Innobideak kudeabide. gida eu

269 views
174 views

Published on

SPRI. Estrategia Innobideak. Innobideak Kudeabide gida. Programa de apoyo a la gestión avanzada

Published in: Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
269
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
28
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Innobideak kudeabide. gida eu

  1. 1. INNOBIDEAK-KUDEABIDE programa KUDEAKETA AURRERATUAREN BITARTEZ ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO INNOBIDEAK-KUDEABIDE PROGRAMAREN GIDA
  2. 2. INNOBIDEAK-Kudeabide programa Innobideak estrategia Globalizazioaren eta krisiaren baterako eraginek ekarri duten testuinguru ekonomiko berria dela eta, behar-beharrezkoa da enpresek goi-mailako negozio-estrategiak eta kudeaketa-estrategiak izatea. Horiek gara daitezen bultzatzeko, enpresek Innobideak estrategia sortu dute. Bi programa hauen bidez zabaltzen da: Lehiabide – Negozio-estrategiak eta Kudeabide – Kudeaketaestrategiak. NEGOZIO ESTRATEGIA LEHIAKORTASUNA KUDEAKETA AURRERATUA INNOBIDEAK-Lehiabide programaren egitekoa da proiektu estrategiko banakakoei nahiz lankidetzakoei laguntzea. Proiektu horiek, balio-proposamenak hobetzen eta/edo negozio-ereduak berritzen direnetik, enpresen posizionatze lehiakorra hobetu behar dute. INNOBIDEAK-Kudeabide programaren egitekoa da erakundearen esparru guztien kudeaketa eraginkorrean lehiakortasuna bultzatzea, bide malgua eta enpresen beharretara egokitutakoa eskainita, zorroztasunaren, konpromisoaren eta emaitzen truke. KUDEABIDE: Programa berri bat testuinguru berri baterako JATORRIA Kudeabide programa Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru-aldundien baterako proiektua da, eta erakunde horiek elkarrekin egindako gogoetatik eta enpresei laguntzeko programak garatzen aurretiaz izandako esperientziatik abiatuta sortua da, euskal enpresei lehiakortasun-abantailak eraiki ditzaten laguntza koordinatua emateko. HELBURUA Euskal enpresen lehiakortasuna hobetu dadin bultzatzea, kudeaketa aurreratuaren metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduta, hasierako kontraste baten bidez, eta proiektu pilotuak eta/edo finkatze-proiektuak garatuta. FASEAK ENPRESA HARTZAILEAK • • • • 1 - Hasierako kontrastea. 2 - Ekintza-plana. 2A - Proiektu pilotuak. 2B - Finkatze-proiektuak. • • 5 langile edo gehiagoko enpresak. Jarduera hauetan diharduten enpresak: industria-erauzketa, eraldaketa, produkzioa, produktu-prozesuei lotutako zerbitzu teknikoak (aurrekoekin lotura dutenak), eta informazio- eta komunikazio-gizartearen esparruarekin lotutakoak. Egoitza soziala edo lantokia EAE barruan duten enpresak, bertan esku hartuko baita. • Innobideak-Kudeabide. Gida 1
  3. 3. INNOBIDEAK-Kudeabide programa Kudeaketa aurreratuaren eredua ZER DA? Innobideak-Kudeabide programaren erreferentziazko esparrua da. JATORRIA Eredu hau gauzatu izana Euskalitek koordinatutako erakunde eta instituzio garrantzitsuetako kudeaketako adituen parte-hartze eta adostasunaren emaitza da. HELBURUA Lehiakortasunean beharrezkoak diren hobekuntzak bilatzen enpresak orientatzea du helburu, azken hamarkadetan hainbat esparrutatik ekarritako kudeaketa-kontzeptuak bateratuta: ezagutzaren kudeaketa, erabateko kalitatea, bikaintasuna kudeaketan, berrikuntza eta enpresen erantzukizun soziala, besteak beste. EMAITZAK Ereduan jasotako 6 elementu