Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa

on

  • 6,474 views

Arbel Digital Interaktiboa

Arbel Digital Interaktiboa
Arbel digitalak dituen gaitasunak eta etekinak.
Arbel digitalaren erabilpen didaktikoaren EREDUAK

Statistics

Views

Total Views
6,474
Views on SlideShare
3,451
Embed Views
3,023

Actions

Likes
1
Downloads
36
Comments
0

15 Embeds 3,023

http://goizekoizarra.wikispaces.com 1383
http://arbeldigitalak.wikispaces.com 1294
http://moodle9.hezkuntza.net 140
http://bertaikt.blogspot.com 69
http://landako3z.blogspot.com 58
http://egindezagunbat.blogspot.com.es 24
http://gandasikt.wordpress.com 19
http://bertaikt.blogspot.com.es 13
http://www.slideshare.net 10
https://arbeldigitalak.wikispaces.com 6
http://www.google.es 2
http://www.egindezagunbat.blogspot.com.es 2
http://www.blogger.com 1
https://www.google.com.uy 1
http://egindezagunbat.blogspot.fr 1
More...

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa Presentation Transcript

  • 1. ADI A rbel D igital I nteraktiboa
  • 2.  
  • 3.  
  • 4. Ordenagailua eta bideo-proiektagailua ez ezik “arbel interaktiboa” ere baldin badugu “arbel digital interaktiboaren” aurrea gaude. Bertan zuzenean idatzi ahal dugu eta erakuslearen bidez programa informatikoak kotrolatu ( batzuetan baita hatzamerrez ere).
  • 5. Arbel digitalak dituen gaitasunak eta etekinak hobetzeko periferikoak eta gailuak
    • Web kamera: Bideokonferentziak egiteko eta klasean garaturiko prozesu pedagogikoaren zehar emandako pausoak grabatzeko eta erreproduzitzeko.
    • Eskanerra: argazkiak eta ikasleek sorturiko ekoizpenak… digitalizatzeko.
    • Audio-anplifikadorea (bozgorailu-sistemarekin).
    • Telebista-antenarako konexioa (konbentzionala, kable edo satelite bidezko konexioa).
    • DVD-erreproduzigailua eta magnetoskopioa (bideoak eta grabazioak erreproduzitzeko).
  • 6. Arbel digitala non kokatu ?
    • Erabilpen anitzeko aretoan
    • Informatika (IKT) gelan
    • Arbel digital mugikorra
  • 7.  
  • 8. Irakasleak bere azalpenak ikasleei ulerterazteko web orriak eta beste baliabide digitalak (irudiak, eskemak, simulazio birtualak, lan-bideoak, prentsa digitalaren albisteak, aurkezpenak, ipuinak, jolasak,…) erabiltzeko aukera izango du. Beste aldetik D-ROM, DVD eta Blu-rai disk formatuan dauden bideoak eta telebista programak erabili ahalko ditu. Irakasleak Internet-en web orri berriak aurkitu ahala bere apunteekin eta bere ohiko baliabideekin batera erabiliko ditu.
  • 9. Ikasgelan baliabide gehiago erabiltzeko aukera izateak irakasleari lagunduko dio azalpenetan ikasleen banakako ezberdintasunei erantzunak emateko orduan (batzuetan ikusizko euskarriak, beste batzuetan baliabide abstraktuagoak,…). Beste aldetik irakasleak bere ikasleei orientatzeko web orriak eta CD/DVD/Blu-ray formatuan dauden multimedia eta ikus-entzunezko baliabideak erabiliko ditu. Zenbait kasutan irakasleak ikasle batzuei hezkuntza-indargarriak egiteko proposamena luzatuko die (Internetetik eta askotan zuzenketa automatikoko ariketak).
  • 10. Ikasleek, irakasleak ikasgelan jorratuko dituen gaiei buruzko informazioa jaso ondoren: -Internet-en baliabideak bilatzeko aukera izango dute (informazioa, programak, jolasak,…) -Gai honekin lotutako beste motatako baliabideak (CD/DVD/Blu-ray) aurkitu eta taldekideen aurrean aurkeztu. Honela, Internet-en informazio bilatze-lana egiteaz gain bere ikaskideei aurkezteko eta azaltzeko aukera izango dute, bere ikaste-prozesuan lagungarriak diren jarduerak eginez (informazio bilaketa eta hautapena, edukinaren elaborazioa, emaitzen aurkezpena eta ebaluazioa).
