Your SlideShare is downloading. ×
Narrazioak 3DBH, E, F
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×

Introducing the official SlideShare app

Stunning, full-screen experience for iPhone and Android

Text the download link to your phone

Standard text messaging rates apply

Narrazioak 3DBH, E, F

1,170
views

Published on

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,170
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
8
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. Gau ilun bat zen, oso beldurgarria iluntasunari beldur dionarentzat. Gau hartan Eva-k bere ume txikia sartu zuen sehaskan eta pentsatu zuen aukera ona zela beldurrezko pelikula bat ikusteko. Senarrak afaria zuen ondoko hirian, hurrengo egunean bere lagunik onena ezkonduko baitzen. Palomitak egin eta gero, pelikula ikusteraeseri zen egongelako izkina batean zuten sofa batean eta ``play´´ sakatuzuen bideoa martxan jartzeko.Beldur izugarria zion beldurrezko pelikulei, bazekielako gero amets gaiztoakizango zituela eta ezin izango zuela lorik egin. Hala ere, pentsatu zuennagusia zela zeukan beldurra gainditzeko.Pelikula osoa begiak itxi gabe ikustea erabaki zuen, baina ezin izan zuen.Erdira iritsi baino lehen oso beldurtuta zegoen. Hain zegoen beldurtutaezen pelikula gelditu egin zuen.Pantailan geratu zen irudiaikaragarria zen. Ikaratuta umeaondo zegoela ziurtatzera joan zen;ondo zegoela ikusita egongelaraitzuli zen telebista itzaltzekoasmoarekin. Baina berandu zen.Zerbaitek edo norbaitek beraktelebistan utzitako irudia kenduzuen jada. Izututa mugitu ezinikgeratu zen, bere etxean gau hartan gertatzen hari zena ezin ulerturik.Lasaitu zenean logelara joan eta ohean sartu zen.Bere logela handia zen: leiho handi bi zituen ohearen aurrean, hormansartutako armairu bat eta besaulki bat atearen eta leihoen artean. Logelasenarrari gehien gustatzen zitzaion koloreaz margotua zegoen, gris ilunez,eta portzelanazko panpinak zituen Evak oso gogoko baitzituen.Evak ezin zuen loak hartu, armairuko atea zabaldu eta izaki beldurgarri batateratzen zela imajinatzen zuen, edo ohe azpitik irteten ziren esku batzukorkatiletatik heltzen zutela imajinatzen zuen.
  • 2. Burua izarekin estali zuen eta bihotza normalean baino azkarrago zihoakiola sentitu zuen. Iluntasunak izugarri beldurtzen zuen. Bere bizitzako pentsamendu alaietan pentsatzeko ahalegina egin zuen: senarra ezagutu zuen eguna, semea jaio zen eguna … , baino ezinezkoa izan zuen. Bakarrik lo egiten zuen bakoitzean, oso txarto pasatzen zuen, eta, lokartu aurretik, amets eta pentsamendubeldurgarriak izaten zituen.Zarata bat entzun zuen ohe azpian. Bihotza taupadaka hasi zitzaion, ahoazabaldu, baina ez zen oihurik atera. Saguren bat edo txori txikiren bat izanzitekeela pentsatu zuen. Baina errealista izan zen eta bere buruari esanzion zarata horiek ezin zitzaketela animalia horiek egin. Zarata arraroakziren, arnasa hartzeko arazoak dituzten pertsonen arnasketaren antzekoakirteten ziren. Eva inoiz baino beldurtuago zegoen; entzuten zen zaratagizaki batenak zirela ematen zuen. Deabrua zetorkion gogora behin etaberrio. Bihotza lehertzear zuen.Evaren senarrak ezin izan zuen inoiz ahaztu afaritik bueltan bere logelanaurkitutakoa. Bere oihuak auzoko guztiak esnatu zituen. Emaztea oheanzegoen ahoz gora, begiak zabal-zabalik eta eskuak odolez beteta.Hilda zegoen. Beldurrak jota hil zen.Baina ikaragarriagoa izan zenohearen azpian aurkitutakoa. Gorputxiki bat, plastikoen arteankorapilatuta, oxigeno faltagatikitota. Bere semea zen. Itota hil zen. Aitor Lexartza 3E Arrigorriaga institutua
  • 3. TXAPELKETAREN BIDEANUda zen. Iker eta Ederrek pozik begiratzen zuten zerura. Azkenean, udaheldu eta oporrak iritsi ziren.Baina aspertuta zeuden, haien hobbya padel-a zenez bihotz-bihotzez maitezuten kirol hura, baina ezinezkoa zen jokatzea, kantxak apurtuta zeudeneta alkatea oporretan zegoen.Bat-batean, Ederri ideia bikaina bururatu zitzaion, kantxa konpontzea etakirola berpiztea, baina, beti bezala, Eiderrek gauzen alde onetan besterikez zuen pentsatzen.Ikerrek bere pentsamendu pesimisten fantasiak erabat moztu zituenesanez:-Nondik aterako dugu dirua?, eta jendea?Eder isildu egin zen. Hurrengo egunean herriraino joango ziren kirolariguztiei laguntzaeskatzeko Ikerrekin hitz-egiteko geratu zen 18:00etan polikiroldegian.Ikerrek ez zuen sinesten bere begiek ikusten zutena, herri guztia hanzegoen! Herriko biztanleek dirua ipini zuten kantxa konpontzeko.Alkatea bere autotik jaitsi zenean ia bihotzeko batek eman zion kantxaberri- -berria ikustean.Alkatea ere kirolari amorratua zenez padeltxapelketa antolatzea bururatu zitzaion.Hurrengo egunean hippiez jantzitako bi pertsonen aurka jokatu behar izanzuten arren, oso erreza egin zitzaien haiei irabaztea.Iker eta Eder problema barik joan ziren finalera.Haien aurkariak neska etamutila ziren, eta, egia esateko, han hasi ziren arazoak, biak oso gihartsuakzirelako. Hurrengo egunean, padel dendan pala misteriotsu batzuk erosizituzten jokatuko zuten finalerakoFinala heldu zen, tantoetan 2 jokotara berdindurik, 45 eta 45 zeuden.Bat-batean, neskak pilotari gogorregi eman zion batean, Iker eta Eder galtzenari zirenean, palek denbora gelditu zuten eta honi esker, irabazi egin zuten.Fama lortu zuten, baita diru mordoa ere etorkinei laguntzeko. ASIER URRIZ 3-E Arrigorriaga institutua
  • 4. Nik William Hastinen bizitza kontatuko dizuet. William , Birminghamen jaiozen 1910ean bere amamaren etxean. Bertan bizi izan zen bere amarekinluzaroan; aita ez zuen inoiz ikusi. Hamabost urte zituela hegazkin batera igozen; han piztu egin zitzaion hegan egiteko gogoa. Hiru urte geroago RoyalAir Forcen (RAF) sartu zen pilotu izateko. Azkenean, 1932an bukatu zituenikasketak baina, nota txarrak atera zituenez, abioiak garbitzen zortzi urteeman behar izan zituen. Bigarren mundu gerra heldu zenean, pilotuak behar zutenez, zenbaitpertsona aukeratu zituzten, William barne. Williamni sekulako poza piztuzitzaion egun hartan jakin zuenean “Spitfire” bat hartuko zuela. Jakin ezzuena zen gerrara zihoala, ez jolastera. 194Oko uztailaren bian “Lufbafek”alemaniarren aireko armadak Londres bonbardatzeko agindua eman zuen.Churchil Erresuma Batuko lehen ministroak hori jakitean bere eskura zuenpilotu guztiak deitu zituen; guztira berrehun eta hogeita hamar hegazkinziren bere gudariekin. William eta beste hogei lagun teniente izendatuzituzten. Egin zizkieten probetan bere etxean baino hobeto mugitu izanziren. Haietariko batzuei “Stipfaiterra” eman zioten. Beste pilotu batzuei,ordea, hegazkin merkeagoak eta txarragoak eman zizkieten. Uztailarenhamalauan tenienteak koronelekin bildu ziren plan bat burutzeko. Akordatuzuten lehendabizi ehun hegazkin bidaliko zituztela, hogeiko txandatanborrokatzera joango zirenak. William lehenengo txandan irten zen.Hamar minutu hegaz ibili ondoren hegazkin alemaniarrekin topo egin zuten.William beste bost pilotuekin gorantz egin zuen su egiteko. Azken txandaheldu zenean Willianek bost minutu zeramatzan nazi bat gainetik kentzekoasmoz, nahiz eta bigarren txandako pilotu batek lagundu zion gainetikkentzen. Tamalez, hori egiteagatik hura tirokatu zuten.Azkenean, alemaniar guztiak hiltzea lortu zuten. Hala ere, Plana ez zitzaienondo atera, ordu erdiren buruan naziek Londres bonbardatu baitzuten.
  • 5. Jagoba Hidalgo 3-EArrigorriaga Institutua.
  • 6. AZKEN EXORZISMOABilboko etxe bloke batean misterio bat zegoen. Suhiltzaileak hara joanziren emakume baten deia jasota, oihuak entzun ondoren. Aditu batzukdiotenez blokeak infekzio handia zuen, ezin baitziren ez medikuak ezfamiliakoak sartu.Suhiltzaileak sartu baino lehen arropa egokia hautatu eta hara abiatu zirenmisterioaren bila. Telebistakoak han ari ziren gertatzen ari zen guztiazinformatzen. Neska bat 25 urte ingurukoa, ile beltza zuena,suhiltzaileengana hurbildu zen, haiekin batera barruan sartzeko asmoz.Mutilak zer gerta zitekeen kontatu zion neskatoari ,baina hark, buru gogor,joan egin nahi zuela erakutsi zion. Suhiltzaileak barrura sartu ziren gaztearekin batera, eskailerak igo etalehen solairuko txirrina jo ondoren inork ez zien atea zabaldu. Bultzaeginez, indarrez, atea bota zuten, etxe barruraino sartzeko. Bat-bateanemakume atso baten geriza ikusi zuten; atsoa bizkarrez zegoen.Suhiltzaileek horrela esan zuten:-Kaixo,...ond...ondo za...a...zaude?Atsoak buelta eman zuen odolez beterik:-(Ahots beldurgarria) Ni bikain nago -irribarre maltzurra- Satanek zuenbila bidali nau...