nagusiak oinarri dira erakundeen lehiakortasuna egituratzeko kudeaketa-sistema garatzeko. Horrek berekin ekarriko du: • Pertsonengan proiektu partekatu bati atxikita egotearen sentimendua sorraraztea. • Enpresa bezeroengana orientatzea, balio-ekarpen bereizgarria eginda. • Berrikuntza enpresaren esparru guztietan aplikatzea. • Gizartearekiko konpromisoa bultzatzea, garrantzizko lehiakortasun-ahalmenen hornitzailea den heinean. • Epe luzerako ikuspegia sortzea, argiro zehaztutako estrategia baten bidez gauzatuko dena. • Interes-talde guztientzat gogobetegarriak izango diren emaitzak lortzea, modu iraunkor eta orekatuan. KONTRASTEA ANTOLATZEA KONTRASTEA + TXOSTENA Innobideak-Kudeabide. Gida 2A - PROIEKTU PILOTUA ESKABIDEAK BALORATZEA KONTRASTEA ESKATZEA (1) (on line) EKINTZA PLANA ESKATZEA (2) (on line) Programaren faseak eta/edo 2B - FINKATZE PROIEKTUA 2
  4. 4. INNOBIDEAK-Kudeabide programa 1. fasea - Hasierako kontrastea HELBURUA ONURAK ENPRESARENTZAT METODOLOGIA Diagnostiko zehatza egitea enpresaren kudeaketaren inguruan, lehiakortasun-hobekuntzari buruzko erabakiak hartu ahal izateko, kudeaketa aurreratuaren eredua tresnatzat erabilita. • Barne-gogoeta kontrastatzea kanpoko talde kualifikatu batekin. Horrek, era berean, jardunbide egokien erreferentziak ekartzen ditu. • Honako hau jasoko duen txostena: - Puntu indartsuei eta hobetzeko arloei buruzko txostena. - Kudeaketaren posizionatze-profila Ereduaren elementuekin lotuta. - Innobideak-Kudeabide programan jarraitu beharreko bideari buruzko gomendioak. Gutxienez, enpresako zuzendaritza-taldearen aurretiazko gogoeta + jardunaldi bateko kontraste-bilera Euskalitek izendatutako taldearekin. 1 Enpresak egin behar du www.kudeabide.com helbidearen bitartez. 2 FASEAK Kontrastea eskatzea Eskabidea baieztatzea Euskalitek egin behar du eta ondorengo urratsak jakinarazi behar ditu: 3 4 Kontrastea prestatzea Kontrastebilera (6-8 ordu) • Euskalitek kontraste-taldea diseinatzen du eta kontrastea egiteko data baieztatzen du enpresa eskatzailearekin. • Enpresako zuzendaritza-taldeak kudeaketa aurreratuaren eredua irakurri behar du, eta kudeaketaren 3 puntu indartsu eta hobetzeko 3 arlo antzeman behar ditu Ereduaren 6 elementuetako bakoitzean. • Puntu indartsuak, hobetzeko arloak eta kudeaketa-profila adostea. • Enpresak lehentasunez landu beharko lituzkeen kudeaketaren elementuak, eta enpresaren eta kontraste-taldearen arteko adostasuna jarraitu beharreko bidearen inguruan (2A eta/edo 2B proiektua). ESKAKIZUNA Hasierako kontrastea etekinez burutzea ezinbesteko baldintza da programaren hurrengo faseetan sartu ahal izateko. INDARRALDIA Hasierako kontrastearen emaitzek 2 urteko baliozkotasuna dute, programaren hurrengo faseetan parte hartzeari begira. Innobideak-Kudeabide. Gida 3
  5. 5. INNOBIDEAK-Kudeabide programa 2. fasea - Ekintza-plana EKINTZA PLANA Hasierako kontraste-txostenaren gomendioetatik abiatuta, enpresak ekintza-plan bat landu beharko du, eredu normalizatuaren arabera. Planak eduki hau izango du: - Aupadak: Kontraste-dokumentuan jasotako hobetzeko arloen ondoriozkoak. - Jardunak: Planteatutako aupadak lortzeko bidea emango dutenak. - Jardunbideak: Planteatutako aupadak lortzeko jardunak bilduko dituztenak. - Helburuak: Jardunbide bakoitzerako zehaztutakoak. - Proiektuak: Jardunbide bakoitzerako zehaztutako helburuei erantzungo dietenak. - Adierazleak: Zehaztutako helburuak noraino gauzatu diren neurtzea ahalbidetuko dutenak. 