• Like
Zu zeu
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

Published

 

  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
253
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0

Actions

Shares
Downloads
0
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. MULTIMEDIA KOMUNIKAZIORAKO ESTRATEGIA LINGUISTIKOAK ZuZeu webgunearen azterketaAnder Perez ArgoteMultimedia Komunikazioa Masterra
  • 2. SarreraZuzeu Xoraturikan Elkarte Mugatua (XEM) irabazi asmorik gabeko ekimenak 2009ko apirilanmartxan jarritako interneterako proiektu komunikatiboa da. Bere sortzaileen arabera, “albistaridigital horizontala” da Zuzeu, “Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko lehioa”. Izanere, “zuzeulari” gisa izena eman ostea, edozein erabiltzaileek argitaratu dezake bere albisteaziberkomunikabide honetan, “blogen blog moduko bat” eratuz. Horiexe da, hain zuzen ere,Zuzeu proiektuaren ekarpen eta berrikuntza nagusia, interneteko euskal komunikazioanerreferente bat izatera eraman duena.ZuZeu albistari digitalari indarra ematen dion elementua, beraz, parte-hartzea da. Aipatulegez, izena emanda – zuzeulari eginda – argitaratu daitezke nahi beste informazio. Gugeulariizateko tresna ere eskaintze die ziberkomunikabideak talde, kolektibo edota bestelakoelkarteei. Horien erkarpenaz gain, ZuZeuk badu bere erredakzio talde propioa, eta horrek ereargitaratzen ditu lantzean behin albisteak, ziberkomunikabiderako tresna berriak etahobekuntzak bilatzeaz gain.Euskal Herrian eta euskaraz eratzen den proiektua da ZuZeu, baina, era berean, zuzenekoloturak ahalbidetzen ditu nazioarteko beste hedabide nagusi askorekin – The New York Times,Al Jazeera, El Pais, Times, kasu -, horien informazio garrantzitsuak gurera ekarriz.Urtebete t´erdi luzetxo interneten egin duen proiektua izateko, kontuan hartzeko modukoa dadagoeneko lortu duen arrakasta. Ziberkomunikabideak orain gutxi kaleratu ditu 2010. urtearidagozkion audientzia datuak eta horien arabera, 387.603 izan dira iragan urtean zehar osotarajasotako bisitak, eta 147.530 izandako erabiltzaile desberdin absolutuak.Baina, zerk bultzatu du horrelako arrakasta? Nola lotu euskarazko proiektu batera hainbestejende, non eta gure egoera soziolinguistikoa duen herri honetan? Gaiek izan al dutezerikusirik? Edota gai horiek lantzeko formatuek? Akaso, parte-hartzerako aukerak etakomunitatea eratzeko indarrak ekarri du arrakasta? Txosten honen bitartez, Zuzeuziberkomunikabidearen azterketaren bitartez, aipatu galdera hauei guztiei erantzuna ematekooinarri batzuk plazaratzen saiatuko gara.
  • 3. 1.Ikuspegi SoziolinguistikoaZuZeu euskaraz eraikitako proiektua da, batik bat, zuzeulari izateko eta hortaz, proiektuanalbiste propioak argitaratu ahal izateko eskatzen den baldintzetako bat horixe delako, euskarazpublikatzearena. Hizkuntzak berebiziko garrantzia dauka proiektuan, eta honen bereizgarrinagusietako bat da. Izan ere, ZuZeu internetzale euskaldunon gabeziak betetzeko eta ingururabegiratzen ibili behar izan gabe gure lehio propioak sortzeko proiektu gisa eratu baitzen.Hortaz, esan dezakegu euskararen aldeko hautua arrazoi irmo batzuek bultzatua dela, eta binorabideetan ematen dela: Informazio eratzaileen -zuzeulari, gugeulari eta erredakzio taldea-profil soziolinguistikoa euskalduna da eta hizkuntza dominatzen du. Era berean, etaeuskarazko interneteko komunitatea indartu nahi duen proiektua izanda, profil bera dutenerabiltzaileak daude jomugan. Edonola ere, aipatu beharra dago ZuZeu-ren gisako proiektuandexente lausotzen direla igorle-hartzaile arteko mugak, finean hartzailea bera igorle bihurtunahi delako -eta alderantziz-, parte-hartzerako elementuen bitartez.Euskarazko komunitate hori indartzeko erabiltzen diren