Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Like this? Share it with your network

Share

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

on

  • 1,109 views

Petronor. Cuento sobre el Athletic en euskera. Athletic Geuria.

Petronor. Cuento sobre el Athletic en euskera. Athletic Geuria.

Statistics

Views

Total Views
1,109
Views on SlideShare
1,109
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
10
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera Presentation Transcript

  • 1. Athletic geuria !
  • 2. Ni Nerea naiz, Athletic taldearen zale amorratua. Zure urteakizango ditut, eta neska oso arrunta naiz. Tira! Neska arruntanaiz… baina ez guztiz. Kontua da futbola oso gustuko dudala,eta gainera Athleticekoa naizela.Muskiztarra naiz. Muskiz Bizkaiko udalerria da. Bizkaiko kostaldekomendebaldeko muturrean dago. Iparraldean Bizkaiko Golkoa;hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto eta Zierbena etamendebaldean Kantabriako Urdialaitz ditu mugakideak.Muskizeko historian gizon handi bat daukagu; Lope GartziaSalazar, 1399. urtean jaiotakoa. Banderizoen guda garaianhartu zuen parte eta haren omenez jauregi eder batdaukagu herrian, Salazartarren dorretxea. 2 3
  • 3. Neuk ere herriko futbol taldean jokatzen dut, mutilekin batera. Azken partidan, entrenatzaileak aurrelari jarri gintuen biak, eta Peiok gol biNire gelan mutilei biziki gustatzen zaie futbola, sartu zituen. Nik partidako hirugarrena sartu nuen, azken minutuan, buruz.baina ni neu naiz gelako neska bakarra futboleko Ligan. Peiok bi gainditu zituen, niri baloia bikain luzatu zidan airez eta nik atezainaren eskumako aldera jaurti nuen. Taldeko lagunek zoriondu egin nindutenGure futbol taldeko kamiseta urdina eta zuria da, eta prakak urdin eta Peiorengana nindoala, berak marrubi-musua eskaini zidan, irribarretsu.kolorekoak. Entrenamenduetan, lehenengo, gorputz beroketak egitenditugu. Peio nire ondoan jartzen da. Primeran jokatzen du eta Zenbat gustatuko litzaidake San Mameseko futbol zelaian jokatzea, “Athletic!,oso eskuzabala da. Athletic!, zu zara nagusia” entzutea! Itzela izan behar da, gero, jokalarientzat. Ikaragarria! 4 5
  • 4. Aitak futbola du gustuko. Bere sasoian, futbolean jokatzen zuenean, bazegoen Athleticen goi mailako futbolari bat atezaina zena. Apartekoa zen, haren izena Iribar, TXOPO ezizenez ezaguna, munduko atezainik bikainena garai hartan. Aitak dio baduela gordeta Iribarrek antzina oparitu zion posterra, sinadura eta guzti. Posterrak honela dio: “Andoniri, Muskizeko jokalariari, besarkada bero batekin”.6 7
  • 5. Aitite, aita, nire neba Joseba eta laurok oso gustuko dugu hamabosteanbehin Muskiztik San Mames futbol zelaira joatea. Etxean zuri-gorridunelastiko berria jantzi, ogitartekoak prestatu, Muskiztik trena hartu etaSan Mamesera goaz, pozez kantari. Hura da poza bihotz barreneandudana!San Mamesen, gure eserlekuetan eseri eta laster honako abesti hauentzuten dugu:“Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic, Athleeeeeeeeeetic,A la bi, A la ba, A la bim bom bam, Athletic, Athletic, geuria”.Athletic geurea. Kanta hori entzutean zoratu egiten naiz, nire nebaJoseba eta biok saltoka eta oihuka jartzen gara.Halako zirrara handia sentitzen dut, oilo-ipurdiak ileak lazteraino!Futbola gustuko dugunontzat oso bereziak diraSan Mameseko futbol-partidak. Eta Athleticekzoratu egiten nau. Handitzean Athleticekoneskatoen taldean jokatu nahiko nuke, jakina! 8 9
