• Share
  • Email
  • Embed
  • Like
  • Save
  • Private Content
209 Gerra Aurreko Olerkigintza
 

209 Gerra Aurreko Olerkigintza

on

  • 2,852 views

DBH 4 Literatura

DBH 4 Literatura

Statistics

Views

Total Views
2,852
Views on SlideShare
2,725
Embed Views
127

Actions

Likes
1
Downloads
36
Comments
0

8 Embeds 127

http://literaturagaraikidea.blogspot.com.es 61
http://literaturagaraikidea.blogspot.com 40
http://www.literaturagaraikidea.blogspot.com 11
http://www.literaturagaraikidea.blogspot.com.es 8
https://jujo00obo2o234ungd3t8qjfcjrs3o6k-a-sites-opensocial.googleusercontent.com 3
http://www.slideshare.net 2
http://kukuklik.nireblog.com 1
http://e.floreaga.org 1
More...

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

    209 Gerra Aurreko Olerkigintza 209 Gerra Aurreko Olerkigintza Presentation Transcript

    • EUSKARA Gerra aurreko olerkigintza (1900-1936)
    • XX. mende hasierako poesia
      • Baserri-munduko gaiak ziren nagusi. Hala ere, herri abertzaletasunak ez zuen horrelako poesiarik onartzen, ez baitzituen Euskadiko arazo sozialak islatzen.
      • Gerra aurreko poesia horretan izen handiko poetak izan ziren: Jose Ariztimuño Aitzol , Jose Mari Agirre Lizardi , Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Nikolas Ormaetxea Orixe .
      • Aitzolek garaiko literaturarako
      • asmoak plazaratu zituen. Euskal
      • Herria eraberritu nahi zuen,
      • eraberritu eta berpiztu.
      • Ekintza horretarako, poetak nahi
      • zituen gidari, herriaren abangoardia zirelakoan, etorkizunerantzako
      • bidean ameslari izanik, nondik
      • norakoa ikusiko zutelakoan.
    •  
      • Nikolas Ormaetxea
      • ORIXE
      • 1888-1961
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • Lehen urteak eta jesuita-ikasketak
      • Gipuzkoako Orexako Iriarte baserrian jaio zen 1888ko abenduaren 6an.
      • Hirukiak jaio ziren eta, etxean hazteko modurik ez zutelako, Nafarroako Uitzira eraman zuten. Hantxe hazi zen, nekazari-giroan.
      • 1905ean hamazazpi urte zituela Xabierko jesuiten ikastetxera bidali zuten arte. Han bi urte egin zituen ikasten.
      • 1907an Loiolara joan zen jesuita-ikasketak egitera.
      • 1910ean Burgosen jarraitu zuen ikasten. Urte hauetan jaso zuen formazioari esker Grezia eta Erromako klasikoak ondo ezagutu zituen.
      • 1912an Burgosko Oñara joan zen eta han 1915 arte egon zen Filosofia ikasten. Jesulagunek ikasketa hauek burutu ondoren hiru urte igaro ohi zituzten euren ikastetxe batean hezkuntza-lanetan. Orixeren kasuan aldi hori sei urtekoa izan zen. Nagusiekin zituen arazoen ondorioa zen itxuraz luzapen hori.
      • 1923an, harreman txar horien ondorioz, Lagunditik egotzi egin zuten. Ordurako argitaratuak zituen lan batzuk Jesusen Biotzaren Deya eta RIEV aldizkarietan.
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • Gerra aurrean Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian
      • Jesusen Lagunditik irten zenean Bilbora joan zen. Han 1931 arte jardun zen lanean, lehenbizi, 1928 arte Euskaltzaindian Azkueri laguntzen eta ondoren Euzkadi egunkariaren euskarazko atalaren arduradun gisa, lan hura egiten ari zen Kirikiño zendu zenetik aurrera. 1927az geroztik kolaboratzailea zen egunkari honetan.
