Your SlideShare is downloading. ×
  • Like
Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Now you can save presentations on your phone or tablet

Available for both IPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea

  • 236 views
Published

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
236
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1

Actions

Shares
Downloads
16
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Argi-itzalak: Rio+20ren amaierako balantzea Alexander Boto Ihoberen Estrategia eta Komunikazioko zuzendaria 2012ko uztailaren 17aAmaitu da Rio+20 Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentzia; nondik norakoakaztertzeko ordua da, beraz. Bi aste baino gehiago behar izan ditut hausnartzeko, informazioabiltzeko, nolabaiteko distantzia hartzeko eta jarraian aurkeztuko dizuedan balantze orokorraegiteko. Konferentziaren egunak biziak eta mugituak izan dira: lan saio luzeak, adierazpendeitutako dokumentu ugari, aldebiko bilera asko, eta abar. Baina ezinezkoa da konferentziahorren inguruan mugitzen den guztia barneratzea, bertan izanagatik ere. Aurkeztuko dizuedanbalantzeak alderdi pertsonalak sintetizatzen ditu, konferentzia amaitu ondoren beren balorazioaaurkeztu duten erakunde askoren alderdiekin nahastuta.Has gaitezen, bada, itzaletatik. Itzalok auzitan jartzen dute mota horretako gailurrakantolatzearen ahalegina eta ekimena. Hainbat erakunderen ebaluazioaren arabera, konferentziaanbizio gutxikoa izan da, eta ez da bat etorri munduak dituen beharrekin. Hona hemen kritikanagusiak, laburbilduta: 1. Nazio Batuen egungo sistema aldeaniztunak, estatuen oinarrizko rolean oinarritzen denak, zaildu egiten du asmo handiko konpromisoak hartzea eta jarduerak egitea. Aldeaniztasuna arazo orokorrak konpontzeko bidea bada ere, estatuko gobernuek beren interesak baino ez dituzte defendatu berriro ere, helburu eta agenda orokor komun baten mesedetan, batera lan egiteko eta jarduerak zehazteko gaitasunik agertu gabe. Amaierako txostenak berak hala dio 20. atalean: «Aitortzen dugu, 1992az geroztik, aurrerapenak ez direla nahikoak izan». Nazioarteko diplomaziaren mekanismo, arau eta errutinak zaharkituta daude, eta ez dira gai etorkizun jasangarria lortzeko segurtasunez lan egiteko. Rio+20n inbertitu diren borondate, energia, gaitasun eta diruaren emaitza dozenaka paperezko orrialde izan dira; baina, horietan ez dago gobernuen funtsezko konpromisorik, eta horietako bakoitzak nahi duen moduan ezar ditzake mekanismoak. Prestaketa eztabaidetan, herrialde askok erakunde esparrua aldatzea eskatu zuten, indartsuago bilaka zedin. Baina, beste protagonista batzuk aitortu eta aurrerapen ñimiñoak egin badira ere, estatuko gobernuetan baino oinarritzen ez den eredua ez da aldatu. Ildo horretatik, Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiak tokiko 1
  • 2. gobernuen rolaren bidea ireki du. Hauxe adierazi du: «Jasangarritasunerako bidea munduko udalerrietatik eta hirietatik pasatzen da». 2. Gizarte erakunde askoren aburuz, amaierako dokumentua makillaje berdea besterik ez da. Onartutako dokumentuak ez du konpromiso kuantitatibo zehatzik biltzen, ezta horiek lortzeko neurririk, aurrekonturik, arduradunik, eta, batez ere, eperik ere. Munduaren egoeraren diagnosian, ez da bildutako erronkak segurtasunez konpontzeko mekanismorik zehaztu –pobrezia desagerraraztea eta klima aldaketa–. Horra hor kritika irmoena. Jasangarritasuna lortzeko bidean, eskualdeek eta tokiko gobernuek duten garrantziari erreferentzia egiten dio aurreneko aldiz. Hala ere, neurri eraginkorrak hartzeko eskualdeen, udalerrien eta hirien gaitasuna hobetzeko estatuko gobernuen konpromiso nabarmena falta da. Labur esanda, Rio+20tik ateratako dokumentua prestatu duten estatuek ez diete