C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk

on

  • 522 views

 

Statistics

Views

Total Views
522
Views on SlideShare
522
Embed Views
0

Actions

Likes
0
Downloads
2
Comments
0

0 Embeds 0

No embeds

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk C:\documents and settings\docencia\escritorio\metodologia integratzeko teknologiak_haur_hezk Document Transcript

  • Metodologia integratzeko teknologiak haur hezkuntzan Egun gutxi dira gure bigarren praktikaldi garaia bukatu dugunetik, aurten eskolan sei astez egoteko aukera izan dugu. Bost taldekide gara, Marta, Oaia, Marina, Nerea eta Irati. Herri ametsa - Irati Diez Nire aurtengo praktika Bidebietako Herri Ametsa ikastolan burutu ditut. Bertan 3 urteko gelan egon naiz batez ere, nahiz eta, beste geletan denbora labur batez egoteko aukera ere izan dudan. Haur Hezkuntzako gela guztietan ordenagailu bana dago eta irakasleen gelan beste bat. Orokorrean, musika entzuteko, bideoak ikusteko, argazkiak erakusteko… erabiltzen dute batez ere ordenagailua. 3 urteko gelan, konkretuki, musika aparatua ez zegoenez, ordenagailua erabiltzen zuen andereñoak unitate didaktikoko abestiak entzun ahal izateko. Honetaz gain, arratsalde batzuetan, youtube-n haurrentzako bideoak ikusten genituen, hiru txerrikumeak, Disneyko fantasia, Donald ahatearena… Honetaz gain, data konkretuetako argazkiak atera ondoren; inauteriak, irteeraren bat adibidez… irakasleak haurrei erakusten zizkien. Metodologia Ikastolen elkartearen barne direnez, urtxintxa metodologia erabiltzen dute eskolan. Honen barne eta adinaren arabera 3 jolas informatiko daude: 3 urtekoentzat Ttantto, 4 urtekoentzat Txirritx eta 5 urtekoentzat Xango. Bakoitzean, adinari egokitua, noski, margotzeko, ipuinak entzuteko, puzzleak egiteko … aukera dute. 4 urteko gelan arratsalde batez egoteko aukera izan nuen. Bertan, haurrek Txirritx erabiltzeaz gain, Birzikleitor izeneko jolasa erabiltzen zuten. Hau pantaila bakarreko jolasa zen, bertan zakarrak lurrean zeuden eta pantailaren goiko partean birziklatzeko 3 kontenedoreak. Haurrak, zaborrak hartu eta dagokion kontenedorean utzi behar zituen denbora bukatu aurretik. Eskolak badu orrialde propioa www.herriametsa.com Bertan gurasoentzako informazioa ematen da, bideoren bat ere azaltzen delarik.
  • Argatxa- Marina Azpiazu Nire praktika garaia Eibarko ikastolan burutu dut, Argatxan hain zuzen. Beste eskola askotan bezala, hemen ere, ordenagailua dago haur hezkuntzako gela bakoitzean. Ni 5 urteko gelan egon naiz, eta esan beharra dago, gela honetan ordenagailuak duen erabilera ikaragarria dela, sartu bezain pronto pizten da, eta gelatik irten arte ez da itzaltzen. Denbora guztian zehar, talde handian lan egiten ari direnean ez ezik, norbait dago ordenagailu parean. Urtxintxa proiektuarekin lan egiten dute, izan ere, jada askok ezagutzen dugun lan honek esparru ugari hartzen ditu bere gain. Gai desberdinetan daude zatituta eta metodologia berdina den arren, zailtasun maila gero eta handiagoa da. Irakasleak uneoro kontrolatzen du nor ari den ordenagailuan zer eta nola egiten duen. Batzutan, berak deitu behar die gelakide danak txoko honetatik pasa daitezen; beste haur batzuk, berriz, beraiek eskatzen dute eta bere kabuz doaz ordenagailura lan egitera. Irakasleak ordenagailu aurrean haur bakoitzak duen jarrera kontuan hartzen du, baita bertan dagoenean lan egiteko modua ere. Izan ere, gaika denez, ebaluatzeko ere oso egokia da. Bestalde, korreo elektronikoa ere sarri erabili izan dugu. Ikastola berdinak hainbat edifizio dauzka, honela haur hezkuntzako bi eraikin daudelarik. Beraien artean harremana dute, eta noizean behin elkarri bisitak egiten dizkiote. Bi pelutxe dituzte, bat gela bakoitzean, eta elkarren artean trukaketa egiten dute noizean behin. Hau dela eta, pelutxeari buruz hitz egiteko astean behin edo bitan elkarrik e-mailak bidaltzen dizkiote. Haurrek irakaslearen laguntzarekin idazten dituzte esaldi laburrak. Honekin batera, pelutxearen argazkiak ere bidaltzen dituzte, hau irakaslearen lana da. Metodologia Ikusitakoaren ondoren, teknologiaren gaur egungo egoera haur hezkuntzako geletan ezinbestekoa da. Modu egokian erabiltzen jakin ezkero, oso baliagarria izan daiteke. Horretarako, irakasleak landu nahi duena eta nola egin behar duen argi izan behar du. Horretarako formatua egon behar dela uste dut, eta gainera teknologiarekin kritikoa izan behar da. Bere abantailak eta desabantailen berri izan behar du. Sansaburu ikastetxea - Nerea Olano Nire praktikak Eibarko Sansaburua ikastolan egin ditut, lau urteko gelan eta teknologia berriei dagokienez ordenagailua, argazkia kamara eta kanoia besterik ez dituzte erabili.