      • Denbora hartan hiru liburu argitaratu zituen Orixek Tormes-ko itsu-mutilla (1929), Mireio (1930) eta Santa Kruz Apaiza (1929). Lehenbiziko biak itzulpenak dira. Tormes-ko itsu-mutilla ren kasuan Orixeren pentsakera kontserbadorea nabarmen agertzen da, zeren eta jatorrizko testuan gordintxoak iruditzen zitzaizkion pasarteak ezabatu edo guztiz aldatu egin baitzituen. Mireio itzultzeko proposamena adiskidea zuen Lauaxeta olerkariak egin zion. Santa Kruz Apaiza , berriz, eleberri antzera idatzitako biografia bat da, karlistaldietan gerrillari ibili zen apaizaz.
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • 1931an Euskaltzaleak elkarteak poema epiko nazional bat egiteko eskatu zion. Lan hori burutzeko Orexara joan zen bizitzera. Hantxe ondu zuen Euskaldunak . Gerra piztu zenerako bukatua zeukan arren, ez zen argitaratu ahal izan 1950 arte.
      • 1934an Barne-muinetan poema mistikoa argitaratu zuen.
      • Gerrakoan atxilotuta Iruñeko San Kristobalgo gotorlekuan sei hilabete eduki zuten. Handik irten ondoren, 1938an berriz atxilotzera joan zitzaizkion, baina Ipar Euskal Herrira ihes egitea lortu zuen. Dozena bat urtetan zehar batetik bestera ibili zen han: aurrena Lapurdiko Donibane Lohizunen. Han bi urte zeramatzala II. Mundu-Gerrakoan alemanak sartu zirenean Gurs-eko kontzentrazio-zelaian hiru hilabete eta erdi egon zen.
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • Askatu zutenetik 1950 arte Iparraldean egon zen, han enkarguz, Urte Guziko Meza-Bezperak itzuli zuen.
      • 1950ean Amerikara joan zen. Jokin Zaitegik, Euzko Gogoa aldizkaria eramaten laguntzeko, Guatemalara deitzen dio. Han, ordea, gauzak zailak daude. Diru-arazo larriak dituzte. Sei hilabete igaro orduko, Zaitegik El Salvador-eko Zaragoza herrian dituen adiskide aberats batzuen etxean bizilekua eta mantenua segurtatzen dizkio. Hantxe bizi izan zen 1954 arte eta bertan euskaratu zituen San Agustin-en Aitorkizunak.
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • 1954an Hego Euskal Herrira itzuli zen Orixe. Lazkaoko beneditarren konbentuan jarri zen bizi izaten. Zahartuta, gaixorik eta bera erbestean bizi izan zen denboran asko aldatu zen Euskal Herria arrotz ikusten zuela aurkitzen zen. Halere, bazuen oraindik lanerako gogorik. Azken urte hauetan idatzi zuen Jainkoaren bila .
      • Azken urteak batera eta bestera ibili zen berriro: Lazkaotik Tolosara, handik Orexara, eta 1958tik 1961ean hil arte iloba zuen Jose Mari Aranalde apaizarekin, lehenbizi Araman eta azkenean Añorgan.
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
    • Nikolas Ormaetxea “Orixe” (1888-1961)
      • Gizon minetan zaildua
      • Hala ere, fisikoak baino gehiago penatu zuen min moralak. Hiru arantza arimaren soinean josita eraman zituen bizitza osoan zehar.
      • Lehenengoa haurtzarotik zekarrena zen: bi ama izan eta azkenean, berak esan bezala, amarik gabe gelditu izana.
      • Bigarrena, jesuitetatik bidalia izanez geroztik, apaizgorik gabe
      • gelditu beharrak eman zion nahigabea.
      • Hirugarrena, euskal letretan hain itzal handikoa izanda, garaiko
      • euskaltzaleen artean aintzakotzat ez hartua izana. Onarpena heriotzaren atarian etorri zitzaion: Euskaltzaindian sartzea 1959an, eta "Lizardi" eta "Olerti" sariak 1961ean.
      • Jose Mari Agirre
      • “ Xabier Lizardi”
      • 1896-1933
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Eusko Pizkundeko poeta
      • Jose Maria Agirre " Xabier Lizardi" 1896ko apirilaren 18an jaio zen Zarautzen, baina 10 urte bete orduko Tolosara joan zen bizitzera. Legelari-ikasketak egin Madrilen eta ondoren gerente lanetan jardun zuen bizitza guztian, lanaren ondorioz asko bidaiatuz.
      • 1923an Frantziska Eizagirrerekin ezkondu zen. Izan zituzten hainbat seme-alaba jaioberritan hil zitzaizkien.
