• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
Tutoretza
 

Tutoretza

on

  • 3,126 views

 

Statistics

Views

Total Views
3,126
Views on SlideShare
2,852
Embed Views
274

Actions

Likes
1
Downloads
12
Comments
0

5 Embeds 274

http://moodle4.ehu.es 207
http://b06aholkularienmintegia.wordpress.com 56
http://www.slideshare.net 5
http://kontxazuzen.blogspot.com 4
http://unibertsitatemasterra.wikispaces.com 2

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Tutoretza Tutoretza Presentation Transcript

    • TUTORiA B02 berritzegunea Haur eta Lehen Hezkuntza Noviembre 2007
    • TUTORIA kontzeptua
      • Tutorearen funtzioak burutzea beste gainontzeko irakasle, familia eta ikasleekin bilduz , banaka edota taldeka, ikastaldearen zein ikasle bakoitzaren jarduera akademikoa pertsonala eta soziala hobetzeko asmoz.
      • Hausnarketa, akzio eta ebaluazio prozesua da.
    • A lderdi nabarmenenak
      • Prozesu jarraia da, ez zeozer puntuala.
      • Era aktibo eta dinamikoan burututa
      • Sistematikoki planifikatua dena
      • Ikasketa prozesua dakarrena .
      • Hezkuntza eragile guztien elkarkidetza behar du.
    • TUTORIA
      • Eskolako curriculuma bere garapenerako markoa izan behar du.
      • Interdisziplinarra da
      • Auto-orientazioa bultzatu behar du
      •  
    • TUTORIA
      • Haur eta Lehen hezkuntzako funtzio garrantzitsuenak dira:
      • *umearen integrazioa gelakide taldean,
      • * bere hasierako eskolaratze egokitzapena,
      • * ikasketa arazoak aurreikustea, eta
      • * eskola eta familiaren arteko lotura sortzea
    • Gure curriculuma Euskal Autonomia Erkidegoan
      • Tutoretza eta Orientazio arloa (23. artikulua)
      • Tutoretza plana egiteko orientabideak
      • Asteroko ordutegia
    • SARRERA
      • Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da
      • Helburua: oinarrizko konpetentziak eskuratzen laguntzea
      • Tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura
    • PRESTAKETA
      • Tutore-taldeari dagokio
      • Orientatzaileak, aholkulariak eta/edo etaparen koordinatzaileak aholkatuta.
    • EDUKIAK
      • Garapen pertsonala
      • Besteekiko harremanak
      • Ikasketa-prozesuak
      • Lanbide-orientazioa
    • TUTOREETZA PLANAREN ATALAK
      • Lortu nahi diren helburuak gaitasunak, eta edukiak.
      • Eremu bakoitzean tutoreari dagozkion ekintzak: ikasleei, irakasle-taldeari, familiei
      • Ekintza horien plangintza, ikasturtean zehar.
      • Plana bera ebaluatzeko irizpideak.
    • KONPETENTZIAK
      • 8 KONPETENTZI
      • Tutoretzak konpetentzien garapena landuko du hezkuntza komunitateko eragile guztiekin elkarkidetzan.
    • NABARMENTZEN DIREN KONPETENTZIAK
      • Ikasten ikasteko gaitasuna
      • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
      • Gizarte- eta hiritar-gaitasunaren garapenarena
    • ESKU-HARTZE EREMUAK
      • 1.- Zuzenean ikasleekin garatu beharreko ekintzak, bai taldean, bai banaka ere.
      • 2.- Irakasleekin banaka eta gelako irakasle-taldearen parte gisa garatu beharreko ekintzak.
      • 3.- Ikasleen familiekin garatutako ekintzak
    • TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta
      • Ikastetxean eta lagun-taldean ondo integratzen laguntzea, eta ikastetxeko jardueretan parte har dezatela bultzatzea.
      • Unerik larrienetan ikasleei aholkuak ematea: ikastetxe berrian sartzean, hezkuntza-ziklo edo etapa aldatzean, hautazko ikasgaiak aukeratzean, lan-mundura igarotzean...
