GABRIEL ARESTI
HAURTZAROA

Barroeta Aldamar kalean egiten dugu gure lehen geldiunea, kale honetako 2.zenbakian, azken solairuan  1...

Etxetik  itsasadarra eta Artxanda mendia ikusten ziren,  parean portuko aduana zaharraren egoitza eta ibaiaren bes...
GARAIA

Garai ilunak eta sufrimendu handikoak. Badakigu gerra zibila oso krudela izan zela eta Gerra ostekoa krudel...
GIZONAREN AHOA   Ez zazue tapa gizonaren ahoa. Defendi dadin.  Hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urte honetan.....
ESKOLA GARAIA

Albiako semea dugu Aresti.

Egun, Justizia jauregia dagoen tokian Berastegi eskola ...
Andres Sopeñak “El florido Pensil” liburuan frankismo garaiko eskoletako memoriak ondo bilduta ditu.

Oso ikasle onaren fama zuen. Gabrielek txiki-txikitatik izan zuen irakurtzeko grina. Portuko markesaren kalean zeg...

Juan Marik Gabrielen txikitako anekdota batzuk kontatzen ditu: “ Gabriel, haurtzaroan, lotsatia eta izukoia zen. K...
Gabrielek “La poesia“ izeneko olerki batean aipatzen ditu garai hartako kontuak. La poesia Lejanos años,cuando mozo. Viejo...
Albiako Sabin etxea: lehen eta gaur
BILBOKO KALEAK “ Bilbaoko kaleak gora eta behera errekatik mendira, batzuk artezak,  gehienak zeiharrak lurra estali da et...
HARAKOA ETA HONAKOA / ABERATSAK ETA LANGILERIA. HARAKOA: “ Zuek niri gogora  ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egi...
HONAKOA: “ Urkijo ministroa Gardoki Kardenala, Mazarredo Almirantea Egia jenerala Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan g...
“ Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati nire izenik eman dezaiotela. (eztut nahi bizargile hordi(mozkorti) batek esa...
“ Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskararen salbazioa baina hemen geratzen naiz, k...
ARESTI ETA FAMILIA

Ba zen behin deportibo kluba izeneko leku bat, Orueta kalean lehenengo, Rekalde Zumarkalean ger...
Meli: “¿Qué me atrajo de él? Pues era un hombre de gustar, alto, fuerte y con unos ojos preciosos y muy amable. Todo eso y...
Makina bat ordu lapurtu zizkien Arestik bai familiakoei eta bai Meliri ere bere lanak sortzeko........ Meli:  “ Nire Aitar...
Aresti eta artea Museoaren aurrera gatoz, toki eta paraje hauetara  sarritan etortzen baitzen Aresti gurea paseatzera.   A...
Atxuriko egoitza laster geratu zitzaizkien txiki, eta 1917an arkitektoen batzorde bat eraturik aurreproiektuen lehiaketa d...
Ekonomia ondo doanean, dena ondo doa, eta arte munduan ere islatzen da ongialdi ekonomikoa. Honetan ere Bilbo ez da salbue...
Bilbon,   arte munduan edo giroan bi joera ziren nagusi:

a)Tradiziozaleak, lehenego edo betiko kanonei begira la...
SOUVENIR D’ESPAGNE POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA Hau da Bilbo, esan zuen gizonak. Kapela zuria zeraman g...
HARITZA ETA HARRIA « 1985ean, Gabriel Aresti hil eta hamar urtera , hain goiz desagertutako poeta bilbotarraren obra gogor...
Abandoibarraren zabaltzeri lotutako lanak direla tartean, handik egun gutxitara, haritzaren eta harriaren tokian hutsune h...
EUSKAL HARRIA      Zerutik erori gabeko  harria,  ongi labratua,  maisu trebe txit trebe eta habil batek  landua,  oinarri...
ZORROTZAKO PORTUAN , LANEAN Gorbata gabeko Bilbo langile hori ondo ezagutu zuen Arestik eta Gabrielen poesia irakurtzerako...
MILITANTZIA POLITIKOA Aresti  gizon ideologiduna  zen, dudarik ez,  kontzientzia politikoduna . Akaso bere kontzientzia zu...
GABRIEL ARESTI  EAN

1973-1974ko udak Ea herrixkan emango ditu, gaixotasun arazoengatik.

Eara ail...

Ean Miren  Tere Benedito  emakume abertzalea ezagutzen  du. Beronekin hitzaspertu luzeak egin ondoren,  euskara he...
BASURTON MELIREKIN Gabrielek  Meli Esteban , bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, eta, Melirekin batera,  Basurto.  Mel...
1975.eko Apirilean Santi Onaindiak Deustuan ikusten duenenean heriotzaren aieruak nabaritzen dizkio:  “ Ezagun zituen arpe...
ARESTI : EUSKARA  ETA  EUSKALTZAINDIA

Arestiren Aitona-amonak euskara jakin arren , bere gurasoak galduta zeukaten...

Apaizak bakarrik izan zitezkeen euskara maisuak , eta horiexengana jotzen zuen argi bila: Begoñako apaizengana, fr...
POESIA  : Dena den Arestiren arlo bereziena poesia izan zen.  Euskal poesia klasiko eta zaharkituaren lekuan, Gabrielek, b...
GABRIEL ARESTI, EUSKALTZAIN

Aresti  1957. urteko irailaren 26an, 23 urte zituela , izendatu zuten Euskaltzaindia...

Arestik, ordea, Arantzazuko biltzarrean aldarrikatutako arauen aurretik egin zuen bere erara, euskara batu baten a...

Gaur egun Bilboko Plaza Barrian egoitza duen Euskaltzaindia  euskararen akademia ofiziala da, eta Hego Euskal Herr...
GABRIEL ARESTI-JORGE OTEIZA

Jorje Oteiza : Arte modernoaren erraldoia, gure kultura guztiz irauli zuena. Euskal  j...

Kultur eragile   eta Euskal Herriko arte-mugimenduaren gidari  jokatu  nahi izan  zuen Oteizak. Ameriketatik itzul...
Q  -l- Egunen batean Jurgi Oteitzarekin otsaba bana txakolin gorri Arrankudiagako edanen dugu, eta orduan hura ere kenduko...

Arestik Oteizaren ibilbidea jarraitzen zuen, nahiz eta pentsaera ezberdina izan eta Oteiza ulertu ez; konturatzen ...

Antzekotasunak:

Bakoitzak bere neurrian, euskal kulturaren ikertzaile eta bultzatzaile izan zire...
NIRE AITAREN ETXEA Nire aitaren etxea  defendituko dut.  Otsoen kontra,  sikatearen kontra,  lukurreriaren kontra,  justiz...
EGIA BAT ESATEAGATIK Egia bat esateagatik,  alabak  hil behar bazaizkit,  andrea  bortxatu behar badidate,  etxea  lurrare...
Upcoming SlideShare
Loading in...5

Gabriel Aresti 2

3,041

Published on

Published in: Devices & Hardware
0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
• Be the first to comment

No Downloads
Views
Total Views
3,041
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
45
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Gabriel Aresti 2

1. 1. GABRIEL ARESTI
2. 2. HAURTZAROA

Barroeta Aldamar kalean egiten dugu gure lehen geldiunea, kale honetako 2.zenbakian, azken solairuan 1933 an jaio zelako G. Aresti, beraz haurtzaroaren paisaia fisikoa eta giza-paisaia inguru honetakoa zen , baina garai hartakoa, hau da gerra eta gerra ondokoa.