      • Primo de Riveraren diktadurapean euskal abertzaletasunak jazarpena sufritu zuen. Egoera horretan kulturgintzak berebiziko indarra eta garrantzia hartu zituen euskal abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko. Testuinguru horretan euskal poetek lehen mailako garrantzia hartzen dute.
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardik ordezkatzen dute batez ere desio hori, eta bakoitzak bere modura erantzun zioten. Aitzolek "Euskaltzaleak" elkartea antolatu eta bultzatuz, Orixek euskal kontzeptismoa landuz, Lauaxetak eta Lizardik kultur ekintzaile eta poeta gisa. Honen guztiaren adierazgarri Euskaltzaleak elkarteak antolatu zituen Olerti egunak: 1930ean Lauaxetak irabazi zuen, 1931n berriz Lizardik (" Urte giroak ene begian").
      • Giro honetan berritzaile eta klasikoen arteko eztabaida garratza gertatu zen, euskara herrikoia eta euskara berria, jasoa, lantzen zutenen artean. Lizardik guztien beharra defendatu zuen, Euskal Herriak behar zuen kultur berpizkundean guztientzako lana ikusten zuelako: bertsolarientzat, euskara herrikoian idazten zutenentzat zein euskara berri jasoan idazten saiatzen zirenentzat. Bere poesia-lanik garrantzitsuena: Biotz begietan , 1932an argitaratua.
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Euskal egunkari baten aldeko kanpaina eratu zuen eta sutsu idatzi horren alde. Orduan hasi zen Jose Maria Agirre Xabier Lizardi goitizena erabiltzen. Aurretik argitaraturiko olerkiak sinatzeko, Zarautz'tar Sabin eta Samaiko zulo erabili zituen.
      • Kulturatik politikara ere igaro zen Jose Maria Agirre eta 1931. urtean EAJ/PNVko Gipuzkoako Buru Batzarreko idazkari izendatu zuten.
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Natura, bizitza eta heriotzari buruzko poesia liriko sinbolista
      • Gai nagusia izadia erabili zuen, euskal paisaia adierazteko agertu zuen sentikortasuna azpimarragarria da, horren bidez gogo-barruko sentimenduak metafora bidez azaltzen ditu: denboraren iragana, bizitza eta heriotza, berpizteko itxaropena.
      • Famili barruan izan zituen zoritxarreko gertaerak poesiaz adierazi zituen: alabaren heriotza ("Otartxo utsa"), semearena ("Xabierren eriotza"); amonarenak asko hunkitu zuen ("Biotzean min dut"): "Biotzean min dut, min etsia negar ixila darion mina". "Ots, ots, bizion oñok": amonaren hiletan jendearen pausoak adieraziz.
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Hainbat obra idatzi zituen: 1932an argitaratu zuen lehen liburua, Biotz Begietan . Bertako olerkien gaiak bere betiko gaiak izan ziren: heriotza, natura, aberria, eta euskara. Urte berean hiru antzezlan eman zituen argitara: Laño ta izar , Bi ahizpak eta Ezkondu ezin zitekeen mutilla .
    • Jose Mari Agirre “Xabier Lizardi” (1896-1933)
      • Aberria eta euskara ere izan zituen olerkigai:
      • "Baina nik, izkuntza larrekoa, nahi aunat ere noranaikoa;
      • yakite-egoek igoa; soña zaar, berri gogoa;
      • azal orizta, muin betirakoa"
      • Idazteko era oso berezia zuen, apartekoa. Hala ere, erabili zituen gaiak eta jarrerak Europan garaiko idazleengan ikusten dira: izadira begiratzea, herri-poesiaren funtzioa, etab.
      • 1933an hil zen.
      • Esteban Urkiaga
      • "Lauaxeta“
      • 1905-1937
    • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Ikasketak jesulagunekin
      • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" Laukizen jaio zen 1905eko abuztuaren 3an eta Mungian bizi. Durangoko jesulagunen ikastetxean latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua.