erantzun zehatzik eman auzi erabakigarriei, zehazki, subsidio gaiztoak desagerrarazteari –esaterako, erregai fosiletarako diru laguntzak–. Baina, zein zen konferentziaren xedea? Hauxe da Rio+20n lortutako emaitzen inguruan egindako balorazioen arteko errotiko desadostasunaren arrazoi nagusia: abiapuntuan, hainbat helburu eta itxaropen zeuden. Hori dela eta, batzuentzako arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzako, berriz, porrot biribila. Nazio Batuen iritziz, honako hau da konferentziaren helburua, onartutako dokumentuaren 104. atalean adierazi legez: «Konferentziaren helburua, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso politikoa berritzean datzana…». Bistan da herrialde guztiek konpromiso hori berrartu dutela, amaierako txostena berrestearen bidez. Oker zebiltzan, beraz, beste helburu batzuk zituztenak eta Rio+20k bildutako gobernuek erabaki garrantzitsuak hartzeko balioko zuen edo mundu mailako erakunde arkitektura sendoa ezarriko zuen itxaropena zutenak. 3. Ekonomia berdean, dena dago ekiteko eta definitzeko. Ekonomia berdea; hots, adimen aurrerapeneko nobedade handia, garapen jasangarria lortzeko funtsezko erreminta edo tresna gisa aurkezten dena, eraikitzen ari den kontzeptu hasiberria, irekia, lausoa da; maila praktikoan definitzeko eta zehazteko dagoen apustua. Nazio Batuek 1 honela definitzen dute ekonomia berdea , modurik oinarrizkoenean: karbono gutxi isurtzen duena, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituena eta gizartean eragiten duena. Onartutako dokumentuak adierazten duenez: «Herrialde batzuek, baita garapen bidean direnak ere, ekonomia berdeko politikak ikuspuntu inklusiboarekin ezarri dituzte, eta esperientzia positiboak izan dituzte…». Hau da, ibilbide kontzeptual motza eta1 http://www.unep.org/greeneconomy/Home/tabid/104269/language/fr-FR/Default.aspx 2
  • 3. esperientzia arrakastatsu zehatz gutxi daude egindako apustu estrategikokoa arrazoitzeko eta oinarritzeko. Hauxe da tresna horren atzean dagoen argumentu nagusia: ekonomiak berde bilakatzea hazkunderako eragozpen ez ezik, enplegu duineko iturria eta amaitzen ez den pobrezia desagerrarazteko funtsezko estrategia den hazkunde motor berria dela frogatzea. Alemania da ildo horretatik gehien barneratu eta aurreratu duen 2 herrialdea , eta erreferentzia teorikotzat har daiteke bere abiapuntua dela-eta, baita erreferentzia praktikotzat ere, baina arretaz. 4. Hartutako borondatezko konpromisoak horixe dira, borondatezkoak. Gailurraren alderdirik zehatzenak eta komunikazio hedadura handiena izan dutenak borondatezko konpromiso deitutakoak dira. Zerrenda batean jaso eta zehaztu3 diren arren, ez da horien jarraipenik egingo, eta ez da zigorrik jarriko horiek ez betetzeagatik edo osorik ez betetzeagatik. Gobernuek, enpresek, industriak, finantza erakundeek eta gizarte zibilak hartu dituzte konpromisook, eta, kuantifikazio ekonomikoari buruzko kalkulua 500.000 milioi dolar baino handiagoa bada ere, Nazio Batuek ez dute zehaztu lortutako emaitzak kudeatzeko eta horien jarraipena egiteko eredurik. Egia da Rio+20 konferentzia egin zenean herrialde asko asaldaketa ekonomikoa jasaten ari zirela, batez ere herrialde garatuak, eta, zalantzarik gabe, mundu mailako krisi ekonomiko eta finantzario garrantzitsua igarotzeak eragin zuzena izan du hausnarketetan eta gizarte edo ingurumen alderdien lehenespen mailan. 5. Amaierako dokumentuaren hizkuntza nahasia, zehaztugabea eta gogaikarria. Dokumentuak ez du argitzen hazkundeak zer rol duen garapen jasangarriari dagokionez. 