Hiru mota nagusi daude: Komunikazio horizontala Goitik beherakoa Behetik gorakoa LAN-MUNDUKO KOMUNIKAZIOA: BARNE-KOMUNIKAZIO MOTAK Iturria: Lan giroko harremanak. Garmendia, Izagirre. Elhuyar (2005) (egokitua)
Komunikazio horizontala :
- Maila bereko lankideen artekoa da
- Bi eratakoa izan daiteke:
- talde edo sail berekoen artekoa
(arloa konpartitzen dutenen artekoa)
- sailen artekoa, enpresan zeregin eta jakintza-arlo
desberdinak dituzten lankideen artekoa
Komunikazio honetan, koordinazioa , eztabaida eta erabakiak hartzea garatzen da batik bat.
- Hierarkikoko gorago dagoenak du komunikazio honetan agintea
- Normalean, arauak eta helburuak transmititzen dira
Goian dagoenaren komunikazio-estiloak eragin handia izan dezake langileen motibazioan eta enpresarekin duten atxikimenduan , horregatik komunikazioa lidergoaren baliabidetzat jotzen da kasu honetan.
- Hierarkikoki gorago dagoenarengana jotzean sortzen da
- Informazioa ematea eta jasotzea izaten da helburu nagusi
- Arazoen berri ematen da eta erabakietan parte hartzen da
Hierarkikoki gorago daudenekin harreman gertukoa dugunean ere, garrantzitsua da erregistratu behar den informazioa edo eskariak idatziz eta formalki egitea, lege-prozedurekin lotuta egon baitaitezke kasu batzuetan.
0 comments
Post a comment