Your SlideShare is downloading. ×
[Año]    ERROTXAPEAKO    ERRALDOIEN    KONP ARTSA
Nork ez zuengogoa hurrengoa esateko?:Begira, Errotxapeako Erraldoiak!!Hau, jadanik, errealitate bihurtzen ari da.Urte hasi...
Gure eginbeharra honeraino iristen da, erraldoiei gorputza etaauzoan presentzia emanez. Jaiak dauden lekuetan egonez etaha...
KONPARTSA:ERRALDOIAK: Runa, Txantxarrana,Arriasko eta MotxorroKILIKIAK:Petit eta Pagoto
RUNA- ikuzlea (garbitzailea)Aintzinetik gure auzoari ikuzle gremioarekin identifikatu zaio;eta era berean, azken hauek Run...
protagonista izanez presa eta erroten loturagatik ; suntsitzekoedo konkistatzeko helburuak.Atelier-rek dio: quelt cujavan ...
hartzen. Bertako historialari gehienak ez zuten gai hauaintzakotzat hartu; alde folklorikoa gehiago garatzenlangintzakoa b...
Hiriko udaletxeak ez du honelako izenarekin zehaztua, hirikoplanoetan Errotazar Plaza bezala agertzen da, baina gutxienez1...
bertako 9 pertsona hilik suertatu ziren; Honen ondoren paperfabrika eta geroago zeramika fabrika bilakatuz.TXANTXARRANA – ...
moskatela…), musikari zegokionez (gaitak eta txistuak)..., bainagarrantzitsuena, etxezainen ( mayordomos gazteleraz) figur...
da bertako baratzaina – itsua zela eta hiltegira eramaten zutenzezen batek, baita berakin zihoan idi batek ere, 16 erreale...
da. Motxorro izeneko ibai ertzeko zonaldeak, bere garaian,ospea hartu zuen bere bainu hesituengatik, ekintza beradebekatua...
Berasain, Izko, Ziriza...baratzen oroimena mantenduko daMotxorro erraldoia auzoan zehar dantzatzera ateratzen denbakoitzea...
Arazurik honakoa hau esaten du: “Jendea pistan. Guardiakordena ezarriz eta monsieur (zirkoko nagusiari) irabazleari sariae...
Iruñako eta zehatzako gure auzoko pertsonai ezagunen arteanPetit zegoen, udal txakurzaina. 20ko hamarkadeko Iruñakaitortut...
behera hiritik gora ibiltzeagatik oso ezaguna egin zen. Trufarianitzek bultzatuta, zinegotzirako hautagai gisa aurkeztu zu...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa

254

Published on

Published in: Entertainment & Humor
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
254
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
0
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "Dosierra: Errotxapeako Erraldoien Konpartsa"

  1. 1. [Año] ERROTXAPEAKO ERRALDOIEN KONP ARTSA
  2. 2. Nork ez zuengogoa hurrengoa esateko?:Begira, Errotxapeako Erraldoiak!!Hau, jadanik, errealitate bihurtzen ari da.Urte hasieratik,bizilagun multzo bat aspalditik guztion buruetan geneukanproiektuari itxura emateko asmoz biltzen gara.Asko garaErrotxapean pentsatzen dugunak ea zergatik beste auzoetaneta ez gurean; zergatikGuztiok gaude esperoan auzoetako jaiak edo S.Ferminakiristeko gure lagunekin, familiarekin edo txikienekin plaza etakarriketan alaitasunes egoteko.Erraldoiekin hemendik honaaritzea, lehen aldiz txikienei erraldoien azpian sartzeko, kilikibaten aurrean korrikan egiteko…Hamaika gauza, zeintzukhaunditzean pentsamendura etortzen zaizkizu eta guztiokhorretaz gozatu beharko genukeela pentsatzen duzu.Hurrengo orrialdeetan aurkezten dugun dossierrean elementuhistorikoak bildu ditugu erraldoiei itxura emateko: baitapertsona ezberdinen partehartzea eskatu dugu emaitza guztizpartehartzaile izateko.Lerro asko idatziko genituen erraldoiekin batera sentizen etagertatzen direnak azaltzen, baina hori ez dagokigu guri, horibakoitzarenean gelditzen da.
