• Save
Hispania erromatarra
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Hispania erromatarra

on

  • 1,426 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,426
Views on SlideShare
915
Embed Views
511

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

4 Embeds 511

http://arteamendillorrin.blogspot.com.es 393
http://www.scoop.it 82
https://mj89sp3sau2k7lj1eg3k40hkeppguj6j-a-sites-opensocial.googleusercontent.com 35
http://arteamendillorrin.blogspot.com.ar 1

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Hispania erromatarra Hispania erromatarra Presentation Transcript

  • ARTE KLASIKOA:ARTE ERROMATARRA Hispania erromatarra
  • Hispania ErromatarraKronologikoki, Hispaniakokonkista erromatarra K. a. 218.urtean hasi zen, Ampuriaseraheldu zirenean. Konkista K. a.19. urtean amaitu zen, Augustoenperadorearekin.Bertakoak eta lehenkolonizatzaileak munduerromatarrean sartu ziren,indarrez edo garatuagoa zenzibilizazio erromatarrareneraginez.
  • Hispania ErromatarraK. a. 56 Diokleziano Augusto (K. a. 27 – K. o. 14) Garaien arabera Penintsula probintzia desberdinetan banatu zen
  • Hispania Erromatarra Fase desberdinetan, “erroma nizatu” ondoren, Penintsula mundu erromatarraren lurralde garrantzitsuenetariko bat izan zen. Jatorri hispaniarra izan zuten enperadore handiak (Adriano, Trajano), eta filosofo handiak (Seneka) egon ziren. V. mendearen hasieran gertaturiko herri germaniarren inbasioen ondorioz, Penintsulako menperatze erromatarra amaitu zen.
  • Hispania ErromatarraHispaniako arkitekturaikasteko atal desberdinak eginditzakegu: Numantziaren setioan ezarri ziren kanpamenduak.•Arkitektura erlijiosoa•Arkitektura hiritarra: hiria•Ikuskizunetarako arkitektura•Oroigarrizko monumentuak•Injenieritza lanakNabarmentzekoak ere badiraerromatar kanpamendumilitarrak. Izanere, kanpamendu hauetatiksortu ziren hiri asko.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa Tenplu angeluzuzena Tenplu borobila
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenpluaIkusi dugunez, etruriar tenpluaren eboluzioada:• Podium baten gainean,• Sarbide bakarra, eskailera baten bidez• Fatxada nagusia, arkupearekin eta periptero edo pseudoperipteroa• Cella edo naosa angeluzuzena da Dianaren tenplua (Merida)Batzuetan, oinplanoa zirkularra da, tenplutxikiagoak dira, estalki koniko edo kupula batezestaliak.Espainian tenplu batzuk kontserbatzen dira.Gehienak desagertu dira geroko kultureneraginagatik. Marteren tenplua El Hornito de Santa Eulalian (Merida)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Meridan kontserbatzen den eraikin erlijioso bakarra da. K. a. I. mendekoa da. Foroan zegoen, hortaz luxuzko dekorazio aberatsa izan behar omen zuen. Badirudi tenplua Augusto enperadoreari dedikatua zegoela. Zutabe korintiarrak zituen, estukoz dekoraturik eta gorriz margotuak. Tenpluak 40,70 m. luzeraz eta 22 m. zabaleraz neurtzen zuen, hiru metrotako podium baten gainean. Granitozko harriez (sillareak) egina zegoen. Fatxadan, Foroari begira, arkupearen gaineko frontoi erdizirkular bat zegoen. Dianaren tenplua (Merida)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Dianaren tenplua (Merida)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Dianaren tenplua (Merida) Kapitel korintiarrak eta frontoia dekorazio erdizirkularrarekin
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Marteren tenplua (Merida)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Klaudio Martzeloren tenplua (Kordoba) Oso tenplu handia zen, jainko mitologikoei eta enperadoreei dedikatua. I. mendean eraiki zen, Klaudio eta Domizianoren garaien artean. Hexastilo eta pseudoperipteroa zen. Atzeko fatxadan ez zeukan zutaberik. Gaur zati bat berreraiki da. 11 zutabeTenplu hexastilo (batzuk jatorrizko kapiteleta korintiarrekin), zimentuak eta podium-arenpseudoperiptero zati bat.baten oinplanoaetaaltxaera, KlaudioMartzelorenantzekoa.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Klaudio Martzeloren tenplua (Kordoba)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Ausako tenplua (Vic, Bartzelona) Oso ongi kontserbatua, tenplu erromatar hau 1882an aurkitu zuten gaztelu bat suntsitzean. II. mendekoa da Hexastiloa da: arkupean sei zutabe korintiar daude, frontoi bat sostengatzen dutelarik. Cellaren hormak ez du zutaberik. Tenplu osoa podium baten gainean dago, eta fatxada nagusian igotzeko eskailera bat dago.