Sentitzeko ipuinak euskaratuak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Sentitzeko ipuinak euskaratuak

on

  • 2,241 views

 

Statistics

Views

Total Views
2,241
Views on SlideShare
1,400
Embed Views
841

Actions

Likes
0
Downloads
51
Comments
0

3 Embeds 841

http://www.scoop.it 725
http://ikasbideakoliburutegia.wordpress.com 113
http://moodle8.hezkuntza.net 3

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft Word

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    Sentitzeko ipuinak euskaratuak Sentitzeko ipuinak euskaratuak Document Transcript

    • SENTIARAZTEKO IPUINAK BEGOÑA IBARROLA AURKIBIDEAPOZA: Maskorretan.TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa.BELDURRA: Iñurri bidaiaria.AUSARDIA: Ausarten taldea.ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso.ESKER ONA: Ehunzango dantzaria.BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina.ENPATIA: Amets ehulea.BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa.LOTSA: Elenaren anaia.NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena galdu zuen printzea.HASERREA: Ibilaldia izarretan.
    • POZA Guri positiboak diren gertaerak jazotzen zaizkigunean sortzen zaigunemozioa edo sentsazioa da poza. Geure buruari jarritako helburua lortzeanedo sentsazio atsegina somatzean azaltzen dena. Noiz senti dezakegu poza?  Nahi duguna lortzen dugunean.  Arazoren bat konpontzen dugunean.  Maite ditugun lagunekin gaudenean.  Gauza baikorrak gertatzen direla somatzen dugunean.  Pozik dauden pertsonak ikusten ditugunean.  Gustatzen zaigun zerbaitekin harritzen gaituztenean.  Besteei zoriontsu izaten laguntzen diegunean. MASKORRETAN Olatuak oso pozik sentitzen ziren itsasoan zeudelako. Bazekitenberaiei esker umeek ondo pasatzen zutela, haien gainetik saltoka etagazteek tablen gainean irrist egiten. Baina, batzuetan itsasoak lasai egon nahi izaten zuen eta atsedenahartzera bidaltzen zituen olatuak, eta orduan hondartzara txikienakbakarrik iristen ziren. Hondartza pozik zegoen olatuen joan-etorrinekaezina ikustean. Gogoko zuen haien abestia, nahiz eta oso polita izan,pertsona batzuek bakarrik entzun ohi dutena. Olatuek arrastaka itsasertzeraino ekarritako maskorrak ere pozik zeuden eguzkia ikusteaz.Azkenean, hondartzara ailegatu eta zain geratu ziren haurren bat gerturatueta hartuak izan arte. Ur ertzean Elena izeneko neskatila bat zebilen. Eskuan pertz urdinazeraman eta noizbehinka makurtzen zen itsasoak hondartzara eramandakomaskor eta harriak jasotzeko. Hondarrean erdi lurperatuta zegoen maskorhandi bat hartu bitartean esan zuen: “ Zein polita den! Pixka bat bustiko duthobeto ikusteko.” Uretara hurbilduta maskorra garbitu zuen Elenak, bere edertasunaeta itxura paregabea agerian utziz. Etxera eraman zuenean aitak esan zion: - Elena, hau erromes maskorra da. - Aita, zer da erromesa? - Erromesaldia egiten duena, Done Jakue bidea esaterako. Horrelakomaskorra Compostelako Santiagora doazen erromesek bereizgarri moduraeraman ohi dute. Non aurkitu duzu?
    • - Ur ertzean. Gogoko ditudanak nire bildumarako hartzen ditut. - Ziur maskor honek baduela zer kontaturik! Zenbat gauza ikusi oteditu! Hurrengo hiru egunetan Elenak beti maskorra berarekin eramatenzuen eta bizitzan zehar ikusitakoa kontatzeko eskatzen zion arren,maskorrak ez zion erantzuten. Egun batean maskorrak jasotzen zebilen andre bat ikusi zuen Elenak.Neskatilarengana hurbilduta galdetu zion andreak: - Utziko al didazu ikusten jaso dituzun maskorrak? - Bai, eta zuk erakutsiko al dizkidazu zeureak? –esan zuen Elenak. - Noski – erantzun zion andreak. Hondarrean elkarrekin eseri ziren, maskorrez betetako pertzakhustuz. - Arraioa!! A zer maskor ederra duzun!! –esan zion andreak. - Nire aitak erromes maskorra dela esan dit. - Bai horixe!! Zoragarria da! Ez al duzu uste? Ziur nago maskor horreknoiz edo noiz Done Jakue bidea egin badu gauza asko ikusi izango dituela. - Gauza bera esan dit aitak, horregatik eskatzen ari natzaioikusitakoa kontatzeko, baina ez dit ezer esaten. - Agian ez diozu arretaz entzuten –erantzun zuen andreak-. Eginbehar duzuna zera da: esku artean maskorra hartu eta adi-adi entzun berakkontatu nahi dizuna. Begiak itxi eta imajinatu ikusi dituen lekuak, ezagutudituen pertsona guztiak, entzun dituenak... Arratsalde horretan bertan, gurasoak bazkaldu ondoren, atsedenahartzen ari zirela, emakumeak esandakoa egin zuen Elenak. Bere burutikirudi ugari pasa ziren: mendi berdeen paisaiak, teilatu arbeladun herritxikiak, euria, eguzkia, baina baita jendearen arteko elkarrizketak etaisiluneak ere. Bere barnean zerbait berezia sentitu zuen, emozio izugarriazen, eta une horretatik aurrera erromesa izango zela eta Done Jakue bideaegingo zuela erabaki zuen. Arratsaldeko azken orduak isilik eman zituen eta oherakoan amakmusua ematera zihoala, Elenak galdetu zion: - Ama, ni erromesa izan ninteke? - Alabatxo, zer dela eta galdetzen didazu hori? - Ama, hondartzan andre batekin topo egin dut eta maskor batek kontuak esan dizkit! Hurrengo udaran, zergatik ez dugu Done Jakue bidea egiten? - Begira, oso goiz da horretan pentsatzeko, oraindik ez baita aurtengo udara bukatu. Biharamunean, gosaltzen ari zirela, aitak esan zion: - Elena, Bide Jakue egiteko gogoa duzula esan dit amak.
    • - Bai aita, izugarri gustatuko litzaidake. - Baina oraindik txikia zara, koxkortzen zarenean ikusiko dugu. - Baina nik orain joan nahi dut! Mesedez... Eztabaida bukatutzat jo zuen arren, aitari ezin zitzaion burutikkendu alabak esandakoa. Harrigarria eta, era berean, hunkigarria irudituzitzaion alabak Done Jakue bidea egin nahi izate hori, berarentzat ere,gaztaroan garrantzitsua izan baitzen. Udarako azken egunak turismokomapei eta liburuxkei begira eman zituen, eta oporrak bukatu aurretikalabari esan zion: - Elena, zutaz harro nago, eta zoriontsu sentitzen naiz erromesa izan nahi duzulako. Ba al dakizu gaztetan Done Jakue bidea egin nuela? Niretzat esperientzia zoragarria izan zen eta gauza asko ulertzen lagundu zidan. Pentsatu dut, oraindik oso txikia zarenez, datorren udaran egin genezakeela Santiago bidearen zati txiki bat. Zer iruditzen zaizu? Hori entzutean, Elenak aita besarkatu zuen. Zoriontsu zegoen. - Eskerrik asko, aita! Gaur bertan hasiko naiz prestatzen. Handik aurrera Elenak, aitarekin batera, prestatzen jardun zuen etalepotik zintzilik eramaten zuen beti hondartzan aurkitutako maskorra. GOGOETAK  Inoiz hartu al duzu maskorrik edo harririk hondartzan? Zein dira gehien gustatu zaizkizunak?  Inoiz entzun al duzu ezer Done Jakue bideaz? Galdetu inguruan duzun jendeari ea zerbait kontatzen dizuten horretaz.  Inoiz sentitu al duzu erabateko pozik eta zorionik egin duzun bidaiaren batean? Nora zindoazen? Eta nondik zentozen?  Zu Elenaren lekuan egon izan bazina, zer egingo zenukeen maskorrarekin?  Ondo deritzozu aitak izan zuen ideiari?  Marraztu ezazu maskorra edo Elena edo ipuinaren pasarte bat.  Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat alda dezakezu, edo Elenak gurasoekin Compostelako Santiagora egindako bidaiaren jarraipena egin.
    • TRISTURA Garrantzitsutzat jotzen den zerbait, itxarobideak edo ustezfinkatua zena galtzean sortzen zaigun emozioa edo sentimendua da tristura. Noiz senti dezakegu tristura?  Arazo larriak ditugunean.  Garrantzitsutzat jotzen duguna galtzean.  Maite ditugunak gaixotzen edo hiltzen zaizkigunean.  Lagunik ez dugunean.  Maitasun eta arreta eskasa jasotzen dugunean.  Maite ditugunak triste ikusten ditugunean.  Lekuren bat, familia, lana utzi behar baditugu. NEGARRIK EGIN NAHI EZ ZUEN SAHATSA Goiz partean parkea oso leku tristea izaten zen: kolunpioak etatxirristak hutsik, zalditxoa geldi- geldi, umeak eskolan, zuhaitzak eretriste... Arratsaldean, berriz, haurren jolasak eta barreak alaitzen zutenparkea. Abarren artean ezkutaketan jolasten ari zirela umeek kilimak egitenzizkioten parkean zegoen Sahatsari. Hau betilun egon ohi zen, bestezuhaitzek bere kontura barre egin eta honelakoak esaten zizkiotelako: -Tontolapikoa zara, Sahatsa!! Tristurak jotzen zuenean, negarrari ezin eutsirik egoten zenbatzuetan, baina beste zuhaitzen aurrean indartsu eta heldu azaldu nahizuenez ez zen negarrez hasten. Arratsalde batean zerbait berezia gertatu zen: Nizarrek, txiki-txikitatik ezagutzen zuen umeak, enborrari helduz negarrari eman zion abarartean ezkutatu bitartean. Sahatsak ez zekien zer egin. Haurrak barrez ikusi zituen beti;txirristatik erori eta min hartu ondorenean ez bazen. - Zer gertatzen zaizu, Nizar?- galdetu zion harriturik. - Nire txakurra, Coliblanca, gaixorik dago; helduek diotenez, larridago eta albaitariarengana eraman behar da. Eta hilko balitz? Nizarrek ezin zuen hitzik esan, negarrari eutsi ezinik. - Zer egin nezake zuregatik?- galdetu zion Sahatsak. - Ezkuta nazazu zure abarren artean, besteek negarrez ikusteaklotsatzen nau, dagoeneko bost urte beteak baititut. Orduan Sahatsak abarrekin besarkatu zuen umea, besteen begiradazorrotzetatik babesteko.