  • 7. Suhiltzaileak beldurtuta korrika hasi ziren etxe osoan zehar emakumeahiltzen saiatuz. Pistola bat hartu eta tiroka hasi zitzaizkion.Emakumea hilda zegoela ziurtatu zutenean ikusi zuten norbait deabrutuzuela eta hori izan zela han zegoen birusa.Logelatik oinez hormetan begira hasiaz batera, Jesusen irudiak ikusi zituenemakumeak; umeak, gurutzeak eta egunkariko berriak denak exorzismoahelburu zuten. Bat-batean beste logela batetik zetorren soinu arraroaentzun zuten.Beste etxe batean ate joka hasi ziren arren, ez zien inork zabaldu. Ateabota eta barrura sartu ziren. Han neska txiki baten ahotsa entzun zutenhango logela batean. Atea zabaldu eta haur txiki bat ikusi zuten, hura ereodolez beterik. Musika lasaia entzuten zen hango gramola batean: neskabakarrik ari zen dantzatzen, suhiltzaileei begira. Telebistako aurkezleaizuturik oihuka hasi eta atera nahian ibili zen . Hura ezinezkoa zela erantzunzioten. Neska txikia korrika abiatu zen gaztearengana ondorengoa esateko:-(Ahots beldurgarria) Ana, Ana etorri Satanasekin. Zure arima nahi dut-neska ahotik odola dariola zegoen-Gaztea korrika jaitsi zen eskaileretatik:-Ez, ez! Utzi bakean.Haurra haren gainera erori eta miazkatu egin zuen, gaztea hilda zegoelaikusi zuten suhiltzaileek. I. C. 3E Arrigorriaga institutua
  • 8. TUNEL AMAITEZINAGarazi etxetik atera zen goizeko 8:30tan. Kalean haize bortitzak jotzen zuen,haren ile iluna behin eta berriz nahasten zuena. Egunero bezala etxe aurrekoautobus geltokian bere bi lagunei (Aiala eta Itsasneri) itxaron behar zien. Hirurakhiriko institutura zihoazen, baina haien etxeak oso urrun zeudenez autobus txikibat etortzen zitzaien bila.Bost minututara ile gorriko neska baxu bat agertu zen, Itsasne, hain zuzen ere. - Kaixo, Itsasne. - Kaixo, Aiala ez da oraindik etorri? - Ez, beti bezala berandu dabil. - Zorionez ez da autobusa heldu. Bestela, etxean geratu beharko du egun osoan. - Gurasoek ezin dute kotxez eraman? - Ez, atzo esan zidan gurasoak negozio bidaian joango zaizkiola eta bakarrik geldituko dela etxean.Neskek hizketan jarraitu zuten. - Begira, hortik dator - esan zuen Garazik, beraiengana korrika zihoan neska bat ikustean. - Barkatu, berandu nator - esan zuen arnasa sakon hartuz Aialak - Autobusa ez da oraindik heldu? - Ez, duela bost minutu etorri behar zuen. - Zuen gurasoak etxean daude? - galdetu zien Aialak.Biek ezetz erantzun zuten. - Baina nire ama 30 minutu barru etxera etxera helduko da, erosketak egitera joan da eta. Pixka bat itxarongo dugu eta autobusa ez bada heltzen nire etxera joango gara. - Proposatu zuen Garazik. - 15 minutu pasatu zirenean hirurak Garaziren etxera abiatu ziren. Kalea hutsik zegoen eta egun lainotsu bat zenez, eguzkiak ez zuen gehiegi argitzen.Bat-batean lurrikara bat hasi zen. Lurrikararen ondorioz zulo izugarri bat sortuzen nesken azpian eta hirurak batera jausi ziren barrura.
  • 9. - Ondo zaudete? - galdetu zien Itsasnek bere bi lagunei - Zer gertatu ote da? - Ideiarik ez. Baina uste dut lurzorutik 10 metrotara gaudela. - Nola dakizu hori? - galdetu zuen Aialak harridura aurpegia jarrita. - Begiratu gora, zulo argi bat ikusten da. - Egia da. - Esan zuten besteek gora begiratuz. - Irteera bat aurkitu behar dugu. Azkar! Hormak arakatu pasadizo edo zerbaiten bila - proposatu zuen Garazik. Minutu asko pasatu zituzten kobazuloa arakatzen. Borobila zen eta bost metroko diametroa zuen. Naturalki egindako kobazuloa zirudien, hormak leunak zituen eta hizkuntza arraro batetan idatzita zeuden hitz batzuk irakur zitezkeen. - Zerbait aurkitu dudala uste dut. Niretzat oso urrun dago, ordea. Palanka bat da. - Utzi niri. Besoa zuk baino luzeagoa dudala uste dut. KLAK!!! Horma zati bat desagertu egin zen etahorren ordez tunel ilun eta estu bat agertu zen. - Ez naiz hor barruan sartuko! Seguruenik intsektu eta zabor asko egongo da. - Ez daukagu beste irtenbiderik. Bide bakarra tunelean sartu eta aurrera jarraitzea da - eta hitz horiek esanda, Garazi, ilunpetan sartu zen Aiala eta Itsasne atzean zituela.Beharbada, orduak pasa ziren, ez nago ziur. Batzuetan bideak bidegurutze bateanamaitzen zuen eta gero eta ilunago bihurtzen zen tunela. Haizea gutxitan pasatzenzen haien albotik eta momentu horietan garrasi bat entzun zela iruditu zitzaien.Tunel zabalago batera heldu zirenean zoruak beherantz egiten zuela konturatuziren. Lehen lurzorutik 10 metrora bazeuden, orain 20 metro beherago egongoziren. - Hau zure errua da! - garrasi egin zion Itsasnek Garaziri - gela horretan itxaron izan bagenu, orain etxean egongo ginateke gure gurasoekin. - Edo, beharbada, ez zigun inork ikusiko eta gelan hilko ginateke. Irteera batek egon behar du tunel honen amaieran; bestela, zertarako egongo zen? - Ez dakit, baina ni gose naiz eta gainera gaur beherapenak hasten dira hiriko denda…
  • 10. Aialak hitz egiten jarraitu zuen. Bat-batean zarata beldurgarri bat entzun zenbere atzean. Garrasika hasteko moduko hots bat. Neskei besoetako ilea laztuzitzaien, eta isil-isilik geratu ziren, beldurraren beldurrez. Pixkanaka-pixkanakahotsa entzun zen lekura begiratu zuten. Metro erdiko altuera zuen txakur batagertu zitzaien ilunpetik. Ez zen txakur normala, ordea. Hiru buru berdin zituengorputzera lotuta. Oihuka hasi ziren hirurak tunel estu eta ilun horretan. Txakurraberaiengana korrika hasi zen eta haien gainean zegoen momentuan dena ilun geratuzen.Garazik ez zuen ezer arraroa entzun; begiak itxita zituela konturatu zen etazerbait biguna zen gainean etzanda zegoen. Garaziren aurrean bere logela txiki etadesordenatua ikusi zuen. Dena amets bat izan zen. I.E. 3E Arrigorriaga institutua
  • 11. PANPIN MADARIKATUAEuri zaparrada jausten ari zen. Errepidea ilun zegoen eta auto gutxi pasatzen zenbaso ilun hartatik. Bat-batean auto bat pasatu eta gelditu egin zen, gasolina gabegeratu zelako. Autoko gidaria mutil bat zen, gutxi gorabehera hogei urteko mutilgaztea. Sakelakoarekin deika hasi zen, baina ez zegoen koberturarik. Oihuka hasizen, laguntza eske, baina alferrik, baso ilun hartan ez zegoen inor. Zer egin ezzekienez oinez hasi zen errepidetik, ea norbait aurkitzen zuen. Ordu erdi ibiliondoren, etxe handi eta zahar bat ikusi zuen zuhaitz multzo baten artetik.Tinbrea jo zuen, behin eta berriro, baina ez zuen inork erantzuten. Etxeak urteasko zituen, oso zaharra zen. Atea urte askotan zabaldu gabe egon zelanabaritzen zen eta indar eta denbora askorekin zabaltzea lortu zuen. Barrurasartu zenean, dena armiarma sarez beteta zegoela ikusi zuen. Etxea oso handiazen, altzariak ia apurtuta zeuden, oso zaharrak zirelako. Leihoak ia guzti-guztiakzeuden apurturik; apurtuta ez zeudenak hautsez eta armiarma sarez beterik ageriziren. Oso zabala zen, gainera, etxea; hiru solairu zituen.-Norbait dago!! Eh!- Oihukatu zuen Mutilak.
  • 12. Baina, ez zuen inork erantzun, bera bakarrik zegoen. Bigarren solairura igo zen,poliki-poliki, eskailerak txarto zeudelako eta txarto zapaltzen bazuen, denakapurtuko liratekeelako. Bigarren solairua lehenengoa bezain handia zen. Logelabateko argia piztuta zegoen. Mutila hara sartu zen. Gela ia hutsik zegoen,bakarrik armairu bat zegoen eta haren gainean panpina bat.Panpinaren aurpegiak beldur ikaragarria ematen zuen; bazirudien ume txiki batzela. Aurpegia urratu txikiz betea zeukan. Begiak handi-handiak zituen etairribarre zabala zeukan, logelaren erdira begiratzen ari ziren. Mutila leihora joanzen haize pixka bat hartzera. Pixka batean egonda, buelta erdia ematean, oihukahasi zen, panpina berari begira zegoen! Poliki-poliki, panpinaribegiratzeari utzita, logelatik ateratzen hasi zen. Baina, bat-batean argia joan zen.Bi segundo pasa eta argia berriro itzuli zen.Orduan, panpina desagertu egin zen.Beldur ikaragarria zeukan eta bi aldiz pentsatu gabe, korrika alde egin zuenlogelatik. Eskailerak jaistean, hain bizkor zihoanez, eskailera bat apurtu etaeskaileretatik behera jausi zen. Lurretik altxatzean atera joan zen. Baina hanzegoen panpina, barreka, laban bat esku batean. Mutila negarrez hasi eta leihobatera joan, eskuarekin apurtu eta kanpora irten zen. Eskua odolez beteta zeukan.
  • 13. Etxetik irten zen eta basotik korrika hasi zen etengabe. Bat-batean amildegibatekin topatu eta bertatik behera jausi zen. Hurrengo egunean hilda aurkituzuten, panpina bat eskuartean. I. C 3E Arrigorriaga institutua Bazen behin, Ainhoa izeneko hamabi urteko neskato bat. Ainhoa bere gurasoekin eta anaia zaharrarekin bizi zen Bilboko etxe handi batean. Bere familiako guztiek arropa garesti eta oso ederrak zeramatzaten oso dirudunak zirelako. Ainhoa, berriz, ezberdina zen: denda merkeenetara joaten zen, jantzi merkeenak erostera; zaharrak izatea, ondo ez geratzea edo itsusiak izatea kontuan hartu gabe. Beste gauza batzuekin ere berdin egiten zuen; adibidez, bere familiak oparitutako arropa, jostailu... garestiak, astebururo merkatu batean saltzen zituen. Eta lortzen zuen diru guztia aurreztu egiten zuen, bere ametsa bete ahal izateko. Ainhoak ile beltza zuen, begi berde ilunak, aurpegi ederra inolako margorik erabili gabe eta altuera handiko neskato argala zen. Inork ez zuen ulertzen, nola neska polit hark, zuen diruarekin, horrelako itxura sinplekin joan zitekeen. Kasu horietan Ainhoaren erantzuna honako hau zen: “Gehiegi daukat, ezer ez daukaten pertsonekin alderatuz gero.” Gutxi zuten pertsonenganako izugarrizko bihotza zuen. Bere gelakideek barre egiten zioten egunero; Ainhoari barre egitearen kausa bakarra inbidia ziotelako zen. Baina, nola onartuko zuten ume aberats batzuek, arropa garesti eta ederrekin jantzita zihoazenek, kamiseta zuria zeraman neskato bat? Diruduna zela bazekiten, horregatik zoratuta zegoela uste zuten askok. Urteak pasatu ziren, Ainhoak dirua aurrezten jarraitu eta irakaspena atera zuen. Hogeita bost urte zituela bere ametsa betetzen hasiko zen.
