www.spri.esENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
1
URTEKO
TXOSTENA
2013
SPRI taldea
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 2
AURKIBIDEA
Orr.
NAZIOARTEKOTZEA ........................................................
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 3
NAZIOARTEKOTZEA
Azken ekitaldi honetan, Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Sailak ...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 4
SPRIk nazioartekotzearen alde garatutako jardueraren
balantzea
Nazioartekotzeko zuzen...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 5
egokitzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Sailak lehentasun...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 6
Negozio aukeren hedapena eta informazioa
SPRIk euskal enpresentzat interesgarriak iza...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 7
herrialdetako 156 enpresa erakunde biltzen ditu, eta erakunde
horiek sargune bat dira...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 8
INVEST IN THE BASQUE
COUNTRY
2013an lan-ildo garrantzitsu bihurtu da atzerriko zuzene...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 9
Banku eta Inbertsio Funtsekin, inbertsioak erakartzen
espezializatutako aholkularitze...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 10
ENPRESA SORKUNTZA
ENPRESEN SUSTAPENA
Enpresen sustapenaren atalean, SPRIren lehentas...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 11
BicBerrilan (Gipuzkoa) zentroan 28 Ekintzaile eta 21
Barnekintzaile proiektu landu d...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 12
esperientziak nahiz zalantzak kontrastatu ahal izan dituzte.
Tailer horietan 500 par...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 13
Inbertsioak egiteko Finantza Laguntzak – AFI.
AFI Programa EAEko industria, merkatar...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 14
TEKNOLOGIA eta
BERRIKUNTZA
TEKNOLOGIA
Euskadiko berrikuntza sistema da bere lehiakor...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 15
• Enpresen lehiakortasuna hobetzera eta oinarri teknologikoko
enpresa berriak abian ...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 16
ekintzak garatzea, ikerketa proiektuak finantzatuz. Korporazio
teknologikoen eta ber...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 17
ko proiektuek hainbat baldintza bete behar dituzte: euskal
enpresetan balioa sortzea...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 18
Europako herrialde eta eskualdeetako enpresen I+G+B-ko
proiektuak babesteko programa...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 19
BERRIKUNTZA
2009-2011 epealdian euskal enpresen %24,4k antolakuntza
edota merkatarit...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 20
2013an guztira 52 proiektu onartu dira aurkeztutako 96
eskaeretatik, 1,5 milioi euro...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 21
2010-2013 Lehiakortasun Planaren jarraipena
2013. urtean aurreko ekitaldietako progr...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 22
Lider21 programak prestakuntza jardunaldi bat antolatzen du,
non beharrezko kudeaket...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 23
6.- Informazioa transmititzeko eta partekatzeko gaitasunak
eta trebetasunak barnerat...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 24
INFORMAZIO GIZARTEA
Euskadi Informazio Gizartean-Euskadiko Agenda Digitala 2015
Plan...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 25
505 enpresak IKTak inplementatzeari buruzko aholkularitza jaso
dutela eta 13.584 lag...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 26
negozioak kudeatzeko IKT tresnen erabilpenari buruz eta 2013an
eskaini diren 522 ika...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 27
PC Lagun ekimena
Enpresek eta administrazioak emandako ekipo informatikoak
atontzen ...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 28
FINANTZAKETA
Finantza inbertsioak. AKEKS
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AK...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 29
MONDRAGON Promoción Empresarial SPE, S.A. Enpresak
Sustatzeko Sozietatea. Kudeatutak...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 30
beste batzuk %2.
MONDRAGON taldearekin lotuta dauden eta puntako
teknologia edo tekn...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 31
EKIMEN ESTRATEGIKOAK
SPRIk RIS3 espezializazio adimendunerako euskal estrategia
defi...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 32
gehiago fakturatzen duten 75etik gora enpresa biltzen ditu eta
3.000 langile baino g...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 33
Fabrikazio aurreratuko zentroei esker bermatuko da garapen
teknologikoak merkatuetar...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 34
AZPIEGITURAK
SPRILUR
SPRILUR S.A.ren eta bere Sozietate Taldearen helburu nagusia
da...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 35
SPRILURek hiru jarduera ildo ditu:
1. POLIGONO PROPIOAK: ehun enpresa-gune inguru
ku...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 36
Kudeaketa iraunkorra
Sprilur-ek garapen iraunkorrarekin hartua duen konpromisoa
erab...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 37
Lanek orain artekoen antzeko formatua izango dute eta 2015aren
erdialdera arte luzat...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 38
INDUSTRIALDEAK
Eskualde mailako ekintza-esparrua duten Industrialdeak
sozietateetan ...
Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 39
Inbertsiorik garrantzitsuenak Gipuzkoan egin dira; batetik,
Tolosako Apattaerreka in...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

SPRI Taldeko 2013.ko Urteko Txostena

334

Published on

SPRI Taldeko 2013.ko Urteko Txostena

Published in: Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
334
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
6
Actions
Shares
0
Downloads
4
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

SPRI Taldeko 2013.ko Urteko Txostena

  1. 1. www.spri.esENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA 1 URTEKO TXOSTENA 2013 SPRI taldea
  2. 2. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 2 AURKIBIDEA Orr. NAZIOARTEKOTZEA .............................................................3 INVEST IN THE BASQUE COUNTRY....................................8 ENPRESA SORKUNTZA.......................................................10 TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA.................................... 14 TEKNOLOGÍA.............................................................. 14 BERRIKUNTZA ........................................................... 19 INFORMAZIO GIZARTEA...........................................24 FINANTZAKETA...................................................................28 EKIMEN ESTRATEGIKOAK................................................. 31 AZPIEGITURAK - SPRILUR.................................................34
  3. 3. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 3 NAZIOARTEKOTZEA Azken ekitaldi honetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk nazioartekotzea bultzatu dute euskal enpresek beren lehiakortasuna hobetu dezaten. Hala, ahalegin handia egin dute alor hauetan: zenbait jomugatako negozio-aukeren berri eman zaie enpresei, 19 sektore- eta herrialde-ekitaldi antolatuz; kanpo sarea berrantolatu da, beti ere kontuan hartuta zeintzuk diren euskal enpresen edota lehentasunezko merkatuen eskaerak (lau bulego itxi dira eta bi berri ireki); hainbat akordio sinatu dira eta negozio multilateralak atzemateko jarduerak garatu dira. Ekintza horien helburua bat eta bakarra da, enpresek behar adinako informazioa eta laguntza izan dezatela beren nazioartekotze prozesuei buruzko erabakiak hartzean. Testuinguru horretan, 2013an SPRIk nazioartekotzeari buruzko 1982 kontsulta edo zerbitzu puntual izan ditu. Aipatzekoak dira baita ere SPRIk Euskadira bisitan datozen ordezkaritza instituzionalen edo enpresa ordezkaritzen harira antolatzen dituen jarduerak; batzuetan jarduera horiek kanpoko ordezkaritzen interes eta ekimenengatik antolatzen dira eta, bestetan, SPRIk edo beste euskal erakunde batzuek gonbidatzen dituztelako. SPRIren bitartez goi-mailako 37 agintaritzak bisitatu dute Euskadi, eta horri esker kontaktu kualifikatu eta interesgarriak lortu dira nazioartekotzeko proiektuetarako.
