4.gaia enpresaren barne antolakuntza

1,436 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,436
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
162
Actions
Shares
0
Downloads
20
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

4.gaia enpresaren barne antolakuntza

  1. 1. Enpresaren barne antolakuntza
  2. 2. Zuzendaritza prozesua  Gobernu funtzioak egitea(instrukzioa), markatutako helburuak lortzeko dagozkion irizpideak ezarriz. Horretarako bere eskura dituen faktore guztiak planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatu beharko ditu. Ad. Telefonica Hegoamerikan
  3. 3. Zuzendaritzaren lana  Giza baliabideak eta baliabide teknikoak ahalik eta hoberen konbinatu beharko ditu helburu batzuk lortzeko.
  4. 4. Autoritatea eta erantzukizuna  Autoritatea, aginte eskubidea da, boterearekin lotuta egoten da eta obeditua izatekoa.  Autoritateak erantzukizunak esleitzen ditu eta derrigorrezkoak dira.  Delegazioa: beste bati betebeharra esleitzeari deritzo. (autoritatea/askatasuna) Adibidea: banketxeko langilea.
  5. 5. Autoritatea eta erantzukizuna  Zuzendaritzak kontrol lan bat egiten du. Horregatik beharrezkoa da: – Departamentuak edo sailak sortzea – Subordinatuen ezagutza maila jakitea – Zuzendarien gaitasuna – Pertsonen arteko komunikazioa
  6. 6. Zuzendaritzaren funtzioak  Planikazio funtzioa  Antolakuntza funtzioa  Kudeaketa funtzioa  Kontrol funtzioa
  7. 7. Planifikazio funtzioa  Zuzendaritzaren lehenengo funtzioa planifikazioa izango da.  Ondoren, antolaketa, kudeaketa eta kontrola egongo dira.
  8. 8. Planifikazioa  Erreflexio bat suposatzen du: – Zer helburu lortu nahi ditugu? – Zenbat baliabide behar ditugu? – Zer egin behar dugu? – Nork kontrolatuko du hori?
  9. 9. Planak:epe laburra eta epe luzea  Epe laburra: urtebete baino gutxiago – Askok planifikazio taktikoa deritze – Epe luzeko planen barruan barneratuta daude
  10. 10. Planak:epe laburra eta epe luzea  Epe luzea: 1-5 urte bitartean  Ohikoena plan estrategikoa da. Ekintzak: – Helburu nagusia zehaztu – Enpresaren ingurua aztertu – Enpresako puntu ahul eta sendoak – 5 urterako helburuak finkatu – Helburuak lortzeko estrategiak finkatu
  11. 11. Epe luzeko lanen elementuak  Politikak  Helburuak koordinaturik  Estrategiak  Aurrekontuak
  12. 12. Orokortuz 1. Enpresa plana (5 urte) 2. Plan estrategikoa (3 urte) 3. Plan operatiboa (1 urte) 4. Aurrekontuak eta programak Ekintzak
  13. 13. Antolaketa funtzioa  Antolaketak helburuen lorpena ahalbidetzen du (bakoitzak eginbehar zehatz batzuk ditu)
  14. 14. Antolaketa funtzioa  Edozein enpresak, txikia edo handia izan, antolaketa bat behar du.
  15. 15. Antolaketa funtzioa  Gaizki antolatzeak ondorio txarrak izango ditu.
  16. 16. Antolaketa funtzioa  Ondo antolatutako enpresa batean inor ez da ezinbestekoa
  17. 17. Departamentalizazioa  Lana zatitzean datza. Zatidura bakoitzari antolaketa unitateak edo departamentuak deritze.
