Gida'13 14-1

336 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
336
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Gida'13 14-1

  1. 1. 1 EUSKAL NAZIONALISMOA XXI. MENDEAN master ofiziala UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailak eta Politika eta Administrazio Zientzien sailak antolatua -- Ikerketara bideratutako masterra (Nazionalismoa XXI. Mendean Doktoretza Programarako sarrera zuzena) -- Ikasgaiak euskaraz emango dira, oro har (batzuetan gaztelaniaz) -- Sartzeko baldintza: lizentziatua edo diplomatua izatea -- 60 kreditu ECTS (48 beharrezko, eta 12 Master Amaierako Lana) -- Gutxienez 30 kreditutan matrikulatu behar da -- Prezioa: 29,27 € kreditu bakoitzeko. (UPV-EHUren 4. esperimentaltasun- gradua). -- Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira; arratsaldez, 16etatik 20etara; iraila-maiatza bitartean. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Leioa-Bizkaia) Aurkezpena Master honen helburu nagusia da ikaslea nazionalismoaz eta, zehatzago, euskal nazionalismoaz kalitatezko ikerkuntza egiteko gaitzea. Ezinbestean, helburu horrekin batera datoz gogoeta teorikoari eta jardun enpirikoari dagozkionak. Gogoeta teorikoari dagokionez, abiapuntua da nazionalismoa identitatea zehazteko prozesu sozial zaharra eta berria dela, aldi berean. Horrexegatik, estatu modernoaren sorkuntzari lotua, lehenik, eta
  2. 2. 2 gerora, globalizatu eta kulturalki anitz diren egungo gizarteen markoan aztertuko dira nazionalismoa eta mugimendu nazionalistak. Hartara, euskal nazionalismoa ere zaharra eta berria da. Jatorrietara joko dugu, hortaz, XXI. mendera arte izan duen bilakaera historikoaz jabetzeko. Eta, hain zuzen ere, azken garapen horri erreparatuko diogu bereziki, euskal gizartearen arlo desberdinetan darabilen jarduna aztertuz: kulturan, hizkuntzan, ekonomian, politikan, … Eskubide politikoen ezarpena dela, hezkuntza sistemaren euskalduntzea dela, edota gizartearen kultura aniztasuna dela, besteak beste, euskal nazionalismoaren eragile politiko, sozial eta sindikalek etengabe kaleratzen dituzte gizartearen kudeaketari –esangura zabalean ulertuta– dagozkion hainbat proposamen. Ekinbide horren nondik norakoetan sakontzea izango da gogoeta teoriko honen funtsezko osagaia. Ikerkuntza lanari ekiteko jardun enpirikoan trebatzea, bestalde, ezinbestekoa dirudi. Hori dela eta, hasieratik bertatik, gizarte-ikerketa metodoak izango dira aztergai garrantzitsu bat. Hartara, ikerketa teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabiltzen gaitu beharko da ikaslea, hala nola, datu sekundarioen iturrien erabilera, diskurtsoaren analisia, behaketa eta elkarrizketak, besteak beste. Gogoeta teoriko eta enpiriko horiek guztiak bideratzeko, halaber, nazioarteko, espainiar eta frantziar estatuetako, eta Euskal Herriko esparru akademikoan diharduten sona handiko ikertzaileak egongo dira. Oro har, Gizarte eta Giza Zientzien esparruak — Musika, literatura, filosofia, ekonomia, psikologia, historia, soziologia, zientzia politikoa…— abiaburu izan dituen ikaslearentzat doktore-tesia egiteko sarrera izan daiteke masterra, esaterako, honako ikerketa-ildo ezberdinetan:  Nazionalismo konparatuak.  Nazionalismoa, ekintza kolektiboa, identitatea, hizkunza. Nazionalismoa globalizazioaren aroan: immigrazioa eta kultura- aniztasuna.  Nazionalismoa esparru politikoan: eragile politikoak, gatazka politikoak, autodeterminazioa.
