ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                             2010eko abendua        Lehiaketaren irabazlea: Sara Gonza...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                             2010eko abendua Klaseko lehen eguna heldu zen eta nire ur...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                              2010eko abenduaEneritz agurtu eta etxera iritsi nintzen....
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                             2010eko abenduaziren neska-mutilek ere eskatzen zizkidate...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                              2010eko abenduaNire aitak beti goizez lan egiten du eta ...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                              2010eko abenduaBegoñaren etxean, kolorezko kromoetara jo...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                              2010eko abenduaAma, lanetik etxera iritsi zen, ni altzat...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                               2010eko abendua           Bigarren saritua: Andrea Mart...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                                2010eko abendua-Bai, badakit, baina oso triste nago. N...
ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA                           2010eko abendua-Ze polita Tomas, eta barkatu, baina Leire d...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak

1,006

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,006
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
9
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Altzako ipuin laburren ii. lehiaketa ipuinak"

  1. 1. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abendua Lehiaketaren irabazlea: Sara Gonzalez de Alaiza Ikastetxea: Altza BH Institutua Maila: DBH 4 PULTSERA TXIPADUNAK 2015ean Espainia osoa krisia zela kausa, herrialde atzeratua bihurtu zen.Hori ez zuen inork espero, krisi-ekonomikoa eta gobernu mota horrekedozer ekar zezakeela ziotenek akaso. Baina hori nire historiarenkokapena baino ez da. Markel deitzen naiz, nire gurasoak euskaldunakdira eta. garai hartan Estatu Batuetan bizi nintzen eta DBHa ikastennenbilen. Estatu Batuetan, betidanik izan ditugu aurrerapen handiagoak:Telebista eramangarriak, mp9, pultsera txipadunak, robot laguntzaileak… Ekainako arratsalde batean, nekatuta iritsi nintzen etxera. Askariahartzeko gurarekin sartu nintzen sukaldera, bat-batean nire aitak berri onabota zidanean. Espainiara joango ginen, Euskal Herrira. Nire aitak lanegiten zuen multinazionalean aldaketa batzuk egingo zituztela bide,herrialde azpigaratu batera bidaliko zituzten zenbait langile, haien arteannire aita. Arrazoiak? Betikoak, herrialde azpigaratuetan langileakmerkeagoak direla. Nire aita ezin baino pozago zegoen. Egia esan familiaosoa geneukan Euskal Herrian eta nik aiton-amonak eta izeba pare batbaino ez nituen ezagutzen. Informazio gehiago eskatu nion nire aitari etahark Donostiako auzo batera bizitzera lekualdatuko ginela esan zidan.Segituan, poltsikoko ordenagailua atera nuen patrikatik eta internetenDonostiako argazki batzuk aurkitu nituen. Ederra zirudien. Eskerrakeuskara txikitatik nekien! horrek hizkuntza berria ikasteko lan handiakentzen zidan. Hori jakinda, udara osoa Donostia nolakoa izango ote zen amestenpasatu nuen eta irailaren batean ama, aita, arreba eta neu, Bilbokoaireportura iritsi ginen. DBHko 4. kurtsoko lagun berriak ezagutzekoirrikitan nengoen. Pena eman zidan noski Estatu Batuetan izandakolagunak agurtzeak baina baikorra izan behar nuela pentsatu eta nireherria nolakoa zen jakiteko gogoa piztu zitzaidan. Altzara iritsi ginen.Auzo lasaia zela zirudien. Itsasotik pixkat urrun zegoen nire gusturako,baina gauzak ez ziren egongo nire gusturako eginak, jakina. Gehientxunditu ninduena goizeetan txoriak kantari entzutea izan zen etagauetan, zeruko izar disdiratsuak ikustea, Estatu Batuetan hainbesteetxeorratz egonda ez baita ezta Ilargia ere ikusten.
