Your SlideShare is downloading. ×
P á g i n a 1 | 31
SPRI TALDEA, EUSKAL
ENPRESEKIN
KONPROMETITURIK
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasu...
P á g i n a 2 | 31
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lehen bezala
jarraitzen du enpresen nazioartekotze prozesu...
P á g i n a 3 | 31
Proiektu horiez gain, 2012ko abenduaren 31ra arte SPRIk
nazioartekotzearekin lotutako hainbat alderdire...
P á g i n a 4 | 31
Euskal Enpresentzako Jarduerak Atzerriko
Merkatuetan
Nazioartekotze Sailak 3 misio instituzional eta ko...
P á g i n a 5 | 31
iraunkorreko nazioarteko proiektuetan Lankidetza publiko-
pribatuko Plataforma bat garatzeko ekimena da...
P á g i n a 6 | 31
Bestalde, Bial enpresa portugaldarrak zentro berri bat inauguratu du
txertoak garatzeko. 12 milioi euro...
P á g i n a 7 | 31
Etorgai
Industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu
integratuak –izaera estrategikokoak et...
P á g i n a 8 | 31
Bere misioari -teknologia hedatzea- jarraiki, 11 mintegi antolatu
ditu, zeintzuetan 1.264 lagunek parte...
P á g i n a 9 | 31
Ikerketa Teknologikoa
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak indartutako 2010-2013
Lehiakortasun P...
P á g i n a 10 | 31
Etortek
Programa honek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza
Sarearen bitartez eginiko lankid...
P á g i n a 11 | 31
Ahalegin horri esker, berrikuntza ez teknologikoa garatzeko
programak eta zerbitzuak egin ditu (Compit...
P á g i n a 12 | 31
Programa honek berrikuntza bikaineko proiektuen garapena
babesten du esparru hauetan: estrategia birpl...
P á g i n a 13 | 31
antolakunde berritzaileetako zuzendaritza-taldeei. Zerbitzu honek
ekitaldiak antolatzen ditu berrikunt...
P á g i n a 14 | 31
6.- Informazioa transmititzeko eta partekatzeko gaitasunak eta
trebetasunak barneratzea.
2012an zehar ...
P á g i n a 15 | 31
Innovanet Sarearen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna
hobetzea berrikuntza politikak aplikatuz...
P á g i n a 16 | 31
du horixe izango dela Europar Batasun osorako plataforma
bakarra eta EPBren arloko jardunbide egokien ...
P á g i n a 17 | 31
INFORMAZIO GIZARTEA
Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 3ko bileran onartu zuen
Euskadiko Agenda Dig...
P á g i n a 18 | 31
Lankidetza +Digital@ programa
Programa honen bidez laguntzak ematen dira informazio
teknologiak enpres...
P á g i n a 19 | 31
Barnetegi Teknologikoa
Zerbitzu honek IKT tresnei buruzko prestakuntza trinkoa eskaintzen
du murgiltze...
P á g i n a 20 | 31
EKIMEN ESTRATEGIKOAK
BIOBASQUE Agentzia
 Bio-zientzien esparruko enpresa sektorearen garapena bultzat...
P á g i n a 21 | 31
NANOBASQUE Agentzia
 Bere helburua da mikro eta nano-teknologiak euskal enpresetan
txertatzea, lehiak...
P á g i n a 22 | 31
Ekintzaile
Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bitartez kudeatutako programa
honen bidez, enpresa ideia b...
P á g i n a 23 | 31
2012ko ekitaldian ekintzaileari arreta emateko telefono zenbakian
(900 716001) 1.387 dei kudeatu dira ...
P á g i n a 24 | 31
inguruko prestakuntza eta gaikuntza ekintzak gara ditzatela,
sentsibilizazio lana eginez eta ekintzail...
P á g i n a 25 | 31
FINANTZAKETA
Finantza inbertsioak. AKEKS
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A.
sozietat...
P á g i n a 26 | 31
Espezializazioa, Kudeatutako Kapitalak eta Parte-
hartzaileak
 Hastapenetan dauden enpresetan egindak...
P á g i n a 27 | 31
AZPIEGITURAK
2010-2013ko Enpresen Lehiakortasun Planak emandako argibideei
jarraiki, SPRI Taldeko Azpi...
P á g i n a 28 | 31
Hiru lurralde historikoetan banatutako ehun bat enpresa-gunek
euskal enpresa-sarearen premiei egokitut...
P á g i n a 29 | 31
2012an SPRILURek, Akitania eskualdeko La Cub-Communité
Urbaine de Bordeaux erakundearekin batera eta A...
P á g i n a 30 | 31
Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari saldu
zaiola Eibarko Matsaria poligonoa (9....
P á g i n a 31 | 31
Gipuzkoa
Beterri Kostako Industrialdea, S.A.
Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A.
Deba Bailarako Indust...
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

TXOSTENA. SPRI 2012

251

Published on

TXOSTENA. SPRI 2012

Published in: Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
251
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1
Actions
Shares
0
Downloads
7
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Transcript of "TXOSTENA. SPRI 2012"

  1. 1. P á g i n a 1 | 31 SPRI TALDEA, EUSKAL ENPRESEKIN KONPROMETITURIK Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko hainbat sozietate publikok osatzen dute SPRI Taldea, eta Sail horren tresna garrantzitsuenetako bat da gainera, Eusko Jaurlaritzak arlo horretara bideratzen duen aurrekontuaren %75 kudeatzen baitu. SPRI Taldearen helburua da laguntza ematea euskal enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzeko eta berrikuntza sustatzeko. Hainbat jarduera gauzatzen ditu: arrisku kapitaleko proiektuen finantzaketa, jarduera ekonomikoentzako lurzoru eskaintza eta enpresei laguntzak eta zerbitzuak emateko 40 bat programa, teknologian, berrikuntzan, ekintzailetzan, informazio gizartean eta nazioartekotzean inbertitu dezaten. Azken atal hori garatzeko, SPRIk kanpo sare zabal bat du 60 herrialde baino gehiagotara hedatzen dena. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak esan duenez, industria da euskal ekonomiaren motorra. Euskal industria-sareak %25eko ekarpena egiten dio BPGri eta enpleguaren %22 kontzentratzen du, gainera, sektore honetakoak dira -nagusiki manufaktura enpresez (BPGaren %19) osatuta dagoena- esportazio gehienak eta sektore honetan oinarritzen dira EAEko zerbitzu aurreratu eta jarduera tertziario asko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak apustu irmoa egin du produkzio industriaren alde, bere pisuagatik eta trakzio indarragatik, aberastasun eta enplegu sorkuntzarako motor nagusia delako eta nazioartekotzea eta I+G+B mugiarazten dituen palanka garrantzitsuena delako. Horrenbestez, fabrikazio aurreratu, eraginkor eta iraunkorragoa lortzeko ahalegina egin nahi da, teknologia eta material berriak sartuz eta berrikuntza integratuz produktuen diseinu nahiz merkaturatzean, zerbitzu eta konponbideetan eta negozio eredu eta kudeaketa sistema berrietan. SPRIk horretan lagundu eta jardungo du, duela 32 urtetik hona egin izan duen bezala. NAZIOARTEKOTZEA
  2. 2. P á g i n a 2 | 31 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak lehen bezala jarraitzen du enpresen nazioartekotze prozesuak sustatzen eta euskal esportazioak herrialde nahiz sektore anitzetara dibertsifikatzen, Nazioartekotze Zuzendaritzaren eta SPRIren bitartez. Laguntza handia eman da kanpora irteteko prozesuetan: hala, iaz 264 enpresari lagundu zitzaien 502 proiekturen bitartez; 23 ekitaldi antolatu ziren euskal enpresariak hainbat herrialdetako enpresa nahiz erakundeetako ordezkariekin elkar zitezen eta, horrez gain, presente gaude 60tik gora herrialdetan. Euskal enpresen nazioartekotzearen agente bultzatzaile den aldetik eta 2010-2013 Lehiakortasun Planari jarraiki, SPRIk ondoren zerrendatutako jarduerak antolatu ditu 2012an zehar. Nazioartekotzeko zuzeneko laguntza zerbitzua SPRIk euskal enpresek eskatutako nazioartekotze proiektuak garatzen ditu bere kanpo sarearen bitartez, eta nazioarteko kudeaketa hori indartzen duten laguntza eta kontsulta zerbitzuak eskaintzen ditu. 2012an zehar 264 euskal enpresa lagundu ditu atzerrian 503 proiektu gauzatu ditzaten. 546 zerbitzutan banakatzen diren laguntza horiek 2011n baino %19 gehiago izan dira. Zerbitzuen tipologia: Eremu geografikoak Honela banatu dira zerbitzuak, jomugaren eremu geografikoaren arabera: Herrialdeka, berriz, hauek izan dira proiektu gehien jaso dituztenak: Mexiko (50), Alemania (40), Txina (38), Polonia (33), India (29), Brasil (27), Errusia (25), Estatu Batuak (23), Turkia (23) eta Txile (17).