    • “Umeek ere negar egiten dute, beraz...” pentsatu zuen.” Eta zer dela-eta nik ezin dut negarrik egin? Parkeko jakintsuenari, hau da, Haritzzaharrari, galdetuko diot. Ziur nago lagunduko didala, bizitza luzea izanduenez, zer esana izango du”. - Esadazu, Haritz zaharra, ondo al deritzozu negar egiteari? - Sahats maitea: negar egitea ondo dago beti ere zuri edota zukmaite dituzun horiei zerbait gertatutakoan; arreta lortzeko bakarrik bada,ez ordea. Ez lotsatu negar egiteaz eta ez ezazu pentsa umeek bakarrikegiten dutela negar, helduek ere egiten baitute. Zure lagunen bat negarrezikusten baduzu ez iseka egin, saiatu bera lasaitzen. - Eskerrik asko, Haritza. Orain badakit zer egin beste zuhaitzek nirekontura barre egiten badute, hauxe esango diet: “Triste zaudenean normalada negar egitea, eta hori da, nire lagunari gertatzen ari zaiona.” Umea horrela ikustean, Sahatsa ere, triste jarri zen eta elkarrekinnegarrari eman zioten. Orduan, Nizarrek esan zion: - Eta zuk zer dela-eta egiten duzu negar, Sahats negartia? - Triste nago zure txakurrari gertatutakoagatik, baita parkeko bestezuhaitzek nitaz barre egiten dutelako ere. Baina orain hobeto sentitzennaiz zu nire laguna zarelako. Sahatsak negar egiteari utzi zion eta esan zuen: - Zuri esker garrantzitsua den zerbait ikasi dut. Nizarrek Sahatsa besarkatu ondoren, eskerrak eman zizkion lagunazuelako, bere kontura barre egin ez zuelako eta abarren artean ezkutatuzuelako. Handik aurrera ez Sahatsa, ez Nizar, ez dira lotsatzen negaregiteaz, baldin eta arrazoiren bat badago, jakina. GOGOETAK  Inoiz sentitu al zara triste?  Inork iseka egin dizu negar egiteagatik?  Inoren aurrean negar egiteak lotsarazten al zaitu?  Bakarrik umeek negar egiten dutela uste al duzu? Inoiz ikusi al duzu helduren bat negarrez? Ba al dakizu zer dela eta ari zen negarrez?  Nizar triste dago. Gogoratzen al duzu zergatik zegoen horrela?  Sahatsa ere triste dago, zer dela eta?  Inoiz lagunen bat triste ikusi baduzu, zer egin izan duzu poztu zedin?  Edonori ez diogu esaten nola sentitzen garen. Nori esango zenioke?  Nahi izanez gero, ipuineko pasarteren bat edo pertsonaiaren bat margo dezakezu.  Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat edota bukaera alda dezakezu. Horrez gain Nizarri edo Sahats negartiari buruzko kontu berriak asmatu.
    • BELDURRAGure ongizate fisiko edo psikikoa arriskuan somatzen dituguneansortzen zaigun emozioa edo sentimendua da beldurra.Noiz senti dezakegu beldurra?  Ilunpean gaudenean, amesgaiztoak ditugunean etab..  Ezezaguna zaigunaren aurrean gaudenean, pertsonak nahiz lekuak edo egoerak izan.  Besteek beldurra erabiltzen dutenean gu kontrolatzeko.  Porrot egiten dugunean, besteekin ditugun harremanetan, eskolan edo lanean ari garenean.  Bakarrik sentitzen garenean.  Zer esan edota zer egin ez dakigunean.  Besteek gure kontra indarkeria erabiltzen dutenean. INURRI BIDAIARIA Inurritxoa beldurtuta zegoen, lagunak begien bistatik galdu etabakarrik sentitzen zen. -A zer zoritxarra! Bakarrik utzi naute –zioen negarrez, alde bateraeta bestera begira zebilen bitartean. Han zebilen sugandila batek galdetu zion: -Zer dela eta ari zara negarrez? -Galduta nago, nire taldekoek alde egin dute eta ez ditut aurkitzen.Beldur naiz, ez baitakit bakarrik etxera itzultzen. -Ez kezkatu, aurkituko ditugu, zatoz nirekin! Inurritxoa hain txikia zenez, sugandilaren gainera igo zen. -Goazen basoan zehar ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak. Errekatxo batera iritsi ziren eta igel batek galdetu zien: -Nora doa inurritxo bat sugandilaren gainean? Sugandilak esan zion inurria beldurtuta zegoela lagunak galduzituelako eta lagundu egin nahi ziola. -Nik ere lagundu nahi dizuet; igo zaitezte nire gainera, ibaiarenertzetik joango gara ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak. Ez eginnegarrik, sugandila eta bion artean aurkituko ditugu eta. Sugandila igelaren gainera igo zenean, inurria ikaragarri poztu zen,han goitik ikusten zuena paregabeko ikuskizuna baitzen. -Zenbat gauza ikusten ditudan hemendik! Zein handia den hau guztia!–zioen txunditurik, begiak zabal - zabalik zituela.
    • -Nora doaz inurria eta sugandila, igelaren gainean? –galdetu zieninguruan zebilen dortoka batek. Eta orduan istorioa kontatu zioten. -Nik ere lagundu nahi dizut, inurritxo. Igo zuek hirurok nireoskolaren gainera, badakit non egon litezkeen inurriak. -Baina zu oso motela zara! –esan zuen sugandilak. - Baina zaharra naiz eta oso jakintsua. Nik badakit zein direninguruko animalien ohiturak eta badaukat inurriari laguntzea inurritegiatopatzen. Inurria zeharo txundituta zegoen, ezin zuen txintik ere atera. Igeladortokaren gainera igo zen, hara zer ikusi zituen orduan handik!: ibaia,lorez estalitako zelaiak, mendiak, urrutiko etxeak...Ezin zuen imajinatu ereegin mundua hain handia izango zenik. “Nire lagunek hau guztia ikusiko balute” pentsatu zuen aieneka arizen bitartean. Jadanik ez zuen beldurrik somatzen; izan ere, mendianaurkitzen zituen animalia guztiak bere kideak topatzen laguntzeko prestzeuden. ”Nire lagunek egoera dibertigarri honetan ikusiko banindute!...” Bidean inurri ilara bat topatu zuten eta dortokak galdetu zien: -Ez zarete ba ibiliko zuen lagun baten bila? -Bai, bai –erantzun zuten negar zotinka.Orain dela gutxi galdu zaigu, eta ez dugu etxera itzuli nahi aurkitu arte,hain beldurtuta egongo da, gaixoa! -Eta zer dela eta daramazu oskolaren gainean igela? Eta igelaksugandila? Eta sugandilak...gure laguna? Zur eta lur zeuden ikusten ari zirena ikusita. -Lagunak, a zer poza!! Lagun hauei esker aurkitu zaituztet etagainera, mundua zein handia den jakin dut. Beldurtuta nengoen, bakarriksentitzen nintzelako, baina gero sugandilak, igelak eta dortokak lagundudidate. Dortokak, jakintsua eta buru onekoa izanik, bazekien non egongozineten. Lehenengo igela dortokaren gainetik jaitsi zen, ondoren sugandilaigelaren gainetik eta azkenean inurria sugandilaren gainetik. Inurriek esanzioten handik aurrera lagunen ondoan, urrundu gabe, ibiltzea komenizitzaiola, gal ez zedin; jarraian animaliei -dortoka, igela eta sugandilari-eskerrak eman zizkieten inurriari laguntza eman izanagatik. Harrezkero,inurria lagunen ondoan ibili ohi da, baina noiz edo noizingurura begiratzen du, ea bere gainean paseatzera eramango duen lagunikikusten duen.
    • GOGOETAK Nola sentitu zen inurria lagunak begien bistatik galdu zituenean. Animaliek kideak aurkitzen lagundu diote. Arazoren bat duzunean zure lagunek laguntzen al dizute? Beldurra pasatu zaionean inurria poz-pozik dago, handik goitik ikusten zuenaz jabetzean. Inoiz beldurra gainditu ondoren lortu al duzu ondo sentitzea? Noiz? Inurriaren lekuan egongo bazina, zer egingo zenuke? Ipuinaren bukaera alda dezakezu edota bururatzen zaizuna gehitu. Inurria bera margo dezakezu edota kideak aurkitzen lagundu dioten animaliak.