baliabideen artean gaienerakargarritasuna aipatu beharra dago. Erabiltzaileen argitalpen gehienek Euskal Herrikoegoera politikoa, kulturgintza edota euskara bezalako gaiak dauzkate abiapuntu, zalantzarikgabe, euskal komunitateko partaideen interesezko gaiak. Edonola ere, gaioi ematen zaientrataerak hartu du indarra audientzia erakartzeko orduan. Izan ere gai horiek internetentopatutako bitxikerien bitartez, bideo interesgarrien bidez, inkesta ezberdinen emaitzak erabilizedota munduko beste leku batzuetan horiei buruz publikatu dena gerturatuz eskaintzen zaioinformazioa irakurleari, beste inon topatuko ez duen formatuan. Horrek etengabeko harremanbat sortzen du ZuZeu eta interneteko gainerako informazioen artean, azken haueklehenengoaren informazioak janzteko erabiltzen baitira, irakurleari informazio osatu eta berribat emanez.Horregatik, eta euskarazko komunitatearen sendotzerako erabiltzen dituen erramintakerakargarri suertatzen direlako esan daiteke, kasu oso berezi batzuetan, ZuZeu proiektuarenerabiltzaile potentzial gisa koka daitezkela erdal kontsumitzaileak, horiek, inondik inora,proiektuaren helburu ez badira ere. Horrelako kasu batek eztabaida sortu zuen ZuZeu-koerabiltzaileen artean, Iñaki Perurenaren elkarrizketa batek 474.000tik gora bisita jasoNon du euskarazko sareko komunitateak muga?Asteazkena, 2010/12/29 @ 07:45 Dot ZuZeuGaldera horixe luzatu diogu geure buruari Iñaki Perurena herri-jasotzailearen bideoak gurean 474.000bisita baino gehiago izan dituela begiratu dugunean. Ondo dakigu jakin bisita horien artean milaka askogaztelaniazko erabiltzeenak izan direla, baina posible ote litzateke 500.000 bisita jasotzera heltzeaeuskara hutsezko post batekin?Eta horixe nahiko genuke frogatu: zenbat erabiltzaile euskaldun dituen internetek. Hau da, erabiltzeguztien interesekoa den eta sare sozialetan jendez jende hedatuko litzatekeen post batek izan ote litzake500.000 klik? Edo zifra horien oso azpitik definitzen da euskarazko sarearen arrakasta?
  • 4. Geure kezka ez da berria, Patxi Gaztelumendik bere blogean galdetu baitzuen zenbat den asko euskaraz.Berria.infok, irailean, dirudienez, Zinemaldiaren sasoian, zortzi egunetan 101.297 bisita izan zituen.Euskarazko hedabideetan erreferentzia nagusia denez, aintzat hartzekoa da kopuru hori.Gaztelumendiren galdera gure eginez, asko da ala gutxi Berriaren zifra hori? Gehiago behar luke? Hiztunkopuruarekin proportzioan doa? Helduko litzateke edo helduko da euskarazko albiste bat 500.000bisitetara?zituenean. Ikus dezagun horren harira ZuZeun plazaratu zen artikulua.Goiko artikulua ZuZeu-k euskararen egoeraren inguruko hausnarketa eta eztabaidabultzatzeko egiten duen lanaren adibide da. Artikulu horretan, proiektuan eman den gertakizunbatetik abiatuta euskarazko interneteko komunitatearen mugen inguruko eztabaidaplanteatzera iristen da. Era horretakoak aise aurki daitezke ZuZeu proiektuan, finean, berehelburua euskarazko komunitatea sendotzea den heinean euskararen inguruko gogoetakezinbestekoak direlako.Orokorrean, esan dezakegu, ZuZeu-k euskal komunitatearen interesezko gaiak formatu etaikuspegi berrietan landuz, multimedia irizpideak integratuz – bideoak askotxo dira – etahizkuntzaren eta beste hainbat kontuen inguruko eztabaidak sustatuz lortu duela euskarazkonormalizazioaren bidean pausuak ematea. Azkenean, irakurleari ikusarazi dio internetenbadagoela entretenimendurako, informazio landurako eta eztabaida interesgarrietarako lekuaerdarazko eta ingelesezko mundutik kanpo, eta hortaz, euskara bere eremuak irabaziz joandaitekela. Erraminta horiek ezinbestean ulertu behar ditugu euskal komunitatearensendotzearen faktore nagusi gisa, eta hortaz, ezin ukatu ZuZeu-k normalizazioaren aldeegindako lana.
