Your SlideShare is downloading. ×

Hezkuntza

391

Published on

hezkuntzan iraultza arriaga

hezkuntzan iraultza arriaga

Published in: Education, Spiritual, Technology
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
391
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Ikasleon eskuetan dago gaur egungohezkuntza eredua aldatu eta ereduberri eta askatzailea zabaltzea
  • 2. Gero eta beharrezkoagoa da gizarte berri bat eraikiko duenjendea. Ondasunak eta boterea gero eta esku gutxiagotan !pilatzen ari dira, eta gero eta aukera gutxiago daukagu gure eta !gure inguruan dagoen bizitza nolakoa izatea nahi dugun !erabakitzeko. Hasieran exagerazio bat iruditzen zitzaigun hori !gero eta agerikoagoa dela ikus dezakegu bai atzerrian (herrialde !osoak euren bankuekin ondoratu eta guztiz pobretuko dituzten !“erreskateak” onartu behar izatea, munduko potentziek !zuzendutako “demokratizazioak” Egipto, Libia...-en...), baina baita !hemen ere (kutxen fusioak, hainbat enpresak fabrikak ixtea !langileek gutxiago kobratzen duten leku batera mugitzeko, !kaleratzeak, jubilazio adina atzeratzea, soldatak jaistea...). ! ! Hau guztia urrunegi ikusten dugu gazteok, hor dagoen !arren, eta ez dugu ahaztu behar, dena den, guk ere zuzenean !sufritzen ditugula ezartzen ari diren neoliberalismo honen !ondorioak: erakusten zaigun gaur egungo gaztearen eredua !guztiz artifiziala da (pasota, gizarteaz kexkarik ez duena, !drogazalea, jaian eta sexuan baino pentsatzen ez duena, tuentin !denbora pilo pasatzen duena, erostea maite duena...), gazte !gehienok lan kaxkarretan lan egin behar izaten dugu (epe !motzeko eta soltdata gutxiko lanetan), ikasketetan ere gazteok !ez dugula ikasi nahi esaten digute, aisialdirako gero eta aukera !gutxiago ditugu (kontsumitu gabe gutxiago oraindik), !sexualitatean poraera batzuk jarraitu beharrak (pelikuletako !egoerak, sexu-harreman motak...) gure buruarekin ezeroso !sentiarazten gaitu, edertasunaren modelotik ateratzeak bezala !(loditasuna, makilajea, erretzea...); kultura ez zaigula inporta !esaten digute, eta abar luze bat. ! Eta badakizu zer den okerrena? Sinetsi dugula, eta gutako !asko horrela jokatzen hasi direla konturatu gabe (hizkuntza !matxista, astebururoko ohiturak, gustuak, jarrerak, politikaz pasoegitea, ikasketek aspertzea...) "!
  • 3. Ikusi dugunagatik eta mila arrazoi gehiagorengatik saiatu naizerakusten oso gainetik zergatik behar den gizarte berria eraikiko duen jendea.Dena den, gauza bat ulertu beharra dago: gizarte bat mantendu edo aldatzekofaktore naguseienetako bat bertan dagoen hezkuntza da. Pertsona batek jasoduen hezkuntzaren arabera ezberdin jokatuko du egoera berdinaren aurrean,eta beraz, gizarte aldaketa batekin amesten badugu, gure lehen pausoetakobat hezkuntza aldatzea izan behar du, bai edukien aldetik baita formenaldetik ere. Gaur egungo hezkuntza publikoaren papera ikaslea gizarterakoprestatzea da, teorian eta praktikan. Ikasleari errealitatea ezagutaraztenzaio, errealitatearen zati bat bakarrik, noski (normalean batzuei interesatzenzaien zatia); eta gizartearen etika erakusten zaio txiki txikitatik: hau ondodago, hau ez... Baina errealitatean behin derrigorrezko hezkuntza atzeanutzita, eta are gehiago unibertsitatera sartzean ikaslea “gizarterakoheztearen” burbuila horretatik ateratzen da, eta zuzenean lanerakoprestatzen da. Horrela, puntu honetara helduta, hezkuntzaren bi funtzio aurkiditzakegu: gizarterako prestatzea, eta lanerako formatzea. Azken honenbarruan sartu behar dira, DBH-ko 3. eta 4. mailako eta Batxilergokoaukeragaiak, eta Heziketa zikloak zein unibertsitateko karrerak, oraindiklanerako prestakuntza zuzena ez diren arren, orokorreko gaietatikespezifikoetara gure lana aukeratzeko bidea direlako. Dena den, hezkuntzaren bi funtzioak ez dira beti proportzio bereanlandu. Hezkuntza kontrolatu duen gizartearen sektoreak erabaki izan du zeinproportziotan landuko den bakoitza (izaera) eta “gizarterako heztearen”funtzioaren edukiak zeintzuk izango diren (edukiak). Izaerari dagokionez, hasiera batean hezkuntza ofiziala lortzekoahalmena zutenak pribilegiatu batzuk ziren, eta horiei bi funtzioak irakastenzitzaizkien (bai lan pribilegiatuetarako formazioa –medikuak...