  3. 3. Gure eginbeharra honeraino iristen da, erraldoiei gorputza etaauzoan presentzia emanez. Jaiak dauden lekuetan egonez etahaur ,gazte eta ez hain gazteak direnak ondo pasarazten. Etabeti intentziorik onerarekin, deitzen gaituzten tokietara joanez.Hori bai! Baino ahaztu gabe multzo hau osatzen dugunok gogozbeteriko boluntarioak garela. HELBURUAK-Auzoko kaleak girotu gure ohitura den erraldoiekin, festetan,nahiz beraien beste aktibitate ezberdinetan.-Erraldoi bikote eta kilikiren bat lortu; eta honekin batera hauekgordetzeko eta entsaiatzeko leku aproposa.Kontuan hartubeharko da erraldoien beste bikote batekin konpartsahanditzearen aukera, hala nola, txikien konpartsa batsustatzearena.-Auzokideen artean Erraldoien zaletasuna zabaldu eta kideberriei konpartsan parte hartzera aukera eman.-Konpartsaren kideen posibilitateak eta gogoak kontuan hartuzauzotik at ateraldiak egin eta horrela ezagutzera eman.-Konpartsaren bidez auzoko historia auzokideei hurbildu.
  4. 4. KONPARTSA:ERRALDOIAK: Runa, Txantxarrana,Arriasko eta MotxorroKILIKIAK:Petit eta Pagoto
  5. 5. RUNA- ikuzlea (garbitzailea)Aintzinetik gure auzoari ikuzle gremioarekin identifikatu zaio;eta era berean, azken hauek Runa ibaiarekin (gaur eguneanArga ibaia) harremana izan dute. Beraz aipatutako ibai etagremioari irudikatuko dion Erraldoi bat ezinbestekoa da.Ikuzle eta ibaia esentzia berean,sinbiosi handiagoa ezin zenzehaztu.RUNA- ikuzlea (garbitzailea) Historian:XII.mendeko dokumentuak badaude, non ibaia aipatzen den(RUNIA).Baina benetan inzidentzia duen aipamena juliar Atelier-ren Nafarroako gudari buruzko kontakizunean edo Nabarreriarensuntsiketan (1276) agertzen da.Bertan kontakizunaren
  6. 6. protagonista izanez presa eta erroten loturagatik ; suntsitzekoedo konkistatzeko helburuak.Atelier-rek dio: quelt cujavan farque Runa fos pasanss…Erdi Aroko dokumentu guztietan gure ibaia Runa bezalaizendatua agertzen da.; ikus ditzagun hainbat adibide: superripam flumnis que dicitur Runia (1210); rió que se clama Runa(1350); la agoa_de Runa que sayllio fuera de madre riada (1350);rio de Pomplona clamado Runa! (1398).XV. mende erdialdean Arga izena ematen asten da eta gauregun arte horrela iritisBeste alde batetik, ikuzleak ez zuten arropa garbitzeari denboraguztia ematen; baita ere beste motatako garbiketak egitenzituzten.Horrela 1600.urtean jadanik bazeuden ikuzleakErrotxapeako haragi hiltegian animaliak garbitzen zituztenak,sabelak eta animalien soberakinak.Gainera bazeuden ere artileagarbitzeari denbora eskaintzen ziotenak nizen berdinekobelardian; baita ere gure auzoa, Abrevador zubiaren ondoan (SanPedro gaur egun).Ikuzle ospetsu hauen artean gehienak errotxaperrak zire, bestesinesmen batzuk kontrakoa dioten arren Beraien eginbeharraastelehenean hasten zen, arropa zikina hartzen zutenean.Orduan arropa garbitzeari, txuritzeari, lehortzeari eta lisatzeariekiten zioten, eta aste bukaeran dena prest zegoenean bezeroeiitzultzen zioten.RUNA- ikuzle (garbitzailea) Gure omenaldia:Garai hoietako emakume hauei eguraldiaren zigorra geitzen.Giroaren zorroztasunaz gain belaunikoz egoten ziren zakubatzuen gainean eta garbitzeko ohol zahartuen ondoan. Arropalehortzeko burdin arietan zintzilik uzten ziren eguzkierrotxapearraren izpietara.Gremio hau benetan borrokazalea izan zen boterearekiko. Azkenhauek ikuzleekiko errespeturik ez zuten eta ez zituzten kontutan
  7. 7. hartzen. Bertako historialari gehienak ez zuten gai hauaintzakotzat hartu; alde folklorikoa gehiago garatzenlangintzakoa baino.Guzti honengatik, ikuzle edo garbitzaile hauei omenaldi bezalabalio dezala irudia eta RUNA ibaiarekin loturan jarriz .ARRIASKO- ErrotariaIa desagerturik eta mezprezatua izan den Arriasko plazaoroigarri bat merezi du. Plaza honen leku-izena hainbatmendeetan eman da eta hain zuzen ere, 1980ko hamarkadan ,Artzain Etxearen eraispenarekin (plazan bertan zegoena)desagertzen da. Toki hau memdeetan zehar errotxapeartarrenbilkura leku izan da;ganaduen erdigunea hiriko haragihiltegientzat, auzoko festa tokia eta San Ferminetako entzierroibilbidearen lekuko besteak beste.
