Azkue Aurkezpena 2009azaroa04
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Azkue Aurkezpena 2009azaroa04

on

  • 1,228 views

 

Statistics

Views

Total Views
1,228
Views on SlideShare
1,225
Embed Views
3

Actions

Likes
0
Downloads
1
Comments
0

1 Embed 3

http://www.todopps.info 3

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Azkue Aurkezpena 2009azaroa04 Azkue Aurkezpena 2009azaroa04 Presentation Transcript

    • Bizkaitarrentzat, gazte eta nerabeentzat bereziki, eta mundu osoko euskaldun guztientzat, AZKUE fundazioak produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu euskara modu berritzailean sustatzen duelako teknologia berriak erabiltzen dituelako,eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean www.azkuefundazioa.org
    • AZKUE fundazioa jaio da euskararen erabilera modu ezberdin eta berritzailean sustatzeko. Berrikuntzaren bidetik joko duen proiektu bat da eta horretarako, teknologia berriak erabili eta landuko ditu. Irekia, partehartzailea eta bizia izango da AZKUE fundazioa, era librean berdin partekatzeko creative commons filosofia jarraitu eta bultzatuko duena. Hainbat egitasmo sustatuko ditu Fundazioak, alde batetik dagoeneko sarean jada dauden ekimenak bultzatuz eta bestetik, aplikazio, zerbitzu eta lanabes berriak abian jarriz. AZKUE fundazioaren helburua “EUSKARA 21” ekimenean zehazten den 13. lehentasun ildoarekin bat dator.. Hau da, euskararen  garapenerako IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatzea,  sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar da, hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. Helburu hauek lortzeko bidean AZKUE fundazioak ekimen bereziak bultzatuko ditu eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoa du zure laguntza eta partaidetza. Aurkezpen bideoa http://www.youtube.com/watch?v=GD0C8efvl64
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Gure proiektuak, zure mundua Ikasi, lan egin, jendea ezagutu, jolastu…sarean eta euskaraz. Gaur errazagoa da proiektu hauei esker besteak beste:
      • Wiki Plaza : Gure helburua Wikipedia euskaraz aurki daitezkeen sarrera kopurua areagotzea da, kultura eragile desberdinen arteko harremanak eta sinergiak bultzatuz.
      • Jakintza librea : AZKUE fundazioak Jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak, zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzea guztien eskura egon daitezen.
      • Jklik (ikas materiala): AZKUE Fundazioak euskarazko Jklik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean.
      • Kaixo Frankie! : Kode librean dagoen jokoa euskaratu dugu eta gainera, Bilbo inguruan jokatzeko aukera izango duzu.
      • XUXEN Bizkaieraz : Dagoeneko martxan dagoen euskara zuzentzailea bizkaierara egokituko dugu.
      • Euskararen Interpretazio Zentroa : Euskararen historia eta aniztasunari buruzko erakusketa elkarreragilea.
      • Mediategia : Orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea da egitasmo honen xedea.
      • Unibertsitate liburutegia : Unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen diren argitalpenen bilduma osatu nahi da.
      • Geurea jaso eta zabalduz! : Gure hizkuntzaren aniztasuna jasoko duen Ahotsak.com ataria. Besteak beste, bizkaierazko grabaketak jasoko ditu.
      • Euskara bidaiari : Euskarak munduan duen presentzia bizia mapamundi elkarreragile baten bidez azaldu nahi izan da.
    •  
      • KaixoFrankie! (YoFrankie!) bideojoko librea euskaldundu dugu zuretzat.
      • Interneten ikasketarako, enpresarako edo guretzako informazio baliagarria ez ezik, jolaserako guneak ere nahi ditugu euskaraz euskaldunok. Aisialdian Interneten ere gozatu nahi dugulako, eta gazteak eta nerabeak sarean ere euskarara hurbildu nahi ditugulako, eduki entretenigarriak eskaintzeko asmoa ere badu AZKUE fundazioak. Hasteko, joko bat euskaldundu dugu.
      • Murgil zaitez Frankieren munduan, euskaraz eta Bizkaiko toki ezagunetan jolastuz. Bilboko Indautxu plazan, Guggenheim Museoaren inguruan eta Getxoko portu zaharrean jolasteko aukera izango duzu, eta euskaraz. Anima zaitez eta froga ezazu zure trebezia joko dibertigarri honetan.