  4. 4. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 4 SPRIk nazioartekotzearen alde garatutako jardueraren balantzea Nazioartekotzeko zuzeneko laguntza zerbitzua Ekitaldi honetan SPRIk 244 euskal enpresak sustatutako 445 proiektu gauzatu ditu, zeintzuentzat 480 Laguntza Zerbitzu eman baititu. Zerbitzu horietatik 99 (%21) Arabako enpresentzat izan dira, 204 (%42) Bizkaian kokatutako enpresentzat eta 177 (%37) Gipuzkoako ETEentzat. Eremu Geografikoaren arabera, honela banatu dira 445 proiektu horien jomugak: Eremu geografikoa Proiektu kopurua % Europa 160 %36 Latinoamerika eremua 97 %22 Asia eta Ozeania eremua 58 %13 Afrika eta Ekialde Ertaina 51 %11 Ipar Amerika 79 %18 Herrialdeka, proiektu gehien Mexikon gauzatu dira, 53 guztira. Atzetik jarraitzen diote Kolonbiak (28), Alemaniak eta Brasilek (27), Txilek eta Txinak (26), Estatu Batuek eta Errusiak (22), Arabiar Emirerriek, Turkiak eta Poloniak (14), eta Txekiak, Eslovakiak eta Erresuma Batuak (13). SPRIren kanpo sarea Kanpo sarearen egituran egin den berrantolaketak helburutzat du SPRIk eskaintzen duen laguntza hobetzea eta Sare osoa
  5. 5. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 5 egokitzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lehentasunezkotzat jo dituen merkatuei. Hala, Polonia, Txekiar Errepublika, Turkia, Shanghai eta Moskuko ordezkaritzak bulego txikiagoetan kokatu dira eta gastua murriztu egin da. Bestalde, 2013an San Frantzisko, Filadelfia, Silesia Behea (Polonia) eta Kubako bulegoak itxi dira. Hala ere, euskal enpresek jomuga horietarako zerbitzua jasotzen jarraituko dute Sarearen beste ordezkaritza batzuetan. Euskal ETEen negozio-aukerentzat lehentasunezkotzat jotzen diren beste merkatu batzuetako premiei erantzunez, zabaldu egin da kanpo sarea eta bulegoak ireki dira Singapurren eta Alemanian. Kanpo Sareak euskal enpresekin eginiko topaketak Urtean birritan SPRIk Euskadin biltzen ditu bere Kanpo Sareko ordezkariak, euskal enpresen zerbitzura egon daitezen. Bilerak hiru euskal hiriburuetan egiten dira, enpresari guztiek aukera izan dezaten Kanpo Sareko profesionalei nahi dutena galdetzeko eta haien aholkuak jasotzeko. Aurten 780 elkarrizketa egin dira, honela banatuta: Europari buruzkoak (%37), guztira 285 elkarrizketa; jarraian Latinoamerikari buruzkoak (%24), guztira 185 elkarrizketa, Afrika eta Ekialde Ertainari buruzkoak (%22), 174 elkarrizketa, Ipar Amerikari buruzkoak (%10) 79 elkarrizketa eta Asiari buruzkoak (%7), guztira 57 elkarrizketa. SPRIren Kanpo Sareko ordezkariek parte hartu zuten baita ere Invexport Foroan, aurten Euskadin egin den Estatu mailako ekitaldian. Kanpo Sareko profesionalak enpresen zerbitzura egon ziren eta, gainera, hitzaldiak eman zituzten Alemania eta Asiako merkatuei eta bertako negozio potentzialari buruz.
  6. 6. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 6 Negozio aukeren hedapena eta informazioa SPRIk euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen merkatu eta sektoreei buruzko hainbat hedapen- eta informazio- jarduera antolatu ditu. Hala, guztira 19 jardunaldi egin dira, zeintzuetan beste merkatu edo sektore batzuetara sartzeko proiektuen alderdi espezifikoak aztertu baitira. Ekitaldi horietan parte hartu zuten, besteak beste, enpresa handietako nahiz atzerriko taldeetako erosketa zuzendariek eta departamendu teknikoetako zuzendariek, euskal enpresei beren erosketa eta inbertsio planak aurkezteko. Jarduera horien osagarri gisa banan-banako bilerak eta fabriketarako bisitak ere egin ziren. Atzerrian ere bi hedapen-jarduera egin dira, bata Kuban eta bestea Mexikon, herrialde horietan ezarrita dauden euskal enpresei zuzendurik. Lehenengoa, Kubako Zerga Sistemari buruzkoa izan da eta bigarrena, berriz, Mexikon dauden euskal enpresarien topaketa bat, SPRIk bertara eginiko bisita instituzional baten karietara antolatu zena. SPRIk eskaintzen duen laguntza zerbitzuaren hedapen-ekintzak osatzeko, gure profesionalek guztira 398 ekitalditan parte hartu zuten iaz. Nazioarteko lankidetzako jarduera multilateralak 2013an SPRIk merkatu multilateralari buruzko jarduerak bultzatu ditu euskal enpresen nazioartekotzea bideratzeko. Garapenerako Banku Multilateralen eta Nazioarteko Finantza Erakundeen laguntzarekin eta finantzaketarekin gauzatutako proiektuez, kontratuez eta ondasun- edo zerbitzu-erosketez ari gara; izan ere, organismo horiek finantzaketa eskaintzen dute garapen bidean dauden herrialdeetako sektore pribatuan inbertsio proiektuak egiteko. Aipatzekoa da 2013an Munduko Bankuak bere Private Sector Liaison Officers (PSLO) sarean sartu duela SPRI, Euskadiko sektore pribatuko bitartekari izan dadin. Sare honek 106
  7. 7. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 7 herrialdetako 156 enpresa erakunde biltzen ditu, eta erakunde horiek sargune bat dira Munduko Bankuaren barruan dauden organismoetara eta beste banku multilateral batzuetara iristeko. Esparru honetan hainbat jarduera informatibo eta dibulgatibo garatu dira, zeintzuen bidez enpresek elkarrizketak egin baitituzte erakunde parte-hartzaileetako arduradunekin. Hona hemen garrantzitsuenak: Asiako Garapenerako Bankua, Latinoamerikako Garapenerako Bankua, Munduko Bankua, Nazioarteko Finantza Korporazioa, Berme eta Inbertsio Agentzia Multilaterala, eta bereziki USAWeek in Europe ekitaldia, non inbertsiogile amerikarrek datozen urteetarako inbertsio planak azaldu baitzituzten. Nazioartekotze partzuergoa Nazioartekotzea bultzatzen duten baliabideak hobetzeari eta optimizatzeari dagokionez, 2013ko ekitaldian bada beste nobedade bat, lehen urratsak eman baitira Nazioartekotze Partzuergoa sortzeko. Partzuergo hau hainbat erakundek bultzatzen dute, besteak beste, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak-SPRIk, hiru Merkataritza Ganberek eta hiru Foru Aldundiek. Guztien artean azterketa bat egin dute jakiteko nolako gaitasuna duen sistemak Euskadin nazioartekotzeari laguntzeko, eta baita ere aztertzeko nola optimizatu eta batu daitezkeen indarrak gaur egungo enpresen premiei erantzungo dien berrantolaketa bati begira.