2A fasea - Proiektu pilotuak HELBURUA Kudeaketa aurreratuko metodologiak praktikan aplikatzeko proiektu pilotuak egitea, hasierako kontrastean antzemandako kudeaketa-esparru batean edo gehiagotan trebakuntza hartuko dutenak. Proiektu horiek enpresaren lehiakortasuna hobetzen lagundu behar dute. ONURAK ENPRESARENTZAT Enpresaren kudeaketa hobetzea, honako hau bilduko duen proiektuaren bidez: • Autoikasketako materiala. • Prestakuntza- eta ekintza-saio presentzialak. • Beste enpresa batzuekin esperientziak trukatzea. • Euskalitek izendatutako aditu baten laguntza pertsonalizatua proiektua garatzeko. METODOLOGIA Programak hainbat kudeaketa-gairekin lotutako hogeita hamar modulu eskaintzen ditu proiektu pilotuak egiteko. Horietako bakoitzean, Euskaliten knowinn metodologia aplikatzen da. Metodologia horrek autoprestakuntzaren eta saio presentzialen konbinazio bat hartzen du, aplikazio praktikoko proiektu baten lanketarekin batera. • Modulu bakoitzean, parte-hartzaileek bere kabuz ikasiko dituzte edukiak Internet bidez. Azterketa-test erraz bat egingo da saio presentzialera joan aurretik, egindako hasierako ikaskuntza indartzeko helburuarekin. 1 2 Saio presentzialak Prestatzaile batekin saioak egingo dira. Horietan sartuko dira proiektuak praktikan jartzeko eta ikasteko, horien jarraipena egiteko eta esperientziak trukatzeko dinamikak eta ariketak. 3 FASEAK Autoprestakuntza Ezarpena Parte-hartzaileek, prestatzailearen laguntzarekin, ezarpen bat garatuko dute, enpresaren beharretara eta kontraste-txostenaren emaitzetara egokitua. Modulu batzuetan, laguntza hori enpresan bertan emango da. • Moduluaren amaieran, etekin-diploma bat entregatuko da, proiektu piloturako bertaratzeeskakizunak betez eta berori amaituz gero. ESKAKIZUNA Dokumentu hori lortzea beharrezkoa da deialdi berean bestelako 2A proiektuak egin ahal izateko. Era berean, beharrezkoa da deialdi berean arlo bereko 2B proiektuetarako laguntzak eskuratu ahal izateko. Innobideak-Kudeabide. Gida 4
  6. 6. INNOBIDEAK-Kudeabide programa KNOWINN-KUDEABIDE moduluen zerrenda (B = Oinarrizkoa, A = Aurreratua) Modulua Elementua ESTRATEGIA ESTRATEGIA Definir, desplegar y gestionar estrategias, objetivos e indicadores a través de mapas estratégicos y cuadros de mando (B) Estrategiak, helburuak eta adierazleak definitu, zabaldu eta kudeatu mapa estrategikoen eta aginte-koadroen bitartez (B) Ordu presentzialak *Kudeabide Prezio € normala Prezioa € (Bezik gabe) (Bezik gabe) 20 280 1.125 20 280 1.125 ESTRATEGIA La gestión por procesos y la definición del modelo de gestión de la empresa (B) 20 280 1.125 ESTRATEGIA Prozesuen kudeaketa eta enpresaren kudeaketa ereduaren definizioa (B) 20 280 1.125 ESTRATEGIA Gestión económico-financiera y resultados clave (B) 15 75 290 ESTRATEGIA Diversificación: nuevos negocios y nuevos mercados (A) 15 280 700 ESTRATEGIA Modelo de gestión avanzada: evaluación de un caso práctico (A) 20 145 360 CLIENTES Ventas y gestión comercial (B) 20 185 745 CLIENTES Orientación al cliente. Captar y gestionar información de calidad sobre cliente y mercado (B) 15 75 290 CLIENTES Sistemas de gestión de la calidad ISO 9001:2008 (B) 20 105 390 CLIENTES Auditorías de sistemas de gestión de la calidad ISO 9001:2008 (B) 10 55 210 CLIENTES Mejora de la productividad - Just Do It (A) 20 390 970 CLIENTES Gestión de compras y relaciones con proveedores y aliados (A) 15 120 290 PERSONAS La gestión de personas (B) 25 280 1.125 PERSONAS Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo (OHSAS 18001:2007) (B) 10 55 210 PERSONAS Implantación de las 5S en taller (B) 13 350 1.390 PERSONAS 5S-en ezarpena bulegoan (B) 13 160 625 PERSONAS Implantación de las 5S en oficina (B) 13 160 625 PERSONAS Gestión y resolución de conflictos (A) 10 75 180 PERSONAS Comunicación interna, una implantación eficaz (A) 15 120 290 PERSONAS Gestión emocional y herramientas de Coaching para el desarrollo profesional en la empresa (A) 25 195 485 PERSONAS Gestión de liderazgo (A) 15 120 290 SOCIEDAD Sistemas de gestión ambiental: ISO 14001 y reglamento europeo EMAS. Auditorías ambientales (B) 10 55 210 SOCIEDAD Compromiso con la sociedad (B) 15 75 290 INNOVACIÓN Herramientas de creatividad y gestión de ideas (B) 20 105 390 INNOVACIÓN Gestión de la innovación: norma UNE-CEN/TS 16555-1 EX (B) 20 145 360 INNOVACIÓN Gestionar y liderar el cambio (A) 15 120 290 INNOVACIÓN Cómo desarrollar una actitud innovadora (A) 25 195 485 INNOVACIÓN Cómo crear equipos eficientes y cohesionados (A) 25 195 485 RESULTADOS Gestión de indicadores y objetivos. Norma UNE 66175:2003 (B) 20 105 390 * Bertaratu bakoitzeko prezioa Moduluak independenteak dira. Zehaztutako irakaste-egutegia, iraupena eta edukiak eskuragarri daude www.kudeabide.com helbidearen bitartez. Innobideak-Kudeabide. Gida 5
  7. 7. INNOBIDEAK-Kudeabide programa 2B fasea - Finkatze-proiektuak HELBURUA ONURAK ENPRESARENTZAT Lehiakortasuna hobetzeko proiektu bat egitea, hasierako kontrastean identifikatutako kudeaketa aurreratuko praktika bat finkatuta. Lehiakortasun-hobekuntzei ekitea, kanpoko aholkulari baten laguntzaz. • METODOLOGIA Diruz lagundu daitezkeen finkatze-proiektuek hasierako kontraste-txostenari erantzun behar diote, eta enpresak landutako ekintza-planean garatu behar dira. • Proiektua garatzeko, beharrezkoa da kanpoko aholkularien lankidetza. Horiek Kudeabide programari eta Kudeaketa aurreratuko ereduari buruzko informazio-saioan egon behar izan dute. Enpresak horiek hautatu ahal izango ditu programaren webgunean (www.kudeabide.com) eskuragarri dagoen zerrendatik. Jarraian, adibide moduan, zenbait proiektu tipologia adierazten dira: HELBURUA Estrategia Bezeroak Honako arlo hauek hobetzera zuzendutako proiektuak: hautatze-prozesuak, ezagutzaren ordainsaria eta garapena, konpetentziak eta lidergo-ahalmena. Gizartea Konpainiaren gizarte-zeregina gauzatzera eta ingurumen-iraunkortasunean lagunduko duten neurriak bultzatzera zuzendutako proiektuak. Berrikuntza Xede hauetara bideratutako proiektuak: berritzeko helburuak eta estrategia zehaztea, barnetestuingurua sortzea eta ingurunearen potentzial berritzailea baliatzea. Horretarako, berrikuntzako proiektuak eta ideiak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatu behar dira. Emaitzak LAGUNTZA ESKATZEA Bezeroekiko harremanak eta balio-katearen elementu guztietan efizientzia sustatuko duten proiektuak (produktuak eta zerbitzuak garatu eta merkaturatzetik hasita, horiek produzitu, banatu eta mantentzeraino). Pertsonak DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN ESPARRUAK ETA PROIEKTUAK Beharrezko informazio estrategikoa eskuratzera eta partaidetzazko