• Like
  • Save
Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba

on

  • 316 views

Aiaraldea Egunkariaren 0 alea, proba

Aiaraldea Egunkariaren 0 alea, proba

Statistics

Views

Total Views
316
Views on SlideShare
316
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

CC Attribution-ShareAlike LicenseCC Attribution-ShareAlike License

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba Aiaraldea Egunkaria 0 alea_proba Document Transcript

    • 1 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea aiaraldea Aiaraldeko Hamabostekaria 2013ko iRAILAK 19 OSTEGUNA 0 alea /// Doan /// www.aiaraldea.com _elkarrizketa: “Hala da, bai. Tamalez agur esango du Euskaltel Euskadi taldeak” 12. or. “Talde gutxi daude eta txirrindulari asko. Batzuk ez dute erraza izango” Saratxo Saihesbidea konpontzeko obra bi epetan egingo dute 5. or. Saretik paperera Hamabostero behin Aiaraldea Egunkariaren 10.000 ale doan banatuko dira eskualdean. Urritik aurrera tokiko prentsa euskaraz. Aiaraldea 150 urte bete dira trena eskualdera iritsi zenetik 7. or. Iritziak: TXEMA UQUIJO 2. or. MIKEL AYLLON 11. or. ITZIAR LARRAZABAL 7. or. MAIDER IGLESIAS 8. or. ITZIAR URKIJO 16. or. KOLDO ULIBARRI 12. or. TXUTXI ARIZNABARRETA 8. or. JULEN REKETA 8. or. Aiaraldea Tokiko informazioa euskaraz jasotzen duen egunkaria kalean da
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 2 Mikel Alaña Langabea Primeran, ez dago horrelako- rik eskualdean eta beharrezkoa da. Espero dut alternatiboa eta independientea izatea eta mu- gimendua sortzea bere ingu- ruan. Ni saiatuko naiz irakurt- zen, lau urte eman nituen ikas- tolan eta dagoeneko ez naiz euskaraz mintzatzen baina ondo ulertzen dut. _iritzia Juan Jose Ibarretxe POLITIKARIA _Balkoitik Zein da euskara edo beste hizkuntza bat ikasteko gakoa? maitasuna A itortu behar di- zuet, ez nuen uste posiblea zenik berro- gei eta piku urteekin euska- ra ikastea eta are gutxiago euskaraz bizitzea; baina ho- netan ere ustea ustel, ez da horrela. Ez da egia, beraz, gaztela- niaz esaten den esaera hori: loro viejo no aprende a ha- blar. Zein ote da, orduan, gakoa euskara edo beste hi- zkuntza bat ikasteko? Eran- tzuna, nire ustez, argi eta garbi dago: maitasuna. Maitasuna da klabea ia gauza guztiak lortzeko bi- zitza honetan eta nik euska- ra maite dut. Niretzat eus- karena “bizitza proiektua” izan da, nire bizitzako proie- kturik garrantzitsuenetariko bat. Alabekin hainbeste urte gazteleraz mintzatu ondo- ren orain euskara dugu gure famili hizkuntza. Horrek al- daketa kulturala dakar zure baitan, zure bizitzan, espe- rientzia hori bizi izan ez duen euskaldun batentzat, pertso- na batentzat, ulertzea zaila da. Horregatik ere euskara- rekiko nire esperientzia zora- garria da, mundiala da. “Bidaia” benetan polita da euskaraz bizitzea, lan egitea, kirola egitea, atseden hart- zea. Euskara da geure hizkunt- za eta horrela izango da be- tiko. Elkarrekin bizitzeko hi- zkuntza, elkarri hitz egite- ko, elkar ulertzeko hizkuntza. Eman euskara elkarri. TWITTERen #83kouholdeak Laster ikusgai 1983ko uhol- deak @aiaraldea-ren esku- tik, hona hemen dokumen- talaren trailerra. Lan bikaina egindakoa! @jkayesta Oso itxura ona RT “@ aiaraldea: BIDEOA: #1983ko uholdeak dokumentalaren trailerra” @erreharria Guardia zibila uholdetatik erreskatatzen @ioetx Irrikitan nago dokumentala ikusteko @aiaraldea #orozkokojaiak Zer eskatzen du herriak? #orozkokojaiak @ixo_koi Ta #orozkokojaiak amaitut- zat emotea...ez dogu gure... azken gaua, gau ona @ maialenuga Atxurre taldea #orozkoko- jaiak @unaiareta Zezen plazan umeen dis- frazak, sano originalak! Oingoan Masiel, Karina... @ ttakttak #artziniegakojaiak “@aiaraldea: kuadrilen arte- ko herri kirolak jokatu dira gaur” @ZiorLlano17 Monika Alberdi Udal langilea Harritzekoa da lehenago ho- rrelako egitasmorik ez gau- zatzea. Euskaldun ugari dau- de Aiaraldean baina oso auke- ra gutxi euskaraz irakurtzeko edo hitz egiteko, oro har. Joera hori aldatzeko mugarri bat ja- rriko duela pentsatzen dut. Nik behintzat irakurtzeko asmoa daukat. Celia Aretxaga Langilea Aitortu behar dut lotsagarria dela baina ni ez naiz euskaraz mintzatzen ez dakidalako, bai- na oso argitarapen interesga- rrida izango da. Euskaldun asko daude eskualden eta haien be- harrei erantzungo duela uste dut. Berandu da niretzat, baina beste askok euskara mantendu eta sustatu behar dute. Naroa Ugarte Irakaslea Ideia aparta dela esan- go nuke, ingurutan euskara hutsean egiten den argitara- penik ez dagoela aintzat hartu- ta, gainera. Espero dut harrera ona izatea eta apurka-apurka gero eta gehiago zabaltzea. Horrelako ekimena gauzatze- ko garaia dela uste dut, beraz, animo. _gutunak Gorobeleko amilburuetako hegaztiak Gustavo Abascal. Naturayala-ko kidea. G orobel edo Salbada Mendilerroa Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (HBBE) izendatu zuten 2003an, Euro- pa mailan nahiz EAEn biodibertsitatea babesteko habitat interesgarriak barne hartzen dituelako, hala nola baso autokto- noak, larreak, bazkalekuak, leizeak eta ur gozoko eremuak. 3.883 hektarea ditu Aiaran, Amurrion eta Uduñan banatuta. Gorobel Mendilerroko HBBEaren barruan kudeatzen diren edo erabakigarriak diren elementuen artean, azpimarratzekoak dira hegazti nekrofagoak edota habitat harkaiztarretako hegaztiak. Uztailean pare bat aldiz egin nuen Urduñako Porduta-Txolo- pe ibilaldia. Gorobelen hegazti harkaiztarrak behatzeko dagoen tokirik onenetako bat dago, hau da, leku bikaina da mendi hone- takoak bezala amilburuetan babeslekua edo habiak egiteko tokia aurkitzen duten hegaztiak ikusteko. Hegazti hauen dibertsitate aberatsa babesteko gai izango al gara Gorobel HBBE eremu izendatu izanak exijitzen duen bezala? Mozoloen gainbehera Gustavo Abascal. Naturayala-ko kidea. D uela bi aste Urkabustaiz haraneko eliza honetan dauden mozoloak behatzen hasi nintzen. Inguru honetako eliza gehienak ez bezala, eliza hau ez dute eraberritu eta he- gaztiek habiak egiten dituzte hormetako arrailetan zein apurtuta dauden teiletako zuloetan. Horrelaxe egin du mozolo-bikote ho- nek. Gure eskualdean umetzen duten bikote kopurua oso baxua da. Izatez, Mozoloaren banaketa eta jarraipen-sarea EAEn (2009) ikerketan ez zen mozolo bikoterik erregistratu Arabako ipar- mendebaldean, ezta jada ezagunak diren Urduñako bikoteak ere. Izan ere, jakin badakigu herri honetan zein Aiarako beste hainba- tetan mozoloak daudela, modu apalean bada ere. Dena den, mozoloa gainbeheran dago. Espainiako Ornitologia Elkartearen (SEO/Birdlife) arabera, 1998 urtetik hona espezie honek %46 egin du behera. Nekazal inguruaren eraldaketa eta modernizazioa dira beherapen honen arrazoiak. ?_ASTEKO GALDERA Zer iruditzen zaizu eskualdean euskara hutsean argitaratuko den egunkaria? Igor Arzuaga Artista Oso ondo iruditzen zait, ekar- pen bikaina egia esanda. Hi- zkuntzak bat egiten du gure kulturarekin eta horrek gure nortasuna sendotzen du. Seku- lako aurrerapausua dela uste dut gure harremanak kultura- rekin estutzeko. Ibilbide opa- roa opa diot horrelako proiektu bati, beharrezkoa da. ?_ASTEKO GALDERA Zer iruditzen zai- zu eskualdean euskara hutsean argitaratuko den egunkaria?