  • Haur Hezkuntzako gelak bakarrik daude eraikuntza horretan eta gela bakoitzean ordenagailu bat dago. Ordenagailu txokoa beste txokoak bezala erabiltzen dituzte, hau da, egunero erabiltzen den baliabidea da. Bertan Urtxintxa Proiektuko cd multimediak ezkaintzen dituen jolasak eta ariketak egiten dituzte. Lau urteko haurren gelan Txirritxen jolasak eta ariketak egiten dira; Psikomotrizitate fina lantzeko koloreen jolasa egiten zuten, logika lantzeko labreintoa eta kartak, matematika lantzeko koloreen jolasa eta hizkuntza lantzeko ipuinak entzun eta ikusten zituzten eta silabak eta hizkiak lantzen zituzten. Haurrek oso gustuko zuten txoko honetan egotea, eta bi edo hiru pertsona egoten ziren momentu berean txoko honetan; batek arratoia eta teklatua erabiltzen zituen eta bestea edo besteak beraien txanda itxaroten zuten bitartean lagunak egiten zuena ikusten zuten. Ordenagailuaz aparte, argazki kamara ere erabili genuen inauterietako, psikomotrizitate saioko eta txangoaren argazkiak ateratzeko, hori bai, argazkiak irakasleok ateratzen genituen. Nire praktiketako azkeneko egunean Movie-Maker bat egin nuen ateratako argazki guztiekin eta denak ordenagailu parean elkartu ginen hori ikusteko. Hiru aldiz jarri behar izan nuen, izan ere, haurrei izugarri gustatu zitzaien beraien argazkiak musikarekin batera ordenagailuan ikustea. Azkenik, kanoia ere erabiltzen genuen patio orduetan euria zegoenean pelikulak ikusteko. Pasabide handi batean pareta txuri bat zuten eta bertan proiektatzen zituzten marrazki bizidunak edo pailazoen saioak. Oso modu egokia iruditu zitzaidan pelikulak ikusteko, izan ere, telebistan baino askoz hobeto ikusten zen. Metodologia Praktiketan teknologia berrien inguruan ikusi dudana inpresio ona eman dit. Aurreko urteko ikastetxean ez zuten ez ordenagailurik, ez kanoirik eta nik pentsatzen nuen normala zela haur hezkuntzan teknologia berriak ez erabiltzea baino aurten konturatu naiz zein baliagarria eta beharrezkoa den. Haurrek txikitatik erabiltzen hasten dira ordenagailua eta horrela mota desberdineko ariketak egin ditzazkete, ez bakarrik betiko ariketak paper bate Eguzkitza – Marta Eraso
  • Nik Irungo Eguzkitza eskolan burutu ditut hirugarren mailako praktikak. Ni hiru gela ezberdinetan egon naiz, 3 urteko gela batean eta 5 urteko bi gelatan. Gela bakoitzean ordenagailu bana zegoen, baina, adinaren arabera, noski, ordenagailuari ematen zitzaion erabilera ezberdina zen oso. 3 urtekoen gelan, ordenagailua ez zen egunero erabiltzen, noizean behin baino ez. Ordenagailua Ttanttorekin jolasteko erabiltzen zen gehienbat, baina, bestelako hainbat ekintza ere egiten ziren: Youtuben bideo ezberdinak ikusi (proiektuarekin loturikoak, noski) , DVD-an grabatutako ipuinak ikusi, web orriren bateko jolasetara jolastu eta lanen bat prestatu. Irakasleak erabakitzen zuen noiz erabili ordenagailua, baina, esan bezala, ez zegoen tarte finko bat ordenagailuarekin aritzeko. Horrez gain, esan beharra daukat nire egonaldian zehar arazoak izan zirela ordenagailuekin, hortaz, batzuetan ordenagailua erabili nahi izaten zuen irakasleak, baina, ezin. 5 urtekoen gelatan ere, ez zegoen denbora tarte finko bat ordenagailua erabiltzeko. Egia esan, ez nituen askotan ikusi ordenagailuaren aurrean. Haurrek beren eginbeharrak bukatzen zituztenean, aukera izaten zuten ordenagailuan jolasteko, Xango programa erabiltzen zuten horretarako. Horrez gain, gurasoentzako oharrak ordenagailuan idazten zituzten, denen artean, denek parte hartzen zutelarik. Oharra arduradunak idazten zuen, arduradunak bere taldearekin batera, baina, gainontzeko lagunek asko