-, baigizartearen ezagutza orokorrak) elizak kontrolaturiko unibertsitateetan.Bitartean, herri xehearen kasuan, lanerako prestatzearen funtzioa lantzen zenbatez ere, eta gizartearen ezagutzaren funtzioa ia ez zen lantzen (honenbarruan lantzen zen eduki bakarra elizak kontrolatutako erlijioaren moralazen, orduko egoera onartarazteko funtzioa zuena). Garaiez aldatuta, burgesiak bere horretan jarraitu zuen hezkuntzarenizaera horrekin kapitalismoaren lehen urteetan: lanerako formakuntzarenfuntzioa zen batez ere lantzen zena, eta gizartearen ezagutza, ikerketa etaeraldaketa funtzioa pribilegiatu gutxi batzuen eskuetan geratzen zen. $!
  • 4. Hauek izango ziren sortzen ari zen gizartearen goi klasea, hauekizango ziren enpresari, ikerlari, abokatu, politikari eta medikuak. Langileekjasotzen zuten bigarren funtzioaren apurra gizartearen oinarrizkoena ezagutueta onartzeko justua zen edukia zen. ! Baina gizarte ezberdintasun ikaragarriak sortu ziren produkzioaren !maila asko igo zelako, eta honekin gutxi batzuen etekinak. Orduan, jendea !konturatu zen hezkuntzak zuen funtzioaz, hezkuntza jasotzen zutenak !zirelako errealitatea eta gizartea kontrolatzeko gai zirenak. Hau da, gizartea !aldatzeko edo mantentzeko lehenengo hau ezagutu behar da. Horregatik, goi !klasekoek ulertu zuten liberalismo mota hori ez zela jasangarria, etasozialdemokraziaren laguntza oso baliagarriaz hezkuntza gizarteari zabaldu !zitzaion herri garatuetan. ! ! Horregatik pentsa genezake iadanik, jendartea hezitua izatean, bifuntzioak maila antzekoan, honek gizartea eraldatzeko aukera duela, aurretik !hezkuntza jaso zutenek bezala, baina ez da horrela. Bai, hezkuntza zabaldu !zen, baina honen kontrola zutenak ez ziren aldatu. Haien interesak babesten !dituen hezkuntza diseinatu zuten, jakinduriaren zati bat zabaldu zioten langile !klaseari, eta horrela, haien eskaera betetzearekin batera, sistemarekinamaituko zuen arrisku bat errotik ezabatu zuten. ! ! Zekulako aurrera pausua izan zen, eta berdintasunaren aldeko pauso !itzel bezala saldu ziguten arren, hezkuntza zabaldu zen leku guztietansistemaren onarpena ikaragarri handitu da, desberdintasunak sortzen dituen !sistemaren onarpena. Nola liteke? Nola da posible zapaldua den edo izango den !norbaitek egoera hori onartu eta justifikatzea? ! Hezkuntza mota hau da gizarte ezberdintasunak sortzen dituena. !Haiek aukeratutako edukiak forma mekanizatu eta uniformatzailean lantzen !dira jendarteari zabaldutako hezkuntzan. Bai, ikasten da, baina ordenagailu !batek programa bat instalatzen duen era berean, edukiak gorde eta erabili, !geroago aztertuko dugun bezala. Baina horrez gain, txikitatik baloreakerakusten zaizkio: lehia, esfortzua, ikasle on izatea, nota onak azterketetan, !opariak, lan ona, dirua, zoriontasuna eta abar denak lotzen zaizkio buruan, !irakasle eta gurasoek txikitatik esaten dizkiotenen bidez. Hezkuntza mota !honetara moldatzen direnak ondo biziko direla erakusten zaigu; eta hezkuntza !hau aspergarri, artifizial, arrotz... bezala ikusten dutenak atzean geratzen !dira. ! Azken hauek gero beraien egoera txarra, langabezia, lan baldintza !txarrak... onartuko dituzte, ikasi zuten bezala bere garaiak “ez ikastearekin”lotzen dutelako, eta haiei gertatutakoa bere seme alabei ez gertatzeko,hezkuntza honetara ohi daitezen indar handienez aritzen direnak bihurtzendira. &!
