Foro Eca, prentsa oharra

416 views

Published on

• Desgaitasunaren esparruko EAEko bederatzi elkarte batu egin dira helburu beraren alde egiteko: laguntzadun enplegua bultzatzea.
• Laguntzadun enpleguaren alde egiten hasi zirenetik, ForoEca-ko kideek 1.520 lanbideratze ahalbidetu dituzte eta 10.000 prospekzio enpresatan.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
416
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
3
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Foro Eca, prentsa oharra

  1. 1. Jaio da ForoEca: Laguntzadun enplegu Foroa • Desgaitasunaren esparruko EAEko bederatzi elkarte batu egin dira helburu beraren alde egiteko: laguntzadun enplegua bultzatzea. • Laguntzadun enpleguaren alde egiten hasi zirenetik, ForoEca-ko kideek 1.520 lanbideratze ahalbidetu dituzte eta 10.000 prospekzio enpresatan.Gaur goizean EAEko bederatzi entitate bildu dira Bilboko Alhondigan, ForoEcadeituriko laguntzadun enpleguaren inguruko konpromiso-akordioa sinatzeko. Forohonen koordinatzailea EHLABE entitatea da eta Baliabide Zentro Integrala (CIR)deritzon bere proiektuaren baitan kokatzen da, 2007-2013 Europako GizarteFuntsaren Programa Operatibo barruan dagoena %50ean finantzatuta.ForoEcaren helburu nagusia laguntzadun enplegua bultzatu eta agerikoa egiteada. Metodologia hau laneko banakako gaikuntza eta trebakuntzan oinarrituta dago,eta, 90eko hamarkadatik hona, ForoEcako kideek horretan lanean diharduteetengabe. Foro honen jaiotzari esker, ordea, entitate partaideek metodologiaribultzada berria ematea espero dute, baita euren arteko sinergiak eraikitzea ere.Horretaz hain, esperientziak partekatzeko ere balioko du Foroak, eta laguntzadunenpleguaren difusiorako zenbait promozio eta komunikazio ekintza ere elkarrekinaurrera eramatea aurreikusten dute entitateek.EHLABEko presidente den Pablo Nuñezen hitzetan “Harrotzekoa da gaurkoanaurkezten dugun Foroaren jaiotza. Entitate oso ezberdinek bat egin dute bertan,hainbat probintziatakoak eta kolektibo oso ezberdinen alde lan egiten dutenak,baina helburu berberaren aldeko direnak: laguntzadun enplegua sustatzea, eta,beste behin ere, gizarteari frogatzea desgaitasuna duten pertsonek lanerakoahalmena dutela”.ForoEcaren beste helburuetako batzuk ondorengoak dira: prestakuntzaren etaberrikuntzaren esparruan ekintza berriak sustatzea; kideen arteko metodologiakpartekatu eta bateratzea eta guztien artean Administrazio Publikoetandesgaitasuna duten pertsonen lanbideratzea sustatzea.
  2. 2. ForoEcako kideak ondorengoak dira: Asafes, Aspasor, Entremanos, Euskal Gorrak,Gureak Taldea, Gureak Araba, Itxaropena, Lanerako-Lantegi Batuak eta FundaciónSíndrome Down del País Vasco. Erakunde hauek guztiak adimen- nahizzentzumen-desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten dute.ForoEca osatzen duten entitateek ongi baino hobeto dakite zein garrantzitsua dendesgaitasuna duten pertsonentzat lan aukerak izatea, euren bizi kalitatea etaautonomia-maila hobetze aldera. Hala, egunetik egunera, laguntzadun enpleguarenbitartez, pertsona horiei merkatu arruntean lanpostu egokia bilatzeko lan egitendute, eta, horretan hasi zirenetik gaur egun arte, 10.000 prospekzio burutu dituzteenpresatan eta 1.520 lanbideratze.Lan aukera horietako bakoitzaren atzean lan-talde batek garatzen duen lanzorrotza dago. Merkatuaren prospekzio zehatza egiten da, ondoren lanpostuarenikerketa, hori beteko duen pertsona egokiaren hautaketa gero, eta azkenikprestakuntza eskaini eta lanpostuaren egokitzapena eta jarraipena burutzen da.Azken finean, laguntzadun enplegua enpresei laguntzeko erreminta gisa ulerdaiteke, beren plantilletan desgaitasuna duten pertsonak izan ditzaten bultzatu etaaholkularitza, orientazioa eta jarraipena eskainiko dieten entitate profesionalenlaguntza bermatuta izan dezaten.ForoEcatik, beraz, enpresekin, Administrazio Publikoekin eta gizartearekinorokorrean lan egitea aurreikusten da, Euskadiko desgaitasuna duten pertsonekenplegu-aukera zabalagoak eta hobeak izan ditzaten asmoarekin.

×