  • 6. Gure etxean denok dugu futbola gustuko. Eta aititek ere bai. Beti dabilkit Muskiztik atera gara, pozez kantari. Trena hartu dugu etagora eta behera Athleticen kontuekin, Zarra gora, Panizo behera, Iriondo txiri-txiri heldu gara. Trenak San Mames futbol zelaiarengora, Gainza behera. “Haiek ziren futbolari bikainak, haiek!” –dio sarritan. ondoan utzi gaitu.- Aitite, ez dakit nortzuk diren - Heldu gara. San Mames futbol zelaia ikustera goaz aipatzen dituzun jokalari horiek! –esaten –esan du aititek-. Gaur Athleticen aurkezpena da. diot Athleticen kamiseta janzten dudan bitartean. - Hara! Egia da. Ahaztuta neukan gaur aurkezpena dagoela- Nerea, nahi al duzu Bilbora etorri gauzatxo bat ikustera? San Mamesen. Athleticeko jokalariak ikusiko ditugu? -galdetu dit aititek. - Jakina!- Jakina! Zer erakutsi behar didazu, bada? –erantzun diot.- Bertan egon arte, sorpresatxoa da. 10 11
  • 7. Laster Athleticen ereserkia entzun da lau haizeetara: - Nerea, ikustera goazen futbol zelaia Athletic, Athletic, eup! 1913. urtean inauguratu zen. Katedrala Europako futbol zelairik Athletic gorri ta zuria zaharrenetariko eta tradizio handienetariko bat da –esan dit aititek. danontzat zara zu geuria. Herritik sortu zinalakoJende-pila dago futbol zelaian sartzeko. Ilaran jarri gara eta sartzean sarreratxo bat maite zaitu herriak.eman digute. Zozketa baten parte hartzeko da, eta jokalarien kamisetak zozketatuko dituzte. (………………………)Sarrera nagusia hartu dugu eta beste haur batzuekin batera eskailerak arineketan jaitsieta ordezko jokalarien eserleku ondoan eseri naiz. Ezin aurrerago. Jendea txaloka hasi da. Halako baten, jokalari guztien izenak esan dituzte bozgorailuetatik. Gorka Iraizoz, Fran Yeste,Pixka batean itxaron dugu. Aititek irribarre gozoa eskaini dit. Ni artega nago. Joseba Etxeberria, Markel Susaeta, Aitor Ocio… 12 13
  • 8. Aitite pozik ikusten dut. Jokalarien kamisetarekin egin - 507 zenbakia daukana ateradut amets. Joseba Etxeberriak berba batzuk aipatu ditu: dadila futbol zelaira 20 zenbakia daraman kamiseta hartzera –dio- Athleticen zaleak, aurrera! Iribarrek.Gero presidenteak hartu du parte. Kepa Junkeraren - Hara! Aiba! Zer diozu?abestiak entzuten dira nonahi.Jokalariek bira batzuk eman dituzte futbol zelaitikbarrena, eta zaleak agurtzen hasi dira.Ikuskizuna amaitzeko dago. Orduan Iribarrekzozketari hasiera eman dio: 222 zenbakia,476 zenbakia, 507 zenbakia, 507... Aititek sarreran eman dioten zenbakia hartu eta begiratu du: - Nerea, Nerea, 507 zenbakia daukagu, begira! –aititek. Arineketan atera naiz. Hankak dardarka dauzkat. Saritutako zenbakia aurkeztu dut eta Aitor Ociok berak jantzi dit kamiseta. Zoramena! Nire bizitzako egunik politena izan da gaurkoa. 14 15
  • 9. ATHLETICEN GARAIKURRAK - Nerea, Nerea –deitu dit aititek irribarrez- Esan amatxori gaur bisitari goazela Bilbora. - Nora bada, zein lekutara? - Bidean esango dizut –aitite pozez kantari. Bilbora heldu gara, betiko moduan, trenez. - Gaur Athleticen museoa ikustera goaz. Han Athleticek irabazitako garaikurrak eta argazkiak ikusiko ditugu. Areto handi batean sartu gara; hamaikatxo garaikur ikusten ditut.16 17