  8. 8. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 8 INVEST IN THE BASQUE COUNTRY 2013an lan-ildo garrantzitsu bihurtu da atzerriko zuzeneko inbertsioak eta aliantza estrategikoak Euskadira erakartzea, eta langintza horrek hiru ardatz nagusi izan ditu: 1.- Jarraipena egin zaie Euskadin kokatutako atzerriko enpresei eta sendotzen lagundu zaie, 2.- Hainbat ekintza egin dira inbertsioak erakarriko dituen Kolaboratzaile Sarea handitzeko, eta 3.- Zerbitzu integrala eskaini zaie Euskadin ezartzeko aukera aztertzen ari diren enpresei. Ekintza horien emaitza gisa, 2013an atzerriko 40 inbertsio proiektu kudeatu ditugu eta 4 proiektu gauzatu dira, bi berriak eta beste bi iazko ekitaldian kudeatzen hasitakoak. Lau proiektu horiek guztira 9,7 milioi euroko inbertsioa sustatu dute eta 65 lanpostu sortuko dituzte epe labur eta ertainean. Jarraipena eta sendotzen laguntzea – 2013ko ekitaldian SPRIk bultzada berri bat eman dio Euskadin kokatutako atzerriko kapitaleko enpresen etengabeko arretarako zerbitzuari. Ahalegin honek helburu argi bat du, alegia, enpresa horiei finkatzen eta hedatzen laguntzea (AfterCare – Jarraipena egitea Euskadin kokatutako Atzerriko Kapitaleko Enpresei eta Sendotzen laguntzea). Horretarako, bilerak egin dira 22 enpresarekin. Kolaboratzaile Sarea – Gainera, SPRIk proaktiboki lan egin du atzerriko inbertsioa erakarriko duen Kolaboratzaileen Sarea handitzeko, eta Benchmarking jarduerak garatu ditu Inbertsioa Atzemateko Agentzia zenbaitekin. Gauzak horrela, 28 topaketa egin dira Euskadiko klusterrekin, Estatuko eta nazioarteko
  9. 9. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 9 Banku eta Inbertsio Funtsekin, inbertsioak erakartzen espezializatutako aholkularitzekin eta nazioarteko zerbitzu juridikoekin, inbertsioa sustatzeko agentziekin, enbaxadekin eta kontsulatuekin. Atzerriko inbertsio proiektuak – 2013an eginiko lanari esker 40 proiektu berri kudeatu dira, une honetan kudeaketa edo erabaki prozesuetan murgilduta daudenak. Proiektu horiek sektore hauetakoak dira: 8 IKTen sektorekoak, 6 sektore aeronautikokoak eta beste 6 nekazaritza eta elikaduraren sektorekoak, 5 sektore bio-farmazeutikokoak eta beste 5 automozioaren sektorekoak, energia eta makina sektoreek bina proiektu izan dituzte eta gainerakoak siderurgia, paper, kimika, kontsumo ondasun, industri arloko produktu eta aisialdi sektoreetakoak dira. Inbertsioaren jatorriari dagokionez: 8 AEBetako enpresak dira, 3 Alemaniakoak eta 3 Erresuma Batukoak, bat Norvegiakoa, beste bat Saudi Arabiakoa, bina etorri dira Irlanda, Frantzia, India, Japonia, Txina eta Turkiatik eta gainerako guztiak Brasil, Peru, Kanada, Suitza, Belgika, Taiwan, Eslovakia, Israel, Venezuela, Errusia eta Arabiar Emirerrietatik etorri dira. Invest in the Basque Country ekimenaren bidez atzerriko bi inbertsio proiektu berri gauzatu dira; lehena, Zornotzara etorri den AB Converters enpresa irlandarrarena eta bigarrena, Peruko VIRU enpresarena, Espainian, Italian eta Frantzian barazkientzako plataforma logistiko bat abiarazi nahi duena. Era berean, aurreko urteetan hasitako bi proiektu mamitu dira ekitaldi honetan: batetik, MERISANT enpresa iparramerikarrak bulego komertzial bat jarri du EMEA herrialdeei zerbitzua emateko. Bestetik, SAFRAN talde frantsesak Price Induction proiektua garatu du DMP euskal enpresarekin, zeinak 5 milioi euroko eskaera bat lortu baitu Price enpresak garatutako abiaziorako motor berriarentzat.
  10. 10. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 10 ENPRESA SORKUNTZA ENPRESEN SUSTAPENA Enpresen sustapenaren atalean, SPRIren lehentasunetako bat da enpresei proiektu berriak garatzen laguntzea, beren lehiakortasuna hobetu dezaten, eta ekintzailetza bultzatzea. 2013ko ekitaldian SPRIk hainbat programa jarri ditu enpresen eskura, aurrerakin itzulgarrien edo interes-tasen hobarien bidez, lehiatzeko behar duten finantzaketa lortu dezaten. Ekintzailetzaren alorrean laguntza eta aholkularitza espezializatu eta teknikoa emateko programak jarri dira martxan ekintzaile berrientzat, betiere Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) laguntzarekin. EBZk kudeatzen dituzte enpresa berriak sortzera eta kultura ekintzailea sustatzera bideratutako programak. Hauxe da ekimen horien 2013ko balantzea: Ekintzaile eta Barnekintzaile Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bitartez kudeatutako programa hauen bidez, enpresa ideia bat heltzeko eta martxan jartzeko laguntza ematen da, baldin eta industriaren edo industriarekin lotutako zerbitzuen arlokoa bada eta oinarri berritzailea edota teknologikoa badu. 2013 ekitaldian 85 Ekintzaile eta 39 Barnekintzaile proiektu bultzatu dira. Emaitza horiek EBZ bakoitzean banatuz gero, honelaxe geratzen da: CEDEMIn (Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroa) 8 Ekintzaile proiektu lagundu dira eta 94 lanpostu sortu dituzten 22 enpresa sortu dira.
  11. 11. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 11 BicBerrilan (Gipuzkoa) zentroan 28 Ekintzaile eta 21 Barnekintzaile proiektu landu dira eta 24 langile enplegatu dituzten 11 enpresa berri sortu dira. CEIAn (Araba) 27 Ekintzaile eta 6 Barnekintzaile proiektu berri onartu dira. Gainera, 12 konpainia eta 36 lanpostu berri sortu dira. Saiolan (Gipuzkoa) zentroan 3 Ekintzaile eta 8 Barnekintzaile proiektu onartu dira. Gainera, 65 langile enplegatu dituzten 7 enpresa sortzen lagundu da. Connect eta Mini-Connect Programa hauen bidez oinarri teknologikoa, hazteko potentzial handia eta nazioarteko ezarpena duten ETEei laguntzen zaie, baldin eta negozioa azkar garatzeko premia badute eta betiere gastuen gutxienez %15 eta %5 (hurrenez hurren) I+G-ra bideratzen badituzte. SPRIk Connect proiektu 1 eta 2 Mini- connect proiektu bultzatu ditu. Ondorengotza programa. Belaunaldi erreleboa Programa horien helburua da negozioaren kudeaketan edota jabetzan belaunaldi arteko ondorengotza eta erreleboa ahalbidetzea, jardueraren jarraipena mantentzeko, bultzatzeko eta bideratzeko. 2013an guztira 31 proiektu onartu dira eta horiei esker 812 lanpostu mantendu dira. Euskadi Emprende tailerrak 2013an zuzeneko esperientzian eta aplikazio praktikoan oinarritutako 3 ekintzailetza tailer antolatu dira on-lineko ondorengo tutoretza eta guzti, eta hala, parte-hartzaileek
  12. 12. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 12 esperientziak nahiz zalantzak kontrastatu ahal izan dituzte. Tailer horietan 500 parte-hartzailetik gora izan dira. Enpresa eta Berrikuntza Zentroa SPRIk estuki lan egiten du Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin (EBZ), inolako ideia berritzaile eta bideragarririk laguntzarik gabe geratu ez dadin. Hala, ekintzaileentzako tutoretza eta laguntza lanak egiteaz gain, sinergiak sortzen ditu sustatzaile berrien proiektuen alde lan egiten duten eragileen artean: unibertsitateak, teknologi zentroak, LH zentroak, e.a. eta, gainera, garatzen eta gorpuzten laguntzen die enpresa berriei, katalizatzaile funtzioa betez. Hauxe izan da SPRIk eta EBZk elkarrekin ematen duten laguntza horren emaitza: 2013an 52 enpresa berri sortu dira aurreko ekitaldietan programa hauen barruan hasitako proiektuetatik, eta behin merkatuan zeudela guztira 219 lanpostu sortu dituzte. Bic Gipuzkoa Berrilan zentroan 11 enpresa berri sortu ziren eta horiekin batera 24 lanpostu. Cedemi zentroan 22 enpresa eta 94 lanpostu sortu ziren. Ceia zentroan 12 enpresa eta 36 lanpostu sortu ziren. Saiolan zentroan 7 enpresa eta 65 lanpostu berri sortu ziren. Enpresa berri horietatik bostek Luzaro ekimenaren finantzaketa jaso dute, hau da, Ekintzaile eta Barnekintzaile programetatik datozen proiektuek jasotzen duten laguntza. 2013ko ekitaldi honetan, hauek izan dira euskal enpresetan enplegua sortuko duten proiektu berritzaileen garapena laguntzeko kudeatu diren laguntzak:
  13. 13. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 13 Inbertsioak egiteko Finantza Laguntzak – AFI. AFI Programa EAEko industria, merkataritza eta turismo arloetako enpresa txiki eta ertainei laguntza emateko ekimena da, epe luzerako eragiketen kostu finantzarioa gutxitzea du helburu eta, horretarako, SPRIrekin hitzarmena duten finantza erakundeekin formalizatutako laguntza finantzarioak eskaintzen dira aktibo finkoetan inbertsioak egiteko. Ekitaldi honetan 116 enpresa onuradun egon dira, 39,23 milioi euroko inbertsioa sustatu delarik 34,25 milioi euroko maileguak eman ondoren. Gauzatu Programa Aurrerakin itzulgarriak ematen dituen Gauzatu programak 58 proiektu onartu ditu 2013an; horietatik 53 industriaren sektorekoak izan dira (Gauzatu Industria) eta beste 5 atzerriko ezarpenak laguntzeko proiektuak (Gauzatu Atzerriko Ezarpenak). Industriaren arloan onartutako proiektuek 88,363 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten dute hiru urtean, 678 lanpostu sortuz guztira. SPRIk 25,89 milioi euroko diru-laguntza onartu du horretarako. Atzerriko Ezarpenei dagokienez, proiektuek guztira 1,17 milioi euro jasoko dituzte eta horrekin, 4,45 milioi euroko inbertsioa sustatuko da 42 enplegu berri sortuz. Abalen programa Eusko Jaurlaritzak eta finantza erakundeek sinatutako hitzarmenari esker, berme publikodun ez-ohiko finantzaketa ildo bat aktibatu da eta, horren bidez, bideragarriak diren enpresek merkatuan jarraitzen eta lehiakortasuna mantentzen lagunduko dieten operazioak egin ahal izan dituzte krisian egon arren. Abal programa honek 82,114 milioi euroko 473 operazio kudeatu ditu.
