VANGUARD EKIMENA
Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun
sailburua
Brusela, 2014 / 01 / 30
Smart espezializazio-...
Gure eskualdeko ezaugarri eta aktibo esklusiboak identifikatzeko erabiltzen
dugun metodologiak gure abantaila lehiakorrak ...
Batzordeak aurkezten duen premia-presioak berehalako tresna eta
baliabideak eskatzen ditu, besteak beste, Vanguard Regions...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Eusko Jaurlaritza eta Bruselas akordioa. Euskadi eta beste 14 europar eskualdek industria aurreratua bultzattzen dute Europan.

0 views

Published on

Arantza Tapia, Eusko Jauralitzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren hitzaldia. Eusko Jaurlaritza eta Bruselasen arteko akordioaren sinadura, Euskadi eta beste 14 europar eskualdek Europako industria aurreratuaren estrategia-RIS3 bultza.

Published in: Business
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
0
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Eusko Jaurlaritza eta Bruselas akordioa. Euskadi eta beste 14 europar eskualdek industria aurreratua bultzattzen dute Europan.

  1. 1. VANGUARD EKIMENA Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburua Brusela, 2014 / 01 / 30 Smart espezializazio-estrategiak Euskadik arlo industrialean egindako politika historikoen hedapen naturalak dira. Azken hogeita hamabost urteetan, plan eta estrategien jarraitutasunak, etapa bakoitzeko beharrei erantzunez, Euskadiren modernizaziorako, lehiakortasunerako, espezializaziorako eta dibertsifikaziorako bide eman du. Gure estrategiak uneko gaitasunetan eta aukera gehieneko arloen ustiapenean oinarritu dira beti. Nolanahi ere, eta aurreko plangintzatradizioari jarraiki, eskualdeko lehentasun estrategikoak diagnostikatzeko, eztabaidatzeko eta berrikusteko ahalegin handia egin dugu azken urteetan. Hausnarketa hori integrala da eta parte-hartze handia izan du, eta Smart espezializazio-estrategien diseinuari buruzko EBren proposamenekin lerrokatu da. Gainera, Euskadiren posizionamendua definitzeko abiapuntua da. Hortaz, eskualdeko lehiakortasun-estrategien eta politika industrialeko eta berrikuntzako Europako agendaren arteko konexioa era naturalean irits daiteke, ulertzen badugu RIS3 prozesuak "smart" diren ikerketarako, garapenerako eta berrikuntzarako eskualde-estrategiak definitu nahi dituela, hots, baliabideak eta inbertsioak eskualdeko uneko enpresa-gaitasunekiko eta izan daitezkeenekiko sinergia argiak dituzten arloetara bideratzea. Dirección, Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz Tef. 945 01 99 43 – Fax 945 01 99 31 – e-mail:prentsa-industria@ej-gv.es
  2. 2. Gure eskualdeko ezaugarri eta aktibo esklusiboak identifikatzeko erabiltzen dugun metodologiak gure abantaila lehiakorrak nabarmentzen ditu, partehartzaileak lehentasunezko arloei buruzko ikuspegi partekatuaren inguruan biltzen ditu, eta hiru analisi-alderdi nagusitan oinarritzen da: 1. Enplegu eta aberastasuna sortzen duten eta berrikuntzak erakartzeko eta/edo arakatzeko gaitasuna duten enpresa-trebeziak egotea. 2. Gaitasun teknologiko eta zientifiko garrantzitsuak egotea. 3. Aurreko bi ardatz horiek aukera handiagoko arloetara aplikatu ahal izatea. Hautatutako lehentasun nagusiak ez dira hautapen isolatuak, estrategia orekatu bat baizik, zeharkako lehentasun bat eta Euskadik espezializazio eta gaitasun handiak dituen hainbat sektore konbinatzen dituena. Esate baterako, Manufaktura Aurreratua eta Euskadin funtsezko sektore arloa den Energia. Biak hazkuntza handiko potentziala duten teknologia handiko negozioak bilatzen dituen dibertsifikazio esparru baten aldeko konpromisoarekin konbinatuta. Uste dugu lehentasunak hainbat profil esparruri batzen zaizkiela, eta elkarrekin proposamen sendo, dibertsifikatu eta osagarria eratzen dutela. Lehena erabateko zeharkako estalduran oinarritzen da, eskualdeko tradizio industrial indartsuan, enpresa-sektore askotarikoaren indarrean eta manufakturarekin lotutako gaitasun teknologiko garrantzitsuetan. Bigarrena, energia, balio-katean hainbat lotura dituen kluster baten indarrean eta enpresa global nagusietan oinarritzen da. Gainera, etorkizuneko erronka sozial eta ekonomiko handienetako batzuei heltzeko gaitasun teknologikoak ditugu. Espero dugu lehenesteko ariketa zail honek oso beharrezkoa dugun eraldaketa ahalbidetuko duen egoerara eraman gaitzala, enplegua eta ongizatea sortzeko epe ertainera, berpizkunde industrialaren aldeko Europako Batzordearen jakinarazpenak baieztatzen duenaren arabera. Dirección, Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz Tef. 945 01 99 43 – Fax 945 01 99 31 – e-mail:prentsa-industria@ej-gv.es 2
  3. 3. Batzordeak aurkezten duen premia-presioak berehalako tresna eta baliabideak eskatzen ditu, besteak beste, Vanguard Regions ekimenak mobilizatu nahi dituenak. Gure esperientziaren arabera, eskualde arteko lankidetzak Europako produktuek eta teknologiek merkatu globaletan urratu behar duten bidea lautzen dute, banakako ikuspegiei masa kritiko bat gehitzearen bitartez. Bat egin dugu Vanguard Regions ekimenarekin, zinez uste dugulako eskualde mailako lehiakortasun-tresnek, esaterako, klusterrek, beren jardueren potentziala jaso dezaketela, eskualde arteko lankidetzaren bitartez, merkatu globalei heltzeko erronkak gainditzeko indarrak batuz, gaitasunak osatuz eta beren ekintzen eragina biderkatuz. Eskerrik asko! Dirección, Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz Tef. 945 01 99 43 – Fax 945 01 99 31 – e-mail:prentsa-industria@ej-gv.es 3

×