  3. 3. P á g i n a 3 | 31 Proiektu horiez gain, 2012ko abenduaren 31ra arte SPRIk nazioartekotzearekin lotutako hainbat alderdiren inguruko laguntza eskaini du, 1.874 kontsulta erantzunez edo zerbitzu puntualak emanez. SPRIren kanpo sarea Gure bulegoek eta tokiko aholkulari espezializatuek osatutako sare honen bidez, euskal enpresen premiak ase ditzakegu atzerrira irteteko prozesuak dirauen bitartean. Sare hori garatzeko, laguntza egitura berriak zabaltzen ditugu euskal enpresentzat potentzial handiena duten herrialdeetan, eta baita ere merkatura sartzeko oztopoak dituzten tokietan. Hala, estaldura iraunkorra eskaintzen da 60tik gora herrialdetan, kasuan kasuko merkatuetan sartu eta ezartzeko prozesuetan espezializatuta dauden bulego eta agenteen bidez. FARO-INTERGUNE 2012, Nazioartekotze Foroa Intergune Euskadiko Nazioartekotze Foro bihurtu da 2006. urtetik. Aukeraz betetako topagune bat da nazioartekotze estrategiak eta proiektuak garatzen dituzten euskal enpresentzat. “Intergune Euskadiko Nazioartekotze Foroa 2012” jardunaldiaren zazpigarren edizioa Arabako Teknologi Parkean egin zen azaroaren 14an eta 15ean. Edizio honetan, 258 enpresak parte hartu dute, 313 lagun bertaratu dira eta 504 elkarrizketa antolatu dira. Herrialde jardunaldiak / Sektore-herrialde jardunaldiak Guztira, 18 jardunaldi egin dira, eta jardunaldi horietan, beste merkatu batzuetara sartzeko proiektuen alderdi espezifikoak edo sektoreei buruzko ekitaldiak garatu dira. Parte-hartzaile gehienak enpresa handien nahiz atzerriko taldeen erosketa sailetako eta departamendu teknikoetako zuzendaritza-karguak izan dira, euskal enpresei erosketa eta inbertsio planak aurkeztera zetozenak. Gainera, hornitzaile bezala homologatzeko aukera izan dute, bisita indibidualak eginez eta fabrikak bisitatuz.
  4. 4. P á g i n a 4 | 31 Euskal Enpresentzako Jarduerak Atzerriko Merkatuetan Nazioartekotze Sailak 3 misio instituzional eta komertzial antolatzen lagundu du:  Sektore anitzeko merkataritza misioa Mexikora. Otsailean izan zen eta 60 enpresak parte hartu zuten.  Misio instituzionala eta merkataritza eta enpresa misioa Indiara. Martxoan izan zen eta 70 enpresak eta 9 kluster eta elkartek parte hartu zuten.  Merkataritza misioa eta misio instituzionala Turkiara. Urrian izan zen eta 54 euskal enpresa eta klusterrek parte hartu zuten. Nazioarteko lankidetzako jarduera multilateralak SPRIk ahalegina egiten du euskal enpresentzako negozio aukerak sortzeko Garapen Organismo Multilateralek finantzatutako proiektuetan, oinarritzat harturik Euskadiren ospea eta eskualdeko lehiakortasun eta garapen arloan izan dituen esperientzia arrakastatsuak. Hala, 2012an zehar, ahalegin berezia egin du apustu hori bultzatzeko. Hainbat jarduera burutu ditu arlo horretan:  Garapenerako Banku Afrikarraren lizitazio jardunaldia, energia eta ingurumen arloei buruzkoa. Bilbon izan zen apirilaren 19an eta 24 euskal enpresa bertaratu ziren.  Amerika Arteko Garapenerako Bankuak lehiakortasunari eta berrikuntzari laguntzeko dituen programei buruzko jardunaldia, ezagutzera emateko zeintzuk diren Euskadik esparru horietan dituen gaitasun eta garapenak. Maiatzaren 8an izan zen eta 120 lagun bertaratu ziren.  Amerika Arteko Garapenerako Bankuaren jardunaldia, hiri iraunkorrei buruzkoa. Maiatzaren 30ean izan zen eta 107 lagun bertaratu ziren. Bestalde, URBE 2050 jarri da martxan. Hirietako garapen
  5. 5. P á g i n a 5 | 31 iraunkorreko nazioarteko proiektuetan Lankidetza publiko- pribatuko Plataforma bat garatzeko ekimena da. Hainbat kontaktu egin dira erakunde multilateralekin (esaterako, Amerika Arteko Garapen Bankuarekin) eta sektoreko Euskal Konponbide eta Hornitzaileen Katalogoa osatu da. Invest in The Basque Country Atzerriko zuzeneko inbertsioak eta aliantza estrategikoak Euskadira ekartzea izan da SPRIk garatutako ekintza berritzaileenetako bat. Zerbitzu berri hau 2010. urtean jarri zen martxan eta iaz 44 proiektu garatu ziren, horietatik 40 kudeaketa prozesuan daudelarik. Zehazki, 2012an, mugikorrentzako osagarriak fabrikatzen duen MobileFun enpresa ingelesaren proiektua burutu zen, bulego bat ireki baitzuen Bilbon. Bestalde, zerbitzu bat finkatu da etengabeko arreta emateko lehendik instalatuta zeuden eta atzerriko kapitala duten enpresei, zabaltzen eta hedatzen jarrai dezaten, eta nazioartekotze prozesuak bultzatzen dituzten enpresei ere laguntzen die (After Care – Lehendik instalatuta dauden Atzerriko Kapitaleko Enpresak Jarraitzeko eta Sendotzeko zerbitzua). Bilerak egin dira 20 enpresarekin. Gainera, 2011aren amaieran abiarazitako Inbertsio Foroarekin jarraitu da. Hain zuzen, irailaren 14an bere bigarren bilera egin zuen. Foro honen helburu nagusia da Euskadin ezarrita dauden eta atzerriko kapitala duten enpresen egoera aztertzea eta eztabaidatzea. Bilerez gain, Euskadin dauden multinazional garrantzitsuenetako 17 filialekin harremanetan jarri da Atzerriko Kapitaleko Enpresek osatuko luketen Inbertsiogileen Foroa martxan jarri ahal izateko. Foro hori enpresen eta SPRIren arteko topagunea izan da, non SPRIk lehen eskutik ezagutu ahal izan baititu Euskadin kokatutako enpresa multinazionalen arazoak. Era berean, epealdi honetan 2011n hasitako bi proiektu zehaztu dira: edukiontzi elektriko adimendunak fabrikatzeko proiektua, General Electric enpresarena, bi urtean 100 lanpostu sortuko dituena; eta wifi seinalea partekatzeko Fon Lab enpresa ingelesaren proiektua, zeinak 30 lanpostu sortuko baititu hiru urtean.
  6. 6. P á g i n a 6 | 31 Bestalde, Bial enpresa portugaldarrak zentro berri bat inauguratu du txertoak garatzeko. 12 milioi euroko inbertsio materialak egin ditu eta hemendik aurrerako ikerketa proiektuetan 28 milioi inbertitzea aurreikusten du, 40 lanpostu sortuko dituelarik (20 goi-mailako kualifikaziodunak). Global Training Beka Programa SPRIren Kanpo Sareak 10 herrialdetako bitarteko antolakundeak identifikatu ditu eta bitarteko antolakundeen laguntza programara atxikitzen lagundu die. Bitarteko antolakunde horiek programa hedatu dute beren enpresen artean, eta hala bekadunentzako 170 plaza baino gehiago atzeman dira, besteak beste, Mendebaldeko Afrikako Energia Berriztagarrien Zetroan (Cabo Verde) eta Marokoko Inbertsio Agentzian. TEKNOLOGIA Euskadiko berrikuntza adierazleak Europako batez bestekoen parean daude. Eta hori posible izan da, aldez aurretik planifikatutako estrategia bat garatu delako, eta estrategia horri jarraiki, epe ertainera teknologia, ikerketa eta garapena sustatuko direlako. Hain zuzen, I+Gn eginiko gastua BPGaren %2,04koa izan da. Hala, 2012an 160 milioi euro inbertitu dira enpresa proiektu teknologikoak subentzionatzeko eta enpresa eta ikerketako talde eta teknologi zentroen sarea osatzen jarraitzeko. Gutxi gorabehera 1.000 enpresa teknologikok baliatu dituzte SPRIk kudeatutako programak. 2012an zehar, 159.981.000 euro kudeatu dira I+G+B-rentzako laguntzak emateko, eta laguntza horiek enpresei eta zientzia eta teknologia sareko agenteei zuzendu zaizkie. Gaitek Enpresetako I+G+B-ko proiektuak bultzatzeko programa, proiektu horien bidez produktu orijinalak eta merkatuan daudenak baino hobeak garatu ditzaten. Guztira, 261 proiektu aurkeztu dira. Proiektuak ebaluatu ondoren, 745 bultzatu dira 41.900.000 euroko laguntzen bidez. 780 enpresak jaso dute laguntza eta horietatik %79 ETEak dira.