  14. 14. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 14 TEKNOLOGIA eta BERRIKUNTZA TEKNOLOGIA Euskadiko berrikuntza sistema da bere lehiakortasunaren oinarrizko zutabeetako bat. Euskadiko enpresa sarearen gaitasun berritzailea I+G-ko jardueretan duen parte-hartze maila altuagatik nabarmentzen da. Hain zuzen, ikerlarien %67k lan egiten du sareko erakundeetan, eta hala, Espainiak I+G-n egiten duen batez besteko jarduera bikoiztea lortu da, Estatuko portzentajea %34,5ekoa izaki. Eusko Jaurlaritzak garatu dituen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken baitan planifikatutako estrategiari zor zaio hori guztia, ildo horretatik, euskal enpresek I+G-n egiten duten inbertsioa haziz doa urtero, iaz BPGaren %2,10era iritsi zelarik. 2013an SPRIk 144.094.782 euro kudeatu ditu enpresei eta zientzia eta teknologia sareko eragileei zuzendutako laguntzetan. I+G+B-ko enpresa-proiektu teknologikoak lagundu ditu eta enpresa eta ikerketa-taldez eta teknologi-zentroz osatutako sarea osatzen jarraitu du, zeinak 1.377 enpresa teknologiko sustatu baititu. SPRIk bere ekintzen erreferente bezala hartzen du 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, zeinaren lehentasun estrategikoak ondoko hauek sustatuz garatzen baitira:
  15. 15. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 15 • Enpresen lehiakortasuna hobetzera eta oinarri teknologikoko enpresa berriak abian jartzera bideratutako I+G+B-ko prozesuak: Gaitek Enpresetako I+G+B-ko proiektuak bultzatzeko programa, proiektu horien bidez produktu orijinalak eta merkatuan daudenak baino hobeak garatu ditzaten. Guztira, 1.433 proiektu aurkeztu dira. Proiektuak ebaluatu ondoren, 800 bultzatu dira 43.800.000 euroko laguntzen bidez. 835 enpresak jaso dute laguntza eta horietatik %79 ETEak dira. NETs Laguntza programa honen helburua da oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea eta garatzea, ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako finantzaketa eskainiz. 2013an 120 proiektu ebaluatu dira eta 85 lagundu dira. Proiektu horien bitartez, 124 enpresari lagundu zaio, horietatik 107 ETEak, eta guztira 4.500.000 euro jaso dituzte. Saiotek Programa honen helburua da funtsezko ikerketa proiektuak babestea, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarean integratutako eragileen espezializazio zientifiko-teknologikora bideratutako proiektuen bitartez. 2013an zehar 475 proiektu aurkeztu dira eta SPRIk 298ri lagundu die 7.000.000 eurorekin. Emaitek Laguntza programa hau Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari zuzentzen zaio eta helburutzat du zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetuko dituzten
  16. 16. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 16 ekintzak garatzea, ikerketa proiektuak finantzatuz. Korporazio teknologikoen eta beren zentro teknologikoen arteko lankidetzaren bidez lortzen da emaitzak hobetzea. 2013. ekitaldian aurkeztu diren 12 proiektuek onartuak izateko baldintza guztiak bete dituzte eta 30.000.000 euroko diru- laguntza eman zaie. Kalifikazio Txosten Teknikoak Ondorio Fiskaletarako Zerbitzu honen bidez I+G+B gisa kalifikatutako enpresa- jarduerei buruzko txostenak egiten dira. Foru Aldundiekin sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraiki, dokumentu horrekin eskuratzen dira Sozietateen Zergaren gaineko kenkariak. 2013ko ekitaldian zehar 2.582 txosten egin ditu 1.274 enpresarentzat. • Enpresen eta sektoreen dibertsifikazioa, Euskadirentzat estrategikotzat jotzen diren esparruetako teknologian oinarritua: Etorgai Industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak –izaera estrategikokoak eta Euskadin trakzio indarra egingo dutenak– gauzatzeko laguntza programa. 2013an zehar 50 proiektu ebaluatu dira eta horietatik 32k jaso dute laguntza. Proiektu horiek denak lankidetzan egin dira, gutxienez hiru enpresaren artean. Guztira, 172 izan dira parte hartu duten enpresak, horietatik %61 ETEak, eta 32.794.782 euroko laguntza jaso dute. Etortek Programa honek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen bitartez eginiko lankidetzako proiektuak laguntzen ditu, baldin eta enpresek epe ertain eta luzera dituzten premia eta erronketara zuzenduta badaude. Hala, laguntzen diren I+G-
  17. 17. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 17 ko proiektuek hainbat baldintza bete behar dituzte: euskal enpresetan balioa sortzea eta enpresa berrien sorkuntza sustatzea sektore gorakorretan. 2013an Etortek programak 11 proiektu lagundu ditu aurkeztu diren 27en artetik, eta 18.000.000 euro banatu dizkie 11 proiektu horiei. CIC zentroak Ikerketa Kooperatiboko Zentroak babesten dituen programa da, eta bere helburua da zentroen jarduera ez ekonomikoa eta beren helburuak garatzen laguntzea. 2013. ekitaldian 7 zentroek bete beharreko baldintzak bete dituzte eta hala 8.000.000 euroko laguntza jaso dute. • Zientzia eta Teknologiari laguntzea, lehiakortasun- abantailak lortzeko eta Teknologia Transferentzia bultzatzeko bidea direlako: EEN-Enterprise Europe Network Sarea SPRIk lideratzen du Enpresen Aholkularitzarako eta Berrikuntzari Laguntzeko Europako Sarearen (Enterprise Europe Network) euskal partzuergoa, zeinaren zati bat Europar Batasunak finantzatzen baitu. Laguntza zerbitzua eskaintzen du nazioz gaindiko teknologia transferentzia prozesuetarako eta I+G-ko proiektuen bidez lortutako emaitzak ustiatzeko. Hedapen teknologikoa egiteko bere misioa betez, 2013an 631 parte-hartzaile izan dituzten 8 mintegi antolatu dira. Horrez gain, teknologia gorakorrei buruzko 260 txosten banatu dira eta 3.124 harpidek jaso dituzten 12 ENN buletin editatu dira. Gainera, Europako Eranet proiektuak koordinatzen ditu eta horietan parte hartzen du. 6 partzuergo dira, eta partzuergo horien bidez koordinatuki abiarazten eta bultzatzen dira
  18. 18. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 18 Europako herrialde eta eskualdeetako enpresen I+G+B-ko proiektuak babesteko programak. Antolatutako ekitaldien artean aipatzekoak dira Imagine Nano 2013 Enpresa Topaketak eta SINAVAL; ekitaldi horietan Euskadiko eta nazioarteko 95 eta 60 erakundek parte hartu dute hurrenez hurren, eta 270 eta 142 bilera egin dira. Bestalde, azpimarratzekoa da CDTIren laguntzarekin eta “Horizonte 2020” Programa Markoaren barruan antolatutako “ETE Tresna” aurkezpen jardunaldia. 75 enpresari lagundu zaie teknologia transferitzeko prozesuetan. SUSTEEN Europako Batzordeak Lehiakortasun eta Berrikuntza Programaren (CIP) barruan finantzatutako SUSTEEN proiektuak (Sustainable SMEs by means of Enterprise Europe Network) helburutzat dauka eskualdeetako ETEek ingurumen arloan egiten duten lana hobetzea eta enpresa horien lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzea. SPRIk EEE eta Ihobe erakundeen laguntza du proiektu honetako jarduerak garatzeko. 2013an zehar elikaduraren sektoreko ETEei zuzendutako 3. Worpshop-a egin da. Laguntza zerbitzuak eman zaizkie 46 enpresari eta horietatik 18ri ingurumen eta energiari buruzko auditoria bat egin zaie, beren Ekintza Plan eta guzti. Horrez gain, bilerak egin dira proiektuko bazkide guztiekin Bilbo, Cluj eta Turin hirietan.