  • 14. Afrikara bidaiatu eta bertan eskola bat zabalduko zuen, txikitatikezagututako jendearen laguntzaz. Izugarrizko ospea izan eta diru asko irabazi zuen Ainhoak. Diru hurabeste eskola bat zabaltzeko erabili zuen, eta pixkanaka eskola gehiagozabaltzen joan zen. Ainhoa telebistan, aldizkarietan, egunkarietan... agertuez ezik gero eta diru gehiago ere lortzen zuen. Bere txikitako gelakideek telebistan ikusten zutenean harrituta etainbidiaz beteta geratzen ziren. Aitorrek Ainhoa ikusten zuen bakoitzeanmaiteminduago geratzen zen. Txikitatik gustatu zitzaion, esaten beldurbazen ere. Medikuntza ikasi zuen, eta honek ere dirutza irabazten zuenbere lanari esker. Beraz, Ainhoari lagundu ahal izateko, donazio handi bategin beharko zion. Egun batzuk beranduago, Ainhoak donazioa nork egin zuen jakinzuenean, Aitorri bisitatxo bat egitera joan zitzaion. Gauza askotaz hitz eginzuten. Azkenean, Aitorrek zenbat maite zuen aitortu zion, eta Ainhoaksentimendu berbera zuenez gaua elkarrekin pasatu zuten. Bien arteanerabaki bat hartu zuten, elkarrekin eskolak handitzea eta medikuntza eresartzea. Horrela umeak eta nagusiak ikasi ez ezik, osasuna ere zaindukozuten. Hartu zuten erabakia ondo atera zitzaienez biek batera oso famatubihurtu ziren. Gainera, Ainhoaren ametsa guztiz bete zen eta betiko poz-pozik bizi izango zen bere senarrarekin batera. I.U. 3E Arrigorriaga institutua
  • 15. HONDAMENDIAREN OSTEAN Eguzkia ateratzen hasita zegoen, hilda zegoela ematen zuen hiria agerianutziz. Airea hezea eta beroa zen, aurreko egunetako euri jasarenerruagatik eta autoen motorren beroagatik. Pertsonen ametsekin egindakoerrepidetik esperantza duten pertsonak beren autoetan infernurantz doaz;kez, adreiluz eta hormigoiz egindako hiri horretarantz. Jendea kalerairteten hasi zen, baina ez zaharrak, ez haurrak ez ziren ausartzen oraindik kaleko airea hartzera, edo gutxienez, hori ematen zuen. Ametsak aurreko egunetako euriko uretan disolbatuta geratu zirela ematen zuen. Kalera atera nintzen. Ahotsik gabeko kaleetara, lotsaz eginda zeuden kaleetara. Gora begiratu eta kristalezkoa zirudienilargi urrun bat ikusi nuen. Handik hiria nola ikusi beharko zen galdetu nionneure buruari. Hasperen egin nuen, nola ikusiko zen hiria ilargitikkutsadurarekin egin dugun kezko pareta handi honekin? Burua berrirolurrera jaitsi nuen, ahotsik ez zuten pertsonei aurpegira begiratzeko.Ahotsa zuten, noski, baina bi mila bostehungarren urteko mundu honetanjende dirudunari berdin zaio zu nor zaren, haientzat zenbaki bat besterikez gara eta. Bonba batek utzitako zulobaten aurrean gelditu nintzen gureetorkizunean pentsatzeko. Bostehunurtetan hainbeste kakaztu badugumundua, nolakoa izango da gure
  • 16. ilobentzat utziko duguna? Oihu bat atera zitzaidan bihotzetik Azkenurteetan petrolioaren gerrak utzi eta ura lortzeko gerrak hasi ziren,sarritan egiten zuen euria azidoegia zelako. Orduan, zerbaitek lurra jo etaeztanda egin zuen. Berriz ere kalea hilik gelditu zen. Beste bonba atomikobat zen, behar genuena . . . Iratzargailuak jo egin zuen, eskerrak! Gorputza izerdi patsetan neukan,ohea guztiz zimurtuta eta lehengo eguneko zauriari odola zerion, berriro.Zutik jarri nintzen komunera joan ahal izateko. Horrelako amesgaiztoak iaegunero izan ohi nituen, eta oso antzekoak izateaz aparte, guztiak amaieraberdina zuten, norbait (kasu gehienetan ni) hil egiten zen, hori bai, betimodu arraro batean. Amets arraro horietaz hausnartzen hasi nintzen,beldur nintzela konturatu nintzen arte. Beldurra nuen lurrari horrelakorenbat gertatuko balitzaio ez nukeelako jakingo zer egin. Txarrena gertatukozela banekien. Petrolioa agortzear zegoen, herrialde askotako ur eskasia ezaipatzeagatik. Bakea ezin zen inon aurkitu. Lehengo egunean kaletik nindoaneta tipo batek labankada bat eman zidan besoan, zauri madarikatu horieginez, gainean nuen dirua lapurtzeko. Sei puntu eman behar izanzizkidaten, baina alferrik, oraindik odola dario. Hala ere kalera ateranintzen aire freskoa (edo ez hain freskoa) hartzeko. Etxeko tresnaksaltzen zituen denda baten erakusleihoan telebistak zeuden, politikoenkanpainen berri ematen, gero egingo ez diren gauzez hitz egiten. Aurrerajarraitu nuen eta zebrabide baten aurrean gelditu nintzen, nora joan eznekiela. Aurretik kea zerion motor bat igaro zen eta semaforoa berderaaldatu zen, atzera begiratu eta jendez gainezka zegoenez ez nuen kaleazeharkatzea baino beste erremediorik izan. Arraroa egiten zitzaidanlarunbat goizean ezer egiteko ez izatea. Bidaia bat egitea bururatuzitzaidan, horrela hiriko estresa kenduko zitzaidan eta mundua nola zegoenjakingo nuen, gainera txikia nintzenetik leku urrun batera joan nahi izannuen. Etxera itzuli nintzen eta maleta prestatu nuen, hurrengo eguneanaireportura joan eta urrutieneko lekura joateko asmoarekin. Billetea erosi(joateko besterik ez, itzultzekorik ez; egia esan, ez nuen inoiz itzultzekoasmoa izan), maletak fakturatu eta prest nengoen hegazkinean sartzeko.Bidaia luzea zen arren, niri berdin zitzaidan. Azkenean nire irla bakartirairitsi egin nintzen, hilda bezala bizitzeaz nekatuta. Mundua kakaztuko zennoski, baina hori gertatzen zenerako ni jada hilda egongo nintzen.Horregatik guztia ahaztu nuen. Hori zen ametsetan hil beharrean benetanzaharrez hiltzeko behar zena. Mundua aldatzen saiatu nintzen nire bizitzaosoa, baina ordurako beranduegi zen.
  • 17. J. O. 3E Arrigorriaga institutuaINSTITUTUKO GAUEKOFESTAOrain dela 2000 urte dragoiak, sorginak, herensugeak, eta abar zeuden.Nire aitonari entzun nion istorio bat kontatuko dizuet.Bazen behin dragoi amerikar bat Jake izenekoa. Bere familiarekin bizi zeneta bi lagun min zituen, Trikxi eta Spaik. Asko gustatzen zitzaionpatinetean ibiltzea. Aitona zeukan eta hark entrenatzen zuen dragoi onaizateko. Aitonak hitz egin zezakeen txakur bat zeukan. Bere ama, ahizpaeta aitita ere dragoiak ziren eta sekretu bat zuten inori esan ezin ziotena.Egun batean bi lagunekin institutura zihoala bere larunbateko festaz hitzegiten hasi ziren. Trikxi Spaikekin joango zen, baina Jakek ez zuenbikoterik festara joateko. Bere lagunek esan zioten Rousekin joateko etahari ideia bikaina iruditu zitzaion. Institutura sartu zirenean usain txarrazegoela konturatu ziren baina paso egin zuten . Bat-batean Rouse ikusi etaberarengana hurbildu zen: • Kaixo, Rouse!- esan zuen Jakek • Kaixo, Jake. • Norekin joango zara dantzaldira? Esa zion jakek • Tomekin, futbol taldeko kapitainarekin, eta zu? • Ni, beno, ni neska eder eta polit batekin joango naiz. Esan zuen Jakek gezurra esanez.
  • 18. Jakek buelta eman eta bere lagunengana joan zen dena kontatzeko. Bainaarazo bat sortu zen, Trikxi konturatu zen usain txar hura Jakeren arnasazela.Jaki ez zitzaion ardura arte arnasak txarko usaindu; arazoak sortukozizkion horrek, batez ere neska polit baten bila abiatu zenean; neskek ezetzesaten zioten eta Jake azkar joan zen bere aitonaren dendara arazoakonpontzeko.Aitonaren txakurrak edabe magiko bat prestatu zion ahoko kiratsakentzeko eta lepotik zintzilik jarri zion Jakeri. Arratsaldean txakurrarekinmerkatu magikora joan zen neskak aukeratzeko; txakurrak neska askoezagutzen zituen arren oso itsusiak ziren.Txakurrak edabe magiko batzuen bila joan zen Jake bakarrik utzirik. Jakek,eserita zegoela, neska polit eta lirain bat ikusi zuen. Harengana joan,ezagutu eta festara gonbidatu zuen. Izena Lili zuen Neskak baietz esan zionbaina 12:00etan bueltatu behar zuela esan zion.Azkenean festaren eguna heldu eta biok batera institutura abiatu ziren.Iritsi zirenean jende guztia danzatzen ari zen. Rousegana hurbildu zenapurka-apurka Lilirekin dantzatzen zuen bitartean. Jende guztia hurbilduzitzaion neska oso polit batekin zetorrelako. Bertako erregea zelakonturatu eta 12:00ak aintzat hartu gabe pasatu zitzaizkion; arazoa sortuzuen horrek: Lili herensuge erraldoi bihurtuta jendeari arima kentzen hasizitzaion. Jake konturatu zenerako jende guztia arima gabe zegoen.Arazo handia zela konturatu zenean, aitonari deitu ondoren di-da bateanfestan agertu zitzaien. Jake dragoi bihurtu era herensugearen kontraborrokatzen hasi zen. Ezin iza zuen Lili garaitu baina ideia bat sortuzitzaion, lepokoa kenduko zuen, haregana hurbildu eta bere arnasa kirastuabotako zion. Herensugea zorabiatu eta armairu batean gorde zuten,ateratzeko eguna heldu zen arte. Festako jende guztia bere onera bueltatuorduko haien etxeetara joaten hasi ziren ezertaz oroitu gabe. Lili bereetxera eraman, egin ziona barkatu eta etxera bueltatu zen. Horrela,Jakekikasi zuen ez dela ezagutzen dugun jendeaz fidatu behar.
  • 19. M. S. 3E Arrigorriaga InstitutuaBIZITZA BERRI BATEN BILAMarko Nueva York-eko aireportuko sarreran zegoen. Marko ez zegoeninoren zain, hegazkinaren zain baizik; Ordu bat eskas falta zitzaionItaliarako bidean egoteko, bizitza berri bat martxan hasteko, familiabisitatzeko, lagunekin egoteko eta garrantzitsuena “lana aurkitzeko”Marko, maleta eskuetan, taxi hori eta zikin batetik irten zen, aireportukosarrera igaro zuen eta taberna txiki batean sartu zen.Tabernan ez zegoenjende askorik.Marko eserleku bakarra zuen mahai batean eseri zen, bi maletak alboanjarriz.Tabernari errubio, argal eta altu bat Markorengana hurbildu zen: - Egunon, zer hartuko duzu? - Ba..ipini iezadazu kafesne ebakia eta egunkaririk badaukazue, mesedez, ekarri. - Oh, bai badaukagu, oraintxe ekarriko dizut - Eskerrik asko -Erantzun zion Markok.
  • 20. Segidan, eserlekutik altxatu eta komunera joan zen. Eserlekura bueltatuzenerako bazeuzkan eskatutakoak mahai gainean.Burua mugitu zuen tabernariaren bila, eta ikusi zuenean, irribarre egin zion.Egunkaria irakurtzen hasi zenean, Nueva York-era etorri zen momentuazgogoratu zen.Jadanik, bi urte zeramatzan Nueva York-en, diseinu grafikoko ikasketabatzuk egitera joan zen eta bere amodio penak ahazteko asmoz.Nueva York-era etorri zenean, neska batekin zuen bi urteko erlazioa moztuberria zuen eta oso tristeturik zegoen Marko.Asko maite zuen Paula. Neskak, berriz, zenbait hilabeteren buruan gero etagutxiago maite zuen Marko.Paulak ezin zuen jarraitu egoera horrekin eta erlazioa bukatzea erabakizuen. Markok, egunak pasa ahala, lehen baino gehiago maite zuen Paula.Horregatik Nueva York-era joatea erabaki zuen. Jadanik, bi urte igaroziren eta Markok berdin jarraitzen zuen, baina Italiara joan beharra zuelaargi zeukan bizitza berri bat hasteko, hantxe bere lagunekin.Markok kontu horiek beste aldera uztea erabaki zuen. Eserlekutik altxatuzen, bi euro jarri zituen mahiaren gainean eta maletak esku bietan hartuzjoan egin zen. Hegazkina ordu erdi batean abiatuko zen eta jendea jadanikilaran jarrita zegoen.Txartelak pasatu ondoren hegazkinean sartu ziren guztiak. Markorenondoan atso bat zegoen eserita, isilik.Marko, lotan geratu zen, bat-batean atsoak zera esan zion: -Mutil! Ondo al zaude? Markok begirada arraroz erantzun zion: - Bai, zer ba? Lotan nengoen.Emakumea erantzutera zihoanean, bat-batean azafata batek mikroa hartuz,esan zuen: - Jaun- andreak! Ez larritu mesedez, arazotxo bat daukaguhaizearekin eta hegazkina asko mugitzen ari da. Zuek ez larritu mesedez!Eta ez mugitu zuen eserlekuetatik!