  • 10. Argazki-pila eskegita daude. Ez dakit nortzuk diren argazkietakoak.Aitite betiko erretolikarekin hasi zait berbetan:- Argazki honetan agertzen dena Zarra da, jokalari bikaina. Eta beste hau Gainza. Geldi! Hau Pitxitxi da!- Nor esan duzu dela jokalari hori? Aitite jakitun dago Pichichiren bizitzaz.- Rafael Moreno Aranzadi, Pichichi izenez ezaguna, Bilboko Athletic Clubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1912. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau Kopa irabazi zituen, eta An- bereseko Joko Olinpiakoetan zilarrezko domina lortu zuen. Espainiar selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen.San Mames futbol zelaiko harmaila nagusian, bere omenezko irudi batdago. San Mamesen aurreneko aldiz jokatzen duten taldeek irudiarenaurrean lore sorta bat uzteko ohitura dute.- Orain bai. Marca kirol egunkariak jokalariaren ezizena daraman sari bat ematen dio urtero, denboraldian gol gehien sartu dituen futbolariari –esan diot jakinguraz.- Horixe, bada. 18 19
  • 11. Aitite pozarren dago antzinako jokalarien argazkiak ikustean. - Aitite! Nor da jokalari hau? –galdetu diot jakinguraz.- Hara, etorri hona, Nerea. Hau Clemente da, eta beste hori Iribar da. - Aurrez aurrez daukazu Athleticeko beste jokalari historiko bat. Julen Guerrero, luzaroan zortzi zenbakia eraman duena.Hainbat izen esan dituen arren, bat ere ez zait ezaguna egiten. Ondoan zenbaki batzuk ikusi eta irakurri ditut: 1898-2008. Ene! MatematikakoHalako batean, jokalari baten argazkia ikusi dut. Ezaguna egiten zait, haren eragiketa egin eta di-da batean konturatu naiz gure Athleticek 110 urte beteaurpegia telebistan inoiz edo behin ikusita daukadalako, baina haren izena dituela. Hau marka! 110 urte futbolean jokatzen eta 1. mailatik inoiz jaitsiez dakit zein den. gabe, bertako jokalariekin bakarrik. Hau marka! 20 21
  • 12. GARAIPEN HISTORIKOA Argote ziztu bizian atera da eta tarte handi samarra du inguruan,Ondoko gelara sartu gara jarraian. Athleticek historian izan dituen hegalean gora doa, baloia oinari itsatsita balu bezala. Erdian Endikaurtez urteko futbol taldeak daude eskegita. Aititek memoria handia ikusten du. Argotek eskuinarekin baloia luzatzen dio Endikari. Honekdauka futbol kontuetan. Oso ondo gogoratzen da noiz irabazi genuen baloia jaso eta penalti eremurako bidea hartu du. Orduan Barcelonakoazken kopa 1984an. atezaina atera zaio bila eta Endikak izugarrizko ostikoa eman dio baloiari. Baloia zelai arrasean atera da,Halako baten kontu kontari hasi zait: ate barrura sartuz. Gola!”“Athletic Barcelonaren aurka Kopa jokatzen ari da. Zubizarretak Honela kontatzen du aititek final hura.ateko sakea egin du, aurrera, ezkerraldera. Urtubi, gure herrikojokalaria, ezker hegalean jarrita dago. Baloia kontrolatu du eta - Astinaldi ederra eman genien urte hartannori pasatu begira hasi da. Maradonak oinetatik kendu nahi dio Barcelonakoei. Eta hori Maradonarekinbaloia. Urtubik begiratutxo bat egin eta Argoteri jaurti dio. jokatu zutela! –dio aititek harro-harro. 22 23
