14 juul 2014-bozkatuenak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

14 juul 2014-bozkatuenak

on

  • 125 views

 

Statistics

Views

Total Views
125
Views on SlideShare
101
Embed Views
24

Actions

Likes
0
Downloads
0
Comments
0

2 Embeds 24

http://www.lautadaikastola.net 23
http://lautadaikastola.net 1

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Microsoft PowerPoint

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

14 juul 2014-bozkatuenak 14 juul 2014-bozkatuenak Presentation Transcript

  • JUUL 2014 LIBURU eta ILUSTRATZAILE BOZKATUENAK
  • Mamu tren mamu tren Egilea: Jacques Duquennoy Itzulpena: Inazio Mujika Argitaletxea: Alberdania http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?lng=ca&str_mod=col&id_coleccion=19&int_pas_ini =&id_libro=527 Erne, mesedez! Mamu trena ateratzear dago! Nork nahi du buelta bat? Manuk abisua eman du... A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
  • Txominen 5 zentzumenak Egilea: Liesbet Slegers Itzulpena: Lierni Ugartemendia Argitaletxea: Ibaizabal https://www.ibaizabal.com/nuestros-productos/literatura/literatura-infantil/0---5-anos/txominen-5- zentzumenak Zentzumenak oso garrantzitsuak dira Txominen egunerokoan. Begiekin, belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta eskuekin inguratzen duen mundua ezagutzeko aukera du. Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko! A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
  • Muxurik nahi? Egilea: Castillo Suarez Marrazkiak: Eider Eibar Argitaletxea: Mezulari http://www.mensajero.com/web/catalogo/producto_detalleeu.php?libro=1613 Kariñe deitzen naiz eta oso neska zalamera naiz. Muxuak eta besarkadak ematea gustatzen zait. Ohartu naiz jende askori ez zaizkiola muxuak gustatzen, baina nik ezin dut muxutxoak eta estutuak eman gabe eguna pasa. Muxuak eta besarkadak. Biak batera edo besarkada bat lehenago eta gero pot bat. Edo pare bat. Edo hamaika pot. A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
  • Lorategi bizia Egilea: Peter Brown Itzulpena: Ihintza Elsenaar Argitaletxea: Ttarttalo http://www.ttarttalo.com/eu/haurrak/liburu_fitxa/lorategi-bizia/brown-peter/978-84-9843-432-3# Egun batean, jakin-min handiko haur batek abandonatutako burdinbide bat esploratzea erabakitzen du. Bertan hilzorian dauden landare batzuk topatu ondoren, lorezain bihurtu, eta haiek zaintzen hasten da. Poliki-poliki, hiriko biztanleek mutikoaren urratsak jarraituko dituzteeta lorategia mugarik gabe hedatuz joango da hiri osoan zehar, hiri gris eta tristea zena, leku berde eta atsegina bihurtu arte. Pertsona batek mundua eraldatu dezakeela erakusten duen istorio polita. B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila Lehen Maila 1. eta 2. urtea
  • Piratak Egilea: Peru Magdalena Marrazkiak: Eider Eibar Argitaletxea: Herritar Berri Katixa katu botadunak eta bere lagunek egurrezko kutxekin itsasontzi bat eraiki dute irlara joateko. Xebas elefanteak bere belarriak irekitzen ditu belak bezala erabiltzeko. Etxetik ekarritako koloreko zapiak eta petatxuak jantzi dituzte eta piraten bandera jarri dute Xebasen tronpan. Irlan ezkutaketan jolastu dira eta sugandila bat ikusi dute. Hainbeste jolastu eta gero, Xebas goseak dago eta etxera itzuli nahi du. Itsasontzira igo dira eta Xebasek munduko puzker erraldoiena bota du eta ziztu bizian bueltatu dira etxera. B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila Lehen Maila 1. eta 2. urtea
  • Nire aitaren botak Egilea: Mikel Valverde Itzulpena: Ramon Olasagasti Argitaletxea: Elkar B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila Lehen Maila 1. eta 2. urtea http://postdata.elkar.com/ai1ec_event/mikel-valverderen-nire-aitaren-botak- prentsaurrekoa/?instance_id Kaixo: ni Koldo naiz, eta behin gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Harrigarria izan zen, ez sinestekoa. Euria ari zuen egun hartan zarra-zarra. Euri-tantek atabalaren soinua egiten zuten leihoaren kontra, tan-tan-tan-tantaka. Gurasoak berriketan ari ziren sukaldean, eta egokiera baliatuz, oinetakoen armairua ireki nuen. Ilun-ilun zegoen barnealdea. Oihanaren antza zuen gauez, eta oinetakoek animaliak ziruditen, zelatan. Benetan.
  • Nur eta kobazulo liluragarria Egilea: Toti Martínez de Lezea Marrazkiak: Juan Luis Landa Argitaletxea: Erein http://www.erein.com/libro/nur-eta-kobazulo-liluragarria Iratxorik ikusi duzu inoiz? Zuhaitz baten barruan egon zara? Iratiko pago oihanean barrena sartu dira Nur eta bere adiskide Iraia eta Maddi. Izadi bete-betean dabiltza, eta hantxe ezagutu ditu Nurrek beste lagun batzuk: Koldo, iratxo-gidaria; Basajaun eta Basandere, oihaneko nagusiak; Anxo, Arpeako kobazuloan bizi den erraldoia; Hodeia, urrezko orrazi batez ilea orrazten duen lamina; prakagorri txiki- txikiak eta Izel, zaldi beltz bikain bat kopetan izar zuria daukana. C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila Lehen Maila 3. eta 4. urtea
  • Nur eta denboraren liburua Egilea: Toti Martínez de Lezea Marrazkiak: Juan Luis Landa Argitaletxea: Erein http://www.erein.com/libro/nur-eta-denboraren-liburua Uda hasi da eta euria ari du atertu gabe. Oporrak dira, jolaserako garaia, baina, eguraldi honekin, Nurrek eta haren lagunek ez dakite zer egin jostatzeko. Amamak esanda, liburu bat hartzen du apaletik, Denboraren liburua; liburu trokelatu bat da, Nurren arreta erakartzen du eta, magiaz bezala, Erdi Arora, Robin Hooden eta Lady Marianen garaietara eramaten ditu. C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila Lehen Maila 3. eta 4. urtea