  7. 7. P á g i n a 7 | 31 Etorgai Industri ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak –izaera estrategikokoak eta Euskadin trakzio indarra egingo dutenak– gauzatzeko laguntza programa. 2012an zehar 64 proiektu ebaluatu dira eta 40 bultzatu dira. Proiektu horiek lankidetzan garatu behar dira, gutxienez hiru enpresaren artean. Aurkeztutako lankidetza proiektu horietan 206 enpresa inplikatu dira, %63 ETEak, eta 39.499.000 euroko laguntzak jaso dituzte. NETs Laguntza programa honen helburua da oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiaraztea eta garatzea, ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako finantzaketa eskainiz. 2012an 80 proiektu ebaluatu dira eta 68 lagundu dira. Proiektu horien bitartez, 95 enpresari lagundu zaio, horietatik 71 ETEak, eta guztira 4.000.000 euro jaso dituzte. Kalifikazio Txosten Teknikoak Ondorio Fiskaletarako Zerbitzu honen bidez enpresek I+G+B gisa kalifikatzen dituzten jarduerei buruzko txostenak egiten dira. Foru Aldundiekin sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraiki, dokumentu horrekin eskuratzen dira Sozietateen Zergaren gaineko kenkariak. 2012ko ekitaldian zehar 2.383 txosten egin ditu 1.100 enpresarentzat. EEN-Enterprise Europe Network Sarea SPRIk lideratzen du Enpresen Aholkularitzarako eta Berrikuntzari Laguntzeko Europako Sarearen (Enterprise Europe Network) euskal partzuergoa, zeinaren zati bat Europar Batasunak finantzatzen baitu. Laguntza zerbitzua eskaintzen du nazioz gaindiko teknologia transferentzia prozesuetarako eta I+G proiektuen bidez lortutako emaitzak ustiatzeko.
  8. 8. P á g i n a 8 | 31 Bere misioari -teknologia hedatzea- jarraiki, 11 mintegi antolatu ditu, zeintzuetan 1.264 lagunek parte hartu baitute, teknologia gorakorrei buruzko 260 txosten banatu ditu eta 11 ENN aldizkari editatu ditu 3.400 harpiderentzat. Gainera, Europako Eranet proiektuak koordinatzen ditu eta horietan parte hartzen du. 8 partzuergo dira, eta partzuergo horien bidez koordinatuki abiarazten eta bultzatzen dira Europako herrialde eta eskualdeetako enpresen I+G+B-ko proiektuak babesteko programak. Antolatutako ekitaldien artean aipatzekoak dira: “Europako VII. I+G Programa Markoa eta Horizontea 2020: I+G+B-n lankidetzan jarduteko aukera berriak” jardunaldia, CDTI eta Innobasque erakundeen laguntzarekin eta Europako Batzordearen eta NCPen parte-hartzearekin antolatua, eta baita ere lehen brokerage event ekitaldia, non 500 lagun baino gehiago bildu baitziren. Bestalde, azpimarratzekoa da baita ere “Green Cars 2012: negozio erronkak eta aukera globalak” jardunaldia, 400 lagun inguru bildu zituena. SUSTEEN Europako Batzordeak Lehiakortasun eta Berrikuntza Programaren (CIP) barruan finantzatutako SUSTEEN proiektuak (Sustainable SMEs by means of Enterprise Europe Network) helburutzat dauka eskualdeetako ETEek ingurumen arloan egiten duten lana hobetzea eta enpresa horien lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzea. SPRIk EEE eta Ihobe erakundeen laguntza du proiektu honetako jarduerak garatzeko. 2012an zehar proiektuaren hedapen jardunaldi bat eta aurreikusitako hiru workshop-etatik bi egin ditu kimikaren eta metalen produkzio eta eraldaketaren sektoreetako ETEentzat. Gainera, proiektuko bazkide guztiekin egin diren bileretan parte hartu dugu Marseillan eta Göteborg-en.
  9. 9. P á g i n a 9 | 31 Ikerketa Teknologikoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak indartutako 2010-2013 Lehiakortasun Planak lehentasunezko helburu gisa ezartzen du Euskadi nazioarteko erreferentzia bihurtzea berrikuntzan eta garapen teknologikoan, horretarako baliatuko direlarik sistemako bikaintasuneko eragileak eta sare funtzionamendu koordinatu eta artikulatua. Hala, sinergiak lortuko dira eta inpaktu handiagoa eta emaitzetaranzko orientazioa emango zaie garatutako ikerketei. Ildo horretatik, SPRIk programa hauetatik jasotako eskaerak kudeatzen ditu: Saiotek Programa honen helburua da funtsezko ikerketa proiektuak babestea, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarean integratutako eragileen espezializazio zientifiko-teknologikora bideratutako proiektuen bitartez. 2012an zehar 377 proiektu aurkeztu dira eta SPRIk 281i lagundu die 17.300.000 eurorekin. Emaitek Laguntza programa hau Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari zuzentzen zaio eta helburutzat du zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetuko dituzten ekintzak garatzea, ikerketa proiektuak finantzatuz. Korporazio teknologikoen eta beren zentro teknologikoen arteko lankidetzaren bidez lortzen da emaitzak hobetzea. 2012. ekitaldian aurkeztu diren 12 proiektuek onartuak izateko baldintza guztiak bete dituzte eta 30.500.000 euroko diru-laguntza eman zaie.
  10. 10. P á g i n a 10 | 31 Etortek Programa honek Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarearen bitartez eginiko lankidetzako proiektuak laguntzen ditu, baldin eta enpresek epe ertain eta luzera dituzten premia eta erronketara zuzenduta badaude. Hala, laguntzen diren I+G proiektuek hainbat baldintza bete behar dituzte: euskal enpresetan balioa sortzea eta enpresa berrien sorkuntza sustatzea sektore gorakorretan. 2012an Etortek programak 9 proiektu lagundu ditu aurkeztu diren 26en artetik, eta 26.500.000 euro banatu dizkie 9 proiektu horiei. Hedatu Eusko Jaurlaritzako Zientzia-, Teknologia- eta Berrikuntza-politika berrikuntzako agenteen gaitasunak nazioarteko testuinguruan posizionatzeko erabiltzen den tresna da, eta, gainera, palanka lana egiten du Euskadiren hazkunde ekonomikoa bultzatzeko. Hedatu programaren bitartez, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko agenteen dibulgazio jarduera sustatzen da, Euskadiren irudi teknologiko eta berritzailea indartu dezaten eta bikaintasun maila handiagoak lortu ditzaten ikerketan. Aurkeztutako 65 proiektuak ebaluatu ondoren 33 proiektu lagundu dira 282.000 euroren bidez. BERRIKUNTZA 2009-2011 epealdian euskal enpresen %24,4k antolakuntza edota merkataritza arloetako berrikuntzak sartu dituzte. Aurreko egoera hobetzea erronkatzat harturik, eta garrantzitsua delako egungo krisi egoeran euskal enpresa-sarea sendotzeko eta krisi horretatik arrakasta aukera handiekin ateratzeko, SPRIk “kultura berritzaileranzko” aldaketa bideratuko duten oinarriak sortu ditu, ingurune global berritzailea indartuz, zuzendaritza-gaitasunak eta trebetasunak garatuz eta sistematikoki berritzaileak diren antolakundeak sustatuz.