  • 13. Aititek eta aitak etxean daukate partida hura grabatuta. Noiz edo noizpizten dute telebista, sartzen dute bideoa eta telebistari begira daude.Aitite pozik zoratzen jartzen da irudiak berriro ikusten dituenean:- Urte hartan irabazi genuen Liga eta Kopa, Clemente entrenatzaile zelarik. Athleticek titulua eskuratzeaz bat, milaka eta milaka lagun inguru atera ginen kalera, garaipena ospatzera. Athleticeko jokalariek itsasadarra zeharkatu zuten goitik behera, Athletic izeneko gabarra batean, eta Bizkaia osoaren gorazarrea jaso zuten, kantuka, oihuka, negarretan, irribarreka, itsasadarraren bi ertzetan pilaturik zegoen jende andana, heroi zuri-gorriei etengabe txalo egiten eta biba eta goraka ari zela.Ni txundituta gelditu naiz aititeren berbak entzutean.- Zer da delako gabarra hori? –galdetu diot.- Ez duzu hori ikasi eskolan ala? Entzun. Ibai-ontzi bat da, normalean merkantziak garraiatzeko erabiltzen dena. Athleticek bi Ligak irabazi zituenean, 1983. eta 1984. urteetan, jokalariak gabarran etorri ziren Bilboko udaletxeraino. Hantxe geunden, milaka eztarri oihuka ibaiaren bi ertzetan ongi-etorria eman nahian. 24 25
  • 14. Gabarrarekin txundituta gelditu naiz. Argazkiak ikusten eman dugu luzaro, eta halakobatean, hara non ikusten dudan etxean daukadan posterra, BBK-k emandakoa.Orain bai. Aititeri diotsot:- Begira, hauek dira nik ezagutzen ditudan jokalariak: Fran Yeste, Joseba Etxeberria, Gorka Iraizoz… Aitite, badakizu zer?- Zer da, bada?- Duela hilabete bat, aitak Lezamara eraman gintuen Joseba eta biok Athleticeko jokalarien entrenamendua ikustera. Joseba Lezamara joaten zen lehenengo aldia zenez, boligrafoa, kamiseta, atezainen eskularruak eta argazki kamera eraman zituen. 26 27
  • 15. Argazki bat egin nahi zuen Gorka Iraizoz atezainarekin etaeskularruak sinatzeko eskatu zion. Hura bai ezustea Gorkaatezainak esan zionean:- Gorde eskularru horiek. Hemendik aurrera neureak jantziko dituzu!Eta bereak eman zizkion, sinadura eta guzti. Joseba nega-rretan hasi zen, pozez negarretan eta Gorkak musu handibat eman zion.- Etorri, argazki bat egingo dugu –esan zion gero.Egun, Gorkaren eskularruak eskolara eramaten dituenean,lagunak zur eta lur gelditzen zaizkio Josebari. Denek nahidute Gorkaren eskularruak janztea eta Josebak atseginhandiz uzten die lagunei janzten.Ez al da gauza ederra sentitzen dituzun kolore gorria etazuria biziki maitatzea? 28 29
  • 16. ATHLETICEN INGURUAN TXAPELKETAGure ikastetxean Amaia da gorputz hezkuntzako irakaslea hainbat Txapelketa hurrengo gorputz hezkuntzako klasean egingo da, datorren ostegunean.mailatan. Gaur, andereño Amaiak ezagutzera eman digu txapelketabat egingo dugula. “Txapelketa kulturala” deitu dio. Zeri buruz? - Hainbat galdera desberdin izango dituzue Athletici buruz,Athletici buruz. Saridunak kopa bat eroango du etxera. besteak beste historia, jatorria, harrobia eta jokalariei buruz –esan du andereño Amaiak. Gelako mutilek berehala eman dute izena. Eneko irribarretsu dago - Mikel da, dudarik gabe, denetan gehien dakiena! kopa eskuratuko duela uste duelako. -aitortu du gelako Idoiak, eta Idoiak inork baino hobeto daki zertaz ari den, Gelako super-jakintsua den Mikelek Mikelez maiteminduta dagoelako. ere izena eman du. Neskatoen artean Amaiak, Enarak eta nik neuk eman dugu izena. 30 31