      • Plataforma-abentura joko honetan, Frankie urtxintxa bihurriak bidean agertzen zaizkion ur guztiak bildu behar ditu. Bere helburua zapuzten ahaleginduko diren animaliak aurkituko ditu bidean: arratoi maltzurrak, ahari bortitzak… Eta zure laguntza behar du Frankiek. Gida ezazu, eta irripartsu edukiko zaitu, liluratuta, eskenatoki ezberdinetan zehar.
      • Kode librean garatutako joko hau Blender Fundazioa ren parte den Blender Institutua k sortu du Fundazioaren izen bera daraman 3D irudiak sortzeko eta modelatzeko tresna ezaguna baliatuz. Joko honen pertsonai nagusia, Frankie,  Blender aplikazio berarekin sortutako “ Big Buck Bunny “ 3D animazio laburraren pertsonaietariko bat da.  
      • Bideo trailerra http://www.youtube.com/watch?v=ab1TPrstIZQ
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    •  
    • Horregatik, izan zaitez munduko jakintzaren parte baten idazle. Lagundu ezazu Wikipediako artikulu berriak sortzen eta doitzen. Egin zaitez WIKI-BITXI . Eta hasi euskara sarean josten gurekin. AZKUE fundaziotik jakintza librea bultzatu nahi dugu. Ezagutza guztirako sarrera librea duen tresnarik ezagunena gaur egun Wikipedia dela esan daiteke. Mundu osoko bolondresek parte parte hartzen ari dira beren ezagutza Wikipedian plazaratuz, eta gure hizkuntzan erabiltzaile euskaldunok egiten ez badugu, nork egingo du? Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 46.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu. Egizu sarrera bat. eu.wikipedia.org Munduko entziklopedia erraldoiena da Wikipedia. Edozein gai kontsultatzeko erreferente sahiestezina Interneten. Eta euskarazko bertsioa 47. postuan dago. Ez da txantxetarako emaitza orain arte lortutakoa, baina euskarazko Wikipedia zabalago bat lortu nahi dugu, jakina. Zuk bezala.
    • AZKUE fundazioak Jakintza librea bultzatu nahi du. Hau da, euskarazko edukiak, hala nola musika, filmak, liburuak, argazkiak, datuak, zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzea guztien eskura egon daitezen. Benetako jakintza librea eman dadin, ezinbestekoa da guztion elkarlana. Eta horretarako, parte-hartze eremuak izan behar dituzte eskura gizarteko eragile eta norbanako guztiek. AZKUE fundazioak lan ildo hau jarraitzen duten egitasmoak bultzatuko ditu, betiere jendearen parte-hartzea eta emaitzaren kalitatea bermatuz. Filosofia honek honako baldintzak bete behar ditu: sortutako lanak baimenik gabe banatu ahalko dira, era librean; eta guztion elkarlanaren bidez sortutako lanen gainean doiketak eta hobekuntzak egin ahalko dira, datu eta zehaztasun berriak gehituz, osagarritasuna eta etengabeko berrikuntza helburu. Gurekin bat zatoz? AZKUE Fundazioak Jakintza librea helburutzat duten tresna libreak eta euskarazkoak bultzatu eta ezagutarazi nahi ditu eta horretarako tresna horien inguruko informazioa biltzen duten edukiak (gidaliburuak,  bideoak…)  argitaratuko ditu atal honetan. JAKINTZA LIBREA
    •     Azkue fundazioa webgunearen berezko edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Azkuefundazioa.org-en Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 aukeratu dugu. Lizentzia honekin, edukiak kopiatu, banatu eta erakutsi zein lan eratorriak egin ahal izango dituzu, ondorengo baldintzak beteaz: - Edukiaren jatorrizko egilea aipatu behar duzu. - Edukiaren aldaketarik egiten baduzu, edo lan eratorri bat sortzen baduzu  (erabilpen komertzialak barne), hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza beretan egin beharko duzu.      Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua.      Etiketa hau Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia. Copyright sinboloa duten testuen kasuan, berriz, eskubide guztiak egileenak dira.