  11. 11. P á g i n a 11 | 31 Ahalegin horri esker, berrikuntza ez teknologikoa garatzeko programak eta zerbitzuak egin ditu (Compite eta +Innova) eta zuzendaritza-karguak prestatzeko ekintza plan bat egin du, euskal enpresa-sarean lehiakortasuna sustatzeko. Programa eta zerbitzuen bitartez, guztira ia 15 milioi euro inbertitu ditu 1.934 enpresatan; eta 257 prestakuntza eta informazio ekintza antolatu ditu, zeintzuetan 3.232 lagunek parte hartu baitute. Compite Programa honek laguntzak ematen dizkie euskal enpresei lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako; gogoeta estrategiko baten ondorio diren proiektu horiek lankidetzan edo bakarka gauzatu daitezke eta lehiakideekiko duten posizioa hobetzea eta posizio horri eustea dute helburu. 2012an 356 eskaera jaso ditu Compite programak, eta horietatik 143 onartu dira, 5,6 milioi euroko diru-laguntza eman zaielarik. +Innova Itinerarios/Ibilbideak Programa honi esker, ETE bateko zuzendaritza-taldeak aukera du lehiakortasunari eta berrikuntzari buruzko gogoeta estrategiko bat egiteko kanpoko aholkulari baten laguntzarekin. Hala, lehiakortasuna hobetzeko eta gaitasun berritzailea handitzeko balioko duten ekintzak identifikatu eta garatuko ditu. Programak gogoeta horretatik eratorritako bi ekintza mota laguntzen ditu: antolakundean berrikuntza sistematiko eta hazkorra integratuko duten gaikuntza proiektuak inplementatzea eta proiektu estrategikoak definitzea prozesu, produktu, antolakuntza nahiz merkatu berrikuntzan. 2012an 892 enpresak eskatu dute Ibilbide bat gauzatzea, horietatik 809 onartu dira eta 2,5 milioi euroko diru-laguntza eman zaie. +Innova Aldatu/Transformación
  12. 12. P á g i n a 12 | 31 Programa honek berrikuntza bikaineko proiektuen garapena babesten du esparru hauetan: estrategia birplanteatzea, merkatu eta antolakuntza berrikuntza eta berrikuntza gaitasunen garapena. Programa honen xede diren proiektuek aldaketa handiak eragiten dituzte enpresaren posizionamendu lehiakorrean. Aldatu programaren 2012ko deialdian 165 eskaera aurkeztu dira, horietatik 85 izan dira onartuak eta emandako diru-laguntza 3 milioi eurokoa izan da. +Innova Txekea Programa berri honek exekuzio eta eragin azkarreko ekintzak sustatzen ditu berrikuntza lortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko; ekintza horiek enpresen premia zehatzei egokituak eta SPRIk homologatutako zerbitzu espezializatuen hornitzaileek eskainiak izaten dira. Tokiko eta eskualdeko garapen agentziek laguntzen dute programa hedatzen, bitarteko eragile lanak egiten dituztelarik. 2012ko deialdian 877 eskaera aurkeztu dira, horietatik 790 izan dira onartuak eta emandako diru-laguntza 3 milioi eurokoa izan da. Directiv@21, Lider21, 21Sarea Antolakundeak eraldatzeko, lehenik antolakundeko pertsonak aldatu behar dira. Directiv@21 gaikuntza prozesu bat da, enpresetako zuzendaritza kargu eta arduradunentzat bereziki diseinatuta dagoena, berrikuntzako, estrategiako eta aldaketaren kudeaketako gaitasunak barneratu ditzaten eta, bide horretatik, dagokien funtsezko papera garatu dezaten antolakundeen eraldaketan. Lider21 programak prestakuntza jardunaldi bat antolatzen du, non beharrezko kudeaketa tresnak ematen baitzaizkie bitarteko aginte karguei berrikuntza prozesuetarako pertsona taldeak zuzendu eta mobilizatu ditzaten. 21Sarea sare sozial bat da, berrikuntza gauzatzen laguntzen diena
  13. 13. P á g i n a 13 | 31 antolakunde berritzaileetako zuzendaritza-taldeei. Zerbitzu honek ekitaldiak antolatzen ditu berrikuntzarako zuzendaritza-gaitasunak garatu ditzaten: ezagutza prozesuak eta zuzendaritza-taldeen arteko topaketak. 2012an 76 topaketa antolatu dira eta 1.239 lagunek parte hartu dute. Prestakuntza eta aholkularitza programak EOI eta FSErekin lankidetzan Alor desberdinetan egindako ekintzak dira (oinarri teknologikoko enpresa sorkuntza, enpresak sendotzea, oinarri teknologikoko enpresak sendotzea, enpresaren kudeaketa teknologikoa, kudeaketa iraunkorra eta energi eraginkortasuna, ETEentzako logistikaren kudeaketa, nazioarteko kudeaketa), zeintzuetan EOIk parte hartzen baitu FSEren bitarteko agente gisa. SPRIko erakunde hauek ere laguntzen dute programa hedatzen: CEIA, BIC BERRILAN. CEDEMI, Zuatzu eta Teknologi Parkeak. 2012an zehar 179 jakintza topaketa antolatu dira eta 1.965 lagunek parte hartu dute. Berrikuntzako eta Ezagutzaren Kudeaketako Masterra EHUren laguntzarekin antolatutako Master honen bidez oinarrizko gaitasun hauek garatu nahi dira: 1.- Aztertzeko, alderatzeko, ebaluatzeko, hautatzeko eta horiekin lotutako teoriak nahiz kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna. 2.- Berritzeko eta antolakuntzaren kudeaketarekin lotutako arazoak konpontzeko behar duten jakintza barneratzea. 3.- Antolakuntzaren kudeaketarekin lotutako elementu metodologikoak eta tresnak barneratzea. 4.- Taldean lan egiteko gaitasuna. 5.- Diziplina anitzeko ezagutzak eta lan egiteko era polibalenteak garatzea.
  14. 14. P á g i n a 14 | 31 6.- Informazioa transmititzeko eta partekatzeko gaitasunak eta trebetasunak barneratzea. 2012an zehar 2 promozio antolatu dira eta 28 ikaslek parte hartu dute guztira. GIGA Proiektu hau Makina Erreminta Institutuarekin, MEKArekin eta Armeria Eskolarekin batera garatu da. 2007an sortu zenez geroztik, bere helburua izan da Lanbide Heziketako Zentroen bidez berrikuntza eta prozesu garrantzitsuenen etengabeko hobekuntza ematea ETEei, bakoitzaren errealitateari egokitutako laguntza teknikoa, tresnak, metodologiak eta prestakuntzak eskainiz. 2012an zehar 39 zerbitzu eskaini ditu beste hainbeste enpresatan. INNOGANBERAK Eusko Ganberekin eta Ganberen Kontseilu Nagusiarekin lankidetzan. Berrikuntzako enpresa lankidetzaren diagnostikoa, berrikuntza bultzatzeko planak enpresa taldeentzat eta merkatuan duten kokapena indartzeko beste ekimen osagarri batzuk. Programa hau FEDER erakundeak ko-finantzatzen du. 2012an zehar 68 zerbitzu eskaini ditu beste hainbeste enpresatan. LANKIDETZA PROIEKTUA “Basque Country Expertise” estrategia orokorra bultzatzeko xedez, lankidetza proiektu bat jarri da martxan enpresa eraldaketako interbentzio programa bat diseinatu eta monitorizatzeko, zeina Bío Bío eskualdeko (Txile) ETEen lehiakortasunean eta berrikuntzan oinarritzen baita. Behin Txileko ETE berritzaileak identifikatu ondoren, helburua da prozesuaren amaieran Euskadirekiko harremanak sortzea, negozio aukerak sortu daitezen euskal enpresentzat. Innovanet Sarea