gogoeta-prozesuak gauzatzera zuzendutako proiektuak. Horien bitartez, ekonomia- eta finantza-baliabideak, teknologia eta informazioa kudeatzeko estrategia ezarri beharko dira. Emaitza estrategikoak neurtu, ebaluatu eta kontrolatzeko mekanismoak sortzeko bidea emango duten proiektuak; bai bezeroei, bai pertsonei, bai gizarteari, bai berrikuntzari dagokienez ere. 2B finkatze-proiektu baterako laguntza lortzeko, bi deialdi publiko hauetan ezarritako baldintzak bete beharko dira: SPRIrena (gutxienez 50 enplegatu dituzten enpresentzat), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundienak (5 eta 49 arteko enplegatu dituzten enpresentzat). Innobideak-Kudeabide. Gida 6
  8. 8. INNOBIDEAK-Kudeabide programa Funtsezko informazioa enpresarentzat ESKABIDEAK Eskabideei erantzuteko, haien jasotze-hurrenkerari jarraituko zaio, programaren jardun- eta aurrekontu-mugara arte. • 1 - Hasierako kontrastea: Kontrastearen kostuaren % 100 arte. ESKURAGARRI DAGOEN FINANTZAKETA • 2A - Proiektu pilotuak: % 75eko diru-laguntza oinarrizko moduluetarako, eta % 60koa modulu aurreratuetarako. • 2B - Finkatze-proiektuak: Kanpoko aholkularitza-kostuen % 60ko diru-laguntza, honako muga hauekin: - Gehienez 6.000 €, 5-49 langile arteko enpresentzat. - Gehienez 10.000 €, gutxienez 50 langileko enpresentzat. Eskabideak egiteko, jarraibide hauek bete beharko dira: NOLA PARTE HARTU? 1. Kudeabide programaren webgunean erregistratzea (www.kudeabide.com), IFKri, enplegatu kopuruari, lurralde historikoari eta EJZri buruzko datuak beteta. 2. Hasierako kontrastearen eskabidea egitea programaren webgunearen bitartez (www.kudeabide.com). Horretarako, on line galdera sorta labur bat bete beharko da, eta, gainera, Kudeabide programaren hurrengo faseetan parte hartzeko konpromisoaren aitorpena, eta Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatearen aitorpena aurkeztu beharko dira. 3. Hasierako kontrasteari dagokion fasea amaitu ondoren, fase hauetako batean parte hartzea eskatzeko aukera gaituko da: 2A fasea –proiektu pilotuak– eta 2B fasea –finkatze-proiektuak. • 2A fasean parte hartzeko eskabideei dagokienean, on line galdera sorta bat bete besterik ez da egin beharko. • 2B fasean parte hartzeko eskabideei dagokienez, beharrezkoa izango da dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratutako araudiari jarraitzea: SPRIrenak (gutxienez 50 enplegatuko enpresentzat), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundienak (5-49 enplegatu arteko enpresentzat), enpresa zein lurralde historikotan dagoen. DEIALDIAN DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK • Deialdi berean, enpresa batek gehienez bi proiektu pilotu (2A) eskatu ahal izango ditu, baina ez batera. • Deialdi berean, enpresa batek proiektu bakarra (2B) eskatu ahal izango du, hasierako kontrastearen ondoren eta dagokion txostenean hala jasotzen bada. • Deialdi berean, enpresa batek proiektu pilotu bat (2A) egitea aukeratzen badu, finkatzeproiektu bat (2B) eskatu ahal izango du, dagokion kontraste-txostenean hala jasotzen bada. AHOLKULARIA HAUTATZEA Izena emateko eta aholkulariek informatzeko prozesua amaitu ondoren (www.kudeabide.com), 2B proiektuak eskatzen dituzten enpresentzat eskuragarri jarriko da etapa horretan parte har dezaketen profesionalen izenen zerrenda. 2B proiektu bat eskatzen duen enpresak hautatuko ditu, zerrenda horretatik, bere beharrei erantzuten dieten eta egin beharreko proiektura hobekien egokitzen direnak. Zehazki, hautaketa egin aurretik, enpresak jarraibide hauek bete beharko lituzke: • Aholkulariari eskatzea egiazta dezan kudeaketa-aholkularitzan eta/edo enpresa-zuzendari gisa duen esperientzia, enpresa-kudeaketarekin zuzenean lotuta. • Aholkulari horren bezero izan diren enpresei erreferentziak eskatzea. Innobideak-Kudeabide. Gida 7