Gerra zibilak amaitzean 6 urte zituen Arestik.

3. 3.

Etxetik itsasadarra eta Artxanda mendia ikusten ziren, parean portuko aduana zaharraren egoitza eta ibaiaren beste aldean udaletxea.

FAMILIA Arestiren aita Bilboko udaletxean zinegotzi izan zen: Gabino Aresti Zugazaga. Aitaren familia Zornotzakoa zen , euskalduna , (aiton-amonak, izeko-osabak, guztiak). Berak umetan euskara bazekien arren gero galdu egin zuen, Gabriel Arestik aitaz hitz egitean “euskaldun galdua” zela dio eta aitaren izaerari buruz horrela dio: “Aita autoritarioa genuen, dezimononikoa, politikan ere, horietakoa zen”… Ama: Asun Segurola y Maiz , Karrantzakoa, familia erabat erdalduna. Migraziodunak ziren eta. “ Berri-on ekarleari albiriste” poeman horrela dio G. A-k.: “ Bizkaiko andrea. (…) lanaren alaba/ eta langileon ama.
4. 4. GARAIA

Garai ilunak eta sufrimendu handikoak. Badakigu gerra zibila oso krudela izan zela eta Gerra ostekoa krudela eta luzea. haurtzaro lata, gogorra, (izugaria izan omen zen): Arestik berak horrela dio : Gizonak asko sufritzen du askoz gehiago gerra batean bizi den haurra, ( berak sufrimendua ezagutu zuen, gosea, gaixotasuna eta heriotza… 2 ahizpa hil zitzaizkion, bera era gaixorik, gibelekoa…)

Holakoa zen bera, haur “flakua”, nahiko alimenturik ez zuena …. Hor zebilen beste haur asko bezala ikatza lapurtzen, ogia lapurtzen eta... Kultura ere aginka eta ukabilka hartzen. ( bere bizitzan sufrimendua, ahalegina gauzak lortzeko hasieratik. Hau konstante bat izango da Arestirengan…)

Bilbon , hiri zigortuan, hiri erdaldunean bizi zen.

12 urterekin bere buruaz lotsatu zen, euskara ez zekielako, euskaldun motza zelako dio Arestik eta bere kabuz hasi zen euskara ikasten, honetan ere, ahalegin handiak eginez

Ondarroan egindako hitzaldi batean zera esango du: “Bilboko erdal herrian jaio den batentzat ez da hain gauza erreza” ( euskaraz mintzatzea)

Amaitzeko zertzelada batzuk bere izaerari buruz ( umetan) eta zaletasunei buruz:

5. 5. GIZONAREN AHOA Ez zazue tapa gizonaren ahoa. Defendi dadin. Hainbeste bidegabe egin zaio azken ehun mila urte honetan... Orain, besoak indar-gabeturik ditu, burua erdi-bitan; ez diozue kopetan adarrik ernacen uci; ebaki dizkiozue eskuak, ez dezan ezpatarik astin. Hor daca. Ezin defendi diteke indarrez. Bakar-bakar-bakarrikan geracen zaio hica. Baina ez zazue, baina ez zazue, baina ez zazue, ez zazue tapa gizonaren ahoa. Hicaz balia dadin, hicaz zerbica dadin. Honela konpreni dezazuen zertarako jaiocen den mundura. Ez, ez zazue tapa gizonaren ahoa.(3)
6. 6. ESKOLA GARAIA

Albiako semea dugu Aresti.

Egun, Justizia jauregia dagoen tokian Berastegi eskola egon zen 1957ra arte. Bertan egin zituen Arestik lehen ikasketak. Espainiako gerra zibila bukatzearekin batera, 6 urte zituela, hasi zen Gabriel Aresti eskolara joaten (mutil eta neskentzako sarrera oso ondo bereiztuta zuen frankista eskolara).

Nagusitan, askotan gogoratzen omen zuen garai hartako goseak eta eskolan Falangeak beharturik egin behar izan zituen ekintza parapolitikoak (eskola pribatuan bete behar ez zituztenak).

7. 7. Andres Sopeñak “El florido Pensil” liburuan frankismo garaiko eskoletako memoriak ondo bilduta ditu.
8. 8.

Oso ikasle onaren fama zuen. Gabrielek txiki-txikitatik izan zuen irakurtzeko grina. Portuko markesaren kalean zegoen liburutegian hartzen zituen prestaturik liburuak eta anaia nagusiarekin eskuetatik elkarri kentzen zizkioten. Gauez, aitak argia itzali behar izaten zien lo egiteko argirik ez zezaten gastatu.

Juan Mari anaia nagusiaren bitartez dakigu Gabriel txikitan oso lotsati eta izutia zela, erraz negar egiten zuela eta koadrilatik aldendu samar ibiltzen zela. Gabrieli asko kostatu omen zitzaion nagusitzea. Berandu arte ibili omen zen amarekin batera errekaduak egiten eta berandu mutildu zen, beraz. Mutil handi egin arte ibili omen zen mutiko apal baten moduan mandatuak eta aginduak betetzen.

9. 9.

Juan Marik Gabrielen txikitako anekdota batzuk kontatzen ditu: “ Gabriel, haurtzaroan, lotsatia eta izukoia zen. Koadriletatik aldendu samarra ibili oi zen beti, eta inork burlarik edo egiten bazion, baztertxoren batera joan eta negar egiten zuen”.

“ Behin batez mutiko koxkorra zelarik harrikada bat eman zioten ezker betondoan”

(Gero ere nabaritu zitzaion ondoeza begi horretan)

“ zortzi bat urte zituela edo, kalean txanponen bat topatu zuen Gabrielek. Diru hori, munduko perlarik preziosoena bailitzan ondo gorderik zedukan. Behin Artxandara joan eta zer erosiko eta patatak erostea otu zitzaion. Bueltan etxera zetorrela, Aiuntamentu inguruan, aguazil batek ikusi zuen, eta nonbait patatok ohostuak izanen zirela eta kendu egin zizkion. Gabrielek, tamaina haretako zapalkuntza pairatu ondoren, negar eta negar egiten zuen, amorruaren amorruz”.

