Rock and rolla

1,101 views

Published on

Rock and rolleko abeslariak eta taldeak

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,101
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
580
Actions
Shares
0
Downloads
14
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Rock and rolla

  1. 1. ROCK&ROLLA ELVIS PRESLEY THE BEATLES ROLLING STONES
  2. 2. Elvis Presley (1935-1977) Elvisen bizitza Elvis Aaron Presley Tupelon (Mississipi) jaio zen 1935eko urtarrilaren 8an bere anaia bikia Jesserekin batera, nahiz eta azken hau ordu gutxi batzuk beranduago hil zen. Gurasoak nekazariak ziren eta 10 urte bete zituenean oparitu zioten bere lehen gitarra. Semeak bizikleta nahi zuen, baina garestiegia zen familiaren ekonomiarako. Urte hartan bertan abestu zuen lehen aldiz publikoaren aurrean lehiaketa batean. Bigarren postua lortu zuen: 5 dolar eta jolas-parkeko atrakzio guztietan ibiltzeko eskubidea. II. Munduko Gerra bukatuta, aita lanik gabe geratu zen eta Memphisera joan zen familia osoa. Elvis 16 urterekin hasi zen lanean, kamio-gidari, orduko dolar bat inguru irabazten zuela. 19 urterekin bere amari disko bat oparitzea bururatu zitzaion. Memphiseko kabina batean grabatu zuen zentabo batzuen truke. Oso gustura ez eta diru gehiago gastatzea erabaki zuen Sun Records Companyn. Han grabatu zuen My Happiness abestia. Bertako idazkaria zen Marion Keisker andreak kopia bat gorde eta Sun Records-eko bulegoetan ate- joka ibili ondoren, WMPS irratia eta Dewey Philips discjokeyari esker Elvisen lehen disko komertziala grabatzea lortu zuten: That is All Right Mama/Blue Moon of Kentucky. 1954ko uztailaren 6a zen, bere karreraren hasiera. 1955ean RCA konpainiarekin lan egitea erabaki zuen Elvisek, eta bere karreran zerrendetako lehen postuak lortu zituen Heartbreak Hotel diskoa grabatuz. 1956ko irailaren 9an 'Ed Sullivan Show' telebista-saioan zerbait ezberdina kantatuko zuela aurreratu zien ikus-entzuleei. Ezezaguna zen Love me Tender abestia jo zuenean, estudio barruan zein kanpoan sortu zuen erantzuna ikaragarria izan zen. Diskoa kaleratu zenean, berriz, aurrez egindako eskariak milioi batetik gorakoak ziren. Erotzeko modukoa izan zen! 1956etik aurrera egin zituen filmekin, AEBetako aktorerik ospetsuenen artean egotea lortu zuen, Love me Tender, Loving you, Jailhouse Rock eta King Creole filmeei esker, hain zuzen. 1958an hil zen Elvisen ama eta horren ondorioz, oso deprimituta egon zen; ordurako oso famatua zen kantari eta aktore lez. Urte horretan bertan hasi zuen zerbitzu militarra, 1960 arte Alemaniako Bad Nauheim herrian, tanke-gidari lanetan.
