Partaidetza txostena

1,826 views

Published on

EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,826
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
6
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Partaidetza txostena

  1. 1. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DUEcoEuskadi 2020: partaidetza txostena
  2. 2. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DUEcoEuskadi 2020: partaidetza txostena INGURUMEN ETA LURRALDE DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE ANTOLAMENDU SAILA Y ORDENACIÓN DEL TERRITORIO
  3. 3. 6 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena ARGITARALDIA: 2011ko uztaila ARGITARATzAILeA: eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa ecoeuskadi 2020ko Idazkaritza Teknikoa Urkixo zumarkalea 36, 6ª (Bizkaia Plaza) 48011 Bilbo Tel.: 94 423 07 43 • Fax: 94 423 59 00 info@ihobe.net • www.ihobe.net DISeInuA eTA DIAGRAmAzIoA: Canaldirecto • www.canal-directo.com ITzuLPenA: Traductores e Intérpretes S.A. LeGe-GoRDAILuA: BI 2483-2011 Liburu honen edukiak, oraingo edizioan, litzentzia honetan argitaratu dira: Aitortu – Ez merkataritzarako – Lan eratorririk gabe 3.0 Unported (http://creativecommons.org/licenses/by-ncnd/3.0/deed.eu) Txosten hau egiteko, % 100ean birziklatutako papera erabili da, klororik gabea. erabilitako paperak egiaztagiri hauek ditu: Aingeru urdina, europako Iparraldeko Beltxarga eta europako etiketa ekologikoa.
  4. 4. Aurkibidea 05 Sarrera Zer da? Nori dago zuzenduta? Zer helburu ditu? Zertarako egin da? 07 Partaidetza prozesua Zertarako? Nork eta zenbat pertsonak hartu du parte EcoEuskadi 2020 ekimenean? Zer partaidetza espazio jarri dira abian? Zein gai eztabaidatu dira? 15 Partaidetzaren emaitzak Zeintzuk izan dira partaidetzaren emaitzak? Zeintzuk izan dira hausnarketa garrantzitsuenak, ekarpen nagusiak eta ñabardurak? 43 Emaitzak Estrategian islatuta Jaso al ditu Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020k partaidetzaren emaitzak? Zer neurritan? 48 Eskerrak
  5. 5. 5 Sarrera Zer da? Nori dago zuzenduta? Zer helburu ditu? Zertarako egin da? Dokumentu hau EcoEuskadi 2020 ekimenaren, Eusko Jaurlaritzak Txosten honen helburuabultzatutako Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren, EcoEuskadi 2020partaidetza txostena da. ekimenean garatutako partaidetza prozesuari, Txosten onek Estrategia bera osatzen du, eta EcoEuskadi 2020ekimenean parte hartu duten guztiei zuzentzen zaie, baita parte hartu lortutako emaitzei etaez dutenei ere, eta mezu argi bat helarazi nahi du: Estrategia parte Estrategiaren amaierakohartzearekin eta parte hartzetik osatu da. edukiari egindako ekarpenari balioa Izan ere, txosten honen helburua EcoEuskadi 2020 ekimenean ematea da.garatutako partaidetza prozesuari, lortutako emaitzei eta Estrategiarenamaierako edukiari egindako ekarpenari balioa ematea da. Horretarako, EcoEuskadi 2020 ekimenean sortutako partaidetza EcoEuskadi 2020espazio guztietan sortutako dokumentazioa hartu da abiapuntu. Hori ekimenean sortutakoaztertzeak eta tratatzeak emaitzak eta ondorioak ateratzeko aukera eman partaidetza espaziodu. Horiek hurrengo orrialdeetan zehaztuko dira, eskema honi jarraiki: guztietan sortutako dokumentazioa hartu da — Partaidetza prozesu irekia eta gizartearen eta herritarren abiapuntu. erantzuna. — Partaidetzaren emaitzak, sortutako eztabaida eta proposamen nagusiak. — Lortutako emaitzak Estrategiaren amaierako edukian islatuta. — EcoEuskadi 2020 ekimenean parte hartu eta hura eraiki duten pertsonentzako eta erakundeetarako berariazko esker ona. Hori guztia da atalez atal itxura hartuko duen txosten honen edukia.
  6. 6. 7 Partaidetza prozesua Zertarako? Nork eta zenbat pertsonak hartu du parte EcoEuskadi 2020 ekimenean? Zer partaidetza espazio jarri dira abian? Zein gai eztabaidatu dira?Zertarako? Partaidetza prozesuaren helburua partaidetza eta haren ondorio Gizarte eztabaida sortzekonagusiak Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiara gehitzea eta proposamenakizan da. jasotzeko. Eusko Jaurlaritzaren asmoa gizarte eztabaida sortzea izan da,Euskadiko etorkizun jasangarriagoari ekiteko moduari buruzko hainbatikuspegi eta proposamen ezagutzeko, jasotzeko eta kontrastatzeko. Eta EcoEuskadi 2020zalantzarik gabe, lortutako emaitzek Estrategiaren azken dokumentua aberasteko.aberasten lagundu dute.Nork? EcoEuskadi 2020 ekimenak herritarren partaidetza bideratu Interesa duen pertsonaeta erraztu du; gazteen, interesa duten gizarte eta ekonomia eragileen eta erakunde oro.eta erakundeen partaidetza, bereziki. Abian jarritako partaidetza espazio fisiko eta birtualak zenbait Eta bereziki: gazteak,eragilek jasangarritasunean duten esperientziaz eta egindako jarduerez herritarrak, gizartebaliatu dira. Eragile horien artean ditugu: eta ekonomia eragileak eta erakundeak. — IZAITE, Jasangarritasunerako Euskal Enpresen Elkartea. — GARAPEN, Garapen Agentzien Euskal Elkartea. — BAI+5, Eusko Ikaskuntza buru duen lan taldea, Euskadin jasangarritasuna alda dadin sustatzeko. — Q-EPEA, Erakunde Publikoen Elkargune Aurreratua.
  7. 7. 8 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena — Teknologia zentroak. — Tokiko Agenda 21eko foroak zenbait udalerri eta eskualde erakundetan. — Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarea. — Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. — Eusko Jaurlaritza bera. Gainera, diseinatutako partaidetza prozesuak honako hauen berariazko partaidetza bilatu du: — Gazteak, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeen, Lanbide Heziketako zentroen eta Unibertsitatearen inplikazioaren bidez. Horrez gain, unibertsitateko gazteen eta AIESEC graduatuen sare orokorraren, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Bosko Taldea Federazioaren eta KALE DOR KAYIKO ijitoen kultura elkartearen partaidetza aktiboa ere izan dugu. — Gobernuz kanpoko elkarteak eta erakundeak. — Interesa duten herritarrek, zuzenean. Beste partaidetza maila batean, euskal gizarteak garapen jasangarriari buruz zer iritzi duen ezagutu nahi izan du Eusko Jaurlaritzak ere. Horretarako, analisi kualitatiboa (eztabaida taldeen bidez) eta analisi kuantitatiboa (herritarren inkesten bidez) egin ditu. Zenbat pertsona? Zein lekutan? Zein gai? Gizarteak eta herritarrek EcoEuskadi 2020 ekimenaren partaidetzari emandako erantzuna nabarmena izan da.Partaidetza espazioak Sortu den eztabaidaren emaitza laburtzen duten zifrak dira hauek:sortzeko esfortzua nahiz — 50 partaidetza gune fisiko eta birtual abian jarri dira.gizartearen eta herritarren — Aurrez aurreko 78 bilera edo tailer egin dira.emaitza garrantzitsuak — 388 erakunde ordezkatu dira.izan dira. — 2.519 laguntza eta 2.368 pertsona protagonista; haietatik, 1.632 gazteak dira. — Orain arte, 832 erabiltzaile on line espazio irekietan eta gizarte sareetan.9.350 ordu baino gehiago — Eta 9.350 ordu baino gehiago partaidetza lana egiten EcoEuskadipartaidetza lana egiten 2020 sortzeko.EcoEuskadi 2020 sortzeko.
  8. 8. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 9 Horiei gizartearen eta herritarren iritzia ezagutzeko emandako urratsak gehitu behar zaizkie: — Etorkizuneko eztabaida tailerretako 9 taldetan parte hartutako 72 pertsonaren ikerketa kualitatiboa. — Ikerketa kuantitatiboa, euskal herritarrei telefonoz egindako 1.200 elkarrizketaren bidez. Gizarte diskurtso hori eta emaitzak «Bizi kalitatea etajasangarritasuna. 2011ko maiatzeko herritarren inkesta» txosteneanzehazten dira. Txosten horrek EcoEuskadi 2020 ekimenean sortutakodokumentazioa osatzen du. Partaidetza prozesu honen plangintza, antolaketa eta garapenak Jauzi kualitatiboa etajauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekarri du Eusko Jaurlaritzarako eta kuantitatiboa.euskal gizartearentzako. Honetan lagundu du: — Erlazio eta topaketa guneak sortzen berdinak ez direnen artean. — Partekatutako ezagutza, gogoeta eta ikaskuntzak ekartzen dituzten eztabaidak sortzen. — Euskadiren etorkizunaren ikuspegi eta orientazioarekiko herritarren konpromisoa indartzen. Landutako gaiei dagokienez, EcoEuskadi 2020 ekimena egiteko Jarduteko ideiak etaprozesu teknikoaren arabera aldatu dira. Unearen arabera, nola ekin proposamenak sortzeaedo bideratzeko moduari buruzko gogoeta egin da: bilatu du gizarte eztabaidak, Euskadiko — Euskadiren jasangarritasunaren erronka nagusiak. etorkizuneko erronka — Euskadi jasangarriaren 2020ko ikuspegia. nagusiei aurre egiteko. — Euskadiko jasangarritasunaren 8 gakoak. — Helburu estrategikoak, jarduera ildoak eta estrategiaren ekintzak. Hartarako, esfortzu handia egin du abiapuntuko informazio teknikoaitzultzeko, eta, oro har, partaidetza talde bakoitzak —gazteak etajasangarritasunean esperientzia duten eta jarduerak egin dituztenenpresak— ikus dezakeen dokumentazioa sortzeko. Horrekin guztiarekin, EcoEuskadi 2020 ekimenaren partaidetza zifranagusien laburpena hau da (ikus taula).