  • 5. 2.Ikuspegi funtzionalaZer da ZuZeu? atalean proiektuak argi eta garbi esaten du euskaraz aritzeko eta euskalkomunitateari zerbitzu bat emateko sortu dela. Horri “internetzale euskaldunok munduaribegiratzeko leihoa” izan nahia gehituta argi ikus dezakegu erabiltzaileei eta publiko orokorrarizuzenean aitortzen eta komunikatzen diola bere nahia. Edonola ere, euskararennormalkuntzarako asmoak diskurtsiboki baino praktikoki helarazten dituela esango nuke. Izanere, euskaraz eta euskararen inguruan pubiikatzen eta zabaltzen denak gure hizkuntzarennormalkuntzari mesede egiteaz gain, ZuZeuk horiek pubikatze berak erabiltzaileei bereasmoak komunikatzeko era garbiena baita.Era berean, webgune honek bultzatzen duen komunikazioa guztiz transakzionala dela esanbeharra daukagu. Izan ere, erabiltzaileak beraiek dira proiektua eraiki eta edukiz betetzendutena, eta horrela, erabiltzailegoa, euskarazko internetzaleon komunitatea orokorreanbihurtzen da bai ekoizle eta baita hartzaile ere. Partehartzea, beraz, funtsezko elementua dawebgune honek praktikatzen duen komunikazio ereduan.Edonola ere, komunikazio eredu hau ez litzake posible erabiltzaileen bisitarik gabe etaerabiltzaile hauen partehartzerik gabe. Jendeak edukirik sortu eta plazaratuko ez balu, besterikgabe, ez legoke ZuZeu tresnarik. Baina, nola sortzen da orduan horrelako dinamika aurreraeramango duen sarea? Nola erakartzen ditu ZuZeuk erabiltzaileak? Eta nola bultzatzen dituhoriek edukiak sortzera?Egun komunitatearen ideia pisuzko elementua da interneteko proiektuen arrakasta. Pertsonek–interneten ere- elkar komunikatzeko, elkar informatzeko eta eztabaidatzeko duten beharrakeraman ditu nagusitasunera sare sozialak, besteak beste. Gurean, interneteko euskalerabiltzaileen komunitate txiki baino aktiboan, ZuZeuk proiektuak jakin izan du, beste iaedozein baino hobeto, komunitate hori irudikatzen, eta Interneteko ozeano erraldoian berelekua ematen. ZuZeuk partehartze zuzenerako bitartekoa jarri du mahai gainean, etainternetzaleek eskertu eta erabili izan dute. Ez edonola gaitera. ZuZeuren helburu nagusiazuzenean barneratu izan balute bezala, erabiltzaileek (400dik gora dira zuzeulariak) euskalkomunitate horren garapenari mesede handia egiten dioten edukiak sortzen asmatu izan dute,euskara, euskal kulturgintza eta egoera politikoari buruzko hausnarketa, esteka eta informazioaberatsak, interesgarriak, eta batez ere, eztabaidagarriak plazaratuz. Era berean, ZuZeukeduki horien inguruan eztabaidatzeko bitartekoak luzatu ditu, eta hortik etorri dira edukijakinen inguruan pilatu diren iruzkinak, eta hortik eratorritako eztabaida sakon eta mamitsuak.Laburbilduz, beraz, esan dezakegu erabiltzaileei hitza emanez eta hauek era aberasgarrian hitzhau hartuz ZuZeu euskaraz pubiikatzen duen atari bat izatetik Euskal Herria eta euskara bera
  • 6. ardatz dituen atari bat izatera pasa dela, euskal komunitateari horiei buruz eztabaidatu etanorabideak definitu ditzan aukea emanez.Horretarako, bereziki aipatu beharra daukagu multimedia propietateak atariari era egokianaplikatu izana. Internetek eta multimediatasunak eskaintzen dituzten tresnak erabiltzen jakinizan du, atarian bertan euskarri ezberdin eta asko plazaratuz – bideoak, argazkiak – eta saresozialetan bere lekua eginez ( Twitterren 700 bat jarraitzaile ditu egun). Horien bitartez,euskarazko edukiak interneten zentzu batean normalizatu dituela esan dezakegu. Esan nahidena da ZuZeuk nolabait lortu duela ikustaraztea egun interneten arrakasta duten edukiak –biralak, Youtubeko bideoak, adierazpen polemikoak, hausnarketa aberasgarrak, estekakuriosoak – euskaraz sortu eta plazaratu daitezkela, beste iturri batzuteara jo behar izan gabe.Aipatu elementuek erakargarri bihurtu dute ZuZeu proiektua, bai dibertimendurako eta baitainformazio serio eta eztabaidarako. Herritarra protagonista bihurtu eta gainerako herritarrensorkuntzakin gozatu, hausnartu edota eztabaidatu ahal izatea da ZuZeuren lorpen handiena.Datuek, gainera, erakargarritasun hori berresten dute. Esan bezala, 147.530 erabiltzaileezberdin izan ziteun ZuZeuk 2010ean zehar. Ez al da asko euskazkoa bezalako komunitatetxiki baterako? Horri erantzuteko, egun euskaraz nabigatzen dutenen kopurua jakin beharkogenuke, baina hori beste eztabaida bat da, hain zuzen ere, ZuZeuk berak plazaratu zueneztabaida.
