Your SlideShare is downloading. ×
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Curriculumaren sintesia

91

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
91
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. ORDUTEGIA:Curriculumak dioenez, gutxieneko ordu batzuk daude irakasgaiko, asteko orduetan banatuta.Erreferentziako ordu-banaketa bat ere proposatzen du, baina azken hitza ikastetxearenaizango da. Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlohoriek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar. Lehen zikloko ordutegia moldatzeko aukera izango dute ikastetxeek; beti ere,hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretuan jasotzen diren helburuakbetetzen badira. Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke.INGURUNEAREN EZAGUERA: Eskolan ikasleekiko helburu desberdinak finkatzen dira, eta haurrak zein inguru biziduen bere esperientzian (bai formalean, baita informalean ere) eragin zuzena izango duenez,lehenik eta behin ikasle taldeak bizi duen egoera aztertzea ezinbestekoa da, ondoreningurunearen parte diren elementu desberdinak eskolak dauzkan helburu horiek lortzerabideratu daitezen. Helburuak anitzak badira ere, autonomia-pertsonala lantzea edota inguruneaezagutzeaz gainera, horrekiko iritzi bat garatzea, eta jarrera kritiko eta independientea izatea,azpimarratzekoak izan daitezke. Horrela, eta aspektu hauek landuz, ikasleak bere egunerokobizitzan izango dituen esperientziatan, erabakiak hartzeko gaitasuna izatea eta arazoeri aurreegiteko ahalmena izatea lortu nahi delarik. Honetarako, hainbat balio eta jarrera trasmititzeaz
  • 2. gainera, informazioa biltzea eta antolatzea, baita berau bilatzea ere, ingurua behatzea etaikaskuntza-prozeduraren inguruko hausnarketa egitea proposatzen direlarik, besteak-beste. Ondorioz, arlo honetan lortu nahi dena, ikasleek dauzkaten ahalmenak,ezagutzak,jarrerak eta trebetasunak garatzearekin bitartez, gizartean erantzunkizunez aritzea, bestegizarte batzuk ezagutzea, herritarrak diren einean, parte-hartze demokratikora bultzatzea,baita ingurumena babestu, beste hainbaten artean. Horrela, eta ikasleak aurretik aipatutako gaitasun guzti horiek eskuratu ditzan,jarduera desberdinak bideratzen dira; Lehenik, gaia eta helburu desberdinak dituzten edukiaklantzen dira (adibidez, osasuna den gai zientifikoa landu, ondoren ikasleek bizimodu osasuntsubat izateko asmoarekin). Eduki hauek gainera, bai neskek eta baita mutilek ere modu bereanlanduko dituzte, eta gaiak jorratzerako orduan, jarduera desberdinak egingo dira (adibidezirteerak). Gainera, eta berdintasunean aritzeaz gainera, eta lan indibiduala kontuan hartukobada ere, talde-lana ere, sustatuko den beste alderdietako bat izango da. Azkenik, eta ziklo bakoitzean markatutako helburuak desberdinak izango direnez,ikaslea ebaluatzerako orduan kontutan hartuko diren irizpideak ere aldakorrak izango dira,azken finean, ziklo bakoitzean gaitasun ugari landuko direlako, eta horietako bakoitzean,ikasleak eskuratu beharko lituzkeen jarrerak, baita ezagutzak ere, ezberdinak direlako. Halaere, ondorengo 7 eduki multzoak, ziklo guztietan lantzen dira(nahiz eta ziklo bakoitzeangaitasun desberdinak landuko eta garatuko diren): 1. Ingurunea eta hura zainaraztea. 2. Izaki bizidunen aniztasuna. 3. Osasuna eta garapen pertsonala. 4. Pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza. 5. Aldaketak denboran zehar. 6. Materia eta energia. 7. Objetuak, makinak eta teknologiak.