  9. 9. 10 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena Pertsona Emandako Erakundea Data parte-hartzaileak ordu kop./pertsonako Legazpiko Tokiko Agenda 21eko foroa 2011/03/24 13 1,5 Nerbioi Ibaizabalgo Tokiko 2011/04/04 8 2 Agenda 21 foroa Zarauzko Tokiko Agenda 21 foroa 2011/03/29 18 2 Donostiako Ingurumeneko 2011/04/06 8 2 Aholku BatzordeaHERRITARRAK Debabarreneko Tokiko 2011/03/30 12 2 Agenda 21 foroa (Debegesa) Goierriko eragile sozio- 2011/04/13 14 2 ekonomikoen foroa (Goieki) KALE DOR KAYIKO 2011/04/19 10 9 ijitoen kultura elkartea 2011/04/26 GKEak 2011/04/06 9 2,5 Gizarte iritziaren azterketa: 2011ko martxoa 72 pertsona - 9 eztabaida talde eta maiatza 1.200 pertsona - 1.200 inkesta telefonoz Deustuko Unibertsitatea: 2011/03/28 70 6 La Comercial – 5. maila 2011/04/07 Deustuko Unibertsitatea: 2011/03/15 200 4 La Comercial – 2. maila 2011/04/19 EHU: 2011/04/14 8 3 Donostiako Eskola Politeknikoa UPV/EHU: Garapen Iraunkorreko Graduondokoa eta Tokiko 2011ko apirila 16 3GAZTEAK Agenda 21eko Kudeatzailea 2011ko batez beste 4,46 Lanbide hezkuntzako 23 zentro 841 martxoa-apirila pertsona Bigarren Hezkuntzako eta 2011ko 385 2 Batxilergoko 10 ikastetxe martxoa-apirila AIESEC: unibertsitateko ikasleen 2011/04/27 10 1,5 eta graduatuen munduko sarea 2011/03/12 Eusko Ikaskuntza - Gazteak 22 5,25 2011/04/02 Euskadiko Bosko Taldea Federazioa 2011ko apirila 80 1 1. Gakoa. Baliabide natural eskasak eta agortzear daudenak 2. Gakoa. Mendetasun energetikoa eta klima aldaketaNON 5. Gakoa. Aldaketa demografiko sakonak 6. Gakoa. Belaunaldi aldaketa desorekatua
  10. 10. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 11 Eztabaidatutako eta landutako gaiak2020rako 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. Beste batzukikuspegia Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Helburu estrategikoekin zerikusia duten aldagai kuantitatiboak3. Gakoa. Lehiaren globalizazioa 4. Gakoa. Mugikortasun eta garraio jasanezinak7. Gakoa. Aldatzen ari den balio sistema baten hauskortasuna 8. Gakoa. Nazioarteko garapen desberdina
  11. 11. 12 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena Pertsona Emandako Erakundea Data parte-hartzaileak ordu kop./pertsonako 2011/03/14 16 4ERAGILE SOCIOEKONOMIIKOAK IZAITE 2011/03/18 12 4 2011/04/05 12 4 BAI+5 2011 83 4 Q-EPEA. Bikaintasunaren aldeko 2011/04/11 6 4 erakunde publikoak 01/04/2011 15 4 GARAPEN 2011/04/15 12 4 Teknologia zentroak 2011/03/29 5 4 UDALSAREA 21- Batzorde Teknikoa 2011/04/05 23 4,5 Ihobe, Ingurumen 2011/03/25 10 4 Jarduketarako Sozietate Publikoa 2011/04/08 12 4 Eusko Jaurlaritza 2011/03/09 12 3ERAKUNDEAK Sail arteko saioa Eusko Jaurlaritza 2011/03/29 8 3,25 Sail arteko saioa Eusko Jaurlaritza 2011/04/04 10 3,5 Sail arteko saioa Eusko Jaurlaritza 2011/04/12 13 3,25 Sail arteko saioa Eusko Jaurlaritza 2011/04/18 12 3,5 Sail arteko saioa Jardunaldi irekiak: 2011/01/25 Jasangarritasunaren 272 3 2011/01/26 erronkak Euskadin 2011/05/09 Jardunaldi irekiak:GUNE IREKIAK 2011/05/10 262 4 Jarduteko proposamenak 2011/05/11 Bloga: 19 artikulu Facebook: 385 lagun Sare sozialak 2011 Openideiak: 142 lagun Tuenti: 38 erabiltzaile Twitter: 280 erabiltzaile Helbide elektronikoa 2011 15 ekarpen 1. Gakoa. Baliabide natural eskasak eta agortzear daudenak 2. Gakoa. Mendetasun energetikoa eta klima aldaketaNON 5. Gakoa. Aldaketa demografiko sakonak 6. Gakoa. Belaunaldi aldaketa desorekatua
  12. 12. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 13 Eztabaidatutako eta landutako gaiak2020rako 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. Beste batzukikuspegia Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa Gakoa EAEko Garapen Jasangarriaren Egitura Gobernantza Lurraldearen Antolamendua Osasuna eta Kontsumoa Jasangarritasun Soziala Gobernantza Ekonomiaren eta ingurume- naren Jasangarritasuna Euskadiko jasangarritasuna- ren 9 erronkak aztertzea EcoEuskadi 2020 ekimenaren helburu estrategikoak eta jarduteko proposamenak Partaidetza eta jardunbide jasangarri egokien metodologia3. Gakoa. Lehiaren globalizazioa 4. Gakoa. Mugikortasun eta garraio jasanezinak7. Gakoa. Aldatzen ari den balio sistema baten hauskortas 8. Gakoa. Nazioarteko garapen desberdina
  13. 13. 15 Partaidetzaren emaitzak Zeintzuk izan dira partaidetzaren emaitzak? Zeintzuk izan dira hausnarketa garrantzitsuenak, ekarpen nagusiak eta ñabardurak? Partaidetza prozesuan sortutako dokumentazioa aztertu ondoren, EcoEuskadi 2020kolehendabiziko ondorio hau atera daiteke: partaidetza kalitatezkoa partaidetza kalitatezkoaizan da. Hausnarketek, sortutako eztabaidek eta lortutako ondorioek izan da. Hori adieraztenhala diote, bada. dute emaitzek. Ildo horretatik, EcoEuskadi 2020ren partaidetzaren emaitzak hirumailatan isla daitezke: — Hausnarketa garrantzitsuenen laburpena. — Proposamen nagusien xehetasuna. — Ñabardura eta ekarpen pertsonalizatuak.1. Laburpena: hausnarketa garrantzitsuenak EcoEuskadi 2020 ekimenean parte hartzearen ondorioz orri asko Hausnarketaidatzi eta dokumentu ugari sortu dira. Konplexua da, ia ezinezkoa, garrantzitsuenekeztabaida lekuetan sortutako eduki eta gogoetak ñabardura guztiekin partaidetzaklaburtzea. EcoEuskadi 2020ri ekarritako pentsamolde Hala ere, dokumentazioaren azterketak EcoEuskadi 2020 ekimenariekarritako pentsamolde ildo nagusiak zein diren jakiteko aukera ildo nagusiak laburtzenematen du. dituzte. Gogoeta nagusiak dira adostasuna edo gehiengo iritzia dutenak, etahorrez gain, indartuta ateratzen dira, herritarren iritziaren azterketan.
  14. 14. 16 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena Honako hauek dira:EcoEuskadi 2020, — Parte hartu zuten erakunde eta pertsonek Euskadik GarapenEuskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia behar duela uste dute.Jasangarrirako Estrategia, Indarrean dagoen sistemaren jasanezintasunari —egungobeharrezkoa da. ekonomia, gizarte eta ingurumen krisian islatzen da— aurre egiteko beharrari eta premiari buruzko gizarte adostasuna dago. Aukera moduan, etorkizuneko eta herri ereduko estrategian eta garatzen diren gizarte, ekonomia eta ingurumen politiketan jasangarritasuna txertatzeko gizarte apustua proposatzen da.EcoEuskadi 2020 — Lidergo politikoa eta soziala beharrezkoa eta ezinbestekoa daekimenak lidergo politiko ikuspegi eta eredu ekonomiko eta sozial jasangarri berriarekin lotutako aldaketei aurre egiteko eta haiek onartzeko. Partekatueta soziala behar du. behar da eta pertsonak protagonistak izan behar ditu lidergoak, eta gainera, balioak, ezagutza eta berrikuntza izan behar ditu oinarri.Euskadik gizartearen — Jasangarritasunerantz aurrera egiteko, Euskadik gizarte erantzukizuna gehitu behar die konponbide tekniko etabaterako erantzukizuna teknologikoei.txertatu behar du Erronkei aurre egiteko parte hartzaileek proposatutakokonponbide tekniko proposamenak honako hauekin daude lotuta hein handi batean:eta teknologikoetan. • udeaketateknikojasangarrietaberritzaileajarduera K eremu ezberdinetan; esaterako: energian, klima aldaketan, mugikortasunean, lurralde antolamenduan, baliabideen kudeaketan, ekoizpenean eta kontsumoan. • Euskal gizartearen —administrazioa, eragile sozioekonomikoak eta herritarrak barne—hezkuntza, sentsibilizazioaetakonpromisoaEuskadirako garapen jasangarrirako eredu batekin.Gizarte eragileek eta — Gizarte eragileek eta herritarrek beren gain hartzen duteherritarrek bere gain hartu balio eta portaera jasangarriagoetan oinarritutako herrialdearendute eredu berrirantz aurrera garapen eredu berri baterantz aurrera egiteko erronka. Hortaz, erantzukizuna ez du Administrazioak bakarrik; partekatutakoegiteko konpromisoa. lana da.Pertsonak, balioak, — Hauek dira Euskadin etorkizun jasangarriari aurre egiteko beharrezkotzat jotzen diren baldintza batzuk:administrazio eraginkorraketa gobernatzeko beste modu • ertsonak,etagazteakbereziki, EcoEuskadi 2020 ekimenaren Pbatek EcoEuskadi 2020 ardatz nagusian kokatzea; horren harira, garrantzi bereziaekimenaren ardatz nagusian hartuko du hezkuntza, osasun, gizarte, enplegu eta bestelakoegon behar dute. politikak behar bezala orientatzeak. • Gurebaliosistemalantzea eta indartzea gizarte moduan. • Administraziogardena,koordinatuaetaeraginkorra bermatzea. • Beste gobernantzabatedo herritarrekin gobernatzeko beste modu bat garatzea.