  • 21. Jendea garrasika hasi zen. Hegazkina alde batera eta bestera mugitzen hasizen, horrela jarraituz ordu erdi baino gehiagotan. Gauzak gehiagokonplikatzen hasi ziren, jendea negarrez gero eta urduriago zegoen. Ordubat igaro zen, egoerak berdin jarraitzen zuen.Hegazkineko morroiak poliziari deitu ondoren, bi ordu beranduagohegazkin bat agertu zen.Polizien hegazkina handiagoa zenez, pertsona bakoitza ilaran batetikbestera zeharkatzen joan zen.Atsoak, Markori eskutik helduz esan zion: - Mesedez, mutiko , hemendik irteten ez banaiz. Esan nire semeari izugarri maite dudala eta beti maiteko dudala.Markok buruarekin baietz esan zion atsoari, besoetatik hartuta besarkadabat eman zion.Gauzak hobetuz joan ziren polizien hegazkinean.Azkenean Italiara iritsi ziren poz-pozik guztiok.Markok bere bizitza berria hasi zuen Italian, enpresa baten jabeabihurtuta. Emakume eder bat ezagutu, berarekin ezkondu eta ondoren, biseme-alaba eduki zituen. Lorea Pérez Gómez 3E Arrigorriaga institutua
  • 22. Bazen behin, gizon oso arraro bat, mendiko puntaren dorretxeanbizi zena. Egunero bere etxean zarata arraroak entzuten ziren;horregatik ez zen inoiz etxetik ateratzen.Egun batean, hamar mutileko lagun taldea, herri hurbil batekoak,mendi puntara igo zen.Dorretxetik zetozen soinuak entzutean herrirantz azkar abiatuziren.Mutil guztiak harrituta geratu zirenez, hurrengo egunean ere igoziren.Dorretxera hurbiltzen ziren bitartean, soinua gero eta hurbilagozegoela entzun zuten.Bat-batean ikaragarrizko tximista jausi zen etxearen erlojuan.Umeak hura ikustean dardarka hasi ziren; orduan aurrerantz edoherrirantz joatea eztabaidatzen hasi ziren. Pare bat minutu
  • 23. eztabaidatu ostean, hamarretik lau herrirantz bueltatu ziren,eta gainerakoek aurrera jarraitu zuten. Gainerakoak gazteluarensarrerara iritsi ziren. Han lorategi oso handia zegoen. Mutikoekgorputz barruan gero eta beldur handiagoa zuten arrenlorategira sartzea adostu zuten. Han landare eta zuhaitzeenartean aurrerantz egin zuten eta egurrezko ate handi bat zabalikaurkitu zuten; sartu eta gero denak leku guztietara begiratzengeratu ziren, leku hartan ikaragarrizko altzariak, lanparak ...ikusi zituzten.Bat-batean oihu ikaragarri bat entzuten zuten, gizon bat ikusizutenean hango eskaileretatik jaisten. Gizonak zera esan zien.-Zuek! Etorri hona edo zuen bizitzan ez duzue argirik inoizberriro ikusiko!Lagunek hori entzutean dorretxetik ateratzen saiatu ziren, bainaatea itxita zegoenez lagun taldea negarrez hasi zen.Gizon zaharrak hori esanda, elkarrizketa amaitutzat eman zuen:-Zuek, joan zaitezkete herrirantz eta esan hurrengo igotzendenari beste horiek bezala bukatuko duela. Orduan atzamarrazeskeleto bat seinalatu zuen.Lagunek hori ikustean, herrirantz korrika abiatu ziren. Herriraailegatzean gertatutakoaz inori ezer esatea adostu zuten etabakoitza bere etxera trankil abiatu zen.Urte batzuk igaro ondoren, neska bat eta bere mutil-lagunamendi puntan, inolako arrastorik utzi gabe desagertu ziren.Jendeak dioen bezala, gizon zaharrak bahitu zituenak izan omenziren. Poliziak hainbat ikerketa egin ondoren ez zuen arrastorikere aurkitu. Mikel Goikoetxea 3E Arrigorriaga institutua
  • 24. PRINTSESA EZKORRABazen behin, duela hamaika urte, printzesa bat oso ezkorra zena. Bereprintze ikaragarriaren bila ari zen, baina inoiz ez zuen aurkitzen. Beregurasoek zorte txarra zuela eta itxaropen gehiagoa behar zuela esatenzioten. Neska ederra zen. Beno... hori esaten zuen berak. Nik, Egia esan,nahiago nuen txerri batekin ezkontzea harekin baino. Dirutza handia zuenezbeti zegoen tontakerietan dirua gastatzen: zapatak, poltsak... esan zitekeen``pija´´ bat zela. Oso argala zen operazioei esker eta beti makillaje askozeukan aurpegian.Egun batean bere gurasoek erabaki zuten etxetik joan behar zuela,berrogei urterekin ez zelako normala oraindik gurasoen etxean bizitzea.Orduan proposatu zioten ezkondu edo bere aiton-amonen gaztelu zaharrerajoatea. Printzesak lehenengo aukera hartu zuen, baina norekin ezkondukozen?. Lehenengo bere libreta zaharra hartuta hautagaiak aztertu zituen.Denak ezkonduak edo ilerik gabeak ziren. Horregatik ez zituen aukeratu. Hiru lagun besterik ez zuen: lehenengoa; lodia, argia, eta diru gutxi zuena;bigarrena, gizon oso normala zen eta ez zuen diru gehiegik; eta hirugarrena,ederra tontoa eta diru asko zeukana.Neskak ez zekien norekin geratu eta txapelketa bat antolatu zuen.Lehenengo froga diru asko izatea zen, printzesa beti ari zelako erosketakegiten. Froga hori hirugarrenak irabazi zuen.Bigarren froga, argia izatea zen; norbaitek printzesaren arazoak konpondubehar zituelako. Froga hori lehenengoak irabazi zuen.
  • 25. Azkenik, hirugarren froga kirolari ona izatea zen. Froga hori bigarrenakirabazi zuen. Bata oso lodi zegoenez ezin zuen korrika egin, eta besteakesaten zuen kirola egitea neketsua zela.Printzesak emaitzak behatu zituenean, ikusi zuen hiru partaideak berdinzeudela. Ez zekienez norekin geratu azken froga antolatu zuen: ibilaldi bat.Froga honetan partaideek mendi bat igo, dragoi bat hil, eta krokodilozbetetako ibai bat zeharkatu behar zuten. Lasterketari hasiera emanzitzaion. Lehenengo partaideak ezin izan zuen mendia igo; bigarrenak, ordea,bai; eta hirugarrenak helikopteroa erabili zuen hara gora igotzeko. Gero,dragoiarekin borrokatu zuten. Hirugarrena hor hil zen dragoiaederrarenarengana joan zelako; jan egin zuen. Besteak, kirolari onakzirenez, dragoiaren erasotik ihes egin zuten. Azken frogan, kirolarianekatuta zegoenez, ezin izan zuen ihes egin eta han hil zen.Neskak negarrari eman zion bere aiton-amonen gaztelura joan beharzuelako. Orduan, urrunean gizon bat ikusi zuen. Mendia igo, dragoia hil etaibaiaren ertzean arrantzan egin ondoren dorretxera ailegatu zen.Printzesak ezin zuen sinistu, bere senargaia aurkitu zuen.Neskak berarekin ezkontzea eskatu zion; gizonak, baietz esan zion. Ezteiegunaren ondoren mutikoak orri batean sinatzea eskatu zion neskari.Orduan, gizona oso pozik ipini zen dibortzio orriak sinatuz gero ez zelakobere senargaia gehiagotan izango, eta gainera, bere diruarekin etagazteluarekin geratuko zelako.Azkenean, printzesak ez zuenez senargairik aurkitu bere aiton-amonengaztelura joan behar izan zuen. R. G. 3E Arrigorriaga Institutua
  • 26. HERRI MISTERIOTSUA Oso istorio desatsegina kontatuko dizuet. Munduko herri misteriotsubatean gertatu zen duela 2 urte. Herria normala zen, bere biztanle, ohituraeta etxebizitza liluragarriekin. Baina batzuetan gertaera misteriotsuakgertatzen ziren, egun eguzkitsu batean, bat-batean, izugarrizko txingorrabota zuenekoa bezalakoa, baina zientzialariek esaten zuten aldaketaklimatikoaren ondorioz gertatzen zela. Herrian hainbat mutil eta neskako koadrilak nabarmentzen ziren.Futbolean jolastean, haien aisialdia izaten zen, horrela pasatzen zituztenegunak. Kontatuko dizuet herrian gertatutako abentura bat, bikote batiigarotakoa lagunek egindako txantxa batengatik. Bikoteak asko maite zuenelkar. Aitor eta Romina izenekoak ziren. Aitor mutil indartsu eta ahaltsuaez ezik, begi marroiak eta ile beltzarana ere bazeuzkan; gainera, futbolzaleamorratua zen. Romina , ordea, neskato polit-polita zen. Ile errubioa, begiurdinak eta bere gorputza dexente garatua zeukan; hau da, kurbanahikoekin. Gau ilun batean erabaki zuten hilerrira joatea, gero lekuzaldatzeko. Han bakarrik egongo ziren, haien gauzez hitz egiteko eta nahizutena egiteko. Musuka hasi zirenean bat-batean ateak itxi egin ziren, soinudesatsegin batez. Izugarrizko sustoa hartu zuten eta Aitor zer gertatzenzen ikustera joan zen korrika bizian. Haien lagunak ziren, txantxa bategitekoasmoz.Halako batean Romina atera zen, haserretuta, hurrengoa esanez: - Burutik jota zaudete ala? Izugarrizko sustoa eman diguzue. Oraintxe bertan, alde hemendik, nahi ez baduzue txarto bukatu.