  • 5. Bitartean, aurrera joan direnak erdi klase moduko bat osatu dute, etagutxi batzuk unibertsitate pribatuetara joan eta goi klasea osatu dute (beraz,pribatuetako karrerak nork ordain ditzake? Bekadunen kasuan ezik botereaheredatzen jarraitzen da). Bi polodun gizartea begi bistatik desagertu eta sistema “gradual”modukoa aurkeztu ziguten. Baina ilusio bat baino ez zen, unibertsitateaamaituta erdi klasean egotearen ilusioa zuten ikasleak lan prekarioetan lanegitera behartuta aurkitzen zirelako gero eta gehiago, batzuen bizimodu onabesteen kontura izan behar delako, ez dagoelako ondo biziko den etaunibertsitatean ikasi duen enpresa txikiaren jaberik langile bezala lan egingoduenik ez badago, batzuen kontura bizi ahal den jende kantitatea mugatuadelako. Orduan ikaslea egoeraren kontziente izatearen arriskua dago,sistemaren zentzugabekeriaz jabetzekoa, eta hor kokatu behar dugu gaurkoegoera. Zer egin dezakete hori ezkutatzeko? arazoa begi bistatik kentzeko?Unibertsitate karrera amaitzen duen jendeak lana aurkitzea jartzea helburubezala, ikasleon arazo bat ustez konponduz, hori sortu duen hezkuntza sistemaaldatu gabe. Hasteko jendeari arazoa hori dela sinestarazi behar zaio, etahorretan dabiltza komunikabideak. Nola aldatu nahi beharko lukete hezkuntza,ezberdintasuna sortzen duen oinarria aldatu gabe? Lehen pausoa jendartearenesku dagoen unibertsitateko hezkuntzaren maila orokortzea eta sinplifikatzeada, behin amaituta espezializazio gutxiagoko lanetan aritzeko, hau da,gutxiago kobratzen den lanpostuan, normalean beste batentzat. Bigarren,ikaslea kontziente izan ez dadin, sinplifikatze hau ezkutatzeko, eta kontzienteizatekotan antolatu eta borrokatzeko denbora izan ez dezan, bere ikaslebizitzako orduak okupatu behar dira, klasetik kanpo egindako lanaren balioaigoz eta klase orduz kanpo egin beharreko lan kopurua nabarmen ugarituz.Hirugarren, espezializazioa murriztu behar da, lanpostu hoberenak etabizimodu erosoa izango dutenen kopurua murrizteko gradu espezializazioak edopostgradoak sortu behar dituzte, prezio altuetan noski, gutxi batzuk izandaitezen lortzen dutenak (familiak dirua izanda, ikasle oso “on” izanda –askoikasiz halakoak lortzearen ilusioa galdu ez dadin- eta bankuaren prestamu-beken bidez). Ondoren, hau dena ezkutatu behar da, eta halako berrikuntzakbidai batzuekin eta atzerrian ikastearen aukerarekin nahastuz, europan gauregun dagoen hezkuntza neoliberala hemen ere ezartzea justifikatzen da. Gero,enpresa pribatuen elkarteek (ANECA) hezkuntza ebalua dezaten ahalbidetubehar da, hauek erabaki dezaten zeini eman dirulaguntzak. Azkenik enpresapribatuak unibertsitate publikoetan sartuta badirudi enpresa horietanlanpostua lortzea errazago izango dutela, baina aldi berean, unibertsitatekoikerketa esku pribatuetara bideratzen da, eta irakasten denaren kontrolahaiek erabakitzen dute. Hori dira BOLONIA prozesua eta 2015 estrategia. (!
