• Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Be the first to comment
    Be the first to like this
No Downloads

Views

Total Views
404
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3

Actions

Shares
Downloads
1
Comments
0
Likes
0

Embeds 0

No embeds

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
    No notes for slide

Transcript

  • 1. Zergatik da horren eraginkorra Finlandiako hezkuntza sistema? Has gaitezen esanez, mundu osorako erreferentzia dela finlandiarhezkuntza sistema berauen emaitza arrakastatsuak direla medio. Kontua dafinlandiarrek beraien ondorengoen hezkuntza oso serio eta garrantzitsutzatjotzen dute, hauek izango baitira gerora herria aurrera eraman beharkodutenak. Alderik ez dago Espainiako hezkuntza porrotarekin %33ak ez baituderrigorrezko hezkuntza bukatu ere egiten, aldiz Finlandian %8, Espainiarenlaurdena baino gutxiago. Hau dela eta Finlandiako hezkuntza apur bataztertzeari ekingo diogu. Haur hezkuntzari dagokionez, esan beharra dago, hezkuntza sistemakez duela arautzen eta guztiz hautazkoa dela. Hala ere, derrigorrezkohezkuntzan hasi aurretik ( 7 urterekin) finlandiarren %98ak azkeneko urteanhaurtzaindegietara eraman ohi dituzte. Haurtzaindegi hauetan adinguztietako haurrak elkarrekin ibiltzen dira hauen sozializazio prozesuaareagotuz. 7-16 urte bitartean hasten da derrigorrezko hezkuntza, non hauestatuak eramaten duen, honek izugarrizko garrantzia ematen dio etaberaien lelo honen bitartez, ematen dioten garrantzia azpimarratzen da: “ezdadila inor erori”. Baita ere esan, estatuak bere presupuestotik %11-12hezkuntzara bideratzen duela. Azkenik, urtean, 608 klase ordu ematendituztela esan beharra dago eta erreferentzia gisa Eskainikoarekinalderatzen badugu, ezberdintasuna nabarmena da, Espainian 875 orduematen baitira. Kontuan izanik 267 eskola ordu gutxiago jasotzen dituztelaeta hala ere emaitza nabarmenki hobeak dituztela, bi hezkuntza hauenmetodoen ezberdintasuna nabarmena da.
  • 2. Derrigorrezko hezkuntza honen curriculuma prestatzerako garaian,hezkuntza ministerioak soilik egin beharrean, irakasleen eta ikasle gurasotaldeak ere parte hartzen du, denei kezkatzen dien arloak kontutan hartuz. Finlandiako hezkuntza sistemaren ezaugarrietako batdeszentralizazioa da. 20 urteko deszentralizazio prozesu bat eraman duteaurrera hezkuntza hobetzeko helburuarekin. Gaur egun administrazioenzeregina honela banatzen da:Hezkuntza Ministerioa:- Hezkuntza legedia eta estrategia- Hezkuntza planen garapena- Hezkuntzarako aurrekontuak- Helburu orokorrak- Lortu beharreko emaitzak- Akordio europarrak eta nazioartekoHezkuntza Batzorde Nazionala (hezkuntzako adituz osatutako batzordea etaHezkuntza Ministerioaren laguntzaile):- Etapa bakoitzerako curriculumen diseinua- Abilezien eta ikasketen ebaluazioa- Hezkuntzarako kudeaketa sistemak- Zerbitzuak Ministerioarentzat, eskolentzat, hezitzaileentzat...Toki-administrazioa, Hezkuntza Batzordek eta Herrien arteko Federazioak:- Tokiko eta eskualdeko estrategia- Tokiko eskola sarea- Tokiko curriculuma- Irakasleen, zuzendarien eta bestezerbitzuen kontratazioa- Matrikulazioen antolaketa- Toki bakoitzean ikastetxeek besteenesku uzten dutena desberdina da