10. 10. Gabrielek “La poesia“ izeneko olerki batean aipatzen ditu garai hartako kontuak. La poesia Lejanos años,cuando mozo. Viejo Bilbao de la posgerra. Camisa azul, Santiago, y cierra España. Y hambre. Y un sollozo. Misa latina en San Vicente. Ora pro nobis cada noche. El cielo azul es un derroche. Y el pueblo, ingenuo e inocente. Primero yo me refugiaba en mi tristeza estremecida; tras la pestaña humedecida surgía ya mi estirpe brava. Pero entretanto, yo sufría de tanta histeria concertada, y como alondra en la alborada, me refugié en la poesía.
11. 11. Albiako Sabin etxea: lehen eta gaur
12. 12. BILBOKO KALEAK “ Bilbaoko kaleak gora eta behera errekatik mendira, batzuk artezak, gehienak zeiharrak lurra estali da etxez eta gizonez, gizonak leku batetik bestera eramateko makinez, bizioz eta bekatuz, karitatez eta krimenez,.. Garbia zen hiria, baina natura erasotu edo indarrez hartu du gizonak, bere lukurreria, zekenkeria eta handinahia asetzeko. Industrializazioak bortxatu egin du bizi garen lurra, teknologia eta makinen alde jokatuz. Kapitalismo latzaren aurrean gaude eta diruak dakarren ondorioa aurrean dugu, bizioak, krimenak, esplotazioa,…, hau da, herriaren eta hiriaren gizatasuna galdu du Bilbok.
13. 13. HARAKOA ETA HONAKOA / ABERATSAK ETA LANGILERIA. HARAKOA: “ Zuek niri gogora ekartzen didazue nire asmo zaharra, behin egin nahi izan nuen eta inoiz egin ez dudana Autonomia Adiskidetasuna Bakea, Libertadea Foruak, maite ditudan gauzak…. Alde honetan agertzen da Arestiren itxaropena eta bere ametsa . Kaleen izen unibertsalak berreskuratzen ditu berarentzat. Berak Autonomia, adiskidetasuna, foruak … erabiltzen ditu kontzeptu modura, galdu duguna adierazteko . Nahi baduzue jarri Elkartasuna, askatasuna, batasuna, … Berba hauekin berarentzat oinarrizkoa dena adierazten delako: herri, gizarte eta gizaki bakoitzak dituen eskubideak . Beraz, edozeinek merezi dugu denon errespetua. Izen unibertsalak kontzeptu orokorrak biltzen ditu eta hor denok sartzen gara inor baztertu gabe. Hori bai, izen unibertsalek zentzua dute, gizarte euskalduna kontuan hartzen badute. Bere ametsa, Bilboko iragana errespetatzea eta etorkizuna askatasunez erabakitzea izango litzateke oraingoan. Baina ez Bilbok bakarrik, herri osoak, Euskal Herriak duen eskubidea bere etorkizuna askatasunez bizitzeko. Autonomia kalea Askatasuna kalea
14. 14. HONAKOA: “ Urkijo ministroa Gardoki Kardenala, Mazarredo Almirantea Egia jenerala Arrikibar ekonomista, higuindu ditudan gizonak kaleak, kale motzak, kaleak hemendik, hortik, handik, edonundik…” Baina harakoak, honakoa dauka eta oraingoan beste kale batzuen izenak dauzkagu poeman, aurrekoak hustu egiten dituztenak. Izen INDIBIDUALAK , banakakoak, propioak dira hauek.. Kale hauek gorrotatzen ditu poderearen seinale direlako , eleizan, gizartean, politikan, ekonomian…pertsonaia hauek bere pentsakeran herriaren kalterako izan dira. Bitxia da benetan, aukeratzen dituen pertsonaiak nortzuk diren, nire ustez sinbolotzat hartuak: dirua  Arrikibar , erlijioa  Gardoki kardenala, politika  Urkijo ministroa, ejertzitoa  Mazarredo eta Egia. Izen hauek Bilboko goi burguesia, espainar zalea, adierazteko erabiltzen ditu. Izen indibiduala kale batean gorrotagarria da berarentzat, gizon batzuren agintea edo hegemonia markatzeko direlako. ( Bilboko alkateak egin duena.../ izen maskulinoak) . Giza taldea da garrantzitsua eta ez norbera bakarrik. Baina, ez hori bakarrik, izen indibiduala jartzea kale bati arriskutsua izan daiteke, izena desbirtuatzen delako . Edonork ezin du erabili izen hori, ze zikindu egin daiteke, edo aprobetxatu, edo bere ideologiaren aurka joan, edo bere izaera bigundu edo gogortu (Xavier Mendiguren)… Urkijo ministroa (1779) Gardoki enbaxadorea XVIII Mazarredo almirantea (1745-1812) Egia jenerala N. Arrikibar /1714-1779)
15. 15. “ Jainkoak eztezala nahi Bilboko karrika bati nire izenik eman dezaiotela. (eztut nahi bizargile hordi(mozkorti) batek esan dezala: Ni Arestin bizi naiz, anaiaren koinata nagusiarekin. Badakizu. Manigua) batzutan esan zaharrak erratzen dira. Pentsatzen dut nire izena nire izana dela, eta ez naizela ezer ezpada nire izena. Baina, bere nahia ez da errespetatu, hainbat kalek Bilbon, Barakaldon, Santurtzin, Trapagaranen, Andoainen, Donostian…hainbat ikastetxek Bilbon, Otxarkoagan, (euskaltegi), Mexikon bertan ere, Guadalupen…bere izena daramate. Beraz, Arestik burua altxatuko balu….. G.Aresti institutua G. Aresti kalea
16. 16. “ Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean, bertan organizatzeko euskararen salbazioa baina hemen geratzen naiz, kale arte honetan milagro baten zai, egunero bizarra kentzeari uzteko nahikoa kurajerik ez baitdut.” Beste kezka nagusi bat Arestirentzat: Nahikotuta dago Bilborekin . Bilbo ez da Euskal Herrian modernitate, zikinkeriaren eta burgesen handinahien hiria baizik . Nahikotuta dagoenean badakizue “Centro Galegora” edo Gorbeiara doa. Oraingoan Gorbeiara , han dagoelako euskal sustraia eta giro euskalduna . Handik hasiko du berak bere iraultza (hori bai berak bakarrik antza, ez dago hemen egozentrismo kutsua?). Gorbeia garbia da eta euskalduna, hori bai, primitiboa edo basatia, baina Euskal Herria.
17. 17. ARESTI ETA FAMILIA

Ba zen behin deportibo kluba izeneko leku bat, Orueta kalean lehenengo, Rekalde Zumarkalean gero eta gaurko egunerarte. Han hasten da maitasunezko istorio hau.

1957ko maiatzaren 1a zen, Rekalde Zumarkaleko klub honetako frontoian dantzaldia zegoen eta han zen gure protagonista den Gabriel Aresti. Orduan gertatu zan, Meli, Amelia Luisa Esteban agertu eta gure Gabriel, konturatu gabe gizontxo bihurtutako gaztetxoa betiko maitemindu zen.

Meli, El Águila almazenetako langilea garai haietan, Bilbao-La Robla trenean etorritako guraso Leondarren alaba zen, aita tren horretako langilea izan zuen.

Hau da Meliren ahotan entzun ditzazkegun gogoetak:……..

Meli: “ ezagutu nuenean, oso planta oneko mutila zan,metro bat eta laurogei zentimetro luzea”