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Ausako tenplua(Vic, Bartzelona)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Augustoren tenpluaBarcinon (Bartzelona) Kapitelak Tenplu erromatar honetatik lau zutabe besterik ez dira geratzen eta arkitrabearen zatiMaketa bat. Tenplu periptero eta hexastiloa zen. Zutabeen kapitelak orden konposatukoak dira. Barcino hiri erromatarreko Foroan zegoen eta Augusto enperadoreari dedikatua zegoen, cellan honen eskultura bat kokatzen zelarik
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: tenplua Trajanoren tenplua Italikan (Santiponce, Sevilla)Trajano enperadoreari dedikatua(hemengoa baitzen). Tenplua hirikogoialdean zegoen, plaza batean.Oktastilo eta peripteroa da.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: hilobia Fabara-ko hilobi-tenplua (Zaragoza) Eszipionen Dorrea (Tarraco)
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: hilobia Fabara-ko Mausoleoa (Zaragoza) Penintsulan hobekien kontserbatzen den Mausoleoa edo hilobi-tenplua. I eta II. mendeetan eraiki zen. Tenplu erromatar txiki baten forma dauka. Hilobia behean dago, lur azpiko kamara batean -conditorium-, cellan dauden eskaileretatik jaitsiz. Tetrastiloa eta pseudoperipteroa da eta orden toskaniarra du.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: hilobiaFabara-ko Mausoleoa (Zaragoza) Friso joniarrean hildakoaren izena dago, eta frontoi batez koroatzen da. Silleriez egina dago. Harrizko bloke handiak argamasarik gabe daude kokatuak: bakar batzuetan Fatxada soilik erabili ziren brontzezko grapak. Atzeko ikuspegia
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: hilobia Eszipionen Dorrea (Tarraco) Oinplanoa eta altxaera Penintsulako hilobi-monumenturik ospetsuena da, Augustaren galtzadan dago, Tarracotik hurbil. I. mendean eraiki zen Bikaintasunez kokaturiko sillareez egina dago. Altueran hiru gorputz ditu. Bigarren pisuan eta fatxada nagusian bi eskultura daude. Azkenean, hirugarren pisuan inskripzio bat dago. Egitura piramidal batez estalia omen zegoen.
  • Hispania ErromatarraArkitektura erlijiosoa: hilobia Eszipionen Dorrea (Tarraco) Ikuspegi orokorra eta detailea Badirudi hiriko familia batena zela, baina ez Eszipionena. Eskulturetan jainkoak irudikatzen dira. Idazkien artean "Cornelius“ izena soilik ulertzen da. Bigarren pisuaren barnean hilobi-kamara dago non hildakoaren urna eta tresna pertsonalak kokatuko ziren.
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Hiriak Inperioaren erdigunea ziren. Hirietan zerbitzu publiko guztiak biltzen ziren. Hispania Erromatarrean hiri ugari egon ziren, gaur egun batzuen aztarnak geratzen direlarik: Asturica Augusta (Astorga), Barcino (Bartzelona), Corduba (Kordoba), Emerita Augusta (Merida), Segobriga (Saelices), Carthago Nova (Cartagena), Italica (Santiponce) eta Tarraco (Tarragona). Hiri erromatarreko oinplanoaren eredua
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Barcino Hiria K. a. 15. urtean fundatu zen. Kokapen estrategikoa dauka: portuko komertzioa kontrolatzeko, mendi baten gailurrean, defentsa errazteko. Kontserbatzen den harresia 270 – 300. urteen bitartean eraiki zen. Hiri txikia izan arren, Barcinon IV eta V. mendeetan garapen garrantzitsua eman zen, Inperioa gainbeheran zegoenean hain zuzen, eskualdeko hiririk garrantzitsuena bihurtuz, Tarracoren gainetik. Barcinoren oinplanoa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Carthago Nova Hiria Asdrubalek sortu zuen K. a. 229. urtean, baina K. a. 209. urtean Publio Cornelio Escipionek Hispania erromatarrean sartu zuen. Bere kokapena estrategikoa da, meategi batzuen ondoan, horrela hiri nagusi bat bihurtuz. Augusto enperadorearen garaian, antzokia, anfiteatroa eta foroa eraiki ziren. Carthago Novaren oinplanoa eta antzokia