    • 3 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea 10.000 euroko inbertsioa gauzatu du Laudioko Udalak Li- burutegia altzari berriekin hor- nitzeko. Hortaz, haurren irakur- keta txokoan eta ikasteko zo- naldean altzari berriak jartzen ari dira egunotan. Udal Gobernu Taldeak eskai- nitako prentsaurrekoan hala aurreratu zuen Fontso Larra- zabalek irailaren 6an. Haur literaturaren txokoan adin txikiko irakurleen tailuko 3 mahai jarri berri dituzte. Honez gain, apalategi mugi- garriak, sofa bat eta koltxone- tak jarri dituzte zonalde horre- tan. Bularretik mintzora ekime- nak sortutako erabiltzaile ja- rio berriak eragindako eskaera- ri erantzunez egin da txokoaren berrantolaketa. Gazteek ikasteko darabilten zonaldean berriz, 42 lagunent- zako tokia eskainiko duten ma- hai berriak jarriko dituzte. Libu- rutegia teknologia berrien era- bilpenerako egokitzeko beha- rrari jarraiki, sare-konexio eta argi-indar puntuak izango di- tuzte hilaren 17tik aurrera eza- rriko dituzten haltzari berriek. Inbertsio honek azkenik norbe- raren tresna elektronikoekin berton jarduteko aukera zabal- duko du, honela 2012an ezarri- tako erabilpen libreko hiru or- denagailuen eskaintza osatuz. Liburutegiaren auzia Apirilean ikasle batzuek sina- dura bilketa hasi zuten Udal Li- burutegian aldaketak eragite- ko. Orain arte 90 sinadura lor- tu dituzte eta Udal Taldea haie- kin elkartu da. EAJk ere gaia Udal Osoko Bi- lkurara hurbildu zuen eta ber- tan eztabaidatu zen. Jeltzaleek ikasleen eskaera batzuk jaso -azpiegituren modernizazioa, adibidez-, langileak errespetatu behar direla azpimarratu eta 15 egunetan auzia dagokion bat- zordean lantzeko beharra adie- razi zuten. Txanda ezberdinetan tal- de politikoen arteko eztabai- da piztu zen eta horren ostean kanpaina bultzatu duen ikasle batek hartu zuen hitza. _herriz herri Laudio Udal liburutegian haurrentzat txoko berezia jarri dute Liburutegiko mahai eta aulki berriak Argazkia: Angela Rico “Senide izatea ez da delitua” lema- pean presoek bizi duten sakaba- naketa salatu du Herrirak ERREDAKZIOA I Izar Mendiguren Cosgaya. Ehundaka lagun batu dira sa- kabanaketaren kontra Herrirak Laudion deitutako kontzentra- ziora. Pankartaren aurrean Pa- blo Gorostiaga eta Judit Uriar- teren argazki bana jarri dituzte. 19:30ean hasi da mobilizazioa. Bertan izan dira, besteak beste, Julen Arzuaga EH Bilduko lege- biltzarkidea, Maribi Ugartebu- ru Sortuko kidea eta Periko So- labarria. Pablo Gorostiaga eta Judith Uriarteren gertukoek hartu duten pankartan “Seni- dea izatea ez da delitua” leloa irakurri zitekeen. Tentsio unea ekitaldian Kontzentrazioa isila izan da eta ekitaldi batekin bukatu da. Ertzaintzak Pablo Gorostiaga- ren irudia eramateko saiake- ra egin du sakabanaketaren aurkako elkarretaratzea gau- zatu den bitartean. Ekitaldia bukatzear zegoela Herriko Pla- zan sartu eta tentsio uneak izan dira. Natxo Urkixo alka- teak eta senideak poliziaren- gana jo eta alde egiteko eska- tu diote. Ertzainek presoen ar- gazkiak erakustea legez kan- pokoa dela argudiatuta Pablo Gorostiagaren argazkia kent- zeko asmoa zutela esan diote. Natxo Urkixok Herriko Plaza- ren segurtasunaren ardura be- rea dela erantzun die. Alkateak behin eta berriro eskatu die plazatik joatea eta poliziek bere aurka neurri le- galak hartuko dutela erant- zun diote. Alabaina ez dute inor identifikatu.Etxerat eta Herri- rak sakabanaketarekin amait- zeko garaia dela nabarmendu dute. Bestalde, Pablo Gorostia- gak Zaballako kartzelatik atzo idnarberrituta atera zela adie- razi du. Ekitaldiaren amaieran senideek ertzaintzak izandako jarrera salatu dute, aski dela esanez”. + info: twitter: #NiErePabloNaiz/ #judithgogoan/ web: http://www.aia- raldea.com/albisteak/senide-izatea- ez-da-delitua-lemapean-ehundaka- lagun-batu-dira-sakabanaketa-sa- Patinak eta txi- rrindulak nagusi Mugikortasun Astearen baitan ERREDAKZIOA I Lucia Meno- yo Irailaren 15tik 22ra Laudiok Europako Mugikortasun As- tea ospatuko du “Hiria autorik gabe. Mugi zaitez aire garbiago baten alde” lemapean. Herrita- rrek hiriko airearen kalitatean garraioak duen eraginaz go- goeta egitea da helburua. Ekitaldi nagusia Mugikorta- sunaren Aldeko Martxa izango da. Laudioko Udalak, Sociedad Ciclista Llodiana, Laudioko Al- daiko Irristaketa Taldea, Spiuk eta Aiarabiken laguntzaz anto- latu da. 2011an onartu zen Hiri Bideen Bigarren Irisgarritasun Plana.Geroztik herrian zehar _iruditan Latiorroko Jaiak ospatu zituzten irailaren 13tik 15era Laudion. Jai Batzordeak antolatuta makina bat ekitaldi egin dituzte. Bes- teak beste, buruhaundien kale- jirak, umeentzat tailerrak, aker eta idi probak, mendi martxa, marmitako txapelketa, musika kontzertuak, txokolatada... Par- te hartzea handia izan da. Argazkia: Aitor Burgoa ERREDAKZIOA I I Aitor Fernandez de Pinedo
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 4 Urriaren 5erako, Aunia Elkar- teak, Orozkoko udalaren la- guntzarekin, Untzueta mendian kokaturik zegoen Erdi Aroko eraikina ezagutzeko aukera emango duen txangoa antolatu du. Hizlaria, Auniako kidea eta gaian aditua den Felix Mugurut- za ikerlaria izango da. 9:30ean Orozkoko museotik abiatuko da txangoa. Partaideak autoz Torrezar auzora abiatu egingo dira, bertatik hasiko baita txan- goa. Ondoren, Torrezarretik Untzuetako tontorrerako oinez joango dira. Azalpenak euskaraz izango dira. Untzuetako Gaztelua, XI. Mendean eraiki zen, Nafarroako erregearen eta bere lurraldee- tan agintzen zuten aristokra- ten arteko tentsio garai bate- tan. Urte batzuk lehenago, Na- farroako Antso III.ak, gobernu eraginkorrago bat bilatuz, bere Erresuma eremu administrati- bo ezberdinetan banatu zuen; eremu horietako bakoitza leial zeuzkan noble garrantzitsue- nen esku utziz. Noble horietako bat Eneko Lopez izan zen, Bizkaiko lehe- nengo Jaun eta Kontea. Testuinguru honetan, Bi- zkaiko Jaunak, bere lurraldea kontrolatu eta lurralde hori, bera, zein bere familiaren men- pe mantentzeko asmoarekin eraiki zuen Untzuetako Gazte- lua. Eraikinak, gaztelar erre- geen setioa jasan zuen. Konkre- tuki, Alfontso X Jakitunak, Al- fontso XI, eta Pedro Krudela- ren tropek gogorki erasotu egin zuten. Gaztelua suntsitzea Gazte- lako Enrike II-aren anaiak eta Bizkaiko Jauna zen Don Tellok, agindu zuten. 34 proiektilen aurkikuntza Ikerlariek XIII. mendeko gazte- luaren setioan jaurtitutako kata- pulten 34 harrizko proiektil to- patu zituzten iaz, dolina baten bidez Lezeagako kobara heldu- takoak. Harrizko bola horiek Pedro I. Krudela erregearen agintaldian izan zen Untzueta gazteluaren gaineko azkeneko erasoan erabi- li zituzten. Dena den, Untzuetako ingu- ruan agertu izan diren harrizko bola hauen inguruan jentilen in- guruko kondaira ezberdinak jaso izan dira kobaren inguruetan. Lezeagako Koba 1960eko maiatzaren 15ean Bizkaiko Es- peleologi taldeak bisitatu egin zuen. Orozko Amurrio Untzuetako gaztelua ezagutzeko bisita antolatu du Auniak Untzueta mendian gaztelua zegoen tokia Argazkia: Aunia ERREDAKZIOA I I IAndoni Larrea Uribarri _herriz herri Udal baratze eta lurren erabilera berritzeko epea zabaldu du udalak ERREDAKZIOA I Irati Marañon. Gaur egungo erabiltzaileek irailean zehar berritu ahal izan- go dute udal-baratze eta lurrak ustiatzeko baimena. Horretarako, bada, Amu- rrioko Udaleko Erregistro Na- gusira joan behar dute, eta han emango dieten eskabide-orria bete. Epe barruan egin ezean, baja eman ahal izango die Uda- lak. Urtero lez, aurten ere udal- baratze eta –lurrak ikuskatu dituzte, zer egoeratan dauden ikusteko. Hain zuzen, lantzen ez direnak edo egoki erabiltzen ez direnak Udalaren esku gera- tuko dira eta, hortaz, lehenda- biziko aldiz eskatu nahi dituzte- nei esleitu ahal izango zaizkie. Hilerriaren inguruan dauden udal-baratzen uraren hornidu- ra ez da guztiz finkoa. Ur-ande- lak duenaren arabera egiten da eta urtean zehar aldakorra da, abuztuan eta irailean, adibidez, bere gaitasuna murriztu ohi da.Udal Gobernu Taldeak, Bil- duk, salatu duenez epaitegiak ez dio helegite eraginkor bat aurkezteko aukerarik eskaini, helegitearen erantzuna ez . Bestalde, Zabaleko lanak eta ur-horniduraren berritzerako lizitazio baldintzak ebatzi ditu Udalak. Datozen hilabeteetan, beraz, auzo ezberdinetan al- daketak egingo dituzte. Aiarako Udalak, aurten, “Ezagutu Aiara” lehiaketaren 7. edizioa abiatu dute abuztuaren 1etik azaroaren 2ra. Batez ere, Aiara atzerrian edo kanpoan ezagutarazteko helburua du ekimen honek,. “Aiarako enba- jadore bilakatu direnei esker ona” adierazi nahi diete. Iazko ekitaldi arrakastatsua aurten ere errepikatu egin- go da. Urriaren 13an izango da Arrankudiaga eta Zollo bitar- tean izango den Trail lasterke- ta -goizeko 11:30etan- eta jada- nik zabalik dago izena emateko epea webgunean. 10,7 kilome- troko ibilbidea izango du. BIDEOBERRIA: Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea dokumentala. Ikusi gure web orrian Aiara ezagutarazteko argazki lehiaketa anto- latu du udalak Arrankudiaga-Zollo II.trail lasterketan parte hartzeko epea zabalik
