• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Jasangarritasuna osasuna da
 

Jasangarritasuna osasuna da

on

  • 378 views

 

Statistics

Views

Total Views
378
Views on SlideShare
355
Embed Views
23

Actions

Likes
0
Downloads
1
Comments
0

1 Embed 23

http://www.ecoeuskadi2020.net 23

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Jasangarritasuna osasuna da Jasangarritasuna osasuna da Document Transcript

    • Jasangarritasuna osasuna da1. JASANGARRITASUNA ETA OSASUNAREN GIZARTE DETERMINATZAILEAK 1.1. Zer lotura dago jasangarritasunaren eta osasunaren artean?Azken 150 urteetan populazioaren osasunean eta ongizatean izandako hobekuntzanagusiak hainbat faktore sozial, ekonomiko eta fisikotan izandako aurrerapenetaraegotzi izan dira; faktoreoi osasunaren gizarte determinatzaile (OGD) deritze. Horrekesan nahi du ezinbestekoa dela gizarte faktoreon gainean jardutea, baldin eta osasunarieutsi eta hobetu nahi badugu, kalitatezko osasun sistema publiko bat izatearengarrantziaz harago. Erraz esanda, osasuna gure etxeetan, eskoletan eta komunitateetanhasten da. Osasunaren gizarte ereduak irudikatzen duenez, etxebizitza, hirigintza,ingurumena, garraioa, enplegua, gizarte babesa eta zerga politikekin lotutako faktoreekrol erabakigarria dute populazioaren osasun mailan. Erdigunean, pertsonak daude, iaaldatzen ez diren faktoreekin, tartean, adina, sexua eta karga genetikoa. Jarraian,osasunarekin lotutako jarrerak; goialdean, gizarte babesa, eta oinarrizko zerbitzuak etaondasunak eskuratzeko aukera, eta kanpo-kanpoaldean, berriz, ingurumen faktorea etafaktore sozioekonomikoa, bakana neurtu ezin direnak (1. irudia).Iturria: DALHGREN, G.; WHITEHEAD, M., 1991 1
    • Eredu hori askotan erabili eta egokitu da hainbat eremu eta mailatan. Esate baterako,Erresuma Batuko tokiko gobernuek bizi garen tokiko osasun mapa egin dute (localhuman hábitat) (2. irudia).2. irudia. Komunitate mailan eragiten duten osasunaren eta ongizatearen gizartedeterminatzaileen xehetasuna PERTSONAK Adina, sexua, faktore genetikoak Politika makroekonomikoak eta Beste eskualde eta indar globalak auzo batzuetako politikak Osasunaren eta ongizatearen determinatzaileak gure auzoetanIturria: BARTON, Hugh; GRANT, Marcus, 2006, Whitehead-en eta Dahlgren-en (1991)eta Barton-en (2005) irudia 2
    • Ikuspegi holistiko1 horren arabera, osasuna hainbat gizarte faktoreren bat-egitearenemaitza da. Horietako asko erabili dira, bada, garapen jasangarriaren edojasangarritasunaren2 kontzeptua definitzeko.Hala, Euskadiko garapen jasangarrirako estrategiak (EcoEuskadi 2020), gizarte,ekonomia eta ingurumen arloetan herrialde jasangarria izatea bermatzeko martxanjarri zenak, eragin positiboa du euskal herritarren osasunean. Hori hala dajasangarritasunaren zutabeak (gizartea, ekonomia eta ingurumena) hainbatfaktorerekin taxutzen direlako, besteak beste: enplegua, hezkuntza, kultura, ekitatea,segurtasuna, uraren eta airearen kalitatea eta lurzoruaren erabilera. Horiek, funtsean,osasunaren gizarte determinatzaileak dira, eta, ondorioz, horretan bertan eragitendute.Beste modu batera esanda, garapen jasangaitzak (gizarte desberdintasunak,ingurumenaren kutsadura eta baliabideen erabilera desegokia) eragin negatiboa dugure osasunarengan eta ongizatearengan, eta ezin da garapen jasangarririk egon,baldin eta populazioa osasuntsua ez bada. Hortaz, erabaki politikoen