  8. 8. Hiriko udaletxeak ez du honelako izenarekin zehaztua, hirikoplanoetan Errotazar Plaza bezala agertzen da, baina gutxienez1824az geroztik Plazuela de Arrasco edo Arriasco izenarekinagertzen eta ezagutzen da;aspaldiko udaletxeko aktaezberdinetan errejistratua dagoen bezala. Ez diogu azalpenzehatzatzik aurkitzen kontu honi edo agian bai!Errotarien gremioko Erraldoi bat hari hurbilduko gaituBeste alde batetik, errotariak auzoko gremiorikzaharrenetakoak dira. Klase askotakoak aurkitzen genituen etaRuna-Jus La Rocha ibilbidean oso zabalduak izan ziren.Macon errota (Santa Engrazia) denboran zaharrenetako izandaiteke. Hau Navarreria-ko Gudan, 1276an, Anelierrek izendatuaizan zen. Garai hoietakoa badugu Errota Zaharra (Errotazar)deitutakoa, zein bideari izena ematen dion; Bolborarena 1733ansuntsituta leherketa batengatik. Denboran zerbait hurbilagokoaAlzugaray-koa dugu; beraren gurpilak Runaren indarrarekinmugitu ditutGazte errotariak, XVI.mendean izendatzen zitzaien bezala, SanFerminetan protagonistak izaten ziren palenkea emanez. Hauhainbat errotariren artean egiten zen eta makilen bidez animaliaizterzaingabetu bukatzen zuten. XIX.mendera arte zortezko jai-ekitaldi hau ospatuz joan zen; baina Udaletxeari eskatubeharrekoa.Gainera modu ezberdinetan ordaindu beharrazegoen, errealetan edo kontsumitzeko zezenarekin.1845ko apirilak 5: “hamabi ziren eta mauka motzekin, pradotxuriekin eta burlan jarritako zapiarekin atera ziren”.Hirin errotariak tradizionalenak ziren auzoan, Macon-enaadibidez. Hau hiriak hartu zuen erabilera propioarentzako.Bolborarena ere kontuan izango dugu, 1733an lehertutakoa, non
  9. 9. bertako 9 pertsona hilik suertatu ziren; Honen ondoren paperfabrika eta geroago zeramika fabrika bilakatuz.TXANTXARRANA – Neskamea edo etxezaina (mayordoma)XX.mendearen erdialdera arte, Errotxapeako jaiak – orduanmezetak deiturikoak- Iruñerriko herriekin ospatzen zirenekikohanditasun handia zeukaten hainbat kontuetan. Era horretan,ospakizunak berdintsuak ziren bai janariei zegokienez (arkumea, piperropilak…), edariei zegokienez (ardoa, txakolina,
  10. 10. moskatela…), musikari zegokionez (gaitak eta txistuak)..., bainagarrantzitsuena, etxezainen ( mayordomos gazteleraz) figura.Jai elementu hau –auzoan 1999tik berreskuratua – omenaldi bateta erakustaldi bat merezi du, kasu honetan, jai erraldoi batenitxuran.Errotxapeako etxezainak (XX.mendearen hasieratikdokumentalki ezagutuak), baratzainak, ikuzleak edota auzokosailetako biztanleak ziren, eta era horretan, gure auzoko ateesanguratsu baten izena berreskuratzea erabaki da,Txantxarrana.Txantxarranako