  • 3. Deszentralizazio hau dela eta hezkuntzako atal bakoitza gehiagozehazturik eta sakontasun gehiagorekin landurik dago, zati bakoitza ahaliketa egokiena izan ahal izateko. Nahiz eta 7 urterekin ekin derrigorrezko hezkuntza, soilik 2 urte pasaeta gero gainontzeko herrialdeak baino kalifikazio hobeak izaten dituzte.Lehen hezkuntzarekin jarraituz, lehenengo 6 urteetan ia arlo guztiakirakasle berberarekin izaten dituzte, zenbait espezializazio izan ezik, honekedonolako bazterketak zorrotz saihesten dituelarik. Era honetara ikasleek ezdute irakasle berri bat ezagutu behar eta beharrezkoa den konfiantza horiberriz lortu beharrik. Hari berdinarekin jarraituz, lehen hezkuntzako 5. Mailaarte, ez dute inolako kalifikazio numerikorik erabiltzen, ez baitute lehiaketarikezta konparaziorik bultzatu nahi. Bestalde, arrakasta hau lortu ahal izatearen eragile ez da eskola soilikizan, 3 oinarri finkoren elkarlana izan da: familia, eskola eta iturrisoziokulturalak (liburutegi, ludoteka, zinea…). Esanguratsua da finlandiarfamilien % 80 joaten direla ohituraz liburutegira eta gainera estatuaklaguntza ugari eskaintzen dizkie beraien lana eta haurrekin egotea orekatzenduten gurasoei. Gainera bitxikeria gisa, finlandiar telebista ez dagobikoizturik, hau da telesailak, pelikulak… bertsio originalean emititzen dituzteeta bertan esaten dena zuzenean pantailan idatzirik agertuz ( finlandiarrez),hau dela eta haur finlandiarrei irakurtzen ikasteko gogoa pizten zaizkie.,beraiek telebistan esandakoa ulertu nahi baitute; hizkuntza berriak apur batbaldin bada ere barneratzeaz gain noski. Jakina den bezala, irakasleak funtsezko garrantzia dute hezkuntzan,horregatik irakasle finlandiarren inguruan jardungo dugu orain, hauek eazerbait ezberdina edo apartekoa burutzen duten ikusi ahal izateko. Leheniketa behin, Finlandian, irakasleei buruzko pentsaera orokorra edo eta irudia,beste zenbait lekuetan ez bezala oso garrantzitsuek eta miretsiak direla esangenezake. Bestalde, esan, irakasle hauek ez dutela europar batasunekobeste herrialdeetan bezain besteko diru sarrera izaten. Gainera, hauek, unibertsitatera sartu ahal izateko sekulakokalifikazioak izan behar dituzte, 10etik 9 baino gehiagokoa. Hau dela eta
  • 4. irakasle izan nahi dutenen %90ak ez du irakasle izateko amets hori lortzen.Honez gain, unibertsitatean hautatua izan ahal izateko zenbait gaitasunerakutsi behar izaten dituzte azterketa moduko batean, enpatia erakutsiz,komunikatzeko gaitasuna azalduz, hezkuntzako zenbait froga, matematikakofroga batzuk… hau da zenbaitzuen hitzetan, herrialdeko frogarik zailenakburutu behar izaten dituzte. Behin unibertsitatean sartu ondoren, orain arte behintzat, 3 urtekounibertsitate ikasketak. izan da eta gainera masterreko 2 urte burutu behardituzte irakasle lanak burutu ahal izateko. Kontuan izan behar den bestepuntua bat, honako hau da, irakaslerik onenak, hezkuntzako lehen urteetanlan egin izan ohi dute, gerora bizitza osoan landu behar izango dituztengaien oinarriak bertan finkatzen direlako. Behin Finlandiako hezkuntza sistemaren oinarriak eta egiturak aipaturik, azaldu beharra dago zer nolako emaitzak dituen edo bertako haur eta ikasleek zein maila akademiko duten. Hori horrela, ezer baino lehen, PISAko datuak helaraztea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, izan ere, 2006an amaitu den azterketa baten arabera 15 urteko gazte finlandiarrak dira irakurmena, matematika eta zientzien neurketetan emaitza altuenak atera zituztenak. PISAren inguruan esan, hezkuntza sistemen osasuna zein den jakiteko hainbat neurketa egiten dituen programa bat dela eta orain aipaturiko emaitza bere hirugarren azterketatik ateratako datua dela. Lehenengoa 2000. Urtean egin zuen eta 43 herrialdetako hezkuntza hartu zen kontuan. Bigarrengoa, 2003an