jasangarritasunaaztertzeak populazioaren osasunarengan duen eragina ebaluatzea esan nahi du heinhandi batean. Jasangarritasunak funtsezko rola du osasunarengan, eta horien bienarteko harremanak hainbat sinergia ditu, elkarri ekarpenak egitea eta elkar aberasteaahalbidetzen duenak3.Nola sustatu daiteke ECOEUSKADIren eragina osasun sortzaile gisa?EcoEuskadi 2020 Eusko Jaurlaritzaren sektore politikak bateratzen dituen elementuada, eta osasunaren gizarte determinatzaile asko aurreikusten ditu; hortaz,herrialdearen jasangarritasuna bermatzen laguntzeaz gain, gizarte osasuntsuago batbermatzen laguntzen du.Ikuspegi historikoari helduta, orain dela urte gutxi arte, osasunaren mundua osasundefizitera mugatu da; hots, gaixotasunera. Arazoak «diagnostikatzeari» etakonponbideak diseinatzeari –praktikan, osasun laguntzako zerbitzuak areagotzera1 http://es.wikipedia.org/wiki/Holismo2 ISON, E.; GRIFFIN, M.; HOVARD, L.; SAFFIN, K., Health impact assessment (HIA) of the Wincheap Draft DevelopmentBrief, Public Health Resource Unit, Canterbury, 2007ko abendua.3 Stratégie de développement durable, 2007-2010. Développement durable dans la santé publique. Agence deSanté Publique. Kanada 2006. Hemen dago eskuragarri: http://www.phac-aspc.gc.ca/publicat/sds-sdd/pdf/sds-sdd_f.pdf 3
    • mugatu dira– jarri diete arreta4. Populazioen definizio «patogeniko» horren arabera,politikak ez dira gaixotzen gaituzten kausetara, gizarte faktoreetara eta horiek gizarteanduten banaketara bideratzen. Hortaz, osasunean ere ez dira murriztendesberdintasunak.Osasuneko gizarte desberdintasunak murrizten joateko, beharrezkoa izan daestrategiak birbideratzea, bai eta borroka osasunaren gaineko emaitzetan ez ezik,osasun onaren eta txarraren arrazoietan zentratzea ere. Ikuspuntu berrienetako batosasuneko aktiboak dira. Horrela definitzen ditu OMEk5: banakoek eta komunitateekeskura dituzten baliabideak, osasuneko emaitza negatiboen kontra babesten dutenaketa osasun maila indartzen dutenak. Ikuspuntu «salutogeniko»6 hori osasuna etaongizatea lortzeko eta mantentzeko aukerak handitzen dituzten komunitateen faktorepropioak identifikatzen saiatzen da. Horien artean hauexek daude: laguntzaekonomikoa, ezagutza, esperientzia, autoestimua, jarrera osasungarriak, konpromisoa,gizarte babesa, kapital kulturala, adimena, ohiturak eta bizitzaren ikuspegia.EcoEuskadi 2020n ere sartu dira ikuspuntu salutogenikoa eta osasuneko gizartedesberdintasunen ikuspegia, hain zuzen ere, EcoEuskadin osasunaren lentea sartzeadeitutakoan; euskal populazioaren gehieneko osasun eta ongizate mailen sortzaile gisaduen balioa sustatzen du.2. OSASUNA POLITIKA GUZTIETAN, ECOEUSKADIREN BITARTEZ2.1 Osasuna politika guztietan: Zertaz ari gara?Osasuna politika guztietan7 OMEk sustatutako estrategia bat da; osasunekoak ez dirensektoreen politikek osasunari eragiten diotelako ziurtasun sendoa du abiapuntu, baitaosasunak helburuak lortzeko (esaterako, hazkunde ekonomikoa) rol garrantzitsuaduelakoa ere. Osasun arloaz kanpoko politiken (nekazaritza, zergak, hezkuntza,ingurumena, etxebizitza eta garraioa) helburuen eta populazioaren osasunaren artekoelkarreragin nagusiak identifikatzea du helburu, hori hobetze aldera.4 ÁLVAREZ-DARDET et al., Patrimonio de salud. ¿Son posibles las políticas salutogénicas?, Rev Esp Salud Pública2011; 85: 123-1275 IUPHE- Promotion & Education supplement 2 2007.6 Osasunari eta komunitateei buruzko ikuspegi positibora mugatzen da, eta, horren arabera, horiek barne ondasuneta baliabide sozialak eta kulturalak dituzte, osasuna sor dezaketenak. Ikusi denez, gizarte baliabideak ondarepertsonala baino interesgarriagoak dira, komunitateak berak susta ditzakeelako, politika salutogenikoen bitartez.7 STAHL, T.; WISMAR, M.; OLILLA, E.; LATINEEN, E.; LEPPO, K., Health in Al Policies. Prospects andPotencials, Gizarte Gaietako eta Osasuneko Ministerioa. Osasun Saila. Finlandia. 2006 4
