hartzen dugu; besteak beste, Nazioarteko Itsas Erakundearen esparruan hartutako hitzarmenakeraginkortasunez aplikatuz eta egokiak diren ekimenak jarraituz (hala nola, itsas ingurua lehorrean egindakojardueren aurrean babesteko Munduko Ekintza Programa); horrez gain, xede horretarako estrategiakoordinatuak abiarazteko konpromisoa ere hartzen dugu. 2025erako bildutako datu zientifikoetan oinarriturikoneurriak abiarazteko konpromisoa ere hartzen dugu, itsas detrituen murrizketa nabarmena lortzeko, kostaldekoeta itsasoko inguruetarako kalteak prebenitzearren.158. Ohartzen gara espezie exotiko inbaditzaileak ekosistementzat eta itsas baliabideentzat mehatxu handiadirela, eta espezie exotiko inbaditzaileak sartzea prebenitzeko neurriak aplikatzeko konpromisoa hartzen dugu;era berean, ingurumenari eragiten dizkioten ondorio txarrak kudeatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, egokiadenaren arabera, Nazioarteko Itsas Erakundearen esparruan hartutako neurrien bidez, besteak beste.159. Itsas maila eta kostaldeko higadura handitzea kostaldeko eskualde eta uharte askorentzat mehatxuhandia dela ohartzen gara, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan; horri dagokionez, nazioartekoerkidegoari eskatzen diogu arazo horiei aurre egiteko ahaleginak areagotzeko.160. Ozeanoen azidifikatzeari eta itsas eta kostaldeko ekosistema eta baliabideetan klima-aldaketak dituenondorioei heltzen dieten ekimenak babesteko eskatzen dugu. Horrekin loturik, ozeanoak ez gehiagoazidifikatzeko lan kolektiboaren beharra berresten dugu, baita itsas ekosistemen eta horien mendeko bizi-baldintzak dituzten erkidegoen erresilientzia handitzeko ere; gainera, itsas ikerketa zientifikoak, ozeanoenazidifikatzearen eta bereziki kalteberak diren ekosistemen zaintza eta behaketa ere babestu behar dira, batezere horren gaineko nazioarteko lankidetza handiagoaren bidez.161. Ozeanoen ongarritzeak izan ditzakeen ingurumen-ondorioekin kezkatuta gaudela nabarmentzen dugu.Arlo horretan, egokiak diren gobernu arteko organoek ozeanoen ongarritzeari buruz hartutako erabakiakgogoratzen ditugu; hala, auzi horri kontu handienaz heltzen jarraitzea erabakitzen dugu, zuhurtzia-printzipioarijarraiki.162. Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean hitzartutako helburua betetzeko ahaleginak areagotzekokonpromisoa hartzen dugu; hau da, agortutako arrain-populazioak ahalik eta errendimendu jasangarri handienaegiteko moduko mailetan mantentzea edo lehengoratzea 2015erako. Horrenbestez, populazio guztiak gutxienezahalik eta errendimendu jasangarri handiena edukitzeko mailetan mantentzeko edo lehengoratzeko beharrezkoneurriak urgentziaz hartzeko konpromisoa ere hartzen dugu, helburu horiek ahalik eta lasterren lortze aldera,betiere ezaugarri biologikoen arabera zehaztuta. Horretarako, datu zientifikoetan oinarrituriko antolaketa-planak urgentziaz prestatzeko eta aplikatzeko konpromisoa hartzen dugu, baita harrapaketak murriztuz edoetenez eta arrain-populazioen egoeraren araberako neurriak hartuz ere. Orobat, harrapaketa intzidentalak,bazterkinak eta arrantzak ekosistemetan izandako aurkako beste ondorio batzuk kudeatzeko neurriakareagotzeko konpromisoa ere hartzen dugu; beharrezkoa bada, baita arrantza-praktika suntsitzaileakdesagerraraziz ere. Itsas ekosistema kalteberak aurkako ondorio esanguratsuetatik babesteko neurriakareagotzeko konpromisoa ere hartzen dugu, bereziki ondorioen ebaluazioak eraginkortasunez erabiliz.Neurriok –eskudun erakundeen bitartez hartutakoak ere bai– nazioarteko zuzenbideari, aplikatu beharrekonazioarteko tresnei, egokiak diren Batzar Nagusiaren ebazpenei eta FAOren arauei jarraiki hartu beharkolirateke.163. 1995eko akordioan parte hartzen duten estatuei eskatzen diegu erabat aplika ditzatela Itsas Zuzenbideariburuzko Nazio Batuen Konbentzioaren xedapenak. Xedapenok arrain transzonalen populazioak eta osomigratzaileak diren arrainen populazioak kontserbatzeari eta antolatzeari buruzkoak dira. Era berean, akordiohorretako VII. atalari jarraiki, garatzeko bidean dauden estatuen beharrizan bereziak guztiz aitortzeko ereeskatzen diegu. Gainera, estatu guztiei arrantza arduratsurako portaera-kodea eta FAOren nazioarteko ekintza-planak eta arau teknikoak aplikatzeko ere eskatzen diegu.164. Aitortzen dugu legez kanpoko arrantzak, aitortu eta arautu gabeak, herrialde asko funtsezko naturbaliabide hori gabe uzten dituela aitortzen dugu, eta oraindik ere mehatxu iraunkorra dela herrialde horien
  • 24. garapen jasangarrirako. Legez kanpoko arrantza ezabatzeko konpromisoa hartzen dugu berriro ere,Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean adierazitako modura, baita praktika horiek prebenitzeko etaborrokatzekoa ere, bereziki neurri hauen bitartez: FAOren Nazioarteko Ekintza Planari jarraiki, ekintza-plannazionalak eta eskualdekoak prestatuz eta aplikatuz; legez kanpoko, aitortu eta arautu gabeko arrantzaoztopatuz eta ezabatuz; nazioarteko zuzenbideari jarraiki, itsasertzeko estatuek, pabiloiko estatuek, portuarenestatu zuzentzaileek, pleitatzeko nazioek, jabe errealen naziotasuneko estatuek eta legez kanpoko, aitortu etaarautu gabeko arrantzarik egiten duten edo laguntzen duten beste batzuek koordinaturiko neurri eraginkorrakaplikatuz, arrantza hori egiten duten ontziak identifikatuta eta errudunei horretatik eratorritako onurak kenduta;baita garatzeko bidean dauden herrialdeekin elkarlanean arituz, eta beharrizanak sistematikoki zehazteko etagaitasuna garatzeko, legearen jarraipena, kontrola, zaintza, gauzapena eta aplikazioa egiteko sistemak babestuzere.165. Legez kanpoko arrantza, aitortu eta arautu gabekoa prebenitzeko, oztopatzeko eta ezabatzeko portuarenestatu zuzentzailearen neurriei buruzko FAOren akordioa sinatu duten estatuei eskatzen diegu hura berrestekoprozedurak bizkor ditzala, laster indarrean jar dadin.166. Arrantzaren antolaketan horretarako eskualdeko erakundeek gardenak izan behar dutela eta kontuakeman behar dituztela aitortzen dugu. Lanaren gaineko azterketa independenteak egin dituzten arrantza-antolaketarako eskualdeko erakundeek hartutako neurriak aitortzen ditugu, eta arrantza-antolaketarakoeskualdeko erakunde guztiei eskatzen diegu ebaluazio horiek aldian behin egiteko eta emaitzak argitaratzeko.Azterketa horien gomendioak aplikatzera bultzatzen dugu, eta, beharrezkoa denaren arabera, denbora luzegoazegitea gomendatzen dugu.167. Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean legez kanpoko, aitortu eta arautu gabeko arrantza etagehiegizko arrantza-gaitasuna ezabatzeko hartutako konpromisoa berresten dugu, sektore honek garatzekobidean dauden herrialdeentzat duen garrantzia kontuan harturik; hala, arrantzarako diru-laguntzei buruzko aldeanitzeko diziplinak taxutzeko konpromisoa errepikatzen dugu. Diru-laguntza horiek MMAren GarapenerakoDohako Programa eta Hong Kongeko Ministerio Adierazpenaren aginduak beteko dituzte, arrantza-sektorekodiru-laguntzei buruzko arauak zorrotzagoak izan daitezen. Era berean, gehiegizko arrantzarako gaitasuna etagainarrantza laguntzen dituzten arrantzako diru-laguntzen modalitate jakin batzuk ere debekatu beharkolirateke; hala, aitortzen da garatzeko bidean dauden eta gutxien garatutako herrialdeentzako tratu berezi etabereizi egokia eta eraginkorra, arrantzarako diru-laguntzei buruz MMAn ekin beharreko negozioaren parteizan beharko litzatekeela, guztia ere garapenaren lehentasunerako sektorearen garrantzia, txirotasunarenmurrizketa eta irauteko bitartekoei eta elikagaien segurtasunari buruzko gaiak kontuan harturik. MMArenbitartez arrantzarako diru-laguntzen inguruko programei dagokienez, estatuak animatzen ditugu gardentasunahanditzera eta txosten gehiago aurkeztera. Arrantza-baliabideen egoera kontuan harturik eta MMAren DohakoProgramari eta arrantzarako diru-laguntzei buruzko Hong Kongeko ministerio-aginduei edo negoziazio horiekamaitzeko beharrari kalte egin gabe, estatuak gehiegizko arrantza eta gainarrantzako gaitasuna laguntzen dutendiru-laguntzak kentzera animatzen ditugu, bai eta era horretako diru-laguntza berriak ez sortzera edo lehendikdaudenak ez luzatzera edota indartzera ere.168. 2014rako, garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntza handiagoa ematen dieten estrategiak zehaztekoeta txertatzeko eskatzen dugu, bereziki gutxien aurreratutako herrialdeentzat eta uharte-estatu txikientzat,arrantza jasangarriaren onurak kontserbatzeko, eta modu jasangarrian kudeatzeko eta lortzeko, batez eregaratzeko bidean dauden herrialdeen arrantza-produktuak merkatuetara iristeko aukera gehiago emanez.169. Iraupeneko arrantzan, eskala txikiko arrantzan eta artisau-arrantzan aritzen diren arrantzaleei zeinemakume arrantzaleei, herri indigenei eta beren erkidegoei arrantza-lekuetarako eta merkatuetarako sarbideabermatzeko beharra begiratzeko konpromisoa hartzen dugu, batez ere garatzeko bidean dauden herrialdeetaneta, bereziki, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikietan.170. Koralezko uharrien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ekarpen handiak ere aitortzen ditugu, berezikiuharteentzat eta itsasbazterreko beste estatu batzuentzat; era berean, aitortzen dugu klima-aldaketak, ozeanoenazidifikatzeak, gehiegizko arrantzak, arrantza-jarduera suntsitzaileak eta tankerako jardueren ondorioekkalteberatasun handia eragiten dutela koralezko uharrietan eta mangladietan. Koralezko uharrien etamangladien ekosistemak kontserbatzeko eta beren abantaila sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoaklortzeko nazioarteko lankidetza babesten dugu, baita elkarlan teknikoa eta borondatezko informazio-trukeaerraztekoa ere.171. Eremu geografikoetan (babestutako itsas eremuak, besteak beste) oinarrituriko kontserbazio-neurriengarrantzia berresten dugu, betiere nazioarteko zuzenbideari jarraiki eta ahalik eta informazio zientifikorik