    • AUSARDIA Arrisku eta zailtasunei aurre egiten dakigunean. Honako egoera hauetan emozio honekin topo egin genezake: Beldurra gainditzeko gai garenean. Zailtasunei aurre egiten diegunean. Indarkeria erabiltzen dutenei indarkeriarik gabe aurre egiten diegunean. Ohikoa ez den zailtasunari aurre egiten diogunean. Oztopoak gaindituz helburuak lortzen ditugunean. Erronka bati aurre egiten diogunean. AUSARTEN TALDEA Haur guztiek txalotu eta Samueli esaten zioten:-Aupa! Oso ongi Samuel! Indartsuena zara! Eta Samuelek horrelakoetan besoak altxatzen zituen irabazle gisa.Alan aldiz, lurrean zeharo beldurtuta eta ezpainak odoletan zituela zegoen. Samuelek uste zuen dena indarra erabiliz konpon zitekeela; izan ere,bera, gainontzekoak baino handiago eta indartsuagoa zen. Norbaitek kontra egiten zioenean, muturrekoa emateko mehatxuegiten zion. Berak esandakoa betetzen zuten gehienek, beldurra baitzioten. Bainahau ez zen Alanen kasua, ez baitzuen erraz amore ematen. JolasgaraianSamuelek otartekoa eskatu zioenean, honek ez zion eman. Orduan, gelakoharroputzak otartekoa kendu, bultza egin eta bere mutur aurrean jatenhasi zen. Alan, oraindik, lurrean zegoen Agustin irakaslea hurbildu zenean:-Zer gertatzen ari da hemen? -galdetu zuen.-Ezer ere ez irakasle, borrokatxo bat –erantzun zuen mutiko batek.-Nor hasi da? –ea Alan –esan zion altxatzen laguntzen zion bitartean. –Norkjo zaitu? Alan isilik geratu zen, bere buruari galdezka irtenbide bat bilatunahian. Baina, ez zekien zer egin: egia esaten bazuen, Samuel berriro ereaurrez aurre izango zuen eta oraingoan, gainera, eskolatik kanpo, inorenbabesik gabe. Borroka berak hasi zuela esaten bazuen, kolpeaz gain irakaslearenzigorra jaso zezakeen eta agian gurasoei zuzendutako oharra. Isilik geratuz
    • gero, denen aurrean barregarri geratuko zen eta gezurra esan ziolakoirakaslea haserretuko zitzaion. Beraz, Alanek arazoa zuen, arazo latza gainera.-Garrantzirik gabeko borroka besterik ez da izan, irakasle.-Bada, esango didazu zer egiten duzun lurrean, ezpainetik odola darizula.-Samuelek nahi gabe bultza eta erori egin naiz. Irakaslea ez zen batere konforme geratu azalpenarekin, baina, ezzuen ezer gehiago galdetu eta ikasleak gelara bidali zituen. Alanek denen ahotik isilpeka entzun behar izan zuen: - Kakatia, oilo bustia, babalorea! Minduta egon arren, ez zuen txintik ere esan eta gertatutakoalehenbailehen ahazten saiatu zen. Eskolatik etxerako bidea oinez egin zuen burumakur eta pentsakor,norbait atzetik zetorkiola konturatu gabe.- Kaixo arratsaldeon Alan - esan zion neska batek irribartsu.- Nor zara zu? Ez zaitut ezagutzen, nola dakizu nire izena?- Nala naiz eta zuri buruz dena dakit. Alan aho zabalik neskari begira geratuzitzaion, honek esaten zuena ulertu gabe.- Ni urrutiko herri magiko batean bizi naiz eta zure beste aldea naiz. Herrihorretan denek ezagutzen zaituzte, Alan.- Herri magiko horretan, denek ezagutzen nautela diozu? Ez dut ezertxoere ulertzen.- Nahi baduzu azalduko dizut.- Entzungo dizut, dena kontatu.- eskatu zion Alanek.- Nire herrian Ausarten errege deitzen dizute, denei aurre egiten diezulakoindarra erabili gabe. Alanek burumakur esan zion Nalari:- Baina orain ez naiz ausarta. Gaur gelako mutil batek nire ogitartekoa emanez diodalako jo egin nau eta ez dut nire burua babesten jakin izan.- Agian jo zaituen mutila koldarra da eta indarra erabiltzen du beldurraduelako.- Samuelek beldurra? Zuk ez duzu ezagutzen,...- Bai Samuelek indarra erabiltzen badu, zuek ikaratu eta urrunmantentzeagatik egiten du, izan ere Samuel zuen beldur da. Ez al duzu alauste?- Beno, horrela begiratuta, agian arrazoi duzu.- Gaur zuregana etorri naiz, nahiz eta zuk horrela ez uste, zure barruanausardia duzula gogorarazteko. Ez ahaztu Ausarten Errege deitzendizutela. Alanek eta Nalak hizketan jarraitu zuten etxerako bidean. - Berriz ikusiko zaitut? Oso interesgarria da kontatu didazun hori.
    • - Berriro ere elkarren berri izango dugu...- Bat-batean arrastorik utzi gabe desagertu zen. Alanek hau guztia ametsa izan zela pentsatu zuen, baina amak etxeansartzean, neskari buruz galdetu zionean konturatu zen gertatutakoa ez zelaametsa izan. Hurrengo egunean, gelara joan zenean plan bat zuen buruan Alanek:Samuelek maiz zirikatzen zituen gelakide batzuekin hitz egin zuen etahonela esan zien: -Samuel bakarra da eta gu,aldiz, asko gara; beraz, gutako batekinsartzen den bakoitzean denok aurrez aurre izango gaitu. Zer deritzozue? -Primeran eta denon artean eskarmentu ederra emango diogu, jipoigalanta. -Ez, ez dago jo beharrik, denok elkartuta ikusiz gero ez da ausartuko;azken batean beldurra digu. Honekin ados bazaudete taldea osa dezakegu,Ausarten taldea. Zer diozue? Denak ados ziren eta ondoren taldea ezagun egingo zuen armarriasortzeari ekin zioten, Antzinako Zaldunen gisa. Ausarten taldea egunetik egunera hazten ari zen bitartean Samuelbakarrik geratzen hasia zen, taldeko bazkide izateak abantaila ugaribaitzituen: babesa, lasaitasuna,... Aurrerantzean bakean utzi zituen. Alanek ez zuen Nala inoiz ahaztu eta oraindik ere egunen bateanetorriko delakoan dago. GOGOETAK Samuelen antzeko neska-mutilik ezagutzen al duzu? Zein da bere jarrera? Kideekin egunerokoan, nola jokatzen duzu? Zuk nahi duzuna egiten duzu edo beste batek agindutakoa egiten duzu? Zure ustez: Alan ausarta al da? Zergatik? A zer buruhaustea izan duen Alanek irakasleak zer gertatu den galdetu dioenean. Zuk egoera horretan, zer erantzungo zenuke? Nor da Nala? Zer dela eta agertzen zaio? Ausarten taldea osatu izanari zer deritzozu? Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina ipuinari. Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin.
    • ANTSIETATEA Arriskuak edota mehatxuak, aurrez zehaztutakoak edo ez,aurreikusten ditugunean sortzen den emozioa. Honekin batera beldurra,kezka eta tentsioa antzeman daitezke. Honako egoera hauetan antsietatearekin topo egin dezakegu:  Egoera arriskutsuetan.  Lehen aldiz zerbait egin behar dugunean.  Azterketetan.  Uste gabeko egoeretan.  Lanak azkarregi egin nahi ditugunean.  Gehiegi larritzen garenean.  Jende aurrean zerbait adierazi behar dugunean. IPURTARIN ETA MANTSO Ipurtarin sugandila ez zen inoiz geldirik egoten, eguna, batetikbestera korrika igarotzen zuen, atsedenik hartu gabe, nahiz eta eguraldieguzkitsua izan.-Ez al duzu atseden hartu behar? -esan zion Mantso izeneko sugandilak.-Primeran egoten da eguzkitan!-Gezurra dirudi, hainbeste egiteko dugu eta zu denbora galtzen -erantzunzion Ipurtarinek haserre.-Ez naiz denbora galtzen ari, nik ederki asko aprobretxatzen dut denbora.Orain, atseden hartu eta indar berritu eta gero, egin beharrekoak egingoditut. Mantso sugandilak pentsatzen zuen Ipurtarin gehiegi arduratzen zelaegitekoaz: janaria aurkitu, etxea garbitu,... eta lagunaz errukitzen zenbizitzaz ez zuelako gozatzen. Gainera, hainbeste kezkatzen zituen hainbat arazo gero ez ziren hainlarriak izaten. Joan den urtean, adibidez, oso kezkatuta egon zen, udanherriko haurrak sugandilak harrapatzera aterako zirela eta beraiek larriibiliko zirela pentsatu zuelako. Baina, ez zen horrelakorik gertatu etaneska-mutilek primeran pasa zuten sugandilak bakean utzita. Orain ere kezkaturik zegoen agian nahikoa jatekorik izango ezzuelakoan.
    • -Ez duzu zertan kezkaturik -esaten zion Mantsok,-zuk aurkitzen ez baduzudenon artean jatekoa bilduko dugu; gainera udaberria iristear dago eta ziurjanari ugari izango dugula. Egun batean, hor zihoan Ipurtarin itsu-itsuan korrika eta bat bateanlorontzi huts baten barrura erori zen. Handik irteten ahalegindu zen,baina, paretak altuegiak zirenez ez zuen lortu.- Lagundu, lagundu,... Norbaitek hemendik atera nazala, mesedez! Baina, ez zuen inork entzun, ezta Mantsok ere, harri baten gaineaneguzkitan lasai zegoen eta. Halako batean, Mantsok bueltatxo bat ematea erabaki zuen etalorontziaren ondoan pasatzerakoan lagunaren ahotsa entzun zuen, laguntzaeske.-Non zaude? ez zaitut ikusten - esan zuen Mantsok.-Lorontziaren barruan nago eta ezin dut hemendik atera. –erantzun ziontriste Ipurtarinek.-Nik ezin dizut lagundu, ni ere erortzeko beldur naiz. Mantsok ez zekien zer egin. Bat batean Mirlo txoria ikusi zuen etahonela esan zion:-Kaixo laguna, Ipurtarin sugandila lorontzi barrura erori da eta ezindiezaioket irteten lagundu. Zer egin dezakegu?-Lasai, lagunduko dizuet. Mirlo oso txori atsegin eta alaia zen. Luma beltzak zituen eta mokoa,berriz, horia zuen. Sarritan lorategian saltoka ikusten zuten. Mantsok Ipurtarin non zegoen erakutsi zion eta hantxe aurkitu zutenIpurtarin gaixoa negarrez. Mirlo lorontzira gerturatu eta esan zion:-Lasai Ipurtarin, hemendik ateratzen lagunduko dizut. Adi entzun: zuzauden tokira jaitsiko naiz eta hanketatik helduko zaitut.Esan eta egin,Mirlok Ipurtarin lorontzitik hegan atera zuen onik.-Eskerrik asko Mirlo, hemendik aurrera lagunak izango gara eta zuri ereeskerrak, Mantso. Buruhauste franko izan dut hor barruan egon naizenbitartean.-Zer pentsatzen zenuen bada? –galde egin zion lagunak.- Batetik bestera beti korrika nabilela konturatu naiz, egitekoaz etagertatu daitezkeen gauzez kezkaturik eta larrituta. Honen ondorioz, egitenari naizenari behar adina arreta ez diot jartzen.Horregatik erori naizlorontzi barrura, mantsoago ibiliz gero arriskuaz ohartu eta ekiditekoaukera izango nuke. Gertatutakoaren ondorioz, Ipurtarin konturatu zen korrika etapresaka ezin zitekeela gustura bizi. Geroztik, egunero, Mantso lagunarekin aritzen da gustora berriketaneta horrela oso pozik bizi da.
    • GOGOETAK Ipuinaren zein zati gustatu zaizu gehien? Sugandilarik ikusi al duzu inoiz? Noren antza duzu, Mantsorena ala Ipurtarinena? Inoiz kezkatu al zara gero gertatu ez den zerbaitengatik? Mantsok lagundu dio lagunari lorontzitik ateratzen, zuk, arazoen aurrean ba al duzu norbait lagunduko dizunik? Zer burutazio izan ditu Ipurtarinek lorontzi barruan dagoen bitartean? Ipurtarinekin hitz egiteko aukera izanez gero zer aholku emango zenioke? Nahi izanez gero, bi sungandila hauek protagonista izanik abentura berri bat asma dezakezu. Nahi baduzu, ipuin honetako bi pertsonaien marrazkia egin dezakezu.