  3. 3. 3 HELBURUAK 1. Nazionalismoaren ikerketa berezitua ahalbidetuko dioten tresna teorikoak eta enpirikoak eskaini ikasleari. Hainbat diziplinaren ikuspegiak biltzen dituen azterketa-ildoetan trebatu ikaslea. 2. Nazionalismoari buruzko ikerketa sustatu eta finkatu EHUn; jakintza arlo horretan espezialistak sortu eta ikertzaileen arteko harremanak bideratu. 3. Kalitatezko doktore-tesiak eta ikerketa-proiektu lehiakorrak bultzatu. 4. Nazionalismoari buruzko auziak eta gatazkak ulertu ahal izateko ezagutza hedatu, komunitate zientifikoan ez ezik, gizartean ere. IKERKETARAKO AUKERAK Master honek sarrera zuzena eskaintzen du doktoretza tesia egiteko Tesia egiteko aukerak soziologian, politika zientzian, antropologian, psikologian, zuzenbidean, pedagogian, historian, geografian, musikologian, artean, filosofian, ekonomian, komunikazio zientzietan eta beste jakintza arlo batzuetan EBALUAKETA Masterrean dauden ikasleen ebaluazioa honako ebaluazio-tresna eta ebaluazio-irizpideen arabera egingo da: Ebaluazio-tresnak: 1. Ikaslearen bertaratze-kontrola eskoletara 2. Ikasleak egindako ariketa idatziak irakasgai bakoitzeko 3. Ikaslearen partaidetzaren behaketa eskoletan
  4. 4. 4 Ebaluazio-irizpideak: 1. Masterraren eskoletara bertaratzea: ikasleari % 80ko gutxieneko asistentzia eskatuko zaio 2. Irakasgaiei buruzko galderak lantzea idatzizko ariketa baten bitartez. Masterrean zazpi irakasgai daudenez, klaseetan landutako gai nagusiei buruzko zazpi ariketa labur eskatuko dira guztira. Eta hauxe hartuko da aintzat: - landutako gaiei buruz bildutako informazioa antolatzea eta egituratzea - landutako gaien garapen egokia - erantzunen zuzentasuna 3. Partaidetzarako prestasuna eta partaidetzaren maiztasuna eskoletan. HELBIDEAK-INFORMAZIOA (http://www.euskalnazionalismoa.ehu.es) ZABALO BILBAO, JULEN 945013313 julen.zabalo@ehu.es ZUBIAGA GARATE, MARIO 946015214 mario.zubiaga@ehu.es BARRENETXEA, MAITE (idazkaria) 946015477 mariateresa.barrenechea@ehu.es
  5. 5. 5 IRAKASGAIAK ETA IRAKASLEAK 2013-14 1. ikasgaia: Herritik naziora: diziplinarteko azterketa konparatua 2. Ikasgaia: Nazionalismoak konparaturik Julen Zabalo Sarrera / Mintegia Ulises Moulines Filosofia eta nazionalismoa Iñaki Zabaleta Gorrotxategi Ilustrazioa, erromantizismoa: aldaketak pentsaeran, kontzeptu berriak… Daniele Conversi Nazionalismoa: jatorria eta bilakaera Ramón Maiz Nazionalismo ereduak: esperientzia historikoak. State Building; Nation building Mario Zubiaga Nazioa ekintza kolektibo gisa aztertzeko tresnak Hector Lopez Bofill Eskubide indibidual eta kolektiboak Txoli Mateos Komunitatea eta nazionalismoa Peio Lozano Nazioa eta lurraldea: lurraldearen garrantzia nazionalismoan Xabier Itzaina Erlijioa eta nazionalismoa Ipar Euskal Herrian Mila Amurrio Nazioa eta generoa Aintzane Camara Nazionalismoa eta kultura adierazpenak: musika Jon Kortazar Literatura eta nazioa Ander Iturriotz Nazioa eta beronen errepresentazio sinbolikoa Xosé Manoel Seixas Espainiar nazionalismoa ?????????????? Frantziar nazionalismoa Asier Blas Ekialdeko Europa Fermí Rubiralta Kataluniako eta Galiziako nazionalismoak, euskal nazionalismoaren errereferentziarekin, XX. mendean.