  • 3. ARTE HEZKUNTZA- Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira.- Irakasgai honek, alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta migimendu garapena, emoziozko adimena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmena, etab.- Artearen alorra curriculumeko veste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko ezin hobea da; errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen baitu.- Eduki multzo hauek ezartzen dira LHrako:o Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.o Musika-adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza.o Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena.o Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena eta adierazpena.Aete hezkuntzak ekarpen hauek egin oi izaten ditu oinarrizko gaitasunei deritzaienez.Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna. Ingurune fisikoaz baliatzen dira; arte- ikaskuntzaren esparrua zabaltzen du teknologiak; haurrak sentsibilizatu behar dira, bizi- kalitatea hondatzen duten erasoez jabetzeko (kutsadura).Ikasten ikasteko gaitasuna. Prozesuak ikertzeko eta plangintza egiteko protokoloak ematen dizkio ikasleari, gogoeta bultzatuz.Matematikarako gaitasuna. Espazioa irudikatzeko zenbait sistema eraikitzeko premiari erantzuten dio.Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Hizkuntza erabiltzen duten ekoizpen plastikoen edo musika-ekoizpenen azterketak eta sorkuntzak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna garatzeko aukera ematen du.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.Ikusizko informazioaren eta musika-informazioaren manipulazioarekin lotuta dauden pentsamenduprozesuak teknologiaren erabilera horiek iragaz ditzaten laguntzen du.Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Ikusizko produktuek eta musika-produktuek munduari eta norberari buruzko begiratuak osatzen laguntzen dute, gizabanakoen eta taldeen
  • 4. nortasuna eratzen laguntzen baitute. Haurrak artearen gizarte-erabilerez jabetzea haurrak beren erantzunak, beren begiratuak, sortzera bultzatzea bezain garrantzitsua da.Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. Erantzun estetikoak sortzeko balio duenez, haurra jabetzen da bere errealitate soziokulturaleko musika eta arteak erabiliz adierazteko eta komunikatzeko beharra dagoela, gizarte eta garai guztietan egin izan duten bezala.Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Arte-adierazpena erantzun irekiak emateko modutzat hartzen da, eta gizabanakoen eta taldeen aukerak onartzeko gai da. Hori dela eta, autoestimua eta norberaren nortasuna sendotzen du. Hleburuetan zentratuz honako hauek aipa ditzakegu:1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea.2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea.3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea.4. Norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko.5. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea.6. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea. GORPUTZ HEZKUNTZA: Gorputz hezkuntzan, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazi eta kontrolatzeko ahalmena eta norbanakoaren ekintzak zuzentasunez adierazteko gaitasunak garatzen dira. Honez gain, landu beharreko ardatzak, lau eduki multzoetan banatzen dira: 1. Eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola hautemate eta mugimen- ahalmenak eta mugimen-trebetasunak garatzeko edukiak. 2. Eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa 3. Eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna 4. Eduki multzoa: Mugimen-kulturala, hau da, aisialdia eta denbora librerako hezkuntza. Eduki multzo hauetan ziklo bakoitzean, aspektu ezberdinak lantzen dira, hasieran xinpleagoak izanik, gerora zailtasun gehiagokoak landu ahal izateko.