  15. 15. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 172. Xehetasuna: Proposamen nagusiak Partaidetzaren proposamen nagusiek Euskadiko erronkei etahelburu estrategikoei heltzeko moduari egiten diote erreferentzia. Aipatu den bezala, EcoEuskadi 2020 ekimena gizartearen etaherritarren eztabaidaz baliatu da Garapen Jasangarrirako Estrategiaegiteko prozesuaren zenbait unetan: diagnositik proposamenen fasera,2020. urtean Euskadi jasangarria izatearen esanahiari eta ikuspegiariburuzko gogoeta barne. Horrek guztiak balioa ekarri du eta aztarna utzi du. Hala ere, Xehetasun handiagoz,garrantzi handiena eman nahi izan zaio gertuko etorkizunean eta 2020. partaidetzak partekatutakourtera arte Euskadiko erronkei eta helburu estrategikoei aurre egiteko zenbait proposamen ekarriideiak eta proposamenak sortzeari, eta horregatik ahalegin gehienak ditu EcoEuskadi 2020reneskatu ditu. 9 helburu estrategikori Ildo horretatik, partaidetzaren emaitzetatik ondoriozta dezakegu heltzeko.Euskadiren garapen jasangarria bideratzeko moduari buruzkoproposamen-oinarria badagoela. Zenbait proposamen partekatu dira,sortzen direnak eta honako hauen edukiak hartzen dituztenak: — Partaidetza espazioetan bildutako ekarpenak. — Galdetutako herritarren iritzia. Horrek guztiak EcoEuskadi 2020ren partaidetzaren proposamenenzatirik handiena hartzen du. Jarraian 9 helburu estrategikoetarakozehazten dira.
  16. 16. 18 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 1. helburu estrategikoari egindako proposamenak Euskadi ekonomia aurreratu, ekoeraginkor eta ireki bihurtzea Proposamen partekatu nagusiak ESTRATEGIA — Enpresek eta ekoizpen sektoreak benetako apustua egitea ekonomia jasangarriaren alde. — Herrialdearen irudi eta marka bat zehaztea merkatuan bereizteko eta kokatzeko estrategia moduan. EKOERAGINKORTASUNA ETA EKOBERRIKUNTZA — Gure ekonomiaren desmaterializazioa: garatzeko bidean dauden, berritzaileak eta eraginkorrak diren eta balio erantsia sortzen duten sektoreen aldeko apustua. — Produktu berdeen aldeko apustua: produktuetan hobekuntzak sartzea, ekodiseinuan oinarrituz eta bizi zikloa aztertuz, aztarna ekologiko eta soziala txikiagotzeko. — Euskadin industria ekosistema bat sortzea: 0 hondakin. — Ingurumen kudeaketa eta erosketa berdea sustatzea enpresetan eta Administrazioan. ENPRESEN ARTEKO ALIANTZAK — Enpresen arteko lankidetza sareak sortzea, nazioartera hedatzen laguntzeko, ETEei bereziki. — Barne enpresa ekimena eta berezko enpresa ekimena sustatzea. LEHEN SEKTOREA — Tokian tokiko ekoizpena eta kontsumoa laguntzea eta garatzea. — Nekazaritza eta abeltzaintza azalera eta ekoizpen ekologikoa handitzea. — Paisaia eta biodibertsitatea zaintzeko landa garapena. — Bertako merkataritza txikia eta kontsumo taldeak sustatzea. TALENTUA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA — I+G+b: Euskadiko ikerketa eta teknologia sare berria. — Berrikuntzaren sozializazio eta ekoizpen sektorearekin eta Unibertsitatearekin lotura handiagoak. — Teknologia eta jokabide know-how handiagoa. LEGEDIA ETA ZERGAK — Legedia eta zerga berdeak sortzea oinarri eta euskarri gisa. HERRITARREN KULTURA BERRIA — Kontsumo arduratsuaren aldeko herritarren kultura berria sortzea.
  17. 17. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 19Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Helburu hau Euskadiko gaur egungo bizi kalitatearekin lotzen da, baina batez ere etorkizuneko bizi kalitatearekin.— Euskal enpresen nazioarteko lehiakortasuna handitzea eskatzen dute. Nazioarteko egoera berritzeko eta bereizteko aukera moduan hartzen dute.— Ekonomiaren globalizazioa mehatxua da, eta bertako produktuak kontsumitzea eta globalizazioaren kontrako neurriak hartzea eskatzen dute.— Herritarrei zaila egiten zaie helburu hori garapen jasangarriarekin lotzeko.— Berrikuntza administrazioen eta enpresen lana dela usten dute.
  18. 18. 20 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 2. helburu estrategikoari egindako proposamenak Erabat integratzailea den eta enpleguan, hezkuntzan, prebentzioan eta solidaritatean oinarritutako kohesioa duen Euskadi finkatzea Proposamen partekatu nagusiak PRESTAKUNTZA ETA LAN MERKATUA — Lan merkatuari bideratutako eta lotutako prestakuntza bultzatzea. — Hezkuntza sistema berriro diseinatzea, eta balioetara, lanbide heziketara, heziketa teknikora, ekintzailetasunera, nazioarteko eta kultura anitzeko prestakuntzara gehiago bideratzea... — Lanarekin lotutako balioak lantzea, esaterako: lankidetza lana, malgutasuna, ziurgabetasuna kudeatzea, sormena... — Pixkanakako ondorengotza sustatzea, adinekoen esperientziaz baliatuz. Mentoring programak sortzea, helduentzat eta gazteentzat. — Bizitza osoan zehar egindako prestakuntza sustatzea. ENPLEGU PLANAK — Enplegua eskatzen duten sektore berriak laugarren sektore moduan (I+G+b), osasunaren eta laguntza esparrua, edo EcoEuskadi 2020 garapenak ekarritako aukera berriak identifikatzea eta sortzea. — Talentuen ihesa saihesteko, enplegu atsegina eta kalitatezkoa bultzatzeko planak eta sektorekako politikak sortzea. — Enplegua bilatzen laguntzea eta kalitatezko aholkularitza ematea. — Lan merkatuan sortzen diren aukerak malgutasunez kudeatzea. — Antolatutako harrera eta etorkinen enpleguarekin lotutako prestakuntza. EKONOMIA EGITURA INDARTZEA — Enpresa arteko lankidetza sareak sortzea. — Enpresa sistema horizontalak sortzea. — Negozioetan ondorengotza sustatzeko sistema sortzea. GIZARTE BAZTERKERIAREN KONTRAKO BORROKA — Langabeziak sortutako gizarte bazterkeriaren kontrako planak sortzea. LEGEDIA ETA ZERGAK — Enplegu sorrera eta kontratazio hobeak sustatuko dituzten legedia eta zergak. — Ezkutuko enplegua kontrolatzea. HERRITARREN KULTURA — Kultura ekintzailea eta lankidetza sustatzea.
  19. 19. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 21Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Enplegua euskal gizarteak dituen kezketako bat da, baita Euskadiren funtzionamendu onerako oso alderdi garrantzitsua ere.— Gazteek prestakuntza ona dute, baina Euskadin bizitzen eta lan egiten gelditzeko aukera ematen duten lanpostu kualifikaturik ez dagoelako ustea dago.— Laneko frustrazio horren eta zenbait ekonomia sektoreren etorkizunaren gainean gizarte kontzientzia dago, eta horiei konponbidea eskatzen diete, Euskadiren etorkizuneko motorretako bat baitira.— Hezkuntza sistema merkatuaren beharretara -eta alderantziz- gehiago egokitu behar delako ustea dago.— Euskadiko lan merkatua garatzea denon esku dago; hala gizartearen nola enpresen eta erakundeen esku; hain zuzen ere.
  20. 20. 22 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 3. helburu estrategikoari egindako proposamenak Gizarte babeseko sistemak indartzea, garapen harmoniko, osasungarri eta bidezkoa bermatzen jarrai dezaten Proposamen partekatu nagusiak GIZARTE BABESEKO SISTEMA — Gogoeta publikoa pentsioen sistemari eta gizarte kargak finantzatzeko sistemari buruz. — Jasangarritasun irizpideak txertatzea gizarte babesteko sisteman. GASTU SOZIALA — Gastu soziala Europako batez bestekoarekin berdintzea; eta kudeaketa gardena eta eraginkorra. OSASUN ETA LAGUNTZA SISTEMA — Gizarte eta osasun sistema eta laguntza sistema berriz egokitzea: prebentzioaren kudeaketa, kronikotasuna kudeatzea, bizi itxaropen handiagoa duten biztanleen beharretara egokitzea, adinekoak etxean artatzeko ekimenak eta abar. — Osasun publikoari buruzko Euskadiko legea, eta osasun politiken arlo aniztasuna kontuan hartzea. Osasun publikoa gainerako sektorekako politiketan sartzea. — Prebentziora eta osasunerako hezkuntzara orientatutako osasun sistema publikoa. — Ezagutza ikertzea eta sortzea. JAIOTZA TASAREN GIZARTE SUSTAPENA — Enpresa pribatuko enpleguaren ezaugarriak kontuan hartzen dituzten jaiotza tasa handitzeko politika berritzaileak sortzea, hau da: laguntza ekonomikoak familiei, ordutegi malgutasuna, lan utzialdien erregulazioa, diruz lagundutako haurtzaindegiak... FAMILIA ETA LANA UZTARTZEA — Uztartzen laguntzeko neurriak, batez ere, enpresa pribatuan: telelana sustatzea, malgutasuna eta ordutegiak egokitzea, eta abar. — Zaintzaileari lan merkatura sartzen laguntzeko bideak bultzatzea. AUZOLANA — Auzolana eta gizarte lana sustatzea. — Adinekoek gure gizartean duten egiteko soziala aintzatestea. — Esperientziaren eta adinekoen balorazio sozial handiagoa. LEGEDIA ETA ZERGAK — Proposatutako gizarte neurriak errazten dituzten arautegia eta zergak sortzea. HERRITARREN KULTURA — Zerbitzu publikoen kostua dela eta, erantzukidetasuneko kultura sortzea horien inguruan.