  19. 19. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 19 BERRIKUNTZA 2009-2011 epealdian euskal enpresen %24,4k antolakuntza edota merkataritza arloetako berrikuntzak sartu dituzte. Aurreko egoera hobetzea erronkatzat harturik, eta garrantzitsua delako egungo krisi egoeran euskal enpresa-sarea sendotzeko eta krisi horretatik arrakasta aukera handiekin ateratzeko, SPRIk “kultura berritzaileranzko” aldaketa bideratuko duten oinarriak sortu ditu, ingurune global berritzailea indartuz, zuzendaritza- gaitasunak eta trebetasunak garatuz eta sistematikoki berritzaileak diren antolakundeak sustatuz. Ahalegin horri esker, berrikuntza ez teknologikoa garatzeko programak eta zerbitzuak egin ditu (Compite eta +Innova) eta zuzendaritza-karguak prestatzeko ekintza plan bat egin du, euskal enpresa-sarean lehiakortasuna sustatzeko. Programa eta zerbitzuen bitartez, guztira ia 15 milioi euro inbertitu ditu 1.934 enpresatan; eta 257 prestakuntza eta informazio ekintza antolatu ditu, zeintzuetan 3.232 lagunek parte hartu baitute. Lehiabide Programa honen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna azkartzea ingurune globalean. Laguntza ematen die enpresa berritzaileei, baldin eta frogatzen badute badutela garatzeko, hazteko, merkatu berrietara sartzeko eta nazioartekotzeko gogoa eta baita ere trakzio gaitasuna, edozein dela ere beren ahalmen teknologikoa. Enpresei lehiakorragoak izaten laguntzen die proiektu estrategikoak sustatuz kokapen hobea izan dezaten eta beren negozio-eredua eraldatu dezaten lehia globalaren barruan.
  20. 20. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 20 2013an guztira 52 proiektu onartu dira aurkeztutako 96 eskaeretatik, 1,5 milioi euroko aurrekontu zuzkidurarekin. +Innova Itinerarios/Ibilbideak Programa honi esker, ETE bateko zuzendaritza-taldeak aukera du lehiakortasunari eta berrikuntzari buruzko gogoeta estrategiko bat egiteko kanpoko aholkulari baten laguntzarekin. Hala, lehiakortasuna hobetzeko eta gaitasun berritzailea handitzeko balioko duten ekintzak identifikatu eta garatuko ditu. Programak gogoeta horretatik eratorritako bi ekintza mota laguntzen ditu: antolakundean berrikuntza sistematiko eta hazkorra integratuko duten gaikuntza proiektuak inplementatzea eta proiektu estrategikoak definitzea prozesu, produktu, antolakuntza nahiz merkatu berrikuntzan. 2013an zehar guztira 769 ibilbide onartu dira aurkeztutako 1002 proiektuetatik, 2,3 milioi euroko aurrekontu zuzkidurarekin. +Innova Txekea Programa berri honek exekuzio eta eragin azkarreko ekintzak sustatzen ditu berrikuntza lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko; ekintza horiek enpresen premia zehatzei egokituak eta SPRIk homologatutako zerbitzu espezializatuen hornitzaileek eskainiak izaten dira. Tokiko eta eskualdeko garapen agentziek laguntzen dute programa hedatzen, bitarteko eragile lanak egiten dituztelarik. 2013ko deialdian 568 eskaera aurkeztu dira, horietatik 417 izan dira onartuak eta emandako diru-laguntza 1,8 milioi eurokoa izan da.
  21. 21. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 21 2010-2013 Lehiakortasun Planaren jarraipena 2013. urtean aurreko ekitaldietako programetatik zetozen proiektuak garatzen jarraitu denez, Aldatu Programako (Berrikuntza Bikaina) 1,1 milioi euroko 96 proiekturen likidazioak ebaluatu eta kudeatu dira. Lehiakortasuna hobetzeko proiektuei dagokienez (Compite Programa), 160 proiektu kudeatu dira, zeintzuek 2,2 milioi euro jaso baitituzte. Lehiakortasun eta Berrikuntza Ibilbideen Programaren kasuan, guztira 2,4 milioi euro banatu dira ebaluatutako 761 proiektuen artean. Asmaola+ Makina Erreminta Institutuarekin batera garatutako proiektu bat da eta bere helburua da, Lanbide Heziketako Zentroen bidez, berrikuntza eta prozesu garrantzitsuenen etengabeko hobekuntza ematea ETEei, bakoitzaren errealitateari egokitutako laguntza teknikoa, tresnak, metodologiak eta prestakuntzak eskainiz. 2013an zehar 36 zerbitzu eskaini ditu beste hainbeste enpresatan. Directiv@21, Lider21, 21Sarea Antolakundeak eraldatzeko, lehenik antolakundeko pertsonak aldatu behar dira. Directiv@21 gaikuntza prozesu bat da, enpresetako zuzendaritza-kargu eta arduradunentzat bereziki diseinatuta dagoena, berrikuntzako, estrategiako eta aldaketaren kudeaketako gaitasunak barneratu ditzaten eta, bide horretatik, dagokien funtsezko papera garatu dezaten antolakundeen eraldaketan.
  22. 22. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 22 Lider21 programak prestakuntza jardunaldi bat antolatzen du, non beharrezko kudeaketa tresnak ematen baitzaizkie bitarteko aginte karguei berrikuntza prozesuetarako pertsona taldeak zuzendu eta mobilizatu ditzaten. 21Sarea sare sozial bat da, berrikuntza gauzatzen laguntzen diena antolakunde berritzaileetako zuzendaritza-taldeei. Zerbitzu honek ekitaldiak antolatzen ditu berrikuntzarako zuzendaritza-gaitasunak garatu ditzaten: ezagutza prozesuak eta zuzendaritza-taldeen arteko topaketak. 2013an 80 topaketa antolatu dira eta 1.350 lagunek parte hartu dute. Berrikuntzako eta Ezagutzaren Kudeaketako Masterra EHUren laguntzarekin antolatutako Master honen bidez oinarrizko gaitasun hauek garatu nahi dira: 1.- Aztertzeko, alderatzeko, ebaluatzeko, hautatzeko eta horiekin lotutako teoriak nahiz kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna. 2.- Berritzeko eta antolakuntzaren kudeaketarekin lotutako arazoak konpontzeko behar duten jakintza barneratzea. 3.- Antolakuntzaren kudeaketarekin lotutako elementu metodologikoak eta tresnak barneratzea. 4.- Taldean lan egiteko gaitasuna. 5.- Diziplina anitzeko ezagutzak eta lan egiteko era polibalenteak garatzea.
  23. 23. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 23 6.- Informazioa transmititzeko eta partekatzeko gaitasunak eta trebetasunak barneratzea. 2013an zehar 2 promozio antolatu dira eta 28 ikaslek parte hartu dute guztira. Lankidetza proiektua “Basque Country Expertise” estrategia orokorra bultzatzeko xedez, lankidetza proiektu bat jarri da martxan enpresa eraldaketako interbentzio programa bat diseinatu eta monitorizatzeko, zeina Bío Bío eskualdeko (Txile) ETEen lehiakortasunean eta berrikuntzan oinarritzen baita. Behin Txileko ETE berritzaileak identifikatu ondoren, helburua da prozesuaren amaieran Euskadirekiko harremanak sortzea, negozio aukerak sortu daitezen euskal enpresentzat. 2013an zehar proiektuaren hirugarren zatia gauzatu da. Innovanet Sarea Innovanet Sarearen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea berrikuntza politikak aplikatuz eta horretarako enpresa sarearekiko komunikazio kanalen eraginkortasuna handituz. Hala, Innovanet Sareak hainbat oinarri finkatu ditu EAEn berrikuntzaren eta lehiakortasunaren sustapenean diharduten eragile eta erakundeen artean lankidetza prozesuak garatu, formalizatu eta sistematizatzeko. 2013an zehar eta urteko une zehatzetan sareko 147 eragileek aktiboki parte hartu dute garatu diren 68 zerbitzu jardueretan, lurralde batzordeetan eta lan taldeetan.