  • 25. onena oinarri hartuta, biodibertsitatea kontserbatzeko eta bere osagaiak modu jasangarrian erabiltzeko tresnagisa. Gogoan hartzen dugu Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmeneko Alderdien Konferentziarenhamargarren bileran hartutako X/2 erabakia; bertan erabaki zen 2020rako itsas eta kostaldeko eremuen % 10kontserbatzea, batez ere ekosistemen biodibertsitate eta zerbitzuetarako bereziki garrantzitsuak diren horiek,betiere modu eraginkorrean eta bidezkoan administratutako gune babestuen sistemen bidez, ekologikokiadierazgarri izanik eta ongi konektaturik, bai eta eremu geografikoetan oinarrituriko beste kontserbazio-neurrieraginkor batzuen bidez ere.Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiak172. Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiak, beren kalteberatasun bakar eta bereziengatik, oraindikere, garapen jasangarrirako kasu berezia direla berresten dugu; kalteberatasun horien artean hauexek daude:neurri txikia, urruntasuna, baliabideen eta esportazioen oinarri mugatua, eta munduko ingurumen-arazoen etakanpoko ekonomia-inarrosaldien aurreko ahultasuna, baita sarriagoak eta biziagoak izan daitezkeen klima-aldaketaren ondorio eta natur hondamendi sorta zabala ere. Kezkaz ohartzen gara Maurizioko Estrategiarenbost urtean behingo azterketaren emaitzek ondorioztatu dutela uharte-estatu txikiek gainerako herrialde-taldeekbaino gutxiago egin dutela aurrera, edo ekonomia arloan atzera ere egin dutela, bereziki txirotasuna murriztearieta zorraren jasangarritasunari dagokienez. Itsas maila igotzea eta klima-aldaketaren beste ondorio kaltegarribatzuk, oraindik ere, arrisku nabarmena dira garatzeko bidean dauden uharte-estatuentzat eta garapenjasangarria lortzeko egiten duten ahaleginarentzat, eta askorentzat irauteko eta bideragarria izateko mehatxuriklarriena dira, zenbaitetan lurraldea galarazi ere egiten baitute. Halaber, kezkatuta jarraitzen dugu: garatzekobidean dauden uharte-estatu txikiek genero, osasun, hezkuntza eta ingurumenaren arloetan aurrerapenak lortubadituzte ere, milurteko garapen-helburuak lortzeko aurrerapenak, oro har, ez dira maila berekoak izan.173. Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiei Barbadoseko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategiaaplikatzen laguntzeko neurriei eusteko eta horiek handitzeko eskatzen dugu. Orobat, Nazio Batuen sistemakgaratzeko bidean dauden uharte-estatu txikiei ematen dien laguntza handitzeko ere eskatzen dugu, herrialdehoriek garapen jasangarria lortzeko prozesuan topatzen dituzten oraingo eta etorkizuneko erronka ugariei buruegin ahal izateko.174. Barbadoseko Ekintza Programan eta Maurizioko Estrategian oinarriturik, garatzeko bidean daudenuharte-estatu txikiei buruzko nazioarteko hirugarren konferentzia 2014an egiteko eskatzen dugu, garatzekobidean dauden uharte-estatu txikiek aurrez aurre dituzten garapen jasangarrirako erronkei heltzeko neurrikoordinatuen, orekatuen eta integratuen garrantzia aitortuta. Era berean, Batzar Nagusiari eskatzen diogukonferentziaren modalitateak zehazteko 67. bilkura-aldian.Aurrerapen txikieneko herrialdeak175. Istanbulgo Ekintza Programa eraginkortasunez aplikatzea eta bere lehentasun-alderdiak ekintza-esparruhonetan erabat txertatzea erabakitzen dugu. Haren aplikazio zabalagoak, bestalde, Istanbulgo EkintzaProgramaren helburu orokorra lagunduko du; hots, gutxien aurreratutako herrialdeen erdiak gutxienaurreratutako herrialdeen zerrendatik kanpo gelditzeko irizpideak betetzea 2020rako.Garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeak176. Estatu kideei, garapenerako elkartuei, Nazio Batuen sistemaren erakundeei eta egokiak dirennazioarteko, eskualdeko eta azpieskualdeko beste erakunde batzuei eskatzen diegu Almatyko EkintzaPrograman hitzartutako bost lehentasun-alderdietan aurreikusitako neurri espezifikoak eta Almatyko EkintzaProgramaren aldiaren erdialdeko azterketari buruzko adierazpenean modu koordinatuagoan adierazitakoakgauzatzea bizkortzen jarraitzeko, bereziki garraiatzeko eta biltegiratzeko instalazioak eta igarotzearekinlotutako beste zerbitzu batzuk eraikitzeko, mantentzeko eta hobetzeko, baita ordezko ibilbideak aurkitzeko,falta diren konexioak amaitzeko eta komunikazioen eta energiaren azpiegitura hobetzeko ere; guztia ere,garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeen garapen jasangarriari laguntzeko.Afrika177. Afrikaren garapen-beharrekin lotutako nazioarteko konpromisoak betetzeko aurrerapen batzuk izandirela aitortuta ere, kontinentearen garapen jasangarria lortzeko oraindik arazo handiak daudela nabarmentzendugu.178. Nazioarteko komunitateari eskatzen diogu Afrikaren garapen jasangarrirako funtsezko alderdietanneurriak sustatzeko konpromisoak betetzeko eta laguntza handitzeko. Atsegin handiz ikusten ditugu
  • 26. garapenerako elkartuek Afrika Garatzeko Aliantza Berriarekin lankidetza sendotzeko egindako ahaleginak.Afrikako herrialdeek demokrazia, giza eskubideak, gobernantza ona eta arrazoizko kudeaketa ekonomikoahanditzeko egindako aurrerapena ere txalotzen dugu, eta arlo horretako ahaleginari eustera animatzen ditugu.Afrikaren garapenerako elkartu guztiei eta bereziki garatutako herrialdeei eskatzen diegu laguntza ematekoAfrikako herrialdeei lehentasunen eta helburuen arabera; guztia ere haien giza gaitasunak eta erakundedemokratikoak indartzeko, baita Afrikaren garapena maila guztietan bultzatzeko ere, bereziki Afrikakoherrialdeek behar duten teknologia-transferentzia erraztuz, elkarrekin adostuta betiere. Afrikako herrialdeekhazkunde inklusiborako ingurune egokiak sortzeko etengabe egindako ahaleginak aitortzen ditugu, garapenjasangarriari laguntzearren; era berean, aitortzen dugu nazioarteko komunitateak ahaleginak egin behar dituelaAfrikako herrialdeek garatzeko egindako ahalegin hori laguntzeko, eta garapena finantzatzera bideratutakobaliabide berri eta gehigarrien jarioa handitzeko etenik gabeko ahalegina egin behar duela ere bai (iturriguztietatik; publikoak eta pribatuak, nazionalak eta atzerrikoak); halaber, Afrikako herrialdeen etagarapenerako elkartuen artean horren gainean abiarazitako ekimen garrantzitsuak ere begi onez ikusten ditugu.Eskualdeko ekimenak179. Garapen jasangarria sustatzeko eskualdeko neurri koordinatuak ekitera animatzen dugu. Horridagokionez, egokiak diren foroen bitartez (Nazio Batuen eskualde-batzordeak tartean) garapen jasangarriasustatzeko neurri garrantzitsuak hartu direla aitortzen dugu, bereziki eskualde arabiarrean, Latinoamerikan etaKariben, bai eta Asia eta Bareko eskualdeetan ere. Hainbat alderditan oraindik arazoak daudela ikusi arren,nazioarteko komunitateak jarduera horiek eta lortutako emaitzak atsegin handiz ikusten ditu, eta mailaguztietan ondoren garatzeko eta aplikatzeko neurriei ekiteko eskatzen du.Hondamendien arriskua murriztea180. 2005-2015erako Hyogoko Ekintza Esparruarekin konpromisoa berresten dugu: nazioen eta komunitateenerresilientzia handitzea hondamendien aurrean, eta estatuei, Nazio Batuen sistemari, nazioarteko finantza-erakundeei, azpieskualdeko, eskualdeko eta nazioarteko erakundeei, eta gizarte zibilari eskatzen diegu esparruaaplikatzeko eta helburuak lortzea bizkortzeko deia egiteko. Hondamendi-arriskua murrizteari heltzeko eskatzendugu, baita hondamendien aurreko erresilientzia handitzeko ere, garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotikkentzeko testuinguruaren barruko urgentzia berrituaz. Era berean, eskatzen dugu maila guztietan politika, plan,programa eta aurrekontuetan txertatzeko egokia denaren arabera, bai eta egokiak diren etorkizuneko esparruenbarruan kontuan hartzeko ere. Maila guztietako gobernuei zein egokiak diren azpieskualdeko, eskualdeko etanazioarteko erakundeei hondamendi-arriskua murrizteko baliabide egokiak eta aurrez esateko modukoakkonprometitzeko eskatzen diegu, hiriek eta komunitateek hondamendien aurrean duten erresilientziahanditzeko helburuz, betiere beren egoeren eta ahalmenen arabera.181. Alerta goiztiarreko sistemen garrantzia aitortzen dugu, maila guztietako hondamendien arriskuaeraginkortasunez murrizteko sistemaren osagai diren aldetik, kalte ekonomikoak eta sozialak murrizte aldera,giza bizitzak galtzea barne; horri dagokionez, sistema horiek hondamendien arriskua murrizteko estrategietaneta plan nazionaletan txertatzeko eskatzen diegu. Emaileei eta nazioarteko komunitateari eskatzen diegunazioarteko lana areagotzeko ahal den neurrian, garatzeko bidean dauden herrialdeetan hondamendien arriskuamurrizten laguntze aldera, horretarako laguntza teknikoa emanez, elkarrekin adostutakoari jarraiki teknologiatransferituz, gaitasuna garatuz, eta trebatzeko programen bitartez. Gainera, arriskuen gaineko ebaluaziozabalak egitea ere garrantzitsua dela aitortzen dugu, bai eta ezagutzak eta informazioa trukatzea ere, berezikiinformazio geoespazial sinesgarria. Hondamendien arriskua modu egokian murrizteko ebaluazioak eta tresnakegiteko eta indartzeko konpromisoa hartzen dugu.182. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela hondamendien arriskua murriztearen eta epe luzeko garapenarenplangintza eta berreskuratzearen arteko lotura handiagoa izatea; hala, estrategia koordinatuagoei eta zabalagoeiekiteko eskatzen dugu. Estrategia horiek hainbat kontsiderazio bildu behar dituzte: hondamendi-arriskuakmurrizteko eta klima-aldaketara egokitzekoak inbertsio publiko eta pribatuetan; erabakiak hartzekoak eta gizazein garapen neurri humanitarioak antolatzekoa, erresilientzia handitzeko eta, lagundu, berreskuratu etagaratzeko jardueren artean transakzio arinagoa lortzeko. Hori horrela izanik, hondamendien arriskuakudeatzeko fase guztiak prestatzeko eta gauzatzeko orduan generoko ikuspegia eransteko beharra ere aitortzendugu.183. Era berean, eskatzen dugu egokiak diren alderdi interesatu guztiek (gobernuek, nazioarteko, eskualdekoeta azpieskualdeko erakundeek, sektore pribatuak eta sozietate zibilak, besteak beste) har ditzatela neurriegokiak eta eraginkorrak, garapen jasangarriaren hiru alderdiak aintzat hartuta, bereziki arriskupean egotea