  9. 9. INNOBIDEAK-Kudeabide programa Funtsezko informazio aholkularientzat • EAEn finkatutako aholkularitza-enpresetako pertsona fisikoak (enpresa horiek ez dute zertan egoitza soziala bertan izan). • 5 urteko gutxieneko esperientzia kudeaketa-aholkularitzan eta/edo kudeaketarekin lotutako zuzendaritza-postuetan. Erantzukizunpeko aitorpena aurkeztuko da eskabidea egiteko unean. • Kudeabide programari eta Kudeaketa aurreratuaren ereduari buruzko informazio-saiora bertaratu izatea. • www.kudeabide.com helbidearen bitartez, horretarako gaitutako formularioa beteta. ESKABIDEAK AURKEZTEA • Eskabideak banaka egingo dira, pertsona fisiko gisa. • Eskakizunak baieztatu ondoren, parte-hartzaileak izena eman beharko du bertaratu nahi duen programaren aurkezpen-saioan. JARDUERA HEDATZEA • www.kudeabide.com webaren bitartez. • Lurralde historiko bakoitzerako aurreikusitako aurkezpen-saioetan. PARTE HARTZAILEAK IZENA EMATEKO EPEA IZENA EMANDAKOEN ZERRENDA 2014ko otsailaren 14tik otsailaren 28ra arte. Beharrezkoa izango da programa aurkezteko saio osora bertaratzea (Kudeabideren funtzionamendua, Kudeaketa aurreratuaren eredua eta aholkulariek horretan duten egitekoa); kudeaketa aurreratuko finkatze-proiektu bat (2B) egiteko enpresek hauta ditzaketen aholkularitzako profesionalen zerrendan agertu ahal izateko. Zerrenda www.kudeabide.com helbidean azalduko da, interesa duten enpresek kontsultatu ahal izateko. Innobideak-Kudeabide. Gida 8
  10. 10. INNOBIDEAK-Kudeabide programa Programaren egutegia Erakunde arteko akordioaren aurkezpena 2014KO OTSAILA 60 egun Gehienez 2 hilabete espedientea Euskaliti esleitu ondoren, kontrastea egin eta entregatzeko Kontrastearen gehieneko balioaldia: 2 urte DEIALDIAK ARGITARATZEA 2B-RAKO ESKABIDE ALDIAREN ITXIERA 2A edo 2B ESKABIDE ALDIAREN HASIERA (kontrastea egin ondoren soilik) Ebazpena iristeordenaren arabera 30 egun 2B-rako diru-laguntza gehienez 60 egunetan ordainduko da, likidazio osoa eskatzen den datatik aurrera. Proiektuak gauzatzeko gehieneko epea: 12 hilabete proiektua hasten denetik Kontaktuei buruzko informazioa Harremanetan jartzeko datuak www.kudeabide.com webgunean azalduko dira. Programari buruzko kontsulta orokorrei 902 702 142 telefonoan erantzungo zaie. Enpresa eskatzaileek euren proiektuen egoeraren jarraipena egin ahal izango dute www.kudeabide.com webgunean. Aribidean dauden espedienteei buruzko kontsultak fase bakoitzaren kudeatzaileei zuzendu beharko zaizkie: FASEAK Erakunde kudeatzailea Telefonoa/e-maila 1. fasea - Hasierako kontrastea EUSKALIT - 944 209 855 / namarika@euskalit.net 2A fasea - Proiektu pilotuak EUSKALIT - 944 209 855 / namarika@euskalit.net 2B fasea - Finkatze-proiektuak - - 902 702 142 / info@spri.es 945 181 181 / jorive@alava.net 943 113 981 / mrazquin@gipuzkoa.net 944 068 008 / berrikuntzazerbitzua@bizkaia.net Innobideak-Kudeabide. Gida SPRI (50 enplegatutik aurrera) Arabako FA Gipuzkoako FA 5-49 Bizkaiko FA 9

×