  21. 21. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 23Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Gizarte babeseko sistemari eustearekin kezkatuta daude. Hala ere, gizarteak jardun ezin duelako sentsazioa transmititzen du, eta ez da gai honi buruz asko hitz egiten.— Herritarrak kezkatuta daude biztanleen zahartzearekin eta jaiotza tasa baxuarekin.— Baikortasunez hartzen dute immigrazioa kotizazioen igoeraren irtenbide moduan, baina jaiotza tasaren erantzun moduan baztertzen dute.— Jaiotza-tasari eta gizarte babeseko sistemari eusteari mesede egiten dieten neurriak garatzeaz erakundeak arduratu behar direla uste da.
  22. 22. 24 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 4. helburu estrategikoari egindako proposamenak Gure natura baliabideei eta biodibertsitateari eustea, eta horretarako, lurraldea, azpiegiturak, ekipamenduak eta etxebizitzak errespetuz eta orekaz antolatzea Proposamen partekatu nagusiak LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA PLANGINTZA — Lurraldearen antolamendua herrialde ikuspegiarekin egitea. EcoEuskadi 2020 ekimenarekin lotutako Lurralde Antolamendurako Zuzentarau (LAZ) berriak eta erakundeetarako erreferentzia moduan. — Lurralde antolamendua sektorekako beste politika batzuetan sartzea. — Lurzoruaren artifizializazio maila mugatzea, eta leheneratzea sustatzea. — Irizpide hauek txertatzea: trinkotasuna, oreka, jasangarritasuna, koherentzia, berriz dentsifikatzea, baliabideen muga fisikoak, errehabilitazioa... — Udal plangintza Agenda 21en Tokiko Ekintza Planetan txertatzea. ERAIKITZEA ETA ERAIKINAK — Etxebizitza ekoeraginkorrak, eraikuntza bioklimatikoko irizpideei jarraituz tamainan egokitutakoak, sustatzea. — Eraikinen stocka kudeatzea eta etxebizitzaren merkatu arrazionalagoa sustatzea. — Eraikinen, lurzoruen eta ekipamenduen berrerabilera, berrikuntza eta birziklatze programak. — Ingurumenari buruzko eranskina sartzea eraikuntza proiektu osoan. BIODIBERTSITATEA — Biodibertsitateari, landa jarduera sustatzeari eta lurreko eta itsasoko paisaiak kudeatzeari buruzko udal planak sortzea. — Korridore ekologikoak planifikatzea lurralde osoan, babestutako guneak lotzeko. BALIABIDEEN KUDEAKETA — Baliabideak eraginkortasunez eta arrazionalki erabiltzeko politikak sortzea. — Baliabideen berrerabilera sustatzea. Esaterako, uraren hirugarren mailako tratamendua. — Hondakinak balioztatzeko ikerketa. — Berrikuntza eta ikerketa ingurumen eragin txikiagoa duten material eta ekoizpen sistema berriak bilatzean. LEGEDIA ETA ZERGAK — Proposatutako neurriak errazten dituzten arautegia eta zergak sortzea. Esaterako, materialen erabilera txikiagotzen duen ontzien lege berria, ekodiseinu irizpideak dituzten azpiegiturak sustatzea, ekoeraginkortasun irizpideak dituzten eraikinak berritzeko planak sortzea... HERRITARREN KULTURA — Lurraldea, biodibertsitatea eta paisaia nabarmentzen dituen gizarte kultura bultzatzea.
  23. 23. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 25Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Herritarrak kontziente dira -teorian, bederen- lehengaiak eta baliabide naturalak kontsumitzeko egun daramagun erritmoarekin jarraitzea ezinezkoa dela.— Hala ere, biztanleen erdiak erakundeek egindako ohartarazpenak gehiegizkoak direla uste du.— Herritarrak prest daude laguntzeko, baina ez dute erantzukizuna beren gain hartzen. Uste dute baliabideak aurrezteari eta horiek babesteari buruzko erabakiak botere-maila handiagokoek hartu behar dituztela, eta horiek arduratu beharko liratekeela egitura eredua aldatzea sustatzeaz.
  24. 24. 26 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 5. helburu estrategikoari egindako proposamenak Jatorri fosileko energiekiko mendekotasuna minimizatzea, berotegi efektuko gas isuriak murriztea eta klima aldaketaren eraginak minimizatzea Proposamen partekatu nagusiak KLIMA ALDAKETAREN AURKA BORROKATZEKO ESTRATEGIA INTEGRALA — 20/20/20 konpromisoa herrialde, lurralde, udalerri eta pertsona moduan: Kontsumoa % 20 murriztea, gure jarduerarekin lotutako CO2 isuriak % 20 murriztea eta energia berriztagarrien ekoizpena % 20 handitzea. — Lidergo publiko eta pribatua. I+G+b karbono urriko ekonomia baterantz aurrera egiteko. — Udal plan energetikoak sortzea. KONTSUMO TXIKIAGOA ETA ERAGINKORTASUN ENERGETIKO HANDIAGOA — Eraginkortasun energetikoko programak sortzea eraikinetan, produktuetan, argietan, ibilgailuetan...Kontsumo energetikoan mugan finkatzea. — Erosketa publiko eta pribatu berdea egitea. — Azpiegiturak eta sareak modernizatzea. ENERGIA BERRIZTAGARRIA ETA AUTOHORNIKUNTZA SORTZEA — Baliabide energetiko berriztagarrien balioa handitzean oinarritutako politika energetikoa, ikuspegi integralarekin. Beste lurraldeetako estrategiak berrikustea; esaterako, Austriakoak. — Energia berriztagarrira bideratutako ezagutza eta I+G+b sortzea. — Sektore honetan enpresa ekimena eta laguntzeko inbertsio publikoa sustatzea. — Euskadin energia berriztagarrien ekoizpena handitzea eta energia termikoa eta nuklearra pixkanaka murriztea. — Ekoizpen eta banaketa zirkuitu laburrak. Energia sortzeko zentroetan mikrosorkuntza bultzatzea eta zentro horiek deszentralizatzea minizentral hidraulikoetan, miniproiektu eolikotan... KLIMA ALDAKETA — Konpentsazio neurriak sortzea, hala nola, basoak, berdeguneak eta labore-lurrak karbono hobi moduan sustatzea. — Klima aldaketaren ondorioak hobeto ezagutzea eta hedatzea. LEGEDIA ETA ZERGAK — Zerga berdeak eta horiekin bat datorren lege esparrua. — Neutroak eta energetikoki jasangarriak diren eraikinen (berriak eta berritzen ari direnak) legea. — Kontsumismoa eta zarrastelkeria sustatzen duen publizitatea arautzea. HERRITARREN KULTURA — Sentsibilizazioa, prestakuntza eta hezkuntza kontsumo arduratsu eta zorrotzean. — Erantzukidetasunarekin lotutako balioak sortzea eta ekintza txikiei pizgarriak ematea.
  25. 25. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 27Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Badirudi gizarteak klima aldaketaren eta mendetasun energetikoaren arazoak bereiz ikusten ditu.— Klima aldaketa garrantzitsutzat jotzen dute, ematen zaizkion ondorioengatik; baina ez dute premiazko arazotzat hartzen, ukiezina delako.— Gizarteak garrantzi eta premia handiagoa ematen dio mendetasun energetikoari, besteak beste petrolioaren eta, oro har, energia fosilen agortzea gisako gaiak indarrean direlako.— Herritarrek lurraldean bertan sor daitezkeen energia berriztagarrien aldeko apustua egiten dute. Hala ere, gizarte jarduerako foroetatik urrun geratzen den erabakia da.
  26. 26. 28 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 6. helburu estrategikoari egindako proposamenak Lurralde barruan egituratzeko eta kanpoaldearekin lotura lehiakorra izateko aukera emango duen mugikortasun integratu jasangarriagoaren eredua bultzatzea Proposamen partekatu nagusiak PERTSONEN MUGIKORTASUN JASANGARRIA — Garraioa jasangarritasun irizpideen eta osasuna eta osasungarria dena sustatzeko irizpideen arabera planifikatzea. — Lurraldean garraio publiko arrazionaleko sarea bultzatzea, deszentralizatua, lotura guneekin eta eskualdeko antolaketa baten araberakoa. — Garraio publiko arrazoizkoa eta eraginkorra sustatzea. — Ibilgailu pribatuaren erabilera mugatzea eta arautzea; batez ere, hiriguneetan. — Ibilgailu eraginkorragoak ikertzea eta bultzatzea. SALGAIEN MUGIKORTASUN JASANGARRIA — Salgaien kudeaketa logistikoari buruzko ikerketa. — Salgaien trenbide eta itsaso bidezko garraio sarea bultzatzea. — Intermodalitatea sustatzea, eta errepidez egindako distantziari mugak jartzea. — Flota eraginkorrak. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA AZPIEGITURAK — Errepide berrien sorrera mugatzea. — Lurralde antolamendua eta hirigintza planeamendua bateratzea. — Hiri planeamendua eta azpiegiturak, motorrik gabeko joan-etorriak eta garraio publikoa sustatzeari lotuta: errail esklusiboak, aldirietarako aparkalekuak, eta abar. — EAEn bizikleta erabiltzeko estrategia. Lurraldean lotuta dauden bizikleta sareak planifikatzea. LEGEDIA ETA ZERGAK — Mugikortasun jasangarriari eta seguruari buruzko Euskadiko legea. — Mugikortasun planak sortzea udalerrietarako, industrialdeetarako, enpresetarako, ikastetxeetarako... HERRITARREN KULTURA — Kultura aldaketa sustatzea: ibilgailu pribatuaren desbalorazio soziala eta ohitura berriak sustatzea. — Lekuz aldatzeko beharrak txikiagotzen dituzten irtenbide teknologikoak sortzea. Esaterako, Administrazioan edo lantokian.
  27. 27. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 29Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Euskadiko herritarrentzat trafiko arazoek eta mugikortasunak ez dute eragin nabarmenik bizi kalitatearen egoeran.— Herritarren iritzia garraio publikoaren erabilerara mugatzen da, garraio pribatuaren erabileraren aldean. Gutxitan aipatzen dute salgaien garraioa.— Herritarrak garraio publikoaren erabileraren erantzule sentitzen dira. Hala ere, mugikortasun eredu berria egiteko arduradunak erakundeak direla uste dute. Eredu horrek honako hauek ditu oinarri: salgaiak garraiatzeko bide berriak garatzea eta herritarren garraio publikoa erabiltzea sustatzea.