  3. 3. 61etik 69rako tartean zinea egin zuen, batez ere, urtean 3 film eginez, horregatik ez zuen ia kontzerturik eskaini. Las Vegasen agertu zen berriro indarberrituta. Aurkezpen berezia izan zen, Johnny B. Goode kanta famatua tarteko. 1967ko maiatzaren 1ean ezkondu ziren Elvis eta Priscilla Bellaulieu, Las Vegaseko Aladdin hotelean. 14 gonbidatu besterik ez zen joan, baina komunikabideek berehala eman zuten berria. Urtebete beranduagoa jaio zen Lisa Marie, alaba. 1969an In the ghetto grabatu zuen. Salaketa soziala egiten zuen abestiak mundu osoari eman zion bira. 1969ko abuztuan, Las Vegas-eko Nazioarteko Hotelean hilabete baino gehiago eman zuen egunero kantaldiak eskainiz. Frank Sinatrak edo Barbara Streisand- ek adina diru eskuratu zuen aurkezpen horietan: milioi bat dolar. 1973an zerrendetan goian egotea lortu zuen berriro Aloha from Hawaii albumari esker. Urte horretan bertan dibortziatu egin zen. 1977ko udaberrian Michiganera joan zen, My way kanta ezezaguna abestu eta handik hiru hilabetera, 1977ko abuztuaren 16an, hil egin zen Elvisen heriotza 42 urterekin gizenduta zegoen oso Elvis, kantatzeko ere arazoak zituen, baina hala ere, zaleak atzetik zituen. 1977ko abuztuaren 15etik 16rako gaua lagun-minez eta bizkartzainaz inguratuta eman zuen. Logelara egunak argitu zuenean joan zen. Bainu-gelan aurkitu zuen lagun batek, anbulantziari deitu eta Bautista ospitalera eraman zuten. Alferrik saiatuko ziren suspertzen. EABetako irrati eta telebista saioak eten egin zituzten programazioak berri txarra emateko eta garai bateko irudi zein abestiak jarri zituzten telebista-kate guztietan. Etengabekoa izan zen irratietan hildako rockaren erregeri eskainitako saioak. Handik ordu gutxitara ezinezkoa gertatu zen New York bezalako hirietako dendetan Elvisen diskoak erostea. Horregatik, RCA diskoetxekoak berehala eman zuten diskoak berrargitaratzeko agindua. Egun batzuk beranduago apal guztiak beteta ageri ziren, 42 urterekin eta bere karreraren momenturik txarrenetako bat igarotzen ari zenean. Hiru urte beranduago argitara atera zen autopsiaren arabera, bihotzekoak emanda hil zen, baina barbituriko askoren arrastoa nabarmena zen odolean. Hori zela eta, bere mediku pertsonala ere salatu ere egin omen zuten.
  4. 4. The Beatles taldea Taldekideak: • John Lennon • Ringo Starr • Paul McCartney • George Harrison The Beatles taldea, ez zen bapatean sortu. Dena The Quarrymen musika taldea sortu zenean hasi zen. Talde hau, Liverpoolen jaio zen, eta liderra John Winston Lennon zen, bere auzolagunekin, jotzen zuena: Pete Shotton, Nigel Walley eta Ivan Vaughan. Batzuetan ere, eskolakideak taldera sartzen ziren edo taldetik kanporatzen. Dantzetan eta parrokien ospakizunetan jotzen zuten. Parrokietako ospakizun horietako batera, Ivan Vaughanek bere lagun bat gonbidatu zuen: Paul McCartney. 1957an, Paulek 14 urte bakarrik zituen eta ospakizun hartara joan zen. Ekitaldia eta gero, Paul-eri The Quarrymen taldeko kitarra bat utzi zioten eta jotzen hasi zen. Taldekideak ahozabalik gelditu ziren kitarra afinatzen zekielako, (taldeko inork ez zekielako ondo egiten). Paul eta John oso lagun onak egin ziren antzeko gauza gutxi izan arren. Hauek biek konposatzen zituzten abesti guztiak. Paul The Quarrymen taldean sartu zenean, noiz eta nola jo behar zen agintzen hasi zen eta honegatik taldeko musiko zaharrenak (taldean denbora gehiago egon zirenak) kanporatzen hasi ziren. Hauek beste batzuengatik aldatu ziren eta zaharretatik bi gelditu ziren: Lennon eta McCartney. George Harrison Paulen laguna egin zen, bere familia McCartney-ren auzora bizitzen joan zelako etxez aldatzeagatik. George-ek , “Ranchee” deituriko abesti bat jo zuen taldekideentzako. Hoberen jotzen zuen kanta zen, baina ez zuten onartu. John and The Moondogs taldeak jotzen zuen toki guztietara jarraitzen zituen Harrisonek, eta ezagutzen zutenez, batzuetan ordezko bezala jotzen uzten zioten eta noizbehinka bakarlari bezala. Denborarekin eta inor konturatu gabe, George taldean sartu zen. Lehenengo John and The Moondogs, ondoren Long John and the Silver Beatles, eta gero Silver Beatlesen utzi zuten taldeko izena. Stu Sutclifferi “beetles” (kakarraldo) izena bururatu zitzaion. Izen honez oroitu zen The Crickets (kilkerrak) izeneko taldeari erantzuteagatik. John hitz jokuetan ona zenez, “Beatles” izena bururatu zitzaion Musika Beat-etik hartuta. “Silver” hura, Beatles- eri laguntzeko jarri zuten.