  6. 6. 6 3. Ikasgaia: Euskal nazionalismoaren jatorria eta bilakaera: prospekzio teoriko- praktikoak Mikel Aizpuru Euskal nazionalismoaren bilakaera historikoa: aurre-nazionalismoa, euskal nazionalismoaren sorrera eta bilakaera I. Josu Txueka Euskal nazionalismoaren bilakaera historikoa: aurre-nazionalismoa, euskal nazionalismoaren sorrera eta bilakaera II Iñaki Lasagabaster Euskal nazionalismoaren erakundetze ereduak Igor Ahedo Euskal Nazionalismoaren osaketa politikoa: Ideologiak eta eragileak (foruzaletasunetik, abertzaletasunera) Julen Zabalo Euskal Nazionalismoaren nazio ereduak Jokin Apalategi Herria eta Nazioa Ander Iturriotz Mintegia 4. ikasgaia: Euskal nazionalismoa gaur egun Efraim Nimni Irlandako nazionalismoa Efraim Nimni Kebekeko nazionalismoa Asier Blas Mendebaldeko Alderdi independentisten hauteskunde indar desberdina azaltzen laguntzeko faktoreak Salvador Martí Indigenismoa eta tribalismoa Igor Filibi Nazionalismo globalak (inperioa, panarabismoa, sionismoa…) Juanan Barrenetxea Estatu Batuen nazionalismoa Txoli Mateos Herritartasuna, immigrazioa eta kultur aniztasuna Mintegia Iñaki Barzena Euskal nazionalismoa eta gizarte mugimendu berriak
  7. 7. 7 5. ikasgaia: Kultura eta hizkuntza euskal nazionalismoan 6. ikasgaia: Egungo eztabaidak euskal nazionalismoaren barruan Mario Zubiaga Nazio Eraikuntza politikoa XXI. mendean Jule Goikoetxea Euskal herrigintza (demos building) garaikidea Jon Sarasua Nazio eraikuntza autoeraketaren bidetik Igor Filibi Iñaki Soto Gatazka bortitza Euskal Herrian Eduardo Apodaka Euskal nazio identitatea Adrian Zelaia Euskal Herriko Subiranotasun Ekonomikoa, Lehiakortasuna eta Gizarte Eredua Eguzki Urteaga Hauteskunde soziologia Euskal Herrian Ander Iturriotz Nazionalismo etnolinguistikoa eta nazionalismo kulturala: Txillardegi eta Azurmendi Iñaki Martinez de Luna Hizkuntzaren gizarte egoera eta bilakaera Euskal Herrian Ane Larrinaga Euskal kultura-esparruaren eraikuntza Mintegia Josu Amezaga Euskarazko industria kulturala: hedabideak, zinea, musika-merkatua… Fito Bornaetxea Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa I: literatura esparruaren eraikuntza: ahozkotasuna Iratxe Retolaza Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa I: literatura esparruaren eraikuntza: literatura Ismael Manterola Euskal kultura-esparruaren dibertsifikazioa II: beste adierazpen kultural batzuk: artea
  8. 8. 8 Berrikuntza politikoa eta nazionalismoa Ramon Zallo Kultura, Nazio Eraikuntza eta Subiranotasuna Euskal Herrian Iñigo Urrutia Estatugintzarako tresna juridiko berriak Juan Jose Ibarretxe Euskal Herria, giza garapen iraunkorraren ahalbide Jose Ramon Bengoetxea Euskal nazionalismoaren aukerak Europako markoan Imanol Esnaola Euskal Herriaren etorkizuna nazio gisa ikuspegi sozioekonomikotik Peio Lozano Lurralde antolamendua Xabier Aierdi Globalizazioa, posnazionalismoa eta kosmopolitismoa Bego Bilbao / Karmele Perez Urraza / Gurutze Ezkurdia Hezkuntza eta nazio identitatea: euskal curriculuma 7. Ikasgaia:. Metodoa, helburu eta bitartekoen arteko lotura Marta Luxan Ikerketa prozesuaren inguruko hausnarketa; datu iturriak eta adierazleak Asier Blas Ikerketa prozesua: teoria, hipotesiak, operazionalizazioa eta datuen ustiaketaren arteko harremanak Josu Txueka Teknika kualititatiboak: Ahozko historia Aitzpea Leizaola Teknika kualititatiboak: Behaketa partehartzailea Patxi Juaristi Teknika kualititatiboak: Sakoneko elkarrizketa; Eztabaida taldeak eta Delphi teknika Alazne Aiestaran Eduki analisia: Framing metodoa Santi Urrutia Irudiaren analisia soziologiaren ikuspegitik Mintegia

×