  15. 15. P á g i n a 15 | 31 Innovanet Sarearen helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea berrikuntza politikak aplikatuz eta horretarako enpresa sarearekiko komunikazio kanalen eraginkortasuna handituz. Hala, Innovanet Sareak hainbat oinarri finkatu ditu EAEn berrikuntzaren eta lehiakortasunaren sustapenean diharduten eragile eta erakundeen artean lankidetza prozesuak garatu, formalizatu eta sistematizatzeko. 2012an zehar sarea osatzen duten 147 agentek aktiboki parte hartu dute urtean zehar garatu diren jarduera desberdinetan: 10 lurralde batzorde, 7 lantalde, 114 prestakuntza eta hedapen jardunaldi. 2.296 lagunek parte hartu dute guztira. e-commerce TXEKEA Programa hau txikizkarien sektoreari zuzenduta dago, eta helburutzat du onlineko salmenta estrategiak ezartzen eta Internet bidezko negozioaren kudeaketa prozesuak optimizatzen laguntzea. Horretarako, aholkularitza zerbitzu bat jartzen da enpresen esku, eta negozio elektronikoarekin lotutako zerbitzu hornitzaileek eskaintzen dute zerbitzu hori. 2012an 426 proiektu onartu ziren eta 918.000 euroko laguntzak eman ziren. Erosketa publiko berritzailea (CPI) Eskaera publikoa tresna indartsua da, efektu biderkatzailea baitu ezagutzan, berrikuntzan eta lehiakortasunean oinarritutako ekonomiaren garapenean. Hala, erosketak egitean, beren helburuak betetzeaz gain, administrazio publikoek kontuan hartu behar dute enpresen garapen teknologikoa sustatu behar dutela eta eskaintzetan proposamen berritzaileenak dakartzatenak bultzatu behar dituztela. Testuinguru horretan, SPRIk proiektu transbertsal hau jarri zuen martxan euskal administrazio publikoan eta 2012an ekintza hauek garatu ditu:  Erosketa Publiko Berritzaileko bi gida egin ditu erosle publikoentzat (Administrazioa) eta hornitzaileentzat.  Advisory Board ekimenean parte hartu zuen beste hainbat herrialde europarrekin batera. Europako Batzordeak erabaki
  16. 16. P á g i n a 16 | 31 du horixe izango dela Europar Batasun osorako plataforma bakarra eta EPBren arloko jardunbide egokien ezarpenean lan egingo duena.  Bilerak eta kontaktuak izan ditu CDTIrekin, Innodemanda Programa erabiltzeko erosketa publiko berritzailearekin lotutako lizitazioetara aurkezten diren enpresen I+G proiektuak finantzatzeko tresna gisa.  EPBan interesatuta egon daitezkeen erakundeak / proiektuak identifikatu ditu.  Tokiko enpresa lehiakortasunaren arloko erosketa publikoko unitatea garatu eta definitu da SPRIn, EPBren gobernantza ereduaren barruan eta beti ere Eusko Jaurlaritza mailan. Jaurlaritzan ere erosketa publikorako unitate transbertsal bat eta osasun arloko erosketa publikoen sektore unitatea definitu dira. Euskadi+Innova berrikuntzaren ataria www.euskadinnova.net Hainbat erakundetako 150etik gora lagunek urtero argitaratzen dituzte 1.200dik gora albiste, 1.400dik gora deialdi (jardunaldiak eta ikastaroak), bideoak eta dokumentuak, helburu bakar batekin: berrikuntzaren kulturaranzko aldaketa sustatzea zuzendaritza- gaitasunak eta trebetasunak garatuz eta IKTak ezarriz. 23.228 pertsonak jasotzen dute astero Euskadi+Innova aldizkaria. 2012an 594.770 bisita jaso ditu eta 1.376.286 orri bistaratu dira. Euskadinnova atariko edukiak dispositibo mugikorrak erabiliz eskuratu dira 47.364 kasutan.
  17. 17. P á g i n a 17 | 31 INFORMAZIO GIZARTEA Gobernu Kontseiluak 2012ko uztailaren 3ko bileran onartu zuen Euskadiko Agenda Digitala 2015. Euskadi Informazio Gizartean Plan berriaren helburua da informazio gizartea bultzatzea eta indartzea. Ehun lagun inguruk parte hartu dute plana osatzeko prozesuan, 400 ideia baino gehiago bildu dira eta, ideia horiei esker, Agenda Digitalean jasota gelditu diren 101 ekimen eta proiektu zehaztu dira. Agenda digitala lau esparru edo ardatz estrategikotan aplikatzen da:  Komunitate digitala: helburua da Sarean erantzukizunez, aukera berdintasunean eta gaikuntza teknologiko handiarekin elkarreragingo duen pertsonaz osatutako hiritargoa prestatzea.  e-Enpresa: helburua da edozein tamainatako euskal enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzea, belaunaldi berriko IKTak erabiliz.  Zerbitzu digital aurreratu eta erabilerrazak: euskal administrazio publikoak eragin handiko zerbitzu publiko digital aurreratuak eskain diezazkien hiritarrei eta enpresei.  Azpiegiturak: euskal hiritarrek, enpresek eta administrazioak zerbitzu digital aurreratuak erabil ditzaten abiadura ultra-azkarrean, segurtasun maila handiarekin, prezio merkean eta edozein tokitatik. Eusko Jaurlaritzak hala agindurik, SPRIk ADE2015 programan sartutako hainbat ekimenen kudeaketan eta ekimenean lagundu du. Ildo horretatik, IKTak euskal enpresetan -eta 2012an bereziki mikroETEetan- sartzeko laguntzak banatu dira. Guztira, 1.628 enpresari lagundu zaie 3.869.404 euroko diru-laguntzen bidez. Horrez gain, azpimarratzekoa da halaber 8.500 lagun inguru joan direla informazio teknologia berriei buruz antolatu diren 690etik gora jardunaldi eta ikastarotara. “Hobeki +Digital@” programa Programa honen helburu nagusia da IKTak ETEetan sartzea, eta horretarako, beren negozio eremu desberdinetako eta beste enpresa batzuekiko nahiz Administrazioarekiko harremanetako prozesuak digitalizatuko dituzten proiektuak babesten dira (ERPak, CRMak, Intranet, Extranet, Merkataritza elektronikoa, e.a.). 2012an 823 proiektu bultzatu dira 2.828.371 euroko laguntzen bidez.
  18. 18. P á g i n a 18 | 31 Lankidetza +Digital@ programa Programa honen bidez laguntzak ematen dira informazio teknologiak enpresa elkarteetan eta profesionalen elkarteetan sartzeko. 2012an 67 proiektu bultzatu dira 1.041.033 euroko laguntzen bidez. Mikroenpresa Digital@ Programa honek informazio eta komunikazio teknologiak eskuratzen laguntzen die autonomo eta mikroenpresei, Internet bidez erabil ditzaketen zerbitzuei buruzko aholkularitza eta prestakuntza eskainiz. Hala, mikroenpresen lehiakortasuna hobetu da, kudeaketarako aplikazio informatikoak identifikatuz eta horiek inplementatzeko aholkularitza espezializatua jasoz. IKT konponbideen katalogoa egin da. 2012an 6.861 IKT konponbide ezarri dira 738 mikroenpresatan. Era berean, autonomo eta mikroenpresei eman zaizkien erabilpen errazeko IKT tresnei buruzko prestakuntza ekintzetan (posta elektronikoa, onlineko banka, e-mailing bidalketak, web garapena edo Interneten informazioa bilatzea) 2.445 lagunek parte hartu dute. 2012an 435 ikastaro eman dira KZgunea zentroen sarean. Enpresa Digitala zentroak Zerbitzu honek prestakuntza ekintzak sustatzen ditu. Informazio teknologia berriei buruzko ikastaro, mintegi eta jardunaldiak eskaintzen ditu 4 Teknologi Parkeetan kokatutako Enpresa Digitala Zentroen bitartez. 2012an 210 sentsibilizazio eta prestakuntza jarduera antolatu dira, zeintzuetan 5.534 lagunek parte hartu baitute.
  19. 19. P á g i n a 19 | 31 Barnetegi Teknologikoa Zerbitzu honek IKT tresnei buruzko prestakuntza trinkoa eskaintzen du murgiltze formatuan, erakusteko nolako balioa izan dezaketen IKTek norberaren nahiz enpresaren produktibitatea handitzeko. Edozein jarduera sektoreri zabalik dago eta edukiak kolektibo zehatzen premien arabera egokitzen dira. Euskal enpresa txiki eta ertainetan zuzendaritza eta kudeaketa funtzioak betetzen dituzten profesionalei zuzenduta dago. 2012an 512 lagunek parte hartu dute antolatu diren 49 Barnetegietan. IT Txartela Informazio teknologiei buruzko oinarrizko gaitasunak ziurtatzeko sistema da; objektiboki akreditatzen du pertsona batek badituela tresna informatikoak eta Internet erabiltzaile mailan erabiltzeko adinako ezagutzak. 2012. urtean guztira 27.684 azterketa egin dira eta 14.053 IT Txartel eman dira. PC Lagun ekimena. www.pclagun.org Enpresek eta administrazioak emandako ekipo informatikoak atontzen ditu, software librearekin berrerabiltzeko eta bazterkeria digitala jasateko arriskuan dauden kolektiboei emateko. 2012an 1.275 ekipo informatiko birziklatu dira software librea erabiliz. Metaposta. www.metaposta.com Interneteko postontzi eta kutxa-gotorra da. Segurtasun osoz gorde daitezke balio legala duten dokumentuak eta pertsonen nahiz enpresen bizitzetan garrantzia dutenak (fakturak, nominak, bankuko egiaztagiriak, aseguru polizak, osasun informazioa, ziurtagiri akademikoak…). 2012. urtea amaitzean zerbitzuak 33.756 erabiltzaile ditu.