    • ESKER ONA Norbaitengandik musu truk eta borondate onez zerbait jaso ondorenbizi dugun sentimentu positiboa da. Honako egoera hauetan adieraziko dugu esker ona: Norbaitek egindako oparia jasotzen dugunean. Norbaitek musu truk laguntzen digunean. Egin dugun lanaren ondoren jasotako laudorioak eskertzeko. Maitasun adierazpenak jasotzen ditugunean. Norbaitek gurekin zerbait banatzen duenean. Norbaitek entzuten gaituenean. Lagunak eta sendi tartekoak zaintzen ditugunean. EHUNZANGO DANTZARIA Herri inguruko zelaietan animalia ugari bizi zen: batzuk txikiak,besteak handiak, batzuk korrika, besteak saltoka, baina, denak pozik etaalai. Haien artean aurkitu genitzake: amona mantangorria, tximeleta,kakalardoa, ipurtsarde, ...ehunzangoak egiten zituen dantzei begira. Denak oso lagunak ziren eta elkarri asko laguntzen zioten. Tximeletaeta amona mantangorriak ezezagunen bat gerturatzen zenean deneijakinarazten zieten, ipurtsardek berriz, lagunak bere pintzekindefendatzen zituen, kakalardoak zuloak egiten zituen lur azpian ezkutalekugisa erabili ahal izateko eta bukatzeko, ehunzangok festak alaitzen zituenbere dantzekin. Egun batean, tximeleta, urduri, hegoak astintzen hasi zen arriskuaadierazi nahian eta denak erne jartzeko.- Apotzar bat! Apotzar bat begira ari zen jaki moduan ikusten zituenbitartean.- Gustura zabiltzate alajaina! esan zien – poliki-poliki inguratuz.- Uda da eta lurra epel-epel dago, gainera, jateko ugari dugu inguruan etaegarriturik gaudenean ondoko errekara joan gintezke. Zer gehiago eskagenezake?- erantzun zioten ezkutatzera azkar alde egin zutenean. Ehunzangok, ezer esan gabe, ihes egin zuen, ez baitzitzaion batereatsegin apoaren bisita. Halere, apoak ehunzangoa begiradarekin jarraitu zuen eta honelazuzendu zitzaion:
    • - Ehunzango, itxaron pixka bat, zurekin hitz egin nahi dut... Ehunzangok, belarretan ezkutaturik zegoela, apoa mantso-mantsoinguratzen ari zitzaiola ikusi zuen. Atsedena hartuz eta tartea mantenduz honela galdetu zio:- Zeri buruz hitz egin nahi duzu?- Nik ospatu behar dudan festara zu etortzea nahi dut. Dantzari ona zarelaentzun dut eta bertan dantza egitea nahiko nuke.- Zuk ematen duzun festara joaten banaiz eta zuretzat dantzatzen badut,trukean zer emango didazu? Apoa pentsakor geratu zen eta honela erantzun zion:- Etxe berri bat egingo dizut.- Ez dut beste etxerik behar, orain dudana oso gustukoa dut. – erantzunzion Ehunzangok.- Ba... zure etxea janaria pilatu beharrik, behar dudana zelaian aurkitzendut –erantzun zuen.- Orduan zer nahi duzu? Esan ezazu eta eskatzen duzuna ematerik dudanikusiko dugu.- Ongi da, nire lagunak errespetatzea nahiko nuke, ez nuke nahi zuk beraiekjatea, errekaren beste aldera joan zaitezke janari bila eta nire lagunakbakean utzi. Apoak, purrustaka onartu egin zuen proposamena, errekaren bestealdea urrutiago baitzuen. Orduan Ehunzango etxera abiatu zen dantzakentsaiatzeko asmoz eta horrela aritu zen:- Bat, bi, hiru eta eskuinera; bat, bi, hiru eta ezkerrera; bat, bi, hiru etaatzera; bat, bi, hiru eta buelta... Behin eta berriro errepikatu zuen. Hain dantza zailak beste inork ez zituen dantzatzen eta horregatikzen hain ezagun eta ospetsua. Toki askotatik deitzen zioten eta denekmiresten zuten dantzarako zuen trebetasuna. Festa eguna iritsi zenean, zituen onenak jantzita, apoaren etxera abiatuzen. Denak irrikaz ikusi zuten emanaldia eta Ehunzangok txalo eta laudoriougari jaso zituen. Apoa pozez zoratzen zegoen lagunen esker ona jasotzenzuelako eta festa amaitu bezain laster Ehunzangok honela esan zion:- Gogoan izan nire lagunak bakean uztea agindu zenidala eta zure hitza beteegin behar duzula, eh!- Ez zaitez kezkatu, emandako hitza beteko dut. Esan zure lagunei janaribila errekaren beste aldera joango naizela eta hemendik aurrera lasaiibiltzeko. Ehunzango etxera itzuli zenean lagun guztiak zituen kezkatuta berezain agian apoak jan egin zuela pentsatu baitzuten. Iritsi ordukoEhunzangok berri ona eman zien:
    • - Apoak antolatutako festan dantza egiteagatik bakean utziko gaituela hitzeman dit. Aurrerantzean, janari bila errekaren beste aldera joango da.- Aupaaaaaaaaa! – Egin zuen oihu. Lagunek eskerrak eman zizkioten, bizkar gainera jaso eta denakbatera berri ona ospatu zuten. Tximeletak, bere esker ona erakutsi nahianlorea oparitu zion, amona mantangorrik hazia, ipurtsadek fruta zatia etakakalardoak buztin eta lastozko pilotatxoa. Denak elkarrekin jolastu zuteniluntzera arte. GOGOETAK Norbaiten laguntza edo opari bat jasotzen duzunean, eskerrak ematen al dituzu?. Ehunzangorik ikusi al duzu inoiz? Nolakoa da? Apoa ikusterakoan zer egin dute beste animaliek? Ehunzangok denen mesederako izango den zerbait eskatuko dio igelari, zer iruditzen zaizu? Zu ehunzangoa izan bazina, zer eskatuko zenioke apoari? Ehunzangori esker lagunak onik ateratzen dira. Antzeko egoerarik bizi izan al duzu inoiz? Nahi izanez gero, eman iezaiozu bukaera desberdina ipuinari. Talde txikitan antzeztu istorioa edota marrazkia egin.
    • BAZTERTZEA Interes, balio edo duintasunik gabe sumatzen dugun pertsonenganakoetsaitasun sentimendua da eta honek urruntze eta mesprezioa eragiten du. Baztertzea suma daiteke: Norbaitek gure aldamenean egon nahi ez duenean, iraintzen gaituztenean edo iseka egiten digutenean. Lagun batek kasu egiten ez digunean. Talde batean jolasten uzten ez digutenean. Batek ondokoa ezberdina izateagatik mesprezatzen duenean. Batek gertukoa ezintasun bat izateagatik alde batera uzten duenean. KABI GABEKO ZIKOINA Urtero bezala, garai berean zikoinak herriko kanpandorrera itzultzendira. Orduan jakiten dugu gure artean egongo direla beren kumeak heganegiten ikasi arte. Aurten berriz, ez dut uste hemen geldituko direnik kanpandorrekokonponketak direla eta, habia kendu baitiote. Egun batean zikoina bat iristen ikusi eta begiradarekin jarraitu nionbere betiko habia ez zegoela konturatzean zer egingo ote zuen ikusteko. Zikoinak, erabat harrituta, ingurua miatu zuen bere habia kokatzekoleku berri baten bila. Hegan hasi eta herriko bigarren teilatu gorenera, burdindegikoBenitorenera, abiatu zen. Teilatuan pausatu bezain laster, Benito etxetik irten eta harrika hasizitzaion hau zioen bitartean: - Alde hemendik! Ez dut nahi zuk nire teilatua zikintzea! Zikoina gizajoa beldurturik hegan alde egin zuen. Bila zebilela, argiindarreko zutoinean gelditu zen atseden hartzera. Handik hurbil egokia izanzitekeen tximinia zuen teilatua ikusi zuen eta harantz abiatu zen makilak,abarrak , plastiko zatiak,.... eta bidean aurkitzen zuen guztia hartuta. Janaridendako jabea zen Lumi andrea irten, ikusi eta garrasika hasi zen: - Joan hadi hemendik zikoina zikin! Ez zaitut nire teilatuan ikusi nahi,bila ezazu beste kanpandorrea han hobeto egongo zara eta! Zikoina, inork etxeko teilatua utzi nahi ez eta, herrian gelditzekotoki bila nola zebilen ikusteak errukitu ninduen. Berriro leku guztietatik bere habia egiteko toki lasai baten bila hasizen, dorre garai bat ikusi eta harantz abiatu zen.
    • Zikoinak ez zekien toki horretan herriko urtegia zegoela, eta a zeiskanbila sortu zen Tomasek eta Casimirok hor ikusi zutenean. - Joan zaitez zikoina, ura zikinduko diguzu eta! Alde etorritakobidetik! - eta harriak eta makilak bota zizkioten. Zikoina zelaian negarrez ikusi nuen, eta hau zioela entzun nion: “Inork ez dit nire habia egiten uzten, inork ez nau ondoan ikusi nahi,eta nik ez dut inongo kalterik egiten... Zer egingo ote dut orain? Lekuhonetan jaio nintzelako ezagutu eta maitatzen dut, baina jendeak bereinguruan ez nauela ikusi nahi konturatu naiz. Ez dut ulertzen jendeakzergatik ez nauen ondoan izan nahi. Orain konturatu naiz ez zitzaiela axolani kanpandorrean izatea, urruti bainengoen.” Zikoinak negarrez jarraitzen zuen eta berarengana hurbildu nintzen.Zikoina honela ikusteak bihotzmina ematen zidan eta zer egin ez jakinarren, berarengana hurbildu nintzen. -Zatoz nirekin, zikoina! Zure habia egiteko eta lasai egoteko lekuaproposa topatu dudala uste dut. - esan nion. Bergentino errementariaren etxera joan nintzen. Oso pertsonamaitagarria zen eta bere aletegian nire lagunekin jolasten uzten zidansutegiko hauspoari eragitearen truke. Ondoren berak burdin gorituarimailuz forma emateko. -Bergentino! – oihukatu nuen- zure laguntza behar dut zikoina batdakart eta. -A zer garrasiak! Zer diozu zikoina bati buruz? – erantzun zidanleihotik. Bere etxetik irten bezain laster, honela esan nion: - Bergentino, hau da urtero elizako kanpandorrera etortzen denzikoina. Aurten teilatua konpontzen ari direnez, habia kendu egin diote etaezin izan du han gelditu. Benitoren teilatura joan da baina harrika bota du;ondoren Lumi andrearen teilatura abiatu eta honek ere bidali egin du, etaurtegi gainean habia eraikitzen ari zela, Kasimirok eta Tomasek ere harriakjaurti dizkiote alde egin zezan. - Eta orain, zer nahi duzu? – galdetu zuen Bergentinok. - Pentsatu dut, agian... axola ez bazaizu, habia zure aletegikoteilatuan egin dezakeela, honela han ale guztiak zanpa-zanpa jaten ibiltzendiren sagutxoak jango lituzke eta. - Ondo deritzot, bai jauna! - erantzun zuen Bergentinok. Etabeldurturik zegoen zikoinarengana hurbildu eta esan zion: - Ez izan beldurrik, ez dizut minik egingo. Nire aletegiko teilatuangera zaitezke baina horren truke, hemen aurkituko dituzun sagutxoak jateaeskatuko dizut. Zer deritzozu? Hau bion onerako izango litzateke.