  • 6. !! Gaur egun dugun hezkuntzaren ezaugarria da, aurretik !aipatutako gizarterako heziketa eta lanerako prestakuntza !horiez gain, bere izaera alienatzailea. Izan ere, hezkuntzak !aurretik zuen gizartea eraldatzeko izaera galdu du, eta bere !edukiak forma alienatzailean lantzen dira, hau da, ikasleakedukiak lantzen ditu baina eduki hauek berari ez diote ezeresaten, ez da ikaslea kritikoki hezten eta bere iritziak ez duhezkuntzan ezertarako balio. Hau bat-batean entzunda “min ematen” du belarrietan,eta oso arrunta izango zen pentsatzea hori ez dela horrela,baina adibide batzuekin erakusten saiatuko naiz zergatik diodanhau: betiko gai tontoei buruzko idazlanak eta irakurtzekotestuak hizkuntzen irakasgai batzuetan (bereziki ingelesean,adibidez, aberatsa izanez gero zer egingo genuen, fast foodjatetxe batean lan egiteko eskaera gutunak...), ezer esaten ezdigun poesia lenguan, ingelesa oso garrantzitsua dela entzuteaeta hizkuntza txikiak gutxieztuta ikustea testuliburuetan,espainiar mapak geografian, irabazleen historia ikasi beharizatea (konkistak, erregeak...)... Horregatik, ikaslea alienatuta geratzen da, ez duelakobere heziketa nolakoa izan behar den erabakitzeko ia aukerarik,bere edukiak gobernuak erabakitzen dituelako (hobe esanda,gobernuaren gainetik dauden ekonomista eta enpresariek), bereiritziak (eskatzen bazaio) berarentzat baino ez diolako balio,bere burutik sortzen duen guztia beste batek (irakasleak) formaaldetik ebaluatzeko baino ez duelako balio (hau da, ondoidatzita dago...), bere jakintza maila azterketa bidezerabakitzen delako eta beste gauza batzuk landu nahi izanezgero edo beste modu batean ikasi nahi izanez gero hezkuntzarenordutegitik kanpo egin beharko duelako. *!
  • 7. Aurretik esan dudanarekin lotuta, Paulo Freire-k! deskribatu zuen gaur egungo hezkuntza “eduki kutxa” modukoa! dela. Hau da, irakasleak edukiak ikasten ditu, eta ikasleen! “kutxak” edo buruak edukiz “betetzen” ditu. Argiago ulertzeko,! ikaslearen lana ematen zaizkion edukiak ulertu eta gogoratzea! da, gero eta eduki gehiago gorde bere kaxan, orduan eta ikasle hobea izango da. Zapaltzaileen lasaitasuna ikasleek errealitatea kuestionatzeko duten ohitura txikian datza. 1. AZTERKETA SISTEMA Hezkuntza mota honek hainbat arazo ditu. Lehena eduki hauetatik garrantzizkoak zeintzuk diren erabakitzeko orduan ikaslea ez den pertsonak direla hori erabakitzen dutenak (eta hau ikusten da azterketa sisteman). Azterketa sistemaren bidez, irakasleak erabakitzen du zer den garrantzizkoa, bere edo bere gainekoen irizpideen arabera, eta ikasleak gaiari buruz izan dezakeen edozein ekarpen garrantzi gabea da. Atera al da inoiz klasekide batek esandako zerbait azterketa batean? Horrek bi gauza esan ahal ditu: ikasleen pentsamendu propioa ez da baloratzen eta ikasleak ez dira subjektu aktibo gisa hezitzen, edo azterketak ez du balio zer den garrantzizkoa eta zer ez erabakitzeko, eta irizpide propio batzuei jarraitzen die hori erabakitzeko. Bata ala bestea, ikus dezakegu azterketa sistema ez dela baliogarria. Bidaltzen diren lanek ere arazo bera dute. Bai azterketen prestakuntzak baita lanak egiteak ere, alienazioa sortzen du, ikasleak kanpokoak diren edukiak gogoratu eta esan behar baititu, eta bere eduki propio edo bere ideiak gutxi baloratzen direlako eta ez dutelako eraginik inguruan (ez dute ezer eraldatzeko balio, errealitatea interpretatzeko baizik). Gaur egun hezkuntza azterketa baten prestakuntzan oinarritzen da ia kasu guztietan, eta prestakuntza honek ez du inolaz ere ikaslea kritiko bihurtzen, eta are gutxiago inolako aldakerarako subjektu aktibo izateko prestatzen. “izan nahi bezain kritikoa baina selektibitatean limita zaitez ofiziala dena esatera” +!