  20. 20. P á g i n a 20 | 31 EKIMEN ESTRATEGIKOAK BIOBASQUE Agentzia  Bio-zientzien esparruko enpresa sektorearen garapena bultzatzen du eta helburutzat du jarduera ekonomikoa handitzea, jarduera zientifiko-teknologikoak sendotuz (CICak, korporazioak eta unibertsitateak), osasun arloko jarduerak garatuz (BIOEF, Bio- bankua eta Bio-osasungintza Institutuak) eta enpresa arlokoak bultzatuz (inbertsioak, enpresa berriak, atzerriko enpresak erakartzea, bio-enpresak elkartzea).  Euskal Bio-eskualdea ordezkatzen du 75etik gora enpresa bilduz, zeintzuek 320 milioi euro baino gehiago fakturatzen eta 3.000 lagun baino gehiago enplegatzen baitituzte. Gainera, 2.000 harpide baino gehiagoko sarea dinamizatzen du informazioa hedatuz.  Biobasque agentzia izan da Biospain 2012 topaketaren antolatzaileetako bat. Bilbon egin izanak aitortza ekarri dio Euskadin dagoeneko errealitate ekonomiko bat den sektore honi, zeinak hazkunde potentzial handia baitu datozen hamarkadetan. Ekitaldia arrakastatsua izan da, bertaratu den jende kopuruagatik, erakundeen ordezkaritzagatik, nazioarteko presentziagatik, parte-hartzaileen asebetetze mailagatik, eta abar, eta arrakasta hori parametro nagusi guztien hazkundean islatu da.  760 erakundek eta 1.850 ordezkarik/bertaratuk baino gehiagok parte hartu dute (%14 eta %30eko hazkundeak hurrenez hurren aurreko edizioarekin alderatuta).  Nazioarteko parte-hartzea ia %30ekoa izan da (25 herrialde eta 210 enpresa egon dira ordezkaturik) eta ia bikoiztu egin ditu Biospain 2010 jardunaldiko zifrak.  Azoka komertzialean 217 erakusle egon dira (48 nazioartekoak), aurreko edizioan baino %29 gehiago.  2.775 partnering bilera egin dira, %23 gehiago, eta horrek esan nahi du Biospain dela mundu osoko laugarren partnering ekitaldi handiena.
  21. 21. P á g i n a 21 | 31 NANOBASQUE Agentzia  Bere helburua da mikro eta nano-teknologiak euskal enpresetan txertatzea, lehiakortasuna hobetzeko jarduera ekonomikoko sektore nagusietan eta gure industria-sarearen dibertsifikazioa sustatzeko. Gure “nano-unibertsoa” osatzen duten enpresak ehun inguru dira jada, hamabost sektore industrial desberdinetakoak dira eta bi ezaugarri komun dituzte: I+G jarduera bizia eta nazioarteko bokazioa.  Ikusirik nano-materialen erabilpena erregulatuko duen marko berri bat definitzeko nazioarteko ahaleginak eta segurtasun arloan egiten diren etengabeko aurrerapen zientifikoak, eta ongi jakinik Euskadiko industriak zailtasunak dituela horien jarraipena egiteko, Agentziak ekimen bat jarri du martxan 2012an esparru horretan lanean dabiltzan agente zientifiko- teknologikoen ezagutzak eta azpiegiturak lerrokatzeko eta baita ere industriari laguntza emateko, Ingurumen, Osasun eta Segurtasun arloetako Nano-zientzia eta Nano-teknologietako Gaitasun Zentroaren bidez. Etorkizuneko Gaitasun zentroak –esparru horretan Euskadiko ezagutzaren gune bihurtu nahi denak- helburu hauek izango ditu: Ingurumen, Osasun eta Segurtasun arloetan egiten diren nazioarteko I+G+B-ko ahaleginak laguntzea, orientatzea eta hedatzea; euskal enpresek lortutako emaitzen transferentzia ahalbidetzea; eta, funtsean, aurrerapen berriak osasunari eta ingurumenari kalterik egin gabe erabiltzen direla bermatzea. ENPRESEN SUSTAPENA SPRIk ahalegin handia egin du kultura ekintzailea sustatzeko eta ekintzailetza epe ertain zein luzeko etorkizun perspektibak dituzten jarduera ekonomiko berrietarantz bultzatzeko. Ekintzaileei laguntzeko ekimen publikoek ezinbesteko bi alderdi bereizi dituzte. Batetik, laguntza ekonomikoak eta, bestetik, lortu nahi den adostasun instituzional eta soziala, zeinari esker Euskadi ekintzailetzaren erreferente bihurtuko baita eta enpresari berrientzat errazagoa izango baita negozio berri bat martxan jartzea.
  22. 22. P á g i n a 22 | 31 Ekintzaile Enpresa eta Berrikuntza Zentroen bitartez kudeatutako programa honen bidez, enpresa ideia bat heltzeko eta martxan jartzeko laguntza ematen da, baldin eta industriaren edo industriarekin lotutako zerbitzuen arlokoa bada eta oinarri berritzailea edota teknologikoa badu. 2012an 116 Ekintzaile proiektu bultzatu dira 1.838.650 euroko laguntzen bidez. Mini-connect Programa honek oinarri teknologikoa, hazkunde potentzial handia eta nazioartean ezartzeko aukera duten ETEen garapen azkartua bilatzen du, baldin eta I+Gra bideratzen badute ustiapen gastuen %5. SPRIk proiektu 1 bultzatu du 100.000 eurorekin. Ondorengotza ETEetan eta Transmisioa Merkataritzan Programa horien helburua da negozioaren kudeaketan edota jabetzan belaunaldi arteko ondorengotza eta erreleboa ahalbidetzea, jardueraren jarraipena mantentzeko, bultzatzeko eta bideratzeko. 2012an 263 proiektu aurkeztu dira. Horietatik 47 ETEen Ondorengotza Programakoak izan dira eta 216 Merkataritzaren Transmisiokoak. Guztira, 232 onartu dira, 33 ETEen Ondorengotza Programakoak (225.282,50 euro) eta 199 Merkataritzaren Transmisio Programakoak (400.374,52 euro). Emandako diru-laguntza guztira 626.627,02 eurokoa izan da. Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua Eusko Jaurlaritzak jarduera ekintzailea bultzatzeko asmo sendoa hartu du. SPRIk barneratu du kultura aldaketa hori eta berak hartu du Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortzeko erantzukizuna. Zerbitzu berri honen helburu nagusia da enpresa proiektu berriak sortzeko prozesua arintzea, tramite burokratikoak murriztuz eta existitzen diren bide eta tresna guztiak ekintzaileen esku jarriz. Euskadi Emprende markak 2012an finkatu ditu lehen ekintzak eta ingurune egokiak sortu ditu ezagutza trukatzeko eta proiektuen garapenerako sare bat sortzeko, zeina irekirik baitago ekintzailetza gaietan zerikusia duten guztiek parte har dezaten.