  • 27. Segituan hilerritik aldendu ziren. Denbora pasa ahala, bikote maitagarriahan egon zen hilerrian lehenago hasitakoa amaitzen; musukatzen jarraituzuten, pelikula bat zirudien.Halako batean, zorua mugitzen hasi zen, Hirosimako lurrikara bezalakoa.Hilobiak apurtzen hasi ziren eta hilotzak, itxura nazkagarriz, ateratzen hasiziren. Bikotearengana iritsi ziren, neska hartu eta horman lotu zuten jatekoasmoz. Aitorrek pala bat hartu zuen eskuetan eta azkar akabatu zituenhilotzak.Romina askatu egin zuen eta bere besotan harrapatu zuen. Aterantzzuzendu ziren. Bat-batean mutikoa konturatu zen zerbaitek hartu zuelahanketatik.Ondoren lurraren barnerantz eraman zituzten mutiko eta neska, han geldituziren bizitza osoan hilotz bihurtuta. Honela amaitzen da istorio misteriotsuhau. Herriko biztanleek ez zuten jakin nola hil ziren eta gauzainportanteena, non zeuden ere ez. U.A. 3E Arrigorriaga institutua
  • 28. Duela hiru urte nire katu beltz polita hil egin zen. Egun hori tristurazbeterikoa izan zen asko maite nuelako eta jaio nintzenetik eduki dudalako.Heriotza egunaren ostean nire lorategian lurperatu genuen``Bintxo´´ maitea. Nire amaren laguntzaz gurutze gorri bat egin genion,goialdean bere argazkia agertzen zelarik. Lurra emateko orduan negaregiten hasi nintzen. Bukatu orduko gurutzea jarrita zegoen. Astebete pasa eta gero lorategitik hartutako lore sorta bat jarri nion.Orduan, hilobiaren aurrean eseri eta buruari bueltak ematen hasi nintzen.Afaltzeko orduak jo zuen lurrera jaitsi nintzenerako. Afaldu osteanoheratu eta nire mp3an Cicatriz deituriko talde bat entzuten hasi nintzen.Minutu batzuk pasa eta gero, ametsen artean loak hartu ninduen. Bat-batean nire katua agertu zitzaidan, ametsetan nintzela. Nire aurreanzegoen Bintxo, begiak zabal-zabalik niri begira. Orduan itxuraz aldatzen hasi zen, kolore gorria hartuz. Pixkanakahasten hasi zen eta bi hanketan jarri zitzaidan. Ordurako deabru batenitxura hartu zuen, adar eta guzti. Gero gerritik hartu eta teilatura eramanninduen. Han goian bere hilobia seinalatu zuen eta barre algaraka hasi zeninfernukoa zirudien ahotsa erabilita. Ondoren, deabrua desagertu egin zennire ametsen artean.
  • 29. Hurrengo egunean gurutzeari begira geratu nintzaionean konturatunintzen hilobiko lurra mugituta zegoela. Horregatik gauza arraroren batgertatzen ari zela pentsatu nuen, gaueko ametsarekin. Egunak pasa ondorengertatutakoaz buruari bueltak eman nikion. Ez nekien egia ala gezurra zen;egun batzuk beranduago egunkaria irakurri nuen arte. Han axola zitzaidanalbiste bat irakurri nuen: `` Begi gorri distiratsuak zituen katu beltza ikusidute istripu baten inguruan ´´. Orduan, pentsatu nuen Bintxo bueltatu eginzela deabru bihurtuta, ez katu zintzoa bezala. Zerbait egin behar nuela pentsatu nuen kalte egiteari uzteko eta bakeanzetzan. Horren ostean, istripuaren lekura joatea erabaki nuen aztarnarenbat aurkitzeko asmoz. Ez nuen ezer aurkitu istripua modu arraro bateangertatu zela salbu. Azkar jokatu behar izan nuen Bintxok kalte gehiagorik egin ez zezan.Bere hilobian jarritako gurutze gorria zela katuaren aldaketak egitenzituena pentsatu nuen. Orduan gurutzea begiratzera joan nintzen. Hannengoela zerbait falta zela ikusi nuen. Lurperatzeko orduan ez genuen berearima bakean egon zedin ikurrak idatzi. Mailu eta zulagailu baten laguntzaz`` R.I.P.´´ jarri nuen. Segidan arraroak ere iruditu zitzaizkidan katuaren begi gorriak, etahorregatik badaezpada gurutzea zuriz margotu nuen. Bat-batean laino grisbat agertu zen etxearen inguruan eta desagertu egin zenean hilobia lorezbeterik zegoela ikusi nuen. Horregatik dena amaitu zela pentsatu nuen.Urtero egun horretan iruditzen zait ametsetan agertzen zaidala. Unai Uriarte 3ºE Arrigorriaga institutua
  • 30. BIZITZA MOTZEKO BIDAIA LUZEAMatxu-Pitxu hiria bizitatzea ez zen ideia ona izan. Hango jendea ez zen batere atsegina. Janaria? Pff... ez dago hori deskribatzeko adjektiborik,nazkagarria esango banu eskuzabala izango nintzateke. Hiri hartatikbakarrik zegoen gauza bat merezi zuena: Piramidea. Piramidea izugarria zen,harri bakoitza, irudi bakoitza, tranpa madarikatu bakoitza. Hori baieraikuntza! Urteak eman zituzten eraikitzeko. Langileek trebeak izanbeharko zuten hori guztia behar den moduan eraikitzeko. Beno… ez naizaurkeztu .Nire izena Endika da eta hau da nire istorioa.Mundu osotik nabil bidaiatzen lekuak ezagutzeko; hori da nire bizitzakohelburu bakarra. Leku askotan egon naiz: Australian, Txinan, Kanadan,Islandian, Libian. Baina inoiz ez naiz Hego-Amerikan egon. Paradisu exotikoa
  • 31. deitzen diote adituek. Izen hori entzutean, ezkutuko bonbilla, denokdaukaguna eta eskuarki pizten zaiguna piztu zitzaidan.Goizeko zortziak ziren, hegazkina hartzeko ordua heldu zen.Buenotramankulu horri hegazkina deitzea prakak kantzontzilorik gabe janzteabezain ideia traketsa izango litzateke. Hegazti antza zuen; aurreko parteakarrano baten mokoa bezalakoa zuen .Eserlekuak...zer esan eserlekuez!,klaseko aulkiak bezain zorrotzak ziren. Ipurdia ez nuen nabaritzen. Hegaztimotordunetik jaitsi ostean ipurdia ohol zatia bezain zuzen eta gogorranuen, zurrun.Azkenean,hirira ailegatu nintzen. Matxu-Pitxu hiriak mistikoa zirudien.Arnasa hartzean birikan dardara berezia sentitu nuen. Eraikinak ez zirenarruntak, bata bestearen gainean zeuden jarrita. Baina ni ez nintzenturismo egitera joan. Lagun batek Matxu-Pitxun gertatutako istorio batkontatu zidalako joan nintzen. Istorioak zera kontatzen zuen: hirimisteriotsu horretan piramide ezkutu bat zegoela eta han bere aitita hilzela. Nire helburua bere aitonaren zerraldoa aurkitzea zen.Egin behar nuen lehenengo gauza gidari bat kontratatzea zen. Nire gidariakShakif zuen izena. Indigena antza zuen, azal erdi zuri erdi beltzarana zuen,marroi argia esan liteke. Begiak ilun-ilunak zituen, gaua bezain ilun. Ilemotza zuen, hain motza zen ezen kolorea ez zitzaion nabarmentzen. Shakifoso baxua zen. Gerri ingurura ailegatzen zitzaidan gizon jator hori.Izaeraz...zer esan izaeraz! Shakif oso atsegina zen. Beti zegoen laguntzekoprest eta hori eskertzekoa zen.Gauean lo egiteko lekua aurkitu behar nuen. Kaletik nindoala argi batek mineman zidan begietan. Kartel bat zen. Kolore arrosa eta berdekoak zeraesaten zuen:Hotel Love.Hori zen nire aukera, hor pasatuko nuen gaua.
  • 32. Gela merkea zen, baina hori esaten denean kalitate/prezio onik … ez zeukan.Merkea bai. Han zeuden kakalardoak eta bareak ez iren mundu honetakoak!Garbi zegoen gauza bakarra komuna zen.Gau hori ez dut inoiz ahaztuko, txarto pasatu nuen. Hurrengo eguneanhoteleko atarian geratu nintzen nire gidari kuttunarekin. Berak esandapiramidera abiatu ginen. Piramidea izugarria zen. Hamar bat metro altuerazeta hogei edo zabaleraz, zelako mounstruoa! Bi ate zituen.Nire gidariakezagutzen zuen atettik sartu ginen. Barruan ez zen ezer ere ikusten.Shakifek suziri bat hartu eta pospolo batekin zash!!!piztu egin zuen. Horriesker pasadizo guztia argitu zen. Horma guztiak margotuta zeuden.Marrazki batzuei ez nien zentzurik atera. Marrazki horretako bat ukitunuenean,zaska!,hamaika bat gezi etorri ziren gugana.Nire gidaria guztiz beldurturik zegoen. Baina ezin ginen bueltatu, nirelagunaren aitita aurkitu behar nuen. Aurrera jarraitu genuen pasabidetik.Bukaeran ate itxi bat zegoen. Bere ondoan botoi gorri bat. Nire gidariakbotoia sakatu zuen. Bat-batean ate txiki bat zabaldu zen lurrean era handikjaitsi ginen. Kolpe itzela hartu genuen. Altxatzean gela handi bateannintzela konturatu nintzen. Hilerri bat zirudien denak, tumbaz beterik.Zilarrezko plaka zuen tumba batek nire arreta erakarri zuen. Harahurbiltzeaz batera nire lagunaren aititea aurkitu nuen. Nire lagunari zin eginnion bere aititaren zerraldoa ekarriko niola. Orduan gorpua hartu etapiramidetik alde egin genuen ahalik eta azkarren. Kosta zitzaigun ihesegitea, baina lortu genuen. Ahal izan nuen azkarren alde egin nuenaireportura. Atzera begiratu nuenean indigena batzuk zetozen nire atzetik.Eskerrak beti daramadan eskopeta bat maletan. Eskopeta atera eta hamarsegundotan etsaiekin akabatu nuen.Nire hirira ailegatu nintzen eta nire laguna bilatu nuen. Aurkitu nueneanesan nion:-Patxi zure aititaren zerraldoa ekarri dizut.
  • 33. -Eskerrik asko,Endika. Ez dakit nola eskertu.-Ez dago ezer eskertzekorik. Horrelakoa da nire bizitza.Nire bizitza horrelakoa da, abentura batetik bestera noa saltoka eta osogustuko dut. A.S. 3F Arrigorriaga institutua ARRIZKOZUBIUgao izeneko mendiz inguratutako herri txiki batean kontatu ohi da historia hau. BadirudiArrizkozubi deitutako ikastetxean, ilun zegoenean, gertatu zela gauza sinesgarri bat.Hurrengoa zen historia:2010eko martxoaren 13a zen, guztiok Arrizkozubi ikastetxearen klaseetan zeuden, klaseaematen. Bat-batean Ixone deitutako neska batek komunera joaten uzteko eskatu zionmaistrari.Maistrak baietz erantzundakoan Ixone komunera joan zen. Komunak ikastetxearen kanpokoaldean zeuden; gainera, oso zikin eta ilunak izateaz gain, kristalak erabat apurtuta zeuden.Ordu erdi pasa zen eta Ixone, zegoeneko, ez zen klasera bueltatu; horregatik maistra osourduri jartzen hasi zen; zer gertatzen zitzaion galdetu ondoren, bere klaseko beste ikaslebati esan zion komunera joateko Ixoneren bila.Gauza bera gertatu zitzaion bigarren neskari; ez Ixone, ez Irantzu, bigarren ikaslea, ezziren agertu; maistra oso urduri eta keztatuta zegoenez hirugarren bati esan zion haienbila joateko.Hirugarrena ere ez zen agertu; azkenik, maistra bera joan zen haien bila.Komunak hiru ziren eta inork ez zuen gustuko haietan bakarrik sartzea, beti ilun zegoelako.Maistra komunera sartu zenean hiru bainuetako ateak zabaldu eta bere hiru ikasleakkomuneko kateez urkatuta ikusi zituen.Komunaren atearen atzeko partean, odolez idatzita honako mezu hau agiri zen: ”2011anberriro bueltatuko naiz, kontuz ibili”. Hori dela eta Arrizkozubi 2010eko abenduaren 31anikastetxeko ateak itxi omen ziren, hildako neska haien omenez.