  2. 2. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abendua Klaseko lehen eguna heldu zen eta nire urduritasuna urrutitikantzematen zen. Aurkezpen klasea baino ez zen, ordea. Arrebarekin eginnuen instituturako bidea. Egokitutako klasera sartzean eta lagun berriekinhitz egiten saiatzean, ez nuen hitzik ere ulertzen. Hura bai egoera!Hasieran txantxa bat zela pentsatu nuen baina geroago konturatu nintzengaztelaniaz mintzatzen zirela eta nik hortaz piperrik ere ez nekien. EstatuBatuetan ingelesa eta etxekoekin euskara baino ez nuen ikasi. Ez alnengoen ba Euskal Herrian? Non zegoen jende euskalduna? Gero etaurduriago nengoen. Irakaslea gelan sartu zen. Bere burua aurkeztu zuen,euskaraz! Bat-bateko lasaitasuna sentitu nuen barnean. Leire zuen izena,gure tutorea izango zen eta biologia irakatsiko zigun. Ondoren, begiratubat eman zion klase osoari eta bere begi ilunek nire aurpegian geratuziren. Niri begira jarraitu zuen: - Iaz denei eman nizuen klasea eta gogoan zaituztet. Hara! Zu berria zara, ezta?Begirada guztiak niregan finkatu ziren. - Bai, nire izena Markel da eta Estatu Batuetatik etorri naiz. - Ba oso ondo hitz egiten duzu euskaraz! - Bai, euskalduna naiz. - Ze ondo! Agian hemengo batzuei irakatsi beharko diezu hizkuntza, ze larri-larri dabiltza.Eta barrez hasi zen. Niri horrek ez zidan grazia pitxik egiten. Aurkezpenaazkar bukatu zen. Kalera atera ginen eta klaseko neska bat hizketan hasizen nirekin, euskaraz estreinakoz: - Beraz, zuk ez dakizu castellano? - Ba, ez. Ez dut inoiz ikasi. - Ni Eneritz naiz. - Pozten naiz zu ezagutzeak, Eneritz.Jatorra zela iruditu zitzaidan. Gutxienez ni ezagutu nahian hurbilduzitzaidan bakarra izan zen. - Markel, tienes que saber que, hemen, institutuan, entre amigos ez da inoiz euskara erabiltzen eta arraroa bezala hartuko zaituzte. - Eta zer dela eta lagun artean ez duzue euskara erabiltzen?Neskatxak bekainak goratu zituen. - Ba, pues, euskaldunak ez garelako, ez dugu ohiturarik eta igual lotsa ematen digu hitz egiteak ze, gaizki hitz egiten dugu! - Eta non daude ba euskaldunak? - Horiek? Herrietan, non bestela? - Eta hemen, auzoan?Neskatxa pentsakor geratu zen une batean. - Bai, badaude gutxi batzuk! Begira, hemen bizi naiz, eta zu? - Ni bi kale harantzago bizi naiz. - Si quieres, klaseko batzuekin joan zaitezke institutura. Goizero, ondoko parkean geratzen gara txirrina jo baino ordu laurden bat lehenago. - Primeran!