    • Zikoinak goruntz begiratu eta teilatu eder bat ikusi zuen. Azkeneanbere habia egin zezakeela ikusita oso pozik jarri zen eta bere mokoaz: “ke,ke, ke “..., hotsak egin zituen eskerrak eman nahian. Bergentino ere poztu egin zen, handik aurrera ez zen bakarrik bizikoeta. Bergentinorekin joaten nintzen egunero zikoina ikustera etabatzuetan aletegi inguruan zebiltzan saguak harrapatzen ikusten genuen.Guk makiltxoak eramaten genizkion, habia eraikitzeko uzten genion guztiaondo zetorkion eta. Zikoikumeak jaio zirenenan, Bergantinok prismatikoak utzi zizkidanhauek gertutik ikusteko. Zoragarriak ziren! Zikoinak bazekien nik lagunduniola eta horregatik “ke, ke, ke, ...” eginez agurtzen ninduen. Eta harrezkero, urtero, Bergentinoren aletegiko teilatura etortzenda, elizako teilatua konponduta egon arren. Badatorrela ikusten dudaneanziztu bizian joaten naiz berarengana. GOGOETAK Zer sentitzen du zikoinak habia kendu diotela ikusten duenean? Bizilagunek, zergatik ez dute nahi zikoinak habia beraien teilatuan egitea? Zikoina zure teilatura etorriko balitz, zuk zer egingo zenuke? Zikoinak ez daki bizilagunek zergatik ez duten bera onartzen eta negar egiten du. Besteek baztertzen duten norbait ezagutzen al duzu? Nola uste duzu sentituko dela pertsona hori? Bizilagunei, zikoina kanpandorrean egotea ez die axola, baina ez dute ikusi nahi beraien teilatuan. Zergatik? Noizbait zikoina bezala, baztertua, sentitu al zara? Zergatik? Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz ditzakezu.
    • ENPATIA Emozio egoera honek bestea ulertzeko gaitasuna, bestearen tokianjartzea, besteen motibazioak ulertzea eta bere egoera afektiboan jartzeaahalbideratzen du. Enpatia adierazten dugu: Arazoren bat duen lagun bati laguntzen diogunean. Sufritzen ari den pertsona kontsolatzen dugunean. Opari bat egiterakoan jasoko duen pertsonarengan pentsatzen dugunean. Eskatu aurretik bestearen beharraz ohartzen garenean. Besteen ikuspuntua ulertzen dugunean. Besteei interesatzen zaizkien gauzez jabetzen garenean.... AMETS EHULEA Gaztea izan arren, Nayrak etorkizunean amets ehule bihurtu ahalizateko oso ondo ezagutzen zuen musikaren ahalmena, txiki-txikitatik amakbelarrira abestiak xuxurlatu zizkiolako. Nayrari abestea asko gustatzenzitzaion baina bazekien inoiz ez zizkiola inori erakutsi behar abesti magikohauek, gauza ikaragarriak gerta zitezkeen eta. Behin hauetako abesti bat zela eta, taldeko emakume zaharrenakkontatu zion tribuaren gazteen erdia desagertu zela sorginkeriaz edo, etahandik hilabete batera inork jakin gabe non egon ziren, ezta beraiek ere,berriro agertu zirela. Kontakizun haiek magikoak eta misteriotsuak iruditzen zitzaizkionNayrari. Oraindik gazteegia zen sekretu horren arrazoia ulertzeko, bainaisilik egongo zelako hitz eman zuen eta bere hitza sakratua zen. Aspalditik zuten utzia tribuko gizonezkoek bere arima etagorputzaren sendatzearen ardura emakumezkoen esku. Emakumeek,arbasoen ustez, jaiotzez seinaleak interpretatzeko eta edozein gaitzarenkontrako sendagaiak aurkitzeko ahalmena zuten. Eta emakumeak ziren, hain zuzen ere, amets ehulea bilatzeazarduratzen zirenak. Aukeratua izango zen galdera korapilatsuei jakinduriazerantzuten zekiena, gaixotasunen sendagaiak ezagutzen zituena, abestimagikoak zekizkiena, sendatzen laguntzen zuten kontakizunak asmatzenzekiena, ametsen mundura joaten zekiena eta besteen uste osoa zuena. Orain dela denbora luze bere ama izan zen hautatua, eta orainNayra bera zen amaren zeregina betetzeko prestatzen ari zena, taldekoemakumeek aukeratua izanez gero, jakina.
    • Bitartean amak zekizkien gauzak, musika, landare, harri, animalienhizkuntza eta ametsen munduari buruzko ezagupena ikasteari ematen ziondenbora. Honekin batera Lurra, Ura, Haizea eta Suaren zeinuakinterpretatzen ere trebatu zen. Behin batean, mendi tontorrean, sendabelarrak eta ilea apaintzekoloreak bildu eta kantu sakratuak abesten ari zen, bere laguna Torahientzuten ari zela ohartu gabe. -Zer abesten ari zara, Nayra? -galdetu zion hurbildu bitartean.-Zure kantak ikastea gustatuko litzaidake. Nayrak honela erantzun zion: -Badakizu ondo ezin dudala, zu gizonezkoa zara eta gure herrikoohiturak dioenez emakumeok gara kantuak ikasi eta abesteko ahalmenadugunak. -Baina, inork ez du jakingo, zin dagizut. Zuk bezala abestu nahi dutzuri entzutean zirrara nabaritzen baitut. Entzundakoak Nayrari zalantza sortarazi zion. Eskatzen ziona,debekatuta zegoela jakin arren, ez zuen nahi Torahiri, bere lagun minari,huts egin. -Ondo da, bakarra erakutsiko dizut. Baina hitz eman ez diozula inoriesango; zure hitza betetzen ez baduzu, ez dizut berriro jaramonik egingo. -Zin egiten dizut – esan zuen Torahik harkaitz batean eseritazegoela. Nayra aldamenean eseri, begiak itxi eta belarrira melodia batxuxurlatzen hasi zitzaion, bitartean mutikoa zerbait berezia gertatzen arizitzaiola nabaritu zuen. Kanta bukatu ondoren, Nayrak begiak ireki eta inguruko animaliaguztiak ikaratu zituen garrasi ikaragarria bota zuen. Torahi bere begiaurretik laino itxi artean desagertu zela ikusi zuenean, Nayrak beldurturiktribuko atsoak esandakoa gogoratu eta negarrari eman zion bere lagun minagaldu ote zuen beldurrez. Hori pentsatu eta hara non mutikoa bere begi aurrean azaldu zenberriro, baina ez zen betikoa: Torahi neska bihurtu zen! -Zer gertatu zait? – oihu egin zuen Torahik oraingo gorpuzkeraikustean -Nayra, zer egin duzu? Nire laguna zinelakoan nengoen, baina zurekantak sorgindu nau. Neskak harritua eta dardarka, begiratzen zuen gertatzen ari zenaulertu ezinik. -Barkatu, Torahi, nik ez nekien hau gerta zitekeenik...- esan zion -Amaren bila noa, berak jakingo du zer egin. Zu hemen gelditu ni etorri arte.