  • 34. A. A. 3F Arrigorriaga institutuaBeti bezala Nahikari eta Iñigo batera egoteko gelditu ziren, bi hilabetezeramaten batera eta oso maiteminduta zeuden nahiz eta arazo larriak ezizan.Nahikari herrialdeko printzesa zen; liraina, polita, jatorra, beti bereirribarrearekin. Bere aitak, Tomas erregeak, berarentzat beste herrialdebateko printzea nahi zuen , eta ez Iñigo bezalako herritar bat.Iñigo mutil jatorra zen, baita guapoa ere; arazoa zen Iñigok ez zuelaTomasek nahi zuen klasea Nahikarirentzat.Beti geratzen ziren herriaren sarreran zegoen oihan ilun batean; hanematen zituzten orduak eta orduak; brometan, musuka, barreka...Ordua ailegatu zen ; Iñigo bere zaldiarekin ailegatu eta betiko lekuangeratu zen , itxaroten. Nahikari ikusi zuen bat-batean zuhaitzen artetikailegatzen. Bere ile beltzarekin, soineko gorriarekin... beti bezain liraina.Iñigo ikusi zuenean beregana hurbildu zen korrika eta elkar besarkatuzuten.Hitz egiten, beti bezala, orduak eta orduak pasatu zituzten, baina besteegun batzuk baino beranduago egin zitzaien eta hor hasi ziren haienarazoak.Nahikari gaztelura ailegatu zenean, bere aita galdezka hasi zitzaion, betibezala, baina ordukoan askoz ere haserreago :-Non egon zara ? Norekin ? Zein ordu dira hauek ailegatzeko ?-Lagunekin egon naiz aita - Oihukatu zion Nahikarik haserre-Iñigorekin egon zara, ezta ? – Aitak – Mila aldiz esan dizut ezin zarelaberarekin egon, ez dela zuretzako mutil aproposa. Herritar bat da, ezinzaitu zaindu.
  • 35. -Bai, zaindu nezake eta berarekin egon nahi dut – Garrasi egin zionNahikarik negarrez.-Dorretxean geratuko zara giltzapean beste modu batez pentsatu arte,Iñigo ez dezazun ikusi.Orduan, aitak Nahikari giltzapetu zuen dorretxean.Bere inguruan fosa bat egin zuen eta krokodiloz bete zuen. Bere soldadurikonenak jarri zituen Nahikari zaintzeko gazteluaren inguruan : labirinto bat,dragoi bat... era askotako zailtasunak ipini zizkion, zera esan zionNahikariri:-Zuk esaten duzuna egia bada, Iñigok zu zaindu zaitzakeela, zure bilaetorriko da eta zailtasun guztiak gaindituko ditu. Horrela bada, zurekingera daiteke , hobeto esanda, hemen gazteluan lekua egingo diogu.Nahikari negarrez hasi zen, bazekielako aitak zailtasun handiak jarrikozizkiola . Horregatik beldurtu zen,-Eta Iñigori zerbait gertatuko balitzaio ? –Pentsatzen zuen Nahikarikminuturo , berak ezingo luke hori barkatu.Aitak pentsatu zuen bezala Iñigok hori entzun eta Nahikariren bila abiatu zen. Bere lehenengo oztopoa harri erraldoi bat mugitzea izan zen, kontu handi- handiz pasatu izan ahal zuen. Gero labirinto baten aurrean agertu zen, etxera joateko gogo itzela izan zuen baina Nahikariren irribarrea etorri zitzaion burura, eta, nahi gabe,irribarre bat atera zitzaion berari ere. Labirintoan sartu eta bertanaurkitutako oztopo guztiei aurre egin zien kostata.Gazteluaren aurrera ailegatu zenean Nahikariren aita, Tomas erregea, ateraeta horrela esan zuen :-Iñigo, joan zaitez hemendik, ihes egin, Nahikariri hil zarela esango diot,hona etortzeko bidean zeuden oztopoen erruz.Biok irabazle aterako gara, dirua emango dizut.-Nik ez nuke Nahikari ezta mundu osoko diruaren truke aldatuko.-Orduan nire bi morroiekin borroka egin beharko duzu, eta hil egingo zara. –Aitak-Ba, hil egingo naiz . Gutxienez maite dudan pertsonagatik izango da.Tomasek besarkatu eta esan zion:-Joan Nahikariren bila, hau froga bat bestetik ez da izan. Bere maitasunamerezi duzula erakutsi didazu nahiz eta printze bat ez izan, ausardiahandiagoa duzu.Horrela Nahikari eta Iñigo pozik bizi izan ziren.
  • 36. Ane Otxoa 3.F Arrigorriaga institutuaArrigorriagako ikasleek oso pozik zeuden, klaseko azken eguna zelako.Horregatik ume guztiak mendira joan ziren.Anderrek gogo handia zeukan zuhaitzak, landareak eta perretxikoakikusteko, natura oso gustuko zuelako. Baina bere lagunek Mikelek, Fu-Jik,Nereak eta Amaiak etxera joan nahi zuten. Bostak besteengandik bananduziren, harri batean gainean eseri eta haien bokatak jaten hasi ziren. 11:30akziren dena bukatu zutenean eta menditik buelta bat ematera joan zirenean.Mikelek lautada batean koba bat aurkitu zuen mementoan denak harritutageratu ziren handia eta oso sakona zelako; orduan momentu bakar batpasatu barik barrura sartu ziren. Oso ilun zegoen eta saguzar asko zeudensabaian zintzilik. Mikeli horrelako abenturak asko gustatzen zitzaizkion;besteak, ordea, oso beldurtuta zeuden. Hala eta guztiz mutikoak aurrerajarraitu zuten Amaiak motxilan zeukan linterna bat hartu zuen eta bideaargitzen zuen bitartean, gero eta barrurago sartzen hasi ziren. Bat-batean13:00a jo zutenean zulo batean jausi ziren guztiak eta, konturatuzirenerako, baso batera ailegatu ziren. Inork ez zekien non zeuden bainabeste aro bat zela konturatu ziren: zaldiak, gaztelu bat eta jendeakzeraman arropa oso ezberdina zen. Orduan eserita zegoen gizon batigaldetu zioten zein mendetan zeuden, gizonak XVII. mendean zeudela
  • 37. erantzun zien. Erdi Arora bidaiatu zuten; hortik nola atera ez zekiten .Herriko plazara joan ziren, jendeak oso arraro begiratzen zien haien arropaeta itxuragatik, baina 5 lagunei ez zitzaien axola. Fu-Jik mobila atera zuen;ez zegoen koberturarik. Gazteluko armada etorri zen, Anderrenganahurbildu, mutikoa hartu eta gaztelura eraman zuten. Anderrek ez zuengertatzen ari zena sinesten, aulki dotore batean jesarri zuten eta denetarikjateko ekarri zioten. Errege baten moduan tratatzen zutela pentsatzenhasita zegoen. Momentu hartan, oso gustura zegoenez ez zuen berebenetako etxera bueltatu nahi, han geratu baizik. Gero eta arraroago zensartu zen mundua, txakur bat hurbildu zitzaiolako mutikoari hitz egitera.Gainera, ezpata eta guzti zetorkion. Armadako buruzagia zen. Zer egiten arizen arropa horrekin eta nora joan zen galdetu zion txakurrak, herrirabuelta bat ematera eta arropa hori han erosi zuela erantzun zion mutikoak.Orduan, animaliak horri berriro ez egiteko esanez handik alde egin zuen.Anderrek ez zion egia esan han gustura zegoelako. Eserita zegoen aulkianizen bat zegoen jarrita: Marco, izen hori ikustean konturatu zen benetakoerregearen izena hori zela. Mikel, Fu-Ji, Nerea eta Amaia oso urduri zeuden, lagun bat eramanzutelako. Jarraian, Anderrengana joan ziren guztiak. Gaztelura abiatu zirenkorrika. Zulo batekin estropezu egin zuten, mutiko bat zegoen barruan etalaguntza eskatu zien handik ateratzeko. Lau lagunek haren aurpegia ikusizutenean Ander zela pentsatzen zuten. Mutikoak Anderren itxura berazuen baina ez zen hura, benetako Marco erregea baizik. Erregea paseoanatera zenean, konturatu barik, zulo batean jausi zen. Nerea eta berelagunek hasiera batean ez zuten sinesten Ander ez zela, baina azkeneansinistu zuten. Gaztelura abiatu ziren, barrura sartu eta Ander afaltzen arizela ikusi zuten. Orduan armadari dena azaldu zioten eta azkeneanAnderrek barkamena eskatu zien eta bere lagunekin herrira joan zen.Marcok oraindik ez zuen sinesten gertatutakoa baina ez zion inportantziahandirik eman, Segidan, ohera joan zen lo egitera. Bost lagunak ibili zirentokitik bueltatu ziren, hau da, koban sartu eta haiek konturatu barik XXI.
  • 38. mendera ailegatu ziren berriro. Benetan harrigarria zena denbora ez zelapasatu zen, 13:00ak ziren oraindik.Azkenean denok haien klaseko kideekin bueltatu ziren eta ez zutela ezerkontatuko adostu zuten haien artean. A. A. 3F Arrigorriaga institutuaBIDAIA LABURRABehinola 14 urteko mutil talde bat zegoen: Asier, Mikel, Ion, Endika etaAsier “txiki” izeneko mutilak. Asier mutil altua eta serioa zen. Mikel, berriz,mutil alaia eta dibertigarria. Endika talde horretako baxuena zen, baitaazkarrena ere. Asierrek,”Txiki” ezizena zuen mutil altua zen. Betaurrekoeta belarritakoak zituen; belarritakoak itsasoko uraren kolorea zuen. Bostmutilen talde horri ”Futboleroak” deitzen zieten. Bilbo ondoan zegoen Ugaoizeneko herri txiki batean bizi ziren,.Uda garaia zen eta ume guztiak oporretan zeuden. Ugao herri txikia zen,baina, igerilekua eta futbol zelaia dauzka.”Futbolero” taldeari futbola askogustatzen zitzaien ,batez ere, udan jolastea, eta igerilekura joatea. Mikelenaita itsasontzi bateko kapitaina zen. Uda guztietan itsasontzi bateko bidaiaprestatzen zuen, gaztetxoek Erroma ezagutzeko aukera izan zezaten.Mikelen aitak Jose zuen izena. Jose gizon baxua eta dibertigarria zen, beresemea bezalakoa. Uda horretan Mikel eta bere lagunek parte hartu zutenErromako bidaian.Abuztua zen, eguna heldu zenean, Futboleroek itsasontzian zeuden. Eguneguzkitsua atera zitzaien, hondartzara joateko modukoa. Itsasontzia
  • 39. martxan jarri zen, 50 gazte eta 10 nagusi zeuden. Mikelen aitak itsasontziagidatzen zuen. Futboleroek oso ondo pasatu zuten lehengo egunean:lagunakegin zituzten, pokerrean jolasten ikasi zuten…Baina,ezin zuten futbolean jolastu.Ionek eta Asierrek baloi bat lapurtuzieten nagusi batzuei.Gaua heldu zenean, afaldu ostean, itsasontziaren goiko aldera joan ziren.Izar piloa zegoen eta gauza gorri bat ikusi zuten zeruan. Meteorito itxurazeukan, baina bost lagunek ez zioten garrantzi handirik eman.Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, baloia bere lekuan utzi ondoren,Mikelen aitarekin topatu ziren. Oso urduri zegoen, mundua amaituko balitzbezala. Albiste txar bat zekarren, bidaia amaitu behar zen, atzerantz eginbehar zutela. Mikel eta bere lagunak atsekabe handia hartu zuten, batezere Ionentzat bere ametsa zelako Erroma bisitatzea. Mikelen aitak zituenzergatiak eman eta horrek kezkatuta utzi zuen itsasontzi osoa. çAfaltzeko ordua heldu zenean, kapitainak (Mikelen aitak) hitza eskatu zuen.-Gau polita daukagu, izar eta guzti. Tira! harira joango naiz. Etxera bueltatubehar dugu, esan digutelako lau egunetan izugarrizko ekaitza egongo dela,eta Erromara ez gara helduko baina, Bilbora bai. Hori esanda…on egin!!