  • 27. murrizteko eta pertsonak, azpiegiturak eta beste ondasun nazional batzuk hondamendien eraginetatikbabesteko koordinazioa eta lankidetza indartuz, Hyogoko Ekintza Planari eta 2015aren osteko hondamendi-arriskua murrizteko esparru orori jarraiki.Klima-aldaketa184. Klima-aldaketa gure garaiko arazorik handienetako bat dela berresten dugu, eta biziki larriturik gaudeberotegi-efektuko gasen isuriak oraindik mundu osoan handitzen ari direlako. Zeharo kezkaturik gaudeherrialde guztiak, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeak, klima-aldaketaren aurkako ondorioen aurreankalteberak direlako eta, dagoeneko ondorio handiagoak izaten ari direlako (besteak beste, lehorte iraunkorraketa muturreko meteorologia-fenomenoak, itsas mailaren igoera, kostaldeko higadura eta ozeanoenazidifikatzea); izan ere, elikagaien segurtasuna eta txirotasuna errotik kentzeko eta garapen jasangarrialortzeko neurriak are gehiago mehatxatzen dituzte. Ildo horretatik, klima-aldaketara egokitzea mundukolehentasun berehalakoa eta urgentea dela nabarmentzen dugu.Klima-aldaketak mundu osoari eragiten dionez, herrialde guztien arteko ahalik eta elkarlan zabalenabeharrezkoa dela nabarmentzen dugu; halaber, herrialdeek nazioarteko erantzun eraginkor eta egokian ere partehartu behar dute, berotegi-efektuko gasen isurien murrizketa bizkortzearren. Gogorarazten dugu KlimaAldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioak xedatzen duela alderdiek klima-sistema oraingo etaetorkizuneko belaunaldien onerako babestu beharko luketela, betiere ekitatean oinarriturik eta dituzten ardurakomun baino bereiziei eta nork bere gaitasunei jarraiki. Kezka handiz ohartzen gara desfase handia dagoelaalderdiek berotegi-efektuko gasen munduko urteko isuriak murrizteaz 2020rako egindako promesen eta isurigaineratuek jarraitu beharreko ibilbidearen artean, munduko batez besteko tenperaturaren hazkundeari 2 edo1,5°C-tik behera eusteko aukera egon dadin, industria aurretiko mailekiko. Aitortzen dugu garrantzitsua delaalde biko eta aldi anitzeko iturri publiko zein pribatu zenbaiten finantzaketa lortzea, baita finantzaketa-iturriberritzaileak ere; dela murrizteko neurri nazional egokiak babesteko, dela egokitzeko, garatzeko etateknologiak transferitzeko, dela garatzeko bidean dauden herrialdeetan gaitasuna handitzeko. Arlo horretan,atsegin handiz hartzen dugu Klimarako Funts Berdea abiarazi izana, eta ahalik eta lasterren martxan jartzekoeskatzen dugu, berrezartzeko prozesu egokia azkar batean ezarri ahal izateko.185. Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren eta Kyotoko Protokoloko alderdieieskatzen diegu akordio horietan hartutako konpromiso eta erabaki guztiak betetzeko. Era horretan, lortutakoaurrerapenak baliatuko ditugu; bereziki, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru KonbentziokoAlderdien Konferentziaren 17. bilkura-aldian lortutakoak, eta Durbanen (Hegoafrika), 2011ko azaroaren 28tikabenduaren 9ra, Kyotoko Protokoloko Alderdien bileraren kalitateko Alderdien Konferentzien zazpigarrenbilkura-aldian lortutakoak.Basoak186. Basoek pertsonentzat dituzten onura sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak nabarmentzen ditugu,baita baso-antolaketa jasangarriak konferentziaren gaiei eta helburuei egindako ekarpenak ere. Basoenantolaketa jasangarria sustatzen duten sektoreen eta erakundeen arteko politikak babesten ditugu. Basoekeskaintzen dituzten produktu eta zerbitzu sorta zabalak garapen jasangarriaren arazorik larrienetako askoriheltzeko aukerak sortzen dituztela berresten dugu. Basoen antolaketa jasangarria, basoberritzea, lehengoratzeaeta basotzea lortzeko ahalegin handiagoa egiteko eskatzen dugu, eta, baso-soiltzea eta basoak andeatzeamoteltzeko, gelditzeko eta lehengoratzeko neurriak babesten ditugu (horien artean, legez eskuratutako baso-produktuen merkataritza sustatzea). Abian diren ekimenen garrantziaz ohartzen gara, esate baterako: baso-soiltzearen eta basoak andeatzearen ondoriozko isurien murrizketa garatzeko bidean dauden herrialdeetan direnekimenen garrantzia, edota basoen kontserbazioaren, antolaketa jasangarriaren eta karbonoko baso-erreserbenhazkundearen zeregina garatzeko bidean dauden herrialdeetan egindakoena. Basoen eta aplikazio-bitartekoengobernantza-esparruak indartzeko ahalegina areagotzeko eskatzen dugu, basoen antolaketa jasangarrialortzearren era guztietako basoen gainean juridikoki loteslea ez den tresnari jarraiki. Xede horretan, herrien etakomunitateen bizi-baldintzak hobetzeko konpromisoa hartzen dugu, basoak modu jasangarrian kudeatzekobeharrezko baldintzak sortuta; horren barruan lankidetza sendotzea sartuko da finantzen, merkataritzaren,ekologikoki arrazoizkoak diren teknologia-transferentziaren, gaitasun-garapenaren eta gobernantzaren arloetan,baita lurraren edukitze segurua sustatzea ere, bereziki erabakiak hartzeko eta mozkinak banatzeko prozesuetanparte hartzea, betiere legeria eta lehentasun nazionalekin bat etorriz.187. Basoen Nazioarteko Urtea dela-eta, era guztietako basoen gaineko juridikoki loteslea ez den erremintaurgentziaz aplikatzeko eskatzen dugu, bai eta Basoei buruzko Nazio Batuen Foroaren bederatzigarren bilkura-
  • 28. aldiaren goi mailako bilkuretako Ministerio Adierazpena ere.188. Basoei buruzko Nazio Batuen Foroak, osaera unibertsala eta agintaldi zabala edukita, berebizikozeregina du basoei buruzko kontuak modu holistiko eta integratuan planteatzeko orduan, baita baso-antolaketajasangarria lortzeko politiken koordinazioa eta nazioarteko elkarlana sustatzeko garaian ere. Basoen arlokoLankidetza Elkarteari foroa babesten jarraitzeko eskatzen diogu, eta interesdunak foroaren lanetan aktibokiparte hartzen segitzera bultzatzen ditugu.189. Basoen antolaketa jasangarriaren helburuak eta jarduerak erabaki ekonomikoen politiketan eta horiekhartzeko prozesuetan txertatzearen garrantzia nabarmentzen dugu; horretarako, Basoen arloko LankidetzaElkartearen erakunde kideen organo zuzentzaileekin batera lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, egokiadenaren arabera, era guztietako basoen antolaketa jasangarria haien estrategietan eta programetan txertatzeko.Biodibertsitatea190. Aniztasun biologikoaren berezko balioa zein haren balio ekologikoak, genetikoak, sozialak,ekonomikoak, zientifikoak, hezitzaileak, kulturalak, jolasekoak eta estetikoak berresten ditugu, bai etaekosistemei eusteko egiten duen funtsezko lana ere; ekosistema horiek, izan ere, garapen jasangarrirako etagiza ongizaterako funtsezko oinarriak dira. Munduan bioaniztasuna galtzearen eta ekosistemak andeatzearenlarritasuna aitortzen dugu; halaber, munduko garapena kaltetzen dutela ere azpimarratzen dugu, baita hauetaneragiten dutela ere: elikagaien segurtasunean eta nutrizioan, ur-horniduran eta uraren eskuragarritasunean,landaguneko eta mundu osoko herrietako behartsuen osasunean, eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldietan.Horrek agerian uzten du biodibertsitateari eustearen, habitataren konektibitatea indartzearen eta ekosistemenerresilientzia sendotzearen garrantzia. Herri indigenen eta tokiko komunitateen ezagutza, berrikuntza etajarduketa tradizionalek biodibertsitatea zaintzeari eta modu jasangarrian erabiltzeari ekarmen handia egitendietela aitortzen dugu, eta horiek gehiago aplikatzeak gizarte-ongizatea eta bizimodu jasangarriak lagunditzakeela. Halaber, herri indigenek eta tokiko komunitateek sarritan biodibertsitate eta ekosistemekikomendetasun handiagoa izaten dutela aitortzen dugu, eta, ondorioz, askotan horien galerak eta andeatzeakgehien kaltetutakoak ere izaten direla.191. Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren hiru helburuak lortzeko dugun konpromisoa berrestendugu, eta biodibertsitatearen galera benetan murrizteko, gelditzeko eta lehengoratzeko neurri urgenteei ekitekoeskatzen dugu. Testuinguru horretan, 2011-2020 aldirako Aniztasun Biologikorako plan estrategikoaaplikatzearen garrantzia adierazten dugu, bai eta Hitzarmeneko Alderdien Konferentziak hamargarren bileranhartutako Aniztasun Biologikorako Aichiko Helburuak lortzearena ere.192. Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmeneko Baliabide Genetikoetarako Sarbideari eta horiekerabiltzeak sortutako onuren bidezko parte-hartzeari buruzko Nagoyako Protokoloaren onespenaz ohartzengara, eta Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmeneko alderdiei protokoloa berresteko edo berarekin bategiteko eskatzen diegu, ahalik eta lasterren indarrean jar dadin. Aitortzen dugu baliabide genetikoakgarrantzitsuak direla, baita haiek erabiltzearen ondorioz sortutako onuretan parte hartzea ere; guztia eredibertsitate biologikoa zaintzeko, txirotasuna errotik kentzeko eta ingurumen-jasangarritasuna lortzenlaguntzeko.193. Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren hiru helburuak lortzen laguntzeko baliabideakbideratzeko estrategia txalotzen dugu; helburuon artean iturri guztietako baliabideak bioaniztasuna laguntzekonabarmen handitzeko konpromisoa dago, Alderdien Konferentziaren hamargarren bileran hartutako erabakieijarraiki.194. Maila guztietan egokiak diren programetan eta politiketan biodibertsitatea eta bere osagaiak zaintzeareneta modu jasangarrian erabiltzearen ondorioak eta onura sozioekonomikoak kontuan hartzea babesten dugu,baita funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituzten ekosistemak ere, betiere legeria, egoera eta lehentasunnazionalei jarraiki. Inbertsioa pizgarri eta politika egokien bitartez bultzatzen dugu, aniztasun biologikoakontserbatzen eta era jasangarrian erabiltzen zein andeatutako ekosistemak lehengoratzen laguntzeko, bainaAniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenari eta egokiak diren nazioarteko beste betebehar batzuei jarraikibeti.195. Egokia denaren arabera, nazioarteko lankidetza eta elkarteak sustatzea erabaki dugu, bai eta informazioatrukea bultzatzea ere; testuinguru horretan, 2011/2020 Aniztasun Biologikoari buruzko Nazio BatuenHamarkadari oniritzia agertzen diogu, alderdi interesatu guztiek biodibertsitatearen kontserbazioan etaerabilera jasangarrian parte-hartze aktiboa izan dezaten bultzatzearren, baita baliabide genetikoeneskuragarritasunean eta horiek erabiltzeak dakartzan onuretan bidezko partaidetza izan dezaten ere, naturarekin