  • 17. Eskolako klaseak amaitutakoan, herriko liburutegira jo dut eta bertako arduradunari Athletici buruzko informazioa eta argibidea eskatu dizkiot. Liburuzainak liburu aparta ekarri dit eskura, haren izenburua “Athletic Club, Mito baten kronika” da. Astebete daukat irakurtzeko eta liburutegira itzultzeko. Liburu bitxia da, ederra. Athleticen historia bilduma agertzen da. Hastapenak, txapelketak, garaikurrak, emaitzak… Andereño Amaiak lehia bizia izango dugula aipatu du, izan ere, inoiz baino ikasle gehiagok eman dute izena.32 33
  • 18. Txapelketa eguna heldu da. Asko garenez, parte hartzaileakareto nagusian elkartu gara.- Entzun ondo, arretaz –esan du andereñok-. Hainbat gelatatik izena eman duzue eta hamar galdera prestatu ditut zuek orri batean erantzuteko. Galdera batzuk errazak dira eta guztiok ezagutzen dituzue, baina beste batzuk oso zehatzak dira, ondo erantzun beharrekoak.Andereñok galdera-orria banatu du. Atzean eserita nagoenez,azkenengotakoa izan naiz orria jasotzen. 34 35
  • 19. Poliki-poliki irakurri ditut hamar galderak. Ez nago batere urduri.Galderak hauek dira: NORTZUEK OSATZEN ZUTEN ANTZINA ATHLETICEN AURREALDE HISTORIKOA? Iriondo eta Venancio izenak Zarra orrian idatzita datoz. Ni, orduan, aititek aipatzen zituen hiru izen Panizo arrarorekin oroitu naiz. Aititeri entzuna nion bazela aurrelari bikain bat Athleticen Zarra izena zeukana. Eta Zarrarekin batera beste bi jokalari apartak ere bai: Panizo eta Gainza. Hiru izen horiek idatzi ditut, ZARRA, PANIZO eta GAINZA. 36 37
  • 20. ZEIN DENBORALDITAN IRABAZI ZUEN AZKENEZ ATHLETICEK LIGA?Ni jaio gabe nengoen oraindik, baina gabarrarekin gogoratu naiz,izan ere, Liga irabazitakoan Athleticeko jokalariak gabarran etorriziren udaletxera. Azken Liga 1983-1984. denboraldian irabazi zen,Javier Clemente entrenatzailea zelarik. 38 39
  • 21. ZEIN DA ATHLETICEN EGOITZA?Erraza, oso erraza, pentsatu dut.1988az geroztik, Ibaigane jauregia da Athleticen egoitza;izan ere, urte horretan Clubak erosi zion eraikuntzaadministrazioari. Gregorio Ibarretxe arkitektoaren lana da,eta 1900ean eraiki zen, Ramon de la Sota, orduko ontzijabeeta enpresaburu garrantzitsuaren aginduz.Jauregia mende hasierako zahar kutsuko etxeen adibidebitxia da. Erdisotoan, Cluben prentsa aretoa dago.Eta gainerako hiru solairuetan, bulegoak eta Clubbaten egoitzari dagozkion gelak daude. 40 41
  • 22. NOR DA GAUR EGUN ATHLETICEKO KAPITAINA ETA ZER DAKIZU BERARI BURUZ? Joseba Etxeberria da Athleticeko kapitaina. ...... Elgoibarren jaio zen 1977an. 8 urterekin herriko San Bartolome ikastolan hasi zen jolasten. Gero, Elgoibarren eta Real Sociedadeko behe kategorietan jokatu zuen. 17 urterekin egin zuen lehen denboraldia Athleticen. Zinema eta saskibaloia gustuko ditu. 100 gol baino gehiago sartu ditu Athleticekin. Iribarren atzetik Athleticen partida gehien jokatu duen jokalaria da.42 43
  • 23. Bosgarren galderan historia bat kontatu behar da. BA AL DAKIZU ZEIN DEN ATHLETICEN FUTBOL ZELAIAREN HISTORIA?Aititek kondaira bitxia kontatu zidan behin San Mamesi buruz.“1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen San Mames eta Pichichi mitikoakdauka lehen gola sartu izanaren ohorea. Athletic futbol taldearen zelaiariSan Mames izena eman zitzaion, inguruetan, Amadeo de Saboyak 1872aninauguratu zuen San Mames egoitza bertan zegoelako.Egoitza hori 273. urtean zirko erromatarrean martirizatu zuten Mames deCesarea haur santuari eskainitako ermita zahar baten lurretan eraiki zen.Haur hura, kondairak dioenez, lehoiaren erasotik aske geratu zen eta,ondorioz, lehoiek ez zioten ezer egin”. 44 45