    • Nayra amaren bila korrika aldapa jaitsi eta larriturik kontatu eginzion gertatutakoa. Amets ehuleak, alabak emandako hitza bete ez zuelako,gogor errieta egin eta honela esan zion: -Orain ezin dut ezer egin baina gaua iristean ametsen munduansendagaia bilatuko dut eta Torahiri emango. Eskerrak ez dela desagertu! Nayra, buru makur amak ezin izan zuelako arazoa momentuankonpondu, bere lagunaren bila abiatu zen. -Torahi – esan zion -, amak ezin du ezer egin gaua iritsi arte.Ametsen munduan sendagaia aurkitu ondoren lagunduko dizula esan dit. -Eta nik, zer egingo dut bada, gaua iritsi arte? - galdetu zion Torahiketsita. Honela ezin dut herrixkara bueltatu. -Lasai egon, hemen geldituko gara elkarrekin ama etorri arte – esanzion. Baina Torahi oso haserre zegoen eta bakarrik uzteko eskatu zion. Nayrak triste eta kezkatua alde egin zuen, hala ere amak sendagailalehenbailehen aurkituko zuela espero zuen. Gaua oso luzea izango zela pentsatu zuen mutilak, eta ilunabarramiresten gelditu zen, Amets Ehulea laster agertuko zelakoan. Inork ez zekien Torahiren barnean gertatzen ari zena, bera bakarrikkonturatzen zen dena beste era batean sentitzen zuela. Zelaitik zetozenusai berriak bereizten zituen eta lurraren soinuak lehendabiziko aldizizango balira bezala entzuten zituen. Bere zentzumenak sentsazio berriakdeskubritzen ari ziren. Bere gorputza ez ezik, bere buruak ere desberdinpentsatzen zuen eta bere bihotzak lehen sentitzen ez zuena orainestimatzen zuen. Torahik ezin zuen lorik egin, esperientzia hura arrotzegia egitenzitzaion eta. Ama guztiek sentitzen duten samurtasuna nabaritu zuenarranoak bere kumeak nola zaintzen zituen ikusiz; zelaiko loreak inoiz bainoederragoak ikusi zituen. Orduan begiak itxi eta haizeak nola ferekatzenzuen nabaritu zuen. Goxo-goxo ilunabarra ikustean erabat hunkitu zen eta begiak malkozbete zitzaizkion. Bitartean Amets Ehulea ondo ezagutzen zuen mundu horretan sartuzen sendagaiaren bila, eta azkenean. Gaueko Gidariarekin topo egin zueneangertatutakoaren berri eman zion. Horrek honela esan zion: -Torahik bere itxura berreskuratzeko egon, badago abesti bat, bainagorputza besterik ez duela aldatuko esan beharko diozu. Bere bihotzean etaburuan, berriz, esperientzia honen oroimena betiko geldituko zaio. Jakinbeharko duzu hemendik aurrera, Torahik baduela zure ezagupenakjasotzerik, bere barnean mundua ulertzeko bi ikuspegiak bereganatu ditu
    • eta. Zure alabak, aldiz, bere hitza ez du bete eta berarengan konfiantzarikezin dugula izan erakutsi digu. Joan zaitez eta emaiozu mezua. Azalpenak eman eta gero aipatutako kanta erakutsi zion. Gaueko Gidariak esan ziona buruan zuela, Torahirengana abiatu zen.Mendi tontorrean bertan aurkitu zuen mutikoa. Esna zegoen bere barneangertatzen ari zena hausnartzen. -Torahi, etorri naiz!- esan zion. -Iritsi zara azkenean! Nire sorginkeriaren kontrako sendagaia ekarrial duzu? Orduan, Amets Ehueleak bere ondoan eseri eta kanta magikoa abestuzion. Aurrekoan bezala Torahi desagertu zen laino itxian eta berriroagertzerakoan bere betiko gorputza zeukan. Torahi pozaren pozez besarkatu eta eskerrak eman zizkion. -Oso amets bitxi izan dut, dena den uste dut ez nengoela lo. GauekoGidaria ikusi dut eta hurrengo Amets Ehulea ni neu izango naizela esan dit,baina hori ezinezkoa da, ezta? Emakumea izan behar da.... -Torahi, gauzak alda daitezke, batek daki...Baina, zerbait galdetu nahidizut, nola sentitu zara neska izan zaren bitartean? Eta Torahik, oraindik harritua, gau luze eta berezi hartako bizipenakkontatu zizkion. Laster hasi zen ikasten, eta Amets Ehuleak musika, landare etaharrien sekretuak erakutsi zizkion, animaliekin hitz egiten erakutsi zion.Eta Lurra, Ura, Haizea eta Suaren zeinuak ulertzen ere ikasi zuen. Diotenez, Amets Ehulea aukeratu behar izan zutenean, tribukoemakume guztiek Torahi izendatu zuten eta Nayra bere laguntzailea izanzen. GOGOETAK Ametsen Ehuleak alabari sekretuak kontatu zizkion, baina Nayrak ez zituen gorde. Noizbait kontatu al dizute sekreturen bat? Gorde al duzu? Zergatik nahi zuen Torahik bere lagunak abestiak erakustea? Zer gertatu zitzaion Torahiri abestia entzun orduko? Zer sentituko zenuke Torahiri gertatu zitzaiona gertatuko balitzaizu? Zure ustez, zergatik hasi zen beste modu batean pentsatzen eta sentitzen Torahi? Zer pentsatuko du Nayrak, amak esatean ez dela bere ordezkoa izango? Zergatik uste duzu Torahi aukeratu zutela Amets Ehule?
    •  Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz ditzakezu.
    • BIHOZGABEKERIA Besteenganako sentimendu ezezkorra, sufrimenduarekikobihozgogortasuna adierazten duena. Bihozgabekeria suma daiteke: Batek ondokoari mina egiteko asmoz iseka egiten dionean. Ondo pasatzeko animaliei tratu txarrak ematen zaizkienean. Arazo fisiko edo desberdina den pertsona bati, barre egiten zaionean. Norbaiti gogoko duen jolas batean parte hartzen uzten ez zaionean. Norbaitek kritika garratza egiten duenean. Itxura dela eta, norbait baztertzen denean. ITURRIAREN MENDEKUA Antzinako iturria naiz eta denbora luzea daramadanez hemen, eznaiz gogoratzen noiz jarri ninduten plaza erdian. Ez dizuet herriaren izenaaipatuko inor haserretu ez dadin, kontatu behar dizuedan aspaldikogertaera hau oso larria baita. Herritarrak elkarri egiten zizkioten kritikak egunero entzuteaznekatuta nengoen. Norbait iturrira zetorrenean, beste baten zain egotenzen elkarrekin txutxumutxuka aritzeko. Guztien arteko harremanak txarrak ziren, denak zeuden elkarrenkontra eta elkarri inbidia zioten. Gertakizun txar baten aurrean elkarribotatzen zioten errua, benetako erruduna nor zen jakin gabe. Bi herritar lagunak baziren etsaiak ere bazituzten. Bik borrokaegiten bazuten besteek zirikatzen zituzten. Izengoiti latzak jarri eta isekamingarriak egiten zioten elkarri. Honela, eguna joan eta eguna etorriherriko giroa ez zen batere atsegina. Gogoan dut egun batean gertatutakoa: Beti bezala, denak batera hitzegiten ari ziren nire ura alferrik galtzen zen bitartean. Baina, egun hartannire pazientziak gainezka egin zuen eta egonezina sortarazi zuen erabakigogorra hartu nuen: iturriko ura mingotsa izango zen herriko egoera etabiztanleen jarrera aldatu arte. Ezusteko galanta! Esamesak berehala hasi ziren: -Zer gertatu ote zaio iturriari? zergatik du urak zapore arraro hau?bai nazka! Herritar batzuek ura besteek pozoitu zutela zioten. Azken hauek,nahiz eta inork ez sinistu, salaketa hau ukatzen zuten. Azkenean, herritar
    • guztiek utzi zioten nire ura edateari eta nik neuk bakarrik nekien gertatzenari zena. Herriko biztanle guztiak, ordea, ez ziren krudelak eta maltzurrak. Bazen Martin izeneko mutikoa besteak bezain azkarra ez zena eta lagunik ezzuena. Herriko guztiek iseka eta goitizen asko jarri arren, inozo samarrazenez, ez zen ezertaz konturatzen. Ez zitzaidan bidezkoa iruditzen Martinek besteen zigorra jasanbehar izatea eta horregatik berari bakarrik ematen nion ur ona etafreskoa. -Martin, ez diozu urari zapore mingotsa hartzen?-esaten zioten uranormaltasunez edaten zuenean. -Ura ederra dago, ura besterik ez da... Erantzuten zien. Orduan Martinek hartutakoa dastatu eta zapore ona zeukalakonturatzean ez zuten ezer ulertzen. -Zergatik ez da mingotsa Martinek hartzen duen ura?-galdetzenzuten. Herriko biztanleen bizitza erabat deserosoa bihurtu zen. Etxeetanurik ez zegoenez, dendetan erosi edota ondoko herriko iturrira joan beharizaten zuten. Azokara produktuak saltzera etorritako ijitoek gertatzen zena jakinzutenean, hauxe esan zieten: -Hau ez da gauza ona. Ura mingotsa egoteak, zuen bihotzetan etaezpainetan mingostasuna dagoenaren seinalea da. Denak harrituta geratu ziren. Zergatik zioten hori ijitoek? Bainaoraindik ez zeuden ulertzeko prest. Martin bihotz onekoa zenez eta bizilagunek zuten arazoa ikusita,bere burua eskaini zuen ura hartu eta beraien etxeetara eramateko. Herritarrak harriturik gelditu ziren Martinen eskuzabaltasunaikusita, eta berarekin izandako jarreraz damutu ziren. Pixkanaka-pixkanakabere izenez deitzen hasi ziren: -Martin, mesedez, ekar iezadazu ura bazkaria prestatu behar duteta. -Faborez, Martin, ekarriko al zenidake ura afarirako? Eramaterakoan atseginez esaten zioten: -Eskerrik asko, Martin...oso jatorra zara. Martin bere burua estimatzen hasi zen. Orduan zerbait gertatu omenzen herritarren bihotzetan. Denek arazo bera zutela eta mutikoaren jarrera ikusita, elkarrilaguntzen hasi ziren: -Dendara zoaz? Ekarriko al didazu bi botila esne? -Jakina, ekarriko ez dizut bada!
    • -Ondoko herrira al zoaz? beteko al zenidake ontzi hau? -Noski emakumea! Ez dit inongo enbarazorik egiten! Ni neu harritua nengoen herriko biztanleengan emandakoaldaketarekin. Eta beraien bihotz eta ezpainetan mingostasunik ez zegoelaeta zintzotasuna zela nagusi, betiko ur goxoa ematea erabaki nuen. Handik gutxira, nekatua zetorren kanpotar batek iturriko ura hartueta edan zuen. Iturri ondoan zegoen herritar bat harritu egin zenkanpotarra gustura edaten ari zela ikustean eta ura dastatu egin zuen.Orduan konturatu zen ura berriro ona zegoela eta ziztu bizian zabaldu zuenberria: -Zatozte, zatozte plazara...! Denak korrika etorri eta ura edatean izugarri poztu ziren. Orduan ijitoek esandako hitzak gogora etorri zitzaizkien eta esannahi zutena ulertu egin zuten. Harrezkero, plaza erdian egoteaz harro nago, behar duenari uraematen eta elkarrizketa atseginak entzuten aritzen naiz. Dagoeneko,lehengo kontu txarrak ahaztuta ditugu. GOGOETAK Ezagutzen al duzu norbait kritikatzea eta izengoitiak jartzea atsegin duena? Zure ustez nola sentitzen zen Martin iseka egiten ziotenean? Inoiz izengoitiren bat jarri edo iseka egin dizute? Gustatuko litzaizuke ipuin honetako herrian bizitzea? Zer iruditzen zaizu iturriak egin zuena? Iturria izan bazina zer egingo zenukeen? Noiz hasi ziren elkarri laguntzen? Zergatik? Ipuineko zatiren bat edo bukaera alda dezakezu. Ipuinaren eszenaren bat edo pertsonaia nagusiak marraz ditzakezu.