  5. 5. Denbora zertxobait igaro ondoren, kontratu bat sinatu zuten Hamburgora joateko. Hamburgorantz joaten zirenean, bi berri garrantzitsu gertatu ziren: taldeko izenaren “Silver” desagertu zela eta Pete Best taldean bateriajole bezala sartu zela. Beatlesak urteak zirela ezagutzen zuten Pete, baina bateriajole berria zen. Hamburgon, Stu Sutcliffe-ek taldea utzi zuen artea ikasteko eta Astrid Kirschner-ekin eskontzeko. Alemaniatik 1960ren bukaeran joan ziren eta 1961ean itzuli ziren Tony Sheridan bokalistarekin grabatzeko.“Teddy boys” bezala jantzita (beltzez eta larruzko kanperekin), musika motak aldatzen joaten zaizkie: Harrison-eri Countrya gustatzen zaio, Paul-eri standarra eta John-eri intelektual kuriositatea hasi zitzaion. Liverpoolera itzuli zirenean, The Cavern izeneko lurrazpiko klub batean jotzen hasi ziren. 1961eko urriaren 28an, NEMSeko Whitechapel sukurtsalera, mutiko bat sartu zen ea The Beatles taldeak Alemanian grabatutako “My bonnie” diskoa zuten galdezka. Dendako jabeak, Brian Epstein, The Cavern Kluban jotzen zutela konturatu zen. Orduan, hara joan zen eta The Beatles taldean galdetu zuen ea bera beraien “managerra” izan ahal zen baina ordaindu beharko ziotela taldeak irabazten zuen % 25a. Brianek hain modal onak zituenez, taldekideak hunkitu ziren eta sinatu egin zuten. 1962ko Urtarrilaren 1ean, Decca izeneko diskografika batentzat frogako zinta bat grabatu zuten baina Deccari ez zitzaion gustatu. The Beatles taldeari, ez zitzaion gustatu zinta ez onartzea, baina beste alde batetik, Mersey Beat aldizkariak egin zuen inkestak esaten zuen bezala, Liverpooleko talderik ospetsuena zen. 1962an argitaratu zuten lehenengo diskoa “Love me do” deitzen zen eta Brianek 10.000 disko kaleratzea agindu zuen eta horrela izan zen. Beatles taldea gero eta gehiago gustatzen zitzaion jendeari eta Epsteinek show profesional batean jotzeko esaten zien, bakeroak eta kazadorak debekatzen zizkien eta horren ordez jantzi dotoreak eramatea eta orraztea derrigortzen zituen. Denbora gutxi eta gero, George Martinek Pete Bestez kexatzen zen eta taldetik bota zuten Richard Starkey sartzeko. Azken honi, Ringo Starr deitzen zioten eraztun asko erabiltzen zituelako (ring-ak). Taldea, 1970. urtean desegin zen, batez ere Paul eta Johnen arteko istiluengaitik.