  • 8. 2. IRAKASTEN DENA (edukiak) Bigarrena ikasleari errealitatea ezagutarazten zaiola !esaten dela, baina errealitate horren parte interesatu bat !erakusten zaiola bakarrik, gizartearen sektore boteredunari guk !ezagutzea interesatzen zaiona hain zuzen ere (hau ikus daiteke, !mapetan, historiaren bertsioan, testuliburuetan agertzen diren !egoeretan –aberatsa izango bazina...; ze opari erosi maite !duzunari...-, feminismoa, ekologismoa, pobreziaren ondoiroak, !kontsumismoa... bezalako gaiak ez lantzean eta abar). ! ! Besteak beste kurtsoko programa barruan ahalik eta eduki !gehien sartzen dituzte, programatik kanpo ematen diren edukiak gutxi !edo bat ere izan ez daitezen, horrela, jendartearen iritzi publikoa eta !ezagutza kontrolatuz, eta egunero ikastetxeko orduak amaitzeanikaslea guztiz nekatuta eta ezer gehiago ikasteko gogo gabe egotea !lortuz, honek dakarren arriskuarekin. Hau da, programatik kanpo ezer !gehiago ikasteko bai irakasleak bai ikasleak esfortzu gehigarria egin !behar du, orduz kanpo eta nekearen gainetik ikasiz. ! ! Honen ondorio zuzena da, esfortzu gehigarri hau egiten ez duen !ikasleak (hau da, gehiengoak) ikuspuntu bakarreko ezagutza, gai gutxi !batzuen inguruko ezagutza eta ikastearekiko neke sentsazioa eta !aspergarria deneko sentsazioa izatea, gehiago jakiteko gogoa kenduz. !Erraza ez? ! 3. FORMAK ! ! Hezkuntza eredu hau ez da partehartzailea, eta ez ditu !ikasleak modu kritikoan hezten. Klaseak modu tradizionalean !ematen dira kontrakoa dioten arren (herramientak dira aldatzen !direnak, ez formak –klaseak ordenagailuen aurrean eman arren !ere ikasleen hitzak balio bera du). Ikaslearen lana errealitatea !deskribatu eta interpretatzea da (filosofo kontserbadoreek !zioten bezala), eta horregatik klaseko ariketa, ikasketa etaekintza guztiak funtzio hori betetzeko daude, horregatik egiten! )!