  • 7. 3.Testu dimentsioaZiberkomunikabideen balizko arrakasta hartzaileengan sor dezaketen erakargarritasunaren etabaliogarritasunaren menpe daude. Bide horretatik, ziberkomunikabideak bestelako faktoreakerabili behar ditu, idatzizko prentsa osagarritu dezan, honen egokitzapen hutsa izatetikharatago. Zentzu horretan, eta hartzailearen erakargarritasuna bilatu nahian,ziberkomunikabide edozeinek beharrezkoa dauka proiektuaren bisualtasuna indartuko duteneuskarri multimedien erabilera.Hain zuzen ere, ZuZeu erakargarri egiten duten faktore nagusien artean daukagu bisualtasuna.Atariari begirada bat ematea aski da ezaugarri honetaz jabetzeko. Edukiak publikatzekoorduan, gainera, baldintzetako bat eduki horri argazki bat txertatzearena da. Zentzu horretan,proiektuan argitaratuta dauden sarrera guztiak elementu bisual indartsua den argazki batekinaurkezten zaizkigu. Horrekin batera, edukiaren laburpen edo sarreratxo gisa funtzionatzenduen testu txiki bat aurki dezakegu, sekula ez sobera luzea. Bi elementuen uztarketakerakargarritasuna eta interesa sortzeko gaitasuna dauka, irudirik gabeko testu luze batekeragingo lukeen sentsaziotik oso urrun.Testuak, edonola ere, ezinbesteko garrantzia dauka ZuZeu proiektuaren arrakastan. Testuanjasotzen dira hausnarketak eta iritziak, testuak ekartzen du gurera beste nonbaiten – atzerrian– esandakoa, testuak, finean, ahalbidetzen du ZuZeun hain garrantzitsua den eztabaida.Testua egotea ezinbestekoa da beraz, baina garrantzitsua da, ZuZeuk egiten duen moduan,testu horri sarrera arina ematea, argazki eta sarrera laburrarekin, nahi duenak klikatu etaedukian sakondu dezan, eta nahi ez duenak aspergura eta desatsegintasuna sentitu ez dezan.Testu horietan erabiltzen den hizkera, orokorrean, argia, erraza eta arina izan ohi da. Egia daZuZeun edukiak publikatzen dituena edozein izan daiteken heinean erabiltzaileen profilsoziolinguistikoa eta hortaz, erabiliko dituzten hizkuntza baliabideak anitzak izan daitezkela.Edonola ere, badirudi erabiltzaile guztiek ulertu dutela ZuZeu proiektuaren jomuganeuskarazko komunitate orokorra dagoela, eta zentzu horretan, euskara batua, argia etaulerterraza da nagusi. Hori ezinbesteko faktorea da erabiltzaile orokorrak erakarri etapartehartzera bultzatzeko orduan.Parte hartzea eta kazetaritza herritarra gisa ezagutzen den faktorea ZuZeu proiektuaren ardatznagusi diren heinean, ulertzekoa da webgunean topa dezakegun testu moten aniztasuna.Zentzu horretan albisteek, deialdiek, iritziek, analisi politikoek, kronikek, prentsan aurkitutakoedukiek eta bestelakoek osatzen dute atariaren errepertorioa. Hipertestuaren etahipermediaren erabileraren bitartez, gainera, horiek lotzeko eta edukiak bata bestearekinosagarritzeko aukera dago. Zentzu horretan, publikatutako hausnarketa batetik erraz pasa
  • 8. gaitezke horren inguruan egindako bideo bat ikustera edota informazio beretsua landu duenegunkari baten edukia irakurtzera.ZuZeuk euskararen corpusari egindako ekarpena edukitik edota testu motatik baino geniodauka euskarritik. Orain arte kalean, foro fisikotan edota prentsa idatziaren bitartez garatzenziren hausnarketak eta iritziak sarera eramanez eta egungo komunikazio ereduetan lekueginez egin dio webguneak ekarpena euskaren normalkuntzari, eta zentzu horretan kokatubeharra daukagu proiektuaren garrantzia eta baliogarritasuna.