      • Loiolan euskaltzaletu eta literatur zaletu zen, aita Estefania irakasle euskaltzalearen eta Euskal Akademia osatzen zuten lagunekin, Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin, besteak beste, Garai hartan latineko klasikoen itzulpenak egin zituen.
    • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Euzkadi egunkarian kazetari-lanetan
      • Komentua utzi zuenean Euzkadi egunkari nazionalistan hasi zen lanean. Hasieran Orixeren laguntzaile izan zen eta, hau Orexara, Euskaldunak poema idaztera, joan zenetik aurrera, euskal orrialdearen arduradun. Garaiko bizitzaren gaineko kronikak idazten zituen egunero-egunero.
    • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Literaturan, kultur sustapenean eta politikan murgildurik
      • Europako literatur joerak ondo baino hobeto ezagutzen zituen, mitinak ematen zituen, kultur ekitaldi eta irratsaioetan parte hartzen zuen, euskara irakasten zuen, herri-abestien bilketa bultzatu zuen, poeta gazteei laguntzen zien. Hitz batean euskararen eta Euskal Herriaren aldeko langile nekagaitza zen Lauaxeta.
    • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Zorigaitzeko gerrak eraman zuen
      • Espainian Francoren Altxamendua sortu zenean, zeregin guztiak alde batera utzi eta Eusko Gudarostean sartu zen. Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen. Gudari aldizkaria eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen.
      • Eginkizun horietan ari zela, Gernikako bonbardaketaren ondorioez argazkiak egin nahi zituen kazetari frantses bati laguntzera joan zen. Faxistek preso harrapatu eta Gasteizera eraman zuten Lauaxeta. Heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten. Heriotzaren zain zegoela idazki hunkigarriak idatzi zituen.
    • Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Poeta bikaina
      • 1930ean I. Olerti-Eguneko sari nagusia irabazi zuen Maitale kutuna poemarekin. Hurrengo urtean lehen poema-liburua argitara eman zuen: Bide barrijak , estetika ere berrituz. Europako modernitatea euskaraz eman nahi zuen, gaia eta hizkuntza berritu: maitasuna, existentzialismoa, heriotza. Liburuak eztabaida sortu zuen euskaltzaleen artean planteatzen zituen ideia modernoak zirela eta.
      • Bigarren liburuan Arrats beran (1935) olerkigintza herrikoia landu zuen: herriko pertsonaiengan oinarrituriko balada, erromantze, irri-kantak. Herri poesia eta sinbolismoa uztartu zituen estilo berrituaz: musika, metaforak, kolore eta sentsazioak, denboraren iragana adieraziz.
    •  
      • Idazkera zaila dauka, garbizalekerien erabiltzailea, baina gainera apropos zailtzen zuen olerkia.
      • Euskalkietako esamoldeak, arkaismoak, herri-txokoetako hitzak, denetarik erabiltzen zuen.
      • Antzerkia ere idatzi zuen: Asarre aldija , Epaiya , irria sortzeko eginak. Balbeak , Iru gudari itzulpenak dira.
      • Ipuingintzan ere jardun zuen: Iluntzeko izarra , El fusil del abuelo , Campa de guztiz ederra , gerra garaiko giroa erakutsiz.
      Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" (1905-1937)
      • Lauaxeta poeta garrantzitsua izan da. Bere iturri nagusia erromantizismoa izan zen; hala ere, bestelako eraginak ere nabari dira: sinbolismoa eta abangoardismoa.
      • Bere poesia sinbolista zen: kultua, zaila eta minoritarioa. Nolabaiteko kultura-maila beharrezkoa zen Lauaxetaren mezua ulertu ahal izateko, hau da, ez zen herri-poesia.
      • Bere obretan oso hizkera konplexua darabil. Lauaxetak euskal poesia Europako poesiaren mailan jarri zuen.