  18. 18. Adibidea:Departamentalizazioa IKASKETARIK EZ ABOKATUAK EKONOMISTAK ADMINISTRATIBOAK INGENIEROAK IBERDROLA
  19. 19. Irizpideak  Funtzioen araberako departamentuak  Lurraldeen araberako departamentuak  Produktuen araberako departamentuak  Prozesuen araberako departamentuak  Bezero eta banaketa kanalen araberako departamentalizazioa
  20. 20. Adibidea: organigrama BBVA
  21. 21. Lanaren antolakuntza zientifikoa 1. Administrazio zientifikoa: Taylor 2. Funtzio administratiboak: Fayol 3. Giza erlazioen eskola: Mayo 4. Teoria humanista: Maslowen teoria
  22. 22. Lanaren antolakuntza zientifikoa  Administrazio zientifikoa: Taylor – Lana arrazionalizatu (puntu hilak kendu). – Langileak ez du sormena lantzen – Errendimenduan oinarritutako soldatak – Ekoizpen gastuak murriztu  Langileen frustrazioa:monotonia, nekea eta aspergarria
  23. 23. Lanaren antolakuntza zientifikoa  Funtzio administratiboak: Fayol – Egitura hierarkizatuaren beharra – Funtzio garrantzitsuena administratiboa da – Neurriak: • Lanaren banaketa • Hierarkia definitua • Aginte eta erantzukizun arteko oreka • …
  24. 24. Lanaren antolakuntza zientifikoa  Giza erlazioen eskola: Mayo – Taylorismoaren puntu ahulak konpondu – Helburua: lana atsegina izatea eta giza erlazioak landu – Atsedenaldiak+lana baloratu: errendimendua – Ondorioak: • Pizgarriak • Langilea protagonista • Gizakia ez da makina bat
  25. 25. Lanaren antolakuntza zientifikoa  Teoria humanista: Maslowen teoria – Giza beharrak progresiboki asetu 5.Autoerrealizazioa 4. Norberestimazioa 3. Behar soziala 2. Segurtasuna 1. Fisiologikoak
  26. 26. Antolaketa ereduak  Eredu lineala edo hierarkikoa  Eredu funtzionala  Staff  Batzorde eredua  Matrize eredua
  27. 27. Eredu lineala edo hierarkikoa 1. Lineala edo hierarkikoa: langileak euren kategoriaren arabera antolatuko dira.
  28. 28. Eredu funtzionala 1. Eredu funtzionala: Langileak egiten dituzten funtzioen arabera antolatuko ditugu.
  29. 29. Staff  Departamentu hau laguntzeko balio du, baina ez du inongo autoritaterik antolakuntzaren barnean  Aholkularitza lanak egiten ditu.  Staff=“ideien autoritatea”  Lineal= “aginduen autoritatea”  KONTUZ!Hitz hau ere langileria definitzeko ere erabiltzen da.
  30. 30. Batzorde eredua  Arlo desberdinetako espezialistak batu, helburu zehatz bat lortzeko. – Erantzukizuna eta autoritatea elkarbanatua – Taldea bildu, eztabaidatzeko eta adosteko – Egitura lineala eta staff-a erabili – Motelak eta kontserbadoreak izan ohi dira
  31. 31. Matrize eredua  Antolaketako alde ezberdinetako espezialistak batu egiten dira proiektuetarako.  Batez ere, produktu berrien ikerketa/garapena  Aginte bikoitza – Proiektuko zuzendaritza (horizontala) – Departamentuko zuzendaritza (bertikala)  Onena: malgutasuna eta arazoei aurre egiteko gaitasuna  Zailena: leku desberdinetatik datorren jendea talde lan bakarrean uztartzea
  32. 32. Antolakuntza informala  Denboraren joanean, harreman informalak garatzen dira. Taldeko arauak, rolak, harreman sozialak eta komunikazio kanal informalak sortuz.  Zuzendariek guzti honen berri izan behar dute, erakundearen alde funtziona dezan.
  33. 33. Kudeaketa  Enpresa osatzen duten pertsonek markatutako helburuak lortzeko beharrezkoak diren lanak egiten saiatzea
  34. 34. Zuzendariaren funtzioak  Egin behar diren lanak aukeratu
  35. 35. Zuzendariaren funtzioak  Bere menpe dituen langileei lan hauek transmititu
  36. 36. Zuzendariaren funtzioak  Langileei instrukzioak eman lan metodo eta prozedura barneratzeko.  Ad: departamentuen arteko komunikazioa nolakoa izango den
  37. 37. Zuzendariaren funtzioak  Lan baldintza egokiak sortzea (motibazioa)
  38. 38. Zuzendaritza estiloak  Autoritarioa  Demokratikoa  Liberala
  39. 39. Zuzendaritzaren teoriak  Mc Gregorren X eta Y zuzendaritza estiloak  Z teoria: OUCHI  Mc Kinsey-ren 7 S-ak
  40. 40. Mc Gregor X eta Y teoria  Zuzendariaren estiloa aztertu eta ikusi zuen estilo hori langileez zuen ikuspegiaren menpe zegoela. Ikerketa horretatik abiatuta bi jarrera identifikatu zituen eta hauei X teoria eta Y teoria izena eman zien.
  41. 41. X teoria  X teoriaren arabera, badira pertsonak: – 1. Lanari nazka diotenak, jasan beharreko gaixotasuna balitz bezala kontsideratzen dute eta, ondorioz, ahalik eta gutxiena lan egiten dute. – 2. Anbiziorik ez dute eta, ondorioz, ez dute erantzukizunik nahi. – 3. Norbaitek berari agintzea nahi dute eta ez bere kasa lan egitea. – 4. Aldaketarik ez dute nahi eta eredu ezagunak dituzte gustuko.