  • 24. Etenalditxo bat egin dut. Albora begiratu eta Mikel artega, Gero San Anton eliza eta zubia, Gernikako arbolaurduri ikusi dut, batera eta bestera begiratuz. Gelako beste eta otso bi gehitu zizkioten ezkutuari,ikaskide batzuek di-da batean bete dute orria. gaur egungo itxura hartu arte. ATHLETICEN EZKUTUAK ZER DAUKA BARRUAN?Galdera honen erantzuna aititeri entzuna nion. Athleticenlehen ezkutuak bandera zuri-gorri bat zuen, taldearen izenekolehen letrekin eta larruzko baloi baten inguruan. 46 47
  • 25. Andereñori halako galderak egitea asko gustatzen zaio. Beti esaten digu emakumeok geure burua aurrera atera behar dugula. EGON OTE DA ATHLETICEN LEHENDAKARITZAN EMAKUMERIK? Ana Urkijo abokatua da. 12 urterekin Athleticeko bazkide egin zen. Lamikizek dimisioa eman zuenean presidente izendatu zuten. Hala, Clubaren 108 urteko historiako lehenengo emakume presidentea da. Aurretik ere apurtu zuen ordura arteko gizonen nagusitasuna, 1990. urtean zuzendaritzako kideko lehen emakumea izan zelako Jose Julian Lertxundi presidentea zen garaian. Urkijok txiki-txikitatik jaso du Athleticen filosofia etxean. Bere aita Beti Duñabeitiaren zuzendaritzako kide izan zen (1977-1982), eta hark oso umetatik igandero eraman zuen San Mamesera.48 49
  • 26. EMAKUMEZKOENTALDEAKZENBAT LIGAIRABAZI DITU?BAT, BI, HIRUALA LAU? Banekien bat baino gehiago zirela. Athletic Clubek laugarren Superliga irabaztea lortu zuen. Azken mementora arte pil-pilean egon zen Superliga. Lau Liga. Itzel! 50 51
  • 27. ZER DAUKA BEREZITZAT SAN MAMES ZELAIAK ETA ZEIN IZENEZ EZAGUTZEN DA? Ez dago zalantzarik. 1951-1952 denboraldian “Katedralean” San Mamesen arkua eraiki zuten. Zelaiaren eraikuntza ezaugarriena izateaz gain, berari esker zutaberik egin behar ez denez zelaiaren puntu gehienetatik ongi ikustea ahalbidetzen zuen.52 53
  • 28. Heldu naiz hamargarren galderara. Andereñok “jokoz kanpora” harrapatu nahi gaitu. Galdera guztietatik zailena jarri digu, inork ez erantzuteko modukoa. Honela dio: ZENBAT LAGUNENTZAKO TOKIA EDUKIKO DU ATHLETICEN FUTBOL ZELAI BERRIAK? 42.000 57.000 70.000Atera kontu. Eskerrak futbol zelai berriari buruz zerbait dakidan.Athleticen futbol zelai berriak 57.000 lagunentzako tokia izango du. 54 55
  • 29. Amaitu dut. Ia ordu bete behar izan dut galdera guztiak betetzeko. Orria andereñori eman eta zera esan du: - Biharko jakingo duzue nork irabazi duen KOPA. Jolastokira atera gara. Mikel haserre zegoen, ez zituelako galdera bi bete. Nire gelako Amaiak eta Enarak galdera bat erantzun barik utzi dute. Nik, ostera, denak erantzun ditut. Biharamunean, andereño etorri da eskuan KOPA dakarrela. - Entzun ondo: askok hartu duzue parte txapelketan eta zorionak guztioi parte hartzeagatik. Batek erantzun ditu galdera guztiak zuzen. Eman diezazkiogun zorionak NEREARI, bera izan delako irabazlea! Andereñok KOPA eman dit. Oso pozik nago. Etxera joan naiz eskola bukatutakoan eta aititeri erakutsi diot garaikurra: - Egunen baten eskuratuko duzu horren moduko garaikurra futbolean ere. Egun ederra izan da. Amets egin dut San Mamesen jokatzen dudala.56 57