  3. 3. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abenduaEneritz agurtu eta etxera iritsi nintzen. Orduan, arreba jasotzea ahaztuzitzaidala ohartu nintzen. Horrek ez ninduen asko kezkatu, izan ere,etxera itzultzeko bidea bazekien. Gogoetak egiten hasi nintzen. Ez nuenespero horrelako giro erdalduna. Hala ere, neska-mutil jatorrak zirelanabaria zen. Baina ez nuen ulertzen zergatik nik euskara hitz egitennienean beraiek gaztelaniaz erantzuten zidaten. Orduan, ideia bat izannuen, aurrerago erabili ahalko nukeena. Izan ere, hemen oso atzeratuakzeuden teknologia kontuan. Klaseko arbela klarionezkoa zen oraindik!Nire gogoetan murgilduta nengoen, arreba etxean sartu zenean. Tristeaurpegia zuen. Zer moduz joan zitzaion galdetu nion. Negar zotinka hasizen. Bere esanetan, mutiko batek zerbait esan zion eta berak ez ziolaulertzen esatean, mutikoak euskaldunak hemendik joateko erantzun etazenbait hitz itsusi bota zizkion. Ongi ulertzen nuen arreba gaixoa eta nireideia pentsatu baino lehenago jarri beharko nukeela martxan erabaki nuen. Egunak joan eta egunak etorri, klaseko zenbait lagun bilakatu ziren.Orduan, momentu egokia zela iragarri nuen eta goiz batean, pultseratxipaduna eraman nuen soinean. Pentsatu bezala, parkera iritsi bezainlaster, atentzioa deitu zien pultsera moderno honek nire lagunei: - Bai polita!-esan zidan Eneritzek. - No he visto nunca horrelakorik-esan zuen Marcosek. - Estatu Batuetatik ekarri nuen-erantzun nien. - Claro! Hain modernoa...-komentatu zuen Aitorrek. - Ba, pultsera honen barruan txipa dago eta txip hori programatzen baduzu, garunera bidaltzen dizu informazioa hizkuntza jakin bat hitz egiteko-esplikatu nien. - Hala!-esan zuten denek batera harriturik. - Pentsatu dut, agian zuek horrelako pultsera bat behar duzuela euskara behin betiko ikasteko. Pultsera honek duen alde ona da pultsera honek hizkuntza jakin bat hitz eginarazi egiten dizula eta horrekin batera ikasten duzula. Eta alde txarra, pultsera kendu arte ezin duzula beste hiskuntza bat hitz egin da. Nahi baduzue nahi duzuen koloretako pultsera oparitu diezazueket. Kolekzio osoa daukat eta gainera nire arrebak ere badauka bere kolekzioa eta batzuk eska diezazkioket. - Yo no necesito halakorik-jaurti zuen Marcosek.Eneritzi begiratu nion eta honek esan zidan: - Ba, nik arrosa eramango nuke soinean... Probatzeagatik ez da ezer gertatzen eta gainera onuragarria bilakatuko zait klaseetarako. Egun hartan, pultserak klaseko mintzagai bakarra bihurtu ziren etaarratsalderako eskaera ugari bildu nituen. Hurrengo egunean, koloreetakopultsera txipadun pila bat banatu nituen klasekoen artean. Pultseeratxipadunak modan jartzea lortu nuen eta azkenean nire kurtsokoak ez
  4. 4. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abenduaziren neska-mutilek ere eskatzen zizkidaten pultserak. Egun batetikbestera, institutuko giroa euskaldun bihurtu zen. Sinestezina zirudien.Nerabe guztiek hitz egiten zuten euskaraz. Pultserarik ez zutenek ere bai,lagunen batek pultsera eduki eta honek hizkuntza kutsatu balie bezala.Marcosek eta guzti eskatu zidan pultsera bat, hasieran ezkor aritu arren.Hasieran akats larriak eginez hitz egiten zuten baina pixkanaka-pixkanaka,maila hobetuz zihoazen. Ni oso eroso nengoen. Horrelakoa zen EuskalHerrira iritsi baino lehen imaginatu nuen giroa. Egun batean Eneritz etaAitor nigana etorri eta harro-harro esan zidaten: - Badakizu zer, Markel? - Bota - Pultseraren eraginik gabe arituko garela euskaraz hizketan zin egin dugu.Eta eskumuturrak erakutsi zizkidaten. - Begira, jada hasi gara gure promesa betetzen. - Ez dakizue zenbat pozten naizen!