  • 9. 4. EstiloaBehin eta berriz aipatu dugun eta ZuZeun ezinbestekoa den partehartzearen kontzeptuakeragin zuzena dauka hizkuntza eredu eta baliabideen aniztasunean. Hitz gutxitan, hizkuntzairizpideak proiektuan inolako sistematizaziorik ez dutela esan dezakegu, finean, idazten denaez dagoelako botere jakin baten esku, publikatzen duten 400dik gora erabiltzaileen eskubaizik.Erabiltzaile horiek eta edukien gaiek baldintzatuko dute batik bat testu bakoitzeko hizkuntzairizpideak. Zentzu horretan, hausnarketa sakonek eskatzen duten erregistro formaletikarintasunez eta informaltasunez landutako gai kuriosoetara pasa gaitezke. Euskara daproiektuko edukiak batzen dituena, euskara batua batik bat, eta erregistro ezberdinennahastea arazo baino partehartze zuzenak sortzen duen ondorio aberasgarri gisa ulertubeharra daukagu.Erregistro aniztasunetik haratago, milaka erabiltzaile komunikatzen eta harremanetan jartzendituen proiektua euskara hutsez garatzea da benetan garrantzitsuena hizkuntza irizpideeidagokionez. Euskara interneteko mailara altxatu izana da gakoa, eta batik bat, euskarainterneteko hizkuntzara egokitzen jakin izana, testu luzeegien presentziarik gabe etainformazioaren gakoak azpimarratuz.
  • 10. 5. Ondorio orokorrakZuZeuk interneten euskaraz egin daitekela erakutsi digu. Hain zuzen ere, internetekoaukeretaz gozatzeko, informazioak bilatzeko, eztabaidak garatzeko, multimediatasunenaukerak probesteko beste aldeetara, hizkuntza menperatzaileetara begiratu beharrik ez dugulaikustarazi digu. Azkeneko urteetan interneten euskara garatu duten proiektuen artean duguZuZeu. Parte hartze zuzenerako tresnak ezin hobe baliatuz, euskara internetera egokitu dutenblogger euskaldun, ziberkomunikabideetako kazetari edota bestelako erabiltzaileen edukiakintegratzen eta horiei txoko bat egiten jakin izan du. Euskal komunitateari bere plaza emandio, eta plaza hori bera erreminta ere bilakatu du, komunitate horren garapena ahalbidetukoduten eztabaidei aukera emanez.Interneteko erabilera demokratizatzeko eta komunitatea indartzeko lana ezin uler daitekeegungo komunikazio ereduak ongi ulertuta horietara egokitzeko ZuZeuk egindako ahaleginakgabe, multimediatasun eta hipertestualitate elementuen erabilera bitartez erabiltzaileentzakoproiektu erakargarria eraikiz.Horren adibideak bagenituen interneten, baina ez euskaraz. Zentzu horretan da garrantzitsuaZuZeu proiektuaren ekarpena, beste hizkuntzetan garatzen hasiak ginen internete erabiltzekoereduak –youtubeko kontsumoa, bideo biralen zurrunbiloa, foroetako eztabaidak, interesekoloturetara jotzea- euskarara eraman dituelako. Era horretan, etorkizunean izan dezaken edoizan ez dezaken garapenan sartu gabe, komeni da gaur bertan aitortzea ZuZeu proiektuarenekarpena, kanal berri bat irekiz etorkizunean interneteko euskarazko erabilera garatzekolehenbiziko harria jarri baitu.