  6. 6. BIOGRAFIAK JOHN WINSTON LENNON (1940-1980) - KITARRAJOLEA Bigarren Mundu Gerran jaioa, bere aita itsasgizona zen, Alfred Lennon, eta bere ama Julia Stanley. Bere aitak asko bidaiatzen zuenez, Julia bakarrik sentitzen zen, eta horren ondorioz, banatu egin ziren. Bere amak, John 4 urterekin, bere izeba Mimi Stanley eta osaba George-kin utzi zuen. Arte Ederren eskolan, bere lehenengo emaztea izango zena ezagutu zuen, Cynthia Powell. John-en ama, Julia Stanley, polizia mozkor batek autoaz harrapatua hil zen. Honek John-i, sekula errekuperatuko ez zen trauma bat eragin zion, eta bere hurrengo lanari eragin zion, "Julia" edo "Mother" bezalako kantuekin. (1970. urtean grabatua) 1962. urtean laukote honen arrakasta hasi zen "Love me do" kantuarekin, eta 1963. urtean beren lehenengo disko luzea izango zuten,”Please Please Me”. Lennon beti izan zen taldeko errebeldea, intelektuala, 1966. urtean kazetariei esaldi hau esateko gai izan zena: "The Beatles Jesukristo baino ezagunagoa da". Eskandalu handia sortu ondoren, hau adierazi zuen: "Ez nuen esan The Beatles Jesukristo baino onagoak direnik, ezagunagoak baizik, telebista edo beste edozer izan daitekeen moduan". 1966. urtean museo batean, Yoko Ono artista japoniara ezagutu zuen, zein berarekin ezkonduko zen, Cynthia Powell-ekin banandu eta gero. Yokok, musikatik harago ikertzera eraman zuen. Beatles-en jarraitzaile askok, taldea banatzearen errua, Yoko Ono-ri botatzen zioten. Hau, Lennon eta Ono momentu guztietan batera zeudenaren arrazoia da, eta beste taldekideei ez zitzaien gustatzen. 1970. urtean, The Beatles taldearen banaketaren ondoren, Lennon bere bakarkako lana hasi zan, kantu klasikoz beteta. Lennon eta McCartney-ren arteko lehia laukotea banatzerakoan hasi zela agerikoa da Lennon-en kantuetan. Londresetik alde egin eta New York-en bizitzea erabaki zuen. Estatu Batuetan gelditzea lortu zuen eta bertan bakearen aldeko kanpaina hasi zuen kontzertu eta manifestaldiekin. 1975. urtean, Yoko eta Lennon-ek beren ume bakarraren jaiotza izango zuten, haur-galtze baten ondoren: Sean Taro Ono Lennon. Yoko negozioez arduratu zen eta Lennon momentu guztian Sean-en zainketaz arduratu zen, baita bere karrera musikala alde batera utziz. Bere lan profesionalera bueltatu zuenean, bost urte eta gero, elkarrizketa batean esan zuen, bere gitarra paretan izekita izan zuela, baina ez zen egia. Urte horiek ez ziren alferrikakoak izan, kantuak egiten eta etxean grabatzen jarraitu baitzuen. Bost urte eta gero, 1980. urtean, Lennon-ek bere diska saltzen jarri zuen: “Double Fantasy”. Bigarren diska bat ere grabatu zuen lehenengoak izan zuen arrakasta ikusita, “Milk and Honey”. John Lennonen hilketa 1980ko abenduaren 8an gertatu zen. Mark David Chapmanek 4 tiro eman zizkion Dakota eraikineko sarreran. Lennon Record Plant Studiotik zetorren etxera, bere emaztea Yoko Onorekin batera.