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Corduba Erromatarrak jadanik zegoen gune baten gainean ezarri ziren. Bere kokapen estrategikoak garrantzi militar handia eman zion: geratzen zaigun aztarnarik inportanteena harresia da, Ponpeiori laguntzeagatik, Zesarrek ia osoa suntsitu baitzuen. Augustorekin, Corduba Betica probintziaren hiriburua bilakatu zen. Honek bultzada handia eman zion eta eraikin ugari egin ziren. Harresiak hedatu ziren, Vía Augusta Decumanus Maximus bihurtu zen eta Guadalquivirren gaineko zubi handi bat eraiki zen. Gainera akueduktua, estolderia eta iturri publikoak eraiki ziren. Cordubako oinplanoa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Corduba Gizarteari dagokionez, hiriak ere loraldi bat izan zuen: eskolak, foro berri bat... eraiki ziren. Politiko eta filosofo handiak sortu ziren hemendik, Seneka bezala. Goi Inperioan, hiriak aldirik onena ezagutu zuen: antzokia eta harresiak bukatu ziren, eta beste eraikinak marmolez estali ziren. Tiberioren garaian, foroa aberastu zen, enperadoreari dedikaturiko tenplu handi bat eraikiz. Erromatar garaitik heldu zaizkigun aztarnak: • Klaudio Martzeloren tenplua, oso handia eta Klaudio Martzeloren tenplua foroan kokatua eta zirkua. • Maximiano Herkuleoren Jauregi Inperiala.
  • Hispania Erromatarra CordubaArkitektura hiritarra: hiria Maximiano Herkuleoren Jauregi Inperiala: oinplanoa eta aireko ikuspegia
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Emerita Augusta Hiri erromatarra K. a. 25. urtean fundatu zen, soldadu ohien erretiroa izateko. 50.000 biztanle izan zituen, eta laster eskualdeko gune nagusia bihurtu zen, bere egoerari esker: Guadiana ibaiaren ertzean eta komunikabide nagusien gurutzean. Bere hazkundea oso handia izan zen, Lusitania probintziaren hiriburua bilakatuz (baita hiri erromatarren hiri garrantzitsuenetariko bat Emerita Augustaren ere). oinplanoa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Emerita Augusta Emerita Augusta. AntzokiaOinplanoa bikaina zen, kale perpendikularrekin. Inguruan zituen muinoekantzokia eta anfiteatroaren eraikuntza erraztu zuten.I. mendean, jadanik baziren antzokia, harresia, Cardo Maximus, Decumanuseta Foroa, non Diana eta Marteri zuzendutako tenpluak baitzeuden.
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiriaGarai horretan ereanfiteatroa, zirkoa, zubiak, estolderia, akueduktuak, eta abar eraiki ziren. 50. urte inguruan Foroberria eraiki zen.Italikako enperadoreen eraginez (Adriano etaTrajano), hiriak bultzada handia izan zuen arloguztietan. Emerita Augusta Anfiteatroa eta Mirarien akueduktua
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Italika Kartagotarren aurreko garaipena ondoren, Publio Cornelio Escipion jeneralak, Afrikarra deitua, hiria sortu zuen K. a. 206. urtean. Italikaren oinplanoa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Italika Italikaren antzokia eta anfiteatroa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Tarraco Gerra punikoetan ejertzito erromatarrak zonalde honetan bere kanpamendua ezarri zuen, garrantzi militar handia hartuz. K. a. II. mendean, antzineko kanpamendua harresiz inguratu zen eta benetako hiri erromatarra bihurtu zen, zerbitzu publiko guztiekin. Hurrengo urteetan tenpluak, foroa eta antzokia eraiki ziren. Hiriak 30.000 biztanle baino gehiago zituen. Tarracoren oinplanoa
  • Hispania ErromatarraArkitektura hiritarra: hiria Tarraco Minervaren Dorrea Augustok Hispania Citerior probintziako hiriburua bihurtu zuen K. a. 27. urtean; geroago Tarraconensis probintziako hiriburua izanen da. Foroa, zirkoa, anfiteatroa, akueduktu a, basilika eta eraikin eta etxebizitza pribatu ugari eraiki ziren.Zirkoaren harmailenaztarnak
  • Hispania Erromatarra TarracoArkitektura hiritarra: hiria I eta II. mendeen bitartean, Tarracoren hazkundea handia izan zen, baina III. mendean gelditu zen, garrantzi ekonomikoa galduz. V. mendean bisigodoen sarrerak etengabekoak izan ziren, azkenean 475. urtean, Alariko erregeak hiria konkistatu arte. Akueduktua, Tarraco hiria hornitzeko Bara Arkua, Via Augustan
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: antzokia Emerita Augusta K. a. 16. urtean eraiki zen. Harmaila erdizirkularrak 5.800 ikusle hartzen zituen eta hiru zatitan banatzen zen: prima -22 harmail eta 6 ate, media -5 harmail- eta summa cavea -5 harmail-. Ateak vomitoria-ekin komunikatzen ziren. Behean orchestra zegoen, erdizirkularra ere -30 m. diametroz-, Meridako pertsonai nagusiak hemen kokatzeko.