  • Musubero, m on amour Egilea: Anjel Lertxundi Marrazkiak: Antton Olariaga Argitaletxea: Elkar https://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/MUSUBERO--MON-AMOUR/Lertxundi--- Anjel/G000000001375 Maxe Bordelera joan da eskubaloiko lagunekin, han partida bat jokatzera. Eta, beste askotan bezala, erretratu bat atera du eta errebelatutakoan, zer ikusiko argazkian…, eta bere andereño monsieur batekin musuka. Olalá! A zer saltsa! Bere bildumako beste argazki batzuk ere erakutsiko dizkigu Maxek, eta horien harira gauza bitxi eta polit askoak argituko dizkio irakurleari. C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila Lehen Maila 3. eta 4. urtea
  • Greg Gizajo baten egunkaria Egilea: Jeff Kinney Itzulpena: Miren Arratibel Argitaletxea: Alberdania http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=gi zajo+baten+egunkaria&int_pas_ini=0&id_libro=605 “Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz, hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek inguratuta”. Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan. Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk: institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan. Gregek bere egunerokoan dioen moduan: “Ez dezala inork pentsa „Egunkari maitea, hau‟ eta „Egunkari maitea, beste hura‟ ibiliko naizenik”. Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena oso bestelako gauzak diren! D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
  • D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a Zizili Egilea: Unai Elorriaga Marrazkiak: Mai Egurza Arruti Argitaletxea: Elkar http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/zizili/elorriaga-lopez-de-letona-unai-/-egurza-arruti-mai- il./a000000285082 Zizili andreak ez du ezer ikusten, 207 dioptria dauzka begi bakoitzean. Mundu betaurreko guztiak probatuta dauzka, baina alferrik. Hala ere, esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabaki du Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun hartuta. Bidean, ordea, mila abentura eta xelebrekeria gertatuko zaizkie, zein baino zein zoroagoa, baita lagun mordoa ezagutu ere, umorez eta fantasiaz beteriko historia honetan.
  • D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a Nire aita ikusezina da Egilea: Julen Gabiria Marrazkiak: Patxi Gallego Argitaletxea: Elkar http://www.elkar.com/es/ficha_del_libro/nire-aita-ikusezina-da/gabiria-lara-julen-/-gallego- palacios-patxi-il./a000000267018 Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri... baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da? Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema- zaletasuna, neska-mutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen... Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.
  • Ezekiel nora ezean Egilea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar http://www.elkar.com/es/liburu_fitxa/EZEKIEL-NORA-EZEAN/Osoro-Igartua--Jasone/A000000305542 # Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak... E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
  • Amaren eskuak Egilea: Karmele Jaio Argitaletxea: Alberdania https://www.elkar.com/es/ebook_fitxa/amaren-eskuak/karmele-jaio-eiguren-jaio-eiguren- karmele/9788497838535 Nereak 35-40 urte ditu; noizbait maite izandako lana baina egun estresaturik daukana, egunkari batean; senar jator eta alaba zoragarria, zeinei ez dien eskaintzen behar luketen arretarik; eta istorio bat iraganean, oroimenetik erauzi nahi lukeena; eta ama ospitaleko ohean lo, inoiz esnatuko den jakin ezinik. Amaren historia ezkutuak jakingo ditu Nereak erietxean, eta horren haritik ohartuko da zenbateraino izan daitezkeen ezezagunak geure ondoan dauzkagunak, eta, aldi berean, zenbateraino izan litezkeen berdinak belaunaldi biren arazo eta kezkak, nahiz eta garaiak eta bizomoduak asko aldatu. Bizinahiaren aldeko aldarrikapena dakarkigu eleberri eder eta hunkigarri honek, bazter guztiak zipriztintzen eta blaitzen dituen itsasoaren enbatak bezala. E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
  • Hiru istripu eta bi amodio Egilea: Fernando Morillo Argitaletxea: Gaumin http://fernandomorillo.eu/Liburu_Hiru_istripu_eta_bi_amodio.html Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso neska berezia. Hainbeste gal dezake burua neska batek beste bategatik? Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio berriro. Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte aldi berean? E KATEGORIA – Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Kolegio 5., 4. eta 3.a, Lizeoko 2.a
  • http://www.erein.com/autor/juan-luis-landa I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k Juan Luis Landa
  • http://elblogdepencil.com/2010/10/26/jokin-mitxelena-premio-euskadi-de-ilustracion/ I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k Jokin Mitxelena
  • http://www.elmundoderita.com/fan.html I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k Mikel Valverde
  • http://www.galtzagorri.org/euskara/irudigileak/eider-eibar-zugazabeitia/ I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k Eider Eibar
  • http://www.kalandraka.com/es/autores/detalle/ficha/jalon/ I KATEGORIA – I l u s t r a t z a i l e a k Estibalitz Jalon