    • LOTSA Besteek espero ez duten bezala edo kode-kultural jakinen araberajokatu ez dela sentiarazten duen deserosotasun sentipen moral latza.Sentipen hau nabari da besteen ongizate edo eskubideei erasan ez dietenohiko arau sozialak hausten direnean. Lotsa senti liteke:  Beste pertsonen jarrerarengatik.  Jende askoren aurrean hitz egitean.  Besteak iaioak diren zerbaitetan gu ez garenean.  Jende berria ezagutzean.  Konturatu gabe zerbait gaizki egiten dugunean.  Gure gaitasunak jendaurrean ezagutaraztera behartzen gaituztenean.  Norbaitek barregarri uzten gaituenean. ELENAREN ANAIA -Ama! Aita! Elenak bizia salbatu dit! –esan zuen Patxik etxeko atetiksartu bezain laster. Elena isilik geratu zen. Bazekien goiz hartako abenturak azaltzekomomentua iritsi zela, beraz istorioa hasieratik kontatzen hasi zen. Uda zen eta bero handia zegoen. Elena anaia Patxirekin auzokoigerilekuan zen, ura oso gustukoa baitzuen eta bai baitzekien igerian. - Elena, zatoz gurekin –esan zioten bere lagun Laura eta Intzak. - Berak ez zekien zer egin: amari anaia Patxi, adimen urrikoa zena,zainduko zuela hitz emana zion. Lotsa ematen zion, ordea, lagunek jakiteakarazoak zituen anaia zuela, horregatik, ez entzunarena egin zuen. - Elena, zergatik ez zatoz gurekin bainatzera? Lagunak gehiegi hurbildu zitzaizkion, eta erantzun behar izan zien: - Banoa! Nire gauzak hartu behar ditut. Aurreratu zaitezte etaoraintxe joango naiz. Anaia zaindu nahi zuen, baina baita lagunekin egon ere, beraz, esanzion Patxiri: - Patxi, mesedez, gera zaitez hemen mugitu gabe ni etorri arte,konforme? Etorri bezain laster elkarrekin uretara joango gara. Ondoiruditzen al zaizu?, - Oso ondo, Elena, hemen geratuko naiz.
    • Elena poz-pozik joan zen Laura eta Intzarekin bainatzera. Ezin zuenpentsatu ere egin geroago gertatu behar zuena. Patxiri denbora luzea pasatu zela iruditu zitzaionez, arrebaren bilajoatea erabaki zuen, baina hura oso leku handia zen eta beldurtzen hasi zen.Denbora luzez bila ibili ondoren topatu eta dei egin zion. - Elena, Elena,! Bainatu egin nahi dut! Elenak entzun ez balio bezala egin zuen, baina Patxik igerilekuarenbeste aldetik berriro deitu zion. Lagunek esan zioten: - Nor da hori? Badirudi zuri deika ari dela. - Bai zera, beste norbaitekin nahastu nau ziurrenik –eta Elenakuretan jarraitu zuen lagunekin jolasean. Patxi igerileku ertzera hurbildu eta dei egin zion, baina Elenak ez zionjaramonik egin. Orduan, igerileku ertz-ertzean zegoela konturatu gabegehiago hurbildu eta uretara erori zen. Elenak ikusi zuenean, berehala joan zen garrasika ari zenanaiarengana eta esan zion: - Ez kezkatu, banoa! – eta eskaileratxo batzuk eskuratzen zizkionbitartean. Igotzen lagundu eta bere toaila eman zion. - Patxi, esan dizut handik ez mugitzeko eta nire zain egoteko –esanzion haserre. - Baina, bero nintzen eta bainatu nahi nuen –erantzun zion Patxiknegarti, errieta egin dioten baten antzera. Elenaren lagunek egoera ulertu ezinik galdetu zioten: - Elena, nor da mutil hori? Ezagutzen al duzu? - Bai, anaia dut –erantzun zuen lotsatuta lurrera begira. - Eta zergatik ez diguzu lehenago aurkeztu? Elenak lotsatuta esan zien: - Arraro samarra baita..., adimen urrikoa da eta ume txiki batbezalakoa da ni baino zaharragoa bada ere. - Anaiarekin lotsatzen zara? –galdetu zion Laurak-. Nik arazoakdituen anaia edukiko banu, harro sentituko nintzateke berari lagundu etaberarentzat garrantzitsua izateaz. - Tira... nik ulertzen dizut... niri berdina gertatuko litzaidake... –esanzuen Intzak. Laurak suminduta begiratzen zien biei, Patxi bitartean,elkarrizketatik kanpo, bere burua lehortzen ari zen. Eta zuek antzeko arazoren bat edukiz gero, gustatuko al litzaizuekezuekin lotsatu eta jendearengandik ezkutatuak izatea? –galdetu zien Elenarieta Intzari.
    • Biak pentsakor geratu ziren zer erantzun jakin gabe. Patxi altxatueta arrebari esan zion: - Elena, bizia salbatu didazu. Maite zaitut –eta musu eman zion. Elena izugarri hunkitu zen: anaiak arrebarekin maitagarri jokatzenzuen bitartean, arreba honekin lotsatzen zen. “Eskerrak konturatzen ezden”, pentsatu zuen. Laura Patxirengana hurbildu eta esan zion: - Kaixo Patxi! Laura dut izena eta zure arrebaren laguna naiz –etamusu eman zion. Intza, une batean zalantzan egon zen baina azkenean bostekoaemateko keinua egin zuen bere burua aurkezteko asmoz. - Intza nauzu eta ni ere zure arrebaren laguna naiz. Baina, Patxik honengana jo eta pot eman zion. Patxi erabat pozikzegoen hainbeste musurekin eta esan zion irrifartsu: - Patxi nauzue, Elenaren anaia, munduko arrebarik onenaren anaia. Elena gorritu egin zen eta denak barrezka hasi zitzaizkion. - Zergatik ez gara denok elkarrekin bainatzen? –proposatu zuenLaurak. Hondoak jotzen ez duen aldera joan gaitezke Patxirekin egoteko.Zer deritzozue? Laurek oso ondo pasatu zuten goiza eta ia konturatu gabe, etxerabazkaltzera itzultzeko ordua iritsi zen. Orain gurasoak pare-parean zituen eta anaiari bizia nola salbatu zionazaldu behar zien. Elenak goiz hartan igerilekuan gertaturiko guztia ez zuen kontatu,laburpen txikia baino: Patxi igerilekura erori zela eta berak ateratzenlagundu ziola. Gurasoek hori entzun ondoren, esan zioten: -Eskerrik asko anaia zaintzeagatik, badakizu gure laguntza beharduela. Oso harro gaude zurekin. Elenak Patxiri begiratu eta une batez haren lekuan jarri zen. Orduanonartu zuen goiz hartan Laurak izugarrizko eskarmentua eman ziola. GOGOETAK  Zergatik lotsatzen zen Elena bere anaiaz?  Arazorik eduki, adimen urrikoa izan edo eta elbarritasunen bat duen anaia izango bazenu, zure lagunek jakiteak lotsa emango lizuke? Zergatik?  Elenaren bi lagunak berdinak al dira?  Nola uste duzu sentitu zela Patxi uretara erori zenean?
    •  Patxi erori izanaren errua norena zela uste duzu? Patxirena edo Elenarena? Elenarekin hitz egiteko aukera izango bazenu, zer esango zenioke? Asma ezazu antzeko istorio bat. Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.
    • NORBEREGANAKO KONFIDANTZA Norberak duen balioaren eta gaitasunaren sentimendua. Hau da,norbera ari den horretan sinestea, alde sendoak eta ahulak jakinda; bainabeti ere, arreta handiena eskainiz norberak duen gaitasunari. Geureburuarenganako konfidantza senti dezakegu:  Zailtasunak gainditu ondoren.  Ondokoen balorazio positiboak entzutean.  Egindako gauzak ondo ateratzen zaizkigunean.  Ondokoek konfidantza erakusten digutenean.  Maite gaituztenontzat garrantzitsuak garela sentitzean.  Egin dugun hutsegite edo okerrari aurre egiteko gauza garenean.  Autoestima egokia daukagunean. OROIMENA GALDU ZUEN PRINTZEA Bazen behin, oso gutxik ezagutzen zuen erresuma eta, gainera, harairistea oso zaila egiten zena, mendi garai bateko tontorrean, mundukomendi tontorrik altuenean, baitzegoen. Egun batean erregeak semeetariko bati deitu esan zion: - Seme, gure erreinuko tradizioari jarraikiz eginkizun osogarrantzitsu bati ekin behar diozu. Egunen batean adore proba bat gainditubeharko duzu ni ordezkatzeko, zure adineko printze guztiek bezala.Urruneko herrialde bateko kobazuloan, suge arriskutsu baten babespeanezkutatuta dagoen perla zoragarria berreskuratu beharko duzu. Hanbertakoek zertan zabiltzan ez dute jakin behar eta horretarako zure itxuraeta arropa aldatu, beraien ohituretara moldatu eta beraien hizkuntza ikasibeharko duzu, baina, mesedez seme, ez sekula ahaztu zure eginkizuna. Printzea bidaiarako prestatu zuten eta urruneko herrialdekomugaraino lagundu zioten. Behin hara iritsita, bakarrik utzi zuten. Herri batera zeramala zirudien bide-zidor batetik oinez zihoala,gizaseme batzuekin egin zuen topo. Hauek, bidaide zutelakoan, berarekinhitz egin eta bazkaldu zuten. Bertako biztanleek harrera beroa egin zioten, etxea, lana eta jatekoaeskaini zizkioten eta pixkanaka bertara eraman zuen eginkizuna ahaztu eginzitzaion pixkanaka. Bertakoa egin zen, hizkuntza eta ohiturak ikasi zitueneta besteak bezala janzten zen. Aita kezkatua zegoen semearen berririk ez zuelako, hortaz mezularisekretuak bidali zituen eta hauek bueltan semearen egoera tamalgarriaren
    • berri eman zioten. Nor zen eta zertara joan zen ahaztuta zeukan, hainegokitua eta gustura baitzegoen. Egoera ikusita, hegazti mezularia bidalizioten printzeari zertara joana zen gogorarazteko. Gau batez, printzea lotan zegoela, kolpetik esnatu zen baten batekzera xuxurlatu zionean: “Printze gazte hori, esna zaitez eta gogora ezazunor zaren eta zertara etorria zaren”. Begiak ireki eta hegan zihoan hegaztia ikusi zuenean gogoratu zuenperla zoragarria berreskuratzeko etorria zela. Printze gazteak ez zekien perla babesten zuen sugetzarrari aurreegiteko nahikoa adore izango zuen, baina erregearen semea zela gogoratuzuenean indartsu sentitu zen. Sugea bizi zen kobazulorantz abiatu zen etaerreinuan ikasitako sorginkeria eta soinuen bidez sugetzarra lokartu etaperla zoragarria eskuratu zuen. Ordura arte erabilitako arropak erantzi eta printzearenak jantzi nahiizan zituen, baina denbora hartan asko hazi zenez ezin izan zuen. Oso pozik abiatu zen herrialdera agindutakoa bete zuelako. Iritsi zenean harrera beroa egin zioten. Bere mailari eta neurriarizegozkion jantziak eskaini zizkioten, bistakoa baitzen herrialde urrunhartan izan zen denboran hazi egin zela. Gortean perla zoragarria berreskuratu eta proba gainditu zuelakozoriondu zuten. Gainera, bueltan etorri zitzaien printzea ezberdina zelakonturatu ziren, bai kanpotik bai barrutik aldatu baitzen. Eta kontatzen dutenez, errege izan zenean zintzotasunez etajakinduriaz jokatu zuen. GOGOETAK  Ipuineko zein zati gustatu zaizu gehien?  Erregeak semeari proba bat ezarri zion. Zuk zer egingo zenuke perla eskuratzea eskatuko balizute?  Inoiz ezer ahaztu al zaizu/duzu edo oroimen onekoa zara?  Zer egin zuen printzeak oroimena berreskuratu zuenean?  Sugetzarrari aurre egin zionean bere adorea zalantzan jarri zuen benetan nor zen jabetu zen arte. Inoiz gertatu al zaizu horrelakorik?  Kezkatzen zintuen arazoren bati irtenbidea eman ondoren nola sentitu zara?  Zer egingo zenuke printzeari nor zen eta zer egin behar zuen gogorarazteko?