    • 5 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea Amurrio eta Urduña lotzen dituen A-625 errepidea Sara- txo herritik pasatzen da. Azken hamarkadan asko hitz egin da errepide horren egoera eta konponketa proiektuei buruz. Pasa den abuztuaren 26an Arabako Lurralde Histo- rikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratutakoaren arabera Aldundiak soilik sai- hesbidearen zati bat eraikiko du momentuz diru falta dela eta. Badirudi, Aldundiak bi fase ezberdinetan eraiki nahi due- la saihesbide horren obrak, eta gaur egungo egoera eko- nomikoa dela eta gastu pu- blikoaren lehentasunak ongi aztertu beharra dagoela diote, arduradunek. Aldizkari Ofizialean Amu- rrioko hegoaldetik Bizkaiko mu- ga-arteko zatiaren proiektua- ren aprobazioa argitaratu da. Momentuz, hasiera batean be- rriztuko ziren 5,4 kilometroe- tatik, 3 kilometro berriztuko dira, falta direnak aurrekon- tuak posible egiten dutenean gauzatuko dituztela diote. Hainbat urte darama Aldun- diak Saratxoko saihesbidea- ren proiektuarekin, baina ora- ingoan alderdi popularrak at- zeratu egin ditu aurreikusitako obra hauek beste proiektu bat- zuei lehentasuna emanez, eta alderdi jeltzaleak azalpenak eskatu ditu.EAJk lan diputatua- ren azalpenak Arabako Aldun- dian eskatu ditu arduradun be- zala lan publikoen inbertsio le- hentasunak azal ditzan. Bien bitartean, Saratxoko biztanleen iritzia alde batera utzi du berriro ere Aldundiak. Bestalde, Aiaraldean Bizi Nahi Dugu herri plataforma ez- berdinen eskualdeko koordi- nakundeak horren harira hu- rrengo manifestua argitaratu zuen duela urte bete. Saratxo Artziniega _herriz herri Errepideko saihesbidea bi epetan atonduko du aldundiak Saratxoko saihesbidea Argazkia: Txabi Hernandez ERREDAKZIOA I I Jon Apodaka Saratxo. Etxebarri auzora doan errepidea konpontzeko lanak hasi dira ERREDAKZIOA I Eider Bernaola. Baranbiotik Etxebarrira doan bidea zabaldu eta hobetuko da; estutzen dituzten harrizko hor- mak kenduz. Obra horiek Construcciones Izoria empresak burutuko ditu. 70.329,46 euroko aurrekontua dago eta honen %63a Arabako Foru Aldundiko Obra eta Zer- bitzuen foru planaren bitartez finantzatuko da eta gainerakoa Baranbioko Administrazio Bat- zarraren bitartez. Hobetuko den bide tartea Etxebarri auzoa eta Baranbioko erdigunea lotzen duena izango da. Bertan oso estuak diren bide- zatiak aurki daitezke. Horiek ez dute eguneroko ko- txe zirkulazioan eraginik, bai- na bai pisu handiko garraioetan ordea. Suhiltzaileak esaterako, horien sarrera ekidinez. Autoak gurutzatzeko 2 eremu egitea ere aurreikusi da, egun ez baitago 2 auto guru- tzatzeko posibilitaterik. Asto lasterketa animaliekiko tratu txarra dela iritzita salaketa jarri dute ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Bañares. Uztailaren amaieran Aretan ospatu zen asto lasterketa sa- latu du Equok. Horretarako ar- gazkiak eta bideo bat aurkeztu ditu, astoek jasotzen dituzten tratu txarren adibide. Besteak beste, bertan, ipurdi zein aurpegian emandako kol- peak nabarmentzen dira. Erakundearen arabera, asto lasterketek Animalien Babese- rako Legea hausten dute. Ho- rren bidez animaliei euren gai- tasunetatik kanpokoak diren ekintzak eginaraztea galaraz- ten da. Hala, Equok argi adierazi du asto baten kondizioa ez dela lasterketa batetan parte hart- zea. Bide horretan, Laudioko jaie- tan animalien aurkako borti- zkeria egoera gehiago daude- la salatuta, zezenen aurka era- biltzen dena kasu, Udalari “eboluzionatzeko” es- katu dio, jai etikoagoak antola ditzan eskatuz. Artziniegako gurasoak ikastetxeko garraio zerbitzuaz kexu dira ERREDAKZIOA I Ixone Mendibil . Ostegunean Zaraobe ikaste- txeko garraio arduradunak ber- tan ikasten duten Artziniegako ikasleen familiekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, ikasturte ho- netan ikasleek “La Union” auto- busa hartu beharko dute ikas- tetxera joateko. Garraioaren baldintzak aldatzeko saiakera- ren aurrean berehala erantzun dute Artziniegan. Ostiralean bi- lera egin zuten Artziniegako gu- rasoek Hezkuntz sailburuordea- rekin. Bildu zirenean ordezkariak esan zien uste zuela gurasoak uda aurretik zeudela jakina- ren gainean. Eta, Hezkuntza Sai- la eta Diputazioak adostutako saiakuntza bat zela azaldu zie- ten.Gurasoen ustez saiakuntza honek hainbat eragozpen ditu. Ikasleek Artziniega-Amurrio ibilbidea egiten duen autobusa hartu beharko lukete . Horrek ez lituzke ikastetxeraino eraman- go, gasolindegiraino baizik. iztik datorrena hartu beharko lukete eta autobusa beteta etorriz gero ez lukete lekurik izango. _Iruditan Irailaren 14an Erdi Aroko azoka egin zen Artziniegan. Iaz, krisi ekonomikoa zela-eta, bertan behera geratzeko arriskuan egon zen. Alabaina, herriko merkatari, elkarte eta tabernariak bildu eta ekimenari eutsi zioten. Aurten ere, oso arrakastatsua izan da; herritar mordoa batu baita. Argazkia: Ane Ortega Baranbio Areta
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 6 Orain dela bi hilabete bildu ziren Kider enpresako komi- teak eta konkurtso administra- zioa. Bilera hartan enpresaren egoera zailari buruz aritu ziren. Konkurtso administrazioak En- plegu Erregulazio Espedientea- ren beharra azpimarratu zuen, gastuak murrizte aldera. En- presa uztailaren 3tik konkurt- so prozesuan sartuta dago; fase komunean, zehazki. Fase ho- nek 2-4 hilabete iraun ditzake. Egoera horretan enpresak sozie- tatearen gestioa mantentzen du, konkurtso administrazioaren ikuskapen ekonomikoarekin. Hala, enpresak ezin du zorra handiagotu. Hurrengo fasean, hitzarme- narenean, zorraren kitatzea eman behar da. Honek ezin du zor osoaren %50 a gainditu, 5 urteko gehienezko epean. Hart- zekodunekin zorrak ordaintze- ko akordioak lortu ezean, liki- dazio fasera pasako litzateke, non enpresak aktibitatea geldi- tu beharko lukeen. Honen ondo- ren, bukatzeko, konkurtsoaren kalifikazioan, kaudimen-ga- bezia enpresaren errua den ba- loratuko lukete. Bihar, hilaren 4ean, krisi bat- zordeak bilduko dira, non en- presaren zuzendaritza eta lan- gileak ordezkatuta dauden, egoeraren inguruko erabakiak hartzeko. Otsaileko greba Kider enpresak 147 langile- ren kaleratzea suposatuko duen EEE bat planteatu du. Honek, Araban dituen lantokietan lan- gileen %30aren kaleratzea eka- rriko luke. Honen aurrean, langileek gre- ba mugagabea deitu dute otsai- laren 4tik aurrera, lehenengo ne- goziazio bileraren egun berean, eta deia luzatzen dute hurrengo egunetan egingo dituzten mobi- lizazio ezberdinetan parte hart- zeko. Langileek honako hau eskat- zen diote enpresari: 147 kalerat- zeak bertan behera uztea eta en- presaren industria-proiektuaren inguruko negoziazio orokorra, non 5 lantokietako bideragarri- tasunaren eta lanpostuak man- tentzearen inguruko akordio bat lortuko den. Megatechen bi kaleratze LAB sindikatuak Megatech enpresaren zuzendaritzak udan hartu dituen erabakiak sala- tu ditu. Sindikatuaren aburuz modu horretan langileen erant- zuna sahiesten saiatu da enpre- sa. Alde batetik, bi langile kalera- tu ditu Megatechek. Neurri hori emaitza ekonomikotan oinarri- tu du enpresak, baina LABek go- goratu du aldi bateko bi langile kontratatu dituela lanpostu ho- rietan. Bestalde, sindikatuaren ustez Megatechek 50 aldi bateko langi- le izateak eta aipatutako behar- ginak botatzeko dirua izateak adierazten du enpresak ez ditue- la hainbeste arazo ekonomiko. _sozioekonomia Amurrioko 9 enpresek Eus- ko Jaurlaritzako Ekoera- ginkortasuna sustatzeko pro- gramaren baitan SARE proie- ktuan parte hartu dute. Aiara premetal, Andamiajes Sendo, Askargan, Dicoestudios, Garo- bel, Hormigones Alaveses, In- auxa, Kider eta Megatech izan dira egitasmoan egon direnak. Laudioko Udalbatzak aho ba- tez onartu du LIPMESA enpre- sako langileek aurkeztutako mozioa. Testuaren bitartez be- harginek jakinarazi diete or- dezkari politikoei zein den haien egoera. Langileen aburuz, Kla- rius enpresak ez duela ezer egin LIPMESAren bideragarri- tasuna bermatzeko . Kider eta Megatech enpresetako egoerak okerrera egin duela salatu dute Kider enpresak Amurrion duen fabrika Argazkia: Txabi Hernandez ERREDAKZIOA I I Aitor Martinez Ibarrola June Fernandez KAZETARIA _Argia Emakumeen es- kubideak defendat- zea da feministon xedea D epilazioa. Bula- rretakoa. Alua- ren usaina. Hi- lekoaren tabua. Klitoria. Horrelakoei buruz hitz egitea dut gustuko. Egu- nero emakume izateaga- tik gure gorputzarekin du- gun harremana baldintzat- zen duten