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: antzokia Emerita Augusta Orchestra marmolez estalia zegoen, eta eszenatoki oparoa zuen. Harmailetara sartzeko ateetan pasabide gangatuak zeuden. Eszenatokia da elementurik ezagunena. 2,5 m.ko podium baten gainean, marmolez estalia, 30 metrotako zutabe korintiarreko bi ilara daude. Oinak eta kapitelak marmol zuriz eta fusteak marmol urdinez egin ziren. Goian taulamendua dago, arkitrabe, friso eta erlaitzarekin. Zutabeen artean jainkotutako enperadore, jainko eta pertsonai klasikoen eskulturak zeuden: Ceres, Pluton, Jupiter, Proserpina... Fatxada honen atzean aktoreentzako gelakEszenatokiko zeuden. zutabe eta kapitelak
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: antzokia Emerita Augusta Meridakoantzokirako Eszenatokiaren azpian (pulpitum) teloiak sarrera eta dekoratuak egiteko behar ziren tresnak gordetzen ziren. Eszenatokiaren atzean, antzokitik kanpo lorategi arkupeduna egin zen. Kristautasunarekin antzokia gainbeheran erori zen, baina gaur egun, errestauratu ondoren, maiz erabiltzen da antzerki-lan handiak antzezteko.
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: antzokia Segobriga Segobrigako antzokia I. mendean eraiki zen. Penintsulako beste antzokiak baino txikiagoa da (2.500 ikusle hartzen zituen).
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: antzokia Beste antzoki batzukItalikakoantzokia Saguntoko antzokia: cavea errestaurazioaren aurretik eta ondoren
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: anfiteatroa Emerita Augusta Antzokitik hurbil eraiki zen geroxeago. K. a. 8. urtean inauguratu zen. Material desberdinak erabili ziren: hormigoia, granitozko sillareak, sillarejoa, manposteria eta adreilua. Ez ziren kalitatezko materialak erabili. Luzeran 126 m eta zabaleran 102 m neurtzen ditu. Ohiko oinplanoa dauka: harmaila,Meridako anfiteatroa prima, media eta summa cavea dituelarik, eta erdiko harea. Harmailetan 15.000 ikusle sartzen ziren.
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: anfiteatroa Italika Italikakoanfiteatroa Erromatar munduko anfiteatrorik handienetariko bat izan zen, 25.000 ikusle sartzen baitziren, hiriak 80.000 biztanle soilik izan arren. Luzeraz 154 m eta zabaleraz 130 m neurtzen ditu. Adrianoren garaian eraiki zen.
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: anfiteatroa Beste anfiteatro batzuk Segobrigako anfiteatroa
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: zirkoa Emerita Augusta Meridako zirkoa 50. urtean inauguratu zen eta nahiko ongi kontserbatzen da. Oinplano angeluzuzena dauka, inguruan harmailak eta erdian harea agertuz. 440 m x 115 m ditu. Nahiko ongi kontserbatzen dira sartzeko ateak, Porta Pompae eta Porta Triumphalis bezala. Spina, 230 metrokoa, obeliskoz, pilastrez eta eskulturez dekoratzen zen. Harmailetan 30.000 ikusle sartzen ziren.
  • Hispania ErromatarraIkuskizunetarako arkitektura: zirkoa Tarraco Harmailen aztarnakOinplanoa Harresien barnean, foroaren ondoan eraiki zen. Luzeraz 325 m eta zabaleraz 115 m neurtzen zituen eta 25.000 ikusle sartzen ziren.
  • Hispania ErromatarraOroigarrizko arkitektura Espainian kontserbatzen den hiru arkutako garaitza arku bakarra. Arkua nahiko ongi kontserbatzen da, ez, ordea, bere dekorazioa. Medinaceliko Arkua (Soria)
  • Hispania ErromatarraOroigarrizko arkitektura Medinaceliko Arkua (Soria) Domizianoren garaian eraiki zen (I. mendearen amaieran), herria babesteko harresiaren barnean. Zabaleraz 13,20 m eta altueraz 9 m neurtzen ditu. Oroigarrizko funtzioa izateaz gain, hirian sartzeko atea ere bazen. Erdiko arkuaren azpitik gurdiak eta animaliak eta alboetatik oinezkoak pasatzen ziren.