  7. 7. PAUL McCARTNEY (1942- ) - BAJUJOLEA Waltoneko Eritetxe Orokorrean jaioa, 1942ko ekainak 18an. Jim McCartneyen, garbiketa departamentuko ikuskari eta Jazz –eko talde baten integratzaile ,eta Mary Patricia Mohinen ,erizain eta emagina zenaren lehen semea . 1955ean Mary hil zen, ugatzeko kanzer ebakuntza batean. Joseph Williams.ek Lehen eskolan egin zituen bere lehen ikasketak. Ikasle ona zen. 1953an Liverpooleko Institutuan onartua izan zen, hiriko bigarren hezkuntzako eskola dohaineko onena. Honek, Goi Mailako Arte eskolarekin edifizio berdina banatzen zuen (beranduago, John sartuko zen Arte eskolara). Bere aitak kitarra bat erosi zion, inoiz utzi ez zuen saletazuna. Hasieran, ezinezkoa egin zitzaion instrumentua jotzea. Ondoren, nahiz eta eskuina ia gauza guztietarako erabili, ezkerrarekin hobeto jotzen zuela konturatu zen. Uda batez, Butlineko Udako Kanpamenduetan, bere anaia Michael sinestarazi zuen lehiaketa batean berarekin parte hartzeko. Ez zuten irabazi, baina Paulek ikusi zuen zenbat gustatzen zitzaion publiko artean jotzea. Gutxi barru John ezagutu zuen. Jane Aserrekin senargai bezala urteak egon ondoren, utzi eta beranduago Linda Eastmanekin ezkondu zen . The Beatles-en artean, bakarra da bakarka taldeak bezain arrakasta haundia izan duena, 1980ko urrian Records Guinness liburuaren saria lortu zuen munduan gehien saldu diren abestien konpositore bezala. Bere “Yesterday” abestiak 2500 bertsio daramatza jadanik, estilo musikal askotan eginak. Bakarlari bezalako lanean edukitako arrakasta batzuk hauek dira: “Uncle Albert / Admiral Halsey”, “Live and Let Die” James Bonden pelikulako abestia, berdin deiturikoa eta berarengatik gai musikal onenaren oskarra irabazi zuena ; “Coming Up”, “Paul McCartney II” bakarlari bezala grabaturiko diskoan agertzen dena . Stevie Wonderrekin “Ebony and Ivory”abestia grabatu zuen eta Michael Jacksonekin “The Girl is Mine”abestia, Thriller elepearentzat grabaturikoa .
  8. 8. GEORGE HARRISON (1943-2001) - KITARRAJOLEA George Harrison bere haurtzaroa heriotza edo dibortzio batez apurtua izan ez zen beatle bakarra da .1943ko otsailak 25ean jaioa, hiru mutiko eta neskatila baten familian, txikiena zen. Bere aita, Harold, autobus urbano baten gidaria zen. Bere ama, bedela, auzoan guztiek ezagutzen zuten amatxoa zen . George ume argi bat zen. John bezala, Lehen Mailako Doveldade eskolara joan zen, bere etxe frentean kokatua. Bere bigarren ikasketak Liverpoooleko Institutuan egin zituen. Goizero Paulekin aurkitzen zen Omnibuseko geltokian, zeinek institutura eramaten zituen . 14 urte zituenean, bazen kitarraren jarraitzaile handi bat. Bere lehengo kitarra bigarren eskukoa izan zen, beste ume bati eskolan erositakoa, bere amak ordaindu zuena. John ezagutu zuenean, Georgeren interpretatzeko kalitatea oso txikia zen taldearen mailarako, orduan John and the Moondogs deiturikoa . “A Hard Day’s Night”-en grabazioan, Pattie Boyd ezagutu zuen, ex– modeloa, eta elkarrekin urte batzuk bizi eta gero, ezkondu ziren. Beatles taldea desagertu zenean, George Harrisonek bakarlari bezala bere lehen diskoa atera zuen, “All Things Must Pass”. Bangladesh herriaren onerako kontzertu bat egin zuen, Bob Dylan, Eric Clapton, Ringo Starr eta beste batzuekin. Baina burukrasiarengatik dirua ez zen bere lekura iritsi 10 urte beranduagora arte. Bere seilu diskografiko pribatua egiten du, Dark Horse, eta honekin kaleratzen ditu 331/3 (1976) ; George Harrison (1979); Somewhere in England (1981), eta Gone Troppo (1982.) 90. hamarkadan hildo beretik jarraitu zuen, baina honen amaiera aldera minbiziarekin borrokan ibili zen. Borroka luze baten ondoren, 2001eko Azaroan hil zen Hollywoodeko etxe batean, 58 urte zituela.