  • 5. Gainera, eduki multzo hauetan lantzen diren arloak egoki ebaluatu ahal izateko ebaluazioirizpideak daude, non, ziklotik ziklora eduki multzoetan lantzen diren aspektuak bezala, hauekere aldatu egiten direnBestalde, prozesu sekuentziak antolatzerako garaian, edonolako diskriminazioak sahiestubehar dira, indarrean dauden gizarte estereotipoak eta jarrera xenofoboak hautsiz. Jolasarentestuingurua izan behar du ikaskuntza osatzen duten eremuak, hau da, metodologiarenikuspegia ludikoa dela esaten da.Gorputz hezkuntzak, oinarrizko gaitasunak eginiko ekarpenjei dagokionez, arlo hori ezker,osasuna ikuspegi oso batetik ulertzeko aukera ematen du, askotan oso partziala izaten baitaikuspegi hau. Era berean, gizarte kontsumistan sartzen da objetuen erabilpena dela medio,objektu hauek birziklatzea edo ez erabiltzea eta aurreztea ikasleen balioen parte izan behardute. Gainera, burutzen diren jolas/ariketen bitartez, mmlehia hori dagoelarik, norberarengaitasunak eta trebetasunak garatzen lagutnzen dio ikasle bakoitzari. Amaitzeko, lehen hezkuntzan, gorputz hezkuntzak helburu nagusi hauek ditu batik bat.Norberaren burua hauteman bere gorputzarekiko arreta jarriz eta konfidantza hartzeko,trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea, sormena ( mugimendu bidez gauzak sentitu, bizi,onartu, pertsonalizatu…), Euskal Herriko zein beste kulturetako tradizioak aintzat hartu etajarduera fisikoaren anistazuna aintzat hartzea.HIZKUNTZAK:Derrigorrezko hezkuntzaren helburua pertsonaren alde intelektuala, afektiboa eta sozialagaratzea da. Horretarako ezinbestekoa da hizkuntza erabiltzeko ahalmena garatzea.Hizkuntzari esker, kultura sendotu eta zabaltzen da eta norberak bere burua ezagutzen du etagainerakoekin komunikatzen da.Derrigorrezko hezkuntzan, hizkuntzak irakastearen helburuak hauek dira: bi hizkuntza ofizialeta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea. Eskolan, hauikasten da: komunikazioaren printzipioak zeintzuk diren, estrategiak eta arauak, testuenformak, esaldi gramatikalak osatzeko arauak eta arau ortografikoak.Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania, eta eskolarenhelburu nagusia ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea da. Baina, euskara erabiltzeari eta ikastearilehentasuna ematea garrantzitsua da, modu horretan, konpentsatu egiten delako euskarakgizartean duen erabilera urria eta normalkuntza bultzatzeko.Bestalde, ezin da ahaztu XXI. mendeko gizartea eleanitza eta kulturanitza dela, beraz,nahitaezkoa da hizkuntza ofizialez gain, hizkuntza global bat edo batzuk ikastea, kulturek elkarulertzeko.
  • 6. Euskal eskolaren erronketako bat elebitasuna bermatzea da. Gainera, kontuan izan behar dagaur egun, gero eta ikasle alofono gehiago daudela, gure eskola-sistemak eta gizarteak orainarte ezagutu gabeko hizkuntzen jabe direnak.Baina hizkuntzak irakastearen ardura ez dagokie hizkuntzen irakasleei bakarrik: eskola osoadago inplikatua prozesu horretan.Dena dela, gogoratu behar da lehen hezkuntzan sistematikoki ikasten dela hizkuntza idatzia.Hori ikastea funtsezkoa da pertsona guztien bizitza soziala eta akademikoa aurrera eramateko.Ahozko komunikazioarekin zerikusia duten hizkuntza-trebetasunak ahaztu egin izan diraeskola-sisteman. Oso garrantzitsuak dira, ordea, bai ikasleek komunikatzeko gaitasuna erabatgaratzeko, bai gela barruko harremanak garatzeko. Izan ere, horien bitartez garatzen baitiraezagutza- eta hizkuntza-trebetasunak.Nabarmendu behar da hizkuntzak hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea elkarri loturikojarduerak direla, eta, beraz, komeni dela hizkuntzak ikasteko ariketen artean sartzea hizkuntza-erabilpenaren bi alderdiak: hizkuntzaren ulermena eta sormena.Hizkuntzen curriculuma integraturik egoteko ildo hauei jarraitu behar zaie:-Hizkuntzen irakaskuntzak inklusiboa izan behar du.-Hizkuntzen irakaskuntzak erabileran oinarritu behar du.-Hizkuntzen irakaskuntzak alderdi komunikatiboa izan behar du oinarrian.-Hizkuntzen irakaskuntzak hizkuntzekiko eta hiztunekiko jarrera ona lantzen lagundu behar du.Hizkuntzek curriculumaren oinarrizko gaitasun guztiak garatzeko balio du. Arlo horiek lagunduegiten dute informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eskuratzen,haren helburuetako bat baita informazio esanguratsua aurkitzen eta hautatzen laguntzea.Teknologia digitalaren bilakaerari esker komunikatzeko era berriak agertu dira, eta, gainera,baita testu-genero berriak ere, gelan landu beharrekoak.Hizkuntza jakin bat erabiltzea lagungarri da norberaren nortasuna eraikitzeko, eta erabilerahorrek bide ematen du nortasun linguistiko eta kultural kolektiboan parte hartzeko. Ikasleguztiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ondo jakinda, biak errespetatzenikasita eta euskara normaltzearen aldeko jarrera izanda, indartu egingo da gizartearenintegrazioa eta kohesioa.Literatura-obrak irakurtzea, interpretatzea eta balioestea da bide nagusietako bat giza etaarte-kulturarako gaitasuna lantzeko, gaitasun hori literatura-ondarean eta gizakien betikokezka funtsezkoen isla diren gaietan sakontzeko bidea dela ulertuta.Euskara eta Literatura eta Gaztelania eta Literatura irakasgaiek Lehen Hezkuntzan izango dutenhelburua:-Ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea.