amaitu zen eta 41 herrialde hartu ziren kontutan. Azkenengo honetan lagina zabalagoa izan zen, Hain zuzen ere, 58 herrialdetako egoera aztertu baitzen. Gaiarekin jarraituz, beste datu esanguratsu bat ere kontutan izan behar da, Finlandiarrak bizitzarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasunei lotutako konpetentzia klabeetan lehenak izateaz gain, ikasleen artean berdintasun handiena dutenak dira. Hau da, Finlandiako neska-mutil, ikastetxe eta eskualdeen artean dagoen aldea ezagutza akademikoei dagokionez txikiagoa da beste lekuetan baino.
  • 5. Emaitza horiek ikusirik, geure buruari zergatiak eskatzendizkiogu eta erantzunetako bat honako hau izan daiteke; Finlandia5.200.000 biztanle dituen herrialdea da eta normala den moduan, kohesioeta homogeneotasun sozial handia dago herritarren artean. Mundukoalfabetatze tasarik altuena du (% 100). Eta horren zergatia mendeetanzehar suediarren eta errusiarren menpe egon izana izan daiteke. Izan ere,nortasun nazionala mantentzeko eta independentzia lortzeko bideanhezkuntza funtsezkoa izan da. Horrek adierazten du, hezkuntzari garrantzi handia ematenzaiola eta lehen aipatu moduan 7 eta 16 urte bitarteko haurren inguruandagoen planteamendua erabat bateratzailea da eta lelo nagusi baterrepikatzen dute behin eta berriro: “ez dadila inor erori” . Denek aurreraegin behar dute, denek igo, ez du inork errepikatu behar eta denek lortubehar dituzte Curriculum Nazionalean diseinatutako konpetentziak.Ikastetxeetan horrelako helburuak izateak, asko laguntzen du ikasleguztiek ezagutza minimo batzuk izaterako orduan. Bestalde, arrazoiak aurkitzerako orduan Finlandiako ikastetxeenplanifikazioan zentratu gaitezke. Hemengoarekin alderatuta osodesberdina izan baitaiteke. Gure inguruko ikastetxeak publikoak edopribatuak izan daitezke; pribatuen kasuan diru laguntza pribatuak jasoditzaketen arren barne antolakuntza bat izaten dute eta aldiz ikastetxepublikoen kasuan estatuak zuzendu edo bideratzen ditu. FinlandianUdaletxeen zereginak pisu handia du. Udalak planifikatzen, eraikitzen etamantentzen baititu zentroak. Langileak ere berak kontratatzen ditu (betizuzendaritzaren lana gainbegiratuz). Zuzendaritza ere berak izendatzendu eta azken finean, ikastetxearen funtzionamenduaren ardura berea da,bera baita titularra. Berak ezartzen ditu zentroaren autonomiarenoinarriak. Beste aldetik, zentroa eta irakasleak (batez ere zuzendaritza)dira eskolaren funtzionamenduaren arduradunak Udalaren aurrean.Irakasleek autonomia handia dute funtzionamendurako eta CurriculumNazionala ezartzeko eta egokitzeko. Nahiz eta zuzendaritza eta Udala
  • 6. gainbegiratzen jardun, ez daude mugatuta. Ikastetxeko estamentuekzentroko batzordeetan parte hartzen dute, eta baita herriko HezkuntzaBatzordean ere. Hori horrela, argi eta garbi ikusten da, ikastetxebakoitzaren beharretara hobeto egokitzen den funtzionamendu bat dutela.Udalek zentro hauek zuzentzeak, erabaki zehatzak eta eraginkorrakhartzeko aukera handiagoa eskaintzen baitute. Estatuak edo gobernuanarau edo jarraitu beharreko urratsak batzuk inposatu beharrak baino. Beste askoren iritziz, Finlandiako hezkuntza sistemarenarrakasta gizarte eredutik dator. Gizartetik datorrela esaten da, gizartekogiro lasaia eta bizikidetza eskola barruetan ere nabaritzen delako. Horrela,kulturan eta zerbitzu sozialetan duten arrakasta hezkuntzan ere islatuegiten da. Hemengo hezkuntzarekin alderatuta, Finlandiakoak edukidezakeen beste desberdintasun bat curriculuma antolatzeko