  9. 9. RINGO STAR (1940- ) - BATERIAJOLEA Richard Starkey, 1.940-ko uztailak 7an jaioa, Elsie Gleave eta Richard Starkey (aita) okinen semea, Dinglen hasi zen, ilun eta itsusia zen Liverpool-eko auzo batetan. Bere aitak etxetik alde egin zuen berak hiru urte zituenean. Bere familia mantentzeko, bere ama kamarera bezala lan egiten hasi zen, Ritchie bakarrik gelditzen zen bitartean. Sei urte zituenean, Saint Silas eskolan hasi eta urte bat geroago, Ritchie tripako min bat sentitu zuen eta eritetxera eraman zutenerako, min hori, peritonitis bihurtua zegoen. Hamar aste eman zituen koman, eta konplikazio haundiekin urte osoa eman zuen hospitalean. Eskolara iritsi zenerako, oso atzeratua zegoen eta ez zekien ez idazten ez irakurtzen. Handik aurrera ikasi zuen gutxia auzoko neskatila batek erakutsi zion. Arazo guztien gainetik, Richard ume zoriontsu bat zen, eta bere amak Harry Greaves deituriko margolari bat ezagutu zuenean, Richard-ek haren maitasun asko jaso zuen. Greaves izan zen berarentzat bizitzan euki zuen aita baten antzerakoena. 13 urte zituenean, katarro bat pleuresian bihurtu eta birikak ahuldu zitzaizkion. Hurrengo bi urteak Heswall, umeen eritetxean eman zituen. Inoiz ez zen eskolara bueltatu. Eritetxetik irten zenean, hamabost urte zituen eta bakarrik mezulari bezela topatu zuen lana. Azkenean Britainako ferrokarriletan lana topatu zuenean, sei aste ondoren kalera bota zuten mediku azterketa ez gainditzeagatik. Harry Greaves-ek lana aurkitu zion mekaniko konpainia batean. 1956a zen, Skiflle mania esnatu zenean. Ritchiek eritetxeko areto bateko bandan jo zuen bateria. Eddie Clayton-ekin (lagun bat) talde bat osatu zuen. Skifflea bukatu zenerako Ritchiek asko hobetu zuen, eta jadanik Liverpool-eko talderik onenenean jotzen zuen, “Kory Storm and the Hurricanes”. Rory Stormen zegoenean izan zen Ritchie “Ringo” bihurtu zen unea, eraztun (ring) pila eramaten zituelako behatzetan, eta “Starr” Starkey ordez, bera bateria soloa “Starr Time” (momentu estelarra) deitu ahal izateko. Beatlesek ondo ezagutzen zuten Ringo, ez bakarrik Liverpool-etik, Hamburgotik ere, hilabeteak pasa baitzituzten Rory Stormen ikusten. Sinplea zen, dibertigarria eta ondo moldatzen zen taldeko guztiekin... Pete Best baino askoz hobeto. Horrela, taldean sartu zen.