1968
18. 18. Meli: “¿Qué me atrajo de él? Pues era un hombre de gustar, alto, fuerte y con unos ojos preciosos y muy amable. Todo eso y veinticuatro años.... (....) Tenía un carácter muy fuerte, pero si tenía que pedir perdón, lo hacía sin ningún problema. Y por encima de todo era un hombre de firmes convicciones y de un profundo sentido ético. Tal vez por eso resultaba, a veces, enérgico y apasionado. Y polémico.Por otro lado tenía un gran sentido del humor. (.....) Nuestra casa era un continuo ir y venir de gente. Y muchas tertulias, conversaciones..... Las tertulias no eran expresamente literarias, pero siempre se acababa hablando de literatura y política. Siempre había mucha gente en casa.” Astelenetan beharreko neska lagunek igandeko gora-beherez hitz egiten omen zuten, ia zinemara joanak al ziren nobioekin..... Melik bere igande arrastietaz, La Granja tabernan ematen zituenetaz, hitzegiten zuen,Don Martin apaiza eta bere Gabrielek poesia eta politikaz zituzten diskuzioetaz. Gure neskatilak paineluak erregalatu zizkion, Valle Inclán eta León Feliperen libururen bat eta Jesusen bihotzaren medaila bat ere. Gure maitaleak 1960ko urriaren 10ean ezkondu ziren, Bilboko La Inmaculada elizan. Ezteietan lagun bi izan ziren: Irigoien eta Andoni Kaiero.Ezkon bidaian ere lagunak izan zituzten hurbil: lehenengo Gabriel Celayaren etxean egon eta gerotxoago Telesforo Monzonen etxera abiatu ziren eta hara non agertzen dan Telesforo zaldun arropaz jantzirik, ahaztu ezinezkoa Melirentzat! Bidaitxo honen ostean gure ezkon berriak Arestitarren etxera joan ziren bizitzera, Barroeta Aldamar kalera, gure Gabriel jaio zeneko etxera........... Gure istorioaren abiapuntura.
19. 19. Makina bat ordu lapurtu zizkien Arestik bai familiakoei eta bai Meliri ere bere lanak sortzeko........ Meli: “ Nire Aitaren Etxea larunbat arratsalde baten idatzi zuen, eta normalean, ordu biak arte egoten zan afalostean, idazmakinari eraginez” Izan zuen aurretik bai Arestik bihotza apurtu zion beste nobia bat, Felipe Arresebeitiaren familiakoa, familia abertzalea, neska errubia ta begi urdinduna, Karmel aldizkarian idatzitako poemaren bat berari zuzendua ere izan liteke...................... Baina bere neska Meli izan zan, dudarik gabe, Basurtuko Melitxu, Espainiako andrea, nire aitaren exearen habea......
20. 20. Aresti eta artea Museoaren aurrera gatoz, toki eta paraje hauetara sarritan etortzen baitzen Aresti gurea paseatzera. Aresti hobeto ulertzeko Museoaren jatorriari begiratu behar diogu, ekimenari zein egoitzaren kokapenari. XIX. mendeko bukaerako Bilbok izan zuen ekonomia gorakada handiaren ondorioz, arte alorreko ekimen askok argia ikusi zuen orduko handikien bultzada eta laguntzari esker, kolekziorako grina handituz doala. XX. mendearen hasieran, museo baten behar izana aurreikusten zen, arte ekimen(ekoizpena) handiari irteera emateko: lehenengo arte modernoaren erakusketak (1900-1910), artista euskaldunen lehenengo elkarte arautua (Asociación de Artistas Vascos)(1911). 1908tik aurrera adostasun batera heldu baziren ere, ez zioten irtenbiderik eman 1914.enera arte. 1908an bilduko zen Bilboko museoaren Patronatuaren Lehen batzarra, hau da, museoaren gidaritza hartuko zuten gizon elkartearen batzarra, eta sei urte beranduago (1914an) Atxuriko ospitale zaharrean, Bastida arkitektoak lan eta ofizioen eskola bihurturikoan, museoaren hasierako gelak jarri zituzten. Urte horietan museoari egin zitzaizkion opariak hainbeste handitu ziren; dirudienez, handikien izen ona eta lustrea hartzeko bide baitziren. Gizon prestu horien artean Laureano Jado dugu
21. 21. Atxuriko egoitza laster geratu zitzaizkien txiki, eta 1917an arkitektoen batzorde bat eraturik aurreproiektuen lehiaketa deitu zuten , inori eman gabe geratu zena. Lorenzo Hurtado de Saratxok 1922, Diputazioaren bitartez, Arte Modernoaren Museoa sortzea lortu zuen. Hasieran musika kontserbatorioa eta inprenta zeuden toki berean jarri zen Gerraondoko Jose Felix Lekerika Bilboko alkateak (1938-1939) kultura ekimen bizien alde jokatu zuen , eta, ondorioz, Arte Ederretako Museoa eta Museo Modernoa egoitza berean bil zitezen lortu zuen, hori bai ,Losadak, Saratxok eta beste gizon handikiren laguntzaz. Gonzalo Cardenas eta Fernando Urrutia arkitektoen eskuetan utzi bazuten hasieran proeiktua, bukatu Egenio Mº Aginagak egin zuen eta, hortaz, Bilboko Arte Ederretako eta arte Modernoaren Museoak 1945ean zabaldu zituen bere ateak lehenengoz, Bilboko alkate Joakin Zuzagoitia Azcorraren agintaritzapean. Gerora ere, izango ditu museo horrek espazio arazoak ,eta horien konpontze aldera, 1970an ezagutuko du hegal berriaren luzamendua.. Azkenik, Guggemheim-ak sortutako zurrunbiloren gerizpean, beste handitze-lan bat egin diote 2001ean Baina, Gabriel Arestiri ez zitzaion aberats handiki horien Bilbo gustatzen,
22. 22. Ekonomia ondo doanean, dena ondo doa, eta arte munduan ere islatzen da ongialdi ekonomikoa. Honetan ere Bilbo ez da salbuespena. a)Boom ekonomiko nagusiak: XIX-XX eta Gerra Zibilaren ostekoa b)Boom-aren isla arte munduan. Zer-nolako gizartea dago gerra ostean Bilbon?: A) Bertako burges handinahiek euren burua goraipatzeko artea erabili eta bultzatu egiten zuten, dohaintzan emandako artelanen bidez. (Jado eta konpania) B) Langileria , neurri handian, kanpotik etorria, hutsaren hurrengoa zen. Hau guztia dela eta Bilbo bi edo: 1.- Bilbo Ikusgarria , (Abando, Zabalgunea eta Getxo) 2.- Bilbo Ikusgaitza , ikusgaitza burges handikien BEGIETARAKO BEHINTZAT (Bilboren ingurumarietan sortu eta epidemia baten moduan zabaltzen dena: hau da, txabolismoa Uretamendin, La Peñan, Otxarkoagan, Itsasadarraren ezkerraldean; baita Abandon bertan ere. Txabola gauez eraikiz gero legaltzat hartzen zituzten eta ezin eraitsi. Diote 30 mila txabola izatera heldu zela Bilbo 50-60 hamarkadetan. Franco bisitan Bilboratu zen industria ikustera eta asaldatu egin zen ikusita zein punturaino zabaldua zen txabolismoa. Bilboko txabolak 50-60. hamarkadan.wmv
23. 23. Bilbon, arte munduan edo giroan bi joera ziren nagusi:

a)Tradiziozaleak, lehenego edo betiko kanonei begira lan eginez gero beren artelanak saltzeko aukera zutela zekitenak, burgesiarako lan egiten zekitenak, nolabait esateko, eta garaiko boterearen eta prentsaren oniritzia zutenak.

b)Berriztatzaileak, bide berriak jorratu nahi zituzten artistak, abstraktuan esperimentazioa eginez, gizarteko injustiziak salatu nahi zituztenak. Hauek sarritan gutxietsiak, ez ikusiak edo zigortuak izaten ziren.

Eta bigarren talde honetakoak ditugu, besteak beste, Aresti eta bere adiskidea eta gogaidea Agustin Ibarrola.

1.- Arte plastikoetan A. Ibarrola Gokioetxea (zer ikusirik ez daukan oraingo obrarekin: kloreetan, adibidez). Arestiren eskutik Poesia soziala baldin badugu, Ibarrolari esker pintura soziala ere badugula esan dezakegu.

2.-Arte literarioan, Gabriel Arestik ere burgesia hartzen du kritikagai bere lanetan. Ezin ikusia agerian utzi zuen berba hauen bidez: “Burgesiak dirua ukatzen digu. Guk hitza kentzen diegu eta herriari ematen diogu”.