  24. 24. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 24 INFORMAZIO GIZARTEA Euskadi Informazio Gizartean-Euskadiko Agenda Digitala 2015 Plan berriaren helburua da informazio gizartea bultzatzea eta indartzea. SPRIren Informazio Gizarte Sailak euskarri funtzioa betetzen du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarentzat, Euskadiko Agenda Digitala 2015ean jasotako ekimenak diseinatu edota kudeatzeko lanetan. Agenda digitala lau esparru edo ardatz estrategikotan aplikatzen da: Komunitate digitala: helburua da Sarean erantzukizunez, aukera berdintasunean eta gaikuntza teknologiko handiarekin elkarreragingo duen pertsonaz osatutako hiritargoa prestatzea. e-Enpresa: helburua da edozein tamainatako euskal enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea, belaunaldi berriko IKTak erabiliz. Zerbitzu digital aurreratu eta erabilerrazak: euskal administrazio publikoak eragin handiko zerbitzu publiko digital aurreratuak eskain diezazkien hiritarrei eta enpresei. Azpiegiturak: euskal hiritarrek, enpresek eta administrazioak zerbitzu digital aurreratuak erabil ditzaten abiadura ultra-azkarrean, segurtasun maila handiarekin, prezio merkean eta edozein tokitatik. Eusko Jaurlaritzak hala agindurik, SPRIk ADE2015 programan sartutako hainbat ekimenen kudeaketan eta ekimenean lagundu du, bereziki eENPRESA deituriko ardatzaren barruko ekimenetan. Ildo horretatik, IKTak euskal enpresetan -eta 2013an bereziki mikroETEetan- sartzeko laguntzak banatu dira. Guztira, 920 enpresari lagundu zaie 3.297.783 euroko diru- laguntzen bidez. Horrez gain, azpimarratzekoa da halaber beste
  25. 25. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 25 505 enpresak IKTak inplementatzeari buruzko aholkularitza jaso dutela eta 13.584 lagun inguru joan direla informazio teknologia berriei buruz antolatu diren 773tik gora jardunaldi eta ikastarotara. Hobeki +digital@ programa Hobeki + Digital@ Programaren helburua da laguntzak ematea ETEetan IKTak ezar daitezen. Programa honetara batez beste 20 langile inguruko plantilla duten jarduera-sektore desberdinetako ETEak aurkeztu dira, eta proiektu bakoitzak batez beste 3.000 euro inguruko diru-laguntza jaso du. Hauek dira lagundutako proiektuen tipologiak: Intranetak, Extranetak, ERPak, Business Intelligence, CRM, mailing elektronikoko sistemak, merkataritza elektronikoko webak, sare sozialetako posizionamendua, eta abar. 2013an 835 proiektu bultzatu dira 3.297.783 euroko laguntzen bidez. Lankidetza +Digital@ izeneko programa honen bidez laguntzak ematen dira informazio teknologiak sartzeko enpresa elkarteetan eta profesionalen elkarteetan. 2013an 85 proiektu bultzatu dira 975.421 euroko laguntzen bidez. Zerbitzuak: Mikroenpresa Digital@ IKT Konponbideen Ezarpena Programak (“Inplantari Teknologikoak”), Euskadiko autonomo eta mikroETEei zuzendurik dagoenak, helburutzat du aholkularitza eta prestakuntza ematea Internet bidez eskuratu daitezkeen tresnen erabilpenari buruz. Hala, mikroenpresen lehiakortasuna hobetu da, kudeaketarako aplikazio informatikoak identifikatuz eta horiek inplementatzeko aholkularitza espezializatua emanez. 2013an zehar programako tresnen katalogoko 6.060 IKT konponbide ezarri dira 505 mikroenpresatan. Era berean, autonomo eta mikroenpresentzako prestakuntza eskaini da
  26. 26. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 26 negozioak kudeatzeko IKT tresnen erabilpenari buruz eta 2013an eskaini diren 522 ikastaroek 3.120 parte-hartzaile izan dituzte. Ikastaro horiek KZgunea zentroen sarean eman dira. Enpresa Digitala zentroak Zerbitzu honek prestakuntza ekintzak sustatzen ditu. Informazio teknologia berriei buruzko ikastaro, mintegi, jardunaldi eta kongresuak eskaintzen ditu 4 Teknologi Parkeetan kokatutako Enpresa Digitala Zentroen bitartez. 2013an zehar 237 ekitaldi antolatu dira guztira eta 10.317 lagunek parte hartu dute horietan. Oraindik ere nabaria da enpresetako IKT erabilpenari buruzko prestakuntzak eskaera handia duela. Barnetegi Teknologikoa Zerbitzu honek IKT tresnei buruzko prestakuntza trinkoa eskaintzen du murgiltze formatuan, erakusteko nolako balioa izan dezaketen IKTek norberaren nahiz enpresaren produktibitatea handitzeko. Edozein jarduera sektoreri zabalik dago eta edukiak kolektibo zehatzen premien arabera egokitzen dira. Euskal enpresa txiki eta ertainetan zuzendaritza eta kudeaketa funtzioak betetzen dituzten profesionalei zuzenduta dago. 2013an antolatu diren 14 Barnetegietan 147 lagunek parte hartu dute, eta enpresa kolektibo zehatzentzat antolatutako Barnetegiek ere eskaera ona izan dute. IT Txartela Informazio teknologiei buruzko oinarrizko gaitasunak ziurtatzeko sistema da; objektiboki akreditatzen du pertsona batek badituela tresna informatikoak eta Internet erabiltzaile mailan erabiltzeko adinako ezagutzak. 2013. urtean guztira 11.258 azterketa egin dira eta 5.822 IT Txartel eman dira.
  27. 27. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 27 PC Lagun ekimena Enpresek eta administrazioak emandako ekipo informatikoak atontzen ditu, software librearekin berrerabiltzeko eta bazterkeria digitala jasateko arriskuan dauden kolektiboei emateko. 2013an 1.280 ekipo informatiko birziklatu dira software librea erabiliz. Metaposta Interneteko postontzi eta kutxa-gotorra da. Segurtasun osoz gorde daitezke balio legala duten dokumentuak eta pertsonen nahiz enpresen bizitzetan garrantzia dutenak (fakturak, nominak, bankuko egiaztagiriak, aseguru polizak, osasun informazioa, ziurtagiri akademikoak…). 2013. urtea amaitzean zerbitzuak 39.424 erabiltzaile izan ditu.
  28. 28. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 28 FINANTZAKETA Finantza inbertsioak. AKEKS Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. sozietatearen helburua da inbertsioak egitea EAEko enpresak garatzeko, eta funtsak kudeatzen ditu aldi-baterako partaidetza minoritarioa duelarik kotizazio ofizialik ez duten, finantzazkoak ez diren eta etorkizuneko proiektu bideragarria duten ETE berrien edo hedapen bidean daudenen kapital sozialean. Ekarpen horiek egonkortasun ekonomiko-finantzarioa ematen diete enpresei. Era berean, balioa ematen zaie sozietatearen kudeaketan lagunduz, eta plan estrategikoak eta kudeaketa planak osatuz. 2013an, batik bat euskal enpresen jarduera mantentzeko balioko duten finantza instrumentuak bideratu ditu. 174 proiektu onartu dira eta 1.437.258 euroko laguntza kudeatu da. 19.065.000 euroko 15 inbertsio egin dira eta 13.779.000 euroko 11 desinbertsio egin dira. Euskal Herriko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa AKEKS, S.A.k erakunde hauek kudeatzen zituen 2013ko abenduan: Ezten - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 101.742 mila euro. Ekintzaile XXI - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 5.419 mila euro. Suztapen - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 21.874 mila euro. Elkano XXI - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 4.516 mila euro. Seed Gipuzkoa - Sociedad de Capital Riesgo, S.A. Kudeatutako kapitala: 7.590 mila euro.