  • 7. -Hizkuntza egokitasunez, koherentziaz eta zuzentasunez erabiltzea ahoznahiz idatziz.-Informazio- eta komunikazio-teknologiak eta beste iturri batzuk erabiliz komunikatzea etalankidetzan aritzea, informazioa lortzea, hautatzea eta prozesatzea.-Hizkuntzen erabilpen-sistemei eta -arauei buruzko gogoeta egitea koherentziaz etazuzentasunez erabili eta behar bezala komunikatu ahal izateko hainbat giro sozial etakulturaletan.-Ikasgelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasunari aitorpena eta balioa ematea-Literaturaz gozatzea, genero askotako literatura-testuak irakurriz eta entzunez, bai euskalliteraturakoak, bai inguruko literaturetakoak.-Literatura-hizkuntzaren oinarrizko konbentzioak ezagutzen hastea, testuok ulertzeko etaliteratura-xedeko testuak egiteko.-Jarrera ona eta konfiantza edukitzea norberak ikasteko duen ahalmenean, eta horrelakomunikatzeko gaitasuna hobetzea.ATZERRIKO HIZKUNTZA. HELBURUAK:- Eskola inguruneko komunikazio-egoera arruntei dagozkien ahozko diskurtsoa eta diskurtsoidatzia, ikasleen bizipen eta interesakin lotutakoak ulertzea.- Elkarrizketetan behar bezala aritzea.- Komunikazioa-teknologiak erabiliz, atzerriko hizkuntzan informazioa lortu.- Atzerriko hizkuntza beste errealitate eta kultura batzuk deskubritzeko erabili.- Literatura testu sinpleak irakurri eta ulertu.MATEMATIKA:Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baitaziurgabetasuna ere, deskribatzea eta zuzentzea duen helburua duen zientzia da.Erabakiak hartzeko, ezinbestekoa da mota guztietako mezuak ulertzea, aldatzea eta ekoiztea;
  • 8. erabiltzen dugun informazioan, gero eta sarriagoa agertzen dira taulak, grafikoak eta formulak.Eta horiek zizen interpretatzeko beharrezkoa da matematika-ezaguerak izatea. Hortaz,hiritarrek prest egon behar dute eguneroko bizitzan sortzen diren aldaketara modueraginkorrean egokitzeko.Matematikaren zeregina ez da soilik instrumentala edo aplikatzekoa, hezitzaile ere bada.Instrumentala da gainerako diziplinekin duen harremanagatik. Izan ere, diziplina horiekaztergai dituzten fenomenoei buruzko azalpen ereduak sortzeko, interpretatzeko edoaztertzeko matematikaren beharra daukagu. Bestalde, hezitzailea da, ikasleen garapenintelektuala bultzatzen duelako eta besteak beste, honako gaitasun hauek sustatzen dituelako;abstrakzioa, orokortasuna, gogoeta egitearekin lotutako pentsamendu eta arrazoibide logikoa.Matematika lehen hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri adieraztea: ikasleen esperientziak erabiltzea. Manipula daitezkeen materiala eta neurtzeko tresnak erabiltzea. Kalkulagailua eta ordenagailua erabiltzea. Talde-lanari garrantzia ematea eta ikaskuntzaren oinarri hartzea. …Matematikaren arloa garatzeko,modu jakin batean aukeratuko dira edukiak eta edukimultzoak sortuko dira. Ziklo guztietan eduki-multzo komuna erantziko da eta beste edukiakzikloaren arabera banatuak izango dira. Hain zuen ere, 6 eduki multzotan; zenbakiak etaeragiketak; neurketa; geometria; informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea; problemakebaztea. Eta eduki komunak. Matematika irakastean kontuan hartu behar da edukien ziklobanaketa, beren artean lotura izan dezaten eta bata bestearekin osagarria izatea.