Orain irakurriko dugun poemaren inguruko zenbait xehetasun:

24. 24. SOUVENIR D’ESPAGNE POUR MESDEMOISELLES SOLANJE ET HELENA GEREZIAGA Hau da Bilbo, esan zuen gizonak. Kapela zuria zeraman gizonak, eta Hau da Bilbo, esan zuen. Hau da Pinturaren museoa, esan zenuten. Peut-être, esan nuen,,ez dakit. Ez nekien. Ta zer? Ez naiz lotsatzen. Zergatik burjesa egonen da Museo honetan izenez, laudorioz, (Halako konteak eman zuen pintura hau), pilotuaren eta marineruaren izenak hilobi baten gainean ez daudenean? Zer da hori? Seinalatu zenuten leihotik. Deustuko Eskola. Jesuitena. Ez, hangoa. Egurrezko etxe haek. Ijitoak, esan nuen lotsaturik. Urrutian entzuten zen trumoia. Grekoa. Goia Gabriel Aresti, (Harri eta Herri)1963 Aresti ez dago ados museoak erakusten duen Bilbo burgesarekin, eta lotsa ere bada andereñoak inguruko txasbolismoari erreparatzen diotenean. Poema honen bidez, salaketa bikoitza egiten du Arestik : batetik, burgesiak herriari kentzen dion protagonismoa ; eta bestetik, herriak sufritzen duen miseriari bizkarra emanda bizi da burgesia handiuste hori nahiz haren lepotik aberasten ari den.
25. 25. HARITZA ETA HARRIA « 1985ean, Gabriel Aresti hil eta hamar urtera , hain goiz desagertutako poeta bilbotarraren obra gogoratzeko asmotan» jardunaldi artistiko eta literarioak antolatu zituzten Mintza Barullo elkartekoek . Antolatzaileek ez zuten nahi omenaldia ekitaldi sentimental hutsala izatea, guztiz kontrakoa, horren bidez Arestiren “radikalismoa ” nabarmendu nahi zuten , euskararik gabeko Bilbo eremu lehor harekiko radikalismo maitagarria. Eta horrez gain, euskararen alde zein gizakien askatasunaren alde egin zituen ahaleginak gogoratu. Omenaldiari bukaera emateko, Bilboko Arte Ederretako museoaren aurrean haritz bat landatu zuten Arestiren ohoretan . Gorbeian berez sortutako haritz bat, euskara galdua zuen Bilbora ekarria, eta apurka apurka indarrez gora egindakoa Eta ondoan harria . Poeta batek landutako harria, poema bat soinean. Zuhaitza eta harria. Oroitarrian zizelkatuta Gabrielek igandeetan Arte Ederretako museo inguruan egin ohi zuen paseoren baten idatzitako olerkia poetaren autodefinizio hau:: “ Irrintzi gorri batekin estaldu nituen egunaren eta gauaren ate meharrak. Sega zorrotz batekin ebaki nituen pagadiaren azken lukurreriak. Teneza gogor batekin atera nituen debekazaleen aginak. Gero hil nintzen”
26. 26. Abandoibarraren zabaltzeri lotutako lanak direla tartean, handik egun gutxitara, haritzaren eta harriaren tokian hutsune handi bi besterik ez zeuden, eta sustrai-zatiak airean, lur nahasiaren gainean ahaztuta”. Bilboko udaleko Mendi eta Lorategi Zaintzako zuzendariordeak eman ei du haiek kentzeko agindua. “Haritza Amezola parkean birlandatuta aurkitu zuten, toki apartatu batean, aintzira baten bazterrean, sokaz loturik eta makila sendoz inguraturik (lurrean eusteko nonbait). . Behin obrak amaituta, Gabrielen lagunek haritza birlandatu nahi izan zuten atzo, eta ekitaldi xume bezain beroa prestatu zuten horretarako. ”., Gabrielen alaba Nerea Arestik, poetaren izena daraman Santutxuko eskolako ikasle bik eta  Bilboko alkateak,  Iñaki  Azkunak birlandatu zuten hiru urtetan deserroturik egondako haritza antolatzaileek nahi izan duten legez, lehen izandako tokitik ahal bezain hurbil. Jarraian, alkateak plaka bat eskaini zion idazlearen alabari, haritz aurrean jarritako plakan irakur daitekeen olerki bera zeramana.
27. 27. EUSKAL HARRIA   Zerutik erori gabeko harria, ongi labratua, maisu trebe txit trebe eta habil batek landua, oinarri, gilzarri, zimentarria, (adoratzen zaitugu), (ez zara eroriko), (mila urte inguru da), (euskaldunen artean), arbolaren itsura emandako harria, ajola gabean landatu hindugun itoginaren azpian, eta ur-tantak jan hau. Hi, arbola, euskal harria.     © Gabriel Aresti Errolanen harria
28. 28. ZORROTZAKO PORTUAN , LANEAN Gorbata gabeko Bilbo langile hori ondo ezagutu zuen Arestik eta Gabrielen poesia irakurtzerakoan, behingoan nabaritzen da nola traspasatu zuen bere poesietara bere lanpostuetatik ezagutu zuen mundua: “ Liburu hau euskaldun dirudunek izerdia eta bizi-modua zurrupatzen dieten euskaldun langileei eskaintzen diet; bereziki “ikastola” izeneko euskal eskoletan lan-kontraturik gabe eta lan-segurantzarik gabe gizonaren eskubideak euskara noble batez euskaldun haurrei irakasteagatik bere jornal merkeak arriskuan jartzen dituzten maistrei” Harrizko herri hau (1970). LUR Lanpostuak . 1956an Zorrotzako portuan izan zuen bere lehen kontadore lanpostua , egurra inportatzen zuen Compañía vasco-Africana enpresan. Langile mundua ez ezik “benetako” euskara ere ezagutu zuen, Arratiatik eta beste eskualdeetatik hara joandako langile euskaldunen ahotik. 1960.an Zorrotzako portua utzi egiten du, eta Laudiora pasatzen da , lanera. Hemen “jefe de sección” kategoriarekin egiten du lan eta idazteko denbora gehiago lortzen du . Bere ugazabaren batek poeta eta erreboluzionario zela nonbait entzutean ez zuen hain gustura ikusten eta alde egin zezan ez omen zioten soldatarik igotzen “ Egunero Laudioko kanpandorrea ikusten dudanean, fabriketako tximiniekin konparatzen dut, eta ikusten dut eztela hain gora, diruak fedeak baino gorago igotzen baitu.” (…) 1965.ean Laudioko lanpostu utzi eta Bilboko Larraskitun hasten da lanean Evers etxean . Utzi hau ere eta gero Eibarrera, geroago Boluetara, Barakaldora, “ Zorrotzako portuan aldarrika”
29. 29. MILITANTZIA POLITIKOA Aresti gizon ideologiduna zen, dudarik ez, kontzientzia politikoduna . Akaso bere kontzientzia zuztarrek langileen munduan, Zorrotzako edo Laudioko langileekin ikusi eta ikasitakoan errotu baino lehen, indarra bazuten berez, aspalditik agian. Baina bere lan ibilbidean zuztarrak indartzeko aukerak izan zituen eta bizipen horiek ere bere poesian eta izakeran islatu ziren. Bere ingurutik arnasten zuen gizakia zen eta zapaldutakoen ziren gizakiengandik jasotzen zuen odola. Odola bera poesian islatzen zuen , mailuz eta barrenaz harria kolpatzen duen langileriaren bertsoa zen Aresti. Nola edo hala zaila da zehaztea nork markatu zuen gehiago Arestiren poesia, Zelaiak eta Oterok konkordiako mintzakideek – Otero kasuan oso lagun mina- edo Gillen eta Antonen amaigabeko zerraldi sutsuak. Bere garaiko intelektual komunista ohi batzuekin lotzen saiatu ziren batzuk, bere irudia txikitzeko asmoz, eta “ españolista” etiketa jarri zioten , baina bere idatz lanetan oinarrituz, agertzen den Aresti etiketazioaren maltzurkeriaren gainetik egon da . Arestiren kezkek gainditu egin dute beti alderdikeriaren joera. Alderdi komunistaren eragina jaso zuela, garaiko testuinguruan ulertu behar dugu, Frankismoari oposizioko militante asko bezala. Lagunen artean baziren komunistak bai, baina lagun zerrenda zabala zen. Bertan Euskal Herriko kultura eta hizkuntza defenditzen zituzten asko sartu ahal ziren. Hauekin, besteekiko bezalaxe, modu kritikoan diferentziak bazituen ere.
30. 30. GABRIEL ARESTI EAN