  • 29. harmonian bizitzeko asmoz.196. Arriskuan dauden Espezien Nazioarteko Salmentaren Kontrolerako Konbentzioak duen funtsezkoeginkizuna aitortzen dugu; merkataritzaren, ingurumenaren eta garapenaren arteko elkarguneko nazioartekoakordio honek bioaniztasuna kontserbatzea eta modu jasangarrian erabiltzea sustatzen ditu, eta tokikobiztanleei ageriko onurak ekartzen lagundu beharko luke; azkenik, nazioartean merkaturatutako espeziakgalzorian ez daudela bermatzen du. Basa faunaren eta floraren legez kanpoko salerosketaren ondorioekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak aitortzen ditugu, baita eskaintza eta eskariari buruz neurriirmoagoak hartu behar direla ere. Horiek horrela, ingurumenari buruzko alde anitzeko akordioen eta egokiakdiren nazioarteko erakundeen artean nazioarteko lankidetza eraginkorra garrantzitsua dela nabarmentzen dugu.Era berean, espezieak zerrendetan sartzeko orduan hitzartutako irizpideetan oinarritzea garrantzitsua delanabarmentzen dugu.197. Ekosistemen Aniztasun Biologikoari eta Zerbitzuei buruzko Gobernu arteko Plataforma zientifiko-arauemailea ikusten dugu, eta lanari laster ekiteko eskatzen dugu biodibertsitateari buruzko politikak egitekoahalik eta informazio onena eman dezan. Hala, erabakiak hartu behar dituztenei lagunduko diete.Basamortutzea, lurra andeatzea eta lehortea198. Lurraren (lurzorua barne) kudeaketa onaren garrantzi ekonomikoa eta soziala aitortzen dugu, berezikihonako arlo hauei egiten dien ekarpena: hazkunde ekonomikoa, biodibertsitatea, nekazaritza jasangarria etaelikagaien segurtasuna, txirotasuna errotik kentzea, emakumeak boterea hartzea, klima-aldaketari aurre egitekoneurriak eta erabilgarri dagoen ura handitzea. Basamortutzea, lurraren andeatzea eta lehortea mundu osokoarazoak direla nabarmentzen dugu, eta oraindik ere herrialde guztien garapen jasangarrirako erronka larriadirela, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeentzat. Halaber, horrek Afrikari, gutxien aurreratutakoherrialdeei eta garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeei ekarritako arazo bereziak erenabarmentzen ditugu. Horri dagokionez, lehorte eta gosete ziklikoek Afrikan, bereziki Afrikako Adarrean etaSahel eskualdean, eragiten dituzten ondorio larriengatik kezka sakona agertzen dugu, eta maila guztietan epelaburrera, ertainera eta luzerako neurri urgenteak hartzeko eskatzen dugu.199. Lurzoruaren andeatzeari buelta emateko neurri urgenteak hartzeko beharra aitortzen dugu. Horregatik,garapen jasangarriaren testuinguruan lurzoruaren andeatze neutrala duen mundu bat lortzen saiatuko gara.Horrek iturri publiko eta pribatuen finantza-baliabideak katalizatu beharko lituzke.200. Estatuan, eskualdean eta nazioartean koordinatutako neurriak hartzeko erabakia berresten dugu lurrarenandeatzea modu globalean zaintzeko eta eremu lehorretako, erdilehorretako eta hezexka idorretako lurandeatuak lehengoratzeko, betiere Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioarekin bat etorriz.Konbentzioaren eta haren esparru eta hamarkadako plan estrategikoaren (2008-2018) aplikazioa laguntzeko etaindartzeko erabaki irmoa dugu, finantza-baliabide egokiak eta aurreikusgarriak bilduz, besteak beste.Basamortutzearen, lurra andeatzearen eta lehortearen ondorioak arintzearen garrantziaz ohartzen gara, berezikioasiak begiratuz eta garatuz, andeatutako lurrak lehengoratuz, lurzoruaren kalitatea hobetuz eta baliabidehidrikoak antolatuz, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzen laguntzearren. Horrela, bada, lurrekobaliabideak zaintzeko elkarteen eta ekimenen garrantzia bultzatzen eta aitortzen dugu. Halaber, hauek erebultzatzen ditugu: gaitasuna garatzea, trebakuntza hedatzeko programak, eta ulermena handitzera eta lurrarenantolaketa jasangarriaren politiken eta jardueren onura ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei buruzkontzientziatzera bideratutako ikasketak eta ekimen zientifikoak.201. Arrazoizko metodo eta adierazle gehiago garatzearen eta aplikatzearen garrantzia nabarmentzen dugu,sozialki inklusiboak eta datu zientifikoetan oinarrituak, basamortutze maila zein lurraren andeatzea eta lehorteazaintzeko eta ebaluatzeko; era berean, ikerketa zientifikoak sustatzeko, eta basamortutzeari eta lehorteari aurreegiteko jardueren oinarri zientifikoa indartzeko abiarazitako neurrien garrantzia ere azpimarratzen dugu,betiere Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioarekin bat etorriz. Hori horrela izanik,Konbentzioko Alderdien Konferentziak hamargarren bileran hartutako erabakia gogoan hartzen dugu; alegia,eskualdeko oreka kontuan harturik, lantalde berezia eratzea alderdiei aholkularitza zientifikoa eskaintzeariburuzko gai zehatzak eztabaidatzeko.202. Mundu, eskualde eta azpieskualde mailan klimari eta meteorologiari buruz eta basamortutzearekin,lurraren andeatzearekin eta lehortearekin lotutako alerta goiztiarreko sistemei eta pronostikoei buruzkoinformazioa, baita hauts- eta harea-ekaitzei buruzkoa ere, trukatuz elkarlanean aritzeko beharra berresten dugu.Arlo horretan, estatuei eta egokiak diren erakundeei informazio-trukean, pronostikoetan eta loturiko alertagoiztiarreko sistemetan elkarlanean aritzeko eskatzen diegu.
  • 30. Mendiak203. Mendi-eskualdeetako onurak garapen jasangarrirako funtsezkoak direla aitortzen dugu. Mendietakoekosistemek funtsezko eginkizuna dute munduko biztanleen zati handi bati baliabide hidrikoak ematendizkiotelako; mendietako ekosistema ahulak bereziki kalteberak dira klima-aldaketaren, basamortutzearen etabasoak andeatzearen, lur-erabileraren aldaketaren, lurzorua andeatzearen eta hondamendi naturalen aurrean,eta mundu osoko mendietako glaziarrak atzera egiten eta lodiera galtzen ari dira, ingurumenean eta gizaongizatean gero eta ondorio gehiago eraginda.204. Horretaz gain, mendiek maiz mendietako baliabideen erabilera jasangarriak garatu dituztenkomunitateak barne hartzen dituztela ere aitortzen dugu (herri indigenak eta tokiko komunitateak ere bai).Nolanahi ere, komunitate horiek askotan bazterturik daude, eta, ondorioz, inguru horietako txirotasunari,elikagaien segurtasun eta nutrizioari, gizarte-bazterkeriari eta ingurumenaren andeatzeari aurre egitekoetengabeko ahaleginak beharrezko izango direla nabarmentzen dugu. Estatuei elkarlanerako neurriakareagotzeko eskatzen diegu, egokiak diren interesdun guztiek modu eraginkorrean parte hartuta etaesperientziak trukatuta; hartarako, mendien garapen jasangarrirako dauden adostasunak, akordioak etabikaintasun-zentroak sendotuz, baita adostasun eta akordio berriak aztertuz ere, egokia denaren arabera.205. Mendietako ekosistemei eusteko ahalegin handiagoa egiteko eskatzen dugu, bertako biodibertsitatearibarne. Epe luzeko ikuspuntua eta ikuspegi holistikoak hartzera animatzen ditugu estatuak, berezikimendietarako politika espezifikoak erantsiz garapen jasangarriko estrategia nazionaletan; horien barruaninguru menditsuetan eta bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan pobrezia murrizteko planak etaprogramak sar daitezke, besteak beste. Hartarako, nazioarteko laguntza eskatzen dugu garatzeko bideandauden herrialdeetan mendiak modu jasangarrian garatzeko.Produktu kimikoak eta hondakinak206. Produktu kimikoen arrazoizko kudeaketa giza osasuna eta ingurumena babesteko funtsezkoa delaaitortzen dugu. Munduan gero eta produktu kimiko gehiago ekoizten eta erabiltzen direla ere aitortzen dugu,baita nazioarteko elkarlan handiagoaren aldeko ingurumen-deialdietan prebalentzia dutela ere. 2020rakoproduktu kimikoen, haien jarduera-aldi osoan, eta hondakin arriskutsuen arrazoizko kudeaketa lortzekohelburua berresten dugu, giza osasunaren eta ingurumenaren aurkako ondorio esanguratsuak txikiagotzearren,Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean adierazitakoari jarraiki. Orobat, maila guztietan produktukimikoen eta hondakinen arrazoizko kudeaketarako ikuspegiarekiko gure konpromisoa ere berresten dugu;ikuspegi horrek modu eraginkorrean, koherentean eta koordinatuan erantzun behar die gai eta arazo berriei,baita sortuko direnei ere. Gainera, herrialdeetan eta eskualdeetan aurrerapen handiagoak egitera animatzendugu, konpromisoak aplikatzeko orduan dauden gabeziak konpontzearren.207. Ikuspegi estrategikoaren aplikazio eta indartze eraginkorrak eskatzen ditugu, nazioartean produktukimikoak sistema sendo, koherente eta eraginkor baten parte gisa kudeatzeko, produktu kimikoak jarduera-aldiosoan zehar arrazionalki kudeatzeko, eta sortzen diren arazoentzako erantzuna barne hartuta.208. Biziki kezkaturik gaude herrialde askok, bereziki gutxien aurreratutakoek, produktu kimikoen etahondakinen jarduera-aldi osoan arrazoizko kudeaketa egiteko ahalmenik ez dutelako. Gaitasunak handitzerabideratutako lana indartzeko neurri gehigarriak beharrezko dira, elkarteen, laguntza teknikoaren etagobernantza-egitura hobeen bidez ere bai. 2020rako produktu kimikoen arrazoizko kudeaketaren helburualortzeko bidean aurrera egin duten herrialdeak eta erakundeak beste herrialde batzuei laguntza emateraanimatzen ditugu, ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatuz.209. Produktu kimikoei eta hondakinei buruzko hitzarmenen arteko koordinazio eta lankidetza handiagoraipatzen dugu (hau da, Basileako Hitzarmena, Rotterdamgo Hitzarmena eta Stockholmeko Hitzarmena), etahorien artean eta nazioartean produktu kimikoak kudeatzeko ikuspegi estrategikoarekin koordinazio etalankidetza handiak bere horretan jarraitzea sustatzen dugu. Basileako eta Stockholmeko Hitzarmeneneskualdeko zentroen eta koordinaziokoen eginkizun garrantzitsuaz ohartzen gara.210. Industriaren, gobernuen, erakunde akademikoen eta gobernuz kanpoko beste interesdunen arloetanproduktu kimiko eta hondakinetan ingurumenaren aldetik arrazoizkoa den kudeaketa egiteko gaitasuna etateknologia handitzera (hondakinen prebentzioa barne) zuzendutako sektore publikoaren eta pribatuaren arteandauden elkartze berri eta berritzaileak goraipatzen ditugu, eta jarraitzeko eskatzen dugu.211. Era berean, aitortzen dugu garrantzitsua dela jarduera-aldian oinarrituriko ikuspegia hartzea, bai etabaliabideak modu eraginkorrean eta ingurumen aldetik arrazoizkoan kudeatzea lortzeko politikak egiten eta