  29. 29. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 29 MONDRAGON Promoción Empresarial SPE, S.A. Enpresak Sustatzeko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 60.000 mila euro. MONDRAGON Innovación SPE, S.A. - Enpresak Sustatzeko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 6.795,60 mila euro. Socade, S.A. - Garapen-Kapitaleko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 30.050 mila euro. Espezializazioa, Kudeatutako Kapitalak eta Parte- hartzaileak Hastapenetan dauden enpresetan egindako inbertsioak. Parte-hartzaileak: SPRI %79,31, Eusko Jaurlaritza %5,99 eta Finantzen Euskal Institutua %15,64. Informazio teknologia berriak intentsiboki eta estentsiboki erabiltzen dituzten enpresa berritzaileetan egindako inbertsioak eta bioteknologiaren sektorea. Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritza %81,55, SPRI %18,45. Sendoturik edo garapen bidean dauden enpresetan egindako inbertsioak. Parte-hartzaileak: SPRI %47, Finantza Erakundeak %51,76, Beste batzuk %1,24. Teknologia handiko enpresetan egindako inbertsioak. Parte- hartzaileak: SPRI %18,50, Eusko Jaurlaritza %41,59, Finantza Erakundeak %35,29, Beste batzuk %4,62. Gipuzkoako lurralde historikoan oinarri teknologikoa eta berritzailea duten eta hastapenetan dauden enpresen kapitalean inbertitzea. Parte-hartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia %50, Ezten, AKF %50. Mondragón taldearekin lotuta dauden garapen bideko enpresetan parte hartzea. Parte-hartzaileak: SOCADE %20, MONDRAGON Inversiones %16, Finantza Erakundeak %62,
  30. 30. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 30 beste batzuk %2. MONDRAGON taldearekin lotuta dauden eta puntako teknologia edo teknologia berritzailea erabiltzen duten enpresetan parte hartzea. Parte-hartzaileak: SOCADE %49,44 Euskadiko Kutxa %49,44 MONDRAGON Inversiones %1,12. Eusko Jaurlaritzatik estrategikotzat hartzen diren proiektu handien kapitalean parte hartzea. Parte-hartzaileak: Parte- hartzaileak: Eusko Jaurlaritza %40, Foru Aldundiak %60. Resiste Programa honek laguntza sistema bat ezartzen du enpresen finantza pasiboak berregituratuko dituzten finantza aholkulariak kontratatzeko. 2013an 14 proiektu onartu dira eta 403.829 euroko laguntzak eman zaizkie.
  31. 31. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 31 EKIMEN ESTRATEGIKOAK SPRIk RIS3 espezializazio adimendunerako euskal estrategia definitzen jarraitu du eta horixe izan da 2013an eremu honetako jarduera markatu duena, bereziki azpimarratzekoak direlarik: - Lehentasunezko eremuak identifikatzeko metodologia bat, oinarritzat duena enpresek enplegua, balio erantsia eta aberastasuna sortzeko duten gaitasuna, gaitasun zientifiko- teknologiko garrantzitsuak eta potentzial handiko aukera- esparruetan aplikatzeko gaitasuna. - I+G-ri laguntzeko programak monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistema bat, zeinaren bidez aukera baitago laguntzen inpaktua neurtzeko aberastasunaren eta enpleguaren terminoetan, Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen I+G-ko jardueren errendimendua ezagutzeko eta I+G-ko programek sektoreko estrategietan egiten duten ekarpena identifikatzeko. 2013an biozientzietan, mikro/nanoteknologietan, energian eta fabrikazio aurreratuan oinarritutako enpresen garapenerako estrategiak hedatzeko egin diren jardueren artean, aipatzekoak dira hauek: Biozientziak Biozientzien enpresa sektorearen garapena bultzatu da eta bere jarduera ekonomikoa handitu da, jarduera zientifiko- teknologikoak (CICak, korporazioak eta unibertsitateak) enpresen premietara bideratuz eta enpresa jarduerak babestuz (inbertsioak, enpresa berriak, atzerriko enpresak erakartzea, bioenpresak elkartzea). Basque BioCluster sendotu izanaz gain, aipatzekoa da aurten enpresa misio bat antolatu dela Chicagoko BIO azokara. Euskal BioEskualdearen (BioBasque) ordezkaritza bat joan zen azoka horretara. Euskal Bioeskualdeak 320 milioi euro baino
  32. 32. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 32 gehiago fakturatzen duten 75etik gora enpresa biltzen ditu eta 3.000 langile baino gehiago enplegatzen ditu. BioEskualdeak foro anitzetako 2.000 harpide baino gehiagoko sare bat osatu du, eta aurkezpenak egin ditu Portugaleko Osasun Klusterreko Batzarrean eta The Competitiveness Institute TCI Urteroko Konferentzian. Nanozientziak Bultzada bat eman zaio mikro eta nano-teknologiak euskal enpresetan txertatzeko estrategiari, helburu honekin: lehiakortasuna hobetzea jarduera ekonomikoko sektore nagusietan, eta gure industria-sarearen dibertsifikazioa sustatzea. Dagoeneko badaude 15 sektore industrialetako ehun enpresa baino gehiago, guztiak ere I+G+B-ko jarduera handia garatzen dutenak eta nazioarteko bokazioa dutenak. Aipatzekoa da aurten Pulper Ideiak ekimenaren bitartez Paper Klusterrarekin garatutako jarduera, baita ere nanoBasque pabilioia antolatu izana Bilboko Imaginenano azokan eta, azkenik, nano@marine energies ibilbide orriaren garapena. Era berean, Euskadiko Nanozientzien eta Nanoteknologien Batzorde Zientifikoko Idazkaritza Teknikoaren jarduera zientifiko-teknologikoak orientatu dira, bereziki Segurtasun, Osasun eta Ingurumen esparrukoak, EHS Lehia Zentroaren definizioaren arabera. Fabrikazio Aurreratua Teknologi eta enpresa garapenerako estrategia bat jarri da martxan fabrikazio aurreratuaren esparruan euskal industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta balio erantsi handiagoa duten merkatu nitxoetan posizionamendua hobetzeko. Estrategia horren baitan demostraziorako eta lehen industrializaziorako azpiegiturak definitzea izan da lehen ekintza.
  33. 33. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 33 Fabrikazio aurreratuko zentroei esker bermatuko da garapen teknologikoak merkatuetara iritsiko direla, eta orain baino azkarrago gainera, teknologi eta profesionalek aurrerapen teknologikoei buruzko prestakuntza praktikoa jasoko dute, Euskadik manufacturing sektoreko Europako eskualde garrantzitsu izateko duen gaitasuna erakutsiko du eta baita ere bermatuko da gure industriaren nortasun-ikur diren balio erantsi handiko produktuen alde eginiko apustuak denboran iraungo duela. Energia Segimendua egin zaio EnergiBasque energia arloko teknologi eta enpresa garapenerako estrategiari, zeinaren helburua baita trakzio indarra egiten duten euskal enpresak sendotzea erreferente teknologiko izan daitezen energia eolikoaren, termosolarraren eta sare adimendunen sektoreetan eta trakzio eragina izan dezaten balio kate osoan zehar, batez ere balio erantsi handiko produktuetan. Estrategiaren bigarren helburua da enpresa-jarduerak garatzea industria-sareak eta eragile zientifiko-teknologikoek oinarri teknologikoa duten esparru gorakor berrietan, abiapuntu on bat izan daitezen, esaterako energia biltegiratzean edo itsasoko energietan. Gainera, estrategia honen bidez aukera eta merkatu berriak sortu nahi dira energiaren sektorean, euskal enpresa-sareak aprobetxatu ditzan. Lankidetza bat abiatu da EEE eta Energia Klusterrarekin estrategia hori garatzeko, eta lankidetza horren bidez aurten laguntza programa berri bat jarri da martxan itsasoko energia berriztagarrien teknologia gorakorrak frogatzeko eta baliozkotzeko.