1973-1974ko udak Ea herrixkan emango ditu, gaixotasun arazoengatik.

Eara ailegatzeaz batera, Aresti komunista dela zabaltzen da herritarren eta udatiarren artea, bereziki erretore izan zen D. Zirilo apaizaren adiskideen artean.

“ Ea-ko koplak”, alabei euskara irakasteko metodoa idatziko ditu han dagoen bitartean.

Atxagari gutunean ondorengoa idatziko dio:

“ … Egun, Bilbaon egon natzaizu, medikurengana joan naiz, eta bide batez lanera buelta bat eman dut. Guztiz nekaturik etorri naiz,…

Orain Ean nago erretiraturik. Medikuek ia reposo totala agindu didate, eta klaro!, bizirik iraun nahi dut. Horrexegatik oraingoz eta Urriak edo Hazila arte, lanari utzi diot. Zer eginen dudan, orduan ikusiko dut.

Enegatik ez dit inporta, baina umeak oso gazte ditut (zaharrenak datorren urtean 13 beteko ditu) eta etorkizun bat merezi dute. Gainera guztiz argiak dira, talentua dute, eta bizitzean ongi jarri arte ez nuke faltatu nahi ukanen. …

… Jon Mirande ene lagun maitea gabon-gauean suizidatu zen. Eta hala ere, Zeruko Argian gloria deseatu diote. Hilotza errege egunean aurkitu zuten.

Baina nik, oraingoz, ez dut hil behar. …”

31. 31.

Ean Miren Tere Benedito emakume abertzalea ezagutzen du. Beronekin hitzaspertu luzeak egin ondoren, euskara herritarren egoera sinkronikoa ezagutzen du eta guztiz mira eginda gelditzen da, euskara literarioren eta euskara hitz eginaren arteko bitarte handiaz kargutzen denean.

Hainbat itzulpen lan egiten du . Silveiro Cañada editorearentzat Axterisen itzulpenak prestatzen ditu (1976an Iñaki Beobide nork itzuli zituen esan gabe zabaltzen dituenak).Akal etxeak, Federico García Lorca Seis poemas gallegos-en edizioa prestatzeko euskal itzulpena egiten dio.

Jucar etxeak Castelaoren Nós emango duen euskarazko itzulpenak ere egiten ditu.

Gabriel Arestik Bilbo utzi eta Ea (Bizkaia) herria aukeratu zuen, azkenik bizia kenduko zion gaitzari aurre egiteko itxaropenarekin. Herri honetan idatzi zituen azken bi lanak. Eta geroztik lotura estua izan da herriaren eta idazlearen artean.

Hiru hamarkada beranduago, Gabriel Arestiren Etxean literatura-jardunaldiak antolatzen hasi ziren “Herrijeri emon arnasa” (HEA) Kultura Taldea-Ea eta Larrabetzuko Bihotz Bakartien Kluba. Ekimenak bosgarren edizio bete du pasa den 2008ko uztailaren 21a eta 22a, Harri eta herri eta Harrizko herri hau sortu zituen idazlearen oroimena berreskuratzeko urteroko bilgunea finkatuz .

32. 32. BASURTON MELIREKIN Gabrielek Meli Esteban , bere emaztea izango zena, ezagutu zuen, eta, Melirekin batera, Basurto. Meli, “Basurtuko piku melatua ” Arestiren hitzetan, bertakoa delako, tren geltoki ingurunetakoa. Ezkonberriak bertako kale batean, General Davilan, bizitzen jarri ziren eta aurrerantzean auzoa sarri agertuko da Arestiren lanetan eta Gabriel eta Meli inguru hartan ibiliak ziren Karamelo eta kobeta mendixketan. Arestik zenbait lehiaketatan “Jon Basurtu” ezizena ere erabili zuen.
33. 33. 1975.eko Apirilean Santi Onaindiak Deustuan ikusten duenenean heriotzaren aieruak nabaritzen dizkio: “ Ezagun zituen arpegian gaixoak egin urratsak. Ean eta, izan zan aize egoki billa, osasun billa, baina ez zedukan osabiderik.Etzuen nai iltzerik, ala ere, maite bait zituan bereak eta euskera” Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek joa. Gabrielen osasuna gero eta makalagoa da. Baja hartzen du, eta 1975. urteko maiatzaren 27an operatzen du Rey Baltarrek Basurton. Ekainaren bostean berrogeita bat urte zituelarik, hil zen, insufizientzia hepatiko batek jota. HERIOTZA
34. 34. ARESTI : EUSKARA ETA EUSKALTZAINDIA

Arestiren Aitona-amonak euskara jakin arren , bere gurasoak galduta zeukaten euskera. Ama abertzalea izan arren , aita frankista zen eta berak aitortzen duenez aitaren erru hori nolabait garbitu nahiak bultzatu zuen euskara ikastera. Hasi ere 12 urterekin hasi zen, bakarrik eta metodorik gabe: autodidakta gisa.

Método gradual para aprender el euskera “ izeneko metodo hiperpuristaz baliatu zen: behin Deban, jatetxe batean, arrautza frijitu pare bat eskatzeko, “ arrautza elia gaimelduta” eskatu omen zuen, eta jatetxekoak erantzun alemanez ez zekitela.

Horrela konturatu zen hizkuntza artifizial hartatik urrundu eta herriko euskarara hurbildu beharra zuela, herriko mintzaira eredu harturik. Geroago , euskaltzain urgazle izandakoan Imanol Berriatuari “Nire aitaren etxea defendituko dut” poema errezitatu ondoren “euskera popularra defendatuko dut beti ” esan omen zion.

Baina garai hartan ez zegoen euskera ikasteko beste metodorik:

Lehen euskera putzu sakon eta ilun bat zen, eta zuek denok, ordukook, ur gazi bat atera zenuzten handik nekez
35. 35.

Apaizak bakarrik izan zitezkeen euskara maisuak , eta horiexengana jotzen zuen argi bila: Begoñako apaizengana, frantzizkotarrengana.... geroago Euskaltzaindiari eskatuko dio euskara ikasteko metodo bat egitea.

Ondo ikasi zuen eta 21 urterekin hasi zen euskaldun erbesteratuek Guatemalan argitaratzen zuten “Euzko Gogoa” aldizkarian idazten hasi zen

Alfonso Irigoyen Euslaltzaina eskutik euskal literaturaren munduan sartu zen, bertso zaletasuna piztu zitzaion, euskal liburu klasikoak eta autore herritarragoak ere irakurri zituen.