  42. 42. Y teoria – Y teoriaren arabera, badira pertsonak: • 1. Lan egin nahi dute, lanak estimulatzen ditu eta gustura daude. • 2. Uste dute lanarekin ematen duten energia kirola egiten edo jokoan ematen den energia bezain naturala dela. • 3. Anbizioa, imajinazioa eta sorkuntza dute. Bera bakarrik soluzio bila hasten da, aginduaren zain egon gabe. • 4. Erantzukizunak nahi dituzte eta bere lanaren erantzule sentitzen dira.
  43. 43. Mc Gregor X eta Y teoria  Beraz, X teoriaren edo Y teoriaren aldekoa bazara, pertsonak zuzentzeko modu guztiz desberdina behar duzu. – Lehenengo langile motak zuzendaritza autoritarioa behar du – Bigarrenak, berriz, forma askoz ere malguagoak eta demokratikoagoak.  Hala ere, kasu hauek muturreko jarrerak dira eta egoera bakoitzean estilo egokiena aplikatzen da. (Eta tarteko estilo bat tarteko jarrera duten langileentzat!).
  44. 44. Mc Gregor X eta Y teoria
  45. 45. Mc Gregor X eta Y teoria  A eta C puntuak langileen eta zuzendariaren muturreko jarrerak dira eta B puntua, aldiz, tarteko jarrera. Jarrera honek zuzendariaren azpian dauden langileak motibatu beharko lituzke. Horregatik garrantzitsua da:  Erantzukizuna besteengan eskuordetu ahal izatea.  Langileek jakitea zuzendariak zer espero duen bere lanarengatik eta, ondo egiten duenean, aitortu diezaiotela  Enpresako langileak berziklatu ahal izateko aukerak ematea.  Soldatak lanarekin eta egindako esfortzuarekin bat etorri daitezela.
  46. 46. Z teoria:OUCHI  Lana betirako izango dela ziurtatzen du, langilea erretiratu arte.  Langileen ebaluazio eta promozioen artean denbora tarte handia dago.  Erabakiak hartzerakoan kontsensua erabili ohi dute. Denen partaidetza bilatu ohi da.  Erantzukizun kolektiboa. Denak dira arrakasta ala frakasoaren erantzule.  Kontrol informala dago. Normalean langile gazteek ez dute desadostasunik erakutsiko edo nagusien aurka joko. Baina, aldi berean, langile hauek ekitaldi sozialak konpartituko dituzte nagusiekin eta han, gozo-gozo, desadostasun hori erakutsi dezakete.  Langileak erabat zainduta daude: ekitaldi sozialak, oporrak taldeka, etxebizitza, garraioa…
  47. 47. Mc Kinsey
  48. 48. Kontrol funtzioa  Etorkizuna planifikatu, baliabideak antolatu eta kudeatu eta erabakiak betearazi ondoren, zuzendaritzak kontrol funtzioa erabili behar du.  Aurreikustako helburuak bete dira?  Emaitza errealak eta planifikatutakoa konparatu behar da.
  49. 49. Kontrol funtzionamendua  Kontrola planifikazioan hasten da: langileei lortu nahi diren helburuak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak komunikatzean.  Ondoren informazioa jasotzen da.  Emaitzak ebaluatu egin behar dira. Positiboak badira, ondo goaz. Negatiboak badira, berriz, arrazoia aztertu beharko dugu. Neurri zuzentzaileak ezarriko dira.
  50. 50. Kontrol teknikak  Auditoria – Barne auditoria: enpresa barruko kontrol mekanismoa – Kanpo auditoria: kanpoko profesional independenteak egiten dute – Auditoria operatiboa: enpresaren egitura globala aztertu.
  51. 51. Kontrol teknikak  Aurrekontuaren kontrola: Planifikazioan operazioaren kostuei eta salmenta diru sarrerei buruzko zenbaki erlazioa betetzen dela kontrolatzea  Estatistika: datu historikoak tratatzea, ondorioak ateratzeko eta aurreikuspenak egiteko.
  52. 52. Kontrolaren eragozpenak  Kostu bat dauka: departamentu ezberdinak, buruzagiak….  Errepresiboa gerta daiteke. Zenbait buruzagik gehiegi presionatzen ditu bere pean dauden langileak eta frustrazioa sor dezake, antsietatea, tentsioa…  Helburua ahaztu dezake.  Zenbaitetan, informazioa faltsutu daiteke
  53. 53. Koldo Saratxaga  http://www.youtube.com/watch?v=mZJat8 27xNo

×