  • 11. Irakasleak ikasleei talde-lanean ( web formatuan edo multimedia aurkezpena) aritzeko eta gero besteen aurrean aurkezteko gonbidapena luzatuko die. Proposamen honetatik abiatuta ikasleak trebetasun sozialak, ikertzeko, ideiak partekatzeko, esanahiak finkatzeko eta aurkezpena diseinatzeko aukera izango. Lan hau burutu ondoren azalpen jarduera egiteko unea izango da. Aurkezpenak adierazpen eta komunikazio gaitasunak garatzeko lagunduko dio ikasleari bere lanean.
  • 12. Arbel digitalak informazioa aurkezteko eta komentatzeko erabilera izan ditzake eta talde-lanak burutzeko lagungarria izan daiteke. Irakasleak ikasleei eztabaidatzeko gai bat proposatuko die eta ikasle bakoitzaren rola definitiko du. Bakoitzak bere argudioak justifikatzeko Internet-en bilaketaren lanari ekingo dio. Honela arbel digitalaren erabilpenak elkarrekintza eta talde-eztabaida erraztuko du.
  • 13. Nahiz eta bideo-proiektagailua konektaturik ez egon, funtzionamendu honekin (ordenagailua + inprimagailua + eskanerra) aniztasunaren eta multikulturalitatearen trataerak bermatuta egongo dira. Interneterako konexioa egonez gero informazio iturria eta komunikazio-kanal bezala erabiltzeko aukera izango dugu. Dokumentu bat egiteko, irudiak digitalizatzeko eta inprimatzeko aukerak eskura izango ditugu. Puntualki, irakaslearen jarraibideak jarraiturik, ikasle-taldeak erabili ahal izango du errefortzurako edota jarduera osagarrien moduan edukiak zabaltzeko.
  • 14. Egunero, klaseari hasiera emateko prentsa digitalari begirada bat botatzea oso modu interesgarria izan daiteke. Honela ikasleekin gaur egungo gaiak aztertuko dira: galderak egin eta erantzun, egunkari ezberdinak kontsultatu eta informazioa Internet-en bidez handiagotu, gatazken jatorriak bilatu, hauei buruz eztabaidatu, iritzia eman… Beste aldetik prentsa atzerritarra ere kontsulta daiteke. Era honetan kultura eta hizkuntza aniztasunak lantzeko aukera izango dugu. Teknologia gehiago aprobetxatzeko albisteen aurkezpena txandaka eta taldeka egin daiteke. Irakaslearen rol-a eztabaida sustatzea, orientatzea eta kudeatzea litzateke.
  • 15. Edonongo ikasle, irakasle edo aditurekin komunikazioak egin daitezke korreo elektronikoaren bidez, txat edo bideokonferentziaren bitartez, arbel digitala erabilita. Gainera, gelakide gutiek batera parte hartzeko, ikusteko eta entzuteko aukera izango dute.
  • 16. Irakasleak, elkarkidetza ariketa sustatzeko, onlineko euskarri edo disko baten bitartez interakziozko multimedia-jarduerak proiekta ditzake eta lana antolatu. Adibidez: -Ariketa baten inguruan ikasle bati edo taldeari galderak egin, pentsakera dibergenteak aprobetxatuz eta honela eztabaidak sustatu. -Ikasgela talde ezberdinetan banatu eta partaide bakoitzari bere soluzioa bilatzeko eskatu. Gero emandako soluzio guztiak egiaztatu. -Talde irakurketa interakiboak egin daitezke. -Elkarkidetza lanak egin: Hasiera batean banakako jarduera dena arbel digitalaren bitartez talde-jolas bihurtuko da. Ariketak modu arinean antolatu behar dira ikasleak denbora luzean zain egon gabe, motibazioa eta interesa ez galtzeko.
  • 17. Klasean arbel digitalaren bitartez ariketen zuzenketa kolektiboa (ingelesa, matematika, … ) bizia eta arina egingo da. Irakasleak eta ikasleek ariketei buruz komentarioak egiteko aukera izango dute, zalantzak, ideiak eta iradokizunak azalduz.
  • 18. Edozein momentutan sortutako galderei aurre egiteko informazioa bilatu Internet-en eta denon artean komentatzeko aukera egongo da. Arbela gehienetan era programatuan erabiliko bada ere, batzuetan ustekabean erabiltzeko beharra eta gomendioa ere sortu daiteke.