-erantzun nien.Pultserak, gauza guztiak bezala, modaz pasatu ziren eta jendea kenduzjoan zen. Hala ere, euskarak nagusi izaten jarraitu zuen Altzakoinstitutuan. Zer gertatu zen pultserekin? Ba seguraski, nerabeek berenlehengusu edota lehengusinei oparitu zizkieten eta euskararen eraginaEuskal Herria osora hedatuko zen. Ni pozez asetuta nago nire lorpenekin.Azkenean Leire andereñoak arrazoia zeukan esanez ni (atzerritiketorritakoa) izango nintzela hemengoen hizkuntza bertakoei ikasarazikoniena. Bigarren saritua: Irati del Pozo Ikastetxea: Altza BH Institutua Maila: DBH 4 "Nire amona"Andereñoak nire klasean galdetu zigunean ea zenbat anai- arreba ginen,askotan entzuten dut, 1, 2, 1, 2, … eta oso kasu gutxitan, 3 entzuten dut.Baino ni, exzepzio bat naiz. Gu 5 anai-arreba gara. Ni helduena naiz etaIxiar deitzen naiz.Imagina dezakezuenez nire ama eta nire aita beti lanean daude eta betiokupatuta dabiltza. Eta batzuetan biek lan egin behar dute, gero guhandiak egitean, karrera bat ikasi ahal izateko, edo ondo elikatzeko etagero gure urtebetetzea ailegatzerakoan opari bat euki ahal izateko.
  5. 5. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abenduaNire aitak beti goizez lan egiten du eta nire amak ere. Baina, nire amaribatzuetan goizeko turnoa kentzen diote eta arratsaldez lan egitera joanbehar da. Eta badakizue sekretu bat?Niri asko gustatzen zaidala nire ama arratsaldez lan egiten duenean, zerenorduan nire ama nire amonaren etxera eramaten gaituen nire anai-arrebaguztiok. Nire amonaren etxean, gauza harrigarriak gertatzen dira. Nireamonak Josefina du izena.Beti kontatzen dizkigu gauza asko, bera txikia zenean gertatutakoak:-Arratsaldeko bostak ailegatzen zirenean, gogoratzen naiz, auzoko bizilagunguztiak elkartzen ginela parkean. Denek beraien amek prestatutakomeriendarekin ateratzen ginen kalera.Meriendatzeko, suertea bageneukan, ogi zati bat bi txokolate zatiekinjartzen ziguten, edo bestela, ogi zati txiki bat mermelada pixka batekin.Gero, meriendatu ondoren, gure joku tradizionalak eta dibertigarriakjolasten hasten ginen.Oso ondo pasatzen genuen. Lehenengo, txingora jolasten ginen. Tizabatekin kale guztia marrazten genuen laukitxoetan 1-12 zenbakiak, ondorenharri bat hartzen genuen kaleko lurretik eta denek fila handi bateanjartzen ginen bata bestearen atzetik. Harri hori laukitxoetan sartu etajolasten hasten ginen. Norbaitek irabazten zuenean guztiak batera airetikhartzen genuen eta bueltaka hasten ginen.Mutilek beraiek kolore biziekin margotutako zibak dantzatzera jartzenzituzten. Kale erdian jartzen ziren. Jendea pasatzen bazen, batzuetan diruabotatzen zieten; lehiaketak ere antolatzen ziren : ea zein zibak iraungo zuengehiago. Zortziak iristen zirenean, gure gurasoek deitzen ziguten afaltzeko,eta gu afaltzera joan aurretik soka saltoan aritzen ginen 15 minututan. Etasoka saltoarekin batera abestiak abesten genituen, hala nola: “ nire etxekopatioa, auto lerea, suge indartsua,.”.. Niri soka saltoan aritzea askogustatzen zitzaidan.Batez ere udan; zeren ona egiten bazuen kalean egoten ginen, bestela,etxean gelditu behar ginen irakurtzen.-Amona.... -galdetu nion nik-, negua bazen, zertara jolasten zineten?-Begira Ixiar, nik, Begoña deituriko lagun bat neukan. Askotan bere etxerajoaten ginen lagun guztiok, eta bere sukalde txikian, dendetara jolastenginen. Mutilek ere noski.Niri bere sukaldea asko gustatzen zitzaidan, beti bere etxera joatenginenean, bere amak, sukaldeko pote batean zeuzkan gailetak banatzenzizkigulako. Bi gaileta bakoitzarentzat. Oso onak zeuden!