  • 31. aplikatzen jarraitzea ere. Ondorioz, hondakinak murrizten, berrerabiltzen eta birziklatzen jarraitzekokonpromisoa hartzen dugu, eta hondakinen ondoriozko energia berreskuratzea handitzekoa ere bai, betieremunduko hondakin gehienak ingurumenaren aldetik modu arrazoizkoan kudeatzeko eta, ahal denean, baliabidegisa erabiltzeko helburuz. Hondakin solidoek, elektronikoek eta plastikoek jorratu beharreko arazo bereziaksortzen dituzte. Hondakinen kudeaketari buruzko politika, estrategia, lege eta araudi nazional eta lokal zabalakegiteko eta aplikatzeko eskatzen dugu.212. Herrialdeei eta interesaturik dauden beste alderdi batzuei hondakin arriskutsuen kudeaketa irrazionala etalegez kanpoko botatzea prebenitzeko ahalik eta neurri guztiak har ditzaten eskatzen diegu, bereziki hondakinhoriei aurre egiteko gaitasun mugatua duten herrialdeetan, eta egokiak diren nazioarteko tresnei jarraikiherrialdeek dituzten obligazioak betez. Testuinguru horretan, oniritzia ematen diegu Basileako HitzarmenekoAlderdien Konferentziaren hamargarren bileran hartutako erabakiei.213. Produktu kimikoek gizakiari eta ingurumenari eragiten dizkieten arriskuen gaineko datu zientifikoetanoinarrituriko ebaluazioa egitearen garrantzia aitortzen dugu; garrantzitsua da, halaber, gizakiak eta ingurumenaproduktu kimiko arriskutsuen eraginpean gutxiago egotea. Produktuetan eta prozesuetan produktu kimikoarriskutsuentzat ingurumen aldetik arrazionalagoak eta seguruagoak diren ordezko aukerak garatzeraanimatzen dugu. Xede horretan, honako hauek egitera animatzen dugu: jarduera-aldiari buruzko ebaluazioak,informazio publikoa zabaltzea, ekoizleen erantzukizuna handitzea, ikerketa eta garapena, diseinu jasangarriaeta ezagutzen trukea sustatzea, dagokionaren arabera.214. Merkurioari buruz juridikoki loteslea den munduko tresna bat egiten ari den negoziazio-prozesua (gizaosasunari eta ingurumenari dakarzkien arriskuei heltzeko xedez) txalotzen dugu, eta negoziazioakarrakastatsuak izateko eskatzeko dugu.215. Ozono-geruza agortzen duten gaiak pixkanaka ezabatzearen ondorioz munduko beroketa nabarmenlagun dezaketen hidrofluorokarbonoen erabilera azkar handitu da, baita ingurumenean berau isurtzea ere.Hidrofluorokarbonoen kontsumoa eta ekoizpena pixkanaka ezabatzearen alde egiten dugu.216. Epe luzeko finantzaketa jasangarria eta egokia produktu kimikoen eta hondakinen arrazoizkokudeaketaren funtsezko elementua dela aitortzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan.Horrela bada, produktu kimikoen eta hondakinen arloko finantzaketa-aukerei buruz abiarazitako kontsulta-prozesua txalotzen dugu; asmoa da produktu kimikoen eta hondakinen arrazoizko kudeaketari emandakolehentasun politikoa handitzeko neurri gehiago behar ote diren aztertzea, baita produktu kimikoei etahondakinei buruzko programarako finantzaketa jasangarri, aurreikusgarri, egoki eta eskuragarri handiagoabehar ote den ere. Nazio Batuen Ingurumen Programaren zuzendari exekutiboaren datozen proposamenakinteres handiz itxaroten ditugu; Produktu Kimikoen Kudeaketari buruzko Nazioarteko Konferentzian etaNBIPren Administrazio Kontseiluaren 27. bilkura-aldian aztertuko dira.Kontsumo eta ekoizpen jasangarriak217. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpenean, 21 Agendan eta JohannesburgokoErabakien Aplikazio Planean ekoizpen eta kontsumo jasangarriei buruz hartutako konpromisoak gogoratzenditugu, eta bereziki, Aplikazio Eremuaren 3. kapituluan ageri den eskaera; hau da, programen hamarkadakoesparru baten eraketa bultzatzea eta sustatzea. Munduko garapen jasangarria erdiesteko gizarteek kontsumitzeneta ekoizten duten moduan funtsezko aldaketak lortzea ezinbestekoa dela aitortzen dugu.218. Erregai fosilei emandako diru-laguntza kaltegarriak eta ez-eraginkorrak kentzeko hartutakokonpromisoak berresten dituzte herrialdeek; diru-laguntzok kontsumo xahutzailea bultzatzen dute, eta garapenjasangarria kaltetzen. Erregai fosilentzako diru-laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzeko aukera aztertzeraanimatzen ditugu beste batzuk, merkatuaren desorekatzeak ezabatuz, zerga-sistemak berregituratuz eta,horrelakorik dagoenean, diru-laguntza kaltegarriak pixkanaka kenduz, ingurumenean dituzten ondorioakislatzeko; horrez gain, garatzeko bidean dauden herrialdeen beharrak eta baldintza zehatzak kontuan hartzendituzten politikak aztertzera ere animatzen ditugu, haien garapenean dituzten aurkako ondorioak ahalik etatxikienak izan daitezen eta, bide batez, behartsuak eta kaltetutako komunitateak babesteko.219. Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriei buruzko programen hamarkadako esparrua(A/CONF.216/5 dokumentuan ageri da) hartzen dugu, eta hamarkadako esparruan jasotako programakborondatezkoak direla nabarmentzen dugu. Batzar Nagusiari eskatzen diogu, 67. bilkura-aldian, esparruafuntzionamendu betean hasteko beharrezko neurriak hartzen dituen estatu kide bateko organo bat izendatzeko.Meatzaritza
  • 32. 220. Mineralek eta metalek munduko ekonomiari eta gizarte modernoei ekarpen handia egiten dietelaaitortzen dugu. Meatzaritza-industriak baliabide mineralak dituzten herrialde guztientzat garrantzitsuak direlaohartzen gara, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Halaber, meatzaritzak, baldin eta modueraginkorrean eta egokian kudeatzen bada, oinarri zabaleko garapen ekonomiko bat katalizatzeko, txirotasunamurrizteko eta herrialdeei nazioartean hitzartutako garapen-helburuak (tartean milurteko garapen-helburuak)lortzen laguntzeko aukera eskaintzen duela ere ohartzen gara. Herrialdeek baliabide mineralak ustiatzekoeskubide subiranoa dutela aitortzen dugu, betiere lehentasun nazionalekin eta Rioko Printzipioetan baliabideenustiaketari buruz azaldutako erantzukizunarekin bat etorririk. Halaber, meatzaritza-jarduerek onura sozialaketa ekonomikoak ahalik eta gehien handitu behar dituztela ere aitortzen dugu, baita ingurumenean eta gizarteaneragiten dituen ondorio negatiboei eraginkortasunez heldu behar diela ere. Hori horrela izanik, gobernuekgarapen jasangarriaren onerako meatzaritza-industriak garatzeko, kudeatzeko eta arautzeko gaitasun handiabehar dutela aitortzen dugu.221. Onura ekonomikoak eta sozialak lortzen dituzten esparru juridikoak eta araudiak, politika eta praktikairmoak eta eraginkorrak meatzaritza-sektorearentzat garrantzitsuak direla aitortzen dugu; ondorio sozialak etaingurumenekoak murrizteko eta bioaniztasuna eta ekosistemak zaintzeko babesak barne hartu behar dituztehoriek, baita meatzaritza-jarduerak amaitutakoan ere. Gobernuei eta enpresei kontuak ematea eta gardentasunaetengabe handitzea sustatzeko eskatzen diegu, baita meatzaritza-jardueren ondoriozko legez kanpoko finantza-korronteak prebenitzeko dauden tresnen eraginkortasuna sustatzeko ere.Hezkuntza222. Hezkuntza-eskubidearekiko konpromisoa berresten dugu, eta, horri dagokionez, nazioarteko lankidetzaindartzeko konpromisoa hartzen dugu lehen hezkuntzarako sarbide unibertsala lortzeko, bereziki garatzekobidean dauden herrialdeetan. Halaber, maila guztietan kalitateko hezkuntza baterako sarbide osoa edukitzeaezinbesteko baldintza dela berresten dugu, baldin eta honako hauek beteko badira: garapen jasangarria,pobrezia errotik kentzea, generoen arteko berdintasuna, emakumearen aurrerapena, giza garapena etanazioartean hitzartutako garapen-helburuak, bereziki milurteko garapen-helburuak, eta, emakumeek etagizonek, bereziki gazteek, partaidetza osoa edukitzea. Horri dagokionez, hezkuntzan sartzeko berdintasunaziurtatzeko premia nabarmentzen dugu, honako hauei hain zuzen: ezinduak, herri indigenak, tokikokomunitateak, gutxiengo etnikoak eta landaguneetan bizi direnak.223. Belaunaldi gazteenak etorkizunaren zaindari direla aitortzen dugu, baita lehen mailaren osteanhezkuntzaren kalitate eta sarbide hobea beharrezkoa dela ere. Horrenbestez, gure hezkuntza-sistemen gaitasunahobetzea erabakitzen dugu, pertsonak garapen jasangarria lortu ahal izan dezaten prestatzeko, berezikiirakasleei gaitasun hobea emanez, jasangarritasunari buruzko ikasketa-planak eginez, ikasleakjasangarritasunarekin lotutako arloetan karrerei ekiteko prestatzen dituzten gaikuntza-programak eginez, eta,ikaskuntzaren emaitzak hobetzeko, informazioaren eta komunikazioen teknologiaren erabilera eraginkorragoaeginez. Maila guztietan kalitateko hezkuntza baterako sarbidea sustatzeko neurrietan lankidetza handiagoaeskatzen dugu ikastetxeen, komunitateen eta agintarien artean.224. Estatu kideak gazteen artean garapen jasangarriari buruzko kontzientziatzea sustatzera animatzen ditugu;besteak beste, hezkuntza ez akademikorako programak bultzatuz, 2005-2014 Garapen JasangarrirakoHezkuntzaren Nazio Batuen Hamarkadaren helburuekin bat etorrita.225. Hezkuntzarako sarbidea hobetzeko nazioarteko lankidetza handiagoaren garrantzia nabarmentzen dugu;besteak beste, hezkuntza-azpiegitura sendotuz eta indartuz, eta hezkuntzako inbertsioa handituz, berezikigaratzeko bidean dauden herrialde guztietan hezkuntzaren kalitatea hobetzeko inbertsioak. Hezkuntzarenarloan nazioarteko trukeak eta elkartzeak egitera animatzen dugu; esate baterako, bekak sortuz hezkuntzarenmunduko helburuak lortzen laguntzeko.226. Garapen jasangarrirako hezkuntza sustatzea eta garapen jasangarria hezkuntzan modu aktiboagoantxertatzea erabakitzen dugu Garapen Jasangarrirako Hezkuntzaren Nazio Batuen Hamarkadatik harago.227. Hezkuntza-erakundeak ikastetxeetan eta komunitateetan jasangarritasuna kudeatzeko jardunbide egokiakhartzeko aukera aztertzera animatzen ditugu (ikasleek, irakasleek eta tokiko laguntzaileek aktiboki partehartuta, besteak beste), bai eta garapen jasangarriari buruzko hezkuntza ematera ere, diziplinen arteantxertatutako osagai modura.228. Hezkuntzako erakundeei, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetako goi mailako hezkuntza-erakundeei, laguntza ematea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, ikerketak egiteko eta garapenjasangarrirako berrikuntza lor dezaten, batez ere hezkuntzaren arloan; horri esker, kalitateko programa