gaiak plazaratzea ere badelako feminismoan aritzea. Askorentzat azale- ko gaiak dira, txikikeria bur- gesak. El Salvadorren bizi banintz, kezka garrantzitsua- goak izango nituzkeela diote, ez El Salvadorreko feminis- tek (eurak ere gorputzari lo- tutako zapalketen kontra ari baitira), gizon ezkertiar ha- rroputzek baizik. Eurek da- kite zeintzuk diren emaku- meen egiazko arazoak: erai- lketak, ablazioa, gatazketan bortxaketak. Geure bizipe- nei buruz aritzen garenean txoriburu ahoberoak gare- la diote. Baina nork neurtzen du zer den mikro eta zer makro? Emakumeok jakin badakig geure borondatea bortxat- zeko era asko daudela, eta gizon batek “leunki” maku- rrarazten gaituenean asko- tan zaplazteko batek baino min handiagoa egiten duela. Egunero etsipenez bizi di- tugun eraso “txikiak” (me- troan ipurdia ukitzen digute- nean, kalean lizunkeriak es- aten dizkigutenean, lanean diskriminatzen gaituzte- nean...) geure baitan pilatzen direla, batere “mikro” ez den arrastoa utziz. LAUDION 1.677 AMURRION 864 AIARAN 155 ARRANKUDIAGAN 59 ARTZINIEGAN 135 OROZKON 110 URDUÑAN 346 OKONDON 75 Amurrioko 9 enpresa, hondakinak murrizteko SARE proiektuan Lipmesako langileei babesa emateko mozio instituzionala3.429LANGABETU ABUZTUAN JARRI HEMEN ZURE IRAGARKIA IRAGARKI MODULUA 47 x 31,7 mm IRAGARKI MODULUA 47 x 31,7 mm publizitatea@aiaraldea.com
    • 7 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea Historiak trena utzi du Aiaral- dean. Eta, trenak historia. Izan ere, martxoan 150 urte bete dira Aiaraldera ferrokarrila iritsi ze- netik. 1863ko martxoaren 1ean pasa zen lehenbizikoz eskualde- tik, eguerdi partean. Felix Mugu- rutza Auniako kidearen hitzetan ikusmira handia izan zuen: “Urte batzuk zeramatzen trenbideak prestatzen, baina jendearentzat gaur egun espaziora kohete bat jaurtitzea bezalakoa zen”. 1920 arte norabide bakarrekoa izan zen trenbidea. Gerora, errailak ugaritu zituzten. Lehenengo lokomotorak ban- deraz beteta egin zuen Bilbotik Urduñarako bidea. Musika ban- dek, herritarrek… tokian toki jende ugarik egin zion ongieto- rria. Mendeetan zehar Aiaraldea Gaztela (Espainia) eta Bilbo lot- zen zituen bidetik bizi izanda: “Mandazainak, gurdiak… Horre- gatik dira eskualdeko kaleak lu- zeak”. Luiaondoko baserriak, es- aterako, XVI.mendean garraio- rako biltegi ziren: “Urduña eta Gasteiztik artilea etortzen zen. Merkantzia guzti hori Luiaondon metatu eta deskargatzen zen”. Urte luzez, milaka gurdi eta tren pasatzen zirela eskualde- tik dio Mugurutzak: “Oraingo N-1 zen, penintsulako bide na- gusia. Horregatik daude Gar- dean, Luiaondon edo Aretan etxeak hain pilatuta. Teilatuak di- rua ematen zutelako solapatzen dira, denek egon nahi zuten hor, hortik pasatzen zelako dirua eta aberasteko bidea”. Baserrietan ostatua, janaria, sagardoa eta bestelako gauzak saltzen zizkieten bertatik pasat- zen zirenei. Historikoki leku gakoa izan da Aiaraldea, Mugurutzaren iritziz: “Urduñako aduana eraikina oso handia da, handik pasatzen zi- ren gauzak kontrolatzeko”. Azal- du duenez, trenak izugarrizko al- daketa eragin zuen garraioan, in- dustria… merketu zuelako. Historiazalearen ustez, trena- ri zor zaio eskualdeak burdina- rekiko duen zaletasuna: “Enpre- sa askotan sortutako materia- la trenbideak garatzeko sortu- takoak dira”. Horren adibide da gaur egun trenbideak eraikitzen lan egiten duen Laudioko JEZ en- presa. Eraikitako trenbidea Charles Viñalesek diseinatu zuen 1863an. Ez zen izan, ordea, proiektuan eskuhartu zuen bakarra: “Urkixo markesa ere bazegoen. Espai- niar hegoaldean trenak ipintzeko enpresa jarri zuen, diru asko ira- bazi zuen, batzutan ez oso zilegi- ki. Negozioetarako pertsona abi- la zen”. Trenak, 150 urte Felix Mugurutza: ”Urte haietan jendearentza trena gaur egun espaziora kohete bat jaurtit- zea bezalakoa zen” 150 urte bete ditu trenak Aiaraldera iritsi zenetik. Trenak, bizimodua irauli zuen Felix Mugurutza ikerlariaren arabera. Batetik, ekonomiko- ki. Eta, bestetik, sozialki. Urduña eta Arrastaria anbulantzia zerbitzu gabe geratu dira Duela mende bateko tren geltokian jendea Argazkia: Txabi Hernandez ERREDAKZIOA I Maddi Alegria Respaldiza Gurutze Gorriak Urduñan eta Arrastarian eskaintzen zuen anbulantzia zerbitzua bertan be- hera geratu da uztailaren 15etik. Amurrioko Udalak bere kezka adierazi du egoeraren aurrean; Aloria, Artomaña, Delika eta Ter- tanga larrialdiko arreta zerbitzu- rik gabe geratu baitira. Azken hi- labeteetan osasun arduradu- nekin kudeaketak egin ditu, Ur- duñako larrialdietarako anbu- lantzia zerbitzuaren jarraipena argitzeko. Horretaz gain, Amu- rrioko zerbitzuaren ekintza da- tuak eta eskaera handiagoa ja- sateko gaitasuna ezagutzea es- katu zuen otsailean.Amurrioko zerbitzua eremu zabalago bat babestera behartuta dagoela eta beharrizan berberekin adie- razi du Josune Irabien alkateak. Urduñako kaleetan anbulantzia Argazkia: Garazi Abrisketa ERREDAKZIOA I I Izar Mendiguren Cosgaya _jendartea Kattalin Miner ABOKATUA _Motzean esana Azaltzeko are eta hitz gutxiago behar hura azaltzeko, egiagoa da L agun filosofo ba- tek azaldu zi- dan behin, egia bat, are eta egia- go dela, are eta motza- go esan daitekeenean. Are eta hitz gutxiago be- har duzunean hura azalt- zeko, hura egiago dela. Niri ordea, argudiatzea gus- tatzen zait, eta hori omen nire akatsa. Egia are egia- go baita are eta argudio gutxiago eskatzen ditue- nean ere. Niri baina, egia ezer gu- txi interesatzen zait. Ar- gudioa jolasa dela irudit- zen zait, eta subjektibitatea nire bandera; akaso. Hala ere, saiatu saiatzen naiz aurrean dudana, nire ar- gudioez blaitzen, nolabait, amaieran egia bateratua eraiki dezagun, edo, esan dezagun egia, nirea sinet- si dezan. Erronka ederra dut au- rretik bada, nirea konta- tu eta sinestaraztea, gero eta karaktere gutxiagoan; motzean esana, hain zu- zen. Eta larritzen hasi naiz –eta hasi behar zenuke- te–, pentsatuz, nireak di- ren subjektibitate horiek guztiak, orain gero eta motzago azaltzeko kapaz izango banaiz, agian are egiago bilakatzen hasiko direla. Eta hori bera arriskutsua izan daiteke; egi-egitan es- aten dizuet. + info: http://www.argia.com/ argia-astekaria/2382/euskaltzale- tasuna-metatu
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 8 Aiaraldea Komunikazio Leihoa elkarteak erronka berri batekin heldu dio ikasturteari: egunkaria. Urriaren 3an kaleratuko dute le- henengo alea. Hamabost egu- nean behin argitaratzekoak dira. Egunkariko 10.000 ale aterako dituzte. Helburua, euskararen norma- lizazio prozesuari beste tresna bat gehitzea da. 2010eko apirilaren 17an www. aiaraldea.com webgunea sare- ratu zuten. 2012ko abendua- ren 3an, nazioarteko euskara- ren egunean, Aiaraldea irratia; euskara hutsezko internet irra- tia. Hala, Aiaraldea soziologikoa osatzen duten 9 herrietako ger- taerak bideoetan, argazkietan, irratian eta albistetan jasotzen dituzte. Hortaz, hemendik au- rrera, komunikabidearen eskain- tzari paperaren euskarria ba- tuko zaio. “Egindako lanarekin pozik gau- de, baina euskarak zein euska- radunak euskaraz bizitzeko ahal beste tresna behar dituela jakin- da, oraindik ere bide asko dugu urratzeko”, dio Gartzen Garaio elkartekideak. Eustatek ateratako azken da- tuen arabera, Aiaraldeko eus- kararen ezagutza datuak asko handitu dira. Ez, ordea, erabilera. 2011an Aiaraldean 41.253 biztanle zeu- den erroldatuta. Horietatik %58,55 dira euskaraz ulertu eta aritzeko gai. Hots, hamarre- tik sei lagun. Kale erabileraren azken neur- ketek, baina, euskararen erabi- leraren bataz-bestekoa eskual- dean %5era ez dela iristen dio- te. “Euskaraz bizitzeko espa- zio eta tresna gehiago behar di- tugu”. Hamasei orrialde Egunkariak 16 orri izango ditu. Horietatik zortzi koloretan argi- taratuko dira. Besteak beste, iritziak, herriz herriko albisteak, jendartea, ki- rola, kultura eta agenda bilduko ditu. Irakurleek ere haien txokoa izango dute. Bertan, edozein motatako agur mezuak argita- ratzeko aukera egongo da: zo- riontzekoak, eskertzekoak... Edo, autobus, farmazia eta herrie- tako azoka egunak. Horretaz gain, kolaboratzai- leen sare handi bat izango du; eskualdeko pertsona ezberdinek zutabeak idatziko baitituzte. Ho- rien artean daude Juan Jose Iba- rretxe, Txema Urkijo, Julen Ar- zuaga, Eli Pinedo, Kepa Sojo edo Iñaki Isasi. Bestalde, gai ezberdi- netan adituak diren herritarrek ere kolaboratuko dute iritzia emanez. Ale bakoitzean zortzi iritzi zutabe joango dira. Ildo be- retik, Aiaraldeko komikigileen la- nak ezagutzeko parada ere es- kainiko du. Aniztasuna nagusi Garaiok azaldu duenez anizta- suna eta tokikotasuna izango ditu egunkariak ardatz. Batetik, Aiaraldeko herri txiki, ertain zein handienei arreta berezia ipiniko dietelako. Eta, bestetik, gaiak