    • JKLIK (IKAS MATERIALA)   Irakaslea zara? Ordenagailu bidez landu nahi dituzu irakasgaiak? Erabili JKlik eta sortu itzazu, bakarrik edo taldean, zure ikasgaien inguruko aplikazio didaktikoak. JKik software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena: buru-hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, gurutzegramak, letra-sopak eta abar. Java plataformaren gainean garatuta dago eta Windows, Linux, Mac OS X eta Solaris sistema eragileetan funtzionatzen du. GNU GPL lizentziapean banatzen da. JKlik proiektua Klik 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Tarte horretan hezitzaile askok erabili izan dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko. AZKUE Fundazioak euskarazko Jklik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean. Hau da, Jklikaren inguruko euskal komunitatea eratu nahi du. Parte hartu nahi?   Klik egitasmoaren webgune ofizialerako sarbidea. http://clic.xtec.cat/
    • Ordenagailua euskaraz erabili ahal izateko tresnak gizartearen eskura jartea da AZKUE fundazinoaren helburuetariko bat eta horregatik Xuxen B bizkaierazko zuzentzailea sustatu nahi izan dogu. XUXEN B zuzentzaile automatikoaren helburua da bizkaieraz idatzitako testuetan akats ortografikoak detektetea eta zuzentzea, ahal danik eta modurik erosoenean eta eraginkorrenean. Tresna hau sortzeko Labayru Ikastegiak atondutako bizkaiera estandarraren ereduari jarraitu deutsagu. Bizkaierarako zuzentzaile ortografiko honek XUXENen gainerako bersioak lez funtzionetan dau. Ezagutzen ez dituan berbak gorriz azpimarratzen ditu, eta erabiltzaileari ordeko berba egokiak eskintzen deutsaz. Halanda guzti be, XUXEN Bk bizkaierazko testu baten berben itxura ona zein dan adierazoten dau, horixe besterik ez. Esaterako, ‘tradizio’ euskerazko hitz jatorra izanda be, XUXEN Bk gorriz azpimarratuko dau, eta ‘tradizino’ ordean emongo dau, idazkera taiuzkotzat. Euskera baturako XUXEN eta bizkaierarako XUXEN B, programa berean eta era berean erabili ahal izango dira, hau da, ez da bata desinstalau behar izango besteagaz balietako. Dana dala, hori zelan egin eta osterantzeko zehetasunak be eskuliburuan daukazuz. XUXEN B Eleka Ingeniaritza Linguistikoak, EHUko IXA taldeak eta Labayru Ikastegiak garatu dabe eta AZKUE fundazioaren bitartez dohain banatu eta guztiontzako eskuragarri izango da sarean. www.xuxen.com
    • AZKUE fundazioaren Euskararen Etxeko lehenengo solairuan dago Euskararen Interpretazio Zentroa . Tren geltoki baten antza du, eta erakusketa elkarreragile baten bitartez, euskararen historia eta bilakaera azaltzen ditu denboran zehar egindako bidaia azalduz Erakusketa osotzen duten gune ezberdinen artean, batzuk bereziki interesgarriak dira:   1. trena: “Euskara bat eta asko” 2. trena: “Atzo eta gaur” Nasa:  “Mithridates jokoa eta Plazaola aldizkari digitala” Itxaron gela: “Euskara bidaiari ” EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
    • MEDIATEGIA Helburua honako hau da: orain arte euskaraz argitaratu den material guztiarekin artxibo multimedia bat osatzea (CD, disketeak, DVD). Gainera, bildutako materiala Mediategian bertan ikusiko da, horretarako beharrezkoak diren sistema eragile, hardwarea eta bistaratzaile jakin batzuen bertsioak (Quicktime, soinu eta bideo txartelak, etab...) eskura egongo dira, nahiz eta horietako batzuk merkatutik at egon. Honela jokatzeko dagoen arrazoi nagusienetako bat hau da : gisa honetako materialak ez direla sistematikoki bildu ez biblioteketan ezta inongo gune kulturaletan ere, eta beraz, ez litzatekeela harritzekoa horietako asko eta asko jada betirako galduak izatea, eta beste kasu batzuetan berriz, ale bakanak bakarrik gelditzea erabiltzeko moduan jabe partikularren eskuetan. Mediategia, ikertzaile eta , oro har, euskaldunentzat pentsatuta dago, baina gizarte osoari zabalik dago. http://www.euskararenetxea.net/mediategia/euskara/principal.php
