EUSKARA 9. Euskal antzerkiaren sorrera eta bilakaera
XVIII. mendeko antzerkia

XVIII. mendean  Ilustrazio  izeneko mugimendu kultural bat sortu zen Europa guztian. Argi...
Herri-antzerkia

Giro horren erdian, Euskal Herrian Bergarako Mintegia eta Azkoitiko Zalduntxoak aipatu behar ditug...
XVIII. mendeko antzerki-egileak
Pedro Ignacio de Barrutia

Oso gutxi dakigu  Pedro Ignacio de Barrutia  arabarrari buruz. 1682an Aramaion jaio zen ...
Xabier Munibe, Peñafloridako kondea

Xabier  Munibek  Frantziako Tolosako josulagunekin ikasi zuen 18 urte bete zit...
Pastorala

Pastorala ahozko literaturaren beste adierazteko era bat zen,  herri-antzerkiaren  bidez. Eta beste lite...
Pastorala

Musika, kantuz eta dantzaz lagundurik egiten diren antzerki luzeak dira.

Lehengo egitu...
Pastorala: GIROA

Ikuskizunak egun osoa irauten du eta herri osoan zehar egiten da. Ibilaldi eta desfileekin hasi e...
Pastorala: GAIAK

Lehen Biblia, historia eta mitologiako gaiak edo pertsonaia baten bizitza eta ekintzak kontatzen ...
Pastorala: PERTSONAIAK

Bi eratakoak dira beti: onak eta gaiztoak. Lau mundutan banatzen dira: mundu zerutarra (ain...
Pastorala: ANTZEZTOKIA

Antzezlekua herriko plaza izaten da. Gaur egun pilotaleku edo zelaietan ere antzezten da. O...
Pastorala: KOLOREAK eta JANTZIAK

Zerukoen kolorea zuria da, pertsonaia kristauak urdinez eta gaiztoak gorriz janzt...
Pastorala: MUGIMENDUA

Pertsonaia bakoitzak berari dagozkion mugimenduak egiten ditu eta horren arabera bereizten d...
Pastorala: HIZKUNTZA

Testua hitz neurtuz emana da eta zubereraz idatzia. Hitzak, berriz, esan baino gehiago kantat...
Pastorala: GARAPENA

Egitura beti berdina da. Hasieran aurkezleak  lehen pherediküa  (predikua) kantatzen du, gaiar...
Pastorala: MUSIKA eta KANTUA

Gaur egungo pastoraletan kantuaren presentzia asko indartu da, bai bakar kantua, bina...
Upcoming SlideShare
Loading in...5

09 Euskal Antzerkia Arial

970

Published on

09 Euskal antzerkia

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
• Be the first to comment

• Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
970
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
14
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

09 Euskal Antzerkia Arial

1. 1. EUSKARA 9. Euskal antzerkiaren sorrera eta bilakaera
2. 2. XVIII. mendeko antzerkia

XVIII. mendean Ilustrazio izeneko mugimendu kultural bat sortu zen Europa guztian. Argien mendea deitu zioten, hain zuzen ere, mende honi.

Ilustrazioak eragin handia izan zuen Estatu espainiarrean, eta batez ere Frantzian. Azken honetan entziklopedia sortu zen Dideroten eskutik.

Horretaz gain, aski ezagunak dira garai horretako Rousseau, Montesquieu eta Voltaire. Baina Ilustrazioa ez da mugimendu literarioa bakarrik, kulturala baizik. Literaturari dagokionez, Neoklasizismoa sortu zen.

3. 3. Herri-antzerkia

Giro horren erdian, Euskal Herrian Bergarako Mintegia eta Azkoitiko Zalduntxoak aipatu behar ditugu. Bertan Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zen, ikaskuntza zabaltzea helburu zutela: lur-langintza, giza zientziak, fisika, kimika, hizkuntza modernoak eta klasikoak.

Garai hartan, literatur genero nagusia antzerkia zen, alegia, ikasteko eta denbora pasatzeko baliabide bat. Xabier Munibek, Peñafloridako Kondea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen buruak, herri-antzerkia ere landu zuen.

4. 4. XVIII. mendeko antzerki-egileak
5. 5. Pedro Ignacio de Barrutia

Oso gutxi dakigu Pedro Ignacio de Barrutia arabarrari buruz. 1682an Aramaion jaio zen eta 1759 Arrasaten hil zen. Arrasateko eskribaua izan zen (1711-52).

Batik bat, Acto para la Nochebuena antzerkiarengatik da ezaguna: obra hau R.M. Azkuek argitaratu zuen lehen aldiz Euskalzale izeneko aldizkarian 1897an ( Gabonetako Ikuskizunak euskarazko izenburuaz). Hego Euskal Herrian egindako lehen antzerki-lana da, eta lotura asko ditu pastoralarekin: biak herri-antzerki dira, ekitaldi bakarra dute, eta ez dituzte espazio eta denbora unitateak errespetatzen.

Gabonetako Ikuskizunak bertsoz idatzia dago; euskara, berriz, erdarakadaz beterik dago, baina literatur balio handiko lana da. Garai neoklasikoan sortua izanik, orduko antzezpen orok bezala, helburu didaktikoa zuen; horretarako, obra honek Gabonetako misterioa azaltzen du, erlijioari jarraituz, baina ikusleak dibertitzeko asmoz ere eginda dago. Obra honetako euskara ulerterraza da, umoretsua, herri-esaerez josia eta neurri desberdineko bertsoz osatua (luzeak eta laburrak nahastuz).