      • Ikasketei begira eta lanbide arloan informazioa eskuratzea erraztu eta erabakiak hartzeko ikaskuntza egoerak sortaraztea ikasleen auto-orientazioa bultzatuz.
    • TUTOREAREN ZEREGINAK Ikasleei lotuta
      • Ikasleen ikasketa-prozesuen jarraipen orokorra egitea, hezkuntza-erantzun eta/edo laguntza egokiak emateko.
      • Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak... bideratzea, eta, taldeko ordezkariarekin eta ordezkariordearekin lankidetzan, gainerako irakasleen eta zuzendaritza-taldearen aurrean bitartekotza egitea, sortzen diren gaietan.
    • 2.- Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • Bere taldeko irakasle-taldea koordinatzea, bai programazioan, bai ebaluazioan, bai irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuko banakako egoeren eta egoera orokorren azterketan. Tutoreek hiru bilera egin beharko dituzte gutxienez ikasturteko, bere taldeko irakasleekin, ebaluazio-saioetatik kanpora. Tutoreak bilera horien berri eman beharko dio ikasketa buruari, eta berak egingo du bilera horietarako deia.
      • Tutoretza-plana jakinaraztea, adostea eta garatzea, planetik sortzen diren jardueretan esku hartzera eta elkarlanean aritzera bultzatuz.
      • Ikasleen ezaugarriei buruzko informazioa ematea maila horretako irakasleei, eta programazioan, ebaluazioan eta hezkuntza-harremanean duten inplikazioa jakinaraztea.
    • Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • Bere taldeko ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta ebaluazio-prozesua egiteko saioak antolatzea eta saioen buru izatea.
      • Curriculumaren egokitzapenetan laguntzea: curriculum-egokitzapenak, hezkuntzan berariaz esku hartzeko proiektuak, curriculum-aniztasuneko programak, premia bereziak dituzten ikasleentzako errefortzu-jarduerak eta haien hezkuntzan esku hartzeko jarduerak.
      • Ikasleen ikasketa-zailtasun orokorrenei erantzutea, eta, ahal izanez gero, aurre hartzea, programazioari beharrezko egokitzapenak eginez, eta banakako hezkuntza-premiei ere erantzutea, horrela, beharra ikusiz gero, curriculum-egokitzapena egiteko.
    • Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • .
      • Ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea, eta, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, eskola-orientazioko banakako txostena egitea, familiak jakinaren gainean jartzeko eta ikasleak orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez Lehen Hezkuntza amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, zikloa edo maila ez gainditzean.
    • Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Lehen Hezkuntza bukatzean egingo den banakako txostenak alderdi hauek erakutsiko ditu, gutxienez ikasketak eskuratzeko maila —batez ere, ikasle bakoitzaren hezkuntza-aurrerapenean eragin handiena dutenak eskuratzeko maila— eta banakako arreta bermatzeko garrantzitsutzat hartzen diren gainerako alderdiak ere). 23. artikulua, Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren Dekretua.
    • Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tutoreak eskola-orientazioko banakako txostena egingo du, irakasle-taldearen aholkularitzarekin, aukeren hautaketan familiei informazioa emateko eta ikasleei orientatzeko. (Txosten hori behin egingo da gutxienez etapa amaitzean, bai eta aparteko egoerak gertatzean ere; besteak beste, maila ez gainditzean. Txosten horiek guztiak isilpekoak izango dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Lanbide Prestakuntzako Hastapeneko Programa amaitzean, txostenak orientazioa eman beharko dio ikasleari, ikasketa- eta lanbide-arloan izango duen etorkizunari buruz). 23. artikulua,