    • 2.2 Gure proiektua: EcoEuskadin osasunaren lentea sartzeaOsasuna politika guztietan estrategia ezartzeko bide guztien artean, osasunaren lenteasartzeak estrategia praktikan jartzeko aukera ematen du. Osasuneko sektore artekoekintzaren esparruan, gobernuko sektoreen arteko lankidetza lortu nahi da, osasunekoeta ongizateko onurak identifikatu eta areagotzeko.Proiektu honi jarraiki, osasunaren gizarte determinatzaileak jasangarritasunarendimentsioetan sartuko dira, eta geroko ebaluazio prozesua ezarriko da. Hori ziurtasunzientifikoan oinarrituko da, eta hainbat eragilek parte hartuko dute, demokraziaren,ekitatearen, garapen jasangarriaren eta ziurtasunaren erabilera etikoaren printzipioeimen eginez.2.3 Proiektuaren mugarriakI. fasea: Jasangarritasuneko eraginak identifikatzeko tresna aztertzea (EcoEuskadi 2020)OGDen ereduarekin, eta ikuspuntu salutogenikoa eta desberdintasunena sartzeaosasunean.II. fasea: Bi autonomia politika lehenestea eta aukeratzea, tresna aplikatzekoosasunaren eta jasangarritasunaren lentearekin (parte hartzeko prozesua).III. fasea: Hautatutako bi politiken geroko analisia egitea, osasunaren etajasangarritasunaren lentearekin: literatura zientifikoa berrikustea eta testuinguruareninformazioa biltzea, politikako arduradunekin eta adituekin egindako tailer baten bidez.Gomendioak egitea, politika osasungarriagoa izan dadin.3. DOKUMENTU INTERESGARRIAKOsasuna Politika Guztietan estrategiari buruzko Adelaidako adierazpena: osasunareneta ongizatearen aldeko gobernantza partekaturantz. (OME, 2010):www.who.int/social_determinants/spanish_adelaide_statement_for_web.pdf 5
    • Göteborgeko adostasuna. Osasuneko eraginaren ebaluazioa. Kontzeptu nagusiak.OME Europa. (Brusela, 1999):http://www.creis.es/component/docman/doc_download/69-consenso-de-gotemburgo.pdf«Edalontzi erdi betea: Nola hobe ditzake aktiboen ikuspuntuak komunitatearenosasuna eta ongizatea?http://www.bankofideas.com.au/Downloads/GlassHalfFull.pdfZergatik gara osasuntsuak?http://www.scdc.org.uk/media/resources/assets-alliance/What%20makes%20us%20healthy.pdfIngurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren txostena. (Riode Janeiro, 1992)http://www.un.org/documents/ga/conf151/aconf15126-1annex1.htmEquity Action: Politikak egiterakoan ekitatearen ikuspegia sartzeko lantaldea,Europar Batasunak finantzatutakoahttp://www.health-inequalities.eu/HEALTHEQUITY/EN/projects/equity_action/wp4/#IntroductionOSASUNEKO ERAGINAREN EBALUAZIOARI BURUZKO BALIABIDEAK ETAINFORMAZIOAOsasuneko eraginaren ebaluazioaren baliabide zentroa (CREIS)www.creis.es 6
    • HIA Gatewayhttp://www.apho.org.uk/default.aspx?QN=P_HIASuitzako osasuneko eraginaren ebaluazioari buruzko sarrera gidahttp://www.unige.ch/environnement/gres/Toolbox/Guide_eis.pdf Elena Aldasoro, Maite Morteruel, Santiago Esnaola, Cristina Santarrosa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saila 7