    •  Ipuinari jarraipena eman diezaiokezu edo zatiren bat alda dezakezu. Zuk zeuk beste proba batzuk asmatu ditzakezu edo printzeari eginkizuna betetzen lagundu.  Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia. HASERREA Zerbait egin nahi izan eta ezin egiteak sortzen duen frustraziosentipena. Gure eskubideak errespetatzen ez direnean, iruzur egitendigutenean,... sortzen den erreakzio suminkorra. Haserretu gaitezke:  Irain, mehatxu edo eta tratu txarrak jasaten ditugunean.  Desio genuen zerbait lortzen ez dugunean.  Injustiziak ikusten ditugunean.  Besteek gauzak guk nahi ditugun bezala egiten ez dituztenean.  Estresatuegiak gaudenean.  Tristura eta ahultasun sakona ezkutatzeko erabiltzen dugunean.  Planifikatutakoak porrot egiten duenean. IZARRETAN IBILALDIA “Bat, bi, hiru, lau, ... hamar. Hori da izar emana dagoena zeruan! Ezinditut zenbatu ere egin!” Tesik ez zekien hainbeste izar kontatzen, gainera, pilatuta zeudeneznahastu egiten zen. Belarretan etzanda, zerura begira amona zetorkiongogora, bere bizitzako pertsona garrantzitsuena eta ia ama adina maitezuena. Teresa zuen izena, gehienek ordea Teresita deitzen ziotenez, amonakTesi deitzea erabaki zuen. Guztiz gustukua zuen izena, eta gainera, beraribakarrik eskainia. Amaren zain elkarrekin pasatzen zuten denboran, amonak irakurtzen,kantatzen eta dantzan irakatsi zion. Horixe zen gehien gustatzen zitzaiona: dantzatzea eta irakurtzea,nahiz eta oraindik ez zuen helduek bezain azkar irakurtzen. Amona irakaslelanetan aritua zen. Nabari zitzaion haurrei irakastea gogoko zuela, egunerretiratua zegoen baina. Hala ere, Tesiri amonaz gehien gustatzen zitzaiona bere irribarreaeta entzuteko gaitasuna ziren. Amak ez zuen denbora gehiegi izaten, beraz,arazo edo zalantzaren bat zuenean amona Josefinarekin hitz egiten zuenTesik.
    • Behin Tesik galdetu zion: - Amona, zergatik oihukatzen didate gurasoek haserretzen direnean?Batzuetan ez dakit zergatik haserretzen diren ere... Amonak erantzun zion: - Zure gurasoek lan asko egiten dute eta guztiz nakatuak iristen diraetxera. Ondorioz, edozerk jartzen ditu urduri. Etxean ere lan egin beharizaten dute, eta honek, haserrearazi egiten ditu. Baina, ez zuen arrazoihorrek konbentzitu Tesi eta hizketan jarraitu zuen amonarekin. - Lehengo egunean edalontzi bat erori eta puskatu egin zitzaidalako,ama neurekin haserretu zen. Helduei ez al zaie inoiz ezer erori etapuskatzen? Atzo zereal kaxa armairuan sartu nahian, nahigabe, lurrera botanuen eta berriz ere nirekin haserretu zen. - Helduoi ere gauzak erori eta puskatzen zaizkigu nahi gabe, bainaamak uste du zurekin haserretuz gero, hurrengoan kontu handiagoz ibilikozarela. - Orduan zergatik ez dit esaten kontu handiagoz ibiltzeko oihurikegin gabe? Hobeto ulertuko nuke. Amona Josefinak Tesik gurasoak ulertzea nahi zuen. Ados ez zegoen,ordea, haurrarekin hainbestetan haserretu eta ohiuka aritzearekin, haurratxikia zelako eta oraindik ikasten ari zelako. Honela bada, irribarre egin,besarkatu eta jolas bat proposatu zion. - Amak txikitan irakatsi zidan jolas dibertigarri bat azalduko dizutTesi: gauzak okertzen direnean, zurekin haserretu edo zu haserretzenzarenean imajina ezazu zeruko hodei bati hots egiten diozula eta jaisteangainean jartzen zarela; orduan sakonki arnasa hartu eta ahopean esangoduzu: “lasai, Tesi, lasai”. Errepika ezazu bizpahiru aldiz hodei gaineanzaudela imajinatzen duzun bitartean. Ikusiko duzu hobeto sentituko zarelaeta ez zarela urduri jarriko. Niri lasaitzen ikasteko lagundu zidan eta baitanire ikasle guztiei ere. Gauean Tesik ezin zuen loak hartu, amari telefonoz deitu ziotelaesatea ahaztu eta berarekin haserretu baitzen. Amak ez zion oherakoanmusurik eman. Jolasarekin gogoratu zen eta zerutik jaitsi eta bere bilazetorren hodeia imajinatu zuen. Orduan esan zion bere buruari: “Lasai, Tesi,lasai” eta bat batean ahots bat entzun zuen: - Nora eramatea nahi duzu? Hodeia hitz egiten entzun zuenean beldurtu egin zen Tesi, bainagehiegi pentsatu gabe esan zion: - Izarretan ibilaldia egin nahi dut. Esan eta egin: Hodeia leihotik atera zen Tesi zirraraz beterik gaineanzeramala.
    • Pixka bat igo eta azpian etxeak ikusi zituen, gehixeago igo eta hiriaikusi zuen, gehiago igo eta penintsulako mapa ikusi zuen eta gorago jozutenean Lurra ikusi zuen: izugarri polita zen. Izarrak ikusten hasi zen.Hodeiak esan zion: - Ibilaldi motza egingo dugu, neuk ere lotara joan behar dut eta. Tesiri ametsetan ari zela iruditzen zitzaion: Izarren artean heganzebilen eta hauek keinu egin eta ongi etorria egiten zioten. - Kaixo Tesi! - Ezagutzen al nauzue? -galdetu zien. - Bai, ezagutzen zaitugu: zu guri begira zaudenean, gu ere zuri begiragaude. Tesik, begiak zabal-zabalik, hara eta hona begiratzen zuen. Itzulera azkarragoa izan zen eta laster ohean zegoen berriro ere. - Lasaiago al zaude? –galdetu zion hodeiak – Ibilaldia gustatu izanaespero dut, amona Josefinaren oparia zen. - Amonaren oparia? - Bai: badaki datorren astean zure urtebetetzea dela eta ustekabeanharrapatu nahi zintuen: Berak eskatu zidan zure bila etortzeko. Tesi erabat txundituta zegoen, hala ere, hain nekatua zegoenez, loakhartu zuen. Hurrengo egunean eskolatik irten zenean, amona noiz iritsikoirrikitan zegoen. - Amona, amona bart gauean zuk irakatsitako jolasean aritu naiz,hodei bat etorri da eta izarretan ibilaldia egin dugu! Tesik amonari bidaia kontatu zion, amonak adi-adi entzuten zionbitartean eta esan zion: - Beno, amets polita izan duzula uste dut. - Ez zen ametsa amona! Egia zen! - Entzun Tesi, neuk ere zure adina nuenean bidaia zoragarriak egitennituen, lo nengoela gizaki harrigarriekin topo egin eta beraiekin hitz egitennuen, beste planeta batuk bisitatzen nituen, arrainekin igerian ibiltzennintzen, txoriekin hegan egiten nuen eta hori guztia niretzat erreala zen.Zazpi urte bete nituenean dena aldatu zen. Baten batek esan zidan ametshoriek guztiak tontakeriak zirela eta horrexegatik esperientzia haiekahazten hasi nintzen. Orain, ordea, konturatzen naiz oker zeudela etabizitza osoan zehar amets egitea oso garrantzitsua dela. - Amona, datorren astean zazpi urte beteko ditut. Amets egiteariutziko al diot orduan? - Ezetz espero dut Tesi, amets egiteari uzten diozunean zahartzenhasiko zara. Zuk amets egiten jarraitzea nahiko nuke eta amets horiekgogoratzea.
    • Tesi konturatu baino lehen iritsi zitzaion urtebetetze eguna, eta jasozituen oparien artean gehien gustatu zitzaiona izartxoz beteta zegoenpaper batean bildutakoa izan zen. Itsatsita zuen hodei formako pegatinakzera zioen: “Tesirentzat, amona Josefinaren partez”. Letra handiz“Ametsen egunerokoa” idatzita zuen libreta zoragarria zen.
    • GOGOETAK Nola sentitzen da Tesi gurasoak berarekin haserretzen direnean? Inoiz sentitu al zara horrela? Zergatik uste duzu gurasoak haserre dituela? Tesi bazina, zer esango zenieke? Zer egiten duzu haserretzen zarenean? Tesiren amonak lasaitzeko jolas bat irakatsi zion. Ezagutzen duzu baten bat? Gustatuko al litzaizuke izarretan ibilaldia egitea? Tesiri bere ametsak idazteko eguneroko bat oparitu diote. Zuk ere idatzi edo marrazten dituzu zure ametsak? Asma ezazu antzeko istorio bat. Egin ezazu istorioarekin zerikusia duen marrazkia.