  28. 28. 30 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 7. helburu estrategikoari egindako proposamenak Kalitatezko hezkuntza eta balio sistema sortzea, eskola arrakasta lortzera bideratutakoa, malgua eta, hezkuntza zein trebakuntza edukien aldetik, lan merkatuak eta gizarteak bizitza osoan zehar eskatzen dituzten gaitasunetara egokitua, jasangarritasuna arlo guztietan barne hartuta Proposamen partekatu nagusiak ZEIN BALIO? — Euskara, Euskadiko gizarteak partekatutako balio moduan. Erabilera normalizatua sustatzea eta ikasten laguntzea. — Balioak pertsona eta gizarte moduan: gizarte gizatiarragoa, soilagoa, solidarioagoa, enpatikoagoa, aktiboagoa, sortzaileagoa, kritikoagoa, erresilienteagoa, belaunaldi arteko elkarrizketa bultzatzen duena, esperientzia balioztatzen duena eta gazteei laguntzen diena. Euskal nortasuna, aniztasuna eta beste kultura eta errealitate batzuen aldeko irekiera uztartzen dituen gizartea. — Lanarekin lotutako balioak: ongi egindako lana, lankidetza, ekimena, malgutasuna, esfortzua, partaidetza. — Balioak administrazioan eta erakunde publiko nahiz pribatuetan. HEZKUNTZA — Hezkuntza sistema berriro diseinatzea, eta balioetara, lanbide heziketara, heziketa teknikora, ekintzailetasunera, nazioarteko eta kultura anitzeko prestakuntzara gehiago bideratzea... — Bikaintasunerako hezkuntza lortzeko heziketa sistema, balioetan eta eskumenetan orientatutakoa. — Lan merkatuari bideratutako eta lotutako prestakuntza bultzatzea. — Euskadi hezitzailea: bizitza osoko ikaskuntza sustatzea. — Euskadi berritzailea egia bihurtzea. HERRITARREN KULTURA — «Aldaketaren eragilea pertsonen kontzientzia sozialean dago». — Jasangarritasunerako hezkuntza: herritarren erantzukidetasuna eta kontzientzia soziala ingurumenaren arazoaren aurrean. — Kontsumo eta jokabide eredu sozialari buruzko eztabaida.
  29. 29. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 31Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Bizitza osoan zehar ikastea eta ekitea funtsezkoak dira uneoro aldatzen eta berritzen ari den gizartearentzat.— Hala ere, herritarrek diote berdina eta jasangarria izan nahi duen gizarteari inongo onurarik ekartzen ez dioten kontsumismoa eta ohitura indibidualistak direla nagusi. Hartu nahi den aldaketan «pentsatzeko» beharra sumatzen da. Azken batean, gizartean bizitzeko modu berriak definitzean, sortu dugun gizarte eredua sortu nahi dugunaren aurrean aztertzean datza.— Hori horrela, herritarrek garrantzitsutzat jotzen dute iraganeko balio positiboak berreskuratzea, eta horiek garai berrietara egokitzea. Halaber, enpresa ekimeneko, berrikuntza eta sormeneko balioak irakastea, beste printzipio batzuekin batera, hala nola konpromisoa, solidaritatea edo esfortzua.
  30. 30. 32 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 8. helburu estrategikoari egindako proposamenak Berritzailea, eraginkorra, abegitsua eta herritarrentzat gardena den administrazio publiko bat ezartzea Proposamen partekatu nagusiak LIDERGOA — Euskadin garapen jasangarria lortzeko benetako konpromisoa eta lidergoa izatea, herrialderako funtsezkoak diren alderdiak (energiaren aldeko apustua...) lehia politikotik kanpo uzte aldera. — Sare eta aliantza publiko-pribatuak ezartzea: erakundeak, enpresak, teknologia zentroak, unibertsitatea eta ikastetxeak. ERAGINKORTASUNA ETA GARDENTASUNA KUDEAKETAN — Aldaketak eta hobekuntzak sartzea administrazioan: erakunde barruko eta arteko koordinazioa, profesionaltasuna, lankidetza, funtzionarioen motibazioa. — Eraginkortasun handiagoa baliabide publikoen kudeaketan eta gobernu onaren kultura sortzea. — Kontu publikoen gardentasuna bermatzen duten neurriak: gastuen eta inbertsio publikoen informazio publikoa. — Administrazioan teknologia berriak aplikatzea. — Prestakuntza, ezagutza eta balioak arduradun politikoengan. GOBERNANTZA BERRIA — Konfiantza sortzen duten kalitatezko partaidetza prozesuak sortzea. Informazio ulergarria, jokoaren arauak eta konpromisoak dituzten partaidetza prozesuak. — Gizartera gehiago hurbiltzea: enpresak eta herritarrak. — Horizontaltasun handiagoa administrazioan eta gizartean. — Partaidetza publikoko tokiko itunak. ADMINISTRAZIO EREDUGARRIA — Erosketa publiko berdea eta ingurumen kudeaketa jasangarria sustatzea. LEGEDIA ETA ZERGAK — Kontabilitate eta zerga berdeak sortzea. HERRITARREN KULTURA — Partaidetzarako eta publikoa eta komunitarioa dena nabarmentzeko hezkuntza. — Komunitate kontzientzia sortzeko erresilientzia.
  31. 31. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 33Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Erakunde arteko lankidetza garrantzitsua da, bikoiztasunak saihesteko eta Administrazioaren jarduera eremua handitzeko.— Euskal gizarteak ezinbestekotzat jotzen du Administrazioaren kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izatea eta esfortzuak eta erabilitako baliabideak optimizatzea.— Beharrezkoa da erakundeek herritarrengandik hurbil egotea eta informazio, komunikazio eta partaidetza bide argi eta gardenak irekitzen laguntzea.— Gainera, administrazioa jasangarritasunari dagokionez eredugarri izatea nahi dute herritarrek, baita horrek jardunbide egoki jasangarriak sortzea eta erraztea ere herritarrengan.
  32. 32. 34 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 9. helburu estrategikoari egindako proposamenak Euskadik Milurtekoko Helburuak betetzen, eta, oro har, herrialde txiroenek garapen jasangarria lor dezaten laguntzea Proposamen partekatu nagusiak LIDERGOA — Euskadiko lankidetza politikoa planifikatzea Milurteko Helburuak betetzen laguntzeko. — Euskadiko BPGren % 0,7 garapenerako lankidetzarako bideratzea, herrialde hartzaileen garapen endogenoari laguntzeko. EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA — Kontsumo produktuen aztarna ekologikoa eta soziala garatzea. — Ekoizpen eta erosketa berde eta arduratsua garatzea. SEKTORE PRIBATUAREN INPLIKAZIOA — Erantzukizun sozial korporatiboko estrategiak sortzea enpresetan. — Beste herrialde batzuetan inbertsioak egitea, irizpide sozial, demokratiko eta jasangarrien arabera. ETORKINAK HARTZEA — Etorkinak hartzeko planak sortzea, prestakuntzan eta enpleguan oinarrituta. — Euskadiko immigrazioari buruz gogoeta egitea, ikuspegi positibotik, pertsona aktibo eta sortzaile bezala. HERRITARREN KULTURA — Lankidetzarako heztea eta sentsibilizatzea. — Solidaritatea eta boluntariotza sustatzea, gizarte balio moduan.
  33. 33. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 35Eta galdetutako herritarrek zer pentsatzen dute?— Kezka handia dago Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desberdintasunengatik. Herritarrak kontzientziatuta daude herrialde garatuek garatu gabeko herrialdeen egoerarekin duten erantzukidetasunarekin.— Herrialde garatuen inplikazioa behar da desberdintasunen sistemari irtenbidea emateko; hala ere, gizartea sinesgogor agertzen da hori egiteko aukerekin.— Herritarrak kontzientziatuta badaude ere, gizartea ez da helburu horren protagonista zuzen sentitzen, bere erabakitzeko ahalmenetik kanpo eta urruti dagoela uste dute.
  34. 34. 36 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena 3. Xehetasunak: ekarpen pertsonalak Partaidetza espazio bakoitzak, talde bakoitzak, pertsona bakoitzak Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiari balioa sortzen lagundu du, gogoeta eta eztabaida interesgarrien bidez.Gainera, errealitatearen Hori guztia aztertzeak eta tratatzeak denek partekatzen dituzten zenbaiteta esperientziaren proposamen osatzeko balio izan du. Emaitza garrantzitsua eta kalitatezkoa da,arabera, partaidetza aurreko atalak argi uzten duen bezalaxe.espazio bakoitzak Hala ere, partaidetza analisitik abiatuta, garrantzitsua da parteñabardurak gehitu dizkio hartu duen talde bakoitzak EcoEuskadi 2020ri erantsi dionEcoEuskadi 2020ri. ñabardura -errealitatearen, esperientziaren eta jardueraren arabera- baloratzea eta nabarmentzea. Horrexegatik, talde bakoitzak partaidetza espazio bakoitzean egindako ekarpenen xehetasunak eta ñabardurak islatu nahi izan dugu jarraian, partaidetza prozesuaren emaitza garrantzitsu baitira. Iritzi eta hausnarketa bakoitzaren balioa aintzatesteko modua da. Gazteak Eragile sozio- ekonomikoak Herritarrak Erakundeak Gune irekiak
  35. 35. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 37HerritarrakErakundea Ñabardura eta ekarpen pertsonalakLegazpiko Tokiko «Euskadiko jasangarritasun gaiei buruzko akordio edo itun soziopolitikoAgenda 21eko foroa handia behar dugu». «Ekintza jasangarrien gaineko konpromisoak arautzeko eta finkatzekoNerbioi Ibaizabalgo Tokiko beharra nabarmentzen dugu. Esaterako, mugikortasun jasangarriariAgenda 21 foroa eta seguruari buruzko Euskadiko legea proposatzen dugu, edo 20/20/20 konpromisoa erakunde, enpresa eta herritarren esparrura hedatzea». «Gizarte garen heinean, lanarekiko dugun jarrera aldatu behar duguZarauzko Tokiko eta kultura ekintzailea berreskuratu behar dugu. Hezkuntzaren bidezAgenda 21 foroa eta gazteei lagunduta bultzatu behar dugu ekimena». «Erakundeek eta gizarteak, biek hartu behar dute klima aldaketaren kontra borrokatzeko erantzukizuna. CO2 isuriak murrizteko helburuakDonostiako Ingurumenerako finkatu behar dira; eta horretarako neurri jasangarriak aplikatu beharAholku Batzordea dira eredu energetikoan, lurralde antolamenduan eta hirigintzan, mugikortasunean, eraikuntzan eta birgaitze lanetan...». «Beste eredu energetiko baterantz jo behar dugu, energia kontsumoaDebabarreneko Tokiko txikitzeko neurrien eta autosufizientzia energetikoko helburuen bidez.Agenda 21 foroa (Debegesa) Horretarako, berrikuntza teknologikoa garrantzitsua da». «Lankidetzako enpresa sareak eratu behar ditugu, nazioarteko merkatuan egoteko. Sare horietan, balio katearen hainbat maila egongoGoierriko eragile sozio- dira: unibertsitatea, teknologia zentroak, erakundeak, enpresak. Halaber,ekonomikoen foroa (Goieki) garrantzitsua da herrialdearen marka bat definitzea, bereizteko eta kokatzeko estrategia moduan». «Hizkuntzak pentsamendua sortzen du, eta pentsamenduak ekintzak sortzen ditu. Terminologia aldatzen ere aurrera eginKALE DOR KAYIKO ijitoen behar dugu; esaterako, Euskadiko talde kultural edo etniko guztiakkultura elkartea sartu behar ditugu baiezko ekintzei, bazterkeria positibo ezari eta interkulturalitateari buruz hitz egiten dugunean». «Garrantzitsua da aniztasunari eta gizarte kohesioari arreta jartzea,GKEak balioetan lan egiten duen eta beste herrialde batzuekin eta etorkinekin duen erantzukizuna onartzen duen gizarteren bidez». Euskadiko herritarrentzat garapen jasangarriaren kontzeptua positiboaGizarte iritziaren azterketa baina urruna da. Ingurumenarekin eta eredu energetikoarekin lotzen dute; ez, ordea, kohesio ekonomikoko eta sozialeko alderdiekin.