inda historian zehar auzoko ezagunetarikoaizan ez bada ere, baditugu horren inguruko hainbat datu. Arazuridoktoreak, 1870ko Ekainaren 16ko Herrilanen ArtxibategiMunizipaleko dokumentu baten bitartez aipatzen du mintzagaidugun inda, era honetan: “inda honen inguruan daukagun datubakarra 1870an alkateak (Pedáneo alkatea) eta Errotxapeakoauzokideak udaletxeari idatzitako gutun bat da. Gutun horretanhiltegiaren inguruetan ( Errotxapeako zubiaren ondoan, eta Argaeta Errotazar enparantzaren artean) iturri bat eraikitzekoeskakizuna egiten da, zehaztuz delako iturria Sanduzelaikoiturriaren alboan dagoen iturburu batetatik har dezakeela ura,eta gero, hodien bitartez Vecinas bideren lurpetik ( gaur egungoJoaquin Beunza kalea) Txantxarrana inda zeharkatzeko dagoenbideraino eraman. “Egia bada ere baratz eta inda hau herritarrentzat oso ezagunaez zela, badira horren inguruko datu gehiago, ondoren azaltzenduguna kasu: Hirian bazegoen hiriaren zelaiko begiralea izeneko lanpostuabetetzen zuen pertsona. Bere ardura, batez ere, hiriareninguruetako baratz eta zelaiak ikuskatzea eta arazo etagertaeretaz informatzea zen. Horrela bada, 1780an lanpostu haubetetzen zuenak, Matías Oderiz-ek, zezen batzuek, Arriaskokoplazako hiltegira eramatean eragindako kalteen inguruanhonakoa zin egin zuen: “Errotxapeako Rastroaren (hiltegia)inguruan kokaturiko Txantxarrana baratzan – Domingo Lizasoain
  11. 11. da bertako baratzaina – itsua zela eta hiltegira eramaten zutenzezen batek, baita berakin zihoan idi batek ere, 16 errealetakobalioa duten kalteak eragin zituen, barazkiak, tipulak, lekak etabestelako landareak zapaltzean.”Bere azken urteetan, Villanueva izan zen baratz honetako jabea.Txantxarrana izena eramango duen erraldoi baten eraikitzeakbere gain hartzen ditu etxezainaren jai figura eta baita eredagoneko desagerturiko inda eta baratz honen leku-izena.Berreskurapen ona.MOTXORRO- BaratzainaArgi dago, Errotxapeako erraldoi konpartsa batean ezin zuelafaltatu baratzaina errepresentatuko lukeen figurarik. Sakonlanduz gero, ehundako orri beteko genituzke gremio honenhistoria kontatuz. Ezin zuen faltatu, eta ez da faltako.Baratzainaren figura beteko duen erraldoia “Motxorro” izango
  12. 12. da. Motxorro izeneko ibai ertzeko zonaldeak, bere garaian,ospea hartu zuen bere bainu hesituengatik, ekintza beradebekatua zegoenean eta iruindarrentzat arriskua suposatzenzuenean.Motxorroko bainuak, Francisco Redin baratzainarenak,XX.mendea aspaldi hasita zegoenera arte iraun zuten. Berehastapenetan, mende hasieran, Redinek bere baratza hesitu –Argizariaren zelaia, dagoeneko desagertutako