aukeratzerako orduan eskualde- ko jende eta praktika mota oro hartuko dutelako aintzat. Kiroletan, esaterako, emaku- me zein gizonen ligak landuko dituzte. “Futbolaz gain, errugbia, hockeya, boloa, patinak, saskiba- loia, eskupilota... Kirol asko dira eskualdeko bizitzaren parte. Beste komunikabideetan na- barmentzen ez diren gaiei ere heldu nahi genieke”. Egunkariaren gainontzeko sai- letan ere parekidetasuna eta aniztasuna bermatzea dute erronka. “Gure gaur arteko jardunean bezala, ahalik eta iritzi aniztasu- na eta objektibotasun handiena- rekin idatziko da, hau funtsezkoa baita euskarak espazio berriak irabazi ditzan”, erantsi du. Elkarlana ardatz Egunkaria egiteko zein bana- zerako orduan auzolanaren for- mula aukeratu dute: “Aiaral- dean bizi garen 25.000 euskal- dun eta ia euskaldun horiengana iristeko modurik zuzenena ba- tez ere ikastetxe eta euskalte- giak dira. Horrelako toki gehie- netan euskararen normalizazio- rako taldeak eta programak in- darrean daude. Heziguneen aha- legin etengabea da euskararen normalizazioa. Egitasmo hau ere langintza horren akuilu izan daiteke”. Horregatik, nola eskualdeko ikastetxeetan hala euskaltegie- tan biastekaria banatzeko kon- promisoa hartu dute. Euskaradunak herritarren ia %60 soilik direla kontuan har- tuta, euskarri osoan zehar hiz- kuntzaren ulermena errazteko beharrezko oharrak jarriko di- tuzte; hitz berezien definizioak. Komunitatearen plazari ere tokia gorde diote; norbanako eta eragileen euskarazko komunika- zio leihoa zabaldu asmoz. Banaketa Egunkariak ostegun eta osti- raletan iritsiko dira herrietara; bi asteko maiztasunarekin. Ala- baina, sarean irakurtzeko aukera ere izango da; www.aiaraldea. com atariaren bitartez. Elkarteak aurreratu duenez, herriz herri tabernetan, osasun zentroetan, ileapaindegietan... utziko dute. Harpidedunek, aldiz, etxeko buzoian jasoko dute. “Lantegie- tako espazio publikoak eta eus- kara plan edo taldeak dituzten enpresetan ere egingo dugu ba- naketa”, adierazi du Garaiok. Egunkariko atal ezberdinetan parte hartzeko bide ezberdinak zabaldu dituzte. Batetik, agu- rrak@aiaraldea.com helbidearen bidez zorion mezuen bilketa egi- tea proposatu diete herritarrei. Erabiltzaileek edozein infor- mazio publikatu nahi izanez gero, ordea, erredakzioa@aiaral- dea.com helbideaz gain, egunka- ria@aiaraldea.com postontzia izango dute eskura. Hortaz, Aiaraldeko herritarrek tokiko informazioa euskaraz jaso eta zabaltzeko beste bide bat izango dute aurrerantzean. Saretik paperera, ahotik eskura Aiaraldea Komunikazio Leihoak bi astero euskara hutsezko egunkaria kaleratuko du. Ostegun eta ostiraletan banatuko da eskualdeko eus- kaltegietan, ikastetxeetan eta toki estrategikoetan; dohan. Guztira, 10.000 egunkari zabalduko dira aleko. _erreportaia Gartzen Garaio Aiaraldea komunikazio lehioa “Etorkizunean biziko bada, ahal beste tresna behar dituzte euskarak eta euskaradunek” ERREDAKZIOA I I Izar Mendiguren Cosgaya
    • 9 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea “Guztion aleak batuz errazagoa izango da euskaraz bizitzea” Irati Mendiguren Aiaraldea Komunikazio Leihoko kidearen ustez, egunkaria material interesgarria da toki, perfil eta adin ezberdine- tarko irakurleengana heltzeko. Aiaraldea egunkaria kioskoan Argazkia: Maialen Ginea Irati Mendiguren, egunkariko maketa eskuan Argazkia: Josu Garaio Egunkaria erditu duzue. No- rentzat? Egunkaria sortzeko ideia ma- haigainean jarri zenean elkar- tearen komunikabide digitala- ren bidez iristea lortzen ez ge- nuen horiek genituen buruan. Jende askok ez du internetare- kin zuzeneko eta eguneroko lo- turarik. Eta, euskaldun eta ia- euskaldun badira ere, komu- nikazioak ez du euskarri baka- rra. Egunkaria hamarkadetan zehar erabili izan den komu- nikabide hurbila da, jendearen eskura iristen dena. Zelako eragina izatea espero duzue? Hasieratik izan dugu argi pa- pera material interesgarria dela jendarteko toki ezberdine- tara iristeko. Bai ikastetxe, eus- kaltegi, kultur etxe, taberna, ga- rraio publiko... Eta nola ez, adin eta perfil ezberdineko irakur- leengana heltzeko. Zer egingo duzue, ordea, hori lortzeko? Bertan landuko diren edukien jatorria eta gaien aniztasuna zein aktualitatea kontuan izanik euskal hiztunen gehiengoaren intereseko edukiak plazaratzea espero dugu hamabostero: zu- tabeak, agenda, komikiak... Gainera, euskara maila ezber- dinetara egokituko diren tes- tuak sortzea da gure erronke- tako bat. Modu honetan, euskara apur bat dakien pertsonak zein eus- kaldun zaharrak ere kabida izango du proiektu berri hone- tan. Guretzako ezinbestekoa da eskualdeko komunikabide bat izanik herritarren, eragileen eta adituen ikuspegiak, jakintzak eta ekintzak zabaltzea. Jendearen parte hartze aktiboa bilatu nahi dugu kolaboratzaileen bidez. Guztion aleak batuz errazagoa izango da euskaraz bizitzea. Albisteak, bideoak, argaz- kiak, irratia, egunkaria... Nola elikatzen da guzti hori? Auzolanean eta ilusioarekin, noski. Eguneroko lana egiteko bolondreski aritzen den inurri- tegi fresko bat dago guztiaren atzean. Bakoitzak gustuko eta posible duen horretan apurra jartzea da proiektuaren haus- poa. Nahi duenak badu lekua gu- rean! Handitu dezagun sarea!
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 10 LUIS VIL (Amurrio, 1970) ez da zinema zuzendari profesiona- la. Horrek ez du esan nahi eten- gabeko lana ez duenik egiten. Irailean “Format” filma estreina- tuko du. Irailean laburmetrai be- rria aurkeztuko duzu. Nola du izena?Zer kontatzen du isto- rioak? Filmaren izenburua “Format” da. Istorio honetan 3 pertsonek elkar ezagutzen dute internete- ko foro batean. Horren ondorioz nekazal-etxe batean lotzen dute hitzordua eta haien bizitzen ata- lik garrantzitsuena bizitzeko. Zergatik aukeratu duzu gai hori? Lehen aldiz zuzendu dudan gi- doia beste perstona batek ida- tzi du; José Blázquez hain zuzen ere. Zaragozakoa da eta Gastei- zen bizi da eta berak konbentzitu ninduen “Format” zuzentzeko. Istorioa beste urrats gehiago bat da nire ibilbidean, gaia dese- rosoa da ikusteko, ulertzeko eta onartzeko. Gaur egun zinema gehiegi erabiltzen da entreni- medu hutsa gisa eta zenbait gai landu gabe geratzen dira, arant- zatsuak dira eta. Format filmak horrelako gaia jorratzen du. Nortzuk dira aktoreak? Badu- te ezaugarri berezirik? Protagonistak Silvia Castillo, Peli Ortiz de Zarate, David Her- nandez, Rikar Bocanegra eta Lur Zuñiga dira. Bakoitzak ezaugarri berezia du eta oso zehazturik. Pertsonaia bakoitza nekazal- etxera helduko da arrazoi pert- sonala dela medio eta arrazoi horrek eramango ditu bere pa- pera betetzera Format ikuski- zunean. Azkenengo laburmetraiare- kin zer jasotzea gustatuko lit- zaizuke? Lan zaila da filma baten fil- mazioa bukatzea. Baina ni mu- gitzen naizen munduan, profe- sionalak ez garen esparru ho- netan, ikasi dut ez dudala gauza handirik espero behar. Konformatu behar zara ikus- leak zure lana aitortzen due- nean filma ikustera joaten de- nean. Azken finean sarien munduak ke eta interes komertzial beste- rik ez du saltzen. Kea gehienbat. Zinema “amateur” egitea kri- si garaian, gogorra ala erraza- goa da? Nik uste dut krisiak ez duela kaltetzen zinema amateurra ez alde ekonomikoan ez teknikoan. Alderantziz, uste dut egoera ho- nek laguntzen duela sorkuntza- ren aldetik, bitarteko gutxi dau- denean gauza ezberdinak sort- zen dira buruari gehiago era- gin behar baitzaio.Agian zinema komertzialaren eta aurrekon- tu handien erorketak lagunduko du zinema amateurra kontuan izaten. Aitorpenak lortu dituzu zure filmeei esker, zeintzuk izan dira, nola sentiarazi zaitu horrek? Argi eta garbi mundu honetan sortzeko ilusioak erakarri nin- duen, ondorioz ondo egindako lanaren aitorpena geratzen zait bakarrik. Sariak eragingarriak izaten dira aurrera jarraitzeko. Noski, sari hauen alde garran- tzitsuena ez da dirua, oso diru gutxi banatzen baitute, are gu- txiago krisialdian. Batzuk ez dute dirurik ematen jadanik. “Paranoicos” filma finalis- ta izan zen Gasteizen antolat- zen den “Cortada”n, baita “No es largo todo lo que reluce” jaial- dian eta Tolucako jaialdian. “Flo- res de papel” filmeak eman dit aitorpen handiena eta oraindik osasun mental zentro askotan ematen da harrera ona lortuz. Artista gisa, etorkizunean no- lakoa izatea gustatuko litzai- zuke? Orain arte bezala. Inoren men- pe ez egotea gustatuko litzai- dake. Ez dut daukadan askata- suna ikuskizunaren diktaduraga- tik aldatuko. _kultura Luis Vil ”Ez dut daukadan askatasuna ikuskizunaren diktaduragatik aldatuko” LUIS VIL (Amurrio, 1970) zinemagile eta musikaria da. Laburmetrai sorta mordoa zuzendu ditu. Iaz, “La llave” filma aurkeztu zuen. Aur- ten, “Fornat” izenekoa. Ulertzeko eta onartzeko gai deserosoa duela dio. Luis Vil zinemagilea grabaketa batean Argazkia: Luis Vil ”Gaur egun zinema gehiegi erabiltzen da entretenimendu huts gisa, gaiak landu gabe” ”Sarien mun- duak interes komertzial bat besterik ez du saltzen. Kea gehienbat” ERREDAKZIOA I I Aitor Aspuru Mikel Irizar TOKIKOM _Leihotik Euskaltzaletasuna metatu Bernardo Atxaga idazlea Olinpora igo berritan, la- gun euskaltzale batek ha- rekiko kritika zorrotza lu- zatu zidan. Kritika ideolo- gikoa zen, lagunak kut- sadura arriskutsua ikus- ten baitzuen Atxagaren pentsamoldean. Baina, hor gelditu gabe, zalant- zan jarri zuen idazlearen euskaltzaletasuna bene- takoa ote zen edota bere ekarpena euskarari me- sedegarri izango ote zit- zaion. Eta nik, nire artean: “Bernardo Atxaga ere kan- poan utzita, norekin egin- go du euskarak aurrera?”