  • 40. Mikel eta bere lagunak triste zeuden. Gau luzea izan zen arren, hurrengoeguna heldu zen. Beti bezala, gosaldu ondoren arrantza egitera joan ziren.Azken eguna zen, jende guztia triste zegoen. Bilbora iritsi ziren, Mikelenaitak asko sentitzen zuela esan zien, baina hori ez zitzaien inporta. Gurebost lagunak Ugaora bueltatu ziren.Hurrengo egunak oso euritsuak etahaize bortitzekoak izan ziren.Azkenean, gure bost lagunak urte batzuk beranduago Erroma bisitatu zuten,ez itsasontziz, bizikletaz baizik. E. P. 3F Arrigorriaga institutuaInspektorea: Tira! Aker! Zure fama amaitu da. Bi egun barru zure kondenabeteko duzu heriotza aulkian esertzen zarenean. Egunotan denbora emangodizugu orri batean barkamena eskatzeko eta zer egin duzun azaltzeko:Gutuna: Nire izena Aker Etxebarria da, 24 urteko gazte euskalduna naiz .Begiak grisak eta ilehoria daukat; azalez zuria naiz. Gutun honetankontatuko dizuet nola bihurtu naizen Alemaniako gangsterrik famatuena etabilatuena.Hamabi urte nituela hasi zen dena, Arrigorriaga herriaren auzo batean, horaurkitu bainuen 43 kalibreko pistola bat. Gose nintzen eta ez neukan dirurikezer erosteko, pistolari begira geratu nintzen, nire auzoko dendaatrakatzea bururatu zitzaidan memento berean. Jertsearen txanoa jarrinuen, ondoren pistola beldurrez hartzeko. Hor hasi zen nire bizitza aldatukozuen bidea.
  • 41. Auzoko dendaren atea zabaldu, pistolaren seguritatea kendu eta Nekaneri,auzoko dendariari, buruan jarri nion. Diru guztia emateko esan nion, bainaNekanek esaten zidan momentu horretan ez zuela dirurik. Bat-bateanaurpegira begiratu orduko Aker nintzela konturatu zen. Pentsatu barikpistola eskuan nuela bi tiro bota nizkion buruan.Harrapatutakoan 6 urte eman nituen gazteentzako egoitza batean. HanJames ezagutu nuen. James polizia etxe batera sartu zelako eta polizieitiroka hasi zitzaielako zegoen zentro horretan. Jamesek ile oso laburra,azala beltza, sudur lodia eta ezpain potolo-potoloak zeuzkan; urrea etadistira egiten duten tresnak gustuko ditu.Sei urte pasa eta gero James eta ni zentrotik irten ginenean Miamira abiatuginen. Han merkatu beltzean 35 kalibreko pistola batzuk erosi genituenezdenda txikiak atrakatzen hasi ginen. Geroago, supermerkatuak; beranduagoetxe handi bat erosi genuen eta konpetentzia bidetik kentzen hasi ginen.Denbora oso azkar igaro zen, baita gure fama ere. 19 urterekin Miamikogangsterrik famatuenak eta garrantzitsuenak ginen, guztia geneukan: dirua,neskak, sekulako autoak, dozena eta erdi etxe… .Baina guztia ez zen ona Miamin. Alde egin behar izan genuen txinatar mafiahandi batek gure lekua kendu nahi zigulako, Miamiko erregeak egin zirelakoeta guri bidetik kendu nahi gintuztelako. Mafia horren buruzagia Osakadeitzen zen. Haien kontra milaka borroka egin genituen eta, azkenean,James nire laguna eta gure taldeko 10 gangster gehiago hil zituzten.Orduan, nik buztana hanken artean nuenez Miamitik alde egin nuenAlemaniara abiatzeko.Oso triste nengoen nire lagun eta taldekide bakarrak galdu nituelako.Ganster mundua utzi nahi nuen; hala ere, beranduegi zen, ezin nuen atzeraegin. Egin nuena eginda zegoen eta berandu zen aldatzeko.
  • 42. Alemanian gangster inperio handi berri bat sortzea pentsatu nuen.Alemaniako mafietako pertsonarik onenak hartu nituen nire gangsterinperioa osatzeko ; lau pertsona batu nituen: Filipe, Mezut, Miller etaAugusto deitzen ziren. Ibon Sagastizabal 3E Arrigorriaga InstitutuaTelebistarenagerpena Txikitan gertatu zitzaidan istorio bat kontatuko dizuet, eta horrekinbatera telebistaren istorioa. Ni Arbi izeneko herri batean bizi nintzen. Arbi herri txikia zen. Ehunbiztanle inguru zituen. Bertako kaleak oso estuak ziren eta etxe gehienakoso handiak, nirea izan ezik. Nik hamasei urte nituen eta nire familia txiroazen. Ez geneukan ia janaririk, ezta arropa gehiegirik ere, eta ni ez nintzeneskolara joaten, nire familiak zeukan dendan lan egiten nuelako. Dendan ogiaeta egunkariak saltzen genituen baina horrekin ez zitzaigun dirua heltzen,
  • 43. zazpi anai-arreba ginelako. 1886koapirilaren 15ean dendatik bueltan nentorrela, putzu bat ikusi nuen lurrean,oso gauza bitxia iruditu zitzaidan eguraldi oso ona egiten zuelako. Putzuatxikia zen, eta ura marroi zegoen. Gauza bitxia iruditu zitzaidan, hala ere,aurrera egin nuen. Hurrengo egunean dendatik etxera itzultzerako bidean, lan eginondoren, etxerako bidean putzu bera ikusi nuen. Harrigarria irudituzitzaidan, ez zuelako lau egunetan euririk egin. Bost minutu putzura begiraegon nintzen eta bat-batean putzua zulo bihurtu zen. Zuloa ez zen ososakona; horregatik han sartu nintzen. Salto txiki bat eman eta bat-bateanmundu desberdin batean azaldu nintzen.Han guztia desberdina zen. Hango teknologiak 1886koa baino askoz aurreratuagoa ematen zuen. Ez nekien nonnengoen baina han denak zoragarria zirudien.. Eraikinak altuagoak ziren;denda pila zegoen, lau gurpilen gainean ibiltzen ziren karroak zeuden… Nidenda bateko erakusleihora hurbildu eta gauza ikaragarri bat ikusi nuen.Nire aurrean kutxa bat zegoen eta kutxaren barruan bi gizon hitz egiten ariziren. Kutxa ez zen batere normala; izan ere, barruan zeudenak hitz egitenari zitzaizkidan.Gauza ikaragarria iruditu zitzaidanez bost orduz egon nintzen kutxaribegira. Jendeak harrituta begiratzen zidan Haiek kolore biziko arropa,arropa estua eta praka, kamiseta, gona, soineko desberdinak zeramatzaten;nik, berriz, zaku urratu bat neraman. Gizon dotore eta altu bat nireaurretik pasa zenean pena eman niola zirudien, diru mordoa eman zidalako.
  • 44. Dendan sartu eta kutxa bitxi hura erosi nuen. Kutxa horrekin Arbirabueltatzen banintzen aberatsa bihurtuko nintzela pentsatu nuen.Mundu horretan agertu nintzen tokira itzuli nintzen Arbira bueltatzekoasmoz. Denbora luzean itxaroten egon ondoren azkenean zuloa agertu zeneta bat-batean, Arbin atera nintzen. Arbira heltzean putzua desagertu eginzen eta kutxa horrekin “telebistarekin” etxera joan nintzen.Gurasoei dena kontatutakoan zoratuta nengoela esan zidaten. Amak kutxapaperontzira botatzeko esan zidan, baina nik logelan ezkutatu nuen.Urte bat pasa ondoren etxeko egoera okertu egin zitzaigun, amakgaixotasun bat zeukan, egoera larrian zegoen. Horregatik, kutxa horimundutik zehar zabaltzea erabaki nuen, aberatsa egiteko. Aitari laguntzaeskatu nion, hamasei urterekin horrelako gauzak ezin nituelako egin. Aitakherriko ingeniariari laguntza eskatu zion, berak finantzatzeko dirunahikorik ez zuelako. Hark Paul Nipkow alemaniarrari, ingeniari famatuenarilaguntza eskatu zion. Paúlek gauza izugarria zela pentsatu zuen etamundutik zabaldu zuen. Urte batzuk igarota istorioajendeak jakin zezan nahi nuen, horretarako idatzi egin bainuen. Istorio haumunduko jende gehienak irakurri zuenez, gure familiak diru asko lortu zuen,jendea konturatu zelako nire familiak dirurik ez zuela telebista munduraateratzeko; horregatik eskatu genion Pauli laguntza.Istoria honekin esan nahi dut, Paúl Nipkow ez zela izan telebistarenasmatzailea, ni neu baizik, Joxe Agirre, etorkizunetik ekarri nuena Itsaso Alonso 3.F Arrigorriaga institutua
  • 45. ALDAKETA BEREZIA..Ez dakit leku zoragarri honen berri duzuen. Egia esan inork ez daki nondagoen zehazki. Bada, Perlandera ailegatu direnak nahigabe heldu dira.Dakigun bakarra, ur azpian, nonbait dagoen zulo batean sartuta aurkitzendela . Leku horrek ametsetakoa dirudi. Pixka bat arraroa eta oso nahasia.Dena belarrez, landare ederrez eta zuhaitz oso garaiez apainduta.Ibai urdin–urdinak eta garbiak ere badaude. Baina honen guztiaren erdianbadago gaztelu oso zaharkitua. Hormak landare ustelduez zegoen estalia.Ibai zikin bat inguratzen zuen gaztelua, krokodilo baten bizilekua zena.Hortzak ez zituen krokodilo bitxia. Leku pobre horretan printzesa gazte
  • 46. bat bizi zen. Beti negarrez zegoena, bere ametsetako printzea noizagertuko zain.Egun hori ailegatu zen, azkenean! Printzesak leihotik begiratu eta bai, hanzegoen! Urruntasunean baina, egon bazegoen. Hori bai! Oztopo oso handiazeukan, labirinto itzela! Momentu horretatik aurrera, printzesa bereprintze perfektua imajinatzen hasi zen.Normala denez, gizon altua, ilehoria, begi urdinekoa. Hura zen bere desioa!Bere ametsa! Hala izan zitekeen. Eta segur aski hala izango zen.Labirintoan sartu zen egunetik atera zen arte bost egun pasatu ziren.Momentu horretarako gizonak 25 Kg gizendu zituen, oso itsusia bihurtu zenburusoil geratu zen arte.Neska gazteak hura ikustean, ihes egin zuen. Printzea dorrean giltzapetutautzita. Gero leiho azpian jarrita galdetu zion: - Aizu! Zer gertatu zaizu? - Estresagatik galdu dut ilea, eta estresatuta nagoenean jateko gogo itzela izaten dut! - Eta aurpegia? - Nirea aurpegi polit–polita egoteko 5 orduko tratamendua behar dut, bi eguneko! - Ai ama! Ni baino pinpirinagoa zara! Ni banoa hemendik! - ZEEEERRR!! Ezin nauzu hemen utzi! - Bai, ni banoa! Zorte on ! Horiek izan ziren esandako azkeneko gauzak. Horregatik esan dut leku oso berezia zela. Printzesa eder eta pinpirina egon beharrean, printze itsusi eta harroputza baitago. JONE AGUIRRE 3.F Arrigorriaga institutua
  • 47. Antzinako Erromako Erresuman, bazegoen Marco izeneko 20 urteko gizon bat. Buruhandi bat zuen baloi bat bezalakoa, bere sudurra arkatza bezalakoa zuen;begia eta ahoatxikiak zituen.Oso gizon argala eta txikia zen. Apustuak egiten, etorkinez barre egiten eta haiek jotzenematen zituen egunak.