Hortik aurrera bere obra ugaria izan zen:

ITZULPENGINTZA : Geroago bere gustuko autore arrotz baliotsu askoren lanak euskeratu zituen eta trebeki . Shakespeare, Baudeleire, J. R. Jimenez, Bertold Brecht, Blas de Oteroren lanak argitaratu zituen “Eusko Gogoa” eta “Egan” aldizkartietan. Aparteko liburu gisa Boccaccioren ipuin hautatu batzuk “Decamerone ttipi bat” eta Nazim Hikmet poeta turkiarraren “Lau gartzelak”

36. 36. POESIA : Dena den Arestiren arlo bereziena poesia izan zen. Euskal poesia klasiko eta zaharkituaren lekuan, Gabrielek, bestelako balioak, kezka biziagoak eta forma hurbilagoak, euskera ulergarriago eta praktikoan aurkeztu zituen , euskeraz mintzatzea eta idaztea ez zela atzerakoia aldarrikatuz . Bere poesiaren arrakasta hura ikusita garai hartako kantari ospetsuenek berehala jarri zieten musika Gabrielen poemei TEATRO : teatro lanak ere idatzi zituen ELEBERRI : bakarra “ Mundu munduan” ARTIKULUAK : aldizkarietan “ Zeruko Argian” LUR EDITORIALA : sortzaileetariko bat, euskal literaturak aurrera egiteko. Saizarbitoria, Kintana, Urretabizkaia, Sarasola, Haranburu... Arestiren eraginez , euskarari eman zion modernitateari esker ( ordurarte museoko) gero eta lagun gehiago hasi zen euskera ikasten , gure hizkuntzaz arduratzen, prentsa bera ere. Arestiren obra argitaratu arte euskal literatura eta oro har euskal kultura osoa, zerbait baserritar, atzeratu, liluragabetzat kontsideraturik zegoen kaletar “ikasien” artean. Arestik bere obrarekin argi erakutsi zuen euskara gai zela goi mailako literatura egiteko eta aldi berean herrikoia, berak elebidun argitaratzen zituen liburuek ederki frogatzen zutenez.
37. 37. GABRIEL ARESTI, EUSKALTZAIN

Aresti 1957. urteko irailaren 26an, 23 urte zituela , izendatu zuten Euskaltzaindiakoek euskaltzain urgazle . Euskaltzain urgazleak bere laguntza eta aholku ematen dio euskaltzain osoa den pertsonari, azken hau, euskararen alor jakin baten barruan, gai zehatz bat ikertzen eta jorratzen ari den bitartean.

Euskaltzaindia : zer eta zertarako

Kosme Elgezabal eta Felix Landaburu Bizkaiko diputatuen proposamenez, Eusko Iksakuntzaren eraginez eta Hego Euskal Herriko lau diputazioen babespean, 1918. urtean jaio zen Euskaltzaindia . Urte horretako irailean izendatu ziren lehenengo lau euskaltzainak : R.M. Azkue, Arturo Kanpion, Luis Elizalde eta Julio Urkijo.

1919. urtean Resurrección Maria Azkue izendatu zuten euskaltzainburu , eta, «  Euskera », Akademiaren agerkari ofiziala plazaratua izan zen.

Gerra Zibilaren ondoko urteetan Euskaltzaindiaren jarduna moteldu egin zen neurri handi batean, baina, 1950etik aurrera , Federiko Krutwig euskaltzainaren eraginez bereziki, berriro suspertzen hasi zen. « Euskera » aldizkaria berriro argitaratzen hasi zen 1954an, eta 1956tik aurrera biltzar irekiak egin zituen Euskaltzaindiak.

Biltzar irekietatik garrantzitsuena, 1968an Arantzazun egindakoa izan zen, euskara idatziaren batasunerako ildo nagusiak ezarri eta lehenengo arauak erabaki zirelako bertan. Arantzazuko biltzarrean ezarritako oinarrien ondorioz arautuz joan zen, hurrengo urteetan, euskara batuaren hainbat alderdi : ortografia, deklinabidea eta aditza, batez ere.

38. 38.

Arestik, ordea, Arantzazuko biltzarrean aldarrikatutako arauen aurretik egin zuen bere erara, euskara batu baten aldeko proposamena. Proposamen hori egiazta daiteke «  Batasunaren kutxa » liburuan , zein, Xabier Kintanarekin elkarlanean atondu zuen « Hiztegi tipian ». Anjel Zelaietaren iritzian ere, Aresti izan zen euskararen batasunaren bidean motor eta aitzindarietariko bat.

Arantzazuko erabakiek urteak iraungo zituen eztabaida bizia ekarri zuten, Euskaltzaindiak markatutako bidearen aurka agertu baitziren asko. 1978. urtean sortutako Euskerazaintzan -“Euskeraren erri akademia ”- bildu ziren Arantzazun hartutako bidearekin ados ez zeudenak. Lino Akesolo, euskaltzain oso aukeratua izanik aulkiari uko egina, izan zen Euskerazaintzako lehenengo burua.

Bilboko Erribera kaleko 6. zenbakian egoitza zuen Euskaltzaindiak , batasunerako irizpideak finkatzeaz gain, euskararen sustapenean ere jardun zuen; horrela, 1960. hamarkadan alfabetatze-ikastaroak eratu zituen , 1982. bitarteko Bertsolari Txapelketa-Nagusiak antolatu zituen; 1978. urtean Bai Euskarari oihartzun handiko kanpaina bultzatu zuen, eta euskararen gaitasuna neurtzeko titulu akademikoak eman ditu (“D” eta “B” irakasle-tituluak aurrena eta Euskararen Gaitasun Agiria, EGA, 1981etik aurrera).

39. 39.

Gaur egun Bilboko Plaza Barrian egoitza duen Euskaltzaindia euskararen akademia ofiziala da, eta Hego Euskal Herriko, Espainiako nahiz Frantziako administrazioek legez onetsia dute.

Bere helburuak euskara ikertu, arautu eta hiztegia biltzeaz gain, euskara idatziaren batasuna lortzea, euskararen erabilera mintzatua eta idatzia sustatzea eta euskaldunen hizkuntza eskubideak zaintzea dira.

Akademiako kide dira bileretan hitza eta boza duten 24 euskaltzain osoak ez ezik, hitzerako eskubidea baino ez duten euskaltzain ohorezkoak eta euskaltzain urgazleak ere . Arautegiak ez du zehazten ohorezkoen eta urgazleen kopururik.

Gaur egun euskaltzainburua, Andres Urrutia bizkaitar legegizona da.

40. 40. GABRIEL ARESTI-JORGE OTEIZA

Jorje Oteiza : Arte modernoaren erraldoia, gure kultura guztiz irauli zuena. Euskal jenio unibertsala, Da Vinci, Mozart, Goethe, Einstein etabarrekoen parekoa. Euskal arte modernoaren aitzindaritzaren aita , zabaltasun eta sakontasun handienekoa, jakintsua.

Eskultore, idazle eta pentsalaria .

Orion jaio zen 1908an. Madrilen medikuntza ikasketak amaitu gabe utzita Ameriketara joan zen eskulturari ekiteko (1935-1946); garai hartan hasi zen eskultura eta estetika inguruko teorizazioak mamitzen : hitzaldi, erakusketa eta artikulu ugari antolatu eta idatzi zituen. 1947an itzuli zen Euskal Herrira .