. Kontu zaharra da, baina ordutik gaurdaino askotan –gehiegitan– ikusi dut nola euskaltzaletasuna lotzen zaion pentsamolde jakin bati eta bestelakoei ukat- zen zaien “benetako” eus- kaltzale izaera. Eta hau izan zitekeen, beste barik, setakeriaren enegarren adibidea; baina gaia oso da larria, zer kasu honetan setakeriak barru-barru- tik ahultzen du euskararen aldeko herri mugimendua. Euskarak ezinbestean behar du aldekotasuna sendotzea eta metatzea, gutxiegi gara euskaldu- nak –eta gutxiago euskalt- zaleak– behar bezain era- ginkorrak izateko. Are ahu- lago elkarri uko egiten ba- diogu gehiengoa izan. http://www.argia.com/argia-as- tekaria/2382/euskaltzaletasuna- metatu
    • 11 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea Aurtengo edizioan, Lendo- ñobeitiko paisaietaz zein kultur ondare paregabeaz gozatzeko ibilaldia antolatu dute Gurpide elkartean lanean dabiltzan he- rritarrak. Horretarako, 6 km-tako txan- go bat prestatu dute tokiko gune arkeologiko eta historiko interesgarrienak zeharkatuko dituena. Gune horien bisita, adi- tuen azalpenen laguntzaz buru- tuko da. Txangoak goizeko 9:00etan izango du bere hasiera, Lendo- ñobeitiko dorretxetik, bere le- hengo helmuga Gorbeoko luba- kietan izango delarik. Gorbeoko lubakietan, Ramon Zurimendi, Aztarnako histo- rialariak jardunaldien lehenen- go azalpena eskaini egingo du, 36ko Gerrateko lubakien ingu- ruan eta garai hartako gatazka gure eskualdean lubaki-fron- tearen bitartez nola gauzatu zen zehaztuz. Ondoren, ibilaldiak bigarren geldiune bat egingo du Txoz- nako Dolmenaren parean. Ber- tan, Juanjo Hidalgo, Aunia elkar- teko arkeologoak, duela 4000 urte eraikitako Brontze Aroko hileta eraikin honi buruzko azal- penak emango ditu. Txango kultural honetan ere, Pozako baseliza bisitatze- ko aukera ere egongo da. Erai- kin hau hobeto ezagutzeko, Iña- ki Garcia Camino arkeologoak bere historiaz eta ezaugarrie- taz arituko da. Baseliza hau XVI. Mendeko eraikina da, baina azkenaldian egindako berriztat- ze lanetan agertutako arras- toek Goi Erdi Aroan koka de- zakete bere jatorria. Bukatzeko, eta indarrak era- berritzeko, Lunch batekin buka- tu egingo da aurtengo txangoa ibilaldian parte hartzen dute- nentzat. _kultura Kultur jardunaldiak izan dira protagonista Lendoñobeitin Lendoñobeitiko jardunaldiak Argazkia: Txabi Hernandez ERREDAKZIOA I I Andoni Larrea Ulibarri Diego Martin Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari lanetan dabil Diego Martín Etxebarria Bil- boko Orkestra Sinfonikoa zu- zentzen ari da berriz ere. Bizkaian egin izan diren hainbat kontzertutan aritu da musikariak gidatzen. Irailaren 12an Areetan egon zen, 13an Santurtzin eta 14an Zallan jo izutelarik. 1983ko uholdeen dokumentala aurkeztu dute Laudion Aiaraldea Komunikazio Lei- hoak 1983ko ur eta elkartasun oldea dokumentalaren estrei- naldia egin zuen irailaren 20an Laudioko Udal Lanbide Hezike- ta Eskolan. Egindako lanak, orduko alkate, auzolanaren koordinatzaile eta herritarren bizipenak jasotzen ditu. Gontzal Mendibilen hitzaldia irailaren 27an Orozkoko museoan Irailaren 27an Gontzal Men- dibil abeslari euskalduna izan- go da Orozkon. Hitzaldiaz gain, kontzertu txiki bat ere eskai- niko du; aurreratu duenez. “Gorbeia kontu kantari” lema- pean antolatu dute ekitaldia. Zita, Orozkoko museoan izango da, 19:30ean. LITERATURA GALERNA Irati Marañon. Iratxe Esnaolak nobela labu- rrentzako Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen bere lehe- nengo eleberri honekin. Orduz geroztik ez du beste ezer argi- taratu, eta pena da (...) MUSIKA A HILL OF FEATHERS Mario Corral. Izena, abizena eta bederatzi kidez osatutako banda batekin, izar berri bat azaldu da soul berriaren espazioan. Bere de- but lanarekin oso kritika onak jaso ditu (...) _proposamenak Web-gunean proposamen osoak irakurri ditzakezu: www.aiaraldea.com/proposamenak LITERATURA ZORION HANDIEGIA Irati Marañon. Alice Munro Kanadako le- tretako dama da. Egun, lauro- gei urte inguru ditu, eta kana- darrek “euren Txekhov” dela diote. Zalantzarik gabe, eragin handia izan du herrialde (...) ZINEMA STAR TREK INTO DARKNESS Txetxu Urkijo. Espazioa, azken muga. Hauek dira Enterprise espazio –on- tziaren bidaiak; mundu ezeza- gunak esploratzeko, bizitza eta zibilizazio berriak non nahi aur- kitzeko (...) Jessi Picatoste KULTURZALEA _Torrezarren Leihotik Madril bati Korrika zer den azaltzeko komeriak, azaldu ezina da. Urte bat neraman hemen lehenengo aldiz korrika- ri buruz hitzegitea entzun nuenean.Ez dakit zenbat aldiz azaldu zidaten,baina ez zitzaidan argi geratzen. Orain, bost urte ta gero ta korrika pare batean egon eta gero, korrika zer den ulertzen dut, baina oso zaila egiten zait nere familia ta lagun madrildarrei azaltzea. Ez da bakarrik maratoi bat, ezta euskera bultzatzeko beste modu bat ere... Hizkuntza horren bizitza sentitzea da, bere nortasuna, bere inguruan sortzen den mundua, kultura eta sustraie- kin dagoen konpromisoa.... Hemengo jendeak duen kompromisoa.Bi urtero ikusi ahal izan dut, nola jendeak itxoiten duen ilusioz korrikaren tipi-tapa. Nola, goiz, hasten diren prestaketak, non pertsona eta elkarte askok parte hartzen duten, gogo beteaz. Batzuk planak egiten ditugu, egun horretan elkartzeko eta elkarrekin, birikiek uzten diguteneraino, korrika jarraitu. Aspaldi ikusten ez dugun jendearekin elkartzen gara. Korrika gure topalekua da.
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 12 iÑAKI ISASI FLORESek (Ares- palditza, 1977) Euskaltel Euska- din txirrindulari profesional mo- duan 11 urte eman ondoren, bi- zikleta gaineko lana utzi eta Eus- kadi Fundazioaren Kirol-zuzen- dari ardurak hartu zituen orain dela bi urte. Azken hilabeteetan, baina, taldearen garai latzak zai- netan bizi izan ditu. Euskatelek diru-iturria itxiko du denboraldi amaieran eta taldea desagertu beste irtenbiderik ez du to- patu. Duela gutxi jaso zen- uten Euskaltelen jaki- narazpen formala, nahiz eta azken hi- labeteetan egoera zailaren jakitun zi- neten. Sorpresa izan zen zuentzat? Ez, hasieratik ikusi ge- nuen egoera oso zaila zela eta azkenengo hilabetean ia mirari baten bila egon gara, baina azkenean ez da iritsi. Egoera horretan jaso g e n u e n e n - presaren komunikatua, ez zen ezustekoa izan, beraz. Denon galdera da, “nola da posible Euskaltel Euskadi desa- gertzea?” Hala da bai, tamalez agur esango du taldeak. Zuen txirrindulariek argi daukate jada zer egingo duten orain? Gehienek ez, bat- z u k t a l - d e b e - rri bat a u r k i - tuko dute elitean baina beste asko seguru aski ez. Talde gu- txi daude eta txirrindulari asko, zenbaitzuk ez dute batere erre- za izango, ahal beste lagunduko diegu guk, baina guztiek daukate argi egoera ez dela batere ero- soa. Euskaltel Euskadiren desa- gerpenak nolako oihartzuna izango du Euskal Herriko kirol panoraman? Ez dakit, orain gauzak ez dau- de batere erraz eta talde hau jende askoren inspirazioa izan da denbora luzez. Kirolari asko leku batetik bestera mugitu beharko dira orain, eta espero dugu hori hurrengo urteetan konpondu ahal izatea. Talde laranjarekin hemen errotu den sentipen hori be- rreskuratzerik badagoela uste duzu? Saiatuko gara, dudarik ez euki hortaz, baina kontziente gara dirua behar dela, eta momen- tu hauetan dirurik ez dago. Zai- la izango da orain horrelako zer- bait ateratzea, baina esperantza daukat noizbat norbait ager- tuko dela diruarekin eta ho- rrelako talde bat egiteko gogoekin, ez dago besterik. Zer nolako oroitzapen politak! Bai, urte asko dira jada proie- ktu hau hasi zenetik eta azke- nengo urteotan une magiko asko egon dira. Garaipen gutxi bai, bai- na politak, azken finean ez dugu ahaztu behar taldea txikia izan dela beti, aurrekontu txikikoa, eta horrela gauza handiak lortu ditugula, bai Giroan, Vueltan eta Tourrean etapak irabazita. Bat- zutan uste dut jendea ohituegi zegoela hori ikustera eta ez due- la baloratzen