  10. 10. The Rolling Stones Rock talde ingelesa da, 1962ko apirilean Londresen sortua: Hasieran • Brian Jones gitarra, harmonika, • Ian Stewart pianoa, • Mick Jagger ahotsak, gitarra • Keith Richards kitarra, ahotsak • Bill Wyman: baxujoleak, kitarrajolea • Charlie Watts bateriajolea 1962ko bukaeran, Keith Richards, Mick Jagger, Brian Jones, Ian Stewart, Dick Taylor eta Charlie Wattse batera jo zuten, Londresko Club Picadillyn. Hurrengo urtearen hasieran, Bill Wymanek Dick Tayloren lekua hartu ondoren baxua jotzen, ezarri zioten taldeari Rolling Stones izena, Muddy Waters estatubatuarraren abesti batetik hartua. Ekainean lehen diskoa argitaratu zuten, Come on eta Want to be loved abestiekin. Urte hartako irailean jira bat egin zuten Ingalaterratik, eta 1964an lehen disko luzea argitaratu zuten: The Rolling Stones. Jonesek taldea zuzendu zuen Jagger eta Richardsek lidergoa hartu zuten arte, idazle moduan batu ziren ondoren. 1969an, Jonesek taldearekiko ekarpen eskasak eta biratzeko ezgaitasunak, osasun arazoak eta arazo legalak zirela eta, taldea uztea ekarri zuen, bere igerilekuan ito baino hiru aste lehenago. Jonesen ordezkoa, Mick Taylor, taldearekin egon zen 1974an taldea utzi nahi izan zuen arte, Ronnie Wood bere ordez sartu zelarik. Wymanek taldea 1993an utzi zuen; Darryl Jones bere ordezkoa ez da taldekidea guztiz izan. Stewartek ofizialki taldekide izateari utzi zion 1963an, baina taldearen road manager eta pianojole izaten jarraitu zuen 1985ean hil zen arte. 1982tik gerora, Chuck Leavell izan da taldearen teklatujole nagusia. Arrakastatsu Europan lehenengo, The Rolling Stones azkar lortu zuten arrakasta Ipar Amerikan 1960ko hamarkaldiaren erdialdeko Britaniar Inbasioan. Erresuma Batuan 22 estudioko album (24 Ameriketako Estatu Batuetan), hamaika zuzeneko album (hamabi AEBetan), eta hainbat arrakasta album kaleratu dituztelarik, mundu osoan zehar dituzten salmentak 200 milioi album ingurukoak direla pentsatzen da. Sticky Fingers(1971) albumak Ameriketako Estatu Batuetako zerrendetan lehen postua lortu zuten zortzi album jarraian serie bat hasi zuen. Material berria duen album berriena A Bigger Bang da, 2005ean argitaratua. 1989an, The Rolling Stones Rock and Roll Hall of
  11. 11. Famean sartuak izan ziren, eta 2004an, Rolling Stone aldizkariaren Inoizko 100 Artista Onenen zerrendan 4. postua lortu zuten. 2008an, Billboard aldizkariaren "The Billboard Hot 100 Top All-Time Artists" zerrendako 10. postua lortu zuten, eta Billboard Hot 100 zerrendako bigarren artista arrakastatsuena bihurtu zen. The Rolling Stonesen agerpena jatorrizko blues urbanoaren oinarrizko pertsonek onartu dute, Chess Recordseko artista zen Muddy Waters bezala, nork "Rollin' Stone" abestia idatzi zuen, taldearen izenaren jatorria duen abestia. The Rolling Stonesen hasierako materialaren zati gehiena R&B eta blues abestien bertsioak ziren arren, beraien errepertoriak beti eduki du rock and roll. The Rolling Stonesen iraupena eta garrantzia, Robert Palmer kritiko eta musikologoaren esanetan, "jatorri tradizionaletan dituzten erroak direla eta da, rhythm-and-blues eta soul musika", "pop moda efimeroagoak joan eta etorri egiten diren bitartean". Gaur egungo taldekideak • Mick Jagger – ahotsak eta koruak, gitarra (1962ko apirila – gaur egun) • Keith Richards – ahotsak eta koruak, gitarra (1962ko apirila - gaur egun) • Charlie Watts – bateria, perkusioa (1963ko urtarrila – gaur egun) • Ronnie Wood –gitarrak, gitarra elektriko eta akustikoak, baxua, saxofoia, bateria, koruak (1975eko martxoa – gaur egun) Denbora-lerroa
  12. 12. Mick Jagger (1943- ) Keith Richards (1943- ) kitarrajolea kitarrajolea Charlie Watts (1941- ) Ron Wood (1947- ): Bateriajolea, pianojolea) Kitarrajolea eta bajujolea

×