  • 33. berritzaileak egin ditzaten (gaitasun eta enpresa-ezagutzen trebakuntza; trebakuntza profesional, tekniko etabokaziozkoa, eta bizi osoan zeharreko ikaskuntza barne), gaitasunen arloan dauden gabeziak konpontzen etagarapen jasangarriaren helburu nazionaletan aurrera egitearren.Generoen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza229. Emakumeek funtsezko eginkizuna dutela berresten dugu, eta garapen jasangarriaren esparru guztietanmaila berean eta lidergo beraz parte hartzea lortu behar dela; horregatik, emakumearen aurkako era guztietakobereizkeriak deuseztatzeko hitzarmenean horri dagokionez ageri diren konpromisoen gauzapena bizkortzeaerabakitzen dugu, berdin Agenda 21i, Beijingeko Adierazpen eta Ekintza Plataformari eta MilurtekoAdierazpenari dagokienez ere.230. Emakumeek garapen jasangarriari laguntzeko eta, berari lider, partaide eta aldaketarako eragile gisaonura ateratzeko duten potentziala ez dela behar bezala aprobetxatu aitortzen dugu, esparru batzuetan generoenarteko berdintasunari dagokionez lortutako aurrerapenak aurrerapen; besteak beste, oraindik desberdintasunsozialak, ekonomikoak eta politikoak daudelako. Gure gizarteetako arlo guztietan generoen artekoberdintasuna eta emakumeen jabekuntza sustatzeko neurriak lehenestea babesten dugu, erabakiak hartzekoprozesuan eta maila guztietako kudeaketan maila berean eta erabat parte hartzeko eragozpenak deuseztatzeabarne; halaber, helburu zehatzak finkatzeak eta aldi baterako neurriak aplikatzeak lidergoko postuetakoemakume kopurua nabarmen handitzeko duten eragina ere azpimarratzen dugu, generoen arteko paritatealortze aldera.231. Emakumeek garapen jasangarriaren bultzatzaile gisa duten potentziala baliatzeko erabaki irmoa dugu;esate baterako, lege baztertzaileak indargabetuz eta barrera formalak deuseztatuz, justizia eta babes juridikoabaldintza berberaz lortzea bermatzeko; erakundeak eraberrituz, jarduera orokorrean generoko ikuspegiaeransteari buruzko ahalmena eta gaitasuna bermatzeko; eta ikuspegi berritzaileak eta bereziak plazaratuz etahartuz, generoen arteko berdintasuna oztopatzen duten jarduera informal eta kaltegarriei aurre egiteko. Hala,emakumeen eta nesken egoera leku guztietan hobetzeko ingurune egokia sortzeko konpromisoa hartzen dugu,bereziki landaguneetan eta tokiko komunitateetan, bai eta herri indigenen eta gutxiengo etnikoen artean ere.232. Politikak, programak eta ikuskapen-esparruak egiteko garaian, generoko kontuak aintzat hartzen dituztenadierazleak eta sexuaren arabera banakatutako datuak biltzea, aztertzea eta erabiltzea aktiboki sustatzekokonpromisoa hartzen dugu, betiere egoera eta gaitasun nazionalen arabera, guztiontzako garapen jasangarrialortzeko promesa betetzearren.233. Erabaki politikoak eta ekonomikoak hartzeko eta baliabideak esleitzeko orduan emakumeek eskubide etaaukera berberak izatearekin engaiaturik gaude, eta emakumeek ekonomian parte-hartze osoa edukitzeagalarazten duten oztopoak deuseztatzeko konpromisoa ere badugu. Legeetan eta administrazioetan gizonekbaliabide ekonomikoak eskuratzeko dituzten eskubide berak emakumeei ematen dieten aldaketak egiteaerabakitzen dugu, bai eta lurraren eta beste ondasun batzuen jabetzari eta kontrolari, kredituari, oinordetzari,baliabide naturalei eta teknologia berri egokiari dagokienez ere.234. Emakumeek eta neskek hezkuntzara, oinarrizko zerbitzuetara, aukera ekonomiko eta osasun-zerbitzuetara (emakumeen sexu- eta ugalketa-osasunaren arretara barne) berdintasunez jotzea sustatzekokonpromisoa hartzen dugu, eta familia-plangintzako metodo moderno, seguru, eraginkor, eskuragarri etaonargarrietarako sarbide unibertsala bermatzekoa ere bai. Ildo horretatik, Populazioari eta Garapenari buruzkoNazioarteko Konferentziaren Ekintza Programa bera eta hori gauzatzen jarraitzeko neurri nagusiak aplikatzekokonpromisoa berresten dugu. 235. Generoen arteko berdintasuna zein emakumearen parte-hartze eraginkorra garapen jasangarriaren alderdi guztietan neurri eraginkorrak hartzeko garrantzitsuak direla aitortzen dugu. 236. Nazio Batuen sistemak bizitzaren alderdi guztietan generoen arteko berdintasuna zein emakumeen jabekuntza sustatzeko eta lortzeko lana babesten dugu, Genero Berdintasunerako eta Emakumeen Jabekuntzarako Nazio Batuen Erakundearena (NBE-Emakumeak) barne, bai eta generoen arteko berdintasunak eta emakumearen jabekuntzak garapen jasangarriaren sustapenarekin dituzten loturei dagokienez ere. Arlo horretan NBE-Emakumeak erakundeak Nazio Batuen sistemaren kontuak ematea zuzentzea, koordinatzea eta sustatzea babesten dugu. 237. Erabakiak hartzeko prozesuan eta programazio-ziklo osoan, generoen arteko berdintasunari eta emakumeen jabekuntzari buruzko konpromisoak eta gogoetak erabat txertatzera eta emakumeen parte- hartzea eta generoko ikuspegia eraginkortasunez eranstea bermatzera animatzen ditugu nazioarteko emaileak eta erakundeak, Nazio Batuen sistemaren erakundeak barne, baita nazioarteko finantza-
  • 34. erakundeak, eskualdeko bankuak eta talde nagusiak, sektore pribatua ere bai. Garatzeko bidean dauden herrialdeek generoen arteko berdintasunari eta emakumeen jabekuntzari buruzko konpromisoak eta gogoetak guztiz txertatzeko egindako ahaleginak babestera animatzen ditugu, gauza bera erabakiak hartu eta planifikatzeko zein programen aurrekontuak egin eta gauzatzeko prozesuetan emakumeen parte- hartzea eta generoko ikuspegia eraginkortasunez eranstea bermatzeko egindakoei dagokienez ere.B. Garapen jasangarrirako helburuak 238. Milurteko garapen-helburuak tresna baliagarria direla nabarmentzen dugu; izan ere, garapeneko lorpen zehatz batzuk erdiestea dute xede Nazio Batuek arlo horretan dituen jardueren garapenaren kontzepzio eta esparru zabal baten parte gisa, lehentasun nazionalak ezartzeko eta alderdi interesatuak eta baliabideak helburu komunetarantz bideratzeko. Hortaz, horiek guztiz eta egoki lortzeko konpromisoari irmo atxikirik jarraitzen dugu.Garapen jasangarriari buruzko neurri zehatzak eta koherenteak abiarazteko, helburuak jartzea ere baliagarriizan litekeela aitortzen dugu. Agenda 21en eta Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean oinarriturikogarapen jasangarriko helburu jakin batzuen garrantzia eta baliagarritasuna ere aitortzen ditugu. HelburuokRioko Printzipio guztiak errespetatu behar dituzte, egoera, gaitasun eta lehentasun nazionalak kontuan harturik;horretaz gain, nazioarteko zuzenbidea jarraitu behar dute, lehendik hartutako konpromisoetan oinarritu behardira, eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan gailur handi guztien emaitzak erabat lortzekolagungarri izan behar dira, amaierako dokumentu honenak barne. Helburuek garapen jasangarriaren hirualderdiei eta elkarren arteko loturei modu orekatuan ekin behar diete, eta koherenteak izan behar dute 2015arenosteko garapenerako Nazio Batuen agendarekin, baita bertan txertatu ere; horrek guztiak garapen jasangarrialortzen lagunduko luke, bai eta Nazio Batuen sistemaren barruan garapen jasangarria ezartzen eta txertatzenere. Helburu horiek plazaratzeak ez du arreta edo ahaleginik desbideratu behar milurteko garapen-helburuenlorpenetik.239. Halaber, garapen jasangarriko helburuei dagokienez hauxe nabarmentzen dugu: ekintzara orientatutaegon behar dute, zehatzak eta komunikatzen errazak izan, kopuru mugatukoak eta anbiziotsuak, izaera globalaeduki behar dute eta herrialde guztiei aplikagarriak izan behar dira, betiere errealitate, gaitasun eta garapenmaila nazionalak kontuan edukita, eta politika eta lehentasun nazionalak errespetaturik. Era berean, aitortzendugu garapen jasangarria lortzeko helburuek lehentasunezko esparruei heldu behar dietela, eta horietanoinarritu behar dutela, amaierako dokumentu honek gidatuta. Gobernuak interesdun guztiek aktiboki partehartzen duten neurriak bultzatu behar dituzte, egokia denaren arabera.240. Garapen jasangarriko helburuei buruzko gobernu arteko prozesu inklusiboa eta gardena ezartzeaerabakitzen dugu; interesaturik dauden alderdi guztiei irekita egongo da, Batzar Nagusiak hitzartutako garapenjasangarriko munduko helburuak adierazteko xedez. Batzarraren 67. bilkura-aldia ireki aurretik osaera irekikolantalde bat eratuko da, Nazio Batuen bost eskualde-taldeetatik etorritako estatu kideek izendatutako 30ordezkarik osatuta, ordezkaritza geografiko zuzena, bidezkoa eta orekatua lortzeko helburuz. Lehenik, lan-metodoa erabakiko du lantaldeak, modalitateen garapena barne, bere lanean gizarte zibilaren, zientzia-komunitatearen eta Nazio Batuen sistemaren interesdun eta aditu egokiek parte-hartze osoa edukitzeabermatzearren; hala, hainbat perspektiba eta esperientzia emango dituzte. Lantaldeak txosten bat aurkeztukodio Batzarrari 68. bilkura-aldian; txosten horretan garapen jasangarriko helburu-proposamen bat jasoko da,batzarrak aztertzeko eta neurri egokiak hartzeko.241. Prozesuak 2015aren osteko garapenerako agendarekin lotutako prozesuekin koordinatuta egon behar du,eta haiekin koherente izan. Idazkari nagusiak egingo du lantaldearen lanaren hasierako ekarpena, gobernunazionalei kontsultatuta. Lantaldearen prozesuari eta lantaldeari laguntza teknikoa ematearren, idazkarinagusiari Nazio Batuen sistematik zeregin honetarako beharrezko ekarpen eta laguntza guztiak bermatzekoeskatzen diogu, laguntza teknikorako erakunde arteko taldea eta aditu-taldeak ezarrita, egokia denaren arabera,betiere beharrezko aholkularitzan oinarriturik. Batzar Nagusiari lanei buruzko aldian behingo txostenakaurkeztuko zaizkio.242. Helburuak lortzeko egindako aurrerapena balioesteko beharra aitortzen dugu, baita xedeak eta loturikoadierazleak ezartzekoa ere, hartarako egoera, gaitasun eta garapen maila nazionalak kontuan harturik.243. Garapen jasangarriari buruz oinarri zientifikoko informazio global eta integratua edukitzeko beharraaitortzen dugu. Horri dagokionez, Nazio Batuen sistemaren organo egokiei, dagozkien aginduen esparruan,eskualdeko batzorde ekonomikoak munduko ahalegin hau laguntzeko ekarpen nazionalak biltzen laguntzeko
  • 35. eskatzen diegu. Horretaz gain, helburua lortzearren, finantza-baliabideak biltzeko eta gaitasuna garatzekokonpromisoa hartzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeentzat.