  23. 23. P á g i n a 23 | 31 2012ko ekitaldian ekintzaileari arreta emateko telefono zenbakian (900 716001) 1.387 dei kudeatu dira guztira. www.euskadiemprende.net ekintzailetza atariak informazioa, prestakuntza, harremanetan jartzeko espazioak eta proiektu berriak iragartzeko eta ikusarazteko tokiak eskaintzen ditu. Maiatzean sortu zen eta 2013ko martxora bitartean ia 100.000 bisita izan ditu, 341.225 orri ikusi dituztenak. Twitterren, berriz, 2.453 jarraitzaile ditu. Emprende Foroa SPRIk topagune parte-hartzaile eta berritzaile bihurtu du Emprende Foroa, gune egokia delarik ekintzaileen, ekintzailetza gaietan eskumenak dituzten eragileen, instituzioen eta inbertsiogileen arteko harremanak sortzeko. Etorkizuneko proiektu askok bertan dute jatorria, ekitaldiaren helburu bakarra jarduera ekintzailea bultzatzea baita. Hirugarren edizioa BECen egin zen irailaren 12an. 3.000 parte-hartzaile izan zituen eta 650 lagunek Internet bidez jarraitu zuten ekitaldia. Tailer tematikoak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta eztabaidak antolatu ziren eta topaketak egiteko edo negozio ideiak aurkezteko espazio informalak eskaini ziren. Euskadi Emprende tailerrak 10 ekintzailetza tailer. Tailerraren osteko on-lineko tutoretza bat ere eskaintza da esperientziak eta zalantzak kontrastatzeko, zuzeneko esperientziatik eta aplikazio praktikotik abiatuz, berdinen arteko esperientziak landuz, ikasgaia adibideekin nahiz simulazioekin lagunduz eta parte-hartzea aktiboki sustatuz. 1.967 lagunek eman dute izena eta 1.936 profil sortu dira kanal honetan sortutako 10 lantaldeetan. Ekintzailetzarako lankidetza programa Ekintzailetzako agente publiko eta pribatuei zuzendurik dago, ekintzaileen, ikasle kolektiboen, langabetuen eta inbertsiogileen arteko elkarreragina bultzatuko duten topaketak, jardunaldiak eta tailerrak antolatu ditzaten. Helburua da ekintzailetzako gaitasunen
  24. 24. P á g i n a 24 | 31 inguruko prestakuntza eta gaikuntza ekintzak gara ditzatela, sentsibilizazio lana eginez eta ekintzaileei beren proiektuak ongi kudeatzeko behar dituzten tresna baliagarriak eskainiz. 2012an 89 jarduera egin dira, 5.576 lagunek parte hartu dute jarduera eta tailer praktikoetan eta 424 pertsonak eman dute izena ikastaroetan. Enpresa eta Berrikuntza Zentroa Enpresen sustapena bultzatzeko ekintzak Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin (EBZ) batera koordinatzen dira, eta zentro horietan enpresa proiektu berriak sustatzeko eta babesteko jarduerak garatzen dira. Halaber, EBZk etengabe daude harremanetan unibertsitateekin zein lanbide heziketako zentroekin, lurraldeko erakunde horiek eragin zuzena baitaukate sustatzaile berriak bultzatzean. Euskadiko EBZ sarea koordinatzeaz gain, SPRIk programa espezifikoak diseinatzen eta garatzen ditu, bere jarduera materialez hornitzeko. Bic Gipuzkoa Berrilanen 18 enpresa sortu ziren, zeintzuek 138 lanpostu berri sortuko baitituzte hiru urtean eta 5.130.000 euroko inbertsioa egingo baitute. Cedemin 24 enpresa sortu ziren, 233 lanpostu sortuko dituztenak eta 6.230.317 euroko inbertsioa egingo dutenak. Ceian 18 enpresa sortu ziren, 125 lanpostu sortuko dituztenak eta 3.057.000 euroko inbertsioa egingo dutenak. Saiolanen 15 enpresa sortu ziren, hiru urtean 209 lanpostu berri sortuko dituztenak eta 15.233.000 euroko inbertsioa egingo dutenak.
  25. 25. P á g i n a 25 | 31 FINANTZAKETA Finantza inbertsioak. AKEKS Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. sozietatearen helburua da inbertsioak egitea EAEko enpresak garatzeko, eta funtsak kudeatzen ditu aldi-baterako partaidetza minoritarioa duelarik kotizazio ofizialik ez duten, finantzazkoak ez diren eta etorkizuneko proiektu bideragarria duten ETE berrien edo hedapen bidean daudenen kapital sozialean. Ekarpen horiek egonkortasun ekonomiko-finantzarioa ematen diete enpresei. Era berean, balioa ematen zaie sozietatearen kudeaketan lagunduz, eta plan estrategikoak eta kudeaketa planak osatuz. 2012an, batik bat euskal enpresen jarduera mantentzeko balioko duten finantza instrumentuak bideratu ditu. 174 proiektu onartu dira eta 1.437.258 euroko laguntza kudeatu da. 19.065.000 euroko 15 inbertsio egin dira eta 13.779.000 euroko 11 desinbertsio egin dira. Kudeatutako Erakundeak Euskal Herriko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa AKEKS, S.A.k erakunde hauek kudeatzen zituen 2012ko abenduan:  Ezten - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 101.742 mila euro  Ekintzaile XXI - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 5.419 mila euro  Suztapen - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 21.874 mila euro  Elkano XXI - Arrisku Kapitaleko Fondoa. Kudeatutako kapitala: 4.516 mila euro  Seed Gipuzkoa - Sociedad de Capital Riesgo, S.A. Kudeatutako kapitala: 7.590 mila euro  MONDRAGON Promoción Empresarial SPE, S.A. Enpresak Sustatzeko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 60.000 mila euro  MONDRAGON Innovación SPE, S.A. - Enpresak Sustatzeko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 6.795,60 mila euro  Socade, S.A. - Garapen-Kapitaleko Sozietatea. Kudeatutako kapitala: 30.050 mila euro
  26. 26. P á g i n a 26 | 31 Espezializazioa, Kudeatutako Kapitalak eta Parte- hartzaileak  Hastapenetan dauden enpresetan egindako inbertsioak. Parte- hartzaileak: SPRI %79,31, Eusko Jaurlaritza %5,99 eta Finantzen Euskal Institutua %15,64.  Informazio teknologia berriak intentsiboki eta estentsiboki erabiltzen dituzten enpresa berritzaileetan egindako inbertsioak eta bioteknologiaren sektorea. Parte-hartzaileak: Eusko Jaurlaritza %81,55, SPRI %18,45.  Sendoturik edo garapen bidean dauden enpresetan egindako inbertsioak. Parte-hartzaileak: SPRI %47, Finantza Erakundeak %51,76 , Beste batzuk %1,24.  Teknologia handiko enpresetan egindako inbertsioak. Parte- hartzaileak: SPRI %18,50, Eusko Jaurlaritza %41,59, Finantza Erakundeak %35,29, Beste batzuk %4,62.  Gipuzkoako lurralde historikoan oinarri teknologikoa eta berritzailea duten eta hastapenetan dauden enpresen kapitalean inbertitzea. Parte-hartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia %50, Ezten, AKF %50  Mondragón taldearekin lotuta dauden garapen bideko enpresetan parte hartzea. Parte-hartzaileak: SOCADE %20, MONDRAGON Inversiones %16, Finantza Erakundeak %62, beste batzuk %2  MONDRAGON taldearekin lotuta dauden eta puntako teknologia edo teknologia berritzailea erabiltzen duten enpresetan parte hartzea. Parte-hartzaileak: SOCADE %49,44 Euskadiko Kutxa %49,44 MONDRAGON Inversiones %1,12  Eusko Jaurlaritzatik estrategikotzat hartzen diren proiektu handien kapitalean parte hartzea. Parte-hartzaileak: Parte- hartzaileak: Eusko Jaurlaritza %40, Foru Aldundiak %60 Resiste Programa honek laguntza sistema bat ezartzen du enpresen finantza pasiboak berregituratuko dituzten finantza aholkulariak kontratatzeko. 2012an 14 proiektu onartu dira eta 403.829 euroko laguntzak eman zaizkie.
  27. 27. P á g i n a 27 | 31 AZPIEGITURAK 2010-2013ko Enpresen Lehiakortasun Planak emandako argibideei jarraiki, SPRI Taldeko Azpiegitura Arloaren helburua da euskal enpresei beren jarduera ekonomikoei ongien egokitzen zaizkien enpresa- eta teknologi-espazioen nahiz azpiegituren eskaintza dibertsifikatua egitea. Azpiegitura arloak helburutzat du lurraldea kohesionatzea, gastu publikoa arrazionalizatzea eta eraginkortasunez erabiltzea, hurbiltasuneko agente-lanak egitea euskal enpresen espazio beharrak ezagutzeko, kudeaketa partekatzea eta sinpletzea eta jarduera ekonomikoei zuzendutako guneak definitzea. 2012aren amaieran, Taldeko gobernagarritasuna, koordinazioa eta antolaketa berrantolatzeko eta hobetzeko prozesuaren ondoren bukatu zen Industrialdeak Sozietateekin bat egiteko prozesua, eta hala, Azpiegitura Arloak orain hiru Teknologi Parke, industria lurzorua kudeatzeko sozietate bat (SPRILUR) eta hainbat erakundek partaidetutako 12 Industrialdeak sozietate ditu (1 Araban, 4 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan). SPRILUR SPRILURen helburu nagusia da enpresei industri lurzoru urbanizatuko lursailak, pabilioi modularrak eta bulegoak eskaintzea, enpresa ekimen berriak instalatu daitezen edo lehendik martxan zeudenak gune egokiagoetan kokatu daitezen, hots, beren jarduera ekonomikoak garatzeko behar bezala atondutako guneetan. SPRILURek hiru jarduera ildo ditu: 1. POLIGONO PROPIOAK: ehun enpresa-gune inguru kudeatzen ditu. 2. INDUSTRIALDEAK PROGRAMA: partaidetza eta kudeaketa 17 sozietatetan, 12 gehiengoarekin eta 5 gutxiengoarekin. 3. PROIEKTU BEREZIAK: interes estrategikoa duten ekimenak bultzatzen eta suspertzen ditu.