  34. 34. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 34 AZPIEGITURAK SPRILUR SPRILUR S.A.ren eta bere Sozietate Taldearen helburu nagusia da jarduera ekonomikoak sustatzea eta bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoan; eta horretarako, hirigintzako eta higiezinen arloko sustapenak eta kudeaketa-lanak egiten dituzte: Industrialdeak urbanizatu eta pabilioi industrialak eta eraikin tertziarioak eraiki eta kudeatu, harik eta guztiz esku-aldatu arte. Misio hori uneoro lerrokatzen da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI – Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak (hots, Taldearen matrize sozietateak) ematen dituzten estrategia eta irizpideekin. SPRILUR Taldeak laguntasuna ematen die enpresei, beren jarduera nagusiarekin zuzenean lotuta ez dauden baina lehiakortasun abantaila bat garatzeko garrantzitsuak izan daitezkeen aldagaiak aldatu ditzaten. Horretarako, beren esku jartzen du azpiegitura industrialen kudeaketari eta garapenari buruz metatua duen ezagutza – expertise -. Halaber, estuki lan egiten du Foru Aldundiekin eta Udalekin, nahiz Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin. SPRILURen helburu nagusia da enpresei industri lurzoru urbanizatuko lursailak, pabilioi modularrak eta bulegoak eskaintzea, enpresa ekimen berriak instalatu daitezen edo lehendik martxan zeudenak gune egokiagoetan kokatu daitezen, hots, beren jarduera ekonomikoak garatzeko behar bezala atondutako guneetan.
  35. 35. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 35 SPRILURek hiru jarduera ildo ditu: 1. POLIGONO PROPIOAK: ehun enpresa-gune inguru kudeatzen ditu. 2. INDUSTRIALDEAK PROGRAMA: partaidetza eta kudeaketa 17 sozietatetan, 12 gehiengoarekin eta 5 gutxiengoarekin. 3. PROIEKTU BEREZIAK: interes estrategikoa duten ekimenak bultzatzen eta suspertzen ditu. Hiru lurralde historikoetan banatutako ehun bat enpresa-gunek euskal enpresa-sarearen premiei egokitutako azpiegiturak dituzte. SPRILURek zuzenean kudeatzen ditu horietako asko, baina beste berrogeita hamar inguru 12 Industrialdeak sozietateen bitartez kudeatzen dira, beren jarduera-esparrua eskualdea da eta SPRILUR da gehiengodun bazkidea. Era berean, gutxiengodun partaidetzak ditu sozietate hauetan: Burtzeña Enpresa Parkea, S.A. (Barakaldo), Gasteizko Industria Lurra, S.A. (Gasteiz), Ibarzaharra, S.A. (Sestao), Urdulizko Industrialdea, S.A. (Urduliz) eta Garaia Berrikuntza Gunea (Arrasate). Aurten bestelako jarduerak egin dira funtzio edo sozietate desberdinei atxikitako giza baliabideak eta sozietateak berrantolatzeko. Hala, alor komertziala indartu da, gogoeta bat egin da jarduera ekonomikoko poligonoen kudeaketa-eredu berriaren aldagaiei buruz eta aldagai horiek praktikan aplikatzeko behar diren instrumentuei buruz. Eta, azkenik, hainbat ekintza planifikatu dira antolakundean bertan Jarduera Ekonomikoko eremuen Zaharberritzean lan egiteko behar den oinarrizko informazioa biltzeko.
  36. 36. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 36 Kudeaketa iraunkorra Sprilur-ek garapen iraunkorrarekin hartua duen konpromisoa erabakigarria izan da jarduera ekonomikoetarako eremuen diseinuan eta exekuzioan, eta ingurumena errespetatzen eta energia eraginkortasuna bilatzen duten irizpideak aplikatu ditu. 2011n EKOSKAN ziurtagiria lortu ondoren, 2013an lanean hasi da ekitaldi honetan erkidego mailako EMAS ziurtagiria eskuratzeko. Borondatezko mekanismo bat da, ingurumen arloko portaera ebaluatu, kudeatu eta hobetu nahi duten enpresei eta antolakundeei zuzendurik dagoena. Ingurumenari dagokion atalean, Urbanizazio Sostengarrirako Gida eta Eraikuntza Sostengarrirako Gida osatu ditu IHOBErekin batera. Hobekuntza eta lankidetza proiektuak 2013an SPRILURen lanak funtsezko bi elementu izan ditu: batetik, Industrialdeen kudeaketa-eredu berri bat definitu du eta eredu hori pixkanaka ezartzeko instrumentuak bilatu eta aztertu ditu; bestetik, jarduera ekonomikoko eremuak zaharberritzeko behar diren kontzeptuak eta tresnak definitu eta sakondu ditu, etorkizun hurbilean horixe izango baita bere jardueraren estrategia. 2012an lankidetza-proiektu bat hasi zuen Akitania eskualdeko La Cub-Communité Urbaine de Bordeaux erakundearekin batera eta Akitania-Euskadi Lankidetza Funts Komunaren laguntzaz. Ekimen horren helburua da bi lurraldeek bat egiten duten tokietako hiri nahiz enpresa-guneen errealitateak aztertzea, elkarrekiko mugan baitaude hiri jardueretarako eta sozioekonomikoetarako espazioak. Proiektu horrek jarraipena izango du, lehen aipatutako Funtsak berriro hautatu baitu 2013rako deialdian.
  37. 37. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 37 Lanek orain artekoen antzeko formatua izango dute eta 2015aren erdialdera arte luzatuko dira. Jabetzako Poligonoak SPRILURek 2013an 9.560.958 euroko inbertsioa egin du poligono propioetan, nagusiki Gueñeseko Arangoiti Industrialdean. Bestalde, proiektuei esleitutako 6.124.952 euro kudeatu ditu Lurzoruaren Funts Estrategikoaren kargura, kopuru hori ia osorik erabili delarik Loiun lurzorua erosteko. Gaur arte SPRILURek 50etik gora industrialde kudeatu ditu eta gaur egun 28 industri espazio dauzka, probintziaka banatuta: 4 Araban, 11 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan. Merkatuaren egoera eta SPRILUReko nahiz Taldeko aktiboen egoera dela medio, Administrazio Kontseiluari proposatu zaio berrikus ditzala ezarritako prezioak eta inplementatu ditzala kontratu modalitate berriak, esaterako, epe luzerako erosketa aukera ematen duten errentamenduak, zeintzuen bidez pabilioi osoa finantzatzen baita. Erabaki horiek abenduko bileran onartu ziren eta sozietateetara hedatuko dira orain. Proiektu bereziak eta estrategikoak Atal honen barruan, SPRILUR lanean ari da Fabio Murga S.A.U. enpresa Balmasedako Arla industrialdera eramateko. Horretarako, akordio bat sinatu da Ekonomiaren Sustapenerako Euskal Kontseiluarekin eta Proiektu Estrategikoen Funtsak diru- ekarpen bat egin du.
  38. 38. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 38 INDUSTRIALDEAK Eskualde mailako ekintza-esparrua duten Industrialdeak sozietateetan Sprilur da partaide nagusia, Foru Aldundiekin eta Udalekin batera. Hauxek dira: Araba Arabako Industrialdea, S.A. Bizkaia Abanto Zierbenako Industrialdea, S.A. Arratiako Industrialdea, S.A. Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. Busturialdeko lndustrialdea, SA Gipuzkoa Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Deba Bailarako Industrialdea, S.A. Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. Arabako Industrialdea, S.A. Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. Industrialdeak sozietateek 5.470.143 euroko inbertsioa egin dute 2013. urtean. Kopuru horretatik 2.668.505 euro kontratuen suntsiarazpenei zor zaie, izan ere enpresek bizi duten atzeraldi ekonomiko honetan, batzuek bide hori hartu dute, erosketa aukera ematen duten errentamendu kontratuetan ezarritako klausulei esker.
  39. 39. Urteko Txostena 2013 – SPRI Taldea 39 Inbertsiorik garrantzitsuenak Gipuzkoan egin dira; batetik, Tolosako Apattaerreka industrialdearen 2. faseko betetze eta atontze lanekin jarraitu da, bestetik Hernaniko Estubegi industrialdean lurzorua erosi da eta, azkenik, Lazkaoko Udalarekin hitzartutako urbanizazio lan orokorrak egin dira Goierri Beheko Industrialdea S.A. poligonoan. Bizkaian egin den inbertsio garrantzitsuena Abanto eta Zierbenako Industrialdea S.A.n kokatutako El Campillo Industrialdeko 5 pabilioi birgaitzeko lanena izan da.

×