  • 36. VI. Gauzatzeko bitartekoak A/CGNF.216/L.1 244. Agenda 21en, Agenda 21 ondoren gauzatzeko planean, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean, Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Monterreyko Adostasunean eta garapenerako finantzaketari buruzko Dohako Adierazpenean adierazitako bitartekoak ezinbestekoak dira garapen jasangarriko konpromisoak modu eraginkor eta osoan emaitza nabari bihur daitezen. Herrialde bakoitzak bere garapen ekonomiko eta sozialaren lehentasunezko erantzukizuna onartu behar duela berresten dugu, eta ez gara nekatuko politika nazionalek, barneko baliabideek eta garapen-estrategiek duten garrantzia nabarmentzeaz. Garatzeko bidean dauden herrialdeek garapen jasangarrirako baliabide gehigarriak behar dituztela berresten dugu. Garapen jasangarria sustatzearren, hainbat iturritatik baliabide asko lortu behar direla eta funtsak eraginkortasunez erabili behar direla aitortzen dugu. Hazkunde ekonomiko eutsia, inklusiboa eta bidezkoa, garapen jasangarria eta txirotasuna zein gosea errotik kentzea lortzeko, estatuan zein nazioartean gobernantza ona eta zuzenbide-estatua funtsezkoak direla aitortzen dugu. A. Finantzaketa 245. Herrialde guztiei baliabideak emateko orduan garapen jasangarria lehenesteko eskatzen diegu, lehentasun eta behar nazionalen arabera, eta herrialde guztietan, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan, garapen jasangarrirako iturri guztien finantza-laguntza handitzea biziki garrantzitsua dela aitortzen dugu. Garapen jasangarriko programak ezartzeko nazioarteko, eskualdeko eta nazioko finantza-tresnak garrantzitsuak direla aitortzen dugu, baita agintari azpinazionalek eta lokalek eskura ditzaketenak ere, eta horiek indartzeko eta ezartzeko eskatzen dugu. Elkartze berriak eta finantzatzeko iturri berritzaileak garapen jasangarrirako finantzaketa-iturrien osagarri izan daitezke. Gauzatzeko bitarteko tradizionalekin batera horrelakoak aztertzea eta erabiltzea bultzatzen dugu. 246. Garatzeko bidean dauden herrialdeek garapen jasangarria sustatzeko egiten duten ahalegina babesteko hainbat iturritatik etorritako baliabide asko bildu behar direla eta horiek eraginkortasunez erabili behar direla aitortzen dugu; ildo beretik, Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren emaitzei jarraiki neurriak ere hartu behar dira, betiere garapen jasangarria lortzea helburu. 247. Gobernuen arteko prozesua abiatzea hitzartzen dugu, Batzar Nagusiaren babespean, Nazio Batuen sistemaren laguntza teknikoarekin eta, betiere, egokiak diren nazioarteko eta eskualdeko finantza-erakundeei eta interesaturik dauden beste alderdi batzuei kontsulta zabala eta irekia eginda. Prozesu horrek finantzaketa-beharrak balioetsiko ditu, dauden tresna eta esparruen eraginkortasuna, koherentzia eta sinergiak kontuan hartuko ditu, eta ekimen gehigarriak balioetsiko ditu txosten bat prestatze aldera; txosten horretan garapen jasangarria finantzatzeko estrategia eraginkorrari buruzko aukerak proposatuko dira, garapen jasangarriaren helburuak lortzeko baliabideak biltzea errazteko eta eraginkortasunez baliatzeko.248. Gobernuen arteko batzorde batek abiaraziko du prozesua; eskualdeko taldeek izendatutako 30 aditukosatuta egongo da, eta bidezko ordezkaritza geografikoa izango du. Prozesuaren lana 2014an amaituko da.249. Batzar Nagusiari eskatzen diogu gobernuen arteko batzordearen txostena aztertzeko eta neurri egokiakhartzeko.250. Garapenerako Laguntza Ofizialei (GLO) dagokienez hartutako konpromiso guztiak betetzea funtsezkoadela aitortzen dugu, esate baterako: herrialde garatu askok 2015erako barne-produktu gordinaren % 0,7garatzeko bidean dauden herrialdeen GLOra bideratzeko helburua, edo BPGren % 0,15 eta 0,20 bitarteangutxien aurreratutako herrialdeei zuzentzeko helburua. Hitzartutako egutegiak betetzearren, herrialde emaileekneurri beharrezko eta egoki guztiak hartu beharko lituzkete laguntza horiek areagotzeko eta, hala, oraindituzten konpromisoak betetzeko. Oraindik horrelakorik egin ez duten herrialde garatuei BPGren % 0,7garatzeko bidean dauden herrialdeen GLOra zuzentzeko helburua betetzeko ahalegin zehatz gehiago egitekoeskatzen diegu, horien konpromisoekin bat etorrita (helburu horren barruan BPGren % 0,15 eta 0,20 bitarteangutxien aurreratutako herrialdeei zuzentzeko xede zehatza barne hartuta). GLO eraginkortasunez erabiltzeabermatzeko lanean egindako aurrerapenak baliatzeko, gobernantza demokratikoa, gardentasun handiagoa etakontuak ematea zein emaitzei bideraturiko kudeaketa garrantzitsuak direla nabarmentzen dugu. Emaile guztieieskatzen diegu helburuak nola lortu behar dituzten azaltzeko egutegi mugikorrak ahalik eta lasterren egiteko,
  • 37. betiere aurrekontuak esleitzeko dituzten prozesuei jarraiki. Herrialde garatuetan konpromisoak betetzeko babesnazional handiagoa biltzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu; esate baterako, herritarrak sentsibilizatuz,laguntzak garapenean dituen ondorioei buruzko datuak emanez, eta emaitza nabariak frogatuz.251. GLOren kalitatea hobetzeko eta garapenean dituzten ondorioak handitzeko ekimenak ugaritzea txalotzendugu. Halaber, garapen-jardueren eraginkortasuna hobetzeko, programetan oinarrituriko ikuspegi gehiagoaplikatzeko, sektore publikoak kudeatutako jardueretarako sistema nazionalak erabiltzeko, transakzio-gastuakmurrizteko eta kontuak elkarri ematea eta gardentasuna hobetzeko beharra dagoela ere aitortzen dugu; horridagokionez, laguntza ahal den neurrian deslotzeko eskatzen diegu emaile guztiei. Garatzeko bidean daudenherrialdeei epe laburrera aurreikusitako laguntzaren berri jakinarazteko aldian behin informazioa emanez,garapena eraginkor eta aurreikusgarriagoa izatea lortuko dugu. Garatzeko bidean dauden herrialdeen garapen-norabidea eta erakundeak, sistemak eta gaitasuna indartzeko haiek beraiek egindako ekimenen garrantziaaitortzen dugu; horrelakoak baliagarri dira garapen eraginkorraren emaitza hobeak bermatzeko, politika horiekeratzeko parlamentuekin eta herritarrekin elkarlanean arituta, eta gizarte zibilaren erakundeekin trukeakareagotuta. Garapen-jardueren eraginkortasuna bermatzen duen formula aldaezinik ez dagoela ere gogoanhartu behar dugu. Herrialde bakoitzaren egoera zehatza kontuan hartu behar dugu.252. Hamarkada honetan laguntzaren egitura nabarmen aldatu dela ohartzen gara. Laguntza-emaile berrieketa elkartze-ikuspegi berritzaileek, lankidetza-modalitate berriak erabiltzen dituztenek, baliabide kopuruahanditzen lagundu dute. Halaber, garapenerako laguntza inbertsio pribatuarekin, merkataritzarekin eta garapen-eragile berriekin interakzioan aritzeak baliabide pribatuak mobilizatzeko aukera berriak ere eskaintzen ditu.Babesa berresten diogu Hegoa-Hegoa lankidetzari, baita lankidetza triangeluarrari ere; horiek baliabidegehigarri oso beharrezkoak ematen dituzte garapen-programak gauzatzeko. Hegoa-Hegoa lankidetzarengarrantzia, ezberdintasun historikoak eta berezitasunak aitortzen ditugu, eta era horretako lankidetzaesperientzia eta helburu komunetan oinarritutako herrialdeen arteko elkartasun- eta lankidetza-adierazpentzathartu beharko litzatekeela nabarmentzen dugu. Bi lankidetza-era horiek babesten duten garapen-programagaratzeko bidean dauden herrialdeen beharrizan eta itxaropen bereziez arduratzen da. Era berean, Hegoa-Hegoa lankidetzak Iparra-Hegoa lankidetzaren osagarri dela aitortzen dugu, baina ez du azken horiordezkatzen. Garatzeko bidean dauden sarrera ertaineko herrialdeek garapenerako lankidetzaren hornitzaile etahartzaile gisa duten eginkizuna aitortzen dugu.253. Nazioarteko finantza-erakundeei finantza-baliabideak ematen jarraitzeko eskatzen diegu, dagozkienaginduen barruan, baita garatzeko bidean dauden herrialdeetan garapen jasangarria eta txirotasuna errotikezabatzea sustatzeko mekanismo zehatzen bitartez ere.254. Garapen jasangarriarekin loturiko finantzaketa-mekanismo eta -ekimen guztien artean koherentzia etakoordinazio handiagoa egotea funtsezkoa dela aitortzen dugu. Garatzeko bidean dauden herrialdeek garapenjasangarria sustatzeko iturri guztien finantzaketa modu egonkor eta aurreikusgarrian eskuratu ahal izateagarrantzitsua dela berresten dugu.255. Munduan gaur egun dauden erronka finantzario eta ekonomiko larriek urteetan egindako lan gogorra etagaratzeko bidean dauden herrialdeen zorrari dagokionez egindako aurrerapenak honda ditzaketela aitortzendugu. Garatzeko bidean dauden herrialdeak epe luzeko zorraren jasangarritasuna bermatzen laguntzeko beharraere aitortzen dugu; horretarako zorra finantzatzea, arintzea eta berregituratzea sustatzeko politika koordinatuakabiarazita, egokia denaren arabera.256. Nazio Batuen sistemaren garapenerako eragiketa-jardueretako finantzaketa egokia beharrezkoa delanabarmentzen dugu; era berean, finantzaketa aurreikusgarri eta eraginkorragoa ere beharrezkoa da, amaierakodokumentu honetan ezarritako helburuak lortzeko baliabide berriak, gehigarriak eta aurreikusgarriakeskuratzeko ahalegin handiagoen barruan.257. Munduko Ingurumenerako Funtsak (GEF, ingelesez) azkeneko 20 urteotan ingurumen-proiektuenfinantzaketan egindako aurrerapen handiak aitortzen ditugu, eta funtsak azkeneko urteetan zehar gauzatutakoerreforma-prozesu garrantzitsuak txalotzen ditugu; gainera, funtsa hobetzen jarraitzera eta neurri gehigarriakhartzera animatzen dugu, bere aginduei jarraiki, baliabideak eskuragarriagoak izan daitezen, herrialdeeknazioarteko ingurumen-konpromisoak maila nazionalean betetzeko dituzten beharrei erantzutearren. Garatzekobidean dauden herrialdeentzako laguntza eta prozedurak sinplifikatzen jarraitzea babesten dugu, berezikigutxien aurreratutako herrialdeei, Afrikari eta garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiei funtsarenbaliabideak eskuratzen laguntzeko; halaber, ingurumenaren aldetik jasangarria den garapenean oinarriturikobeste tresna eta programa batzuekin koordinazio handiagoa edukitzeko ere eskatzen dugu. 258. Ustelkeriaren eta legez kanpoko finantza-korronteen aurkako borroka, maila nazionalean zein