  • Hispania ErromatarraOroigarrizko arkitektura Barako Arkua (Tarragona) I. mendearen hasieran eraiki zen. Tarraco hiritik 20 kilometrotara dago, Vía Augusta ondoan.
  • Hispania ErromatarraOroigarrizko arkitektura Barako Arkua (Tarragona) Zabaleraz 12 m eta altueraz 12,30 m neurtzen ditu.
  • Hispania ErromatarraOroigarrizko arkitektura Barako Arkua (Tarragona) Barako arkua 1840. urtean
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak Inperio erromatarra oso handia zen eta lekuak komunikatzeko galtzada- sare bat egin zuten. Hauen bidez, harreman ekonomiko eta sozialak errazten ziren eta ejertzitoak azkar mugitzen ziren, hiri desberdinak defendatzeko. Galtzada hauek mendiak eta ibaiak gurutzatzen zituzten, horretarako mendi-portuak eta zubiak eraikiz.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak Hiriak urez hornitzeko akueduktuak eta deposituak, eta hiriko ur-zikinak kentzeko estolderia-sarea egin ziren. Itsas garraioa oso inportantea zenez, kostaldean portuak eta itsasargiak ere egin ziren.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Espainian oraindik zubi erromatar asko erabiltzen dira, eraldaketa batzuk izan arren. Zubi hauek ezaugarri komunak dituzte: • Erdi puntuko arkuak. • Harlanduez eginak, maiz kuxindurarekin. • Zabaleraz 5 m baino gehiago.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres)Munduan geratzen diren zubi erromatarrik onenetarikoa da. 105 eta 106. urtebitartean eraiki zen.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres) Tajo ibaiaren gaineko 214 metrotan 6 arku daude, bost pilaretan sostengaturik. Proportzioak monumentalak dira, altueraz 48 m dituelarik.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres)Galtzadak 8 metro ditu.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres) Erdian eta galtzadaren gainean, garaitza arku bat dago. Alde bakoitzean marmolezko plaka bat dago, zeinetan eraikitze-data eta Trajano enperadorearen izena agertzen diren.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres) Karlos V.aren garaian, arrano bat eta almenak jarri ziren (1543).
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Alkantarako zubia Tajoren gainean (Kazeres)
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Meridako zubia Guadianaren gainean 792 metrotan 60 arku dituen zubi handia da. Augustoren garaian eraiki zen.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Meridako zubia Guadianaren gainean
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Kordobako zubia Guadalquivirren gaineanAugustoren garaian ere eraikia. 16 arkuk osatzen dute.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: zubiak Kordobako zubia Guadalquivirren gainean Zubia, errestauratua
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Segoviako akueduktua Erromako Inperioan eraiki ziren akueduktuetatik onena da, bere tamaina eta diseinuagatik, eta oso ongi kontserbatzen da. Handitasuna, armonia eta hiriarekiko integrazioa dira bere ezaugarriak. Zalantzarik gabe, injenieritza-lanik artistiko eta monumentalena da Erromako historian. I. mendearen amaiera edo II.aren hasieran eraiki zen.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Segoviako akueduktuaAkueduktuak Frio ibaitik, hiritik 18 kilometrotara, hartzen du ura. Goiko kanalak0,30 m. du zabaleraz. Erdi puntuko 166 arku dira -68 sinpleak eta 44 bikoitzak,gainjarriak, eta luzeraz 638 m ditu.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Segoviako akueduktua Alderik altuenak 29 m neurtzen ditu.
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Segoviako akueduktua
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Mirarien akueduktua (Merida, Badajoz) Mirarien akueduktua eta Proserpinako presa
  • Hispania Erromatarra Mirarien akueduktuaInjenieritza lanak: akueduktuak (Merida, Badajoz)
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Mirarien akueduktua (Merida, Badajoz)Altxaera
  • Hispania ErromatarraInjenieritza lanak: akueduktuak Ferrerasen akueduktua (Tarragona) Gaya ibaiaren gainean Tarraco hiria urez hornitzeko egin zen. 25 kilometroz luzatzen da.
  • Hispania Erromatarra Ferrerasen akueduktuaInjenieritza lanak: akueduktuak (Tarragona)