  • 9. zaigu hain zaila hezkuntza eredu askatzaile batetako ariketamotak aurkitzea. Idazlanak, irakaslearen diskurtsoa, dudak,azterketak, powerpoint-ak, apunteak eta testuliburuakaipatutako ereduaren parte dira, eta eredu askatzaile baterakoezinbestekoa da hezkuntzarako forma berriak sortzea. Hasteko klasearen egiturari erreparatuz gero, kasu gehienetanikasleak arbelera begira kokatuta ageri dira, binaka edo hirunaka;lerrokatuta. Haien aurrean irakaslea kokatzen da arbelaren parean,hau bere azalpenak emateko erabiliz. Kokapen honek ezinezko egitendu ikasleak subjektu aktibo eta kritiko bezala heztea, galdetu etaerantzuteko aukera baino ez duelako, irakaslearekiko “bat-batekin”moduko elkarrizketan. Dudak argitzeko baino ezer gutxi gehiagorakoaukera dauka ikasleak, eta eztabaida sor daitekeen kasuetan kokapenhonek argi erakusten du irakaslea dela dakiena eta ikasleak daudelaikasten, eta ez alderantziz. Ikaslearen iritziak eta gaiaren ingurukoezagutza gehigarriak klase orduetan gehienez ingurukoei balio die, etaedozein eztabaida klaseko ariketa soil bihurtzen da, behin ariketaamaituta, ikasleak eztabaida ahaztu eta bere “kutxa” ireki behar duirakaslea azaltzen ari den informazio berrirako. Honek, klase ordutikkanpo pentsatzen jartzen ez bada, ez dio uzten ikasleari iritzi sendoaeraikitzen eta besteekin konpartitzen. Hezkuntza ofizialetik kanpogeratzen da eta beraz ez da garrantzizkoa kontsideratzen. Gainera, modernizazioaren aitzakipean izaten ari diren azkenaldaketen bidez, ikasteko metodo berri bezala saldu nahi dizkiguteordenagailuak eta internet-a hezkuntza barruan erabiltzea. Dena den,liburuak ordenagailuengandik aldatzeak ez du ezer aldatzen, ikasleakgero eta indibidualizatuagoak hezten direlako. Hau da, euren partehartzea handituko dela esaten da, baina euren parte hartzeairakaslearekiko da, eta ez gainontzeko ikasleekiko, beraz, ez da ezeraldatzen. Gainera testuliburuekin edukien kontrola mantentzen bazen,askoz errezagoa izango da orain jakitea ze informazio bilatzen duenikasleak eta non, ikastetxeetako ordenagailuetan interneten sartzekoorain klaseka duten identifikazioa idatzi behar baitute. Ez al da horikontrola? Forman askoz arazo gehiago daude, baina hemen ez dut lekurikdena idazteko, zure esku geratzen da zure ikastetxeko formaren bestearazoak eztabaidatzea beste ikasleekin. !
  • 10. 4. BI FUNTZIOEN PROPORTZIOAK Aurretik esan dudan bezala hezkuntzaren funtzioetako bi !gizarterako prestatzea eta lanerako formatzea dira. Azken !bilakaerak ikaslea espezializatzeko balio izan du, hau da, !gizartea aldatu ez dadin, bigarren funtzioa lantzen da batez !ere (lanerako formakuntza), gizartea garatzeko. ! ! Adibidez ikerlari oso onak behar dira produktu berriakaurkitzeko eta sortzeko, medikuntzan aurrera egiteko, espazioa !ezagutzeko, produkzio berarekin arazo ekologikoak nola saieztu !jakiteko... Arkitektoak, elektrizistak, bulegoetako jendea, medikuak !eta abar behar dira, ez gizartea justuago egingo duen inor edo !berdintasunaren, askatasunaren edo elkartasunaren alde lan egingo !duen inor, pribilegiatuei berea kenduko dien inor, edo natura suntsitzen !ari den garapenari mugak jarriko dizkion inor. Oro har, gutxi batzuei !etekinak sortzen dizkien eta besteak pobretzen dituen sistema !garatzea da kontua, hau mantentzea posible izan dadin, aldaketa ekar !dezakeen arazo ekologiko, sozial, hezkuntza-arazo eta abarren mugak !gaindituz. ! Eredu honetako hezkuntzak posible egiten du edukiak !kontrolatuz hezten diren pertsonen izaera, ezagutza, jokaera... !kontrolatzea eta bere zerbitzura jartzea. Beste hezkuntza !mota batean, ikasleak kritikoki eta errealitatea aldatzeko !subjektu bezala hezten dituen hezkuntza batean hori ez zen !posible izango. ! !5. IKASLEAREN eta IRAKASLEEN JARRERA ! ! Guzti honen aurrean agian irudituko zaizu dena !kontrolatzen digutela eta berdin duela guk zer egiten dugun. Ba !ez. Ikasleok eta irakasleak ere jokuan sartuta gaude, eta !aspertzen gaituen hezkuntza onartzen dugu, “eduki kutxa” !hezkuntza onartzen dugu, haien menpe bizitzeko hezteko balioduena. Denok onartzen dugu, gustatu ez arren, eta hori da denamantentzearen arrazoi nagusia. %!