  36. 36. 38 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostenaGazteak Erakundea Ñabardura eta ekarpen pertsonalak «Unibertsitateak egiteko garrantzitsua du EcoEuskadi 2020 ekimenean. Unibertsitateak berdeagoak izan daitezen eta klima Deustuko Unibertsitatea: aldaketa epe luzera egokitzea eta epe laburrera arintzea susta La Comercial – 5. maila dezaten proposatzen dugu. Horrez gain, hezkuntza sisteman aldaketak egin behar direla uste dugu, gazteak aldez aurretik hartutako esperientziaz sar daitezen lan merkatura». «Kasu praktikoak gauzatu ditugu, enpresek, beren estrategiarekin, Deustuko Unibertsitatea: kudeaketarekin eta jasangarritasunaren arloan egindako jarduerekin La Comercial – 2. maila nola lagun dezaketen aztertzeko». UPV/EHU: «Garrantzitsua da jasangarritasunarekin zerikusia duten gaiak Donostiako Eskola unibertsitateko ikasketa planetan eta gainerako trebakuntza Politeknikoa planetan sartzea». UPV/EHU: «Funtzio publikoa erronka berrietara eta gizartearen eskakizunetara Garapen Iraunkorreko egokitu behar da, eta eraginkortasuna hobetu, gobernantza modu Graduondokoa eta Tokiko berrien bidezko herritarren parte hartzea barne». Agenda 21eko Kudeatzailea «10 bideo eta 160 argazki digital ekarri ditugu EcoEuskadi 2020 Lanbide hezkuntzako ekimenera, gure eguneroko ohituretan jardunbide egoki eta desegoki 23 zentro jasangarriak identifikatzeko». «EcoEuskadi 2020 aukera paregabea izan da gure eguneroko jokabide eta ohitura txikien jasangarritasunari eta haien Bigarren Hezkuntzako eta garrantziari buruz gogoeta egiteko. Halaber, erakundeek eta Batxilergoko 10 ikastetxe proposamenek garatu beharreko proposamenak prestatu ditugu. Adibidez, familia eta lana uztartzen laguntzen duten neurriak». AIESEC: unibertsitateko «Aukera jasangarriak sortzeko, ikerketa eta teknologia ikasleen eta graduatuen garrantzitsuak direla uste dugu. Esaterako, energian». munduko sarea «Beste gobernantza eredu batzuk sortu behar ditugu, eta pertsonak Eusko Ikaskuntza - Gazteak eta ingurua erabakiak hartzeko prozesuen oinarri izan behar dira». «Hezkuntza ez-formala garrantzitsua da balioetan hezteko. Gainera, Euskadiko Bosko uste dugu gizarteak gazteei gaitasun pertsonalak hobetzen lagundu Taldea Federazioa behar diela».
  37. 37. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 39Eragile sozioekonomikoakErakundea Ñabardura eta ekarpen pertsonalak «Garatzen ari diren sektoreen aldeko apustua egin behar da, balioa sortzeko eta erreferentzia izan daitezen (zertan gara onak?). HoriIZAITE horrela, ezinbestekoa da berrikuntza aplikatua bultzatzea eta esfortzuak helburu argiekin finkatzea». «Gure ekonomiak garapen jasangarrirako eredu baterantz jo behar du. Eredu horrek lidergoa eta borondate politikoa beharko dituBAI+5 egitura aldaketei aurre egiteko. Horrez gain, arriskuaren kultura beharko da Euskadin berrikuntzak sartzean».Q-EPEA. «Erakundeen arteko komunikabide sendoak sortu behar dira,Bikaintasunaren aldeko zer egin den eta zer egiten ari den jakiten laguntzeko. Horrela,erakunde publikoak beharrezkoak ez diren ekintzak eta gaitasunak ez dira errepikatuko». «Tokiko ekonomia sustatu behar dugu, lan aztarna kontuan hartuGARAPEN eta barne ekimena sustatu, enpresa lankidetzaren bidez eta eskualde mailako inguru berritzaileak sortuz». «Euskal ikerketa eta teknologia sare berria behar da, herrialdearen zerbitzura dagoena. Atomizazioa saihesten duen sarea, ezagutzaTeknologia zentroak transferentzia sustatzen duena eta administrazioaren laguntza eta lidergoa duena».
  38. 38. 40 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostenaErakundeak Erakundea Ñabardura eta ekarpen pertsonalak «Bestelako gaien artean, gure gizartean nagusi diren balioei eta jasangarritasuna errealitate bihurtzeko eskatzen den kontsumo eta UDALSAREA 21, portaera ereduan beharrezkoa den aldaketari buruz eztabaidatu Batzorde Teknikoa dugu. Irtenbide teknikoez eta kudeaketa irtenbideez gain, hezkuntza eta erantzukizun aldaketak ere egin behar dira». Ihobe, Ingurumen «Jasangarritasunaren benetako erronka ez dago teknikan, pertsonen Jarduketarako Sozietate burmuinean baizik. Horrez gain, ekonomia berdeago baterantz jo behar dugu, bat datorren zergekin, desmaterializazioaren, Publikoa ekodiseinuaren, ekoberrikuntzaren eta 0 hondakinen bidez». «Kudeatu beharreko baliabide eskasa da lurzoru naturala, eta Eusko Jaurlaritza herrialdearen antolamenduak multzo ikuspegia izan behar du, Lurralde Antolamendu lurralde bakoitzaren ezaugarriak bereizteko. Hartarako, erakundeen Sailaren saioa arteko lankidetza behar da, eta politikan gobernantza berri baten aldeko apustua egin, gardentasunez, konfiantzaz eta koordinazioz». Eusko Jaurlaritza «Osasunaren ikuspegi integrala behar dugu, eta politika guztietan Osasun eta Kontsumo erabili. Horrez gain, gure osasun sistema berriz pentsatzea eta Sailaren saioa osasun lege batekin arau bihurtzea proposatzen dugu». «Gizarte zerbitzuetan gure inguruko herrialdeek baino gutxiago gastatzen dugu. Gastu soziala Europako batez bestekora egokitu Eusko Jaurlaritza behar dugu, eta aldi berean, baliabide publikoak egoki erabiltzeko Gizarte jasangarritasunari herritarren konpromiso handiagoa hartzeko aukera ematen buruzko sail arteko saioa duen kultura sustatu. Gobernuak gastatzen duena zergadunaren poltsikotik ateratzen da». «Garrantzitsua da 2 kontzeptu bereiztea. Batetik, administrazio Eusko Jaurlaritza eraginkorra, gardena eta berritzailea; bestetik, gobernantza edo Gobernantzari buruzko sail gobernatzeko modu parte hartzailea. Ildo horretatik, ekintzak arteko saioa proposatzen ditugu, gobernantzan aurrera egiteko, sail barruko, sail arteko eta erakunde arteko mailan». «Lehengaien erabileraren hain mendekoak ez diren azpisektoreen alorrean eta existitzen diren prozesu eta produktuen inguruko Eusko Jaurlaritza I+G+b sustatu behar dugu. Halaber, tresna berriak sortu behar Ingurumen eta ekonomia dira: zerga multzo berritzailea, beste tresna ekonomiko batzuk jasangarritasunari buruzko eta arautegia. Bestalde, lurralde antolamenduko zuzentarauek sail arteko saioa EcoEuskadi 2020 ekimenaren zuzentarauetara egokitu beharko luketela uste dugu».
  39. 39. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 41Gune irekiakErakundea Ñabardura eta ekarpen pertsonalakJardunaldi irekiak: «Herrialde moduan pertsonen eta salgaien mugikortasunari aurreJasangarritasunaren egin behar diegu; beraz, erronkatzat hartu behar dira EcoEuskadierronkak 2020 ekimenean». «EcoEuskadi 2020 ekimenaren helburu estrategikoei egindakoJardunaldi irekiak: proposamenez gain, benetako feedbacka egotea eta partaidetzaJarduteko proposamenak prozesuaren emaitzak itzultzea eskatzen dugu». «Aldaketaren benetako eragilea pertsonen kontzientzia sozialean dago». Irtenbide eta proposamen tekniko eta teknologikoezSare sozialak gain, garrantzia berezia hartzen dute gizartearen, enpresen eta Administrazioaren balioen inguruko proposamenek. EcoEuskadi 2020 ekimenaren hainbat erronkari buruzko banakakoHelbide elektronikoa ekarpenak. Besteak beste, mugikortasunaren, balioen eta nekazaritza ekologikoen gaietan egindako proposamenak nabarmentzen dira.