  • 19. Testu-editore eta arbel digitalari esker irakasleak pantailan idatziko duena proiektatzeko aukera izango du (definizioak, eskemak, eragiketak, …), arbel arruntean egingo balu bezala. Ekokontsumitzailearen "urrezko hiru arauak“ betetzeaz gain (murriztu, berrerabili, birziklatu) hizki-mota eta kolore geihago erabiltzeko aukera izango du. Edozein momentutan testuak mugitzeko, eraldatzeko eta diskoan gordetzeko aukera egongo da eta hurrengo saio batean berreskuratu edota etorri ez den ikasle bati korreo elektronikoaren bidez bidali. Ikasgaia interesgarria bada beti ikasleen artean inprimatzeko eta banatzeko aukera egongo da.
  • 20. Edozein gai hartuta, arbel digitalak sintesi bateratuak egiteko aukera emango digu gelan. Ikasleek beraien ideiak emango dituzte eta idazkaria, testu editorearen laguntzaz, biltzen joango da. Bildumaren proiekzioa egiten den bitartean sintesia denon artean osatu daiteke eta bukaerako idazketa adostu.
  • 21. Ikasle atzerritarrei eskatu ahal zaie Interneten bilatzeko beraien lurraldeen inguruko informazioa, batez ere informazio grafikoa, eta aurkezpen multimedia bat prestatzeko eta gainontzeko ikasleei aurkezteko. Komenigarria litzateke aurkezpena taldean prestatzea eta adibidez, ikasle atzerritar bakoitzak bertako laguntzaile bat izatea.
  • 22. INFO gelan arbel digitala izateak informatika-programak irakatsi eta ikasteko prozesuak erraztuko ditu. Arbel digitalean ikasleak programaren funtzionamendua nolakoa den ikusten joango da eta gero bakoitzak mugimenduak errepikatiko ditu bere ordenagailuan, emaitza berdinak lor ditzakeela ohartarazteko. Errezago ikasten da ikusiz entzunez baino.
  • 23. Ikastetxeak INTRANET-a duenean (Internetekin konexioan) arbel digitala Interneterako leiho bihurtuko da eta errepositorio moduan, interesgarriak izan daitezkeen informazioak eta lanak bilduko ditu (irakasleen eta ikasleen material didaktikoak, irakasgaietarako baliabideak, argitaletxeetako materialak…) Gainera, INTRANETARI esker arbela erabili ahalko da modu asinkronoan, hau da, ikasgelan irakasle batek ikasleekin erabiltzen duen bitartean, beste batek materialak sortu ditzake irakasle gelan eta Info gelan beste ikasle batzuek aurkezpen bat sortu…; material hauek guztiak beharko direnean arbel digitalaren bitartez erabiliko dira.
  • 24. Web kamera eta eskanerraren laguntzaz edozein lan aurkeztu daiteke arbel digitalean. Hau oso interesgarria suertatu daiteke txikiekin, Haur Hezkuntzan adibidez, lanak eta koadernoak denon artean komentatu eta birpasatzeko.
  • 25. Arrakastaren arrazoia: arbel digitalaren magia -Informazio multimedia eta interaktiboaren amaigabeko iturria da, edozein momentutan ikasgelan eskuragarri. -Irakasleriarentzat baliabide ugari aniztasunaren trataeran eta metodologien berriztapenean. -Ikas-saio erakargarriak eta ikus-entzunezkoak. -Ikasleak adiago, motibatuago eta interesatuago daude baliabideetan irudiak testua menperatzen duelako, partaidetza aktiboagoa da, azalpenak errezago jarraitzen dira eta hobeto ulertu edukiak… -IKTen erabilpena txertatzen du ikasgelan: informazioa bilatu, garrantzitsuena hautatu, ordenatu, sailkatu eta kritikatu lanak egin eta aurkezteko… -Gainera, erabiltzeko erraza da, ez du arazorik ematen, gogoa piztu du eta autoestima profesionala areagotzen du.
  • 26. Baliabide hauek irakaskuntzaren bide berriak zabaltzen ditu: Informazio iturri eta baliabide berriekiko berehalako sarbidea ( Interneten bilatzaileen bidez). Komunikazio kate berriekiko atea ( posta elektronikoa, chat, foroak…) ideiak, lanak eta informazioa trukatzeko. Baliabideen sorkuntza zenbait tresnen bidez: argazki makina digitala, bideo kamera, eskanerra, testu prozesadorea, irudi Aplikazio interakatiboen erabilpena ikaste eta irakaste prozesuetan: web orriak, bisita birtualak… Ebaluazioa. Erabiltzaileen ezagupenak eta trebetasunak baloratzeko web orriak daude. Etabar...