Alzugaray errotaeta Linaza fabrikaren alboan aurkitzen zen – eta emakume zeingizonezkoen bainurako – bereizirik, hori bai – prestatu zuen, 10pezeta zentimo kobratuz. Gerripekoak ere alokatzen zituenbainurako. J.J.Arazurik honako hau kontatzen du: “ Emakumeeta gizonezkoak bereizteko, altueraz bi metro zituen hesi batipini zuten, baita zakuz egindako errezel bat ere, alde batetikbestera ez ikusteko. Errezel horretan honakoa adierazten zuenkartela ipini zuten: << debekaturik dago errezeletik gertu urpeanibiltzea>>”.XX.mendeko 30.eko hamarkadan zehar, urtero-urtero,ibaietanbainatzea debekatu edo murrizten zuten bandoak argitaratzenzituen alkatetzak, zehaztuz, “bainu publikoak sexubereizketarekin batera ulertzen dira, eta bakoitzarentzatzehazturiko lekua errespetatuz”. Emakumeena, honakoa zen:“Matxorroko baratzari dagokion ibai zonaldean bainatu ahalkodira (1937ko ekainaren 4a) ”.Aipatu bezala, gure auzoko baratzainen gremioak beti izan daezaguna bere produktuen gertutasun eta kalitateagatik. SantoDomingo-ko azoka zaharrak beti jaso izan ditu Runa ibaiarenbitartez barazkiak, horrela, gure mugak gaindituz. MiguelSanchez Ostiz-en hitzak ikustea besterik ez dugu: “no serágrande, pero es de la Rotxapea...”Honengatik guztiarengatik, bi lanbide hauek jaso etaerrepresentatuko dituen erraldoi bat sortzea ezinbestekoa etalogikoa da. Redin, Lorea, La Parra, apezpikuarena,Txantxarrana, Uri, Zabalza, Tipula, Turrias, Katarroso, Uitzi,
  13. 13. Berasain, Izko, Ziriza...baratzen oroimena mantenduko daMotxorro erraldoia auzoan zehar dantzatzera ateratzen denbakoitzean.PAGOTO - Fajeroa (trenetako zamak deskargatzen zituena)Iparraldeko Geltokiaren treneko – gure auzoan 1860an ezarrita-langileen artean, trenekin zuzenean erlazionaturikoan lan egitenzutenez aparte, beste era bateko pertsonak biltzen ziren,besteak beste, pertsonak hirira eramaten zituzten zaldiengidaria edota fajeroak (trenetako zamak deskargatzenzituztenak).Azken hauen artean – lanesku merkea – bere indar itzelagatikPagoto ezaguna nabarmentzen zen. Hiriak heroi bezala ikustenzuen Pagoto, hiria bisitatu zuten zirkoetako batean hartz batenaurka izandako borrokagatik. Historia honelakoa izan zen: 1926aldera, Iruñean, Sanfermin garaian, Errusiar zirkoa agertu zen.Honek, haren ikuskizunen artean hartz batekin ( eskuak etaaurpegia estalita ) borroka bat izatea eskaintzen zion gonbiteaonartzen zuen ikusleari. Borrokan garaituz gero, 5 durotakosaria lortuko zuen ikusleak, orduan, dirutza handia zena. Pagoto,zirkora joandakoa, gonbitea onartu eta borroka irabazi zuen,behin eta berriz eskatuz bere saria.