zeinen nekagarria den bertara iristea. Amaitzeko, zein litzateke tal- de historiko hau agurtzeko mo- durik onena? Espainiako Itzulia irabaztea. Daukagun guztia emango dugu. TXIRRINDULARITZA “Denon galdera da: nola da posible Euskaltel Euskadi desagertzea?” IÑAKI ISASI FLORESek (Arespalditza, 1977) Euskaltel Euskadi fundazioko kirol zuzendari lanak egiten aritu da orain arte. Duela gutxi, kri- si ekonomiko dela-eta, taldea desegiteko erabakia hartu zuten. Azken berrien arabera. _kirola ”Kontziente gara dirua be- har dela, eta momentu ho- netan ez dago dirurik. Zaila izango da” ERREDAKZIOA I Markel Iturrizar. Pasa den urteko ekitaldi arrakastatsua aurten ere erre- pikatu egingo da. Urriaren 13an -igandea- izango da Arranku- diaga eta Zollo bitartean izan- go den Trail lasterketa. Proba goizeko 11:30ean ha- siko da. Eta, jadanik zabalik dago izena emateko epea kirol- probak webgunean. Iragan urteko balorazio po- sitiboaren ondoren, antolatzai- leak -Arrankudiaga Zollo uda- la- gogotsu datoz aurten ere. Aurtengo lasterketak pasadan urtekoaren ibilbide bera izan- go du %90ean.Ibilbidea ber- dina izango da nagusi eta txi- kientzat. Lasterketak Zabale, Ustara, eta Armiña auzoak zeharka- tuko ditu adibidez eta guzti- ra 10,75 Km izango ditu asfal- to bideak zein mendi pistak ze- harkatuz. Ezberdintasun baka- rrak: partaide kopuru handia- goa onartuko da -gehienez 250-, aurten 5 euro eta kami- seta eta opari eta “Basahuntz Trail Zirkuitoa Nerbioi-Ibaiza- bal” barnean egongo dela, bes- te bi lasterketekin. Informazio orokorra http:// arrankudiagakokrosa.blogs- pot.com.es webgunean eske- gi dute. Iazko edizioa azaroaren 26an egin zen. Ordukoan egu- raldi makurrari izan zuten, bai- na jende mordoa hurbildu zen parte hartzera. Hain zuzen ere, 123 lagun batu ziren Arrankua- diaga-Zolloko lehengo trail las- terketan. ERREDAKZIOA I I Gentza Garcia Urriaren 13an egingo da II.Trail lasterketa Zollon MENDI LASTERKETA:
    • 13 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea Larunbaten aurtengo denbo- raldi oroigarriari amaiera pun- tua eman zioten C.D.Laudioko jokalari eta teknikoek Santu- txuri 1-0 irabazten, eta bertan multzoko Liga txapeldunaren garaikurra jasotzeaz batera, Gaizka Bergarak jokalari erre- gularraren saria jaso zuen. Atzoko arratsaldean berriz, 2. B mailara igotzeko aurrean zein talde izango duen jakina- razi dute Futbol Ligatik. Racing de Ferrol izango da, hain zuzen ere, Casteloren mutilek men- peratu beharko duten aurkaria, aurreko denboraldiko Ourense- ren aurkako norgehiagoken os- tean bigarren urtez jarraian tal- de Galiziar baten aurka neur- tuko direlarik. Laudioarrek aurretik dauka- ten zeregina ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango, Fe- rroleko taldea 3. Mailako tal- de guztietatik puntu gehien (97) batu dituen taldea izan da eta. 93 urteko historia dute “deabru berdeek”, eta haien lorpen na- gusia 1939ko Espainiako Kopa (gaur eguneko Errege Kopa) ira- bazi izana da. Aurrekontu han- diz, igoera ospatzeko osatutako talde da Racing de Ferrol, eta hori gutxi balitz etorriko parti- dua Ferrolen jokatuko da, gali- ziar zaleen aupada artean. Joan-etorriko playoff-aren irabazleak zuzen-zuzenean lor- tuko du 2. B mailara igotzeko txartela, eta lehenengo aukeran lortuko ez balitz, beste aukera bat eukiko luke talde galtzaileak kanporaketa berri batean. Amurrio Club-ek ere 3. maila- rako igoera erdietsi du. Urte osoko lanaren ostean Amurrioko futbol taldeak erre- gional preferenteko txapela lortu du Gasteizko Sansomen- din Lakuari 1-9 irabazita. Pun- tu bakarra beharrezkoa zuen talde aiaraldearrak 3. mailara bueltatzeko, eta aise lortu zuen beharrezko emaitza, Iñigo Frai- lek lortutako 5 golei esker hein handi baten. Bi denboraldiz preferen- ten jokatu ondoren hainbat eta hainbat oroimen atsegin ekarri dizkien kategoriara bueltatu da beraz, Amurrio Club, eta Txa- bi Gauna presidenteak Iban Lo- pez entrenatzailea, jokalariak eta jarraitzaileen aupada esker- tu nahi izan ditu. Urduñak, berriz, jokatu du da- goeneko erregionaleko 2. mai- lara igotzea. 3. geratu diren multzoan lehiatu da. San Anto- niorekin berdindu eta gero, As- trabudua 0-5 menpean hartu zuen. Ondorioz, igoera zuzene- ko txartela lortuta zeukala ira- garri zuen. Bestalde, Galdertrans Polikea Leize taldeak Bizkaiko 3. mai- lako H taldeko liga irabazi du, eta Galder Hernandez atezainak Zamora saria lortu du 11 nor- gehiagokan soilik 4 gol jaso os- tean. Partidu guztiak irabazi di- tuzte bat ezik, berdinketarekin bukatu zena. Aiaraldeko futbol taldeak, be- raz, sasoiko daude. Libe Mimenza KAZETARIA _Kirolaren aurka Zuri-gorri, txuri-ur- din, laranja... Kolo- reek ere zatitzen dute herria. Ados, kirolak bizi-itxaro- pena luzatzen du. Kirolak, bi- zi-kalitatea hobetzen du. Bai- na, kirolak kutsatu ere egi- ten gaitu. Kirola ez da jokoa, kirola lehia da, lehia neurri- gabea, oilar gerra matxis- ta. Eta, batik bat, kirola ka- pitalismo basatia da. Gaine- ra, sermoia ezin da ekidin; predikatzailerik ez zaio falta han-hemen. Kafea hartzea ere kirola den herri honetan, kirol-ka- fea hartzen dugu. Eta esan- go nuke praktikatzean bes- te endorfina askatzen ditue- la batek baino gehiagok pre- dikatzean. Noizbait kirolaria, bere gaitasunak, trebetasunak eta esfortzua ziren hizpide. Egun, garaipena eta erreko- rra. Eta tropelak espektaku- lua nahi du beti: bere doping- a, show narkotikoa. Baina zirkua ez da olinpia- detako zerrendan ageri den kirola. Sistemak iada sakez irabazi du partida, dirua gorri dago, jakin badakitelako ha- sieratik urdinek irabaziko du- tela norgehiagoka. Eta zer ikusi, hura ikasi. Tantoz bizi gara joan den as- paldian, ez tentuz. Diru pu- blikoz bizi diren enpresa pri- batuen jarraitzaile gara gu: zuri-gorri, txuri-urdin, la- ranja... Koloreek ere zatitzen dute herria.Atezain on bat eta za- patilak beharko ditugu esku- ra edozein momentutan ko- rrika irteteko. Ordua helt- zean jakingo al dugu gorput- za eta burua mugitzen? ZALDI PROBAK: Latiorron udalaren jarrera bas- bestu dute ddftyra bere auzoko obretan Latiorroko jaien baitan Ara- bako zaldi proben txapelketa- rako puntuagarria den saioa jokatu zen Laudion. Animaliek 850 kiloko harria garraiatu zu- ten. Parte hartzen, Endika Alda- ma, Gaizka Lopez eta Txutxi La- rrazabal aritu ziren. HOCKEYA: Ganbegi 6-2 taldeak Euskadiko Kopako finala jokatzeko txartela lortu du Ganbegi Hockey taldea Eus- kadiko Kopako finalean da. La- runbatean jokatu zuten parti- da 0-0 berdindu zuten Kale La- gunak taldearen aurka. Strock jaurtiketetan erabaki zen garai- lea. Laudioarrek ez zuten hutsik egin eta 3-0 irabazi zuten. TRIATLOIA: Ibone Sanchez laudioarrak Wild Wold Triatloi olinpikoa irabazi du Ibone Sanchez kirolari lau- dioarrak Donostian jokatu den Wildo Wold triatloi olinpikoa irabazi du. Euskadiko akuatloi txapelketaz gain, udan jokatu diren froga gehienetan podiu- ma zapaldu du Atletico San Se- bastianeko kideak . FUTBOLA: Eskualde- ko futbol talde asko mailaz igo dira, liga fin bukatu ondoren Laudio futbol kluba, igoera ospatzen Argazkia: Laudioko futbol kluba ERREDAKZIOA I I Gentza Garcia _kirola
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 14 _irakurlearen txokoa _zorionak zuri,... zorionak zuri... Ixone Collado Urkijo Irailaren 16an 20 urte bete zituen gure Orozkoko argazkila- riak! Hemendik aurrera ere gure irribarreak ateratzen segi! Miren Ayesa Aranoa Amurrioko erredaktore bete- ranoetako bat amatxo izan da! Amatxo eta aiaraldeako titulua urte askotarako izan dadila! Noemi Bergantiños Axular Etxebarria kultur lei- hoko kolaboratzailea eta Noemi Laudioko erredaktorea guraso izan dira! Zorionak! Txabi Alvarado Bañares Bideoekoizle, irratikide, erre- daktore.... urteak adina funtzio eta amets bete ditzazula he- mendik aurrera ere Txabitxu! Maialen Ginea Aginako Azken bi asteetan indesign maketazio ikastaroa ematea- rren izandako pazientziagatik mila milesker Maialen! ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. ASRELEHENA 12 LAUDIO: Ganekogorta 27 AMURRION: Doctor Areilza 22 URDUÑAN:Herriko plaza, 6. OROZKON: Lamuza plaza, 12. _botikak SALGAI TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari garaikideekin. 450.000 euro. 695 78 00 22 ALOGERAN TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari garaikideekin. 450.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari garaikideekin. 450.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 LANA TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 LAN ESKE TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari garaikideekin. 450.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari garaikideekin. 450.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 TXALETA Isasin. Ttukun ttukun, altzari 450.000 euro. 695 78 00 22 TXIRRINDULA Errepidean ibiltzeko. Oso egoera onean dago. 2.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. Bizitzera sartzeko prest. 122.000 euro. 695 78 00 22 PISUA Aretan, Gasteiz kalean. 122.000 euro. 695 78 00 22 _merkatu txikia