24 aldiz aipatzen da hazkunde terminoa konferentziaren harira egindako amaierako dokumentuan; horietatik hamabitan, hazkunde ekonomiko jasangarri gisa ageri da. Garrantzi eta kontraesan horrek egungo krisi ekonomikoak akordioa negoziatu duten herrietan duen pisua islatzen du. Ildo horretatik, dokumentuan dagoeneko ezarritako helburuak berresten dira eta dagoeneko hartutako epeak eta konpromisoak berresten dira, esaterako, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenean eta produktu kimikoen arrazoizko kudeaketan. Konpromiso berri bakar bat dago: kostako eta itsasoko ingurunea kaltetzea prebenitzeko, itsas detrituak nabarmen murriztea lortzeko konpromisoa, epe zehatza 2025. urtea duena (163. atala).2 http://www.bmu.de/files/english/pdf/application/pdf/memorandum_green_economy_en_bf.pdf3 http://www.uncsd2012.org/allcommitments.html 3
  • 4. Gatozen, orain, argietara; hain zuzen ere, botila erdi beteta ikusarazten diguten eta gailurrakmerezi izan duela pentsarazten diguten alderdietara: 1. Nazio Batuetako estatu kide guztiek Nahi dugun geroa izeneko amaierako dokumentua adostu dute. Dokumentuak garapen jasangarriaren oinarriak eta lehentasunak ezartzen ditu, baita hori lortzeko jarraitu beharreko bidea adierazi ere. Funtsezko printzipioak berresten dira, oinarrizko konpromisoak berritzen dira eta gidaritza berri bat eskaintzen digu. Dokumentua gizarte eta ekonomia garapena eta ingurumen ongizatea lortzeko oinarri sendoa da, eta lortutako akordioaren lehentasuna pobrezia desagerraraztea da. Gainera, ekintza sorta handitzea eskatzen du: garapen jasangarriari buruzko goi mailako foro politikoa sortzea; lehenengo aldiz garapen jasangarriaren helburu batzuk finkatzeko prozesua hastea; ekonomia berdea garapen jasangarria lortzeko funtsezko tresnatzat jotzen du, Nazio Batuen Ingurumen Programa indartzen du, osaera unibertsalaren bitartez –horrek esan nahi du herrialde guztiak direla programa horren kide–; enpresa jasangarritasuneko txosten korporatiboak sustatzea; herrialde edo eskualde baten ongizatea ebaluatzeko, BPGaz gain, beste adierazle bat lortzeko neurriak hartzea; garapen jasangarria finantzako estrategia bat garatzea; eta kontsumo eta ekoizpen jasangarriei buruzko programen hamar urteko esparru orokorra onartzea. Genero ekitatea hobetzearen, borondatezko konpromisoen eta gizarte zibila barnean hartzeko eta zientzia politikan txertatzeko beharraren garrantzia nabarmentzen du. Ban Ki-moonek adierazi duenez, «Rio+20k eraikitzeko plataforma sendoa eman digu. Bai eta tresnak ere. Has gaitezen lanean». 2. Parte-hartzaile gehien izan dituen konferentzia da, eta gizarte zibilak ahotsa goratu du. 40.000 lagun izan dira Rion antolatutako hainbat ekitalditan, dela ofizialetan, dela paraleloetan, dela ez-ofizialetan, eta 50 milioi lagunek parte hartu dute modu batera edo bestera plataforma sozialen bitartez; hau da, munduaren etorkizunari buruz inoiz egin den hausnarketa topaketarik handiena izan da. Gero eta gehiago dira kapitalismoaren – ondasun eta baliabideen kontsumitzaile sutsua– egungo hazkunde eredua auzitan jartzen dutenak eta beste eredu batzuk mahai gaineratzen dituztenak; hain zuzen ere, gizarte ikuspuntua eta naturako baliabideak babestekoa aintzat hartzen dituztenak. Baliteke konferentziaren inguruan sortutako mugimenduak –behetik gorakoa izan da nagusiki, eta gizarte zibila oso aktiboa izan da– etorkizunari eta egungo garapen ereduari buruzko eztabaida eta bultzadaren hazia erein izana, eta baliteke horrek atzera bueltarik ez izatea eta hurrengo urteetan ere aurrera jarraitzea ere. Enpresa liderren belaunaldi berri bat enpresaren arrakasta gizarte eta ingurumen gaiekin lotzen hasi da, hauteman 4