    • Ikasle-taldearen irakasleei lotuta
      • Irakasgaien estatistikak eta ikasketa buruak eskatzen dituen datu guztiak betetzea, bai eta tutoretza-lanetik sortutako ikasleen ikasketa-agiriak ere.
    • 3.- Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak :
      • Ikastetxearen eta hezkuntza-etaparen berri ematea gurasoei eta/edo legezko tutoreei.
      • Banakako hezkuntza-prozesuaren jakinaren gainean jartzea, eta lankidetza eskatzea.
      • Familiak eman dezakeen informazioa jasotzea, ikaslea eta haren familia-testuingurua hobeto ezagutzeko.
      • Gurasoei aholkularitza ematea; besteak beste, alderdi hauetan: ikasketa- eta portaera-arazoen konponketan, ikasketen antolaketan eta plangintzan, eta ikasketa- eta lanbide-arloko erabakiak hartzeko garaian.
    • Familiei eta/edo legezko tutoreei eta beste gizarte-eragile batzuei lotuak :
      • Seme-alabak irakaskuntza-jardueretara azaltzen diren eta jardueretan parte hartzen duten jakinaraztea ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei, eta haren hezkuntza-prozesuaren berri ematea.
      • Eskola-jarduerekin lotutako gai guztiei buruzko informazioa ematea ikasleei, haren gurasoei eta/edo legezko tutoreei, haiek irakasleengana edo ikastetxeko aginte-organoetara jotzeko duten eskubidearen kalterik gabe. Tutorearen asteroko bisitaren ordutegia jakinarazi beharko die ikastetxeak familiei.
      • Familien parte hartzea bultzatzea ikastetxean.
    • TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
      • Ikasturtean, maila bakoitzeko tutore-taldeak tutoretza-planaren garapenaren jarraipena egingo du.
      • Ikasturtea amaitzean, tutoretza-planaren ebaluazioa egingo dute, eta baita planaren garapenari buruzko amaierako memoria ere. Memorian idatziko dute tutoreek, ikasleek eta lankide diren beste eragileek egindako behaketen laburpena, ondo atera diren alderdiak, sortutako zailtasunak eta aldatu beharko diren alderdiak.
    • TUTORETZA-PLANAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
      • Ebaluaketatik jasotako ondorioak, planari aldaketak edo hobekuntzak egiteko kontutan hartuko dira.
      • IRIZPIDEAK:
      • Zer gaitasun-maila eskuratu duten, ezarritako ebaluazio-irizpideen arabera.
      • Edukien garrantzia
      • Jardueren egokitasuna, gaitasunak eskuratzeko
      • Hiru jarduera-eremuetan aurrera eramandako ekintzen egokitasuna
      • Ikasle-taldearen eta familien parte hartzea
    • LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOAN Garatzeko konpetentziak
      • 1- Gelako bizitzan parte hartzea, jardueretan eta gelako funtzionamenduari buruzko erabakietan esku hartzea, bizikidetza-arauak errespetatzea, arduraz, errespetuz eta jarrera kritikoz jokatzeko.
      • 2- Inguruko pertsonekin harremanetan jartzea, eta pertsona horiei laguntzea, entzutea eta haiekin komunikatzea, besteak aintzat har ditzan, eta besteekin jolasteko, ondo pasatzeko eta lan egiteko gai izan dadin.
      • 3- Bidegabekeria- edo indarkeria-egoerez jabetzea, aniztasuna onartzea eta errespetatzea, justizia-, berdintasun-, bake- eta elkartasun-balioekin bat etor dadin bere portaera, kultura arteko gizartean.
      • 4- Jarrera irekiarekin hausnartzea eskola-jarduerak egiteko duen moduari eta egiten duen ahaleginari buruz, ikasleak bere eskola-errendimendua ebalua dezan eta behar duen laguntza onar dezan, eta, horrela, ondo egindako lana aintzat har dezan.