  • 30. EMAKUMEZKOEN TALDEALiga txapelketako azken partidan nago. Athleticeko emakumezkoen taldeanjokatzen dut. Lezama daukat jokalekua, eta jende asko dator gu ikustera.Aurten Liga irabazteko gaude eta oso pozik nago. Jarraitzaileen pozasekulakoa da. Bost minutu baino ez da falta neurketa bukatzeko…eta berdinketa hutsarekin ez gara lehenak sailkatzen Ligan. Azken partida hau San Mamesen jokatzen ari gara Levante taldearen kontra. Husna gaude. Amaiak, gure aurrelariak, orkatila bihurtu du. Entrenatzaileak esan dit orduan: - Aurrera Nerea, beroketak egin, Amaiaren ordez aterako zara eta. Ni ez nago batere urduri. Futbol zelaira atera naiz. Entrenatzaileak agindu zorrotza eman dit aurrean jokatzeko. Gero eta zailagoa da jokaldietan baloia kontrolatzea. Atzelariek kanpora jaurti dute baloia. Baloia bularrez gelditu dut. Markatzaile bati jauzi egin ondoren, baloia eskuineko belaunaren gainean erortzen utzi eta, oinaren kanpoaldearekin jota, gol erabakigarria sartu dut. 58 59
  • 31. Nire taldekoek nire gainera salto egin dute zorionak emateko. Tribunan ikusleak elkarri besarkadak emanez ari dira, saltoka, dantzan, musuka. Minutuak ezin astiroago igarotzen dira. Falta bi dira oraindik… - Eutsi, eutsi –diosku entrenatzaileak. Azkenean, neurketaren txistua entzun dut. Txapeldunak gara. 1-0. Athletic txapeldun! Jarraitzaileen poza sekulakoa da. Aparteko zoramena harmailetan. Hura poza bihotz barrenean daukadana! Bihotza taupaka daukat. Sentipen zoragarria da, inoiz ahaztuko ez dudana. AUPA ATHLETIC, ZU ZARA NAGUSIA!60 61
  • 32. Kaixo. Argazkian ikusten duzuna ni naiz. Antton dut izena (etxean, Bide batez esango dut nire ametsa Athleticen jokatzea izanAndoni), Usansolon bizi naiz eta eskuetan duzun liburua neuk dela. Eta amets hori bete dudala liburu hau zuentzat idatziidatzi dut. dudanean.Haurren eta gazteen mundua gustuko dudanez, ipuin eta kondaira Oraingo honetan, Athleticeko futbolzale amorratua den Nereaasko kontatu eta idatzi ditut zuentzat. neska baten istorioa aurkeztu nahi dizuet. Nereak amets polit eta handi bat dauka: Athleticen emakumezkoen taldean jokatzea,Atsegin dut, zalantzarik gabe, aititeren ipuinak eta kontuak edonon kolore zuri-gorriak maitatuz.aditzea, batez ere Athletici buruzko pasadizoak badira. Ez al da gauza ederra eta polita Athletic maitatzea?Horrexegatik idatzi dut ipuin hau, ATHLETIC GEURIA, aititekAthletic maitatzen irakatsi zidalako, barru-barrutik gainera. Ondo pasa Nerearekin eta Athleticekin.
  • 33. Babeslea: PetronorIdazlea: Antton Irusta ZamalloaIlustratzailea: Enrique Morente LuqueMaketazio eta diseinu lanak: Triángulo PublicidadInprimaketa: ZureGure esker onak Athletic Club taldeari argazkiak uzteagatik© Petronor 2008
  • 34. Athletic, Athletic, eup! Athletic, gorri ta zuria danontzat zara zu geuria Erritik sortu ziñalako maite zaitu erriak. Gaztedi gorri-zuria zelai orlegian Euskalerriaren erakusgarria. Zabaldu daigun guztiok Irrintzi alaia: Athletic, Athletic zu zara nagusia Altza Gaztiak Athletic, Athletic, gogoaren Indarra. Aritz zarraren enborrak loratu dau orbel barria. Aupa mutilak aurrera gure gaztiak Bilbo ta Bizkai guztia goratu bedi munduan Aupa mutilak gora beti Euskalerria Athletic gorri-zuria geuria.Bilbo ta Bizkai guztiak gora!Euskaldun zintzoak aurrera!