  40. 40. 43 Emaitzak Estrategian islatuta Jaso al ditu Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020k partaidetzaren emaitzak? Zer neurritan? Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020 partaidetzatik etapartaidetzarekin osatu da. Horrek esan nahi du EcoEuskadi 2020 ekimena osatzeko prozesuan Tresna garrantzitsuapartaidetzaren emaitzak Estrategiaren beraren edukia elikatzen joan izan da partaidetza,direla. baita EcoEuskadi 2020 Honako hauek erakusten dute EcoEuskadi 2020 egiteko eta osatzeko eraikitzeko modua ere.modua: — Partaidetzaren emaitzen eta Estrategiaren edukiaren arteko Hortaz, partaidetzaren adostasunak. emaitzak Estrategiaren — Zenbait eztabaidagaik azkeneko dokumentuan duten dokumentuan islatzen dira. protagonismoak. — Estrategiaren ezarpenaren partaidetza eta jarraipen tresna zehatzek.Partaidetzaren emaitzen etaestrategiaren edukiaren arteko adostasuna Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020k bere gain hartuditu, xehetasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, partaidetzaprozesuaren emaitzak. Azken dokumentuak jasotzen dituen jarduerak lan batzordeek —sailarteko batzordea, erakunde arteko batzordea, jarraipen batzordea eta
  41. 41. 44 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena batzorde teknikoa— egindako proposamen teknikoen eta gauzatutako partaidetza espazioetako ekarpen eta emaitzen arteko elkarrekintzaren ondorioa dira. Horrela, hauxe adieraz daiteke: — Partaidetzaren emaitzak eta Estrategiaren edukiak bat datoz, EcoEuskadi 2020 ikuspegitik hasi eta hura garatzen duten jarduera ildoetaraino eta alor guztietako guneetaraino. — Adostasun maila garrantzitsua dago etorkizuna eta herrialdearen estrategia orientatzeko moduaren eta erakunde, gizarte eta ekonomia eragile eta herritarren ikuspegitik aldi berean aztertzeko beharraren inguruan.Estrategiaren dokumentuak — Hori guztia Estrategiaren amaierako edukian islatzen da. Esateikuspegia eta partaidetzaren baterako, gai garrantzitsuak bideratzea eta tratatzea. Honaproposamenak jasotzen ditu hemen adibide batzuk:ikuspegian, jarduera ildoetan • Aurreztean, eraginkortasunean eta energia berriztagarrieneta zeharkako ikuspegietan. aldeko apustu argian oinarritutako herrialdeko energia- eredua, energiarekiko mendekotasuna gelditzen laguntzen duena (5.1.eta5.2.jardueraildoak). • Ekoberrikuntza eta eraginkortasuna baliabide naturalen erabileran, euskal ekonomia desmaterializatzea lortzeko (1.2.jardueraildoa). • Berrikuntzaren kontsolidazioa, aplikatuagoa eta jarduera ekonomikoarekin eta informazio zentroekin lotuta (1.1.jardueraildoaeta1.zeharkakoikuspegia). • Ekonomia indartzea, ETEen artean lankidetzan aritzeko sareak sortzearen bidez (horrek horiek nazioartekotzen lagunduko du), landa ingurunearekin lotutako jarduera ekonomikoak babestearen bidez edo hurbiltasun zirkuitu motzetan oinarritutako abantaila lehiakorrak garatzearen bidez(1.2.,1.3.,eta4.3.jardueraildoaketa3.zeharkako ikuspegia). • Kalitatezko enplegua sustatzea, prekarietaterik eta azpienplegurik gabe (2.3.jardueraildoaeta3.zeharkako ikuspegia). • Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan lurzoruaren kontsumoaren mugak ezartzea, eta dagoeneko eraikita dagoen hiriaren gainean jardutea modu jasangarrian (4.1.jardueraildoa). • Dibertsitate biologikoa eta paisaia babestea eta zaintzea (4.2.jardueraildoa). • Pertsonen mugikortasun eredu eta merkantzia garraio jasangarriagoak garatzea (6.1.y6.2.jardueraildoak).
  42. 42. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 45 • Lan bizitzaren, familiakoaren eta pertsonalaren arteko oreka bilatzea lan merkatuaren antolamenduan (3.1.jardueraildoaeta3.zeharkakoikuspegia). • Sistema soziosanitarioa eta laguntzakoa berriro egokitzea, eta pertsonak, ikuspegi komunitarioa eta baliabide publikoen kudeaketa eta erabilera eraginkorra hartzea oinarri(2.2.eta3.2.jardueraildoak). • Balioetara eta bizitza osoan zehar egindako prestakuntzara bideratutako kalitatezko hezkuntza (7.1.eta7.2.jarduera ildoaketa2.eta4.zeharkakoikuspegiak). • Administrazioa gardena, eraginkorra eta gertukoa izatea herritarrentzat (8.1.,8.2.eta8.3.jardueraildoak). • Kontsumo jasangarri publiko zein pribatua sustatzea (8.1.eta8.3.jardueraildoaketa4.zeharkakoikuspegia). • Hegoaldeko herrialdeen garapenarekiko Euskadiren erantzukizuna, eta konponbideetan lagundu behar izatea (9.1.eta9.2.jardueraildoak).Zenbait eztabaidagairenprotagonismoa eta garrantzia Ados egoteaz gain, partaidetzak positiboki baldintzatu du Estrate-giaren zenbait eztabaidagairen edukia. Zehazki, partaidetza espazioetan sortutako hausnarketen etaproposamenen indarra eta intentsitatea oso garrantzitsuak izan dirazeharkako ikuspegiak hautatzeko. Zeharkako ikuspegiak Estrategiak lehentasunez jorratzen dituen Partaidetzaren emaitzekarloak dira. Lau dira: positiboki baldintzatu dute 1. Jasangarritasunerako berrikuntza eta ezagutza. Estrategian lehentasunez jorratzeko arloen 2. Gazteria mugimenduan. hautaketa. 3. Enplegua, ekonomia orokorrean. 4. Bizi-kalitatearen baldintzatzaileak. Eta horiek dira, eta ez beste batzuk, hala ondorioztatu delakopartaidetza prozesutik eta horren emaitzetatik. Zeharkako ikuspegi bakoitzaren atzean partaidetza eztabaidannabarmendu diren zenbait mezu daude:
  43. 43. 46 EcoEuskadi 2020: partaidetza txostena — Euskadi berritzailea edo berrikuntza herrialde bezala bereizteko eta kokatzeko estrategiaren oinarri gisa. Berrikuntza teknologiko aplikatuaren eta ekoizpen jarduerarekin eta prestakuntza zentroekin lotuta dagoenaren aldeko apustua egitea, baita gizarte bezala garatzera bideratutako gizarte berrikuntzaren aldekoa ere. — Euskadi gazteria aktiboarekin. Gazteak Estrategiaren erdi- erdian egon behar dira. Horretarako, balioetan oinarritutako hezkuntza bermatu, lan merkatuaren eta prestakuntzaren arteko lotura indartu eta etxebizitza lortu ahal izatea sustatu behar dira, beste neurri batzuen artean. — Euskadi enpleguarekin eta lanari lotutako balioekin. Euskal gizartea gehien kezkatzen duen gaia enplegua da. Horrexegatik, pertsona guztientzako kalitatezko enplegua bermatzea lehentasunezkoa eta beharrezkoa da, enplegu, prestakuntza, etengabeko ikaskuntza eta ekintzailetasun politikak abiapuntu hartuta. — Euskadi pertsona guztientzako bizi kalitatearekin. Honela ulertzen da bizi kalitatea: norbera eta gizartea balioekin, ingurune osasungarrietan eta jasangarritasunaren ikuspegitik garatzeko gaitasuna.Herritarrek egindako Bestalde, irismena eta konplexutasuna direla eta, beste gai batzuk ereproposamenetatik lantzen islatu dira —zehaztasun gutxiagorekin— Estrategiaren dokumentuan.jarraitu behar ditugun Lantzen jarraitu behar ditugun erronkak dira.beste erronka batzuk sortudira. Esate baterako: — Gobernantza parte hartzailea edo herritarrekin batera gobernatzeko modu berria lortzeko aukera emango duten mekanismoetan sakontzea. — Gizarte kontzientzia jasangarriagoa sortzeko tresnak garatzea. Jasangarritasunak dakartzan aldaketa kulturalak eta ohiturak gure gain hartzeko kontzientzia; hain zuzen ere. — Gure —gizarte bezala— balio sistema berriro definitzeko, indartzeko eta lantzeko estrategiak zehaztea, garapen jasangarriko eredu berri batekin bat.
  44. 44. PARTAIDETZAK AZTARNA UTZI DU 47Parte hartzeko eta jarraipena egitekoberariazko tresna Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020 idaztearekin etaaurkeztearekin batera, diseinatzeko fasea eta berau osatzen lagunduduen partaidetza prozesua amaitzen dira. Estrategiaren dokumentuakpartaidetzaren emaitzak itzultzen dizkie nolabait parte hartu dutengizarte eragileei, erakundeei eta pertsonei. Hala ere, partaidetza ez da hemen bukatzen. Estrategia onartuta, EcoEuskadi 2020renibilbide berria hasi da, guztion erantzukizuna eta konpromisoa ere kudeaketa ereduak partebadena. hartzeko eta jarraipena egiteko tresnatzat hartzen Horren harira, EcoEuskadi 2020k Garapen Jasangarriko Foroa du «Garapen Jasangarrikoeratzea definitzen du bere kudeaketa ereduan, Estrategiaren ezarpena Foroa».tartean dauden barruko zein kanpoko eragileekin batera informatzeko,kontrastatzeko eta jarraipena egiteko. Estrategia ebaluatzeko urtekotxostenak herritarrek eztabaidatuko dituzte Foroaren aurrez aurrekourteko jardunaldian. Halaber, EcoEuskadi 2020 proposamenak gauzatzeko, beharrezkoak EcoEuskadi 2020diren esfortzu eta talentua emateko, horrek dakartzan portaera ekimenaren garapenaaldaketak onartzeko... norberaren eta taldearen konpromisoa behar da. guztion erantzukizunarenHerrialde osorako konpromisoa eta erronka da eta forma eman behar eta konpromisoarendiogu, presarik gabe, baina gehiegi atzeratu gabe. araberakoa da.
