Your SlideShare is downloading. ×
Sabino arana.
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Sabino arana.

665

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
665
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
6
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Sabino Arana Goiri 1865eko urtarrilaren 26an jaio zen Abandoko Elizatean, gaur egun Bilbo dena, eta Sukarrietan, Bizkaia,hil egin zen 1903ko azaroaren 25ean.) Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzailea izan zen(EAJ/PNV). Eusko nazionalismoaren hainbat sinbolo sortu eta hedatu zituen, ikurrina tartean, eta euskararentzako grafia berri bat asmatu zuen. Nikolasa Atxikallendearekin ezkondu zen, ez zuten seme-alabarik izan.
  • 2. Aita Abandoko alkate eta Gernikako Juntetako ahaldun ere izan zen. Buru-belarri karlisten alde borrokatu zelako, ihes egin behar izan zuen 1873an, Sabinok, zortzi urte zituenean. Itsasontzigilea zen Sabinoren aita. Euskalduna lantegiko dike lehorrak ere berak hasi zituen.
  • 3. Sabino Aranak Baionako San Luis Gonzaga ikastetxean hasi zituen ikasketak. Donibane-Lohizunera aldatu zenean han jarraitu zituen. 1876an Hondarribian lehen ikasketetako azterketak gainditu eta batxilerra egiterakoan, gaixotu egin zen .Bizkaiko eta Euskal Herriko historia ikasteari ekin zion Sabinok. Medikuntza nahiago bazuen ere, aitaren nahia egiteagatik, Zuzenbidea ikasten hasi zen Bartzelonan. Ama hiltzean karrera bertan behera uzten du “Aberriagatik” .
  • 4. • IKURRINA irudikatu zuen eta Luis Arana Goiri anaiak marraztu. Hasieran Bizkaia independentearentzat pentsatu zuen, baina herrialde guztietan zabalduz joan zenez, azkenean Euskal Herriaren IKURRINA bilakatu da.
  • 5. • Euskal-Herria aldizkarian argitaratu zuen euskarari buruzko bere lehen lana, 1886an, Euskaltzaindia sortzeko asmoa agertuz: “El Proyecto de Academia bascongada del señor Artiñano”.
  • 6. • Karlistek kendu zieten liberalei euskararen aldeko zuzia. Eraikuntza politikoari, arrazari eta hizkuntzari garrantzia ematen diote karlistek. Euskara liberalismoaren pozoiari eta ohitura garbiei eusteko tresna baliotsua zela esaten zuten.
  • 7. • Sabinori ez zioten etxean euskararik erakutsi. • Baina abertzaletu ahala,euskara zela Euskal Herriaren ezaugarririk eta bereizgarririk nabarmenena ohartu zenez, euskara ikasteari eman zitzaion.
  • 8. -Euskal Herria lur jota zegoen gerraren ondorioz. Familia ondasunak galduta. Foruak ezabaturik, Euskal Herria ez zen bere buruaren jabe. -Euskaldunon izaera, nortasuna eta hizkuntza hiltzear. -Euskadi da euskotarren Aberria. Egia hori aldarrikatzeko eta biziarazteko, Euskeldun Batzokija (1894), sortzen du. -Etsai handiak sortzen zaizkio. Idazten dituen lanengatik.salatu, auzipetu, zigortu eta espetxeratu egiten dute behin baino gehiagotan. -Batzokia suntsitu zioten militar espainolek 1903ko maiatzaren 2an.
  • 9. -Sakeleko eta hormetako egutegiak, umeentzat eskola-liburuak, antzerkia, olerkiak eta artikulu-mordoa idazten ditu: aberriaz,politikaz, bakeaz, euskaldun jende ospetsuez eta abarrez. -Olerki piloa idatzi zituen Aranak, gehienak herri kantu barnean moldatu zituen. -Abertzaletasuna da bere poesiaren gai nagusiena. Edozein gai duela ere erraz sortzen baitzaizkio Aberriarekiko aipamenak, garrasiak, otoitzak eta alderaketak: ¡Ama maitea! ¿Zertako, Zeu il da gero, Neu bizi? Nire begion argia Ziñan da Min uts-negarrak Itzali dostaz Uts baltzaz Biotza Lokatuta dot Atsekabeak: Atsegin Samurra Galduta, Atseden ezin