  14. 14. Arazurik honakoa hau esaten du: “Jendea pistan. Guardiakordena ezarriz eta monsieur (zirkoko nagusiari) irabazleari sariaematera derrigortuz. Pagoto, herritar heroi gisa, Sanfermin-ekogauan, bost duro gehiago bere poltsikoan.Azkenean, garaipeneko irtenaldia zirkotik, eta berriz eredibertitzera, munduko gizonik indartsuena, barraka, txutxeriaeta zalditxoetan, eta entzierroa itxoitera.”Baina patuak nahi izan zuen, urtebete lehenago, eta zehazkiuztailaren 6an, karga eta deskarga lanak amaitzen ari zelarik,eguerdiko 12ak aldera, geltokian kamioi batek Pagoto harrapatueta hiltzea. Kamioieko gidaria Berriozarko bizilagun bat zen.Hiriko jaien gertutasunak Pagotoren heriotza ahaztea egin zuen.Honen oroimena “Arriba España” egunkari falangistakberreskuratu zuen 1939ko maiatzan, ondorengo hitzen bitartez:“oso tipo ezaguna bere indar itzela zela eta iruindar gazte nobleeta indartsua zen. Mutiko gazte guztiek heroi gisa ikusten zuten,denek baizekiten beren abenturetako bat.”Fajero kiliki batek betirako berreskuratu eta erakutsiko duPagotoren indarra, bere gizatasunarekin batera.PETIT – Txakurzaina
  15. 15. Iruñako eta zehatzako gure auzoko pertsonai ezagunen arteanPetit zegoen, udal txakurzaina. 20ko hamarkadeko Iruñakaitortutako originaltasun, ospe eta xelebretasun puntu batzeukaten hainbat pertsona zituen bere bizilagunen artean.Horien artean Santana, Kondutxo, Maxi la Cutera , Oilakarizketaeta Petit, gure Petit, ditugu. Urte askotan zehar udaltxakurzaina izan zen, eta dagoeneko desagerturik dauden Gas-eko eskortaren inguruan zegoen txakurtegian ibili zen laneanurte askoz.XX.mendeko lehenengo hamarkadetan, pertsonai honeninguruko abesti bat abesten zen, honela zioena: Errotxapeara baldin bazoaz eta Gas-agatik galdetzen baduzu zinegotzi izan nahi duen gizon oso lodi bat ikusiko duzuEta Iruñeko Udaletxean sartzeko nahi eta irrika horrek eramanzuen Petit-en ospea mugaraino.Serafín Argaiz-ek bere testuetako batean Petit-en inguruan hitzegiten digu: “ irudimen izugarria zeukaten pertsonak zeuden.Hiriko eta auzoetako kaletan izugarri lodia zen gizon bat ibiltzenzen, Petit txakurzaina. Edozein kantoietatik agertzean,txakurrek korrika ihes egiten zuten, Petit metalezko makilbatekin agertzen baitzen, bere barruan zinta gisa aritzen zensoka bat zeukana. Iruindar petoa zen eta sarri esaten zuen gurehiriari itsasadar bat besterik ez zitzaiola falta, eta berakekarriko zuela.”Aniceto Petit, hori baitzen bere izena, Lizarran jaioa zen etagure hirira zapatariaren lanbidea ikastera etorria zen, arazoasko eman zizkion lanbidea hain zuzen ere. Nahi –eta lortu ere-zuen txakurzain lana, eta bere heriotzaraino mantendu zuen lanhori. Esaten zutenez, borrero lana ere eskatu izan zuen.Arazuri doktoreak, pertsonai honi eta bere ideiei pixkat gehiagogerturatzen gaitu: “ txaparroa zen, masail handikoa, hiztuna etakomunikatiboa. Beren gaitasunengatik eta egun osoa hiritik
  16. 16. behera hiritik gora ibiltzeagatik oso ezaguna egin zen. Trufarianitzek bultzatuta, zinegotzirako hautagai gisa aurkeztu zuenbere burua. Petit-ek, serio hartu eta ondorengo proposamenakbiltzen zituen hauteskunde manifestu bat idatzi zuen: 1) Pasaiatik Errotxapeara itsasadar bat ekartzea, itsasontzi eta guzti, eta Errotxapean itsasportu bat eraikitzea. 2) Hodien bitartez, arraina zuzenean Kantabriar Itsasotik ekartzea, eguneko arrain freskoa eskaini ahal izateko iruindarrei. 3) Langabeziaren arazoa konpontzeko, Ezkaba mendia desagertaraztea, bere ordez lautada bat ezarriz.Hauteskunde aurretiko egun batean, jendetza handiatxakurtegian bildu eta “Gora Petit!” oihukatuz sorbaldetaneraman zuten txakurzaina hiriko kaleetan zehar. Zoritxarrez ezzen zinegotzi bezala hautatua izan eta Errotxapean itsasporturikgabe geratu ginen”Horrelako pertsonai xelebre batek – gure auzoarekinhorrenbeste lotuta dagoena- nolabait gogoratzea merezi zuen.Bere izenarekin sortuko den kilikiak txakurren atzetik ibiltzeabeste aisialdi ekintza batekin ordezkatuko du, auzoko haurrenatzetik ibiltzea hain zuzen ere.

×