  6. 6. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abenduaBegoñaren etxean, kolorezko kromoetara jolasten ginen, tamaina eta formadesberdinekoak zeuden: handiak, txikiak, lodiak, argalak, kolorezkoak,txuri-beltzean, brillantinazkoak,...Partida bakoitzean, 5 edo 10 kromo apostatzen genituen. Niri gehiengustatzen zitzaizkidan kromoak, brillantinazkoak ziren, eta beti gordetzennituen.Seguruenik, joku hau ez duzue inoiz entzun: taba jokoa. Taba ahariaren,ardiaren arra, hezur mota bat da. Lurretik bota behar da. Según eta nolaerortzen den gauza bat edo beste bat da.Niri, gehien gustatzen zitzaidana zen, taba, kolorez margotzea. Etahorretarako azkazalak margotzeko zeuden koloreak erabiltzenn genituentaba margotzeko. Oso politak gelditzen ziren.-Amona, egun batean taba jokura jolastu nahi dut. Nola margotzen direnerakustea nahi dut, zeren amatxok kolore mota askotako esmalteakdauzkan.-Begira Ixiar, botilazko txapak badituzu, ekarri egun batean nire etxera etaerakutsiko dizut nola margotzen diren eta lehiaketak egingo ditugu bionartean.-Ongi da amona, egun batean, nire klaseko lagunei erakutsiko diet,txingora nola jolasten den, kromoetara jolastuko dugu eta tabara,seguraski oso pozik eta alai jarriko direla.- Bai , baietz Ixiar! Taba baten-bat eskuratu ahal izango dizut.Uda iristen denean, nire anai-arrebek eta ni joaten gara gure gurasoekinoporretara herri txiki batera. Herri honek, erreka dauka eta igeri egitendugu. Txirringak eramaten ditugu eta mendira joaten gara. Denei, herrirajoatea asko gustatzen zaigu, batez ere, egun guztia kalean ematendugulako eta gauetan plazara jolastera ateratzen gara herriko umeguztiekin.Nire amona ez dugu ikusten hiru hilabetez. Eskola hasten dugunean etaetxera bueltatzean nire amona ikusten dut. Oso pozik jartzen naiz: laister,badakit nire amona ikusiko dudalakoEgun batean, kurtsoa hasi ondoren, nire ama berriz lanean hasi zen.Arratsaldez lan egin behar izan zuen eta nire anai-arrebak eta ni etxeangelditzen hasi ginen. Bizilagun bat etortzen hasi zen eta arratsaldeguztietan gu zaindu egiten gintuen aita etorri arte.Ni preokupatzen hasi nintzen.