  • 11. Beraz, hezkuntzan aldaketa behar dugu, baina “aldaketa”esatearekin ez da nahikoa, aldaketa batek ez duelako gauregungo hezkuntzaren egitura osoa eraldatzen, eta berazikasleak modu ezberdinean hezteagatik ez da gizartea aldatuko.Gizartea eraldatu nahi bada, egitura aldatu nahi bada,hezkuntzaren egiturari buelta eman behar zaio, hau da, iraulibehar da.Formak eta edukiak irauli Edukiak eraldatzea garrantzitsua da, baina formak aldatzea aregarrantzitsuagoa. Modu kritikoan eta askatzailean heziko gaituenhezkuntza eraiki nahi badugu, ez da posible hori lortzea ezberdintasunak,eta batez ere, pertsona uniformatu eta akritikoak sortu dituenhezkuntzaren metodoekin. Hasteko, eredu partehartzaile bat behar dugu. Irakasleak ikasleen arteko erlazioa kidetasun erlazioa izan beharda; ikasle-irakasle kontraesana gainditu behar da, eta elkartasunezkokomunikazio erreala sortu behar da, bata bestearengandik bereiztendituen rolak baztertuz. Ikasleak, entzule soil beharrean, ko-ikerlariak izanbehar dira, irakaslearekin batera dialogoan. Hezkuntza askatzaileanedukien inguruko desafio bati emandako erantzunek desafio berriaksortzen dituzte, ulertze berriek jarraituta; horrela ikasleak gero etakontzienteago bihurtzen dira beraien hezkuntza prozesuan, eta beraz,gero eta desalienatuago. Hezkuntza prozesu askatzaile bezala ulertuz, mundua estatikobezala ikusi beharrean prozesu bezala ikusten dute ikasleek, eta honeneraldaketan duten paperaz jabetu daitezke. Halako heziketak ikasleakhaien egoera “osagabe”-az jabetzen ditu, eta inguratzen dituenerrealitatearen transformazio prozesuan subjektu aktibo izatekoprestatzen ditu. Ikasle eta irakasleak askatzen ditu hezkuntza berriak, eta biaksubjektu aktibo bihurtzeaz gain (autoritarismo eta alienazio intelektualagaindituz), gaur egungo errealitatearen ikuskera faltsua gainditzeaahalbidetzen die, sistema injustu hau aldatzeko iraultzaren lehen pausoadena. "#!
  • 12. Ikasleok gara subjektuak Aldaketa honen motorea, ikasleok izan behar gara, !datorkigun errealitateaz gero eta kontzienteagoak garelako, eta !hezkuntzaren izaera iraultzailea izatean autoritate intelektualaren !formulak gainditu behar ditugulako, hau da, hezkuntza forma !berriak (eztabaida hezkuntza, klasearen mahaien kokapenaren !aldaketa, ikasleon partehartze zuzena eta errealitatearen ikasketa !kritikoa, edukien aukeraketa kolektiboa, gai ezberdinen lanketa, !historiaren interpretazio kritikoa, errealitatearentransformazioaren kontzientzia...) irakasle eta ikasleok, (eta ez !bakarrik irakasleok) gure arteko banaketa sortu duten rolak !apurtuz, erabaki behar ditugulako. ! ! Gizartearen aldaketa sortzeko hezkuntzaren aldaketaren !beharraz kontziente izan behar gara, eta ezin gara ibili iniziatiba !ea irakasleengandik ateratzen den zain, gure eta besteen geroa !jokoan dagoelako. Ulertu behar dugu hezkuntza berdintasuna !lortzeko iraultzen badugu, eta ikasleen artean elkartasuna !zabaltzeaz gain, hauek askatzean esnatzen badira, hezkuntzakiada ezingo duela justifikatu gizarte ezberdintasuna. Horrela, !sortzen diren ikasle eta gazteen belaunaldi berriek ez dute gaur !egungo sistema onartuko, eta iraultza hasia izango da iada. !Hezkuntzaren kontrola jendarte esnatuak baldin badu, eta ez !minoria boteredun batek, gaur egun bezala, zer egingo dute goikoek !haien posizioa jendeak onartu dezan? ! ! Asma dezatela nahi dutena, ikasleri berri kritiko !eta askeak ez dielako utziko urte luzez mantendu duten !sistema mantentzen. ! ! ! ! ""!

×