  • 38. nazioartean, lehentasunezkoa dela nabarmentzen dugu, bai eta ustelkeria baliabideak modu eraginkorrean biltzeko eta esleitzeko oztopo handia dela ere; halaber, txirotasuna errotik kentzeko, gosearen kontra borroka egiteko eta garapen jasangarrirako funtsezkoak diren jardueretatik baliabideak ere desbideratzen ditu. Ustelkeriaren aurka esparru guztietan borrokatzen jarraitzeko neurri urgenteak eta erabakigarriak hartzeko erabakia dugu; hartarako, maila guztietan sendoak diren erakundeak beharrezko dira. Ildo beretik, oraindik egin ez duten estatu guztiei Ustelkeriaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioa berresteko edo horrekin bat egiteko aukera aztertzeko eskatzen diegu, baita aplikatzen hasteko ere. 259. Finantzaketa-tresna berritzaileek garapena borondatez finantzatzeko baliabide gehigarriak mobilizatzen lagun diezaiekete garatzeko bidean dauden herrialdeei. Finantzaketa horrek iturri tradizionalen osagarri izan behar du, eta ezin ditu ordezkatu. Garapenerako finantzaketako iturri berritzaileei dagokienez egindako aurrerapenak aitortuta ere, egungo ekimenak dagokion moduan areagotzeko eskatzen dugu. 260. Ongi funtzionatzen duen eta gizartearen zein ingurumenaren aldetik arduratsua den sektore pribatu dinamikoa eta inklusiboa tresna baliotsua dela aitortzen dugu; izan ere, nabarmen lagun dezake hazkunde ekonomikoa lortzen, baita txirotasuna murrizten eta garapen jasangarria sustatzen ere. Sektore pribatuaren garapena sustatzeko xedez, nazio mailan arauzko eta araudiko esparru egokiak aplikatzen jarraituko dugu, lege nazionalei jarraiki, era horretan ekimen publikoak eta pribatuak bultzatzearren, baita tokian-tokian ere, enpresa-sektore dinamikoa eta eraginkorra sustatzearren, eta hainbat taldetan (emakumeak, behartsuak eta talde ahulak) enpresa-espiritua eta berrikuntza errazteko. Diru-sarreren hazkundea eta banaketa hobetzeko lan egingo dugu; hartarako, bitarteko hauek erabiliko ditugu, besteak beste: produktibitatea handitzea, emakumearen jabekuntza, lan-eskubideak babestea eta zerga-sistema. Sektore pribatuaren sustapenari eta erregulazioari dagokienez, gobernuen funtzio egokia herrialde batetik bestera aldatuko dela aitortzen dugu, betiere egoera nazionalen arabera.B. Teknologia 261. Garatzeko bidean dauden herrialdeei teknologia transferitzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, eta teknologia-transferentziari, finantzaketari, informazio-sarbideari eta jabetza intelektualeko eskubideei buruz Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean hitzartutako xedapenak gogoratzen ditugu, bereziki ingurumen aldetik arrazoizkoak diren teknologiak eta dagozkien ezagutza espezializatuak eskuratzea (baita beren garapena, transferentzia eta hedapena ere) sustatzeko, errazteko eta finantzatzeko deia, batez ere garatzeko bidean dauden herrialdeentzat, eta baldintza onetan, baita mesedeko eta lehentasunezko baldintzetan ere, elkarrekin hitzartutakoari jarraiki. Halaber, gogoan hartzen dugu Aplikazio Plana hartu denetik gai horiei buruzko eztabaidek eta akordioek izandako bilakaera.Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela herrialde guztiek ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren teknologiakezagutza berriak zein ezagutza teknikoak eta espezializatuak eskuratzeko aukera izatea. Era berean,berrikuntza, ikerketa eta garapen teknologikoetan lankidetza garrantzitsua dela ere nabarmentzen dugu.Egokiak diren foroetan garatzeko bidean dauden herrialdeek ingurumenaren aldetik arrazoizkoak direnteknologiak hobeto eskuratu ahal izateko modalitateak aztertzea erabakitzen dugu.262. Ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren teknologiak garatzeko, egokitzeko, zabaltzeko etatransferitzeko inguru egokiak sortzeko beharra nabarmentzen dugu. Hori horrela izanik, ingurumenaren aldetikarrazoizkoak diren teknologiak transferitzeko orduan atzerriko zuzeneko inbertsioa, nazioarteko merkataritzaeta nazioarteko lankidetza garrantzitsuak direla ohartzen gara. Garapen jasangarrirako zientzia, berrikuntza etateknologiako inbertsioa sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, gure herrialdeetako zein nazioartekolankidetzaren bidez.263. Garapen jasangarrirako gaitasun zientifiko eta teknologiko nazionala indartzea garrantzitsua delaaitortzen dugu. Hori lagungarria izan daiteke herrialdeek, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeek,ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren irtenbide berritzaileak, ikerketa zientifikoak eta teknologia berriakgaratzeko, betiere nazioarteko komunitatearen laguntzaz. Xede horretan, gaitasun zientifikoaren etateknologikoaren garapena babesten dugu; horretan gizonek zein emakumeek lagundu behar dute, baita etekinaatera ere, eta lankidetzaren bidez gauzatu (ikerketako erakundeak, unibertsitateak, sektore pribatuak,gobernuak, gobernuz kanpoko erakundeak eta zientzialariak).264. Egokiak diren Nazio Batuen organismoei teknologia garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazoizkoak
  • 39. garatzea, transferitzea eta zabaltzea sustatzen dituzten mekanismoak sortzeko aukerak zehazteko eskatzendiegu; besteak beste, garatzeko bidean dauden herrialdeen behar teknologikoak, behar horiei erantzutekoaukerak eta gaitasun-sorrera balioetsiz. Idazkari nagusiari mekanismo horri buruzko gomendioak BatzarNagusiari egiteko eskatzen diogu, 67. bilkura-aldian, adierazitako aukeretan oinarrituta eta dauden modeloakkontuan hartuta.265. Garapen jasangarriko proiektuen politikak, programazioa eta eragiketak formulatzeko teknologiaespazialean oinarrituriko datuak in situ ikuskatzea eta informazio geoespazial fidagarria garrantzitsuak direlaaitortzen dugu. Horiek horrela, munduko kartografiaren garrantziaz ohartzen gara, eta ingurumena behatzekomundu mailako sistemak garatzeko egindako ahalegina aitortzen dugu; adibidez, Eye on Earth informazio-sarearen eta Lurra Behatzeko Sistemen Munduko Sistemaren bidez. Garatzeko bidean dauden herrialdeekingurumenari buruzko datuak biltzeko egindako ahaleginak babesteko beharra aitortzen dugu.266. Ikerketen eta teknologien ebaluazioan nazioarteko, eskualdeko eta nazioko gaitasunak indartzeagarrantzitsua dela aitortzen dugu, bereziki aurreikusi gabeko ondorio negatiboak (batez ere biodibertsitateareneta osasunaren gainean) edo aurreikusi gabeko beste ondorio batzuk ere izan ditzaketen teknologia berriengarapen azkarra eta hedapen posiblea ikusi ondoren.267. Garapen jasangarriaren gaietan arauei buruzko erabakiak ongi oinarriturik hartzea errazteko beharraaitortzen dugu, bai eta, alde horretatik, zientziaren eta politiken arteko lotura indartzekoa ere.C. Gaitasuna sortzea 268. Garapen jasangarrirako gaitasun handiagoa sortzeko beharra nabarmentzen dugu eta, horri dagokionez, elkarlan teknikoa eta zientifikoa areagotzeko eskatzen dugu, baita Iparra-Hegoa eta Hegoa- Hegoa zein lankidetza triangeluarra ere. Giza baliabideak garatzea garrantzitsua dela berresten dugu, baita gaitasuna sortzeko trebakuntza, esperientzien eta ezagutzen trukea, jakintza-transferentzia eta laguntza teknikoa ere; horretarako, erakundeen gaitasuna indartu behar da, baita planifikatzeko, kudeatzeko eta ikuskatzeko gaitasunak ere. 269. Laguntza teknologikorako eta gaitasuna sortzeko Baliko Plan Estrategikoa, NBIPk onartua, etenik gabe eta ongi bideraturik gauzatzeko eskatzen dugu. 270. Garatutako eta garatzeko bidean dauden herrialdeetako zientzialariek eta ikerlariek, emakumeek zein gizonek, mundu osoan ingurumena eta garapen jasangarria balioestearekin eta jarraitzearekin loturiko prozesuetan parte hartzera eta ordezkatuta egoteko gonbita egiten dugu, erabakiak hartzeko eta politikak adierazteko prozesuei begira gaitasun nazionalak eta ikerketaren kalitatea handitzearren. 271. Nazio Batuen sistemaren erakunde guztiei eta nazioarteko erakunde batzuei eskatzen diegu lagun diezaietela garatzeko bidean dauden herrialdeei eta, bereziki, gutxien aurreratutako herrialdeei, halaxe bakarrik sortuko baitute herrialde horiek baliabideak modu eraginkorrean baliatzeko ekonomia inklusiboak garatzeko gaitasuna; honela, adibidez: a) Hainbat sektore ekonomikotan jarduketa jasangarriak trukatuz. b) Ezagutzak eta gaitasuna hobetuz garapen-planetan hondamendien arriskua murriztea eta erresilientzia txertatzeko. c) Iparra-Hegoa eta Hegoa-Hegoa lankidetza zein lankidetza triangeluarra lagunduz, baliabideak modu eraginkorrean baliatzen dituen ekonomia bateranzko trantsizioa erraztearren. d) Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkartzeak sustatuz.D. Merkataritza 272. Nazioarteko merkataritzak garapen eta hazkunde ekonomiko eutsiak bultzatzen dituela berresten dugu; halaber, alde anitzeko merkataritza-sistema unibertsal, arautu, ireki, ez-baztertzaile eta bidezko batek zein merkataritzaren liberalizazio koherente batek mundu osoan hazkunde ekonomikoa eta garapena suspertzeko izan dezaketen funtsezko eginkizuna ere berresten dugu; izan ere, garapen jasangarriranzko bidean, hori herrialde guztientzat da onuragarria, edozer garapen-alditan daudela ere. Hori horrela izanik, hainbat kontu garrantzitsuren tratamenduan aurrerapenak lortzea da gure arretagunea (merkataritza distortsionatzen duten subsidioak eta, ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen merkataritza, besteak beste).
  • 40. 273. MMEko kideei eskatzen diegu areagotu dezatela ondorio anbiziotsua, orekatua zein Garapenerako Dohako Programa garatzera orientatua lortzeko ahalegina –betiere gardentasuneko, inklusioko eta erabakiak adosturik hartzeko printzipioak errespetatuta–, alde anitzeko merkataritza-sistema indartzearren. Garatzeko bidean dauden herrialdeek laguntza eta lankidetza handiagoa behar dituzte egokiak diren interesdun guztien aldetik, MMEko lan-programan eraginkortasunez parte hartzeko eta merkataritza-aukerak guztiz baliatzeko.E. Konpromisoen erregistroa 274. Interesdun guztiak eta beren sareek garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea sustatzera bideraturiko politika, plan, programa, neurri eta proiektu zehatzak gauzatzeko, Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentzian 2012an borondatez onartutako konpromisoak txalotzen ditugu. Idazkari nagusiari eskatzen diogu konpromiso horiek biltzeko eta Interneteko erregistro batean antzeko beste erregistro batzuk eskuragarri jartzeko. Konpromisoei buruzko informazioak erabat gardena eta herritarrentzat eskuragarria izan behar du, bai eta aldian behin eguneratu ere.

×