  • 5. daitekeenez. Argi dago gobernuaren aurrerapena munduak behar duena baino mantsoagoa dela. Nolanahi ere, beste gailurretan, batez ere Herrien Gailurren, bistakoa da dagoeneko gauza asko egin daitezkeela irmo jarduten hasteko: sareak sortzea, konpromisoak hartzea, lankidetzan aritzea eta ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzea, besteak beste. Ban Ki-moonek adierazi duenez, «Rio de Janeiron aldaketarako mundu mailako mugimendu eztabaidaezinaren bilakaera ikusi dugu».3. Gobernu azpinazionalen (estatu federatuak, eskualdeak, probintziak eta udalerriak) protagonismoa asko indartu da. Onartutako dokumentuaren 42. atalak gobernu azpinazionalek garapen jasangarriren arloan duten garrantzia adierazten du espresuki lehenengo aldiz: «Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta komunitate horien funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei parte hartzeko aukera ematen diete eta garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko beharrezko informazioa ematen diete, besteak beste». Kalkuluen arabera, jasangarritasunaren kudeaketaren % 80 gobernuon esku dago, eta gobernu azpinazionalak ekonomia eredu berria aktiboki sustatzen ari dira. Eredu berri hori inklusiboagoa, berdeagoa eta adimendunagoa da, eta modu orekatuan hartzen ditu aintzat ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak. Egungo mundu globalizatuan, ezberdintasun txikia dago tokiko gobernuen, gobernu federalen eta eskualdeko gobernuen artean, eta, beraz, eskualdeen eta hirien rola garrantzi-garrantzitsua da jasangarritasuna lortzeko bidean. Christiane Figueres Nazio Batuetako Klima Aldaketari buruzko Batzarreko idazkari exekutiboak zera esan nuen horren harira: «Gobernuak geldi daude; hortaz, tokiko gobernuak protagonismo eta eragin handiagoa dute». Antzeko iritzia du John Griffiths Galesko Ingurumeneko ministroak: «Argi dago eskualde mailan azkarrago egin daitekeela aurrera, eskualdeko gobernuak izanik jasangarritasuneko benetako lider».4. Euskadik azaldutako esperientziek, dela maila estrategikokoek, dela jarduera zehatzek, oso balorazio onak jaso dituzte. Rio+20ko parte-hartzaile gehienek aldarrikatzen den bidea bideragarria dela frogatuko luketen esperientzia arrakastatsuak bilatzen zituzten. Euskadin garatutako lanak, nagusiki, EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarriko Estrategiari eta Udalsarea 21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareari lotutakoak, Rion eta Belo Horizonten aurkeztu dituzte, beste foro batzuen artean. Hona hemen aurkeztu diren eta beste eskualde eta tokiko administrazio batzuekin erkatu diren adibide zehatzetako zenbait: estrategia behetik gora eraikitzeko modua, 5
  • 6. gizarte osoaren parte-hartzearekin, eta eragin berezia eginez gazterian; jasangarritasunaren hiru dimentsioak –gizartea, ekonomia eta ingurumena– modu orekatuan integratzea; ebaluatzeko mekanismo berritzaileak, adierazleen bitartez; jasangarritasuna administrazioen plangintzan txertatzeko gidak; eta Udalsarea 21 sarea osatzen duten 190 udalerrik baino gehiagok lortutako emaitzak. Oso balorazio positiboak jaso dira, eta Euskadi partaide den nazioarteko sareen bitartez esperientziak partekatzeko eskaera handia egon da.Laburbilduz, ikusmira beharko dugu, baldin eta munduko konferentzia honen garrantzia zehaztunahi badugu. Batetik, 1992ko Rioko Gailurraren ondorengo erreakzioa egungoaren antzekoaizan zen. Aski seguru, Rio+20ren garrantzitsuena ez da lortutako akordioaren literaltasuna, epeertainera aldaketak lortu behar dituen garapen eredu berri bat lortzeko beharra berritu delabaizik. Aldaketok ez badira epe ertainera –2014– lortzen, porrota izan dela ondoriozta dezakegu.Bestetik, aitortu beharra dago egitura aldaketak ez direla negoziazio bizien egunetan gertatzen.Prozesu kultural luzea da; ezin da Rio+20 bileratik bakarrik etorri. Munduak zera behar duegoera honetatik ateratzeko eta garapen jasangarriaren arloan aurrera egiteko: denok elkarrekineta premiaz jardutea. Beharrezkoa da fronte guztietan jardutea. Norabidea markatuta dago. 6