  28. 28. P á g i n a 28 | 31 Hiru lurralde historikoetan banatutako ehun bat enpresa-gunek euskal enpresa-sarearen premiei egokitutako azpiegiturak dituzte. SPRILURek zuzenean kudeatzen ditu horietako asko, baina beste berrogeita hamar inguru 12 Industrialdeak sozietateen bitartez kudeatzen dira, beren jarduera-esparrua eskualdea da eta SPRILUR da gehiengodun bazkidea. Era berean, gutxiengodun partaidetzak ditu sozietate hauetan: Burtzeña Enpresa Parkea, S.A. (Barakaldo), Gasteizko Industria Lurra, S.A. (Gasteiz), Ibarzaharra, S.A. (Sestao), Urdulizko Industrialdea, S.A. (Urduliz) eta Garaia Berrikuntza Gunea (Arrasate). Kudeaketa iraunkorra SPRILURek garapen iraunkorrarekin hartua duen konpromisoa erabakigarria izan da enpresa-guneak gauzatzean. Ingurumena errespetatzen duten irizpideak aplikatu ditu eta energia eraginkortasunez erabiltzeko neurriak hartu ditu, bai urbanizazio proiektuetan eta bai eraikuntza lanetan. Aipatzekoa da enpresa-guneetako instalakuntza fotovoltaikoek 600.000 euroko produkzio elektrikoa sortu dutela 2008tik hona. Horrez gain, bederatzi enpresa-gunetan daude era honetako energia berriztagarriak, eta hala, urtean 600.000 kilo CO2 gutxiago isurtzen dira atmosferara. EEEk eta SPRILURek 3,3 milioi euro inbertitu dituzte elkarrekin instalakuntza fotovoltaikoetan. Egunetik egunera lortzen diren produkzio datuen arabera, SPRILUR Taldearen instalakuntzak amortizatzeko epea, hasiera batean 14 urtekoa zena, 11 urtera murriztu daiteke. Europako Lankidetza Proiektuak 2011. urtean, MITKE-Managing Industrial Territories in the Knowledge Era proiektua amaitu ondoren, Sprilur-ek eta Estatuko lurzorua kudeatzeko beste hiru sozietate publikok erabaki zuten benchmarking azterlan bat egitea, lehiakortasun faktoreak eta jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren garapenerako definizioa aztertzeko Europar Batasuneko zenbait herrialdetan (Espainia, Herbehereak, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batua/Irlanda).
  29. 29. P á g i n a 29 | 31 2012an SPRILURek, Akitania eskualdeko La Cub-Communité Urbaine de Bordeaux erakundearekin batera eta Akitania-Euskadi Lankidetza Funts Komunaren laguntzarekin, proiektu berri bati ekin zion jarduera bateratuak bultzatzeko. Aurten bi lurraldeetako hiri- eta enpresa-guneen errealitateak aztertu dituzte, non jarduera urbanoetara eta sozio-ekonomikoetara zuzendutako espazioak elkartzen baitira elkarren oso ondoan dauden eremuetan. Jabetzako Poligonoak 2012an SPRILURek 9.197.287 euro inbertitu ditu poligono propioetan, horren barruan sartzen direlarik Lurzoruaren Funts Estrategikoaren kargura egindako jarduerak. Inbertsio bolumen hori batez ere ondoko hauei dagokie:  Ortuellako Ballonti II poligonoan bi eraikin urbanizatu eta eraiki dira, 5 milioi euro inguruko inbertsioarekin.  Bukatu dira Arabako Kanpezu poligonoko urbanizazio lanak. Lurzoruaren Funts Estrategikoak (FES) eginiko ekarpenekin ko-finantzatutako proiektua (300.000 euro).  Hornitzaileei 3 milioi euroko aurrerakinak entregatu zaizkie, Gueñeseko Arangoiti poligonoko lanengatik. Ballonti eta Gueñeseko proiektuei esker sustapen berriak merkaturatu ahal izango dira 2013ko lehen seihilekoan. Gaur arte SPRILURek 50etik gora industrialde kudeatu ditu eta gaur egun 28 industri espazio dauzka, probintziaka banatuta: 4 Araban, 11 Bizkaian eta 13 Gipuzkoan. Hauek izan dira 2012an lurralde historiko bakoitzean eginiko inbertsioak: 671.939 € Araban (FES- funtsetan integratutako proiektuei eginiko ekarpenak barne), 7.992.434 € Bizkaian (aurreko ekarpen berarekin) eta 532.908 € Gipuzkoan. Euskal enpresen industria-azpiegitura eskaerak motel jarraitzen badu ere, negozio zifra 12.256.591 euroraino iritsi da 2012an. Bost enpresak 16.800m² merkaturatu dituzte guztira.
  30. 30. P á g i n a 30 | 31 Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari saldu zaiola Eibarko Matsaria poligonoa (9.406 m²) 7.464.029 euroren truke. Industrialde horretako enpresak Eibarko Txonta auzora eraman eta ingurunearen birsortze- eta birgaitze-lanak egiteko proiektuaren barruan adostu zen Eibarko 14 lokal eta 40 aparkaleku Euskadiko Administrazioari ematea. Hona hemen 2012an lortutako helburu nagusiak:  Sozietateak berrantolatzea. Prozesua 2012an amaitu da definituta zegoen bezala eta, beraz, urtea amaitzean Sprilur Taldeak 12 sozietate partaidetu ditu, honela banatuta: 1 Araban, 4 Bizkaian eta 7 Gipuzkoan.  Kostu operatiboen murrizketa. 2012an %13 murriztu dira Azpiegituren Zuzendariordetza Nagusiko sozietateen kanpo zerbitzuak eta langile gastuak, nahiz eta 2008an %20ko murrizketa finkatu zen.  Giza Baliabideen Berrantolaketa. Barneko berregokitze funtzionaleko estrategia baten bidez, funtzioak berrantolatu eta eremu komertziala indartu da.  Ahalegin komertziala. Sozietatearen lehentasunezko helburua izan da, eta egoera zaila gorabehera, aurrekontuetan ezarritako helburuak gainditu dira. INDUSTRIALDEAK Eskualde mailako ekintza-esparrua duten Industrialdeak sozietateetan Sprilur da partaide nagusia, Foru Aldundiekin eta Udalekin batera. Hauxek dira: Araba Arabako Industrialdea, S.A. Bizkaia Abanto Zierbenako Industrialdea, S.A. Arratiako Industrialdea, S.A. Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. Busturialdeko Industrialdea, S.A.
  31. 31. P á g i n a 31 | 31 Gipuzkoa Beterri Kostako Industrialdea, S.A. Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A. Deba Bailarako Industrialdea, S.A. Goierri Beheko Industrialdea, S.A. Lanbarren Parke Logistikoa, S.A. Urolako Industrialdea, S.A. Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A. Industrialdeak sozietateek 4.055.196 euroko inbertsioa egin dute 2012. urtean. Enpresak atzeraldi ekonomikoa jasaten ari direnez, aurten eginiko inbertsio batzuk lokalak eta pabilioiak berrerosteko izan dira, salerosketa kontratuetako atzera eskuratzeko eskubide klausulak betearaziz. Gipuzkoan inbertsio bat egin behar izan da, 2011n hasi zen Tolosako Apattaerreka industrialdearen 2. Faseko zabalkuntza lanekin jarraitzeko. Gainera, Mutrikuko Mijoa II poligonoa zabaltzeko lanak amaitu dira eta orain nabe modularrentzako 5.200 metro koadro daude. Bestalde, Hernaniko Industrialdeak, gaur egun Beterri Kostako Industrialdea, S.A.k kudeatzen duenak, 25 urte bete ditu 2012an, 16 milioiko inbertsioa egin duelarik bi industri poligono eraikitzeko. Bizkaian lehendik amaituta zeuden proiektuak hobetzeko lanak egin dira, bai Gizaburuagan (Okamika I – II) eta bai Abanton (El Campillo).

×