laguntzen zieten. Esan bezala, ordenagailua batzuetan besterik ez zen erabiltzen. Metodología Egon naizen ikastetxeetan ordenagailua bigarren plano batean egon izan da beti, hau da, nire egonaldietan ordenagailua ez da izan lan egiteko tresna nagusia. Dena den, ordenagailua oso tresna baliagarria iruditzen zait gaur egun, izan ere, egungo bizimoduan ordenagailuak asko errazten baitizkigu gauzak. La Salle ikastetxea – Oaia Ramajo Nik praktikak Irungo La Salle ikastetxean burutu ditut, zehazki 5 urteko haurrekin egon naiz. Beste eskola askok bezala, ordenagailua dago haur hezkuntzako gela bakoitzean. Irakasleen mintegian ere ordenagailu bat daukate programazioa prestatzeko, fitxak inprimatzeko, interneten informazioa bilatzeko etab. Erabiltzen dute. Irakaslea IKT –ren prestakuntza ez du jaso baina nahiko ongi moldatzen dela ikusi dut nahiz eta, hasieran oso galduta egon zeal aitortu. Irakasle honek 20 urte daramatza eskola berdinean eta nahiko heldua denez ordenagailua ondo maneiatzen asko kostatu zaitzaion.
  • Nik egondako gelan ordenagailua argazkiak ikusteko, abestiren bat edo beste entzuteko eta ariketak egiteko erabiltzen zuten. Bideoak ikusten zutenean bideo gelara joaten dira. Ordenagailua txoko bezala erabiltzen dute, hau da, egunero erabiltzen dute. Metodologia Eskola honek, teknologia berriekin erlazionaturiko bi proiektu aurrera eramaten ditu, hala nola, Pipomate eta Urtxintxa proiektua. Pipomate, ordenagailuan erabiltzeko CD-rom da. Bertan, jolasak edo ariketak daude; zenbakiak txikienetik handienera ordenatzea, puzzleak eraikitzea etab. Logika eta matematika lantzeko tresna da. Programa honen barruan haur bakoitzak bere gunea dauka, jolasten hasi baino lehen irakasleak bere izenean eta momentu horretan lantzen ari diren jolasean klikatzen du. Haurrak al dueneraino jolasa egin behar du. Esan programa honek maila edo nibelak dituela, horrela irakasleak haurra non dagoen ebaluatu dezake. Urtxintxa proiektua ordenagailuan ere erabiltzen dute, hala nola, abestiak eta istorioak entzuteko. Urtxintxaren Cd rom-ak nik egondako egonaldian behintzat ez dituzte erabili. Ondorioz, eskola honek teknologia berrien metodologia edo baliabidea erabiltzen dute haurraren garapen goiztiarra bultzatzeko asmoz. Gainera, haurrei ordenagailuarekin ibiltzea asko gustatzen zaienez, ikasteko motigarria izan daitekela iruditzen zait. ONDORIOA Eskoletako metodo desberdinak ikusita, ondorio batzuk atera ahal izan ditugu. Gure iritziz, teknologiak alde onak izan ditzake egoki erabiliz gero, baina, aldi berean alde txarrak ere izan ahal ditu. Honen aurrean, helduak gara muga horiek bereizi behar ditugunak; gu eredu izanez, haurraren motibazioa eta heziketa bultzatuko dugu. Horretarako helduak, irakasle zein gurasoak, dira aurretik hezi behar direnak. Oso baliagarria iruditzen zaizkigu teknologia berriak, eta batez ere internetek irekitzen dizkigun ateak. Bakoitzaren lana da ate guzti horien artean egokiena zein den aukeratzea. Gu irakasle izango garen alde horretatik, erantzukizun handia dugu haurrengan hau sustatu behar dugulako. Izan ere, baliabide ugari daude, eta gaur egun ezin zaio haur bati teknologia ukatu, baina oso kontrolatua egon behar dela uste dugu. Informazio ugari aurkitzen dugu eta bertan gehien erakartzen gaituena soilik sailkatu behar dugu, momentu horretan gehien interesatzen gaituena.
  • Programa bereziak daude haurren adin desberdinetarako, eta honek aukera asko ematen dizkigu, landu nahi dugun esparru hori asetzeko. Horretarako, irakaslea izan behar da lehenengo interesatua bilatzen eta zer nahi duen ezagutzen. Ez litzateke ideia txarra izango, eskolak irakasleei formakuntza egokia ematea. Gizartean aurki daitezkeen zerbitzu desberdinen inguruko ideiak azalduz. Ez ditugu ahaztu behar honek guztiak izan ahal dituen alde txarrak. Adibidez, informazio ez egokia jasotzea, edo orri desegokietan sartzea, hala nola, menpekotasuna sortu ditzaketenak. Oro har, haur hezkuntzan teknologia berrien erabileraren aldekoak gara, beti ere, teknologiarekin formatua dagoen heldu baten kontrolpean. Gu eredu izanez, haurraren motibazioa eta heziketa bultzatuko dugu.