Bere eskultura lanik garrantzitsu eta ospetsuena Arantzazuko santutegiko fatxadako APOSTOLUAK taldea eta PIETATEA dira (1950ean egindako proiektua eta, urte askotan gelditurik egon ondoren, 1968an burutua). Proiektu eta erakusketa askotan hartu zuen parte: Milan, Londres, Sao Paulo, Washington, Donostia, Bilbo eta Madrilen. 1957-58an Sao Pauloko Bienaleko sari nagusia irabazi zuen eta 1988an Espainiako Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Oteizaren idazlanik garrantzitsuena QUOSQUE TANDEM ! da (1963), euskal arimaren estetikaren interpretazio-saioa, historiaurreko artean eta antropologian erroak bilatzen dituena. Arteari buruzko gogoeta orokorra da eta eragin handia izan zuen eta du euskal artistengan.

41. 41.

Kultur eragile eta Euskal Herriko arte-mugimenduaren gidari jokatu nahi izan zuen Oteizak. Ameriketatik itzuli orduko, euskal kultur frontea osatzeari ekin zion, euskal kultura suspertzeko asmoz, baina fronte artistiko-kultural bateratua osatzeko berak aurkeztutako proiektuak ez ziren burutu agintarien laguntzarik ez zelako izan.

Polemista sutsu eta kritikari zorrotz agertu zen gehienetan agintarien kultur politikaren aurrean . Bere ondare artistikoa biltzeko fundazioa sortu zuen 1992an , Nafarroako Gobernuarekin batera. ALTZUZA herrian beraren obra jasotzen duen museoa eraiki zuten.

2003an hil zen.

1960ko hamarkadako euskal kulturaren aldeko mugimenduan aritutako artistekin izan zituen harremanak Oteizak, hala nola Otero, Ibarrola…eta ARESTIrekin . Guztiei laguntzen zien, uste baitzuen artistek ez zutela bestelako lanik egin behar. Gabriel Arestiri ere eskaini zion laguntza , baina poetak ez zuen onartu.

Gabriel Arestik oso poema luzea idatzi zion Oteizari , nolabaiteko erantzuna emanez eta bizitzaz, erlijioaz, gizarteaz, agintariez eta, berak pentsatzen zuena azalduz. Q poema deitu zuen, Qz hasten baitzen Oteizaren lanik garrantzitsuena.

Arestik Oteizaren izena euskaraz ematen zuen: Jurgi deitzen zion.

42. 42. Q -l- Egunen batean Jurgi Oteitzarekin otsaba bana txakolin gorri Arrankudiagako edanen dugu, eta orduan hura ere kenduko didate, eztadin inoiz munduan egon poeta bat ni bezain bakarra. (...) Poetak bi klasetan berezi dira orain artean: Prestuak eta doilorrak. Orain artean, diot, bai, orain artean prestuek egia esan dute beti, eta doilorrek gezurra. Baina orain egia esatea ez da nahikoa, orain arrazoia defenditu behar da, eta orain harmak dira gezurra eta egia. (...) Nik eztakit Jurgi Oteitza defenditu behar dudan edo Jurgi Oteitzak ni defenditu behar nauen, ezpaitidate esan nor den bietatik emazurtzago. (...) Egia da Oteitzaren eskultura eztudala nik konprenitzen, baina ni eskolarik gabeko gizon bat naiz, eta hori ezta harritzekoa. baina Jurgi Oteitzak nire poesia konprenituko du, dudarik gabe gauza errezagorik ezpaita inoiz gizonaren eskutikan atera. Jurgi Oteitzaren eskultura konprenitzeko bista luzearen behar da baina nire poesia konprenitzeko ezta behar belarri zorrotzen agian harek listoentzat eskulpitzen zuelako eta nik tontoentzat eskribitzen dudalako. (…) Jurgi Oteitza ezpaita gizon bat, Jurgi Oteitza gizonago bat baita; azken bolada honetan pentsamentura ekarri naute hura profeta bat dela. Antigoalean profetak harrika hiltzen zituzten. Gaur egunean arbuioz, desamodioz eta desprezioz. Nik eztakit nola Jurgi Oteitzak agoantatu duen orain artean hainbeste desprezio.
43. 43.

Arestik Oteizaren ibilbidea jarraitzen zuen, nahiz eta pentsaera ezberdina izan eta Oteiza ulertu ez; konturatzen gara Arestik errespetatu eta, neurri batean, miretsi ere egiten zuela Oteiza.

Oteizari eginiko elkarrizketa luze batean galdetu zioten zer pentsatzen zuen Gabriel Arestiri buruz eta Oteizak honela erantzun zuen :”…Me refiero a que los dos aguantaban como infelices, contabilidades que llevaban, consintiendo la anulación de grandes pedazos vivientes de su tiempo creador, para vivir. Hablé inútilmente con Arteche, hablé tambien con Aresti, consultándoles para que me permitiesen entre amigos ver la forma de arreglar económicamente la situación, esta situación que nuestro pais que lo aguanta todo, que lo consiente todo, no podía permitir…Claro que tú me pides una impresión del hombre, del poeta… Un nuevo y personal y grande poeta vasco, y una verdadera hazaña intelectual que en esos años, en nuestro medio empobrecido y aislado, supiera él acertar con el poeta que nos era necesario, y lo lograse ”.

Beraz, Oteizak estimatzen zuen Aresti eta baloratzen zuen honek egindako lan eskerga.

44. 44.

Antzekotasunak:

Bakoitzak bere neurrian, euskal kulturaren ikertzaile eta bultzatzaile izan ziren.

Herriarekin erabat konprometituta ari ziren.

Sutsuak eta polemistak.

Agintarien kritikatzaile amorratuak, ez zutelako euskal kultura ez bultzatzen, ez zaintzen.

Artearen funtzionaltasuna defendatzen zuten: herri xehea hezteko bitartekoa dela Artea,alegia.

Izan zituzten emazteek itzel lagundu zieten.

Desberdintasunak

Oteiza Aresti

- Ez zekien euskaraz . - Ikasi egin zuen.

- Idazlanak gaztelaniaz. - Idazlanak euskaraz.

- Euskal arte modernoaren sortzaile. - Poesia sozialaren sortzaile.

- Artea da garrantzitsuena. - Euskara=euskal harria da inportanteena.

- Teoria mailan ari zen. - Praktika ardura zitzaion.

- Jainkoa badela sinesten zuen. - Ez zen sinestuna, Eliza kritikatzen zuen.

- Bizitza luze eta emankorra. - Bizitza emankor eta oso laburra.

PERTSONA HAUEK BIAK GIZON HANDIAK IZAN ZIREN ETA HERRIARENTZAT EGIN ZUTEN LANA, EUSKAL KULTURA SUSPERTZEAREN ALDE.

45. 45. NIRE AITAREN ETXEA Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea; besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea. Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.     © Gabriel Aresti
46. 46. EGIA BAT ESATEAGATIK Egia bat esateagatik, alabak hil behar bazaizkit, andrea bortxatu behar badidate, etxea lurrarekin berdindu behar bazait; Egia bat esateagatik, ebaki behar badidate nik eskribitzen dudan eskua, nik kantatzen dudan mihina; Egia bat esateagatik, nire izena kenduko badute euskal literaturaren urrezko orrietatik, inoiz, inola, inun eznaiz isilduko.     © Gabriel Aresti
1. A particular slide catching your eye?

Clipping is a handy way to collect important slides you want to go back to later.