      • 5- Bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko eta segurtasunez aurre egiteko egoera berriei.
      • 6- Irizpideak erabiliz aztertzea eguneroko bizitzako esperientziak eta gatazka-egoerak, eta aukerak baloratzea, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko.
    • EDUKI-MULTZOAK
      • 1. EDUKI MULTZOA: Garapen pertsonala
      • GAIAK:
      • Autoestimua
      • Sentimenduak eta emozioak
      • Norberaren nortasuna
      • Ahalmenak sustatzea
      • MATERIALEN ZERRENDA
    • EDUKI-MULTZOAK
      • 2. EDUKI MULTZOA: Besteekiko harremanak
      • GAIAK:
      • Taldea
      • Besteekiko harremanak
      • Gizarte trebetasunak
      • Gatazka
      • MATERIALEN ZERRENDA
    • EDUKI-MULTZOAK
      • 3. EDUKI MULTZOA: Ikaskuntza-prozesuak
      • GAIAK:
      • Ikasketen antolaketa eta plangintza
      • Motibazioa, ahalegina eta errendimendua
      • Alor desberdinetan pentsatzen irakasteko estrategiak.
      • MATERIALEN ZERRENDA
    • EDUKI-MULTZOAK
      • 4. EDUKI MULTZOA: Lanbide-orientazioa
      • GAIAK:
      • Erabakiak hartzea
      • Lanarekin lotutako balioak
      • Helburuak eta horiek lortzeko bideak
      • Bakoitzak etorkizunean izango duen proiekzioa
      • MATERIALEN ZERRENDA
    • KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
      • 1.- Nork bere buruaren ezagutza aztertzea, autoestimu egokia garatzeko
      • eta egoera berriei segurtasunez aurre egiteko.
      • Ezaugarri pertsonalak errealismoz azaltzen ditu
      • Pertsona bezala hazteko gainerakoen laguntzak duen garrantzia aitortzen du
      • Helburu dituen xedeak lortzeko ilusioa eta ahalegina egiteko nahia agertzeko ditu
      • Egoera berriei aurre egiten die
      • Bere iritziak autonomiaz adierazten ditu, eta, aldi berean, malgutasunez jokatzen du
      • Dituen kezkak adierazten ditu
      • Bere sentimenduak eta emozioak agertzen ditu
      • Bere ikaskideekin berdintasunezko harremanak izaten ditu, eta ez du ez besteen gainetik ez besteen mendean jokatzen
    • KONPETENTZIAK ETA EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
      • 2.- Eguneroko bizitzan gertatzen diren esperientziak eta gatazka-egoerak irizpideei jarraiki aztertzea, eta, horrez
      • gain, erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartzeko dauden aukerak baloratzea.
      • Eguneroko bizitzako gatazka-egoerak identifikatzen ditu
      • Ikasgelan sortzen diren gatazka-egoeretan, jarrera
      • pertsonala hartzen du
      • Unean uneko gizarte-gertakariei eta -arazoei
      • dagokienez, bere iritzia ematen du
      • Eguneroko bizitzan, pertsonen artean gertatzen diren
      • arazoak pertsonalki eta era autonomoan konpontzen ditu
      • Zerbaitekin ados ez dagoenean, ikaskideekin horri buruz
      • hitz egin nahi izaten du
    • PLANAREN ANTOLAMENDUA
      • 1 .-Tutorearen hautaketa
      • 2.- Ikasturtearen zehar landu beharreko helburuak finkatu.
      • 3.- Ekintzak zerrendatu, mailaka, adinaren arabera.
      • 4.- 3-4 gaiak aukeratu hiruhilabeteko
      • 5 – Fitxen, plantilen bitartez ebaluatu.
      • 6.- UTP-a irekia izan behar da, moldagarria, ikastetxearen ikasleriaren araberakoa.
    • ERABILITAKO ITURRIA
    • Ondarroako gaur egungo ekintzak
      • Nahiko 3-4
      • Nahiko 5-6
      • Elkarbizitza proiektua
      • Ikasketa Komunitateak: Gelako ordezkarien bilerak, talde interaktiboak, …
      • Denak kontutan hartu beharrekoak, hustargarriak
      • Bego Mentxaka- B10 Gernika