    • UNIBERTSITATE LIBURUTEGIA   Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua, EIRE ( Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea ) eta Euskararen Etxearen arteko lankidetzari esker sortu zen. Gordailu honetan, 1990tik egundaino argitaratutako unibertsitate liburuak daude. EIREren definizioaren arabera, “euskarazko unibertsitate liburua unibertsitateko irakaskuntzan eta ikerkuntzan erabiltzen den argitalpena da, jatorriz euskaraz idatzi eta sortua, edo beste hizkuntza batetik euskarara itzulia”.  Hori eskuetan, Batzorde Zientifiko batek onetsiko ditu gordailuan egongo diren liburuak. Gordailua 2. solairuko Liburutegian kokatuta dago eta liburuak bertako apaletan erakusgarri egongo dira beti, ikasle, irakasle eta gizarteari zabalik, baina ezin izango dira bertatik atera, edo maileguan utzi. Liburuen katalogoa interneten, AZKUE Fundazioaren webgunean ikusgai dago, kontsulta bibliografikoak egin ahal izateko. http://www.euskararenetxea.net/liburutegia/euskara/principal.php
    • GEUREA JASO ETA ZABALDUZ! Proiektu honen helburu nagusia Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea da. Hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. Hau ez da hutsetik hasitako proiektua. Dagoeneko martxan daude Euskal Herriko ahozko ondarea bildu nahi duten zenbait ekimen. Ahotsak.com -en, hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari dira elkarlanean , denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko. Eta AZKUE fundazioa horietako bat da. Egitasmo honen helburua, 2012. urterako Euskal Herriko udalerri guztietako lekukotasuna jasotzea da, herri bakoitzean, gutxienez, elkarrizketa bat eginez. Horrela, herri bakoitzeko hizkera eta memoria historikoa jasota izango dira. Bizkaian lan honetan Ahotsak.com eta Labayru elkar lanean jardungo dute. Euskal Herri osoko datuak bilduko dira, beti ere tokian tokiko egoera kontuan hartuta. Informazioa herrika, gaika eta euskalkika antolatuko da. Jasotako guztia librea izango da, CC lizentziapean zabaldua. Proiektu irekia da eta interesa duen orok har dezake parte, betiere proiektuaren oinarriekin bat eginez gero. Dagoeneko 55 erakundek, udalek, elkartek eta ikerlarik egin dute bat proiektuarekin. http://www.ahotsak.com
    • EUSKARA BIDAIARI _______   Euskara hizkuntza bidaiaria izan da. Horren froga bizia munduan zehar topa daitezkeen euskararen testigantzak dira. XVI. Mendetik Amerika aldera abiatu diren euskaldun gehienek, bertako gizarteetan txertatu arren, euskalduntasunaren garra eta beren nortasunari eustekotan, elkarrekin topatzeko zentroak eraiki dituztelako, Euskal Etxeak, askotan euskara ikasteko gune aproposak. Gaur egun munduko zenbait unibertsitatetan ere euskara irakasten da eta gero eta gehiago dira guru hizkuntzarekiko zaletasuna erakusten dutenak. Bestalde, Euskarak beste kultura batzuengan ere eragina izan du eta hor daude Ternuako eta Islandiako euskal Pidginen adibideak. Hau guztia, Mapamundi elkarreragile baten bidez azaldu nahi izan da. http://www.euskararenetxea.net/euskaramunduan.php
      • Webgune berria Euskalduna baldin bazara eta Interneti edo teknologia berriei buruz zer esana baldin baduzu, zatoz! Aurkeztu guri zure egitasmoak, gertu gaituzu. AZKUE fundazioak zure mundua izan nahi duelako.  
      •   www.azkuefundazioa.org
      • Urriaren 26tik azaroaren 6ra 2.300 bisita izan ditugu.
    •   AZKUE fundazioaren Webgunean parte-hartzeko bide berriak izango dituzu. Parte-hartzearen kontzeptutik abiatu den webgune honetan subjektu pasiboa izatetik agente aktiboa izatera pasako zara iruzkinak publikatuz, foroetan parte-hartuz, “Zer berri” ataleko albisteak komentatuz eta euskararekin zerikusiren bat duten irudiak eta bideoak gurera ekarriz eta partekatuz.  www.azkuefundazioa.org Zerbitzu guztiak klik bateanMundu berrirako webgune berria Azkue jarioa sare sozialetan Lan tresnak  (hiztegiak, arauak, …) Esteka interesgarriak Blogroll-a Euskarazko softwarea deskargagarri Iragarkitxoak
    • Youtube :  http://www.youtube.com/user/AzkueFundazioa   Euskaltube http://euskaltube.com/memberprofile.php?uid=2389 Flicker  http://www.flickr.com/photos/azkuefundazioa/   Facebook   http://www.facebook.com/pages/Azkue-Fundazioa/169440806666 Twitter                   https://twitter.com/AzkueFundazioa   BAT EGIN GUREKIN! AZKUE JARIOA SARE SOZIALETAN Jada 606 jarraitzaile
    •  
    • PUBLIZITATE KANPAINAREN IRAGARKIAK
    • PUBLIZITATE KANPAINAREN IRAGARKIAK