Ahozko hizkuntzak eta idatziak ezaugarri desberdinak dituzte
Ahozkoan denbora mugatua da eta gehienetan aurrez-aurre daude ekoizlea eta hartzailea
Ekoizleak mezua errazago ulertzeko diskurtsoa sinplifikatzen du : bai forma aldetik, bai eduki aldetik
Mintzamenaren ezaugarriak Ahozko hizkuntzaren funtzioak
Bi funtzio ditu:
Transakzionala: Diskurtso mota honetan Helburu nagusia informazioa ematea, adibidez azalpen testua
Interakzionala: Helburu nagusia harremana mantentzea da, adibidez igogailuko elkarrizketak
Mintzamenaren ezaugarriak Esanahiaren Negoziazioa
Hiztunen aurrezagutzak berdintsuak direnean komunikazioa errazagoa da. Horrelakoetan informazio gutxiago eman beharko du ekoizleak
Aurrezagutzak ezberdinak direnean, ekoizleak hartzaileak behar duen informazioa baino gutxiago ematen baldin badu ez da mezua ulertuko
Bien artean esanahiaren inguruko etengabeko negoziazioa dago. Komunikazioa eraikitzen doaz esanahiaren negoziazioaren bidez
Mintzamenaren ezaugarriak Elkarrizketaren kontrola
Elkarrizketa kontrolatzeko prozedurak:
Solaskide batek boterea baldin badu berak gidatuko du elkarrizketa
Solaskideak berdinak direnean txanden bidez gidatu edo kontrolatuko da mintzagaia.
Solaskidea txanda hartzeko edo beste bati txanda pasatzeko trebea izatea komeni da
Txanda duenean zer egin jakin beharko du: adostasuna-desadostasuna erakutsi, baieztatu-ezeztatu... nola egin : ze egitura beharko duen bere diskurtsoak bere helburuak betetzeko
0 comments
Post a comment