  45. 45. Eskerrik asko euren parte- hartzearekin EcoEuskadi 2020 estrategia ahalbidetu duten pertsona, enpresa, administrazio publiko eta erakunde guztieiESKERRIK ASKO Eskerrikasko,baitaere,moduanonimoan EcoEuskadi 2020ekimeneanpartehartudutenei etazerrendahorretanagertzenezdirenei
  46. 46. Adelaida Carnicero - Adelaida Maidagan - Adelina Uriarte - Adriana Zabala - Agate Goyarrola - AgustínEsparta - Aida Rebollo - Ainara Egiluz - Ainara Ipiña - Ainara Isasi - Ainhize Butron - Ainhoa Alonso -Ainhoa Lete - Ainhoa Moreno - Ainhoa Pérez de Arrilucea - Ainhoa Zabalegi – Aiora Andonegi - AitorAmilibia - Aitor Aranguren - Aitor García de Vicuña - Aitor Larrañaga - Aitor Larruzea - Aitor Pagaldai -Aitor Sáez de Cortazar - Aitor Uriguen - Aitziber Beldarrain – Alaitz Landalecu - Alazne Larrañaga - AlbaCañadas - Alba Esteban - Alberto Alberdi - Alberto Garate - Alberto Gómez - Alberto Gordoa - AlbertoOrtiz de Elgea - Alberto Ortiz de Zárate - Alberto Pecharroman - Alejo Etchart - Alex Franco – AlexanderBoto - Alfonso De Andrés - Alfonso Sanz Araujo – Alfredo Gómez Arrieta - Alfredo Rodríguez-Berzosa -Alicia Martín - Alicia Martínez - Alina Blanco - Álvaro Morquecho- Álvaro Ortiz - Álvaro Pérez - ÁlvaroPérez de Laborda - Amagoia Ibarrondo - Amaia Aguirre - Amaia Etxebarria - Amaia Gómez – Amaia Irurtia- Amaya Arbulu - Ana Aizpurua - Ana Baskaran - Ana Belén Juaristi - Ana de la Cal - Ana Iametti - AnaIsabel Alzola - Ana Isabel González - Ana Juaristi - Ana Leal - Ana Martínez – Ana Mezo - Ana Sancho -Ander Elgorriaga - Andoni Bengoetxea - Andoni Erkiaga - Andoni Fernández - Andoni Gartzia - AndrésAlonso – Andrés Araujo de la Mata - Ane Alonso - Ane Galarza - Ane Orcasitas - Ane Uria - Ángel Vidal -Antonia Giner - Antonio Igea - Antonio Lázaro - Antonio Peña - Antonio Sánchez - Antton Goikoetxea -Antton Lete - Araceli Extramiana - Arantxa Ibarreta - Arantza Altuna - Arantza Loenart - Arantza Lópezde Munain - Arantza Unamuno - Aritz Odriozola - Arrate García - Arturo Antón - Arturo Goldarazena -Arturo Sampedro - Asier Ezama - Asier Ochoa de Eribe - Augusto Uriarte - Bakarne Uriarte - BeatrizMarticorena - Beatriz Nuin - Beatriz Uriz - Begoña Benito - Begoña Beobide - Begoña Cabaleiro - BegoñaGoiricelaya - Begoña Igartua - Begoña Martínez - Begoña Santillán - Benicio Aguerrea - Bernardo Catón- Bernardo Mendibe - Bernardo Suarez – Bittor Oroz – Blanca Gonzaléz - Borja Gorostidi - Carlos Balado- Carlos Ballugera - Carlos Castillo - Carlos Ceballos - Carlos Garbisu - Carlos Gorostiza – Carlos Ormazabal- Carlos Palenzuela - Carmelo Angulo - Carmen Agirretxe - Carmen Camino - Carmen Hernández - CarmenIsaba – Carmen Martínez de Lejarza - Cesar Lasa - Conchy Rodríguez - Consuelo Elosua - CovadongaEscandón - Cristina Aizpurua - Cristina de la Maza - Cristina de la Peña - Cristina Larrañaga - CristinaOyón - Cristina Santarrosa - Cruz Lacoma - Daniel Justel - Darío San Emeterio - David Dual - DavidHernández - Domingo Julián Gutiérrez - Edu Arana - Eduardo Ochoa de Aspuru - Eduardo Donate -ESKERRIKEdurne Amorrortu - Edurne Huesa - Edurne Loyarte - Edurne Otxoa - Edurne Rabanal - Edurne Simón- Efrén Feliu - Eider Uriarte - Elena Aldasoro – Elena Irigoyen - Elena Pérez Barredo - Elisabet Suinaga- Elisabet Urbieta - Elisabete Iturregui - Elisabeth Alastruey - Elixabete Maidagan - Eloisa Susaeta -Emilio de Francisco - Emilio Sola - Enrique Urrutia – Ernesto Unzurrunzaga – Ernesto José Gasco -Esteban Barrenechea - Esteban de Latorre - Esteban Vicente - Esther Ferrero - Esther Martín - EstherPérez - Esther Rodríguez - Estibaliz Ayastuy - Estibaliz Sanz - Ettore Papa - Eugenio Gil - Eva Fernandez- Eva Montoya - Fco. Javier Bárez - Fco. Javier González - Felix Añibarro - Félix Blanco - Félix Ibañez -Félix José Álvarez - Fernando Amezua - Fernando Arostegi - Fernando Barrenechea - Fernando Díaz –Fernando Fantova - Fernando Hevia - Fernando Hortigüela - Fernando Jiménez - Fernando Mª Andrés -Fernando Serrano - Fernando Vergniory - Floren Gutiérrez - Fran Víñez - Francisco Gallo – FranciscoOlarreaga - Francisco Santos - Gaizka Camino - Garbiñe Henry - Gemma García - Gerardo Besga - Giuseppe ASKOTraverso - Gloria Vázquez - Goiatz Iturbe - Gonzalo Ispizua - Gonzalo Machín - Gorane Ibarra - GorkaEgurrola - Gorka López - Gorka Rodríguez - Gotzone Artabe - Guadalupe Díaz de Monasterioguren -Guillermo Terradillos - Gurutz Galfarsoro - Iban Gómez - Ibon Ezkerra - Ibon Galarraga - Ibon Hormaeche- Iciar Montejo - Idoia Álvarez - Idoia Bacigalupe – Idoia Barron - Idoia Bilbao - Idoia Garay - Idoia Izaguirre– Ignacio Achucarro - Ignacio Agreda - Ignacio Quintana - Igone Revilla - Igor Campillo - Igor Etxabe - IgorPrieto - Iker Azurmendi - Imanol Amundarain - Imanol Martín - Imanol Zabaleta - Inazio Jabier Iribar -Inés Alonso - Inés García - Inge Lazkano - Inma Hernández - Iñaki Aizpuru - Iñaki Arenas - Iñaki Atxukarro- Iñaki Azkarate - Iñaki Azkoaga - Iñaki Barredo - Iñaki Gurtubay - Iñaki Lázaro - Iñaki López de Arkaute- Iñaki Malaxetxebarria - Iñaki Martínez de Luna - Iñaki Muga - Iñaki Murguía - Iñaki Ochoa de Eribe -Iñaki Ortiz Sánchez - Iñaki Periañez - Iñaki Prieto - Iñaki Ramos - Iñaki Santiago - Iñaki Susaeta - IñakiUriarte - Iñaki Valentín - Iñaki Vega - Iñigo Arrieta – Iñigo Calvo - Iñigo Esnaola - Iñigo Gonzalez - IñigoHernández - Iñigo Irizar - Iñigo Legorburu - Iñigo López - Iñigo María de la Fuente - Ion Iriarte - IonZabala - Iosu Martínez - Iratxe Arriola - Iratxe Kortazar - Irene Martínez - Irune Ruiz Zamacona - IsaacRuiz - Isabel Agirre - Isabel Etxaniz - Isabel García - Isabel Heredia - Isabel Orbañanos - Isabel Pérez -Ismene Mandaluniz - Itxaso Alvarez - Itxaso Gómez - Itxaso Hernández - Itziar Etxeandia - ItziarFernández de Lapeña - Itziar Mena - Itziar Otaegi - Itziar Ricondo - Izaro Basurko - Izaro Garmendia -Izarra Elortegi - Izaskun Barbier - Izaskun Puente - Jabier Lertxundi - Jabier Perez - Jaime Zufía - JaioneLanborena - Javi Castro - Javier Azpillaga - Javier del Real - Javier Etxebarria - Javier Font - JavierIbarzabal - Javier Iñiguez – Javier Iriondo - Javier Laucirica - Javier Llano - Javier López de Lacalle -Javier Martin - Javier Pérez - Javier Rivas - Javier Rodríguez – Javier Ruiz Fernández - Javier Salazar -Javier Sánchez - Jenaro Fernandez - Jennifer Ladero - Jesús Iribar - Jesús Larrañaga - Jesús Mesa -Jesús Murga - Jesús Santa Cristina - Jesús Santos - Jesús Ignacio García - Jesús Mª Barrenetxea - JesúsMª Erquicia – Jesús María Fernández Díaz - Jesús Mª Herrasti - Jesús Mª Larrañaga - Jesús Mª Mier -Jesús Maria del Olmo - Jexus Artola - Joan Luis Moragues - Joannes Granja - Joaquín Salazar - Jokin Ruiz- Jon Ander Allica - Jon Arteta – Jon Garagarza - Jon Guajardo - Jon Kepa Izaguirre - Jon Mugartegi - JonZuazogoitia - Jonathan Jiménez - Jorge Arbona - Jorge Garbisu - Jorge López de Robles - Jose Allende -Jose de la Fuente - Jose Domínguez - José Fernández - Jose Galvez - José Rejo - José Rica - Jose Ucar -Jose Viteri -José Agustin Urteaga - José Alberto Arriaran - José Alberto Eguren - José Alberto Orbe - JoséÁngel Maniega - José Ángel Rodríguez - José Antonio González - José Antonio Quijera - José AntonioTabernero - José Félix Basozabal - José Félix Gonzalo - José Fernando Dominguez - José Francisco Cid -José Ignacio Arrieta - José Ignacio Lorente - José Ignacio Mendoza - José Luis Aizpuru – José Luis Anda- José Luis Bastarrica - José Luis España - José Luis Gutierrez - José Luis Martín - José Luis Novoa - José

×