  7. 7. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abenduaAma, lanetik etxera iritsi zen, ni altzatuta nengoen berari itxoiten. Galdetuegin nahi nion ea zergatik ez gindoazen lehen bezala amonaren etxera.Eta gainera denek nahi genuen amonaren etxera joan, hobeto pasatzengenuelako eta amonak gailetak ematen zizkigulako eta joko berriakerakusten zizkigulako.Orduan, nire amak kontatu zidan, amona denbora luze zebilela gauzakahazten eta oso jarrera bitxiak zituela. Kontatu egin zidan, egun bateankolore desberdineko bi oinetako jarri zituela. Beste egun batean fruitu-dendara joan zela ogia erostera, eta ahaztu egin zitzaiola non zeudenautobus geltokiak Donostiara joateko.Orduan esplikatu zidan, batzuetan pertsona helduei, gauzak ahastenzitzaizkiela eta memoria galtzen zutela. Eta orduan ezin zirela bakarrikbizi.Amak hau kontatu orduko, oso triste jarri nintzen eta pentsatu nuenorain, amona ikusi gabe geldituko ginela. Eta etxean arratsaldez gelditukoginela.Hilabete batzuk pasa ondoren, amak maizgo joaten zen amonaren etxera.Goizetan medikura eramaten zuten eta inoiz ez zioten uzten bakarrik. Betinorbaitekin joan behar zuen.Arratsalde batean, familia guztia jaten ari ginela, nire amak esan zigun:-Albiste berri bat kontatu behar dizuet.Denok harriturik entzun genion.-Bihar, norbait etortzen da gure etxera bizitzera. Familia handituko dugu. ¡AMONA GUREKIN BIZITZERA ETORRIKO DA !Ezin nuen sinestu, pozik, garrasika hasi ginen eta bere logela prestatzenhasi ginen, amak ekarritako bere arroparekin eta panpinak jarri genizkionohearen inguruan. Paper handi bat jarri genion atean itsatsita:“ONGIETORRI AMONA”Hurrengo egunean klaseko txirrinak jo bezain laister korrika habiatunintzen etxera, ea amona etxean bazegoen ikusteko. Eta nire sorpresahandiagoa bihurtu zen ikusi nuenean, nire logelan norbait egon zela etamahaiaren gainean, kromo kaxa bat, bote bat txapekin, koloredesberdineko taba pare batzuk....Eta nire barrutik esan nuen “ ESKERRIK ASKO AMONA”
  8. 8. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abendua Bigarren saritua: Andrea Martinez de Arespe Ikastetxea: Altza BH Institutua Maila: DBH 4 "Romeo eta Julieta bezala "Altzako instituturako bidean, duela bi aste, beti ikusten nuen gizon bat,beti gizon bera, banku batean eserita. Gizon zaharra zen, 70 urtekoingurukoa. Ilea zuri-zuria zuen, eta begiak gorri-gorriak zituen. Horzegoen egunero, bakarrik, aurpegi tristearekin. Goizero ikusten nuen, etabeti berdin zegoen, burumakur.Goiz batean harengana gerturatzea erabaki nuen, eta honela esan nion:-Egun on, ondo al zaude?-Bai -erantzun zidan. Eta ikusi nuen nola bere begi gorrietatik, poliki-poliki, ur tantta bat erortzen zitzaion, gero bere masailetatik beheraeroriz. –Ondo nago, eskerrik asko galdetzeagatik.-Ziur al zaude? - Errepikatu nion.-Bai! Ongi nagoela esan dizut ezta?! Ba utzi bakean! -esan zidan osohaserre. Eta handik joan egin nintzen korrika nire institutura.Institutura iritsi eta minutu bat geroago sartzeko txirrina jo egin zuen. Osotriste pasatu nuen egun osoa goizean gizon zaharrarekin gertatutakoarekin.Galdera asko nituen nire buruan: Zergatik zegoen negarrez? Zergatikzegoen beti banku horretan eserita? Berdin zuen. Ez nuen gizonarekingehiago hitz egingo, oso gaizki tratatu ninduen, eta nik bakarrik nahi nuenalaguntzea zen.Hurrengo egunean gizona ikusi nuen berriro bankuan, baina haren aurretikpasatu nintzen ezer gertatu ez balitz bezala. Orduan gizona altxatu eginzen eta niregana etorri zen honela esanez;-Barkatu, mesedez.Baina nik ez nion ezer esan.-Barkatu- esan zidan, berriro ere.-Nik bakarrik lagundu nahi nuen- esan nion.
