euskal preso politiko Espainia/Frantziako espetxeetan dispertsatuta daude 518 Gizon 82 Emakume Zenbaki orokorrek beldurra ematen dute 600 euskal preso politiko Espainia/Frantziako espetxeetan dispertsatuta daude: 450 Espainian 150 Frantzian 42 Arabar 3 Arabar
euskal preso politiko Espainia/Frantziako espetxeetan dispertsatuta daude 41 euskal presok 20 urte baino gehiago bete dituzte espetxeetan Espetxe zigorren iraupena bereziki latza da Zenbakiak berriro. Zenbaki madarikatuak preso 1 ek 27 urte bete ditu preso 1 ek 26 urte bete ditu preso 1 ek 25 urte bete ditu 5 presok 23 urte bete dituzte 4 presok 22 urte bete dituzte 12 presok 21 urte bete dituzte 17 presok 20 urte bete dituzte
Hauetatik, 3 dira 20 urte baino gehiago preso daramaten arabarrak Jose Ramon Mtz. de Lafuente Josu Diaz de Heredia Iñaki Pujana
Hau nahikoa ez balitz, beste 78 presok 15 urte bete dituzte eta beste 69 presok 10 urte bete dituzte 6 Arabar 4 Arabar
Preso gaixo larrien eta sendaezinen kasua ere latza da 92. Artikulua eskatu arren, 13 preso dira oraindik ere espetxean mantentzen dituztenak
Baldintzapeko askatasunaren auzia ezin dugu ahaztu 150 preso dira kondenaren 2/3ak edo 3/4ak bete dituztenak
13 arabar daude baldintzapeko askatasunaren zain
Gartzen Garaio Julen Fernandez Manu Gonzalez Jose Ramon Mtz. De Lafuente Josu Diaz de Heredia Eduardo Plagaro Gorka Perea Gotzone Lpz. De Luzuriaga Iñaki Fdz. De Larrinoa Santos Berganza Jose Angel Biguri Iñaki Pujana Andoni Cabello
Kondenaren inguruko bizi baldintzetatik haratago, Estatuek eguneroko bizi baldintzak ere neurrigabeki gogortu dituzte:
Komunikazioaren interbentzioa
Gutunen mugapena eta erretentzioa
Telefono deien mugapena
Familiar/lagunen bisiten eragozpenak
Zailtasunak preso dauden bikotekideen arteko erlazioetan
Zailtasunak ikasketekin
Eragozpenak kanpotik sartzen zaizkien paketeekin
Gehiegikeria hauen guztien aurrean, agiri honen sinatzaile garenok, Espainiako eta Frantziako Gobernuei ondorengo eskubideekiko errespetua exijitzen diegu:
Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea
Osasun Eskubidea
Komunikazio Eskubidea
Hizkuntz Eskubidea
Hezkuntza Eskubidea
Ama eta Aitatasun Eskubidea
Askatasun Eskubidea
Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko Eskubidea
Amaitzeko, idatzi honen sinatzaile garen aldetik, ondoko konpromisoak hartzen ditugu:
2007ko Uztailaren 1 ean Laudio ko herrian osapatuko den manifestaldian atxikimendua eta parte hartzea.
Gure organismo, talde, sindikatu edo ingurunekoei euskal preso politikoak aurkitzen diren egoera larriaren berri ematea, bereziki urratuta dituzten eskubideen inguruan.
Gurea egitea “Euskal Presoak Euskal Herrira” aldarria.
Etxerat-ek hileko Azken Ostiral etan herriko plazetan deitzen dituen kontzentrazioetan parte hartzea.
“ Euskal Presoak Euskal Herrira” banderatxoen presentzia zabaltzeko deia luzatzea.
Arabar preso politikoen egoera jendarteratzeko martxan jarri den dinamikan aportatzea, bai Uztailaren 1eko ekimenean, bai eta etorkizunean antolatuko direnetan ere.
Datorren Uztailaren 1 ean (IGANDEA) Laudio ko kaleetan elkar ikusiko gara!!
0 comments
Post a comment