    • 15 /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// Aiaraldea 09.19 OSTEGUNA 10:00 LAUDIO GIZARTEA Alzheimerraren na- zioarteko eguna Herriko Plazan 20:30 AMURRIO AISIALDIA Pintxopotea Herrian zehar 09.20 OSTIRALA 19:30 LAUDIO DOKUMENTALA 1983ko uholdeak Udal Lanbide Heziketa Eskolan 20:30 URDUÑA AISIALDIA Pintxopotea Herrian zehar 09.21 LARUNBATA 08:30 URDUÑA MOBILIZAZIOA “24 Urte nahikoa da!” Laudiora ibilaldia foru plazatik 19:00 LAUDIO MOBILIZAZIOA “24 urte nahikoa da” manifestazioa Herriko plazatik 19:30 LAUDIO MODA ERAKUSTALDIA Merkatarien desfilea Aldai Plazan 09.22 IGANDEA 10:00 AMURRIO JAIA Artzain eguna Herrian zehar 10:30 OROZKO JAIA Kofradia eguna Goikiri auzoan 10:30 LAUDIO PATIN ETA BIZIKLETA IBILALDIA Europako mugikorta- sun astea Aldai Plazan 11:30 OROZKO IBILALDIA Bizikleta martxa Zubiaur plazatik 13:30 LAUDIO MUSIKA Reverendos taldea Iluntze tabernan 18:00 AMURRIO ARTZAIN EGUNA XX.Artzain txakur txapelketa Igerilekuan 09.23 ASTELEHENA 19:00 LAUDIO DANTZA Baisala taldea ezagut- zeko ate irekiak Laudioko Antzokian 19:00 LAUDIO DANTZA Baisala taldea ezagut- zeko ate irekiak Laudioko Antzokian 09.24 ASTEARTEA 19:00 URDUÑA IKASTAROA Orientazio ikastaroa Kultur etxean 18:30 LAUDIO JARDUNALDIA Ermua Andramariko plan berezia Udalbatza aretoan 09.25 ASTEAZKENA 18:30 AMURRIO MOBILIZAZIOA Kazerolada mugikorra Plazatik abiatuta 19:00 LAUDIO IKASTAROA Kitarra tailerra Gaztetxean 19:00 LAUDIO DANTZA Baisala taldea ezagut- zeko ate irekiak Laudioko Antzokian 09.26 OSTEGUNA 19:00 LAUDIO DANTZA Baisala taldea ezagut- zeko ate irekiak Laudioko Antzokian 09.27 OSTIRALA 17:00 OROZKO BERAZAKO JAIAK Txupina jaurtiketa Beraza auzoan 21:30 OROZKO BERTSO SAIOA Fredi Paia eta Peio Ormazabal Beraza auzoan 22:00 OROZKO ZINEMA Bideoemanaldia Gaztetxean 09.28 LARUNBATA 17:00 OROZKO BERAZAKO JAIAK Joselu anaiak taldea Beraza auzoan 22:30 LAUDIO MUSIKA Solte eta DonNadies Drumgorrin 11:00 LAUDIO JAIA Euskararen jaia Herrian zehar 09.29 IGANDEA 08:00 LAUDIO MENDI IBILALDIA XXIII. Laudio Ibarra ibialdia Aldai plazatik 08:00 LAUDIO IBILALDIA Oxigenoa euskarari eskalada txangoa Herriko plazatik 11:00 OROZKO BERAZAKO JAIAK Paella txapelketa Beraza auzoan 17:30 AMURRIO ZINEMA “Monstruos university” Amurrio antzokian _agenda AMURRIO ANTZOKIA 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: EL LLANERO SOLITARIO. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: LA GUERRA DE LAS GALAXIAS PARTE III. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: EL LAGO DE LOS CISNES. IGOR YEBRA. 12 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. MUSIKA: COROS DE LA HABANA. Doan. DRUMGORRI 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. JAZZ: EL LLANERO SOLITARIO. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. HARDCORE: BIUTIFUL / ACDC / NORVEGIAN CHICS. Aurretik: 12 euro, lehiatilan 20 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: KUKAI. 10 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. BATERIA: MIKE HAFMINTONG & THE BAND. 12 euro. JINMY JAZZ ARETOA 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. FEOS PERO MAJOS / DOCTOR DESIRÉ / HABIA UNA VEZ UN CIRCO. 22 euro lehiatilan, 15 euro aurretik edo web orrian. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: EL LLANERO SOLITARIO. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: LA GUERRA DE LAS GALAXIAS PARTE III. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: EL LAGO DE LOS CISNES. IGOR YEBRA. 12 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. MUSIKA: COROS DE LA HABANA. 3 euro. Haurrak doan. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: EL LAGO DE LOS CISNES. IGOR YEBRA. 12 euro. Gazteak, langabetuak eta adinekoak: 6 euro KAFE ANTZOKIA 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: EL LLANERO SOLITARIO. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. ZINEMA: LA GUERRA DE LAS GALAXIAS PARTE III. 3 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: EL LAGO DE LOS CISNES. IGOR YEBRA. 12 euro. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. MUSIKA: COROS DE LA HABANA. 3 euro. Haurrak doan. 08.17. ASTEARTEA. 18:30ean. DANTZA: EL LAGO DE LOS CISNES. IGOR YEBRA. 12 euro. Gazteak, langabetuak eta adinekoak: 6 euro _destakatua _ezin galdu ARTZAIN EGUNA IGANDEAN AMURRION: Goizetik baserriko produktuen erakusketa eta salmenta egon- go da San Anton plazan. Gazta egiteko prozesua, ardiei ilea nola moztu... ikasteko aukera egongo da. Artzainei omenaldia egingo diete. Artzain txakurren txapelketak itxiko du eguna. Argazkia: AKL LARRIALDIAK SOS Deiak 112 Eraso matxistak 016 Ertzaintza 94 406 3860 Genero indarkeria 900 180 414 GARRAIOAK Bizkaibus 902 222 265 Renfe 944 879 460 La Union 945 26 4626 TAXIAK Urduña 678 351 921 Amurrio 688 676 244 Laudio 656 830 004 UDALAK Urduña 945 38 30 03 Amurrio 945 89 11 61 Aiara 94 681 09 49 Artziniega 94 681 0949 Laudio 94 403 4800 Arakaldo 94 672 13 53 Arrankudiaga 94 648 17 12 Orozko 946339633 Okondo 945 898 023 UDALTZAINAK Amurrio 636469288 Laudio 94 4034888 KULTUR ETXEAK Urduña 945 384862 Amurrio 945 8914500 Laudio 94 403 4920 KIROLDEGIAK Laudio 94 681 09 49 Amurrio 94 681 09 49 _telefono interesgarriak _irakurlearen txokoa
    • Aiaraldea /// 2013ko Irailak 19 /// 0. ALEA /// 16 Ainhoa Comas BERTSOLARIA _Leihotik Hizkuntzak ezinezko den guztirantz hegan egiteko hegoak dira Hiizkuntza garenaren is- pilu da, gure barnean da- goen hura nahi dugun mo- duan azaleratzea ahalbidet- zen diguna. Gure sentimen- du eta bizipenak, adierazi ezean,guregan geratzen dira; eta ideiek nahastu behar dute, beste sentimendu zein bizipenekin,kromoak aldat- zen arituko bagina bezala, ideia osatuagoak lortzeko. Hizkuntzak hegoak izan daitezke, ezinezkoa den guzti horretarantz hegan egiteko,gauza gutxi baitau- de hitzen bitartez irudika ezin ditzakegunak. Existitu ez diren lekuetaz hitz egin, asmatutako pert- sonaietaz idatzi eta istorio si- nesgaitzak entzun ditzake- gu, gureburuetan, haize-bo- lada bailitzan, ez den arren, hitzen bitartez izan daitekee- naren irudiasortuz.Hizkuntza jolasa izan daiteke, eta hasi gure buruari, jostalari, erri- ma eske; antzeztu,bihurtu pertsonaia, izanda eman- dako gaia mezuaren heldu- leku. Hizkuntza milaka gauza izan daiteke, baina guztiaren gainetik, kultura da. aiaraldea_kontra Moda sortzeko moduak Enara Bravo: ”Gure filosofia gauzak berrera- biliz arropen bizitza luzatzea da” ENARA BRAVO (Barakaldo, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da. Baina joskintzaren esparrura bideratu du bere bizitza. Hori bai, filosofia berezia erabiltzen du Truca Rec elkartearen bitartez. Gaur Orozkoko Gaztetxean arituko dira. Zertan datza Gaztetxean an- tolatu den tailerrak? Beti bezela, arropa birziklatu eta eraldatuko dugu josten. Txi- kientzako panpinak egingo di- tugu galtzerdiekin... oso erre- za da! Eta haundientzako poltsak egingo ditugu prakekin, esate baterako. Zein da Truca Rec elkartea- ren filosofia? Gizartean arropa asko eros- ten dugu eta gero, arropa asko botatzen dugu. Ia arropa guztia berria dago eta zaborretan agertzen da. Gure filosofia arroparen bi- zitza luzatzea da ekintza ezber- dinekin: bigarren eskuko arro- paren erabilpena jorratzen, do- hainik arropa eskaintzen edo hauek bezalako tailerrak ema- ten ditugu. Etxean josteko ohi- tura ere berreskuratu gura dugu. Truca Rec kultur elkarte eta lekua da; Bilbao La Vieja-n den- da-tailerra daukagu eta han hauelako ekintzak aurrera era- maten ditugu. Ia bost urte da- ramatzagu ekintza hauekin; tai- lerrak, denda, azokak... Josten ikasi genuen gure ka- buz eta lagunen artean taldea apurka-apurka sortu zen. Arro- pa eraldatzen hasi genuen; le- hen txapuzak egiten genituen guretzat, gero hobetzen joan ginen... eta gaur egun lau kide gara josten eta gure jantziak saltzen, jende askorekin lan egiten dugu beste proiektue- tan... apurka-apurka goaz bai- na momentuz gure ibilbearekin oso pozik gaude. Proiektu bitxiak egin ditu- zue, adibide batzuk ematerik? Traposonora-n Tunipaneare- kin soinuak egiten zituen arro- pa ekoiztu genuen; Retroma- quinan-n Bilboko disenatzai- le batzuekin lan egiten genuen bigarren eskuko arroparekin estilismoak prestatzen; Kale- monster-en kaleko ikuzkizun ezberdinentzako jantziak disei- natu genituen... Eta uda hone- tan itsasontzien belekin poltsak eta mozorroak egin ditugu! Jabi Isasi KONTRATATU PUBLIZITATEA AIARALDEA EGUNKARIAN