moduanegon daiteke. Aditu batzuk esandakoaren arabera, garbi baitagoFinlandian hasieratik oinarrizko hezkuntza sistemaren ardatzak irakurketaeta matematika direla. Eta aldiz gure kasuan, curriculuma gero eta edukigehiagorekin aberasteko joera ikusi dezakegu, finlandiarrek lau gauzalandu eta beste ezaguera instrumental guztiak horiek lantzeko erabiltzendituzten bitartean.Emaitzen arrazoiak orokorrean aztertu eta gure iritzi edo hipotesiekin lotuondoren, finlandiar gazteak nabarmentzen diren gaitasunak bakarkaikertu ditzakegu. Hala nola, irakurmena, matematika eta zientzien arlokoezagutzak PISAko datuen arabera. Hori horrela irakurmenarekin dutenlotura estuaz aipatu Irakurmenean dituzten emaitza irakurzaletasunarekinlotuta dagoela eta zaletasun hori txiki-txikitatik izan dezaketenbeharrarekin lotura estua eduki dezakeela. Izan ere, Telebista, zinema etafilmak jatorrizko hizkuntzan emititzen dituzte finlandierazko azpitituluekin.Metodo edo joera horrek haurrak irakurtzen azkar ikastera bultzatzen ditueta motibazio gehigarri bat izan daiteke, bestela ez baitute telebistanbotatako ezer ulertzeko aukerarik. Eta ez hori bakarrik, zeren batetik azkarirakurtzen ikasten dute, eta bestetik entzumena lantzen dute beste
  • 7. hizkuntza batean. Hori horrela 10 urtetik gorako hiritarren % 90ekegunkaria irakurtzen duela esaten duen datuaren arrazoietako bat zeinden jakin dezakegu. Matematiketan duten trebetasunaz aldiz idatzi dezakegu, gelakantolatzeko moduak eragina izan dezakeela. Hasiera batean gelak 25ikaslez osatuak badaude ere, gure kasuan bezala, gero ikasgaiaren etaikasleen mailaren arabera moldatu egiten baitituzte ikasgelak. Zehatzagoesan da, matematika eta hizkuntzak lantzeko taldeak erdira murriztendituzte eraginkorragoak izan daitezen. Tailerretarako, ostera, 8-10ikasleko taldeak egiten dituzte. Lan indibidualari garrantzi handia ematendiote eskulanen kasuan eta taldeak hain txikiak izateak oso lagungarriakegiten zaizkie. Horrez gain, askotariko edo taldea txikiak izateak, ikasleaktalde batetik bestera mugitzeko aukera ematen die. Horrela, bere gelakoerritmoa jarraitu ezin duenak, maila baxuagoko gelara jo dezake kurtsoaerrepikatzeko beharrik izan gabe. Behin ikasgelen antolamenduan sartuta, espazio zabala eta lasaiduten ikasgelaz hornituta daudela Finlandiako ikastetxeak aitortu beharda, eta barruko diseinua ere ongi pentsatua dagoela erraz antzematendela adierazi dute aditu desberdinek. Amaitzeko ezin ezkutatu Finlandiako irakasleek beraien ikasleekohitura onak eduki ditzaten egiten duten ahalegina, hala ikastetxean halaetxean. Liburutegi sare oso konplexu eta aberatsa ere ikastetxeenbeharretara ongi egokitua daukate. Hala eta guztiz ere, ez dugu zertan mespretxatu Euskal Herriandugun hezkuntza sistema. Finlandiarrek ez bezala, Haur Hezkuntzarigarrantzia handia ematen diogu, gure bizitzaren alderdi kritiko eta osobeharrezkoa delako gure garapenerako. Lan gehiago egiten duguhaurrekin arlo pedagogiko zein sozialetan. Finlandian egon diren irakasleeuskaldunen iritziz, Finlandiako irakasleek ez dute elkarlanean egitekoinolako ohiturarik. Ez dute tutoretzarik. Bakarka lan egiten dute. Ez dituzte
  • 8. berrikuntza-ikasketarik ezta proiekturik ere. Oso independenteak diraberaien artean. Beste irakasle baten iritziz, Euskal Herrian alderdiemozionala askoz gehiago lantzen dugu, hau gure izaeragatik izan ahaldu, finlandiarren etxean egoteko ohitura handia da eta, bertako klimakizugarri baldintzatzen baitu kanpo-bizitza.