  • 27. Perè Marquésen arabera, irakasleriarentzat abantailak dituzte:
    • Hezkuntza baliabide hauen iturria ezin da inola ere ordezkatu ohiko baliabideekin.
    • Arbel digitalari esker hezkuntzaren indibidualizazioa errezagoa da irakaslearentzat.
    • Lan desberdinetarako ikasleen taldekatzeak errazten ditu.
    • Ohiko lanak ez dira hain errepikatuak eta aspergarriak izango.
    • Ebaluaziorako erraztasunak ematen dituzte .
    • Irakasleen eguneratze profesionala ahalbidetzen dute.
    • Beste ikastetxeetan egiten dena ezagutzera ema eta haiekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute.
  • 28. -Adierazpen gaitasunak hobetzen laguntzen dute. -Ikasleari berehalako feedbacka ematen diote Interneten dauden materialen sormenean eta atazen, ariketen eta galdeketa interaktiboen ebazpenean. -Ikasgelan, Hezkuntza premia berezien aurrean elementu integratzailea da. Eta ikasleentzat dituztenen abantailak ere agerikoak dira, adibidez: -Motibaziorako botere handia dute. -Interakzioaren aukera. -Ikasleak bere lanean dituen inplikazioa eta interesa handitzen dituzte. -Berdinen arteko elkarlana eta talde lana bultzatzen dituzte. -Informazioaren bilaketa eta hautaketa trebetasunak garatzen dituzte. -Denon arteko komunikazioan lagungarria da.
  • 29. IKT baliabideak irakasleen zerbitzurako tresnak dira eta ikasgela eta ikasmaila bakoitzeko helburuen arabera erabiliko dira. Egoki erabiltzeko aldaketak beharrezkoak dira ikastetxean ( Ikastetxe kurrikulum proiektuan, ikasgela programazioan…)
  • 30. Ukimenezko teknologia 94/77/64/48 hazbete 16:9 / 4:3 pantaila-formatua Interaktiboa Hari gabeko konexioa USB konektorea Elektromagnetikoa 85/77 5 hazbete 16:9 /4:3 pantaila-formatua Arkatz digitala Vileda Hari gabeko konexioa USB konektorea 77 hazbete 4:3 pantaila-formatua Arkatz digitala USB konektorea 88 / 77 hazbete 4:3 pantaila-formatua Arkatz digitala ViledaElektromagnetikoa USB konektorea Gailu honek edozein arbel zuri, segundutan, arbel digital interaktibo bihurtzen du, horrek dituen ezagarri eta gaitasun guztiekin. Clasus IpBoard Beam Projection Interwrite Smart Board
  • 31. 77 / 64 hazbete 4:3 pantaila-formatua Interaktiboa Vileda USB konektorea 77 / 82 hazbete 16:9 / 4:3 pantaila formatua Arkatz digitala USB konektorea Altzairu esmaltatuzko arbel zuria da. Idazteko eta proiektazeko erabiltzen da. MIMIO teknologiaren bitartez altzairuzko gainazala arbel interaktibo bihurtzen da. 105 / 72 / 60 hazbete 16:9 / 4:3 pantaila-formatua Arkatz digitala Vileda Elektromagnetikoa USB konektorea 95 / 78 / 64 hazbete Elektromagnetikoa Hari gabeko arkatz elektronikoa USB konektorea Clasus IpBoard Beam Projection Interwrite Smart MIMIO Board Clever Board Promethean Cambridge Board ( Hitachi ) TeamBoard
  • 32. ADIren aplikazioen sailkapena (Metodologiaren arabera ) 1. Era tradizionala: arbelean materialen aurkezpen arrunta. 2. Berrikuntza teknologikoen aplikazioa: grafikoak, animazioak (flash, applets,..) eta interaktibitatea erabiliz 3. Berrikuntza metodologikoen aplikazioa, metodologia aktiboa: lan kooperatiboa, talde-lana, eztabaidak
  • 33. La pizarra digital (Internet-en / José Dulac) Marques Graells, Pere. “La pizarra digital en el aula de clase”. Redes La pizarra interactiva como recurso en el aula La pizarra digital (Internet-en Grupo DiM / Jose Pere Marquès)