  • 10. -Anton Abbadia hasi zen hemeretzigarren mendearen azkenaldera Iparraldean euskara zuzpertzen bere Lore-jokoak antolatuz. -Aranak astindu handia ematen dio euskararen pizkundeari, euskarari buruzko ideologia politiko eta koherentea eman zion euskal arazo osoari soluzio orokor eta argia plazaratzen ahalegintzen zela. Ensayo acerca del Alfabeto Euskara, Bilbon 1884an sinatutako eskuizkribua Behin eta berriz errepikatzen du, “euskara da gure naziotasunaren ezaugarria”. ¡Euskaldunak gara! izeneko lau bertso ontzen ditu Sabinok, Bizkaitarra aldizkarian, 1895eko otsailean, kanpotik datozen maisuek egiten duten kaltea salatzeko. “Euskaldunak, euskaldunak gara... ¡bixi beite betiko gure euskera!” da denen errepika. “Erdalerritik datoz Maixuak eunka, Jaurti ta amildu nairik Or bilin-balaunka Gure erritartasuna Ta euskera gozua, Lege ta ekanduen giltz Urre-gorrizkua”.
  • 11. hainbat argitaratutako lanak -Etimologías euskéricas -Gramática elemental del euskera bizkaino - Pliegos Euskeráfilos eta pliegos Euskeralógicos - Lecciones de ortografía -Tratado etimológico de los apellidos euskéricos.
  • 12. “Jainkoak urte batzuetako osasuna ematen badit eta gizarteko gorabeherek eragozten ez badidate, munduko hizkuntza guztien artean euskara izan dadila ikasiena eta ezagutuena lortu nahi nuke”.
  • 13. • Baina egitasmo eta lan handiek ez zioten eragozten gauzarik txikienez arduratzea. Euskadiren ikurrina marrazten, hilobietako esaldiak asmatzen, eskelen eredua erabakitzen, xake-jokoko irudiak egiten jardungo du, handikeriak alde batera utzirik.
  • 14. Erdararen eraginez euskara erdalduntzen ari zen hiztegi eta joskera aldetik. Ortografia-arazoak ere bazituen idazterakoan. Idaztarau finkorik ezean euskarari egokien zegokion alfabetoa eskaini zigun. Euskaltzaindiak ere alfabeto horixe onartu zuen. Sabino Aranak aurrekoen hutsuneak eta okerrak bakarrik zuzendu nahi zituen. Hitzetan ere zabarkeria handia sumatzen zuen. Euskarazkoak bazterturik erdarazkoetara errazegi jotzen zela. Baina euskarak bazuela beste hizkuntza askok ez zuten gaitasuna hitz berriak sortzeko irizten zion. Eta euskal harrobiaz baliatzen hasi zen.
  • 15. Hizkuntza bakoitzak bere nortasuna eta sena ditu. Hitz arrotz gehiegiak, berriz, kalte egiten dio edozein hizkuntzari. Euskara garbitu, apaindu, landu ta gorengo maila batera jaso nahi du Aranak. Baina bide horretatik, erdalkeriari eta mordoilokeriari ihesi, gehiegizko garbikeriara egin zuen jauzi. Garbizalekeria eta bidegabekeria hori gogor salatu izan zaie Aranari eta Aranazaleei. Izan ere, arriskutsua da, hain zuzen, lehengo idazle eta herriak hitz egiten zuten hizkeratik gehiegi urruntzen baitzen.
  • 16. • Milaka eta milaka euskaltzale egin zituen Sabino Aranak. Euskotar asko jarri zuen euskara ikasten, lantzen, irakurtzen eta idazten. Ordu arteko irakurle guztiak baino irakurle gehiago ekarri zizkion Sabinok euskarari.
  • 17. • Euskara ikasi eta landu egiten du Sabinok. Idatzi egiten du. Eta gizarterako balio duen eta ezinbestekoa den hizkuntza bihurtzen saiatzen da: “Industriarako, ontzioletarako, irakaskuntzarako, salerosketarako eta abarretarako gai egin dezagun. Bihur dezagun beharrezko eta ezinbesteko”.
  • 18. Euskotarrak iratzarri nahi ditu. Izan ere, beren jokabidea aldatzen ez bada, euskara, bere ustez, “hasi den mende hau bukatu baino lehen galduko da”.
  • 19. http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/arana.pdf

×