6. 6. Xabier Munibe, Peñafloridako kondea

Xabier Munibek Frantziako Tolosako josulagunekin ikasi zuen 18 urte bete zituen arte.

Bere jaiotetxea, Azkoitiko Insausti jauregia, kultur gaiez mintzatzen ziren hainbat lagunen topaleku bihurtuko zen. Ilunabarrean, lagunarteko bilera horiek alaitzeko, musika eta antzerki emanaldiak antolatzen zituzten, Munibe bera bultzatzaile, egile, antzezle eta zuzendari zelarik; El borracho burlado izan zen horietako bat.

Obra honetan euskara ere erabiltzen da, gutxiagotan ordea: ahoz esatekoa den testu guztia gaztelaniaz dago, baina kantatzekoak diren zatiak euskaraz. Antzerki komiko eta musikala da, argumentu eta egitura dramatiko sinplekoa, eta betiere "gozaraziz irakatsi" nahi duena, baina, aldi berean, baita euskara gustagarri bihurtu ere.

Muniberenak dira Gabon Sariak (1762), Azkoitiko parrokian kantatzeko sortutako gabon-kantak.

7. 7. Pastorala

Pastorala ahozko literaturaren beste adierazteko era bat zen, herri-antzerkiaren bidez. Eta beste literatura-mota batzuek bezala, bilakaera bat izan du urteetan zehar. Garai bateko pastoralak elizaren barruan egiten ziren, baina pastoralaren gordinkeriak zirela medio, elizatik kanpora atera zituzten.

8. 8. Pastorala

Musika, kantuz eta dantzaz lagundurik egiten diren antzerki luzeak dira.

Lehengo egitura mantentzen duen arren, pastoralak aldaketa nabarmenak ere izan ditu historian zehar, iraupen, antzeztoki, gai eta abarren aldetik.

9. 9. Pastorala: GIROA

Ikuskizunak egun osoa irauten du eta herri osoan zehar egiten da. Ibilaldi eta desfileekin hasi eta arratsaldeko emanaldi nagusiarekin amaitzen da. Azken hau zelai edo plaza ireki batean burutzen da.

10. 10. Pastorala: GAIAK

Lehen Biblia, historia eta mitologiako gaiak edo pertsonaia baten bizitza eta ekintzak kontatzen ziren, baina denborak aurrean egin duen neurrian, gaiak euskaldundu egin dira. Horrela, gaur egun euskal gai eta pertsonaien ingurukoak dira pastoralak. Dena den, funtsean ongiaren eta gaizkiaren arteko borroka da antzezten dena.

11. 11. Pastorala: PERTSONAIAK

Bi eratakoak dira beti: onak eta gaiztoak. Lau mundutan banatzen dira: mundu zerutarra (aingeruak), mundu kristaua (onen sailekoak), mundu paganoa (gaiztoen sailekoak) eta infernuko mundua (satanak).

Antzezleak betidanik izan dira afizionatuak, herriko jendea bera, eta garai batean mutilek bakarrik edo neskak bakarrik parte hartzen bazuten ere, gaur egun batera aritzen dira gehienetan.

12. 12. Pastorala: ANTZEZTOKIA

Antzezlekua herriko plaza izaten da. Gaur egun pilotaleku edo zelaietan ere antzezten da. Oholtza zabala jarri ohi da, antzezle ugari izaten baitira. Atzean bi ate egoten dira: alde batean urdina, onena, eta bestean ate gorria, gaiztoena. Atzean, gailurrean, soinulari eta txistularien txokoa egoten da.

13. 13. Pastorala: KOLOREAK eta JANTZIAK

Zerukoen kolorea zuria da, pertsonaia kristauak urdinez eta gaiztoak gorriz janzten dira. Beraz, urdina eta gorria kontrajartzen dira.

14. 14. Pastorala: MUGIMENDUA

Pertsonaia bakoitzak berari dagozkion mugimenduak egiten ditu eta horren arabera bereizten dira: pertsonaia onak txukun eta ordenan; gaiztoak, berriz, biziago eta bortizkiago. Horrez gain, gaien garapenean, aurrera eta atzera mugitzen dira antzokian, militarren moduko pausoak emanez eta estrofa bakoitzaren amaieran eseri eta hurrengorako altxatuz.

15. 15. Pastorala: HIZKUNTZA

Testua hitz neurtuz emana da eta zubereraz idatzia. Hitzak, berriz, esan baino gehiago kantatu egiten dira, doinu monotono batean.

16. 16. Pastorala: GARAPENA

Egitura beti berdina da. Hasieran aurkezleak lehen pherediküa (predikua) kantatzen du, gaiaren nondik norakoa laburbilduz. Ondoren, argumentua garatzen da, hainbat jelkaldi edo zatitan banatuta. Antzezpena azken pherediküarekin amaitzen da, azken ondorioak eta aholkuak emanez.

17. 17. Pastorala: MUSIKA eta KANTUA

Gaur egungo pastoraletan kantuaren presentzia asko indartu da, bai bakar kantua, binaka edota taldekakoa. Horretaz gain, lehen aipatutako musikariak ere egon ohi dira, emanaldiaren zenbait uneri musika jarriz.