  9. 9. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abendua-Bai, badakit, baina oso triste nago. Nire emaztea duela hiru hilabete hilzen, eta oraindik ez dut gainditu. Asko maite nuen, asko. Duela berrogeitalau urte ezkondu ginen, eta ez gara inoiz aldendu.- adierazi zuen beretristura- Asko sentitzen dut, baina…- esan nion-Bai, Bai, Bai… Eta badakizu zergatik nagoen beti banku honetan eserita?Hemen ezagutu ginen, nahi duzu gure amodiozko istoriotxoa kontatzea?Oso neska jatorra iruditu zatzaizkit.-Nahi baduzu.- Esan nion irribarre batekin ahoan.-Duela berrogeita lau urte izan zen, 1966an. Hogei urte inguru genituen,bai, oso gazteak, osasuntsuak eta alaiak. Lucia izena zuen. Bera hemenzegoen beti, bere anaia txikiak parkean zeuden bitartean, liburu batirakurtzen txikiak zaintzen zituen bitartean. Liburu hori hau zen.- etaliburu zahar bat atera zuen bere poltsiko batetik, oso txikia zen, etadenboraren ondorioz horitua zegoen. Goiko partean honela jartzen zuen:Romeo eta Julieta.- Begira, liburu honi esker ezagutu egin ginen, bioigustatzen zitzaigun, eta banku honetan geratzen ginen elkarrekinirakurtzeko. Liburua bukatzean, liburuak elkartrukatu egin genituen, etagurea zenaren atzeko azalean ohar bat utzi genuen geroago besteak irakurzezan. Hau da berak idatzi zuena:“Tomas, maitia. Udan ezagutu gara , eta oso lagun onak egin ginen liburu hauirakurtzen, mesedez, ez galdu inoiz liburua. Oso garrantzitsua da niretzat, etaespero dut zuretzat ere horrela izatea. Ez zaitut inoiz ahaztuko, hitz ematendizut. Maite zaitut Tomas, maite zaitut. Tomas, Beti nire bihotzean egongo zara. Lucia “ - Tomas, izen polita- esan nion oso alai. -Bai, beno, eskerrik asko.-Erantzun zidan lotsati.- -Ez horregatik. Segi istoriotxoarekin, interesgarria dago. Oso erromantikoa iruditzen zait, oso polita. -Bai beno, ez dago istoriotxo askoz gehiago .Oharrak irakurri ondoren konturatu ginen elkar maite genuela, eta orduan ezkontzea erabaki genuen. Etxe bat erosi genuen hemen Altzan, baina zaharrak ginenean Berrako zahar etxera bidaltzea erabaki zuten gure seme-alabek. Hiru izan genituen: Garbiñe, Marta eta Josu. Hor egon gara orain arte. Orain bera ez dago, baina ni bai.
  10. 10. ALTZAKO IPUIN LABURREN II. LEHIAKETA 2010eko abendua-Ze polita Tomas, eta barkatu, baina Leire dut izena. Institutura joanbehar naiz, baina eskerrik asko gaurko solasaldiagatik. Agur. Ongi bizi.Eta barkatuta zaude atzokoarengatik.Hilabeteak pasa ziren eta Tomas eta biok oso lagunak egin ginen.Batzuetan bere bizitzako gauzak kontatzen zizkidan eta beste batzuetannik nireak. Dena oso ondo zihoan egun batean Tomas ikusi ez nuenarte. Hurrengo egunean ere ez, ezta hurrengoan ere. Orduan Berrakozahar etxera joatea erabaki nuen, eta esan zidaten Tomas hor zegoela,bai, baina alzheimerrarekin. Bere logelara igo nintzen, eta hortxe aurkitunuen Tomas, ohean etzanda eta lotan. Logelatik joatea erabaki nuen,negarrez eta oso triste joan nintzen. Tomas laguna zen, benetakolaguna.Beste egun batzuetan joan zen Tomas bisitatzera, baina honek ez zuenezagutzen. Juliarekin eta Leirerekin bizitako oroitzapenak ahaztu zituen,eta horrek oso triste jarri zuen Leire.Orain Tomas ezagutu nuenetik hiru urte pasa dira, eta Luciak oharreanjarri zuen bezala: Tomas, beti nire bihotzean egongo zara.

×