  • 9. HELBURUAK:Lehen hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da matematika erakustearen helburua: 1. Eguneroko bizitzatik, beste zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea. 2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko egoera eta gertaeretako mezuak ulertzeko. 3. Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea. 4. Kalkuluak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren prozedura erabiliz. 5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren elementuak erabiltzea arrazoitzeko eta argudioak emateko. 6. Informazio- eta tresna- teknologikoak zuzen erabiltzea. 7. Matematikak eguneroko bizitzan duen garrantziaz ohartzea 8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historian izan duen eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartzea.Lehen aipatu moduan. ziklo bakoitzean 6 eduki multzoak lantzen dira. Bada hauek dira edukibakoitzean landuko diren arloak: 1. eduki multzoa. zenbakiak eta eragiketak. 1. Zenbaki arruntak eta zenbaki alfabetizazioa. 2. Eragiketak 3. kalkulu estrategiak 2. eduki multzoa. Neurketa: magnitudeak estimatzea eta kalkulatzea. 1. Neurtzeak zer esan nahi duen eta nola erabiltzen den eguneroko bizitza. 2. Neurriekin eta haien magnitudeekin zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazak ikastea eta interpretatzea. 3. Luzera, pisua/masa eta edukiera.
  • 10. 4. Denbora neurtzea 5. moneta sistema. 3. Eduki multzoa. Geometria. 1. Espazioan kokatzea, distantziak eta biraketak. 2. Forma lauak eta espazialak 3. erregulartasunak eta simetriak 4. eduki multzoa. Informazioa tratatzea, zoria eta probabilitatea. 1. Grafikoak eta taulak 2. ausazko esperientziak 5. eduki multzoa. Problemak ebaztea. 1. Batuketa eta kenketaren bat egitea beharrezkoa duten eguneroko bizitzako arazoak identifikatzea. 2. Batuketa eta kenketak dakartzan zenbakizko zenbait zein bait problema ebaztea. 3. Problema baten elementuak eta bere zailtasunak 4. batuketak eta kenketak egitea dakarten problemak ulertzeko eta ebazteko planteamenduak eta estrategiak. 5. Egoera irekiei buruzko problemak ebaztea, eta kalkuluei, neurketei eta geometriari buruzko neurketa errazak egitea. 6. Nork bere estrategiak sortzea problemak eta ikerketak ebazteko. 6. Eduki multzoa. Eduki komuna 1. matematika hizkuntza 2. jarrerak.Azkenik ebaluazio irispideaz esan ziklo bakoitzean ebaluatzerako orduan paso jakin batzuri edoikaslearen gaitasunen garapen zehatz batzuri erreparatu behar zaiola. Hiru zikloetan, ebaluazioirispide antzekoak ematen dira eta atal berdinen inguruko azterketa egin behar du irakasleakebaluatzerakoan. Hala ere, azaldu beharra dago, ikaslea zenbat eta ziklo handiagoan egonmatematiken inguruko jarduera konplexuagoak egiteko gai izate eskatzen zaiola eta aurrekozikloetan aintzat hartzen ez diren jokabide eta gaitasunak ere kontuan hartzen joan behardutela irakasleek.

×