  • 48. Egun batean Kolisiora Joan zen koadriga lasterketak ikustera, baita apustuak egitera ere.Bidean zegoela, harri batzuk hartu eta poltsikora sartu zituen. Kolisiora heldu ostean,leku batean eseri zen. Lasterketa hasi, eta beste pertsona batzuekin apustuak eginzituen. Berak apustutako koadriga galtzen zihoan. Hori ikusita, bere poltsikoansartutako harri bat hartu zuen eta kontrako zalgurdiari bota zion. Huts egin zuen. Besteharri bat hartu zuen, bota, eta gidariaren burua kolpatu zuen. Orduan, gidaria zorabiatutabere zalgurdiarekin hormaren kontra jo zuen. Dirutza handia lortu zuen horren ondorioz.Lasterketa bukatu eta gero, etxera abiatu zen poz–pozik irabazitako diruarekin. Bideangizon txiro bat zegoen diru eske, eta Markori mesedez txanpon bat emateko erregutuzion. Honek poltsikoan eskua sartu zuen, harri bat hartu eta harekin gizona jo zuen. Horigertatu ostean, gizon txiroak honela esan zion:-Oso gizon harroputza zara. Horrela segitzekotan, oso txarto bukatuko duzu…-Isil zaitez esklabo zikina!!! Esan zion Markok.Hori gertatu ostean, etxera bueltatu zen Marko.Afaldu eta gero bere dirua bi ataletanbanatu eta etxetik ezkutatu egin zituen. Biharamunean dirua bildu nahi izan zuenean, bidiru multzoetako bat desagertu zitzaiola konturatu zen. Urduritasunez eta oso haserrejarri zen. Bere dirua galdu eta gero, beste diru mordoa non ezkutatu pentsatzen hasi zen.Azkenean, oso leku aproposa aurkitu zuen, zuhaitz baten zuloan ezkutatzea bururatuzitzaion. Pentsatu zuen moduan egin zuen. Hurrengo egunean, bere dirua hartzera abiatuzen; diru horrekin apustu gehiago egiteko. Gero, bere dirua zuhaitzean ere ez zegoelaikusi zuen. Zuhaitzak urre kolore pixka bat hartu zuela ikusi zuen. Horrela. Kolisioarenkanpoaldean ikusi zuen gizon txiroaz gogoratu zen. Orduan, haren bila abiatu zen.Aurkitu eta gero, galderak eta oihuak egin zizkionean, txiroa lurretik altxatu, Markolepotik hartu eta honela esan zion:-Joan zaitez pikutara, nik ez dizut dirurik lapurtu!!!Bakarrik esan nizun horrela segitukobazenu, txarto amaituko zenukeela!!!Ez nazazu berriro txarto tratatu, bestela ikusikoduzu…Hori esan eta gero Marko isildu eta kolisiora abiatu zen apustuak egiteko.Berriz erediru mordoa irabazi zuen eta zuhaitzean ezkutatu zuen berriz. Egunetan zehar diruaapustuetan irabazi eta bere zuhaitzean ezkutatzen jarraitu zuen. Era berean, zuhaitzeanezkutatutako dirua desagertzen zitzaion eta zuhaitzak urre kolore handiagoa hartzenzuen egunean-egunean urrezko bihurtu zen arte.
  • 49. M. M. 3F Arrigorriaga Institutua1998a zen, urtarrilaren 19a. Poliziak berri bat eman zuen gauekoalbistegian: “New york-eko zoroetxe batetik psikopata batek ihes egin du.”Peter zeukan izena, 1,90ko luzerakoa zen, ile horia zeukan, begi urdinak, etaHerbereetatik zetorren.Peterri, txikia zenean, gurasoen etxean bi polizia sartu eta aita hil zioten;gainera, ama mutikoaren aurrean bortxatu egin zuten. Peter zoratu eginzenez zoroetxera sartu zuten.
  • 50. Orain ihes egin du, gurasoak mendekatuko dituela esaten zuen behin etaberriz.Alde egin zuen egunean polizia bati buruan golpe bat eman zion. Ondorenauto kaskar batean hiltegi zaharrera eraman zuen.Hiltokia zaharra zen, abandonatuta zegoen, arratoiez beterik, hautsezbeterik zegoen. Oraindik kanalean zabaldutako behi batzuk zeuden; oso ilunzegoen eta polizia barra bati lotu eta aizto batekin zauri sakonak eginzizkion; gero alde egin zuen Peterrek.Alde egin zuenean polizia itxartu egin zen, zauriz beteta zegoen, odolezbetea, eta beragana arratoi pilo bat zetozela ikusi zuenean ikaratu eginzen.Oihuka hasi zenerako arratoiez beterikzeukan gorputza. Arratoiek bizirik jan zuten.Hurrengo egunean, Peter beste polizia batzekarrela heldu zen hilegira. Han aurrekopolizia arratoiek bizirik jan zutela ikusizuenean barreka hasi zen psikopata batbezala.Bigarren polizia lo egiteko zaku batean sartuzuen eta hanka batetik lotu zuen buruzbehera, makila batez golpeak emateko segidan.Polizia itxartu egin zenean ohiuka hasi zenikustean ezin zela askatu.Peterrek zaku azpian kartoi, paper, egur asko botata sua piztu zuen.Barruan zegoen polizia bizirik erretzen hasi zen. Basati oihukatzen zuen.Bozina bat zirudien; bat-batean isildu egin zen. Peterrek bazekien hil eginzela. Sua itzalita, zakua zabaldu zuen. Barruan zegoen polizia guztiz erretaatera zen. Peterrek polizia ikustean psikopata baten antzera hasi zen barreegiten. New Yorkeko polizia departamentua nazkatuta zegoen Peterrekeragiten zituen hilketekin; horregatik, departamentuko polizia guztiakPeterren bila jarri zituzten.Bazegoen polizia horien artean Peterrek hil zuen biktima baten anaia etahorrek ere bazuen Peterrek bezala mendekurako gogo handia. Poliziakapitainari Peter harrapatu behar zuela esan ziotenean, gogo handiz hartuzuen kasua. Ahalik eta azkarren auto patruilan sartu eta Peterren bila hasizen beste bi poliziekin batera.Poliziek bazuten Laika izeneko txakur bat. Gainera, bazuten Peterrenzoroetxeko arropa eta txakurrari usaintzeko eman zioten. Txakurrak gutxigorabehera bazekienez nondik zetorren usaina hiltegi zaharreraino eramanzituen poliziak. Hara iristean hiltegira sartu ziren.
  • 51. Zegoen pasilo luze batetik amaierara heldu zenean han ikusi zuen sokabatetik lotuta bere anaia, arratoiek bizirik janda, zauriz beteta, begirikgabe, tripen barrutik arratoi batzuk ateratzen zitzaizkiola.Polizia harriturik zegoen. Bat-batean, lurrean itzal bat berarenganahurbiltzen ikusi zuen.Atzerantz buelta ematen zuen bitartean pistola aterata apuntatzen jarrizitzaion. Poliziak Peter ikusi zuen odolez beteta, bere tripak airean zituela.Lurrera erori zen.Ikerketa batzuk egin eta gero konturatu ziren Peterrek hil zituen poliziakbere gurasoak bortxatu zituztenak zirela. Peterrek mendekua lortu etagero bere buruaz beste egin zuela jakin zuten. O. S. 3F Arrigorriaga institutuaEguraldi ona egiten zuen Osasti izeneko herrialdean. Izugarrizko mendiekinguratzen zuten lurraldea. Hango mendi batean dragoi itxura zeukan harriikaragarria zegoen.Osastin oso etxe gutxi zegoen. Horietako etxebatean, dorre luze-luze batean, atxilotuta, ilehoriko neskatxo bat bizi zen. Neskatxoaren izena
  • 52. Angelina zen.Atxilotu baino lehen alaia, beti irribarreka, denbora osoanlagunen artean, ileaz beti arduratuta zegoen...baina hori guztia egun batetikbestera aldatu egin zitzaion.Duela bost urte gutxi gorabehera, Osastin ikaragarrizko eguraldi txarraegiten zuen bitartean, Angelina San Pedro izeneko mendi batera abiatu zenbere euritako urdinarekin.Igande guztietan bezala, mendira joaten zen nahiz eta elurra, txingorra edoeuria egin. Lurrak hainbesteko lokatza zuenez, ibiltzea asko kostatzenzitzaion. Horregatik, San Pedroko gailurrera iristeko ibilbidea inoiz bainoluzeago egin zitzaion Angelinari.Heldu zenean, hango banku batean eseritakoan, konturatu zen bere prakakgrisak izan beharrean marroiak ziruditela.Laranja bat jaten zuen bitartean, soinu arraro bat entzun zuen. Ez zioninportantziarik eman soinu horri eta jaten jarraitu zuen. Soinua gero etahurbilago entzuten zen. Orduan Osastiko neskatoa soinua zerutik zetorrelakonturatu zenean, zerura begiratu eta izugarrizko dragoi bat ikusi zuen.Dragoia bost metrokoa zen gutxi gorabehera, kolore gorrikoa, hegoek trenbaten luzera zuten, buztana osa laburra eta ahotik itzelezko sua botatzenzuen.Neskatoak ez zizkion begiak gainetik kentzen.Dragoiak, oso urduri eta haserre zirudienak, neskatoa hartu, berebizkarrean jarri eta gaztelu handi eta zahar batera eraman zuen.Angelinak bidaia osoa oihuka eman zuen: -Utz nazazu bakean,dragoi madarikatua. Odei konturatuko da ni falta naizela eta hil egingo zaitu. Gaztelura heldu zirenean, dragoiak dorre batean sartu zuen Angelina. Dorrea zikin egoteaz aparte, oso zaharkitua ere bazegoen. Horrexegatik itzelezko usain txarra zegoen. Dorrea oso txikia zen eta ohe bat besterik ez zeukan.Gau hartan ilargi betea zegoen. Ilargi betea zegoenean Angelinakteslekopioarekin terrazara irtetea gustuko zuen. Baina gau hartan Angelinazmaiteminduta zegoen mutikoa konturatu zen Angelina ez zela terrazarairten.Angelinaren etxera joan zenean atea jo eta esan zuen:-Angelina, hor al zaude?
  • 53. Inork ez ziola erantzuten ikusirik, mutikoak, Odei izena zuena, nondemontre egongo zen pentsatzen geratu zen. Bat-batean gogoratu zuenigandea zela eta menditik bueltatzean ez zuela ikusi.Korrika etxera joan zenean, arropa egokia ipini eta mendira abiatu zen.Gailurrera heldutakoan dragoia atera zitzaion. Odei harrituta, hitzik gabegeratu zen.Odei konturatu zen dragoia gaiztoa zela. Orduan, borrokatzeko prestzeudenean dragoiak esan zion: -Nik ez dut borrokatu nahi. -Ez baduzu borrokatu nahi, esadazu non dagoen Angelina. Esan zuen Odeik. Dragoiak, hitzik esan gabe, Odei hartu eta labirinto batean bota zuenean, lurrean zegoenpaper batek zera zioela ikusi zuen! “ Hemendik ez du inork alde egitea lortu”Odeik hori irakurri zuenean asko beldurtu zen.Labirintoan zegoela oztopo askorekin aurkitu zen; horietako bat sugepozoitsua izan zen. Sugeak Odeiri hankan koska egin zion, baina Odeikaurrera jarraitu zuen. Geroago zerutik harriak hasi zitzaizkion erortzen,baina oztopo horietatik guztietatik alde egitea ere lortu zuen.Labirintoan aurrera jarraitzeko zeukan indar bakarra Angelina zen,Angelinaren oroitzapena. S. E. 3F Arrigorriaga institutua